60 urte eta‌
Beti Gazte 1940 - 2000
2
60 urte eta‌ Beti Gazte
60 urte eta‌
Beti Gazte 1940 - 2000
3
Egilea: Aitor Arotzena Argitaratzailea: Beti Gazte Elkartea Argazkiak: Fidel Ordoki, Alvaro Telletxea, Ttipi-ttapa hamabostekaria, Deia, Diario de Noticias, Diario de Navarra, Diario Vasco, Egin, Euskadunon Egunkaria eta Gara egunkariak eta Beti Gazteko artxibokoak. Diseinua eta maketazioa: Aitor Arotzena Inprenta: Gertu (OĂąati) Lege Gordailua: NA-3516/2000
Argitalpen honek Lesakako Udalaren dirulaguntza jaso du 4
60 urte eta‌ Beti Gazte
Aurkibidea
Agurra .............................................................................................................7 Egilearen oharra..............................................................................................8 Beti Gazteren himnoa ...................................................................................10
FUTBOLA Accion Cat贸lica: elkartearen gurasoa ...........................................................12 Beti Gazteren sorrera: erlijiotik kirolera.........................................................18 Bidasoa eta Frontera: lehendabiziko garaipen haundiak..............................34 1950-60 hamarkadak: Talde bikaina Bidasoan nagusi .................................52 Beti Gazte - Gure Txokoa: Gure derbia ........................................................68 1970. hamarkada: futbol taldea hil eta berpiztu zenekoa .............................80 1980. hamarkada: lehen aldiz Preferentera igoera ......................................94 1990. hamarkada: Elkarteak egoitza berria Alhondigan .............................118 Kristo-Eneatik Mastegira: mende erdia futbol zelai egokia eskatuz ...........148 Harrobia: zaindu beharreko altxor preziatua...............................................164 HERRI KIROLA Herri Kirola: Sariak Nafarroa, Euskal Herria eta Munduko probetan..........196
PILOTA Pilota: Arkupe elkartearen sorrera bitarte Beti Gazteren esku ...................234 TXIRRINDULARITZA Txirrindularitza: Gurpil gaineko Beti Gazte .................................................254
BERTZE KIROLAK Bertze kirolak: ezezagunagoak baina aski garrantzitsuak..........................278 Xakea: Herriko taldea eta Nazioarteko txapelketa .....................................280 Areto futbola: futbol ttikian ere ari dira lesakarrak ......................................288 Saskibaloia: Beti Gaztekoak saskipean ......................................................302 Kiroldegia: Sorreratik orain arte hainbat kirol Beti Gazten..........................308 Kirol Eskola: Kirola eta osasuna uztartuz ...................................................318
KULTURA Kultura: Elkartea ez baita kirolaz soilik bizi.................................................320
5
FUTBOLA
6
60 urte eta‌ Beti Gazte
Agurra
Bazkide agurgarriak: Ondoko orrialdeetan ÂŤBeti GazteÂť gure elkartearen historia topatuko duzue, duela hirutan hogei urte sortu zenetik gaurko egunera.
Seguru nago liburu honen irakurketarekin gozatuko duzuela, batzuk garai zaharrak eta gertatutako pasadizo eta istorioak gogoratuz, bertze batzuk gaur eguneko une eta irudiekin.
Ulertuko duzuen bezala, ezinezkoa suertatu zaigu, hain toki guttirekin, denbora luze horretan gertatutako guzia biltzea. Horren ondorioz, hirutan hogei urte hauetan gure elkartearen funtzionamendu egokirako lagun izan diren pertsonai aunitzen izena bildu gabe gelditu izanen da; inor ez dadila mindua sentitu hurrengo orrialdeetan izendatua ez agertzeagatik. Hemen biltzen denak, Beti Gaztek hirutan hogei urte betetzea posibe egin duten sortzaile, zuzendari, bazkide, jokalari, entrenatzaile, laguntzaile, babesle, etab‌ guziak ordezkatzeko balio izan dezala. Hirutan hogei urteko historia, ez bakarrik Beti Gazterena, Lesakako herri guziarena baizik. Izan ere, gure elkartea mundu osoan Lesakako ordezkaririk onenetakoa izan da, da eta izanen da. Modu batera edo bertzera Beti Gazte 2000. urtera ailegatzea eta heldu den mendean ere lanean segi dezan posible egin duzuen guziei, mila esker! Gora Beti Gazte! Gora Lesaka!
Sal vad or YA NCI P RIETO BETI GAZTE E.K. E.K .ko leh end aka ri a
7
Egilearen oharra H
irutan hogei urte beteak eta oraindik berde eta gazte. Honelaxe laburbiltzen ahal da Beti Gazte elkartearen historia. 1940. urteko abuztuan, moda-modakoa zen foot-ballean aritzeko irrikitan zegoen gazte koadrila batek kirol talde berri bat sortzea erabaki zuen, orduko Juventudes de Acción Católica elkartearen arrimoan. Ez zen dena futbola, ordea. Ordurako, txirrindularitza, pilota, mendia eta atletismoa lantzeko asmoa zuen elkarteak, herriko kultur ekitaldiak biltzeaz gain. Euri aunitz egin du orduz geroztik. Elkarteak bere gora-beherak izan ditu, gazi-gozoak, momentu ederrak eta kaxkarrak, baina aitzinera segitu du. Orain, XXI. gizaldiaren hasieran, sekulan baino indartsuago eta kementsuago dagoela erraten ahal da. Futbolean, ttiki-ttikienen eskolatik hasi eta Gipuzkoako Preferente mailan aritu diren helduak bitarte, ehundaka dira elkartearen izenean ari diren jokalariak. Horretarako, hamarkada auniztan –soberatan, dudik ez da– lesakarren zelaia izan den Kristo-Eneak ordezko polita eta panpoxoa du Mastegin. Sokatiran, Nafarroako, Euskal Herriko eta Munduko txapeldunak izanak dira Beti Gazteko tiralari kementsuak. Areto-futbolean, txirrindula gainean, xakean, saskibaloian, mendian eta bertze kiroletan ari dira –edo aritu dira berriki arte– Beti Gazteko kirolariak. Nazioarteko Xake Irekia, Argazki lehiaketa, Lesakako Mendi Itzulia, Bortzirietako futbito txapelketa, igeriketa txapelketa eta hor tartean utziko ditugun bertze hainbat ekitaldi antolatzen ditu elkarteak. Horiek guziak, nola edo hala, isladatu nahi izan ditugu liburu honetan. Liburuaren ideia argazki bilduma batetik hasi zen, beraz, argazki aunitz, zaharrak eta berriak ikusiko dituzue. Aurpegi ezagunak eta ez ezagunak, orain adinekoak direnei gaztetan ateratako erretratoak eta orain gazteak direnei haurretan ateratakoak: nabaria da jende aunitz ibili dela Beti Gazte elkartearen inguruan. Argazki bilketan Fidel Ordokik egindako lana ezin aipatu gabe utzi. Bereekin batera, Alvaro Telletxea eta Ttipi-ttapa aldizkariko artxibokoak erabili ditugu gehien bat, lan honetan. Ez du argazki bilduma soila izan nahi, ordea. Garai bateko aktak, periodiko errekorteak eta testu zaharretatik edan du liburu honek, bere gorputza edertu eta sendotzeko. Elkartearekin harremana izan duen jendearekin solastu eta lehengo kontuak aipatu dizkigu gogo onez. Bereziki eskerrak eman behar dizkiegu Justo Urkijori, gaur egun elkartearen ohorezko bazkide denari, eta Joxe Gabriel Maritxalar «Bittiri»ri garaiko periodikuak ailegatu ez ziren leku eta kontu aunitzetara ailegatu baitira, bere oroimenaren bidez. Eskerrak Guillermo Saroberi ere, elkartearen hasierako urteen berri zehatza eman baitigu. Futbol kontu berriagoak ere aipatu dizkigute Marcos Oiartzabalek, Carlos Sanjurjok, Fermin Altzugarai eta Joxe Luis Altzugarai anaiek, Justo Luis Urkijok … Herri Kirolaren eta, batez ere, sokatira taldearen datu zehatzak eta argazki aunitz Joxe Antonio Mujikak eskura eman dizkigu. Txirrindularitzari eskainitako tartea ez zen berdina izanen Bixente Igartzabalek eta Salvador Yancik Nafarroako Txirrindularitza Federaziora egindako bisitarik gabe. Aretofutboleko kontuak Rafa Retegik jakinarazi dizkigu eta saskibaloi eta xakekoak, Juanjo Guerrerok. Mendi sailaren berri Joxe Migel Maritxalar eta Iñigo Olabarrik eskuratu digute. Salvador Yanci lehendakariak, Modesto Maia «Pillotegi» eta Leire Portuk lagundu dute gaztelera eta euskarazko testuak zuzentzen eta batetik bertzerako itzulpena egiten. Ezin aipatu gabe utzi Pepita Goia, elkarte honetan ia lan guziak –lehendakari, direktibo, delegatu, lagun-
8
60 urte eta… Beti Gazte
1988ko irailaren 5ean Mendaron ateratako argazkian, Aitor Arotzena Beti Gazteko jokalaria eta liburuaren egilea Kilimon taldeko jokalarien artean. tzaile, Federaziora joateko txofer, kartel jartzaile, etab…– egin dituen Jose Ignacio Goia «Goffy» sortu eta urteetan talde guzietako arropak garbitzeaz gain (nor ez da oroitzen etxeko balkoi dotorean hedatutako kamiseta garbietaz), 1983. urtetik honat talde guzien aktak eta egunkari errekorteak xuxen-xuxen bildu eta gorde baititu. Urte hori baino lehenagokoak ere bilduak zituen, baina orduko uholde handi harek hondatu eta eraman zituen berekin. Zaila da ama-seme hauek Beti Gazte elkartearen alde egindakoa neurtu eta eskertzea. Liburu hau guzti hauei eskerrak emateko modu xume bat izan dadila, bederen. Urteetan Beti Gazte taldean jokatu izana –bizitzaren erdia baino gehiago– akuilu gisako bat izan da neretzat, harat-honatean ibiltzeko, galdetzeko, paper artean murgiltzeko eta, azkenean, liburua karrikaratzeko. Beti Gazte elkartearen, Lesakako Udalaren eta bertze erakunde batzuen laguntza, nahitaezkoak izan dira diru kontuak estali ahal izateko. Paperera ekarri gabe bertze hainbat kontu, istori, anekdota eta gorabehera gelditu izanen dira, dudarik gabe. Bertze aunitz ere etorriko dira ondotik. Urteurrenak gehiago ere izanen dira, mendeurrena ere hortxe dago, berrogei urteren bueltan. Akaso, Beti Gazteren historiaren inguruko bertze liburuak (edo gaur den egunean CD-Romak edo auskalo zer) etorriko dira. Horiek guziak egiteko, «60 urte… eta Beti Gazte» hau erabilgarria suertatzen bazaie eta zerbait interesgarria ateratzen badute, pozik egonen da egilea. Ait or AROTZENA ALBIZU
9
Beti Gazteren himnoa Aliron, aliron, Beti Gazte Kanpeon Txuri eta berdez jantzitzen gerade jokatzeko onenaren pare Lesakaren alde, gorrotorik gabe zelai guzietan hain dotore
Lesakako zahar eta gazte oihu hontan denak bat datozte kirola dugu maite merezi du hainbeste Gora Beti Gazte! Aliron, Aliron, Beti Gazte Kanpeon. Guk nahi dugu garaipena baina ez da hori dena nahiz ta badugun kemena kiroltasuna aurrena.
Musika: Feliciano Beobide (1948) Moldaketak eta instrumentalizazioak: JoaquĂn Silguero (1994) Letra: Manolo Arotzena (1994)
10
60 urte eta‌ Beti Gazte
11
FUTBOLA
Elkartearen gurasoa Acción Católica
L
esakak, Nafarroa eta Euskal Herria osoak bizi zuen egoera beretsua bizi zuen 1930. hamarkadaren bukaeran. Espainiako Gerra Zibilean Francoren tropak nagusitzen ari ziren eta Nafarroa osoan, baita Lesakan ere, indarra hartzen joan ziren Eliza eta erlijioarekin lotutako aktibidadeak. Era hortan, lehendik ere lanean ari zen Acción Católica sendotu egin zen. Elkarte honek bideratzen zuen garai hartan gizarte eta kirol arloan Lesakan egiten ziren ekitaldi gehien tsuenak. Indartze eta sendotze horren ondorioz, elkartearen Gaztedia, Juventudes de Acción Católica (JAC) alegia, sortu zen 1938. urtean. Zehazki Jose Mª Irigoien izan zen, mutilei dagokienez, horren ardura hartu zuena, Juventud Masculina de Acción Católica de Lesaca elkartearen aktan ageri denez:
«En el nombre del Padre, del Hijo y del Espíritu Santo Antecedentes históricos Al hacerme cargo en los comienzos del año de 1938, por mandato expreso del Sr. Párroco Don Felix Etcheberri, del cuidado y formación espiritual de la juventud de Lesaca con encargo de encuadrarla en la Acción Católica, no hallé más que una Junta nominal de Aspirantes, nombrada por el Sr. Consiliario Diocesano Don Santos Beguiristain, sin organización, ni cuotas, ni lista de socios. Sin embargo, es de justicia consignar aquí la labor de mis antecesores Don Sergio Garaicoechea y Don Victor Albistur, que con
12
tanta abnegación y cariño dirigieron hasta dicha fecha la juventud, disponiendo últimamente de un local en el Convento de las M.M. Carmelitas donde recogerlos y entretenerlos. Convocada por mi la referida junta el 6 de Enero, tuvimos un pequeño cambio de impresiones, confirmándoles en sus cargos, siendo Presidente Jesús Sarobe Viela: Secretario, Pascual Rodriguez Aldabe y tesorero, José Agara Maritorena, encargándoles comenzase su actuación, para lo cual nos pusimos inmediatamente en contacto con los demas chicos sobre todo durante las sesiones de cine. Con este objeto habilité el salón (…)».
Beraz, nabari da gaztedia espiritualki hezi eta zaintzea zela Juventudes de Acción Católica elkartearen hasierako helburua. Baina gazteak elkartera hurbiltzeko, noski, dena ez zen erlijioa izaten ahal. Kultur eta kirol ekitaldiak antolatzen hasi ziren berehala eta Cristo Rey izeneko eguna ospatzen ere bai. 1938. urteko besta egun horretako kronikan ager tzen denez, ordurako Kristo-Enea futbol zelaia izanen zenean lanean aritzen ziren gazteak beren gisara –nahiz eta, aintzinago ikusiko dugunez, 1939ko otsaila bitarte lur-eremu hori elkartearena ez izan– eta JAC elkarteak bere musika banda ere osatua zuen. Kirol eta kultura arloan, beraz, langile zeuden elkarte kideak.
«Crónica de la festividad de Cristo rey de 1938 y de la Reunión General extraordinaria de los aspirantes Al mal tiempo…– El solemne novenario de
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA
1940
Beti Gazte sortu eta Kristo-Enea egin baino lehen ahal zen lekuan biltzen ziren herriko haurrak futbolean aritzeko. Garai hartan moda-modan zegoen kirola izaki. Miguel Mikelajauregi, Manuel Sarobe, Jose Luis Biurrarena, Luis Mitxelena, Julian Beobide, Isidro Mitxelena, Manuel Etxebeste, Marcelino Sanjurjo, Javier Biurrarena, Miguel Beobide eta Isaac Igarzabal. Cristo Rey, que por primera vez se celebraba en Lesaca, ha congregado en nuestra Parroquia a numerosos fieles ante el trono de su S.A. Majestad, refulgente de luz y de flores. Los jóvenes, después de trabajar rudamente en las
obras de “Xristoenea” ocupan sus asientos reservados, llenos de fervor. El dia 29 es un día completamente gris, envuelto en el clásico sirimiri. No se arredran los jóvenes y poniendo su mejor cara y con la nueva bandera y la flamante Banda de música al frente, se dirigen con paso firme desde Xristoenea a la Parroquia a los acordes del valiente “Kristorenak”, que es coreado entusiásticamente por todos, despertando su paso por las calles enorme curiosidad.
El dia 30 A las 9 1/2 ya están otra vez los chicos recorriendo las calles con su banda y las notas retozonas del clásico “Iruñatarra” atrae al Ayuntamiento a pesar de la lluvia a todo el vecindario, formándose seguidamente la comitiva con las autoridades al frente entre las que se hallan el Sr. Alcalde, Don Juan Fagoaga, Delegado de la FET, Don Ramos Sarobe, Excmo. General de Brigada Don José los Arcos, Srs. Maestros, etc. que por la típica calzada y
13
FUTBOLA
a los acordes marciales del “Kristorenak!” llegan a la parroquia seguidos de innumerable gentío, dando seguidamente comienzo a la Solemne Misa Mayor, que dice nuestro querido Sr. Párroco don Félix que, después del Evangelio, dirige a los fieles una hermosa alocución relativa a la solemnidad que cele bramos. El Coro parroquial interpreta magistralmente la Misa de Perossi “Te Deum laudamus” y al terminar, los infantillos con sus vistosos trajes corales bajan al pie del Altar para cantar la Salve, la angelical “Salve de Juventud” como se le llamará en adelante y que en su sencillez conmovedora halla hoy un marco de grandiosidad especial. Y otra vez al Ayuntamiento como en los días grandes, delante de la recién formada Banda de J.A.C. que no desperdicia ocasión para mostrar su bien escogido y nutrido repertorio tocando ahora la vez al clásico “Celedón”. Llegados a los soportales del Ayuntamiento el Sr. Consiliario da las gracias y despide a las autoridades».
14
1935
Diru-gabe taldea Lesakako udal pilotalekuan. Ageri denez, ez zen Beti Gazte oraindik sortu eta Kristo-Enea ere egin gabe zegoen. Jakina, pilotalekua ere estali gabe zegoen artean. Kultur ekitaldiak bai, baina garai hartan kirol sukarra nabari zen Lesakako gazteen artean eta batez ere futbol zaletasuna, 1939ko martxoan JAC elkarteak egindako bileraren aktan ageri denez. Lehendabi ziko arazoak ere sortzen hasi ziren, baloien erabilera zela edo kamiseten gastua zela eta. Bertzalde, futbol zelai berria egiteko lurrak lortuak zituzten dagoeneko, baina lanak ezin hasi oraindikan, beharrezko tresneria ez baitzuten esku artean. Oraindik Espainiako Gerraren eragina nabari da, Jose Txoperena idazkaria fronte-
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA an baitzegoen eta ezin izan baitzuen batzar hartan parte hartu. A. Irigoien, J. Ordoki, J. Sarobe, M. Txoperena, J. Telletxea eta P. Rodriguez izan ziren batzar hartan, Jose Mª Irigoien lehendakaria eta Vicente Telletxea idazkariordearekin batera.
«El día 5 de marzo de 1939 tuvo lugar en “Xristoenea” la reunión mensual ordinaria bajo la presidencia del Sr. Consiliario y del Sr. Presidente con asistencia de los socios directivos que al margen se indican y actuando de Secretario Vicente Tellechea por haber marchado al frente el propietario José Choperena (…) Se comunica al mismo J. Tellechea que el balón adquirido por la sección de Aspirantes y que está a su cargo, sólo puede usarse en los partidos y entrenamientos oficiales, cobrándose un tanto a los jugadores que no pertenezcan al Centro. Dada la fiebre deportiva, especialmente futbolística, de los socios, se nombra a Miguel Tellechea para poder atenderlos en este aspecto, acordándose que los gastos de camisetas, balón, etc. corra a cargo particular de los aficionados, a los cuales se les subvencionará con el producto de veladas, etc… En cuanto al campo de fútbol, cuyo terreno ha sido conseguido en firme el mes pasado, se da cuenta de la imposibilidad de comenzar los trabajos por falta de instrumental adecuado y suficiente. Y sin más asuntos se levantó la sesión». Futbol zelaia egin bitartean, JAC elkarteko talde ezberdinek lanean segitzen zuten. 1939an, adibidez, Urbasan egindako II. Batzarrean parte hartu zuten (Nafarroako gainerako JAC guziekin), ordezkari aunitz eramanez, bai kultur arloan (txistulariak edo dantzariak), baita kirolean ere (paleta pilotariak eta futbolariak). Espainiako Gerra apirilean akautu bazen ere, oraindik nabaria zen bere eragina Lesakan, Xristoeneako lokala soldaduek hartua baitzuten eta irailaren 3ko bilera
kontseilariaren etxean egin behar izan zuten.
