Beti gazte 1940-2000

Page 53

FUTBOLA

1951

?, Eusebio Calvo, Miguel Telletxea, Miguel Mikelajauregi, Javier Goienetxe, Juan Telletxea. Cecilio Fagoaga, Marcos Oiartzabal, Joaquin Igartzabal, Javier Igoa, Basilio Etxebeste eta Santus Goienetxe. Ondoko orrian, Carlos Sanjurjo eta Jose Antonio Maritxalar «Lastra» kopa bat jaso ondotik, 1957. urtean. defentsa aritzen zen Carlos Sanjurjo ere. «Orduan hamabi orduz aritzen ginen lanean eta ez genuen entrenatzen. Entrenatzailerik ere ez genuen izaten, Prada etorri zen arte. Fabrikara etorri zen lanera Bizkaiatikan eta futbolerako afizio ikaragarria zuen, amorratua zen. Lehenbizi goiko pisuetan –Viviendas deitzen genien orduan– taldea egin zuen eta aritzen ziren Beti Gazteren kontra eta beratarren kontra. Hura gelditu zen eta gero Beti Gazten

hasi zen, harekin hasi ginen pixko bat serio entrenatzen». Entrenamenduetan ez ezik, jokatzeko sistematan ere aldaketa haundiak izan dira 1950. hamarkadatik honat. Marcos Beti Gazten hasi zenean hiru defentsarekin aritzen ziren, baina bera hasi baino lehenxeago bi defentsa bertzerik ez omen ziren. «Gu porteroa, hiru defentsa, bi medio bolante eta kasik bortz aurrelarirekin aritzen ginen: bi interior, bi extremo eta erdiko aurrelaria, errematatzailea. Ez zuen zerikusirik oraingoarekin. Gainera, gauza bat zen sistema, baina nahiko libre ibiltzen ginen denak, ez zen orain bezain estua. Bakoitzak bereari gehiago begiratzen zion taldeari baino, indibidualagoak ginen». Joku-sistema honi MW deitzen zioten, Carlos Sanjurjok dioenez. «Orduan talde guziek sistema berarekin aritzen ziren, baita Primeran ere». Josetxo Igoa, Endika Lekaroz, Marcos Oiartzabal… Jokalari onak zituen garai hartan Beti Gaztek eta batzuk, gainera, talde handiegoekin ere fitxatu zuten.

53


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.