«Acta nº 15 El día 3 de septiembre de 1939 tuvo lugar en el domicilio del Sr. Consiliario, por estar ocupado por los soldados el local de “Xristoenea”, la reunión mensual ordinaria bajo la presidencia del mismo y del Sr. Presidente y con la asistencia de los socios indicados al margen (A. Irigoyen, J. Ordoqui, J. Sarobe, M. Choperena, P. Rodriguez, J. Tellechea). Leida y aprobada el acta de la sesión anterior se hizo constar la satisfacción por la nutrida representación enviada por este Centro a la II Asamblea de Urbasa en la que obtuvieron un triunfo completo los chistularis y danzaris de ésta, perdiendo por un tanto los paletistas y empatando los futbolistas con una fuerte selección de la Ribera, acordándose archivar los recortes de la prensa diaria que hablaron de ello, y coleccionar, cuando sea posible, las fotografías que más interesen al Centro».
Garai hartan Juventud de Acción Católica elkarteko kide zen Guillermo Sarobek ederki gogoratzen du bidai hura: «Irunera bizikletaz joan ginen, Irundik trenean Olazagutira eta handik Urbasara berriz bizikletan. Malda haundia zen eta bizikleta txarrak. Dantza talde ona genuen orduan, Iruñean, Hendaiako Euskal Jaian eta boda haundiren batean ere arituak ginen dantzan». Pixkanaka, JAC elkartearen barnean kirolari soil-soilik emandako talde bat sortu beharra nabari da eta horretarako, 1940ko martxoaren 17an bilera batera deitu zuten herriko gaztedia, Beti Gazte sortzeko asmoarekin. Futbol zelaiko lanak ere hasiak zituzten, baina laguntza eskatzearen beharra azaldu zuten martxoaren 4ko batzarrean: Dirulaguntza Herriko Etxeari eta gizonak eta tresneria militarrei. Jakina denez, Kristo-Eneako futbol zelaiaren lanetan eragin haundia izan zuten Francoren militarren esku atxilotuak zeuden guda-
15
FUTBOLA
riek, batez ere Bizkaiakoek. Ez bakarrik futbol zelaian, Lesakatik Oiartzunerako errepidean ere denbora aunitz eman zuten, gerran atxilotu ondotik, lan egitera derrigortuta zeuden gizon haiek. Geroztik, gudari preso haietako batzuk Lesakan gelditu eta bertara ezkondu ziren eta Beti Gazteko historian zerikusi haundia izan zuten (Urkijotarrak edo Pedro Isasi, bertzeak bertze).
«Acta nº 6 El día 4 de Marzo de 1940 y bajo la presidencia del Sr. Consiliario y del Sr. Presidente tuvo lugar en Xristoenea la reunión mensual ordinaria asistiendo los socios que figuran al margen (Agara, Ordoqui, V. Tellechea, Aracues). Se dá cuenta del comienzo de las obras de desmonte del Campo para el que se ha pedido instrumental a Ingenieros y se han contratado dos peones, acordándose solicitar una subven-
16
ción del Ayuntamiento. El Sr. Consiliario promete realizar gestiones con las autoridades militares para ver de conseguir lo necesario en hombres y material a fin de llevar a cabo en el más breve plazo el considerable desmonte. Anuncia también el propósito de convocar este més, probablemente el día 17, a toda la juventud y elementos deportivos de Lesaca para fundar la Sección Deportiva “Beti Gazte” dentro de J.A.C. y extender así el radio de acción e influencia del Centro».
Herriko Etxearen eta militarrei laguntza eskatzeaz gain, herriko dendetan ere egin zuen laguntza eskaria JAC taldeak. 1940 apirilaren 24an Angel Cañizal apezak eta Vicente Telletxeak sinatutako eskutitza igorri zen denda batzuetara: «Muy Sr. nuestro: Una oportunidad excelente va a hacer que pronto dispongamos de un hermoso campo de Deportes para la Juventud.
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA Mas ello nos obliga a grandes gastos, superiores a nuestras disponibilidades… Quiere Vd. ayudarnos y aportar un grano de arena en esta empresa? Así lo esperamos de su generosidad y comprensión y del gran interés que siempre ha mostrado por nuestras cosas. Salúdanle afectuosamente por J.A.C. Miguel Cañizal - Vicente Tellechea».
Ekainaren 21ean egindako batzarrean, Beti Gazte kirol elkartearen oinarriak eginak zirela zioten Juventudes de Acción Católica elkarteko zuzendaritza batzordeko kideek. Beti Gazte elkartearen sorrera ofiziala abuztuaren 9an izanen bazen ere, dagoeneko zimenduak ezarriak zituzten eta zuzendaritza batzordea aukeratua zuten (Francisco Arrupe izan zen lehendabiziko lehendakaria). Bien bitartean, futbol zelaiko lanekin ere segitzen zuten. Hasie rako asmoa 1940. urteko San Fermin egunean inauguratzea bazen ere –horretarako Irungo Real Union talde haundia ekarrita–, eguna gibeleratzea erabaki zuten.
«Acta nº 9 El día 21 de junio de 1940 tuvo lugar en el Secretariado de J.A.C. y bajo la presidencia de los Srs. Consiliario y Presidente la reunión mensual ordinaria con los socios directivos indicados al margen (Agara, Ordoqui, Aracues, Sarobe, V. Tellechea, J. Tellechea). Seguidamente da cuenta del estado de las obras del campo y de la suscripción, así como de las dos reuniones deportivas celebradas el 2
y el 23 de este mes en las que se ha echado con éxito los cimientos de la S. Deportiva nombrando a Francisco Arrupe, Presidente, a Patxi Oronoz, Vicepresidente, a Julian Ordoqui, Secretario y a Felipe Rodriguez, tesorero de la misma. En la imposibilidad de inaugurar el campo el día 7 de julio, para lo que se contaba con el Real Unión de Irún, se señalará la fecha oportunamente, por lo cual pide a los directivos lleven con su palabra y ejemplo a todos los socios al trabajo a fin de terminarlo y poder aprovechar el verano. El Presidente, Jose Mª Irigoyen El Secretario, José Choperena». Bilera honetatik bi hilabetera, Beti Gazte elkartea sortu zuten. G
17
FUTBOLA
Erlijiotik kirolera Beti Gazteren sorrera
A
restian aipatu bezala, 1940ko abuztuaren 9an, Juventud de Acción Católicako zuzendaritza batzordeak egindako batzarrean osatu zen ofizialki Beti Gazte elkartea. Egun hortan elkartearen araudia eta estatutuak zehaztu ziren, hori bai, biharamonean apezari erakutsi eta honen oniritzia jasotzearen esperoan. Futbola ez ezik, pilota, mendi, txirrindularitza eta atletismo taldeak zituen eta elkarteko kide izan nahi zutenek, sarrerako bortz pezeta eta hilabetero pezeta bat ordaintzeaz gain, portaera xuxena izan behar zuten. Kirol taldeen janzkerari zegokionez, kamiseta txuri-berdea eta galtza beltzak zen eta Zuzendaritza Batzordeak horrela erabakiz gero, kamiseta horia eta galtza xuriak. Cristo Rey eguna izanen zen elkartearen besta egun ofiziala. Horra Beti Gazteren haserako estatutuak: «Acta n º 11 El día 9 de agosto de 1940 y bajo la presidencia de los Srs. Consiliario y Presidente tuvo lugar en el Secretariado la reunión mensual asistiendo los socios que al margen se indican (Ordoqui, Sarobe, Aracues, Tellechea J.)
(…) Por último anuncia que en vista de la aceptación de los partidos de futbol va a ir a la constitución definitiva del Beti Gazte, para lo cual ha redactado el siguiente Reglamento, que con su firma y la del Sr. Presidente será llevado mañana mismo al Sr. Párroco para que ponga su Visto Bueno:
18
Juvent ud Masculina de Ac ción C at ólic a d e Le sa ca Se c ci ón De port iv a «Be t i - Ga zte »
Estatutos Ar tícu lo 1º Dentro de J.M. de A.C. de Lesaca se constituye la Sección Deportiva “Beti-Gazte” para el fomento de la cultura física de sus asociados según las normas cristianas. Ar tícu lo 2º Esta sección contará de cinco grupos: Pelota, Futbol, Alpinismo, Ciclismo y Atletismo, debiendo celebrar todos los años su campeonato social, para el que se crearán diversos trofeos. Ar tícu lo 3º Su fiesta principal será la del Divino Patrono del Centro, Cristo Rey, que celebrará con el máximo esplendor. Ar tícu lo 4º El cultivo del deporte será completamente amateur y en ningún caso practicará el profesionalismo, pudiendo no obstante federarse para tomar parte en competiciones regionales o nacionales. Ar tícu lo 5º Pueden pertenecer a la Sección todos los socios del Centro, así como usar del Campo. En su deseo de extender sus beneficios a todos los deportistas de la Villa, se admiten en calidad de adheridos a todos aquellos que poseyendo una conducta honesta –no escandalosa–, pidan su ingreso en la misma. J.A.C. se reserva el derecho de admisión. Ar tícu lo 6º No podrán figurar como adheridos los so-
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA
cios militantes dados de baja, salvo el parecer para cada caso de la Directiva de J.A.C. y en ningún modo los expulsados, habiendo de exigirse a todos el máximo respeto a los fines y actividades primordiales del Centro. Ar tículo 7º Los adheridos pagarán la cuota de entrada de 5 pts. y la mensual de una, siendo sus derechos tomar parte en las diversas competiciones y pagar media entrada en las localidades reser-
vadas a los socios. J.A.C. se reserva dos fechas al año en beneficio del Centro. Ar tícul o 8 º Los socios jugadores pagarán además un suplemento por alquiler de prendas, que fijará la Junta, corriendo también de su cuenta los desplazamientos y el equipo individual para los entrenamientos. Ar tícul o 9 º Los medios económicos son: a) las asigna-
19
1940
Beti Gazteko lehendabiziko partidua (Lesakan zeuden militarren aurka) jokatu zuen taldea: Jesus Sarobe, Pascual Rodriguez Aldabe, Juan Telletxea, Miguel Telletxea, Jose Agara, Juan Arakues, Petete Sarobe. Guillermo Sarobe, Epifanio Etxeberria, Jose Igoa eta Luis Bergara. Argazkian ederki ageri da jantziaren koloreak nola ziren: atorra xuria eta berdea eta galtza beltzak,
galtzerdiak bezalaxe. Hori bai, Beti Gazteko zuzendaritza Batzordeak horrela erabakitzen zuenean, atorra horia eta galtza xuriekin aritzen ahal ziren. Jokalari batzuen atorretan Accion Catolica elkartearen ikurra ageri da. Beranduago eginen zen gaur egun Beti Gaztek duen eskudoa.
FUTBOLA
ciones de la Junta del Centro, b) las cuotas de los socios, c) las entradas a los partidos y d) los donativos de los socios bienhechores. Ar tícu lo 10 º La Junta Directiva constará de Presidente, Vicepresidente, Secretario, Tesorero y un Vocal por cada grupo nombrados por la Directiva del Centro. La Junta nombrará a su vez una Comisión de dirección y selección, cuyas decisiones se acatarán con la mas rigurosa disciplina. Ar tícu lo 11 º Las reuniones serán eventuales y al menos
22
una vez cada dos meses. La reunión general se celebrará el 2º domingo de octubre. Ar tícu lo 12 º El vestido deportivo es: camisa verdi-blanca y pantalón negro y cuando la Junta lo estimare conveniente, camiseta amarilla y pantalón blanco. Ar tícu lo 13 º Siguiendo la tradicional costumbre, jamás se podrá usar del campo ni formar competición alguna durante la Misa Mayor y Vísperas. Ar tícu lo 14 º Pierdan el derecho de pertenecer a esta
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA Sección temporal o absolutamente, a) los socios militantes que no cumplan todos los deberes piadosos e intelectuales impuestos por el Centro, b) los adheridos que habitualmente cometan actos contrarios al buen nombre cristiano o vayan abiertamente contra los fines de A.C. y c) los jugadores que falten gravemente a la disciplina deportiva. Ar tícul o 1 5 º En caso de disolución todos los bienes pasarán íntegramente al Centro. Ar tícul o 1 6 º Cualquier aclaración o ampliación que haya de hacerse en los presentes Estatutos será de cargo exclusivo de la Directiva del Centro.
Aclarados algunos puntos es aprobado por unanimidad, añadiendo el Sr. Consiliario que pueden ir haciéndose las inscripciones en firma de los adheridos y que trae en cartera un proyecto de torneo de futbol, que seguramente será bien aceptado por todos los jóvenes. Y sin más asuntos que tratar se levantó la sesión rezadas las pireces (¿?). El presidente, Jose Mª Irigoien El Secretario, Jose Choperena».
1940
Beti Gazte - Ingenieros partidua Kristo-Enean. Vicente Telletxea, Jose Mari Irigoien, Miguel Telletxea, Victoriano Mazizior «Beltza», Dionisio Altzugarai, Beñardo Agara. Pepe Arakues, Juanito Telletxea, Pakito Olaetxea, Felipe R. Aldabe, Julian Ordoki eta Josetxo Zubigarai.
Lehendabiziko urteetan diru arazo larriak Beti Gazte elkartea sortzearekin batera, lehendabiziko diru arazoak ere ailegatu ziren, noski. Lehendabiziko juntan idazkari izendatu zuten Julian Ordokik JAC elkarteko diruzain kargua ere betetzen zuen eta 1939-40 urtean izandako diru mugimenduak azaldu zituen batzar batean. 1940. urtea 4.000 pezetako zorrarekin akautu zuen JAC elkarteak, baina hurrengo urterako itxaropentsu ageri zen Ordoki, bazkideei egindako diskurtsoan. Gehien bat futbol zelaiaren lanek eramaten zuten dirutzarik haundiena –ageri denez, orduko 25.000 pezeta eta lagun aunitzen eskulana gosta zen Kristo-Enea egitea. Antzerkian, pelikulen alokairuan eta bertze kultur ekitaldietan eta materiala erosten izandako
23
FUTBOLA
gastua 4.829 pezetakoa izan zen. Dirusarrerak berriz, 5.598 pezetakoak izan ziren –gehien bat zozketa eta jaialdietan ateritakoa eta 512 pezeta bazkideen kuotaren bidez–. Halere, 769 pezetako superabita, erran bezala, oso-osorik eraman zuen sortu berria zen Beti Gazte elkarteak eta batez ere, futbol zelai berriaren lanak:
«Mo vi m ie n to de C a ja 1939-40, por el Sr . Tesorero, Julián Ordoqui.
Iltmo. y Rvdmo. Señor: Excmo. Señor: Señoras, señores: “Voy ha hablaros de números y nadie vaya a pensar que hablo de las fases de la luna… Aunque no me crean, hace tiempo que sabemos manejar columnas de 4 números y no nos asustan los miles de pesetas. Nos sobraron el año pasado 26,75 pts. Este año terminamos con una deuda de 4.000 pts. pero no os extrañeis si os anuncio que el próximo año nos sobre más del doble… Y si no al tiempo. Resumiendo:
24
1941-42
Kristo-Enea futbol zelaian Beti Gazte taldea: Jose Astigarraga «Zoko», Victoriano Mazizior «Beltza», Jose Maria Gortari, Felipe Rodriguez Aldabe, Teodoro Huarte, Juanito Telletxea, Pakito Olaetxea. Josetxo Zubigarai, Bernardito Agara, Dionisio Altzugarai eta Julian Ordoki. Ingresos Cuotas de socios Veladas, rifas, etc. Otros ingresos Total Gastos Alquiler de películas Teatro, libreria Salesiana Material eléctrico, etc… Material de caracterización Biblioteca Total
512,00 4.672,00 1.434,00 5.598,00
774,00 1.169,00 1.855,00 682,00 368,00 4.829,00
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA
1942
Julian Ordoki, ?, Pako Olaetxea, Juanito Telletxea, Isaac Igartzabal, Miguel Telletxea, Manuel Sarobe. Julian Beobide, Josetxo Zubigarai, Marcos Oiarzabal, Victoriano Mazizior, Nicolas Fagoaga, Josetxo Igoa eta Juanito Arakues. Galtza xuriak eta Beti Gazteren eskudo berria ageri dira lehen aldiz. Un superavit de 769 pts. que nos ha comido por entero la S.D. Beti-Gazte, que ahora comienza a vivir. La terminación de las obras del Campo es ahora nuestra única preocupación económica. Hemos pagado ya por ellas 6.156 pts. faltando muy poco por pagar, haciendo con valiosas y eficaces ayudas una obra por un valor aproximado de 25.000 pts. Los ingresos hasta ahora han sido de 1.476 pts. de suscripción popular, que aún no se han cerrado y
1.500 pts. del Ilustre Ayuntamiento, habiendo tenido que realizar entre nuestros bienhechores un empréstito (sic) de 4.000 pts. pagaderas en tres años y que con la gracia de Dios amortizaremos en uno, si antes el Patronato de la Fundación Xristoenea no soluciona el asunto en condiciones ventajosas para los dos. Como veis, esta vez quedamos en deuda… Pero ello no obsta para que afrontemos ruiseños el porvenir y aun nos sobren 50 pts para el Seminario, como lo hicimos el año pasado, y este año aún no lo habiamos hecho, ya que hemos tenido la inmensa satisfacción de ver entrar en aquel Centro de formación al primer socio de nuestra J.A.C. He dicho” (Aplausos)». 1940. urteak garrantzi haundia izan zuen Juventud de Acción Católica elkartean, hiru urtez Lesakan lanean aritu zen Miguel Cañizal apezak egindako memoria batean ageri denez. Berak azaltzen du futbol zelaian egin ziren lanak eta hauen gastua, baita Beti Gazteren sorrerak JACen kontra zeuden zenbait iritzi xamurtu zituela. Urte hartako apirilean futbol zelaiaren aldeko diru-bilketa kanpaina ere egin
25
FUTBOLA
zen dendaz denda, aitzineko kapituluan ikusi dugun bezala:
«Mem oria 1940 J.A .C. Lesa ka
Marzo. -Dia del Papa. -Triduo (?) de Ejercicios levantándonos a las 6. -Hora Santa y Via Crucis de oración, penitencia y silencio a Salbatore por los que triunfaron y una sorprendente asistencia masculina. -Proyecto de reforma de Semana Santa. - Comienzan las obras del Campo de Deportes. Abril.-Suscripción pro-campo. -Estudio de la S. Deportiva Beti-Gazte con sus 5 grupos de Pelota, Futbol, Ciclismo, Alpinismo y Atletismo. (…) Campo de deportes. - Siento mucho no haber terminado el Campo. Hasta ahora se han llevado a cabo 3.177 m3 de excavación y 191,87 m de manpostería, con un valor aproximado de 21.645 pts. de las que se han desembolsado en metálico 8.090,10 pts. Faltan por excavar 334 m3. Animo! A terminarlo!… Beti Gazte.- A fin de acoger de alguna forma en nuestras filas a toda la juventud de Lesaca y cumplimentar una de las 12 (?) necesarias en una buena J.A.C., creé la Sección Deportiva con un Reglamento apropiado. Con
26
1943
Beti Gazte eta Lekarozko kolegioko jokalariak Kristo-Enean, partidua hasi aitzinetik. Nabaria da partidak sortutako ikusmina. Lesakarren artean Miguel Telletxea, Felipe R. Aldabe, Julian Ordoki, Juan Telletxea (atezaina)… ello han venido abajo muchos prejuicios contra la A.C. y puedo consignar con satisfacción inmensa que muchos de sus socios superan en piedad y conducta a bastantes militantes y se ha llenado un vacío que se dejaba sentir entre la juventud de la villa. Tómese ahora con más calor y disciplina la organización de los diversos campeonatos, entrénense más y mejor los jugadores y así se pondrá en el debido lugar el pabellón deportivo de nuestro querido pueblo. He aquí un pequeño resumen de mi actuación durante estos tres años. Ha habido grandes obstáculos, pero no han faltado colaboraciones; lo peor ya se ha hecho. Y quedo a disposición de todos, y bastará el título de socio de
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA
1943
Lekarozen Salvador Rada apeza, Victoriano Mazizior, Luis Bergara, Teodoro Huarte, Beñardo Agara, Vicente Telletxea, Juanito Arakues, Felipe R. Aldabe, D. Juan Jose Landaburu. Josetxo Zubigarai, Miguel Telletxea, Juan Telletxea, Julian Ordoki, Paco Olaetxea, Miguel Elizalde. J.A.C. y del Beti-Gazte de Lesaca, para que en cualquier lugar que me halleis os brinde todo mi cariño y amistad. Vuestro siempre en Xto. Rey. Miguel Cañizal Lesaca-Azpiroz 4-X-1941».
1940. urteko urrian ailegatu zen Lesa kara Justo Urkijo Bizkarguenaga bizkaitarra. Francoren indarrek atxilotu eta Lesa -
kara eraman zuten preso, Biurgaraiko landan ezarria zegoen Batallón Disciplinario zelakoan lan egitera. Garai hartan, aipatua dugun bezala, presoak Kristo-Eneako zelaian lan egitera behartuak zeuden. Honela gogoratzen ditu garai haiek Justo Urkijok, gaur egun Beti Gazteko ohorezko bazkide eta 2. zenbakia duen bazkide txartelaren jabe denak: «preso geundenok lan egin behar izaten genuen, baina izaten genuen laguntzarik, herriko mutiko gazteek eta laguntzen baitzuten. Antolatzailea Miguel Cañizal apeza izaten zen, eta bertze apeza, Salvador Rada ere aritzen zen laguntzen. Hau futbolean ere aritzen zen gero, nahiko defentsa ona zen. Herriko gazteen artean, Juanito Telletxea “Arria” zen gehien mugitzen zena. Futbol zelaia kaxkarra zen, ez zuen neurri egokirik eta zikina egoten zen, baina seguraski lehendabiziko partidua Cristo Rey egunean jokatu zen, herriko Beti Gazte eta Batallón Disciplinarioko taldearen artean. Ez dut gogoan nola gelditu ziren, baina huraxe izanen zen seguraski Kristo-Enean jokatutako lehen partidu ofiziala». Izan ere, Justok gogoratzen duenez,
27
FUTBOLA
1944
Goitian, Pakito Olaetxea, Vicente Telletxea, Victoriano Mazizior, Beñardo Agara, Julian Ordoki, Jose Astigarraga “Zoko”. Josetxo Zubigarai, Juanito Legasa, ?, Jose Maria Gortari. Ondoan, Tomas Garibai, Gortari, Larregi, Camiño Esparza eta Felipe R. Aldabe, sari banaketan. 28
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA
1945
Kristo-Enean hartutako irudia. Donibane-Lohizuneko Arin Luzien taldearen kontra aritu ziren. Beti Gaztekoen artean Julian Ordoki, Isaac Igartzabal, Emery (irundarra), Miguel Beobide, Paco Olaetxea, J. Capdequi, Basilio Etxebeste, Santos Goienetxe, Marcos Oiartzabal, Miguel Mikelajauregi, Julian Beobide, Joaquin Igartzabal, ?. Beti Gazte baino lehen, bertze koadrilak ere izaten ziren, futbol taldea osatu eta frontoian elkarren artean partidua jokatzen zutenak: Club Juerguista, Zialdo… «Club Juerguistan Garibai anaiak, Joxe Itsua, Gortari, Larregi anaiak eta bertze batzuk jokatzen zuten. Gero gehienak Beti Gazten aritu ziren». Julian Ordokiren zenbakietan ageri zen bezala, futbolak jaten zuen 1940. ha-
markada hartan Beti Gazteren diru sarrera guziak.
Kultur ekitaldiek estaltzen zuten futbolak sortutako diru zuloa Mundu guzian futbolak agintzen duen garai honetan gezurra badirudi ere, antzerki eta zine emanaldietan lortutako diruari esker iraun zuen Beti Gazteko futbol taldeak. Guillermo Sarobek horrelaxe gogoratzen ditu haserako urte haiek: «Futbola zen Beti Gazteren zuloa, diru guzia harat joaten zen: botak erosi behar ziren, kamisetak erosi behar ziren eta sarrerak ttikiak izaten ziren. Sarrerekin berrogei duro aterako genituen eta Elizondora joateko autobusak mila pezeta balio zituen. Eskerrak Fidel Fagoaga, El Bidasoa autobusetako nagusia, hagitz laguna genuela eta dirua izaten genuenean ordaintzeko uzten zigun. Eta noiz izaten zen dirua? Ba antzerkia egiten zenean, sarrerekin eta errifarekin, batzuetan bildotsa, bertzeetan bi botil ardo, dirua ateratzen zen eta handik ordaintzen zen autobusa». Guillermok dioenez, negu guzian an-
29
FUTBOLA
tzerkia izaten zen kasik igandero Otxogorrieneako zentroan. «Guillermo eta Bernardito Agarak, Jose Mari Irigoienek eta bertze batzuk ongi kantatzen zuten eta D. Salvador Rada apezak pianoa jotzen zuenez, zarzuela aunitz egin genuen. Eszenarioa ere poliki moldatzen zuten. Irundikan ere etorrikatu dira taldeak berenduaren truke. Orduan harreman handia zegoen Lesaka eta Irun artean. Musika ere izandu da, kordiona kontzertua, Xey taldean Pepito Iantzik jotzen zuen eta haiek ere etorri ziren…». Zineak ere bere tartea izan zuen Otxogorrienean: «Haseran mutua zen, soinurik gabekoa. Gero lesakar batzuk (Vicente Telletxea, Perico Agara, Peuraneko Manuel Altzugarai…) enpresa ttiki bat egin zuten eta soinuarekin paratu zuten. Ttikienek bi sos ordaintzen zuten sarrera eta koxkorxeagoek bortz sos».
Guillermori Beti Gazterako materiala erostea ere auniztan suertatu zitzaion eta ongi gogoratzen ditu 1947. urte inguruko prezioak: «Botak hameka durotan erosten genituen Huarteko Casa de Calzados Redínen. Beti Gaztek hamabortz-hamasei bota pare iza-
30
1946
Kristo-Enean, Beti Gazte eta herriko bertze talde baten arteko norgehiagoka. Bertzeak bertze Victoriano Mazizior “Beltza”, Juanito Telletxea, Paco Olaetxea, Julian Ordoki, Jesus Sarobe, Miguel Beobide, Isaac Igartzabal, Julian Beobide… nen zituen. Orduan, futbolista hoberexkoenak zirenek aukeratzen zuten lehenbizi eta gero bakoitzak ahal zuena. 40ko zangoa zuenak igual 45eko botarekin aritu behar zuen. Goata edo trapu puska bat sartu eta aritzera! Gutti batzuk bere botak erosten zituzten, orduan aunitz baitzen hameka duro. Boten muturra harri kozkorra baino gogorragoa izaten zen, baina orduan ez zen zango hautsirik orain bezala. Ostiko batzuk hartzen ziren, bai, baina segi ai tzina! Baloi batek berriz, bortz duro balio zuen. Ez ziren oraingoak bezalakoak, josi behar izaten ziren eta hura buruarekin jo ezkero gogorra izaten zen».
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA
1947
Pako Olaetxea, Isaac Igartzabal, Josetxo Igoa, Miguel Beobide, Jose Maria Altzugarai, Nicolas Fagoaga. Victoriano Mazizior, “Peque�, Miguel Telletxea, Juan Telletxea, Rafael Fagoaga. Ondoan, Julian Ordoki. Txapelketa ofizialik gabe, inguruko herrietako futbol taldeen aurkako partiduak Lehenbiziko garai haietan Beti Gaztek ez zuen inolako txapelketa edo ligatan parte hartzen. Inguruko herrietako taldeen kontra aritzen zen noizbehinka, Elizondoko Giltxaurdi, Lekarozko ikasleak, Hondarribia, Behobia, Irungo Urda nibia, Beraun, Los Buenos Amigos, Uranzu edo Real Uniongo gazteak eta, batez ere, Gure Txokoaren kontra, noski.
Beraz, ez zen hamabortzean behin partidurik ikusten Kristo-Enean, baina hori bai, partidua aritzen zenean izugarrizko ikusmina izaten zen eta jendez gainezka agertzen zen futbol zelaia. Txapelketarik ez
31
FUTBOLA
1948
Julian Ordoki epailearekin solasean. Ondoko orrian, Rafael Fagoaga. zuten jokatzen, baina horrek ez zuen erran nahi tentsiorik, borrokarik eta joku zikinik ez zegoenik. Kristo-Enean Beti Gaztek eta Irungo Urdanibiak jokatutako partidu batean epaileak penaltya adierazi zuen lesakarren alde eta horri esker partidua irabazi zuten. Urdanibiako lehendakaria, Merino, zelaira sartu zen epailea jo nahian, eta Beti Gazteko jokalariek defendatu behar izan zuten. «Miguel Beobidek gogor fama zuen orduan eta bera zegoen epailea zaintzen, egoera xelebrea zen» gogoratzen du Justo Urkijok. Kanpoko partiduetarako berriz, orduan ez zen gaur haina autorik izaten eta lesakarrek gehien bat El Bida soako autobusa erabiltzen zuten. Elizondo eta Irun elkartzen zituen Bidasoako Trena (Tren Txikito) batez ere Elizondotik,
32
Lekaroztik eta Irundik heldu ziren taldeek erabiltzen zuten, baita epaileek ere. Bereaun zegoen tren geltokitik oinez etorri behar izaten zuten auniztan. «Gipuzkoako Federaziotik arbitroa paratzen hasi zirenean, trenean etortzen ziren Bereaura eta Bereautik herrira Patricio Goienetxek, Santusen aitak, ekartzen zituen, trenera ateratzen baitzen. Hemen arbitratu eta uste dut hogei duro ematen geniela, dieta gisara. Baztandarrak ere auniztan trenean etortzen ziren, baina baita autobusean ere. Bi enpresa ziren orduan Baztanen, La Baztanesa eta Aurrera» gogoratzen du Guillermo Saro bek. Inguru honetatik kanpo ere jokatu zuen noiz edo noiz Beti Gaztek. «Donibane Lohizuneko Arin-Luzien taldea etorri zen behin Lesakara. Hemen afaltzera gonbidatu genituen eta gero bisita itzuli genien. Gainera, goizean pilotariak aritu ziren, Bittiri eta hauek, eta arratsaldean futbola. Bederatzi eta bat ere ez irabazi ziguten, sekulako paliza! Gainera ez ziguten fundamentozko bazkaririk eman ere!» dio Sarobek. Partiduak tarteka-tarteka jokatzen zirenez, entrenamenduak ere oraindik gu ttiago egiten ziren, Justo Urkijok gogoratzen duenez: «Partidua jokatzea izaten zen orduko entrenamendua, ez zen bertzerik izaten. Futbol taldean herriko mutilik azkarrenak izaten ziren, fuerteenak eta haiei ez zitzaien iruditzen entrenamendua behar zutenik ere!». Hori ez zen arrazoi bakarra entrenamenduak ez egiteko, Guillermo Saroberen ustez: «Goiz eta arratsalde lanean aritzen ziren eta gero, gauez, ez zen orain bezala, orduan ez zen horrelako argirik. Partidurik ez bazen, igande goizean entrenatzen zuten tarteka, baina gehienetan deus ere ez… Noiz entrenatu?». Justo Urkijoren ustez, Juanito Telletxea «Arria» zen taldeari eusten ziona. «Orduan hagitz gaztea zen oraindik, baina lan aunitz egin zuen Juanito Arriak Beti Gazten, bai elkartean baita futbol taldean ere. Beti Gazteko “alma mater” bera izan zen haserako
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA urte haietan. Gero Ameriketara joan zen eta utzi egin zuen, baina hasera hartan Juanitori esker ateri zen aitzinera taldea. Hark paratzen zuen fundamentoa. Auniztan, partidua hasi baino ordu laurden lehenago taldekide guziak ostatuan egoten ziren eta hura etorri eta, “benga, jantzi beharko dugu, ez?” erran eta denak aldatzera joaten ziren». Jokalari onak bazituen Beti Gaztek, Urkijoren ustez: «Julian Beobide jokalari polita zen, baita Joaquin Igartzabal, Isaacen anaia… Rafael Fagoaga ere ona zen».
Lehendabiziko aldaketak Beti Gazteren janzkeran Lehen urteetan Acción Católicaren eskudoa eramaten zuten atorrean Beti Gaztekoek, baina abudo gaur egun ezagutzen dugun elkartearen ikurra diseinatu zuen Jose Migel Ariztegik. Ez ziren aldaketa bakarrak izanen. Haseran, ator txuriberdeekin eta galtza beltzekin jokatzen zuten, baina zergatik ez dakigula, kamiseta berdeekin jokatzen hasi ziren abudo eta galtza xuriekin, segidan. Dena den, ez omen zen Beti Gazte bere jokalarien jantzien txukuntasunarengatik nabarmentzen zen taldea, Justo Urkijok dioenez: «Lesakako jokalari batzuk futbol zelaira ateratzeko lotsa ere izaten zuten… Kanpoko taldeek sponsorren bat izaten zuten normalean, Irungo Uranzu taldekoak adibidez, eta beti ator eta galtza txukun-txukunekin etortzen ziren, denak berdin berdin jantziak. Hemengoek ator berdea zuten denek, bai, baina kolore diferentekoak, galtzak ere gisa berean eta botak, berriz, zer erranik ez… batek zulatuak zituela, bertzeak tornillo bat falta… Halere, zelaira ateri eta edozeineri irabazteko kapaz ziren». Futbol zelaia egina bazen ere, hura egoera txukun xamarrean kontzen nahikoa lan zuten Beti Gazteko jokalari eta bazkideek –ondorengo urteetan ere errepikatuko zen arazoa–, Guillermo Sarobek gogoratzen duenez. «Euria egiten zuenean auniztan harria erortzen zen futbol zelaira eta hura
kentzen aritzen ginen. Batzuetan ehun karretila harri igual atera izanen ditugu KristoEneatik. Idortzen zenean, berriz, Herriko Etxeak izaten zuen bonba bat hartu, eskuz martxan paratzen zen horietakoa, eta harekin busti. Hura egundaino akautzen ez zen lana zen. Zelaia markatu Juanito Legasak egiten zuen, igeltseroa baitzen… Regadera batean kisua bota eta harekin aritzen zen». G
33
FUTBOLA
Lehendabiziko garaipen haundiak Bidasoa eta Frontera
B
eti Gaztek lehendabiziko hamarkada bete behar zuen unean ailegatu ziren futbol taldearen lehendabiziko garaipen haundiak. Ordura arte ez zuen txapelketarik jokatu, inguruko herrietako taldeekin adiskidantzazko partiduak bertzerik ez. Adiskidantzakoak deitzea ere ez da sobera egokia, ordurako ezagunak baitziren Beti Gazte eta Gure Txokoaren arteko norgehiagokek sortzen
34
zuten ikusmina. Halere, gure derbiaz aitzinago arituko gara eta kapitulu honetan lehendabiziko garaipen haundietaz arituko gara: La Voz de Espa単a egunkariak antolatutako Bidasoako I. txapelketa 1948. urtean eta Diario Vasco egunkariak antolatutako lehendabiziko Copa Frontera, 1950ean. Biak Lesakako taldearentzat izan ziren. Erran bezala, bi egunkari ezberdinek antolatutako txapelketak izan ziren, baina gibelean pertsona bera zegoen, Juan
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1948
Bidasoako I. txapelketako partidua Kristo-Enean. Jokalariak, ikusleak eta epailea, atetik hurbil-hurbil pasatzen den baloia begira. Beheitian, Rafael Fagoaga jokalaria. Aitzineko orrialdean, ikusmina Kristo-Enean. Guardiazibilek ere ez zuten partidua galdu nahi. Bertzeen artean, Guillermo Legasa eta Luis Olaetxea «Makukoborda» ageri dira. Antonio Lekuona Irungo kirol kazetaria, hain zuzen. Gale goitizenarekin sinatzen zuen kazetaria La Voz de Españan ari zen 1948an eta bere ekimenez jokatu zen I. Bidasoako Kopa. Bi urte beranduago konpetentziara, Diario Vascora, pasatu zen eta han I. Mugako Kopa edo Copa Frontera antolatu zuen. Txapelketa hauek ikusmin haundia piztu zuten, lehendabiziko aldia
baitzen hemengo taldeak araututako konpetizio batetan aritzen zirela. Copa Frontera guttitan egin zen, Lekuona berriz ere La Voz de Españara itzuli baitzen.
35
FUTBOLA
Honela, Bidasoako txapelketak segida izan zuen ondoko hamarkadetan ere.
Bidasoako txapelketa eta Alirona Beti Gazterentzat 1948. urteko Bidasoako txapelketa irabazteko, azken partiduan Gure Txokoari gailendu behar zitzaion Beti Gazte. Kristo-Enean jokatutako partiduan 1 eta 0 irabazi zuten lesakarrek eta sari preziatua bereganatu zuten. Garaipenaren gola Victoriano Mazizior «Beltza»k sartu zuen. Urte hartan, Feliciano Beobide musikari lesakarrak txapelketa irabaten zuen taldearentzako Alirón bat konposatu zuen eta doi-
36
nu horren jabe ere egin zen Beti Gazte, Miguel Beobide bere semeak Bidasoan aldizkarian gogoratzen zuenez: «En 1948, mi padre Feliciano Beobide, compuso un alirón para el equipo campeón del campeonato del Baztan-Bidasoa. Ese año el Beti-Gazte salió campeón y se hizo propietario del alirón. El Beti-Gazte tiene alirón desde el año 1948. Para terminar, recuerdo que ese año: 1.º se hizo una foto del equipo del BetiGazte, 2.º también se sacó una de la copa que se ganó en ese campeonato. 3º Aygües de San Sebastián introdujo la foto del BetiGazte en la copa. Esta gran idea fue de un gran amigo mío, el deportista más grande y popular que ha tenido Lesaka, Miguel / Romáldona (Miguel Elizalde)». Argazkia eta Alirona ez ziren izan lehendabiziko garaipen hura gogoratzeko egin ziren gauza bakarrak. Paulo Iantzi bertsolariak ere hamalau bertsoko sorta eskaini zien Bidasoako Kopako irabazleei, Antonio Zavalaren «Paulo Yanzi eta be-
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1948
Bidasoako I. txapelketa irabazi zuen taldea: J. Ordoki, N. Fagoaga. M. Telletxea, P. Olaetxea, J. Telletxea, M. Behobide, I. Igarzabal, J. Zubigarai, M. Oiartzabal, Joaquin Igartzabal, V. Mazizior. Aitzineko orrialdean, Nicolas Fagoaga atezaina eta Juanito Telletxea bi kopak jaso ondotik. re lagunen bertsoak» liburuan ageri denez. Beti Gazteren garaipena goraipatzeaz gain, txapelketaren nondik norakoen berri jakiten ahal da bertso hauen bidez. Erraterako, zazpi taldek jokatu zuten, «Naparro’tik lau ekipo Gipuzkua’tik iru». Beti Gazterekin batera, Lekarozko ikastetxekoa, Elizondokoa eta Berakoa ziren talde nafarrak eta Gipuzkoako hiruak, berriz, Irungoak: «Lekaroz kolejioko estudiantiak, Elizondo’tik ere mutill balientiak, Bera ta
Irundikan ekipo fuertiak…». Garaipenaren gola sartu zuen Victoriano Mazizior «Beltza»ren lana ere azpimarratzen du zenbait bertsotan. Bigarren kopa bat ere irabazi omen zuen Beti Gaztek urte berean (Goñi biajanteak emana). Hona hamalau bertsoak garaiko idazmoldean idatziak: BI DASOA ’ KO KOP A (1 94 8 ) 1/ Emetzi ehun da berrogei eta zortziyan, Donosti’tik jarri gaizte mugida aundiyan, kopa bat jokatzeko Bidaso guziyan; sartzera gertatu da Lesaka’ko erriyan. 2/ Esatera nijua aurtengo asuntuak ostikozko pelotan baziran kontuak; izpirrintan(1) jarriyaz gol eta puntuak, erniak gertatu, uste ziranak tontuak.
3/ Parte hartu du Baztan ta Bidaso osuak, bañan alperrik eman dituzte pausuak; Lesaka’n daude bi kopa eder jasuak, otik edan ditugu edari goxuak.
37
FUTBOLA
4/ La Voz de España’n kopa askok zuten maite, Lesaka’ra ekartzia iñork etzuen uste; denak nai zuten baña zuek jabe egiñ zate aurtengua zuentzat, aupa Beti-Gazte!.
1948
5/ Denak nai zuten baña etzekiten nola, Lesaka’ra etzuten utzi nai iñola; baño fuerte egoki Beti-gazte’n odola Beltxak sartu du azken triunfuko gola.
Kristo-Enean, Marcos Oiartzabal, Paco Olaetxea, Miguel Beobide. Miguel Telletxea, Isaac Igartzabal, Juanito Telletxea, Julian Ordoki. Jose Zubigarai, Joaquin Igartzabal, Nicolas Fagoaga eta Victoriano Mazizior.
7/ Naparro’tik lau ekipo, Gipuzkua’tik iru denak naizik puntuak goi aldian eldu; bat bestiak atzera naizikan bialdu, Beti-gazte’k irauzi, beste denak galdu.
10/ Beltxa urte askokiñ plazara seriyo, balonari korajez segitutzen diyo animo aundiyakiñ, gañera baliyo; kopa irabazi da au dela mediyo.
6/ Bigarren kopa eman du Goñi biajantiak, ontan etziran sartzen estudiantiak; ez dira lo egondu Lesakar gaztiak, Beti-gazte’ntzat aurten bi kopa maitiak.
9/ Elkarrekin neurtu dira Bidasotarrak, aurtenguan nagusi dirade naparrak; gora Lesaka’ko amaika mutill azkarrak, premiyuak merezi ditu Beltxa zarrak.
8/ Lekaroz kolejioko estudiantiak, Elizondo’tik ere mutill balientiak; Bera ta Irun’dikan ekipo fuertiak, Lesakarrak jo ditu aurten suertiak.
11/Ez ditut bistan jartzen bestien izenak, batzuek dirade aundiyak eta gizenak, xutalari bizkorrak ta mutill zuzenak, ok alai daude baña jarri dituzte penak.
38
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
Bidasoako I. txapelketa irabazi ondotik, haurrak pankartari eusten pozik: Javier Igartzabal, Eduardo Iratzoki, Julio Leitza, ?, Juanito Legasa eta Jose Miguel Rekondo. 39
FUTBOLA
12/ Eskerrak asko, Goñi ta La Voz de España mugirazi dezute gizaldi bikaña; bestetan mutill bizkorrak badira, baña Beti-gazte’k egin du aurtenguan azaña.
13/ Denak nai zuten baña los nuestros ganaron Bidaso’ko errekan campeonato de balón; edaten ari gera de este gran copón, bulartsu oju egiñez: Beti-gazte campeón. 14/ Agur on bat denari, biar det bukatu, nere esana ok ez gaizkirako artu; itz okin nik ez nuke nai iñor mendratu, gaizki esanik bada faborez barkatu. (1)
I z p i r r i n t a n : Periodikuan, egunkarian.
Lehendabiziko Frontera Kopa ere lesakarrentzat 1950ean Diario Vasco egunkariak lehen aldiz antolatutako Copa Frontera ere irabazi zuen Beti Gaztek. Orduko egunkarietan ageri denez, hasieran launa taldeko hiru multzotan banatu ziren partehartzaileak: Beti Gazteren multzoan, lesakarrekin batera, Berako Gure Txokoa,
40
1948
Bidasoako I. txapelketa lortzea garaipen haundia izan zen Beti Gazterentzat. Lehen txapel haundi hori ospakizun besta egiteko aitzaki ederra izan zen Lesakako jokalari eta futbol zaleentzat. Argazkian jokalariekin batera ageri dira Rufo, Jesus Sarobe, Martinika Iantzi, Xanti bere senarra, Patxiku Txanpain, Paco Arrupe… Ondoko orrian, jokalari batzuk autobus gainera iganak. Baztango Guilchaurdi eta Lekarozko ikastetxeko taldea egokitu ziren. Bizkay goitizenez sinatzen zuen kazetariaren (Justo Urkijo) idatziak leituz, Bortzirietako bi taldeak multzoaren buru zeudela ageri da, bigarren jardunaldian baztandarren kontra zituzten partiduak irabazi baitzituzten. Gainera, hirugarren jardunaldirako derbia iragarria zegoen Berako Agerra futbol zelaian.
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA «I. Gran Copa Frontera»
Com ent arios a la segun da jorna d a y ¡at e nc ió n! ¡Gure Txok oa - Beti G azt e e n la te rc era !
Lesaka.- La segunda jornada de la “I. Gran Copa Frontera” disputada el domingo constituyó otro nuevo éxito deportivo y los resultados registrados en la misma denotan la tenaz lucha sostenida por los respectivos contendientes de los tres grupos, y especialmente la acusada recuperación observada por alguno de los clubs, que aunque no se tradujo en victoria en alguno de ellos, se cierne el peligro sobre los que lograron a su costa, cuya segunda vuelta puede depararles una réplica más contundente que la que ellos dieron en la primera. A la vista, pues, de la última jornada de la primera vuelta, cuyos encuentros se disputarán el próximo domingo, con respecto al primer grupo y de acuerdo con las actuaciones dadas en la jornada trascurrida, sigue la nebulosidad en torno a las posibilidades de los cuatro contendientes para la prosecución de la eliminatoria definitiva. Cierto es que la tabla clasificatoria no arroja el nivel que yo pretendo establecer pero como queda dicho, en esa recuperación de juego observada en algunos de los equipos, esos, amigos, pueden truncar muchas de las ilusiones que hoy abrigan algunos. El Guilchaurdi, como ya presumíamos, pese a su mínima derrota sufrida frente al temible GureTxokoa, dió un curso de buen fútbol, acusando ostensiblemente su franca recuperación, lo cual confirma también la excep-
cional potencialidad del “team” veratarra, por lo que se define que el club baztanés puede recuperar aún los puntos perdidos, aunque, ciertamente, no será tan fácil arrebatarlos a los vecinos veratarras. De la victoria obtenida por los “gaztetxus” sobre los estudiantes de Lecároz, no creo suficiente su tanteo, si admitiendo la derrota como lógica, en su partido de vuelta de él depende su clasificación. Entretanto, vamos a echar un velo tupido a los pronósticos y vamos a ver lo que nos depara el sensacional “match” Gure Txokoa - Beti Gazte, cuyo acontecimiento que tendrá lugar el próximo domingo, constituye la máxima expectación futbolística de la frontera, cuyo escenario será el histórico campo de Aguerra, que lucirá sus mejores galas en la gran tarde de este emocionantísimo “match” de la “I. Gran Copa Frontera”. Vamos a ver, queridos aficionados, si sobre su verde cesped escribimos la página mas gloriosa de su brillante historial deportivo. A ello van encaminados todos nuestros desvelos y afanes, porque esa es la misión que nos hemos impuesto, defenderla a través de estas columnas del El diario Vasco, fiel mensajero que difunde la paz y el cariño para todos. ¡Que los “huracanes” y los “ciclones” borren para siempre las discrepancias entre estos dos grandes pueblos: Vera y Lesaca!» Bizkay (Diario Vasco 1950-II-2) Urte berean hirugarren aldiz jokatu zen Beti Gazte-Gure Txokoa partiduak ( l e hen-
FUTBOLA
dabiziko kanporaketatik bi taldeak pasatuko ziren hurrengo fasera, seguraski) ondoko herriko arerioari irabaztea baino bertze helburu nagusiagoa zuen bi taldeentzat: I. Copa Frontera irabaztea. Beti Gaztek bi urte lehenago irabazi zuen Bidasoako txapelketa, baina 1949an, Gure Txokoak etxean irabazi eta Lesakan berdindu zuen, Bizkay kazetariak dioenez. Beraz, 1949an Lesakatik alde egin zuen sari preziatuak. 1950eko Txapelketa honetako lehendabiziko fasean ere, bi partiduak beratarrek aisa irabazi omen zituzten, lesakarrek erakutsitako hotztasuna aprobetxatuz.
«I. Gran Copa Frontera»
A nt e e l e moc i ona n te d u e lo e nt re los et e rnos riv a le s Beti Gazt e - Gure T xokoa
Lesaka.- Es notorio que cuantos encuentros futbolísticos disputen Vera y Lesaca, no es necesario que los mismos se hallen rodeados de algun aliciente clasificatorio u otro entorchado campeonil, para que sus pugnas alcancen el
42
1950
Herriaren ongi-etorria musika banda eta guzi. máximo grado de expectación. Pero si a esta noble rivalidad ancestral sumamos el acicate del soberano trofeo de la “I Gran Copa Frontera” de el Diario Vasco, sacamos la consecuencia indefectible de que nos hallamos en vísperas de un acontecimiento balompédico verdaderamente sensacional. Pero aun concurre otra circunstancia mas en este emocionantísimo match que disputarán el próximo domingo entre Gure Txokoa y Beti Gazte, que suscite –si cabe ya la superación– el interés de la contienda, cual es la situación que ostentan ambos equipos en la clasificación. No cabe duda que la situación de los gaztetxus es privilegiada, con cuatro partidos disputados y 8 puntos, de los cuales cuatro son positivos, pero… esto de la “positividad” gaztetxu contra su mas noble y encarnizado antagonista deportivo, está muy reñido, amigos,
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1950
I. Copa Frontera Irunen irabazi ondotik Lesakan ongietorri hunkigarria eskaini zitzaien Beti Gazteko jokalariei. Lehenik, lore-sorta jaso zuen Juan Telletxeak herri sarreran Ines Elizalde eta Carmen Agararen eskuetatik, eta gero, plazan izugarrizko jendetza zegoen autobusaren esperoan. porque excepto en el Primer Campeonato del Bidasoa, tanto la segunda edición de dicha competición, que terminó con empate y victoria forastera, como la primera eliminatoria del actual campeonato que nos encajaron los veratarras dos rotundas e inapelables derrotas, por lo que e(…)te de los dos años hasta el momento presente, arroja una valoración negativa de tres derrotas y un empate, lo que revela la gran superioridad vecina, aunque seguramente no tanto futbolísticamente como reflejan los resulta-
dos obtenidos. Entiéndase futbolísticamente, en lo que respecta a la moral de los contendientes, ya que en algunos de los encuentros señalados,
43
FUTBOLA
1949
Bidasoako I. txapelketa ospatzeko bazkaria ere egin zen. Argazkian ageri dira Miguel eta Julian Beobide, Marcos Oiartzabal, Miguel Mikelajauregi, Santos Goienetxe… Beheitiko argazkian, Mikelajauregi, Jose Mari Eneterreaga… nuestros gaztetxus se mostraron un poco pusilánimes, ante la adversa marcha del tanteador. Pero bien conviene que aclaremos también la situación del Gure Txokoa, que de tres partidos jugados tiene cuatro puntos, dos de ellos positivos y que de ganar éste último encuentro de la primera vuelta, se situa con seis puntos y un partido menos, o sea a la misma altura que el Beti Gazte. Como se ve, pues, el match del do-
44
mingo además de esa cacareada rivalidad eterna, encierra el sumo interés de las aspiraciones que abrigan ambos conjuntos por la consecución de la gran copa». Bizkai (Diario Vasco 1950-XI-21) Derbia eta txapelketa ongi joan ziren, nonbait, Beti Gaztek eskuratu baitzuen garaipen preziatua. Finala Irunen jokatu zu-
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1950
I. Copa Frontera irabazi zuen taldeari harrera Herriko Etxean. Pellejero, Ramos Sarobe alkatea, Jose Luis Banus Diario Vascoko zuzendaria sariekin eta Juanito Telletxea Beti Gazteko kapitaina. ten Uranzuren kontra eta Lesakatik hainbat jende hurbildu zen taldea animatzera. Gero ere ongi etorri bikaina eskaini zitzaion taldeari, musika banda eta guzi. Herriko Etxeak ere harrera egin zien jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritza taldekoei. Ondoko idatzia ez zuen herriko korrespontsalak idatzi, Galek (Lekuona) baizik. Halere, kirol kontuak gogoratzeaz gain, garai hartako herriko alkate eta apezen izenak ikasteko aski baliagarria da. Nahiz eta
udal ordezkaritza bat Berara hurbildu, bakarren bat mintzeko beldurrez, ondoko herrian ez zen ospakizunik egin. Itxura denez, urte hartan Bilboko Athletic-ek ere txapelketaren bat irabazi zuen, nolabaiteko konparazioa egiten baitu Beti Gazte eta Bilboko taldearen artean. Lesakan, Beobidek bi urte lehenago konposatu eta dagoeneko Beti Gazteren himnoa bihurtua zen Alironaren doinuak aditu ziren berriz ere.
«La «I. Gra n C opa Fron tera» para el Beti - Ga zt e Lesa ca , u na f ie sta , re ci be e l trofeo do na d o por EL DIARIO VA SCO . orga niza d or d e est e int eresa ntisimo torneo
EL DIARIO VASCO ha obtenido un éxito grandioso en la organización y patrocinio de la “I. Gran Copa Frontera de Fútbol”. Triunfo ruidoso en toda la zona de la frontera. Doce
45
FUTBOLA
clubs han participado, representando cerca de los cuatrocientos jugadores. Y del interés, bastará solamente con referir el acto de Lesaca. Ese recibimiento clamoroso, que en otra esfera, alcanza tonos tan subidos como el reciente de Bilbao. Cartelones, banderas, ramas, flores: muchos ramilletes de flores, música, alegría, todo respondiendo a una organización impecable, con el alcalde don Ramos Sarobe y el Ayuntamiento al frente de los actos. Con el cura párroco y coadjutores, y Junta Directiva en pleno de Acción Católica y Beti Gazte, bajo la presidencia de don Juan Tellechea. Una comisión Municipal se desplazó a Vera de Bidasoa a cumplimentar a las autoridades y Comité de Competición. Ni un solo acto ni manifestación tuvo lugar en la villa veratarra, al objeto de no herir ciertos sentimientos
46
de dicha noble villa. A la entrada de Lesaca, todos los jugadores recibieron un ramillete de flores por guapísimas lesacarras. La Banda Municipal de Música entonó el “Alirón” de Behobide (sic) y la comitiva que se puede decir era el pueblo entero, se puso en marcha con dirección al municipio. En la sala capitular se hallaba el alcalde don Ramos Sarobe, al frente de los concejales. La Presidencia del Comité de Competición declinó la entrega del trofeo a los campeones en favor de don Federico Barreda, que llevaba la representación de los gobernadores civiles de Guipúzcoa y Navarra y del coronel jefe de la Frontera. La entrega del trofeo de EL DIARIO VASCO al capitán del Beti Gazte, Ordoqui, fue muy emocionante. Seguidamente, don Felipe Rodriguez Aldabe, donó una caja de coñac Soberano al referido capitán del Beti
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1950
Beti Gazte eta Irungo Uranzu taldeko kapitainak banderinak elkar trukatzen Kopa Fronterako finalaren atarian, Gal Stadium-ean. Gazte. Ordoqui, respondiendo al interés de los jugadores y directivos, hizo entrega del trofeo al alcalde de la villa, quien en el balcón de la Casa Consistorial, en medio de las mayores aclamaciones, exhibió a la masa, que se agolpaba compacta en la Plaza Vieja y que había seguido el curso de los actos a través de los micrófonos instalados al efecto sobre dicha plaza, el trofeo conseguido. Música, alegría, incluso fuegos artificiales hubo en honor de los campeones. Y en “Casa Romualdo” se sirvió una cena de homenaje a los jugadores campeones, actuando el “campeón” acordeonista Sanjurjo, recientemente galardonado. Lesaca ha vivido unas horas muy fe-
lices y los festejos no han terminado. Para el próximo domingo, el Ayuntamiento de la villa ha organizado un almuerzo oficial a las autoridades fronterizas, Comité organizador y jugadores campeones del Beti Gazte. ¿Qué mas se puede pedir en la organización de un campeonato? Renovamos nuestra felicitación a la S.D Beti Gazte, sin omitir, en nombre del periódico, el sincero reconocimiento por las atenciones dispensadas a los corresponsales literarios y gráficos allí presentados. –GALE». Bi urte lehenago Bidasoako Kopa irabazi zutenean bezalaxe, Frontera Kopa irabazi zutenei ere izugarrizko ongietorria egin zitzaien. «Jokalari guziak bizkarrean hartu eta herrian barna ibiltzen zituzten musika bandarekin. Honelakoetan herri guzia biltzen zen» gogoratzen du Guillermo Sarobek. Paulo Iantzi bertsolariak ere bertso-sorta ederra eskaini zien. Bertso hauetan agertzen denez, txapelketako hamar partiduetatik zortzi irabazi, bat berdindu eta bakarra galdu zuen Beti Gaztek. Sei talde aritu
47
FUTBOLA
1950
Ikusleak Gal Stadiumean: Mertxe Arrupe, Marisol, Bittori Fagoaga, Milagros Igarzabal, Mª Luisa Pellejero eta Vicente Telletxea. Ondoan, Juanito Telletxea Beti Gaztek eskuratutako lehendabiziko sarien aitzinean. ziren azken fasean, Nafarroatik lesakarrak eta Gure Txokoa, Gipuzkoatik Errenteria, Hondarribi eta Irungo bi talde. Beti Gazteko futbolariek ez zuten harrera onik izaten, nonbait, kanpoko zelaietan («Kanporat ateri orduko itzaz maltratatu» edo «gizon ta emakumiak itz itxusiak ojuka» dio Iantzik). Egunkarietan agertzen ziren kro-
48
nikak ere ez ziren lesakarren aldekoak, nonbait, arestian aipatu dugun Gale eta Riber kazetariak gogor kritikatzen baitira bertsoetan. Aipamen berezia merezi dute taldeko zaharrenak, Victoriano Mazizior ek, eta gazteenak, Santos Goienetxek, hamazazpi urte bete gabe atezain gisara aritu zenak.
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1950
Gal Stadium-ean txapeldunen kopa eta sariak eskuratu ondotik, Beti Gazteko jokalariek omenaldi beroa jaso zuten herrian, autobusean ailegatu zirenean. 1/ Aurtengu ontan berriz badegu ordu on aundiya, ordu on aundiya, pozaz beterikan dago Lesaka’ko erriya, Beti-Gazte’k ekarri duelakoz kopa bat berriya, kopa bat berriya. 2/ Kanpeonatuan sartua bazan asko jende-mota, asko jende-mota, Beti-Gazte au oñ-pera nai zutenak bota, bañan aurten onek irabazi du fronterako kopa, fronterako kopa.
3/ Fronteran aurten gertatu zaio etzutena uste, etzutena uste, asko badira jarriyak makiña bat naste, guziyongatik zuek aurrera, aupa Beti-Gazte! aupa Beti-Gazte! 4/ Amar partidatik bat berdindu, zortzi irabazi, zortzi irabazi, asko ziran bide ori nai zutenak galazi, guziyon artian Beti-Gazte eziñ atzerazi, eziñ atzerazi.
5/ Ori eziñ eramanez asko gizon ta emakumiak, gizon ta emakumiak itz itxusiak ojuka jende infamiak; ok dirade zuek zaten beziñ ama onen semiak, ama onen semiak.
49
FUTBOLA
6/ Kanporat ateri orduko itzaz maltratatu, itzaz maltratatu, oriyek nai zutena da Beti-Gazte oñ-peratu; egiñal egiñak dira bañan ez dute paratu, ez dute paratu.
7! Gu orai esatera goazi nai dutenak jakiñ, nai dutenak jakiñ, –bestiak asko esan dute, guriak ixillik egiñ–: Beti-Gazte aurten etorri zaigu kopa eder batekiñ! kopa eder batekiñ!
8/ Gipuzkua’tik Errenteri ta baitare Ondarrebi, baitare Ondarrebi, Irun’dikan ere baziren beste ekipo bi, Naparro’tik Bera ta Lesaka… au kanpeon ateri! au kanpeon ateri! 9/ Lesaka’ko erriko Beti-Gazte onen mutikuak, onen mutikuak denak dirade zauliyak, indar aundikuak,
50
ez ditu edoziñek gelditzen oken ostikuak, oken ostikuak.
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1950
Txapeldunak eta herritarrak plazara sartzen. Aitzineko orrialdean, Diario Vascoko Lekuona eta Banus, Arrupe lesakarrarekin batera, jokalariak agurtzen eta Banusek Telletxeari kopa ematen dion unea. 10/ Gu aurten pozaz beterik gaude, bestiak an konpon! bestiak an konpon! guk oju egiten degu: aliron, aliron, fronterako kopa irabazita Beti-Gazte kanpeon! Beti-Gazte kanpeon!
11/ Periodiku oriyetan neurriak artu zituzten laster, artu zituzten laster bañan ateri zaizkiyo oiek esanak oker; pozaz beterik ez dira egongo Gale eta Riber, Gale eta Riber.
12/Gaztia ok ebekiñ batian Beltxa zuten lagun, Beltxa zuten lagun guziyon onran besta bat denak egiñ dezagun, ia onat kopa eder ori, ortik edan zagun, ortik edan zagun.
13/Santos Goienetxe ori’re ekipuan gazterik, ekipuan gazterik, oraindikan ezpaiditu amazazpi urterik, adiña orretan ez dago portero oberik, portero oberik.
14/ Bitoriano Mazizior da ekipuan zarrena, ekipuan zarrena, ogei ta bost urtian ostikoka ari dena; beste zure lagun guziyokiñ agur, Beltxa jauna! agur, Beltxa jauna! Bertze bertso sortarik ez da ailegatu gure eskuetara, baina Bidasoako eta Fronterako lehendabiziko txapelketen ondotik, bertze garaipen aunitz eskuratu zituzten Beti Gazteko futbolariek. G
51
FUTBOLA
Talde bikaina Bidasoan nagusi 1950-60 hamarkadak
L
ehendabiziko Bidasoako txapelketa eta Fronterako Kopa irabazi ondotik, Bidasoako txapelketa aunitz irabazi zituen Beti Gaztek 1950 eta 1960. hamarkadetan. Marcos Oiartzabalek urte aunitz eman zituen taldean, hamazazpi urtetan hasi eta ezkondu bitarte. Marcosek gogoan duenez, zortzi edo hamar Bidasoako txapelketa irabazi zituzten bere garaian, horietako aunitz segidan. «Urte sailean irabazi genuen Bidasoako txapelketa». Bidasoako txapelketa horretan liga eta kopa jokatzen zen eta hamalau bat talde aritzen ziren. Oraingoa baino motzagoa izaten zen denboraldia. Nafarrak, Bera, Lesaka, Baztan eta Lekarozko kolejioko taldeak izaten ziren. Hauetaz gain, Hondarribia eta Irundikan Real Unioneko bigarren taldea, Urdanibia, Uranzu, Behobia, Porcelanas del Bidasoa eta bertze ekipo saila izaten zen. Joku aldetik ezberdintasun nabarmenak somatzen ditu Marcosek orduko eta gaur eguneko futbolaren artean. Bere us-
52
tez, entrenamendu guttiago eginagatik, sasoi hobean zeuden garai hartan, bizimodua ere gogorragoa baitzen: «Oraingo Beti Gaztek aunitzez hobekiago jokatzen du balonean, baina orduan indar gehiagoz aritzen ginen, fakultade gehiago genituela iruditzen zait, hagitz zailduak ginen. Larunbat gauez igual aritzen ginen kontrabandoan, zurratuak, Bidasoan paketea hartu eta Artikutzara. Igande goizeko 5etan etxera ailegatu, bi ordu lo egin, etxean bazkak egin, goizean Arkupetan pilotan aritu lehertu arte eta etxera bazkaltzera. Orduan dutxarik ere ez zen izaten, bi edo hiru etxetan izanen zuten dutxa… Berehola arratsaldean futbol partida jokatu honenbertzeko lohian, zenbat aldiz! Orduan ez zen entrenamendu beharrik! Ni gehien entrenatu nintzena soldaduska garaian izan zen. Hemen bertan egin nuen, Fonda Jaleo inguru horretan bazen destakamendu bat eta bortz soldado egoten ginen, eta handik eskapatzeagatik entrenatzen nuen. Bertzenaz lau txute porterira egin eta listo!». Iritzi beretsukoa da Marcosekin batera
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1951
?, Eusebio Calvo, Miguel Telletxea, Miguel Mikelajauregi, Javier Goienetxe, Juan Telletxea. Cecilio Fagoaga, Marcos Oiartzabal, Joaquin Igartzabal, Javier Igoa, Basilio Etxebeste eta Santus Goienetxe. Ondoko orrian, Carlos Sanjurjo eta Jose Antonio Maritxalar «Lastra» kopa bat jaso ondotik, 1957. urtean. defentsa aritzen zen Carlos Sanjurjo ere. «Orduan hamabi orduz aritzen ginen lanean eta ez genuen entrenatzen. Entrenatzailerik ere ez genuen izaten, Prada etorri zen arte. Fabrikara etorri zen lanera Bizkaiatikan eta futbolerako afizio ikaragarria zuen, amorratua zen. Lehenbizi goiko pisuetan –Viviendas deitzen genien orduan– taldea egin zuen eta aritzen ziren Beti Gazteren kontra eta beratarren kontra. Hura gelditu zen eta gero Beti Gazten
hasi zen, harekin hasi ginen pixko bat serio entrenatzen». Entrenamenduetan ez ezik, jokatzeko sistematan ere aldaketa haundiak izan dira 1950. hamarkadatik honat. Marcos Beti Gazten hasi zenean hiru defentsarekin aritzen ziren, baina bera hasi baino lehenxeago bi defentsa bertzerik ez omen ziren. «Gu porteroa, hiru defentsa, bi medio bolante eta kasik bortz aurrelarirekin aritzen ginen: bi interior, bi extremo eta erdiko aurrelaria, errematatzailea. Ez zuen zerikusirik oraingoarekin. Gainera, gauza bat zen sistema, baina nahiko libre ibiltzen ginen denak, ez zen orain bezain estua. Bakoitzak bereari gehiago begiratzen zion taldeari baino, indibidualagoak ginen». Joku-sistema honi MW deitzen zioten, Carlos Sanjurjok dioenez. «Orduan talde guziek sistema berarekin aritzen ziren, baita Primeran ere». Josetxo Igoa, Endika Lekaroz, Marcos Oiartzabal… Jokalari onak zituen garai hartan Beti Gaztek eta batzuk, gainera, talde handiegoekin ere fitxatu zuten.
53
FUTBOLA
1953
Santos Goienetxe, Miguel Beobide, Julian Ordoki, Paco Olaetxea, Miguel Mikelajauregi, Victoriano Mazizior, Marcos Oiartzabal, Julian Beobide, Basilio Etxebeste eta Joaquin Igartzabal. Oiartzabalek ongi gogoratzen ditu guzien ezaugarriak: «Rafael Fagoaga elektrikoa zen, hagitz rapidoa. Real Madrileko Gentorekin konparatzen genuen. Julio Leiza ere ona zen, interior aritzen zen eta gero Tolosan jokatu zuen. Basilio Etxebeste lapa bat zen, erdian aritzen zen eta berak hartzen zuenak ez zuen normalean baloia ukitzen ere. Bidasoaldeko Nafarroako selekzioarekin –Elizondotik honata bitartekoa– aritu zen behin, Gipuzkoako selekzioaren kontra. Gipuzkoarekin Terrol jokalaria aritzen zen, gero Oviedok fitxatu zuena, hagitz ona. Basiliok halako markajea egin
54
zion, mutiko hura negarrez utzi zuela. Sekatu egin zuen Stadium Galen aritutako partidu hartan, eguraldi txarra terriblea egin zuen. Joxe Antonio Lastrari zirripi-zarrapa deitzen ge-
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1956
J.M. Leiza “Abarkero”, Cecilio Fagoaga, Marcos Oiartzabal, Manolo Igoa, Tomas Rekondo, Julio Leitza. J.A. Maritxalar «Lastra», Endika Lekaroz, Javier Goienetxe, Marcos Oiartzabal eta German Goienetxe. nion. Erdian aritzen zen eta hasten zen belozidade berean akautzen zuen partidua, ziztu batean. Kualidade ikaragarriak zituen. Mañoliko Igoa ere ongi aritzen zen futbolean, medio edo interior bezala. Piti todoterreno bat zen, gogorra, gero Irunan ere aritu zen… Ni berriz gibelean aritzen nintzen, defentsa, baina kornerretan eta goitzen nintzen, buruz errematatzera. Bertze Marcos Oiartzabal, gure lehengusua, gero Beran bizi zena eta aurten hil dena, ere hagitz ona zen, fina eta izugarrizko kualidadeekin. Osasunak hartu zuen eta Frantzian ere aritu zen, Nantes taldean. Marcos interior aritzen zen eskuinetik eta Julian Beobide extremo, biek hemezortzi urte
bertzerik ez zituztela, eta bien artean kontrarioen defentsa xehetzen-porrakatzen zuten. Julian hagitz bizkorra zen. German Goienetxe izaten zen erdiko aurrelaria eta arean barrenean ederki aritzen zen, gol aunitz egiten zituen».
Talde bikaina Bidasoako txapelketan nagusitzeko Honelako taldearekin ez da harritzekoa Bidasoako txapelketan horrenbertze aldiz irabazi izana. Halere, kontrarioak ere gogorrak izaten zituzten. Gure Txokoaren kontra beti partidu peleatuak izaten ziren eta Marcos Oiartzabalen ustez, Baztan eta Lekarozko ikastetxeko taldeak ere zailak izaten ziren: «Beratarrez gain, Baztan eta Lekaroz izaten ziren kontrario handienak. Lekarozko kolejiokoek lau urtez edo ekipo kategoriakoa izan zuten, bizpahiru jokalari hagitz onekin, baina gero, bat Salamancakoa zela, bertzea katalana zela, bertzea ez dakit nongoa… Futbolean gu baino aunitzez gehiago aritzen ziren, baina gero partidua sobera aisa entregatzen zuten, gauza batengatik edo bertzearengatik galdu egiten zuten. Lekarozen Parrak jokatzen zuen, gero Lesakara etorri zena bizi-
55
FUTBOLA
tzera, jokalari ona, baina alferra! Balona hanketara ez bazitzaion ematen ez zuen hemendik horrat lasterka eginen! Orain, balona hartzen zuenean, toke izugarria zuen. Baztanek bai irabazi zuen Bidasoako txapelketa behin baino gehiagotan, baina Lekarozek ez dut uste inoiz irabazi zuenik. Hondarribiak ere ekipo gogorra ateratzen zuen, borrokalaria, eta ikusleak… honako arrantzaleen andreak eta, oihu ikaragarriak ateratzen zituzten. Iruneko taldeek klase gehiago izaten zuten, baina gu baino beratsagoak ziren, señoritoagoak. Halere gure kontra aritutako jokalari frangok Lehen mailako taldeekin fitxatu zuten: Bernedo hondarribitarra Bartzelonak fitxatu zuen, Oviedora joan zen Terrol…». Lesakar batek ere fitxatu omen zuen Donostiako Errealarekin, nahiz eta Beti Gazten aritua ez izan. «Lesakarra aritu zen Real Sociedadean, Juan Ignacio Huarte, medikuaren semea. Ona zen, baina alferra, Lekarozen estudiatzen ari zen eta fitxatu zuten. Lesakatik hiru lagun joan ginen bizikletaz partidua ikustera, Real Sociedad-Sevilla. Sevillan Campanal aritzen zen defentsa, internazionala, eta Huartek ez zuen baloia ukitu
56
Endika Lekaroz saria jasotzen. Beti Gazte txapeldun. ere egin. Hasi eta segidoan bizpahiru pasada eman zizkion eta beldurtua utzi zuen». Sanjurjoren ustez ere, «Elizondokoek ematen zuten gerra handiena, baina behin beratarrak izan ziren bigarren, gure ondotik». Bertze arerio beldurgarriak ere gogoratzen ditu Carlos Sanjurjok: «Lekarozen bazuten beltz bat, Jones, hagitz azkarra, gero Atletico de Madridek fitxatu zuena. Pentsazu hura Lesakara etortzen zenean, hura ikusmina! Baztango Giltxaurdin Zaldua anaiak hagitz onak ziren, gero biek Primeran aritu ziren, bat Bartzelonan eta bertzea Valladoliden. Gero bazuten bertze zentral bat, Marin, elegantea balonean eta hagitz gogorra». Beti Gazteko taldekideak ere hartzen zituzten, hemen inguruko selekzioekin aritzeko. Donibane Lohitzuneko Arin Sport futbol zelaiaren inaugurazioan Lesaka, Bera, Elizondo eta Lekarozko ikastetxeko futbolarien selekzioa aritu zen Arin
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
Luzien taldearen aurka. Urtea ez du gogoan Marcos Oiartzabalek, baina abuztuaren 15a zen. «Ducasse aritzen zen Donibaneko taldean eta bere jatetxean bazkaldu genuen. Bina berdindu genuen partidua eta gure golak Jose Antonio Zaldua elizondarrak sartu zituen, gero Bartzelonan aritu zen eta internazionala izan zen. Jokalari onak izaten ziren honelako selekzioetan».
Garai ezberdinak, baina derbia beti derbi Garai hartan bertze denborapasarik izaten ez zenez, pilotak eta futbolak jende aunitz biltzen zuten. Eta txapelketa irabaztea suertatuz gero, herri osoak besta egiten zuen. «Bidasoako txapelketa irabaziz gero izugarrizko giroa izaten zen –dio Oiartzabalek–. Herriko Etxeko balkoitik ateri, musika banda, afaria Kasinon, izugarria izaten zen. Ez dago konparaziorik oraingoarekin. Orain bada telebisioa, bada dena. Orduan ez zen telebistarik eta radioa ere hagitz etxe guttitan izanen zen. Bidasoako txapelketa izaten zen pilotan eta Bidasoako txapelketa futbolean. Eta bietako bat irabaziz gero, Fonda Mariara joaten zen
1956
Beti Gazte Giltxaurdin, Baztanen kontra jokatutako partiduaren aitzinetik. Marcos Oiartzabal, Martxelino Goienetxe, Carlos Pellejero, Marcos Oiartzabal, Manolo Igoa, Carlos Sanjurjo. J.M. Leitza, J. Igartzabal, J. Igartzabal «Piti», German Goienetxe eta Jose Antonio Lastra. herri osoa errezibitzera, musika eta guzi. Lortzen zen gauzari inportantzia haundia ematen zitzaion, orain baino gehiago». Txapelketa irabaztea berezia zen, noski, baina Gure Txokoaren kontra aritzea aski zen herri osoa mugiarazteko, Marcosen erranetan: «Txapelketa irabazi gabe ere, beratarrei Beran irabaziz gero, musika eta besta! Autobusak igual lau joan-etorri egiten zituen Lesakatik Berara elkarren arteko partidua zegoenean, eta horretaz gain aunitz bizikletaz ere joaten ziren. Futbol zelaiak gainezka egiten zuen eta iskanbila haundiak izaten zi-
57
FUTBOLA
ren, gehien bat Lesaka eta Berako jendearen artean, partidu denboran, baina baita aitzinetik eta ondotik ere. Orduan Lesakan ez zen fabrikarik eta lesakar aunitz Berako Fundiziotan aritzen zen. Igandean izaten ziren partiduak eta orduan larunbatean ere lan egiten zenez, ez zen bertze komentariorik izaten lantokian, hura sua armatzen zen! Eta astelehenean ere, gauza bera! Irabazleak zirika eta galtzaileak aguanta! Xaltxa ona izaten zen, niri gustatzen zitzaidan. Oihu batzuk egin partiduan, irabaziz gero kontent eta galduz gero haserre haseran, baina gero elkarrekin txikiteatzera, jokalariak, ikusleak eta denak. Inoiz ez nuen jendea mutur-joka ikusi futbolarengatik. Pike sanoa izaten zen». Carlosek ere «orain baino pasione handiagoa zegoen orduan» dio. «Beratarren kontra pelea eta pike ikaragarria izaten zen. Urkiola eta Usandizagak bazter guztiak nahasten zituzten eta haien arrimoan Lasarte, Peña… Orain lautik hirutan guk irabazten genuen. Bidaietara Nicanoren autobusarekin joaten ginen, eta partidua Beran izaten zenean bizpahiru biaje egin behar izaten zituen».
58
1957
Prada (entrenatzailea), Pello Irigoien, Javier Igarzabal “Piti”, German Goienetxe, Marcos Oiartzabal, Jose Antonio Lastra, Manolo Igoa, J.M. Leiza, ?, Carlos Sanjurjo, Marcos Oiartzabal, Jose Luis Etxepeteleku eta Endika Lekaroz.
Kristo-Eneatik urrun, partidu hoberenak Futbol zelaiei dagokienez, Kristo-Enea zen, orduan ere, kaxkarrena. Carlos Sanjurjok dioenez, «hamaika ordu sartu ditugu partidua hasi baino lehenxeago, pikotza eta palarekin zelaia garbitzen, lur eroriak izaten baitziren. Jendea biltzen ginen, beharko, balonean aritu nahi bazenuen. Kalamidade ikaragarriak pasatu ditugu Kristo-Enean». Zelaia ttikia izanik, ez zuten beraien jokurik onena eskaintzerik Kristo-Enean. Marcos Oiartzabalen erranetan, Beti Gaz-
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1960
Pello Irigoien, Marcos Oiartzabal, Marcos Oiartzabal, Carlos Sanjurjo, Manolo Igoa, Jose Antonio Lastra, Endika Lekaroz, Julio Leiza, German Goienetxe, Cecilio Fagoaga eta Santiago Arozamena. Ondoan, Ignacio Etxegarai, Julio Leiza eta Carlos Sanjurjo, sari bat jaso ondotik. tekoek beraiek ere nahiago izaten zuten kanpoko zelaietan aritu, emaitza hobeak eskuratzen baitzituzten: ÂŤGu gustoen aritzen ginen zelaia Berakoa zen. Kristo-Enean gol batengatik edo irabazten genion gehienetan Gure Txokoari. Gero Agerrara joan eta 4-0, 4-1, 5-1, 6-2, aisago irabazten genuen. Nik ez dut burutan beratarren kontra galdu izana Beran, akaso galdu izanen genuen noizbait, baina ez dut gogoratzen. Paliza bakoitza ematen genion Gure Txokoari! Zelai handiagoa zen, beti belarrarekin, hagitz terreno ona zen Berakoa.
Baztanen ere bai, Lekarozen eta Elizondon ere zelai ederrak zituzten. Gero haiek KristoEneara etortzen ziren eta hura ikaragarria zen beraientzat. Azken aldi honetan harea botatzen zen baina lehen ez. Baloiak ere ez ziren orain bezalakoak. Lohia hartuz gero igual laubortz kilo izanen zituzten, buztina bihurtzen zen eta kriston pisua hartzen zuen. Eginahaletan baloia jo eta ezin mugitu. Eta
59
FUTBOLA
1962
Lekarozen, Beti Gazteko gazteak. Pello Irigoien, Javier Sarobe, Juanjo Salvador, Solano, Isidro Saralegi, Santiago Arotzamena, Javier Igoa, Rafael Irigoien, Dionisio Arriola, Josetxo Etxepare eta Rafael Eneterreaga. Ondoan, urte berean, Behobia eta Beti Gazteko beteranoen arteko norgehiagoka Kristo-Enean: Santos Goienetxe, Jexux Zozaia, Carlos Sanjurjo, Sanchez, Manuel Najarro, Marcelino Sanjurjo, Rufino Ordoki (entrenatzailea, zato eta guzi), Isidro Saralegi, Javier Igoa, Eusebio Calvo, Almandoz eta Miguel Mikelajauregi. Lesakarrek 7 eta 1 irabazi zuten, baina tartean hain zaharrak ez ziren jokalariak ere sartu zituzten. 60
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1962
Bidasoako txapelketa irabazi zuen taldea: Pello Irigoien, Marcos Oiartzabal, Manolo Igoa, Carlos Sanjurjo, Joxe Antonio Lastra, Javier Igartzabal “Piti”. Santiago Arozamena, Dionisio Arriola, German Goienetxe, Julio Leiza eta Endika Lekaroz. buruarekin jota zer erranik ez, jostura aldetik kopetarekin joz gero, hurrengo egunean oraindik kopeta markatua. Oraingo balonak arinak eta guriak dira ordukoekin konparatuta!». Dena den, kanpoko zelai guzietan ez ziren ongi moldatzen. Carlos Sanjurjok gogoratzen duenez, «Elizondoko zelaian ez ginen ongi moldatzen. 110 metro luze izaten zituen orduan eta gu Kristo-Enean ohituak, prestatu gabeak… Itto egiten ginen».
1962ko Bidasoako txapeldun 1962an Bidasoako txapelketa irabazi zuen Beti Gaztek. Honako hamekakoa zelairatu zuen finalean: Pello Irigoien, Marcos Oiartzabal, Manolo Igoa, Carlos Sanjurjo, Jose Antonio Maritxalar “Lastra”, Javier Igartzabal “Piti”, Santiago Arotzamena, Dionisio Arriola, German Goienetxe, Julio Leiza eta Endika Lekaroz. Miguel Beobidek honela gogoratzen zuen finala, Bidasoan aldizkarian: «El medio centro de esta final fue Manolo Igoa. Jugó como si fuera un defensa central para frenar al veloz jugador Serapio Usandizaga, el mejor del Baztán-Bidasoa de aquella época. Los medios volantes de la final, los incansables: Javier Igarzabal (Piti) y Jose Antonio Maritxalar (Lastra)». Bertze urte batean gertatutako anekdota bat ere gogoratzen du Marcos Oiartzabalek: «Usandizaga Real Union eta Touringekin aritua zen Hirugarren Mailan, ge-
61
FUTBOLA
ro Gure Txokoara itzuli zen. Gu baino dexente hobea zen. Urte batean, Beti Gazte eta Giltxaurdi-Baztanek jokoan zuten Bidasoako txapelketa. Azkeneko partidua Kristo-Enean zen, bi taldeen artean eta irabazten zuenak txapeldun gelditzen zen. Usandizaga hori Lesakako fabrikan elektrizisten enkargatua zen. Gure Txokoarekin jokatu zuen urte hartan. Baina azken partidu horretarako, bezperan, Baztanek fitxatu egin zuen, ez dakit nola. Jokalari zikin xamarraren fama zuen, azpijokuetan aritzen zena eta ofizioa ongi ikasia zuena. Eta oroitzen naiz Pitik ukabilkada bat eman zioela partiduan, ez dakit aitzinetik zerbait egin zion edo ez, baina nire ustez gehiago zen bezperan fitxatu zuelakoz Baztanekin… Partidu hura irabazi egin genuen eta txapeldun gelditu ginen. Orduan fuerte kritikatu zitzaion Usandizagari, Lesakan lanean ariki eta nola fitxatu zuen bezperan Baztanekin». Sanjurjok ere gogoan du txapelketa hura: «Usandizagarena ez ezik, Real Unionen aritzen zen Opoka baztandarraren fitxa ere faltsua sartu zuten, Baztanen aritzeko. Halere, Baztanen berdindu eta hemen 2 eta 1 irabazi
62
1963
Lekarozen, bi taldeak elkarrekin. Lesakarren aldetik, Santiago Maritxalar, Justo Igartzabal, Juanjo Salvador, Isidro Saralegi, Juanito Leiza, Javier Igoa, Pello Irigoien. Rafael Eneterreaga, Fernando Susperregi, Dionisio Arriola, Santiago Arotzamena eta Ramirez (botikina). genuen, txapeldun geldituz. Baina baztandarrek zuten kopa eta noski ez ziguten entregatu ere egin, nik ez nuen ikusi!». Ordurako, partiduak zuzentzeko Gipuzkoako Kolegioko epaileak ekartzen ziren. Herri bateko edo bertzeko epaileak aritzen zireneko garaiak pasatuak ziren, baina horrek ez zuen erran nahi arbitroa zuzen aritzen zenik beti, baten alde edo bertzearen alde egiten zutenak ere baziren eta: «Epaileak gipuzkoarrak izaten ziren eta
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1967-68
Nafarroako infantil mailako txapelketan hirugarren postua lortu zuen talde honek. Juan Maritxalar, Juan Mari Etxeberria, Juan Maia, Joxeluis Altzugarai, Manuel Maia, Esteban Maritxalar, Daniel Apeztegia, Sanguino, Vicente Sanjurjo, Justo Urkijo eta Fidel Ordoki. batzuk izaten ziren gure alde egiten zutenak, bertzeak kontra. Bazen bat, Juaristi, Lesakan zuen neska laguna eta hark gure alde egiten zuen. Beratarrek bazuten bertze bat Errenteriakoa, ttiki-beltx bat eta harekin ongi moldatzen ziren» dio Oiartzabalek. 1960. hamarkadaren akabaila arte, handien taldea bertzerik ez zuen izan Beti
Gaztek. Gero etorriko ziren kategoria ezberdinetako taldeak, baina Marcosek dioenez, orduan ez zen errexa izaten talde nagusia osatzeko hameka lagunak biltzea ere: «Orduan haundien ekipoa bertzerik ez zen izaten eta nahiko lan! Zer, orain bezala, hamabortz eta hamasei lagun? Ezta pentsatu ere, juxtu-juxtuan hameka elkartu eta benga! Norbaitek mina hartzen bazuen, aguanta! Ez dakit mina hartzen genuen ere! Ez zen aldaketarik egiten, hori gero hasi zen». Betiko arerioa izan arren, Beti Gazten ez ezik Gure Txokoan ere aritua da Marcos Oiartzabal, Javier Igarzabal «Piti» eta Manolo Igoarekin batera. «Ez dakit zer gertatu zen orduan, baina bi urtez ez zuen Beti Gaztek ekipoa ateri. Bidasoako txapelketarik ez zen plantatu, noski, eta futbolean ari nahi genuenok Gure Txokoara joan ginen, Gipuzkoako ligan aritzera. Gipuzkoako zelai guzietan barna ibili ginen eta Beran hagitz estimatuak ginen, ongi hartu ziguten».
63
FUTBOLA
Urte auniztan irabazi zuen Beti Gaztek Bidasoako txapelketa, baina bertze batzuetan ez irabaztea ere egokitu zitzaion. Urte horietako batean polemika kozkorra sortu zen Gure Txokoakoekin (nola ez!). Justo Urkijoren erranetan, «Gure Txokoak irabazi zuen txapelketa hura, baina tranpa egin zuten, fitxarik ez zuen jokalari bat paratu baitzuten aritzen. Beti Gazte bigarren izan zen, beratarren gibeletik. Orduan, Josetxo Igoa eta Sebastian Oronoz Berara joan ziren azpitxapeldunen koparekin. Han pixko bat berotu ziren, gorabeheraren bat izan zuten eta kopa xehetuarekin bueltatu ziren». Afera honen inguruan bere iritzia argitaratu nahi izan zuen Urkijok Diario Vascon. Orduan zentsuratu egin zuten, «kritika zen guzia politika zela uste zutelako. Gainera ni ‘rojo y separatista’ bezala izendatua nengoen. Orduan, arratsaldetan agertzen zen bertze egunkari batera, Unidad egunkarira, bidali nuen idatzi bera, baina Jose Eskolamendi goitizenarekin sinatua. Hura ere Mugimenduaren periodikua
64
1967-68
Juanito Maritxalar, Fermin Altzugarai, Manuel Maia, Joaquin Ramos, Santi Maritxalar, Juan Mari Etxeberria, Jose Emilio del Rio, Joxe Luis Altzugarai, Juanito Sanguino, Bixente Sanjurjo, Fidel Ordoki eta Justo Urkijo. zen, baina oso-osorik argitaratu zidaten idatzia. Geroztikan beratarren batekin gurutzatuz gero, begirada arraroak somatzen nituen… Nahiko kritikoa izan nintzen beraiekin».
1960. hamarkada akabailan infantilak hasten dira Justo Luis Urkijo «Txopo»k gogoratzen duenez nahiko eskutik utzia zegoen Beti Gazteren egoera 1960. hamarkadaren
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1968
Infantilak: Joaquin Ramos, Roman Agirre «Petete». Fermin Altzugarai, Juantxin Maia, Manuel Maia, Nicanor del Rio, Jose Emilio del Rio, Juan Mari Etxeberria. Urtxegi, Jose Luis Altzugarai, Juanito Sanguino, Bixente Sanjurjo, Justo Urkijo, Fidel Ordoki eta Kotte Iantzi. bigarren erdian. Gazte talde bat hasi zen Altzegabaitan lokal sozial bat antolatu eta elkartea biziberritu nahian. «Jenderik ez zen, fundamentu gutti zen eta azkenean utzi egin zen. Handik urte batzuetara hasi ginen gu. Gaur egun plazan Ariztegi bizi den etxearen –Alzegabaita– lehenbiziko pisuan zegoen lehengo soziedadea eta bazuen ping-ponga, partxis eta dametan aritzeko tableroak… Jose Antonio Etxepeteleku “Pattatta” eta bertze batzuk solasean hasi ziren elkartea zerbait altxatu nahian, orduan ez baitzen deus egiten. Baina gero soziedadea hortik kendu zuten, ber-
tan bizitzen hasi baitziren Ariztegitarrak. Hor akautu zen asuntoa». Oraindik eskolan zebiltzala, Txopo eta bere adineko gaztetxo batzuk futbol taldea sortu nahi izan zuten eta Beti Gazte izena eman zioten. «Ni haurra nintzela, eskolan Don Carlos Jimenez maisua genuen eta harekin kirola egiten hasi ginen, berak afizio aunitz zuelako. Behin galdetu genion, zergatik ez dugu futbol ekipo bat egiten, baina Beti Gazte izenarekin. Orduan ez zen deus egiten Lesakan, ez gure adinean ezta haundietan ere. Izan ziren urte batzuk Beti Gazte erabat desagertu zela». Eskola Alhondigan izaten zuten, hain zuzen orain Beti Gaztek egoitza duen lekuan eta han hasi ziren Justo Urkijo bera, Juantxin Maia, Sanguino eta bertze gaztetxoak kluba berriro altxatu nahian eta ekipoa osatzen. «Gero bilera bat egin genuen fraileen etxean –Otxogorrienean– nere atta, Errekaondoan bizi den Asuncion, Mª Jesus Irigoien, Benito Tainta lehenagoko albintea eta bertze batzuk bildu ginen han. Direktiba berri bat osatu zen eta hortik hasi zen pixkanaka Beti Gazte berriz altxatzen. Han, gaur-
65
FUTBOLA
ko ikastolaren beheitiko aldean egin genuen soziedadea». Nafarroako txapelketa jokatu zuten 1968an eta hirugarren postua lortu zuten. 1969ko txapelketan ere, multzoko txapeldunak izan ziren Beti Gazteko infantilak. Fermin Altzugaraik talde hartan jokatu zuen eta azpijokuren bat edo bertze egin omen zuten lesakarrek. «Gehieneko adina hamabortz urtekoa izaten zen, baina guk urtero bizpahiru jokalari aurkezten genituen, adin hori pasatutakoak. Lehenbizi eskualdeko txapelketa jokatzen zen eta talde gutti izaten ginen. Irabazten zuenak Iruñean jokatzen zuen. Normalean Beti Gazte edo Lekaroz joaten ginen, baina gehienetan Lekaroz. Iruñean jokatzen genituen partidu gehienak, baina urte batean Javierren ere jokatu genuen. Fidel Ordoki hango kolegioan zegoen ikasten eta bere kontra aritu ginen». Talde hartan, urte batzuk beranduago Beti Gazteko talde nagusia izanen zenaren oinarria ezarri zen, Ferminen ustez. Udaberrian ere jokatzen zen bertze txa-
66
1969
Herrian jokatu zen auzo arteko txapelketan, Zialdo taldea. Juantxo Rodriguez, Alejandro Parra, Federico Zubiria, Fermin Altzugarai, Urtxegi. Joxe Luis Altzugarai, Matias Uranga, Joaquin Ramos, Juan Dominguez “Sanguino” eta Dionisio Dominguez “Dioni” (Gero Osasuna taldean jokatu zuen). pelketa bat, Irungo Stadium Gal-en. Real Unionek antolatzen zuen, gero jokalari gazteak fitxatzeko eta hor bizpahiru urtez aritu zen Beti Gazte. Justo Urkijok dioenez, «urte batean –1968an, elkartearen egoitzan gordetzen den koparen arabera: X. Campeonato de futbol Infantil, Trofeo Presidente (Real Union, 1968)– txapeldun gelditu ginen eta urte berean, Beti Gazteko sei jokalari hartu zituzten fitxaketa gisara: Justo
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1968
Federico Ramos, Joxe Antonio Portu, Joxe Ramon Maritxalar, Inaxio Portu, Esteban Maritxalar, Joaquin Rodriguez, Pattatta Etxepeteleku, Javier Susperregi, Quijano, Javier Igoa, Juantxo Rodriguez. Urkijo, Juantxin Maia, Juantxo Rodriguez, Manolito Rodriguez eta Maritxalar anaiak, Esteban eta Jose Ramon. Lehenago Kasinoaren goitiko aldean bazen soziedade bat eta bertan sinatu genuen seirok, gurasoak bertan zirela».
Auzo arteko txapelketa bizpahiru urtez jokatu zen Garai hartan handien talderik ez zegoen, baina futbolean aritzen ziren noizbehinka lesakarrak Kristo-Enean. Bizpahi-
ru urtez edo auzo arteko txapelketa jokatu zela gogoratzen du Carlos Sanjurjok eta 1969an golegile nagusiari Jose Mari Eneterreagak emandako kopa ere gordetzen du etxean. «Gu Arretxea auzoarekin aritzen ginen, gero Zialdo izaten zen, Antoiu Beheko Plazarekin aritzen zen, Plaza Zaharra eta Plaza Berriak ere bat egiten zuten… bi urtez txapeldun izan ginen Arretxeakoak. Zialdokoek talde gaztea zuten, Juantxo Rodriguez, Kotte Tolatekoa… Deus egitekorik ez genuela uste genuen baina aisa irabazi genien. Partidu hartan lau gol sartu nituen. Guzira hamahiru gol sartu nituen txapelketa hartako lau partiduetan. Futbol zelaian jende aunitz biltzen zen txapelketa horietan ere». Fermin Altzugarai ere aritu zen txapelketa hartan: «Beti Gazte talderik ez zegoen eta txapelketa polita zen. Han adina libre zen. Nik 12-13 urterekin jokatu nuen eta baziren 28-29 urtekoak, baita zaharragoak ere. Kirola egiteko modu polita zen eta jende aunitz biltzen zen ikustera». G
67
FUTBOLA
Gure derbia
Beti Gazte-Gure Txokoa
L
esaka eta Bera arteko lehia edo xaltxa betikoa dela erran badezakegu, futbol arloan Beti Gazte sortu zenetik beti zerbait berezia izan dute herriko eta Gure Txokoa taldearen arteko norgehiagokek (Berako elkartea bederatzi urte lehenago sortu zen, 1931n). «Berakoak beti lagun onak izanen ditugu, baina betirako kontrarioak izanen dira» zioen bere garaian Felipe Rodriguez Aldabek, Beti Gazteko sortzaile, bazkide eta lehendakari izandakoak. Betidanik partidu hauek ikusmin haundia piztu dute, nahiz eta sailkapenean inolako garrantzirik ez izan edo txapelketarik ez jokatu. Orain dela berrogeita hamar urte, 1950. urteko Copa Fronteraren barnean jokatutako azaroko derbia baino lehen honako hau idazten zuen Bizkay kazetariak (Justo Urkijoren goitizena) Diario Vascon, giro hori ederki laburbilduz: «Es notorio que cuantos encuentros futbo-
1948
lísticos disputen Vera y Lesaca, no es necesario que los mismos se hallen rodeados de algún aliciente clasificatorio u otro entorchado campeonil para que sus pugnas alcancen el máximo grado de expectación. Pero si a esta noble rivalidad ancestral sumamos el acicate del soberano trofeo de la “Gran Copa Frontera” de el Diario Vasco, sacamos la consecuencia indefectible de que nos hallamos en vísperas de un acontecimiento balompédico verdaderamente sensacional». Txapelketa berean, baino hilabete batzuk lehenago, otsailean, Agerran jokatu zen derbia. Partiduaren ikusminaz gain, bi herrien arteko gorabeherak ere irakur daitezke lerro artean, Bizkay beraren artikuluak: «(…) Vamos a echar un velo tupido a los pronósticos y vamos a ver lo que nos depara el sensacional “match” Gure Txokoa-Beti Gazte, cuyo acontecimiento que tendrá lugar el próximo domingo, constituye la máxima expectación futbolística de la frontera, cuyo escenario será
Berako Agerra futbol zelaian, Gure Txokoa Beti Gazte. Erasotzaileak, Miguel Beobide eta Miguel Telletxea. Gure Txokoako atezaina: Vicente Gorria. Defentsa: Doroteo Legia. 68
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA
1948
Derbia ikusten Kristo-Enean: Ines Elizalde, Tere Igarzabal, Mª Luisa Pellejero, Tere Olaetxea, Balleri Elizalde, Carmen Elizalde, Mª Angeles Biurrarena. Gibelean, Berakoak. el histórico campo de Aguerra (…). ¡Que los “huracanes” y los “ciclones” borren para siempre las discrepancias entre estos dos grandes pueblos: Vera y Lesaca!». Eskari polita egin zuen Bizkay kazetariak, izan ere behin baino gehiagotan polemika piztu da derbi hauetan. Guillermo Agara, Lesakako txistulariak gogoratzen zuenez, «Gure Txokoa eta Beti Gazteren arteko partidu batean, Berako Errandonea izan zen arbitro. Txilen bizi zen, baina egun horietan Beran zegoen eta Lesakan jokatutako partidua arbitratu zuen. Berakoen alde egin zuen eta futbol zelaian izugarrizko eskandaloa sortu zen». Bertze behin, Beran jokatu zen partiduan Sanchez Toribio donostiarra suerta-
tu zen epaile. Guillermo Agarak dioenez, «lesakarrok amistadea genuen epaile honekin eta partiduan zalantzako penalti bat adierazi zuen Beti Gazteren alde eta irabazi zuten. Orduan eskandaloa beldurgarria sortu zen, bai futbol zelai gainean, baita ikusleen artean ere». Antonio Lasarte, Gure Txokoan aritu zen lehendabiziko jokalarietako batek ere ongi gogoratzen du bi taldeen arteko lehia eta partiduetako gogortasuna. «Ribalidade haundia zegoen Lesakakoen kontra aritzen ginenean. Zelaiaren gainean eta jendearen artean, urduritasun berezia izaten zen. Hagitz polita izaten zen, nahiz eta tartean ukalondokoren bat edo ostikoren bat izan». Garai bateko derbietan, herri bateko edo bertzeko norbait izaten zen epailea eta hortik izugarrizko liskerrak sortzen ziren. 1960. hamarkadako derbi baten inguruan, Berako ezezagun baten idatzi hau agertu zen 1985eko Diario Vascon: «…Nork ez du final famatu hura gogoratzen, Beti Gazteren zelaian, Kristo-Enean, etxeko taldearen eta Berako Gure Txokoa betiko arerioaren artean. Partidu hartan Behobide lesakarra zen epaile, eta penalty bat asmatu behar izan zuen etxe-
69
FUTBOLA
1948
Bidasoako I. txapelketako azkeneko partida eta derbia: Beti Gaztek 1-Gure Txokoak 0. Urte hartan, Beti Gaztek irabazi zuen Bidasoako Txapelketa. Nabaria da Kristo-Enean partidu honek sortu zuen ikusmina. Beti Gazteko jokalariak: Julian Ordoki , 70
60 urte eta‌ Beti Gazte
FUTBOLA
Miguel Behobide, Miguel Telletxea, Isaac Igarzabal, Juanito Telletxea, Paco Olaetxea, Victoriano Mazizior, Joaquin Igarzabal, Marcos Oiartzabal, Nicolas Fagoaga eta Josetxo Zubigarai. Gure Txokoakoen artean, Vicente Gorria, Patxi Errandonea, Azkona, Irazoki, Retegi, Florencio Fagoaga eta Alfonso Yanci. 71
FUTBOLA
1947
Kristo-Eneako derbian, Nicolás Fagoaga geldiketa bikain bat egiten koen alde egiteko, garai hartan normala zenez…». Honela erantzun zion Miguel Beobide epaileak berak Bidasoan aldizkarian: «Penalty hura zergatik adierazi nuen eta golean nola gauzatu zen azalduko dut. Atezainak aurkariari eskuineko belauna goiti zuela sartzea falta zen eta partidu hartako Gure Txokoako atezaina Iparragirre (“Iparra”) zen, falta hori egiteko ohitura haundia zuena. Atezainaren irteera batean, belauna aski goitian zuela, Beti Gazteko erdiko aurrelaria, German, lurrera bota zuen. Orduan, zigor nagusia, hau da penaltya, adierazi nuen (Gureko jokalariek inolako protestarik ez zuten egin). Hagitz zuzenak izan ziren, futbol zelai gainean jokalariek izan behar duten bezalaxe. Nola gauzatu zen golean penaltya? Honelaxe: “Iparra” atezaina atepean paratu zen, penaltya Julio Leiza Beti Gazteko jokalariak bota zuen, baloia kanpora joan zen eta, aldi berean, “Iparra” atezaina mugitu egin zen. Orduan, penaltya berriz botatzea agindu nuen
72
(Gure Txokoaren aldetik ez zen protestarik izan). Gola, Beti Gazteko erdiko aurrelariak, Germanek, gauzatu zuen. Atezainaren falta klase hori ez zen izaten gure garaian, nik neronek erdiko aurrelari bezala jokatzen nuenean. Gure Txokoan nire lagun haundi bat aritzen zen atezain gisara, Bishente Gorria (hura zen hura atezaina!). Berak belaunak aski goitian zituela ateratzeko ohitura zuen eta baloiarekin gisa berean babesten zen…».
1970 eta 1980. hamarkadako derbiak 1970. hamarkadaren akabailan eta 1980. hamarkadaren haseran ere derbi aunitz jokatu ziren eta partidu bereziak zirela gogoratzen du garai hartan jokalari, entrenatzaile eta lehendakari lanak batera bete zituen Justo Urkijo “Txopo”k. «Omenaldiak egiteko probexten genuen, jende gehien biltzen zuen partidua baitzen. Nere aitari, Tele-Boteri eta haueri omenaldia egin zitzaionean 7-1 irabazi genien. Orduan, Jose Mari Eneterreagak bazuen mikro ttiki bat eta partidua radiatzen bezala ari zen. Beratarrek gola sartu zutenean etxera joan zen. Gero enpatatu egin genuen eta etxera telefonoz abisatu zioten. Futbol zelaira itzuli eta bigarren zatian gol pila ederra sartu genuen. Partidua akautu zenean Eneterreagak kotxea hartu eta herrian barna eman zuen garaipenaren berria». 1990. hamarkadan, bortz garaipen eta berdinketa Beti Gazteko talde nagusia kategoria haundiagoan aritu zelako zortzi urtez derbia jokatu gabe egon ondotik 1993ko urtarrilaren 17an jokatu zen 1990. hamarkadako lehendabiziko derbia. Ikusmin bere-
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA
1948
Lohiez estalitako Kristo-Enean, partidu akabailan lesakarrak pozik, Beti Gaztek bat eta bat ere ez irabazi baitzuen. Goitian, gola lortu zen unea. 73
FUTBOLA
zia piztu zuen Kristo-Enean jokatu zen partidu honek eta horren erakusgarri, Lesakako zelaian inoiz bildu zen jende kopururik haundiena biltzea, zuzendaritza batzordearen ustez. Faktore aunitz bildu ziren hori gertatzeko: alde batetik, noski, zortzi urte pasatu izana aitzineko derbitik (jokalari gehienek ez zuten hori bizitua haundien mailan). Bertzetik, San Anton eguneko erromeria ospatu zen Endara auzoan eta goiz eta eguerdi parteko besta giroa –eguraldi eguzkitsua lagun zela, gainera– arratsaldean herrian eta futbol zelaian luzatu zen (hortan lagundu zuten Zizkuitz eta Izar txarangek). Gainera, Gure Txokoa Beti Gazte baino dexente aitzinago zegoen sailkapenean eta horrek beratar aunitz animatu zituen. Kontuak kontu 1.200 bat ikusle izan ziren Beti Gaztek bi eta bat irabazi zuen partidua ikusten: 450 bazkide ez zirenak eta 250 bazkideez gain, 500 bat lagun ordaindu behar ez zutenak (15 urtetik beheitikoak, erretiratuak eta Beti Gazte eta Gure Txokoako taldeetako kideak).
74
1956
Derbia Berako Agerra futbol zelaian: Abarkero, Marcos Oiartzabal, Marcos Oiartzabal, Javier Goienetxe, Manolo Igoa, Javier Igartzabal, Tomas Rekondo, Julio Leitza, Endika Lekaroz, Cecilio Fagoaga, Carlos Sanjurjo. Diru-sarrerei dagokienez ere, inoiz ez da oraindik horrelakorik bildu Lesakan (ez Kristo-Enean ezta Mastegin ere). Guzira 334.000 pezeta (227.000 pezeta sarreretan, 40.000 urdaiazpikoaren zozketan eta 67.000 ostatuan). Partidua hasi aitzin, Julian Palenzuela Beti Gazteko kapitainak banderatxo bat eskaini zion Rafa Ponbar Gure Txokoako kapitainari. Itzuliko partidua Berako Matzada zelai estreinatu berrian jokatu zen eta han bana berdindu zuten, 1993ko maiatzaren 30ean eta denboraldiko azken partidua izan zen.
60 urte eta‌ Beti Gazte
FUTBOLA Sailkapenean ez zuen inolako garrantzirik partidu honek, bi taldeak sailkapenaren erdi aldean baitzeuden, baina derbia beti derbia da. Honela iragarri zuen Egin egunkariak partidua:
ÂŤDerby zaporeko d en bora ldi bu ka era
1950-1993
Derbia Kristo-Enean. Bi argazki hauen artean 43 urte badaude ere, kontuak ez ziren sobera aldatu. 1993ko argazkian Julian Palenzuela eta Rafa Ponbar kapitainak ageri dira. 1950. urtekoan, bi kapitainak (Juan Telletxea lesakarren aldetik) eta epailea zelaiaren aukeraketa egiten.
Gaur igandea, arratsaldeko 6etatik aitzinera Toki Ona futbol zelaian jokatuko den futbol derbiak, Berako Gure Txokoa eta Lesakako Beti Gazteren artekoak, akabaila emanen dio bi taldeen denboraldiari. Norgehiagoka honen aitzinean ikusmin haundia dago bi herrietan, 8 urtez kategoria ezberdinetan aritu ondotik Beran aurrez aurre jokatuko duten lehen aldia izanen baita. Zehazki Beti Gaztek 1984-85 denboraldian Erregionaleko bigarren mailatik lehendabizikora eta hurrengo urtean Gipuz koako Gorengo mailara igo zenetik. Goizean, bi taldetako beteranoen arteko partidua jokatuko da. Honek giroa berotzen lagunduko du. Arratsaldean gori-gori jarriko den giroa, bi herrietako txaranga eta afizioekin. Bi taldeak bizilagunari partidua irabaztea bertze helbururik ez dutela ailegatu dira azken partidura. Gure Txokoak denboraldi bikaina egin duen arren, duela jardunaldi batzuk agur erran zion Preferenterako igoera promozioan sartzeko ametsari. Beti Gaztek bere aldetik, denboraldi hasera hagitz kaxkarra egin zuen eta 7 negatiboren jabe egin zen. Bigarren itzulian hobera egin du eta azkeneko 15 partiduetatik bakarra galdu du. Honela, gaur irabaziz gero, liga positiboekin akautuko luke eta, gainera, Gure Txokoaren aitzinetik (‌). Bana berdindu zuten partidu hura: hamarkada horretan Beti Gaztek irabazi ez zuen partidu bakarra, alegia. Hurrengo urtean, Preferentera itzuliko zen Lesakako taldea eta Gure Txokoaren aurka jokatutako bi partiduak irabazi zi-
75
FUTBOLA
1981
Garai bateko futbolarien arteko derbia Berako Toki Ona futbol zelaian, 1981eko martxoaren 22an. Beti Gazterekin, J.A. Lastra, M. Oiartzabal, J. Leitza, M. Igoa, M. Oiartzabal, J. Igartzabal, P. Irigoien, J. Igoa, J. Etxepare, D. Arriola, I. Portu, M. Arriola, E. Lekaroz eta C. Sanjurjo. Egun berean sariak jasotzen, Carlos Sanjurjo Beti Gaztekoa eta Gure Txokoako Urkiola. Marcelino Sanjurjo zena eta Rafael Eneterreaga ere beraiekin ageri dira. tuen Beti Gaztek. Jose Mari Gaintza, Gure Txokoako entrenatzaileak suerte txarra izan zutela (lehendik eta geroztik auniztan aipatu dituzte honelakoak beratarrek) adierazi zion Diario de Navarra egunkariari bigarren itzulian Matzadan 3-4 galdu ondotik. Hori bai, 90. hamarkadako derbi guziak bezala, afari-berendu batekin
76
akautu zen norgehiagoka. Hona zer zioen Diario de Navarrako kronika zabalak:
ÂŤAi n tzi na ko le hi a b izi a Lesaka ko Beti Ga zt ek Berak o Gure Txoko ari ira bazi zion Gipuzko ako E rre gion a le ko d e rbi an
“Hagitz berezia da. Aste osoan jendea ur-
60 urte eta‌ Beti Gazte
FUTBOLA
1993-94
Derbia Matzadan. Bana akautu zen partidua. Bi taldeak elkarrekin. duri dagoela somatzen duzu. Giroan nabari da. Partidu aunitzez garrantzitsuagoak izaten dira, baina pikea pikea da, eta Lesaka eta Bera artekoa aspalditik dator. Herri arteko lehia da, garai batean kirol arloa gainditzen ahal zuena. Gaur egun ez, baina derbia hagitz berezia izaten segitzen du”. Jose Mari Gainza Peña, Berako Gure Txokoako entrenatzailearen solasak dira. Joan den igandean berriz ere Lesakako Beti Gazte eta “Gure” aurrez aurre izan ziren. Garaipena lesakarren alde erori zen (3-4). “Lehia handia dago bi taldeen artean. Joan den urtean denboraldia salbatu genuen beratarrei irabaziz. Aurten igotzeko helburua genuen eta puntuak lortzea zen garrantzitsuena. Gureren kontra aritzea hagitz polita da, lehia haundia baitago. Bada urte osoan futbolera joaten ez den jendea, baina egun horretan bai” aipatzen du Koldo Erkizia, “Beti”ren entrenatzaileak. Beti eta Gureren arteko derbia, aspalditik etortzeaz gain, “gure aitatxien garaietatik”, bertze berezitasun bat du eta hau da Gipuzkoako Erregionalean jokatzearena.
Desplazamendu gastuak aurrezteko jokatzen dute bi taldeek Gipuzkoan. Azken urteetan ezin izan dute elkarren kontra jokatu. Beti Gaztek zazpi urte eman ditu Preferenten eta Gure Txokoa Erregionaleko lehen edo bigarren mailan. Duela bi urte lesakarrak Erregionaleko lehen mailara jautsi ziren, eta igandekoa laugarren derbia izan da bi urtetan. Kontua lesakarren aldekoa da: hiru garaipen eta berdinketa. “Zorte kontua da dena, ez dut ulertzen nola galdu dugun –dio Gaintzak, beratarren misterrak–. Emaitza ez zen bidezkoa izan. Zortea izan zuten eta Lesakako kontu bera errepikatu zen. Guk hobe jokatzen dugu baina eurek irabazten dute. Futbolean kontu jakina da: golak sartzen duenak irabazten du. Baina beraiekin zorte txarra izaten dugu. Joan den urtean gure atezainak mina hartu zuen, jokalari bat paratu zen atepean eta gol hagitz tontoa sartu ziguten. Igande honetan ere berdinketa izanen zen bidezkoena”. Joan den igandeko partiduak konotazio bereziak zituen. Gure Txokoa 14. postuan zegoen, 27 puntu eta 7 negatiborekin, hogei taldeen arteko azken sailkatuari bi puntuko abantaila bertzerik ez zion ateratzen. Irabaztea nahitaezkoa zuten maila mantentzeko, bortz partidu bertzerik ez baitira gelditzen. Beti Gazte, bere aldetik, lehen postuan dago, 47 puntu eta 15 positiborekin, Oiartzunekin ber-
77
FUTBOLA
1993-94
Derbia Matzadan. Beti Gazte taldean, Julian Palenzuela, Bixente Lekuona, Xeberiano Txoperena, Jexux Mari Telletxea, Julian Iantzi, Iñaki Erkizia, Felix Iratzoki, Aitor Arotzena, Jabier Zubieta, Koldo Erkizia (entrenatzailea), Juan Enrike Saralegi, Xabier Orube, Angel Urtxegi, Javier Igarzabal, Joxe Mari Erkizia, Xabier Artola, Pali Hidalgo, Endika Mendegia, Iñigo Rodriguez eta Mikel Garro. dindua (…). Bere helmuga igoera da. Bi taldeentzat, beraz, hil ala bizikoak ziren puntuak (…). Ber endu a bita rte (…) Zelai gaineko lehia gogorra eta puntuen beharra haundia izan arren, igandeko derbia berenduan akautu zen. Normala izan ohi denez. “Partiduaren ondotik elkarrekin egiten dugu berendua. Jokalarien artean hagitz harreman ona dugu. Zelaian pikea dago, baina partiduak ez dira zakarrak izaten. Zaletuen artean eztabaida gehiago izaten dira” diote entrenatzaileek. Talde bakoitzak bere herriko txaranga eramaten du, elkarrekin bazkaltzen dute eta elkarrekin joaten dira partidura. Izan ere, kirol lehia osasuntsua ez da bizilagun onen arteko adiskidetasunaren aurka egon behar». Adiskidetasun horrek momentu txa-
78
rrak pasatu zituen hurrengo denboraldian. Preferentera igotzea lortu zuen Beti Gaztek eta Oskar Urkiola eta Angel Ponbar beratarrei eskaini zien jokatzeko aukera. Hauek onartu egin zuten hasera batean, baina Beran Koldo Erkizia Beti Gazteko entrenatzailearen aurkako pintadak azaldu ziren. Ponbar Gure Txokoara itzuli zen arren, Urkiolak Beti Gazten egin zuen 1994-95 denboraldia. Erranak erran, ez zen lehendabiziko aldia Gure Txokoako jokalariak Beti Gazten aritzen zirela, eta alderantziz. 1960. eta 1970. hamarkadetan, Beti Gazte futbol talderik gabe gelditu zenean, Marcos Oiartzabal, Javier Igartzabal, Manolo Igoa, Manolito Rodriguez, Juantxin Maia, Justo Urkijo eta bertze batzuk aritu
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA
1995-96
Orai arteko azken derbi nagusia Matzadan. Gure Txokoak 1 - Beti Gaztek 4. Denboraldi honetan berriz mailaz igo zen Beti Gazte ziren Gure Txokoan. Beti Gazte lehen aldiz Preferentera igo zenean Fernando Artieda fitxatu zuen Beratik eta Javier Irastorza «Otsua»k, aldiz, urte aunitz Beti Gazten aritu ondotik Gure Txokoan jo zituen bere azken ostikoak. 1994-95 denboraldi hartan jautsi egin zen berriro Beti Gazte eta berriz ere esperoan zituzten Gure Txokoakoak derbia aritzeko. 1995-96 denboraldian ere bi partiduak irabazi zituzten lesakarrek (5 eta 2 Kristo-Enean eta 1-4 Matzadan), Preferentera itzuli aitzin. Kristo-Enean 1995eko San Francisco egunean jokatutako partiduaren ondotik, bi taldeen arteko lehiari buruz orduko Berako eta Lesakako alkateen iritzia eskatu zuen Diario de Navarra egunkariak. Manuel Iriarte beratarraren ustez, «kirol lehiakortasuna ona da, horrela hobetzen saiatzen baitira». Jose Luis
Etxegaraien arabera, berriz, «hori hagitz osasuntsua da eta kirolaren beraren oinarria da». Bi alkateek derbien oroitzapenak gordetzen zituzten. Lesakakoaren ustez, anekdotarik gogorrena Urkiolaren fitxaketarekin gertatu zena izan zen. Iriartek berriz, Gure Txokoa eta Beti Gazteren arteko norgehiagoka garrantzitsu bat gogoratu zuen, guttienez 35 urte lehenagokoa. «Beti Gaztek berdintzen bazuen txapeldun gelditzen zen. Epaileak lesakarren aldeko penaltia adierazi zuen. Berako jokalariek penaltia ez zela izan uste zutenez, entrenatzaileak zera erran zuen: “Benga, kanpora, zelaitikan erretiratzen gara!”. Orduan epaileak ez erretiratzeko eskatu zien eta penaltia bertan behera utzi zuen». Beraz, tinta ugari ixuri da lehen eta orain Beti Gazte eta Gure Txokoaren arteko derbiaz. Partidu guzien berri zehatza ez bada ere, banaz bertze, garaipenen balantza lesakarren aldekoa dela uste dugu –seguraski beratarrek kontrakoa pentsatuko dute– Garai batean Gure Txokoan aritu zen jokalari batek honela laburbildu zituen 1994ko apirilaren 27ko Diario Vasco egunkarian lehengo eta oraingo derbiak: «Lesakakoak ez dira Berakoak baino hobeak, baina beti irabazten dute». G
79
FUTBOLA
Futbol taldea hil eta berpiztu zenekoa 1970. hamarkada
1
960. hamarkada akabailan, ikusi dugun bezala, haur mailako taldea bertzerik ez zuen Beti Gaztek eta horretaz aparte, herrian auzo arteko txapelketa jokatzen zen, bertzerik ez. 1970. hamarkadaren hasera ere iruditsukoa izan zen, baina Irun eta Errenteriako ostatuek antolatzen zuten Vasco-Navarro txapelketarako elkartu zen taldea. Txopo Urkijoren erranetan, ÂŤnoizbehinka eta modu txarrean helduetan Vasco-Navarro txapelketarako taldea plantatzen zen. Nola edo hala ateratzen genuen ekipoa eta halere, paper nahiko ona egin genuen. Final batera ailegatu ginen 1973an eta jokalari eta golegile onenaren saria ere eman zioten Manolito Rodriguezeri. Vasco-Navarro txapelketa laburra izaten zen, lehendabiziko bizpahiru kanporaketa eta horiek pasatzen bazenituen aitzinera segitzen zenuen. Orain jokatzen den bezala, urte osoko denboraldia-eta beranduago hasi zenÂť. Baina, horretara ailegatu baino lehen, berriz ere krisi larrian sartu zen soziedadea. Zergatik? Txopok dioenez, ÂŤhor badire abentura aunitz kontatu beharrak. Lesakako fabrikak anpliazio
80
bat egin nahi zuen eta horretarako harria behar zuen, oinarria egiteko. Proiektu bat aurkeztu zuten: guk behar bezalako futbol zelaia eginen dugu eta zuek obratik ateratzen den harria ematen diguzue. Gaur egun goiko eskolako pilotaleku aldera desmonte haundi bat pentsatua zegoen, futbol zelaia zabaltzeko. Gero, hi-
60 urte eta‌ Beti Gazte
FUTBOLA
1970
Uztaila: Viejas Glorias 1 - Beti Gaztek 0. Beti Gazten hamekakoan Luciano Mitxelena, Fermin Altzugarai, Joxeramon Maritxalar, Jose Emilio del Rio, Juantxin Maia, Manuel Maia, Juanito Maritxalar, “Platanito” entrenatzailea, Joxeluis Altzugarai, Esteban Maritxalar, Manolito Rodriguez, Javier Igoa eta Justo Urkijo. Aitzineko orrialdean, Manolito Rodriguez-i hamarkada akabailan egindako omenaldia. Saria, Justo Urkijoren eskutik hartu zuen. ru-lau eskala egin grada gisa eta ondoan frontoia eginen zen eta orain eskolako pista denean, piszina… horren planoak eta dena badire… Noski, orduan ez zen ez eskola ez frontoirik hor. Baina hor politika kontuak hasi ziren eta
ez naiz hortan sartuko. Jendea erre egin zen eta berriz ere desagertu egin zen elkartea, 1974. urte inguruan. Beno, erabat desagertu ez, direktiba bat bazelako, noizbehinka bileraren bat edo bertze egiten zuten, baina kirolean ez zen inolako lanik egiten, figuratzeko bakarrik zegoen». Lesakako zenbait jokalari Real Unionen ez ezik, Berako Gure Txokoan ere aritu ziren. Txopo bera bi urtez aritu zen Berako taldean eta Juantxin Maia, Manolito Rodriguez eta bertze batzuk bide bera segitu zuten. Fermin Altzugaraik dioenez, orduan txistea ere egin zen bi fitxaketa hauekin: «Gure Txokoak bi txino fitxatu zituela erraten genuen, Mao-Lito eta Juan-Txin». Egia erranda, kasik 1970. hamarkada osoan Vasco-Navarro txapelketa aritzeko taldea elkartu zen: 1970, 1972, 1973, 1975, 1976 eta 1977 urteetako txapelketetan parte hartu zutela segurtatzen duten sariak gordetzen dira elkartearen egoitzan. Emaitzarik onena 1973koan eskuratu zuten, finalera ailegatzea lortu baitzuten. Ekainaren 10ean jokatutako finala 3 eta 2
81
FUTBOLA
1970
Agiña Yé-Yé taldea: Jose Luis Ramos «Txeles», Josetxo Etxepare, Federico Zubiria, Jose Antonio Portu, Jose Ramon Maritxalar, Juantxo 82
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA
Rodriguez, Gerardo Quijano. Esteban Maritxalar, Mario Oiartzabal, Manolo Rodriguez, Periko Maia eta Jose Antonio Maia ÂŤPototoÂť. Herriko auzo arteko txapelketan parte hartzen zuen talde honek. 83
FUTBOLA
galdu zuen Beti Gaztek Amararen kontra. Finala galdu arren, kiroltasunari emandako saria jaso zuen Beti Gaztek eta txapelketako jokalari eta goleatzaile onena izendatu zuten Manolito Rodriguez. Fermin Altzugaraik gogoratzen duenez, ÂŤostatu arteko txapelketa baten gisakoa izaten zen Vasco-Navarro, gehien bat Errenteria eta Irungo ostatuak aritzen baitziren. Errenteriako Bar Kiosko historikoa, Irungo Txuntxurro, Errenteriako Niessen enpresak hagitz ekipo ona ateratzen zuen. Komisio batek antolatzen zuen eta ez zuten fitxarik eskatzen. Orduan nahasiak aritzen ginen hamabi urtetik hasi eta hogeita hamar urte artekoak, ez zen izaten orain bezala kategoria diferenteak. Ni orduan Real Unionen aritzen nintzen, federatua nengoen, baina tarteka Beti Gazterekin ere jokatu nuen VascoNavarron. Suertatu zitzaidan noizbait hemen goizean aritu eta gero arratsaldean Real Unionekin aritu beharra. Urte batzuk lehenago infantiletako Nafarroako txapelketan parte hartu genuen gehienak han ginen: Txopo Urkijo; Pillotegiko Manuel Maia zentral ele-
84
1974-75
Pello Irigoien, Juan Maritxalar, Manuel Maia, Joxe Ramon Maritxalar, Juantxin Maia, Juan Tomas Etxabide, Jose Luis Larralde. Miguel Arriola, Vicente Sanjurjo, Manolo Rodriguez, Agustin Arriola eta Juantxo Rodriguez. gantea izaten zen, planta ederra zuen, bi hankekin ongi moldatzen zen, baita buruarekin ere; Modesto Eneterreaga lateral bizia zen‌ Baina Beti Gaztek beti izan duena, zaintzerako orduan, zero. Gero Juantxin Maia, hura ez zen infantilekin aritu baina gero urte aunitz egin zituen Beti Gazten, hamahiru urterekin hasi eta utzi arte hor segitu zuen beti, Gure Txokoan aritu zen bi urteren salbuespenarekin. Betidanik beteranoa zen Juantxin. Bittiriko Esteban Maritxalar ere aurrelari fina zen eta urte aunitz egin zituen taldean. Salvador Etxepare ere poliki aritzen zen aitzinean, bai-
60 urte eta‌ Beti Gazte
FUTBOLA
1971-72
Campeonato Vasco-Navarro. Peio Irigoien (entrenatzailea), Urtxegi, Fermin Altzugarai, Joxe Ramon Maritxalar, Manuel Maia, Juantxin Maia, Justo Urkijo, Juan Maritxalar, Juan Mari Etxeberria. Miguel Arriola, Javier Igoa, Manolo Rodriguez, Esteban Maritxalar, Joxeluis Altzugarai eta Joxe Emilio del Rio. na gero esku pilotara pasatu zen… Ekipo polita osatu zen azkenean. Hori bai, adin guzietakoak izaten ziren. Orain ez da imajinatzen ahal 13-14 urteko mutiko bat Preferentekoekin aritzen, baina orduan horrela izaten zen. Igual ez zuten oraingo Preferentekoen teknika izanen baina gorpuzkera eta indarra bai». Txapelketa honetan Errenteriako talde batekin aritzen ziren pare bat jokalari Lesakara etorri ziren aritzera Ferminen erranetan: «Hemengo giroa gustatu eta etorri
ziren Bar Kioskotik Erregionalean aritzera Beti Gazterekin Piloña, Solano… Piloña hagitz ikusgarria zen, tijeretak eta horrelakoak egitea gustatzen zitzaion. Bizpahiru urtez aritu ziren eta hagitz integratuak zeuden». Garai hartan talde gazteago bat urte pare batez entrenatzea egokitu zitzaion Fermin Altzugaraieri, partiduren batzuk jokatu zituen taldea, hain zuzen: «Gero guttik segitu zuten futbolean, baina Julian Mari Ordoki, gero Errealak fitxatu zuena, poliki aritzen zen, Jose Luis Aineto, Kalixa, Salvador Madariaga… Denak hemezortzi-hogei urtekoak eta Errenteriako hogeita hamar urteko zakur zaharren kontra aritu behar… Orduan ziren kontuak!». Joxe Luis Altzugarai «Zikiro»k ere Beti Gazten jokatu zuen 1970. hamarkada haseran eta Vasco-Navarro txapelketa batzuetan parte hartu zuen. Gaur eguneko futbola ere ederki aski ezagutzen du eta ezberdintasunak nabarmenak direla onartzen du: «Orduan ez zen gaur egun den bezala. Liga ez zen jokatzen, gehienez ere zer izanen ginen Vasco-Navarro txapelketan, bortz
85
FUTBOLA
edo sei ekipo? Errenterian izaten ziren talde batzuk, baina gehienak ostatuen izenean aritzen ziren eta horrela… Gero, Baztan, Lekarozko kolejiotik ere ateratzen zen taldea, estudiante aunitz izaten baitziren, Iruña izaten zen bertze talde bat… Pasaiako Molinao zelaian jokatzen zen, Errenteriako Larzabal zelaian… KristoEnean noski!». Txapelketan ez ezik, entrenatzeko orduan ere diferentzia handiak somatzen ditu: «Entrenamenduak ere ez ziren orain bezala. Normalean ez genuen entrenatzen, igual egunen batean elkartzen ginela… bada, laster pixko bat egin eta partidua jokatu elkarren artean, ez zen oraingo prestakuntza fisikoa egiten… tirripi-tarrapa zerbait egin eta aitzinera! Kristo-Enean, zer kondizionetan aritzen ginen!». Halere, arestian aipatu bezala, txapelketa laburra izaten zen eta eskualdeko fasea gainditzen ez bazen, lauzpabortz partiduetan gelditzen zen urte osoko jarduna. Beraz, Beti Gaztek futbol talde serio bat
86
1972
Ameriketatik bueltatu berria zen Juanito Telletxea «Arria»ren omenez partidua jokatu zuten garai bateko Beti Gazteko jokalariek, Felipe R. Aldabe, Peio Irigoien, Carlos Sanjurjo, Marcos Oiartzabal, Endika Lekaroz, Juan Telletxea, Miguel Mikelajauregi, Manolo Igoa, Jose Luis Larralde, Prada (entrenatzailea). Dionisio Arriola, Marcos Oiartzabal, Joxe Antonio Lastra, Tomas Rekondo, D. Esteban Irusta (apeza), Cecilio Fagoaga eta Javier Igartzabal «Piti». zuela erratea sobera erratea izanen litzateke. Urte osoan, denbora aunitz egoten zen libre Kristo-Enea zelaia eta horregatikan adiskidantzazko partidu aunitz jokatzen zi-
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA
1973
Ekainaren 10ean, Vasco-Navarro izeneko txapelketaren finala: Amarak 3 - Beti Gaztek 2. Beti Gazte azpitxapeldun izan zen ligan eta kopan. Kirolzaletasuna, golegileari eta jokalari hoberenari emandako sariak eskuratu zituen Beti Gaztek. Argazkian: Juan Mari Etxeberria, Pello Irigoien, Javier Sarobe, Joxeramon Maritxalar, Jose Emilio del Rio, Juan Tomas Etxabide, Juan Maia, Manuel Maia, Dionisio Arriola. Salvador Etxepare, Javier igoa, Esteban Maritxalar, Manuel Rodriguez, Justo Urkijo, Miguel Arriola, Modesto Eneterreaga eta Vicente Sanjurjo. ren, Beti Gazte lehenagoko jokalariek osatzen zuten Beti Zaharraren kontra… 1972an, Juanito Telletxea «Arria» Ameriketatik itzuli zenean, garai bateko
jokalariek omenaldia eta ongietorria eskaini nahi izan zioten, partidu bat jokatuz. Carlos Sanjurjok partidua jokatu zuen, baina ez du burutan nor zen arerioa.
Gipuzkoako Federazioan sartu eta urte osoko denboraldia 1970. hamarkada bukaeran, bizirik segitzeko nahitaezkoa zuen odol berria sartu zen elkartean. Gazte talde bat elkartu zen, Beti Gazte Gipuzkoako Federazioan sartu eta denboraldi osoko ligan aritzeko asmoarekin. Horretarako batzarra deitu zuten eta Txopo Urkijok onartzen duenez, «asanblada hura aitzinetik prestatu genuen. Jendeak ez zuen uste gu bezalako gazte talde batek honelako elkarte bat aitzinera aterako genuenik. “Lesakan dugun fundamentoarekin, urte osorako futbol taldea? ez da posible!” erraten zuten. Gainera, futbol zelaiaren arazoa zegoen, Kristo-Enean lohi ikaragarria egiten baitzen neguan eta jende aunitzek uste zuen harek ez zuela moldatzerik. Guk erraten genuen hondarra bota eta bazela futbol zelaia ongi kontzeko modua. Pentsatu eta egin, erran bezala,
87
FUTBOLA
asanblea baino lehen elkar hartua genuen eta botazioan aitzinera atera zen gure proposamena». Honela, Gipuzkoako ligan ariko zen Beti Gazte. Justo Urkijo bera izendatu zuten lehendakari, Jose Luis Larralde diruzain, Tomas Maiak ere eskua botatzen zuen han eta hemen eta gazte koadrila polita bildu zen beraien inguruan. Ligan aritzeko, ordea, bertze baldintza bat bete behar zen, Gipuzkoako Federazioak Kristo-Enean aritzeko baimena ematea, alegia. Txopo Urkijok gogoratzen du hemen ere tranpa ttiki bat egin behar izan zutela elkarteko kideek. «Kristo-Eneak ez zituen guttieneko neurriak, noski: 45 metro zabal eta 90 metro luze eskatzen zuten eta bietatik pare bat metro falta zitzaiola uste dut. Guk zer egin genuen? Federazioan izena emateko epea akautzeko punttuan zegoela, azkeneko momentuan, joan ginen apuntatzera, Beti Gazteren izenean fitxekin, etabar… Azken momentua zenez, eta paper guziak aurkeztu genituenez baietz erran ziguten, baina futbol zelaia ikustera etorri behar zuten. Eta etorri ziren zelaia ikustera… “Zer da hau? he-
88
1976
Antonio Javier Fagoaga, Modesto Eneterreaga, Joxe Luis Altzugarai, Axo Arriola, Joxelo Etxeberria, M. Maia, Uja Telletxea, Juan Luis Otxoteko. Joxeluis Aineto, Kotte Iantzi, Julian Mari Ordoki, Patxi Zamorano, Jokin Iturria eta A. Etxebeste. men ezin da jostatu!” erraten zuten. Neurriak hartu eta ez zela reglamentarioa. Baina ordurako bazuten problema bat: guk, zelaiak neurriak betetzen ez zituela jakinaren gainean, azken orduan aurkeztu genuen taldea eta berehala partiduen kalendario guzia egina zuten. Orduan, zaila zen hura dena aldatzea. Guk erran genien moldatuko genuela eta egin genuen: porteria pixko bat gibelera bota, ballak gibelera bota, aldagelak ez ziren ongi eta pixko bat moldatu genituen. Federaziokoak berriz ere
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA
197?
Urtxegi, J. Moreno, J. Maia, J.I. Arakues, Irazoki, Sein, M. Rodriguez, M. Telletxea. K. Etxepare, E. Maritxalar, R. Sanjurjo, J. Urkijo eta K. Iantzi. etorri ziren neurriak hartzera. Nik erran nion Ramontxo Ordokiri neurtzeko zinta pixko bat biltzeko eta horrela egin zuen. Zabalera neurtu eta 45 metro, luzera neurtu eta 90 metro: juxtu-juxtuan guttieneko neurriak. Liga hasi behar zenez, horrela utzi zuten, ez ikusiarena eginez. Lehenbiziko urte hartan, tranpa ttiki horrekin, talderik ez bazen ateri igual gaur egun ez zen Beti Gazteko futbol talderik izanen ere. Baina behin lehenbiziko urtean egin ondotik, gero aritu ahal izan zen, hori bai, beti bronkak eta haserreak aditzen: zer bestuario dira hauek, hau futbol zelaia… baina nola bazen prezedente bat, aitzinera! Lehenbiziko bizpahiru denboraldietan haundien taldea bakarrik aritu zen eta gero hasi zen jubenilen taldea». Beraz, ezin erran Beti Gazteren ibilbidea Gipuzkoako Federazioan sobera modu egokian hasi zenik, baina zailena lehen
urratsak ematea izaten omen da eta hori egin zuen Lesakako futbol taldeak.
Futbolaz gain, kirol eta kultur ekitaldi aunitz Horrela hasi zen Beti Gazte futbol taldearen aro modernoa, dirurik gabe, baina ilusioz gainezka zegoen gazte talde bati esker. «Ez da pezetarik ez genuela bakarrik, alde guzietan zorrak genituen. Partiduan botatzeko altxaferoen bila joan eta “ez dakit zenbateko zorra duzue”, soziedadean zerbait egiteko zerbait erosi eta “horrenbertzeko zorra duzue”. Horrela hasi ginen, zorrez gainezka, baina pixkanaka aitzinera. Halere, zinea ekarri genuen Otxogorrineara astero-astero, gainera ez egun batean bakarrik: ortziralean, larunbatean eta igandean! Aste Kulturalak antolatu genituen, eta Aste Kultural horien barnean Busca Isusi sukaldaria ekarri genuen –gaur egun Arzak den bezain famatua zen orduan–, Julio Caro Baroja, Irujo… solasaldiak izaten ziren. Herri Krosak ere egin genituen, araututako ibilaldiak, aizkora apostuak, pisu jaurtiketa, Barraka eta Tororen arteko desafioa lasterka beheitiko frontoian, gurekin hasi zen nesken futbolarekin eta futbito txapelketarekin… Pezeta bat ez izateko gauza franko egin geni-
89
FUTBOLA
tuen! Denboraldia akautzerakoan herri afaria egiten genuen Kasinoan eta aitzaki horrekin kirolari famaturen bat ekartzen genuen: urte batean Dioni eta Zelaieta ekarri genituen, bertze batean Everest-era igan zen Euskal Herriko lehen espedizioko kideak etorri ziren, Martin Zabaleta eta Xabier Erro…» dio Txopok. Beraz, Kristo-Enean aritzeko arazoak, elkartea aitzinera ateratzeko arazoak eta Otxogorrieneako beheitiko solairuan zuten egoitzan ere arazorik ez zen faltatu: «Goitian apezak bizi ziren eta gorabehera haundiak izaten genituen beraiekin. Guk soziedadeari bizi berria eman nahi genion, gau-
90
zak moldatu, zinea ekarri, elkarte gastronomiko gisara prestatu, jendea sartzen joateko… Soinu eta buila haundia egiten genuela erraten ziguten apezek. Orduan, ostatu gisara ere irekitzen zen, Pepito Altzugarai zen arduraduna… Gero Jeannie Telletxeak, Juanito Arriaren alabak eta Marta Orubek ere laguntzen ziguten eta jende aunitz pasatu zen soziedadetik laguntzeko eta lan egiteko prest, ekipo polita genuen horretarako ere». Noizbait, elkartean lanean ari zirela, norbaitek behatza mailuarekin jo eta oihu itxusiren bat bota zuen, “mecagüen…”. «Orduan, uste dut Don Jose Luis zela goitian bizi zena eta izuga-
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA rrizko iskanbilarekin etorri zen: “Zer da hau? Siesta botatzen ez uzteaz gain, hitz itxusiak erraten…”». Elkartearen historiaren haseran Acción Católicaren eragina nabarmena zen bezala, 1970. urteetan elizak bazuen zer erranik oraindik elkartean, Txopok dioenez: «Lokala ez zen bakarrik gurea, Beti Gazterena zen, baina hor parte zuten alkateak, koadjutoreak eta apezak. Kontuak kontu Don Jose Mariarengana deitu ninduten, hau da herriko apezarik garrantzitsuena zenarengana, ‘Justo Luis Urkijo, que se presente’. Elkartean zer pasatzen zen galdetu eta fundamento pixko bat jartzeko eskatu zidan eta hor akautu zen kontua». Haseran, jendea ez zen sobera joaten Kristo-Eneara futbol partiduak ikustera, Txoporen oroitzapenen arabera: «Futbolera lehendabiziko urteetan ez zen inor agertzen, gero hasi zen jendea pilaka joaten. Gure Txokoarekin urtero Kristo-Enean jokatzen zen ligako partiduan omenaldi batzuk egiteko probexten genuen. Beti Gaztek prestigioa erabat galdua zuen eta afizioa altxatzeko aitzakia ziren horrelako omenaldiak».
1979-80
Beti Gazte - Alegria Vitoria. Gipuzkoako 2. Erregionaleko eta Arabako 2. erregionaleko txapeldunen arteko finala, Beasainen 1980an. Final hura irabazterik izan ez bazuen ere, Erregionaleko lehen mailara igo zen lehen aldiz. Lesakatik jende aunitz joan zen partidu hura ikustera, argazkian ageri denez.
Hamarkada mugitua, baita Beti Gazten ere Inguru guzian bezalaxe, 1970. hamarkadako bigarren zatia garai mugitua zen Lesakan: Franco hil berria, ikurriñaren legalizazioa, Laminaciones de Lesaka lantegian grebak eta sindikatu mugimendu haundia… Hori guzia isladatu zen Beti Gazte elkartean ere, Txopo Urkijoren ustez: «Hagitz garai asanblearioa zen hura, denetarako batzarrak egiten ziren… soziedadeko atea pintatu behar zela, asanblea; porteriko sareak aldatu behar zirela, asanblea… Gero fabrikarekin ere baziren mobida haundiak, kanporatuak, huelgak… Gizartea hagitz politizatua zegoen eta hori nabari zen Beti Gazten ere. Adibidez, pegatina borobil batzuk atera genituen, baloi baten itxurarekin eta gainean Beti Gazteko eskudoa, baina koloreak aldatu genizkion. Kanpoaldeko horiaren ordez
91
FUTBOLA
–Batikanoaren kolorea zela erraten genuen– gorria paratu genuen. Honela, txuriarekin eta berdearekin, ikurriñaren kolorea gelditzen zen. Anekdota aunitz badire: Zalaingo lantegiak eskaini zion Beti Gazteri orduko 200.000 pezeta, kamisetan orduan Zalainek logotipo gisara zuen “Z” eramateagatik. Batzarrak, fabrika eta langileen arteko gorabeherak zirela eta, ezezkoa eman zuen». Txoporen aitak, Justo Urkijok ere gogoratzen du garai hura eta fabrikarekin maitasun-gorroto harremana zegoela uste du. «Orduan elkartea eta fabrika bizkar emanda bizi ziren eta gu saiatu ginen harreman hori nolabait leuntzen. Jose Luis Varezi, garai hartan fabrikako nagusia zenari, omenaldia eskaini zion Beti Gaztek. Hura ez zen denen gustokoa izan, baina ohorezko bazkide izendatu genuen, urrezko domina bat eman eta I. Trofeo Jose Luis Varez antolatu genuen. Haren laguntzarekin belarra bota genuen Kristo-Enean, fabrikak emandako tubo batzuekin porteri berriak egin, ballak paratu eta nahiko txukun gelditu zen zelaia. Ongi portatu zen Varez hau, sosik ez zen eta ongi etorri zen. Guk orduan zera egiten genuen, zerbait lortzen ge-
92
1979-80
Erregionaleko lehen mailara igaitea lortu zuen taldea: Sola, Antonio Javier Fagoaga, Fidel Ordoki, Luis Javier Telletxea, Modesto Maia, Kotte Etxepare, Antonio Iturria, Miguel Telletxea, Jose Luis Tainta, Justo Urkijo, Kotte Iantzi, Juantxin Maia, Patxi Zamorano, Rafael Sanjurjo, Ramon Jose Iantzi eta Esteban Maritxalar. Gibelean jarraitzaileak, Jose Luis Larralde zena, Tina Iantzi, Gofi, Dionisio Arriola, Joaquinillo Rodriguez edo Kalixa, bertzeak bertze.
nuenean horregatik eskerrak eman eta, bidenabarkoan, bertze zerbait eskatzeko probexten genuen eta materiala emateaz gain, kolokatzea ere eskatu genuen».
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA
1979-80
Urtxegi (Igantzi), Antonio Iturria, Miguel Telletxea, Fidel Ordoki, Modesto Maia, Juantxin Maia, Luis Javier Telletxea, Justo Urkijo. Sola, Esteban Maritxalar, Kotte Etxepare, Juan Luis Otxoteko, Rafael Sanjurjo, Kotte Iantzi eta Pello Telletxea “Elordi”. Federazio Sarian, Federazio artekoan eta Erregionaleko bigarren mailan txapeldun Garai mobitua izanagatik, lehendabiziko lorpenak egin zituen Beti Gaztek. 197879 eta 1979-80 denboraldiak bikainak egin zituen. Nafarroako Aurrezki Kutxak denboraldi bikainarengatik saria eman zion Beti Gazteri 1979an. 1979-80 denboraldian Gipuzkoako Federazioaren Sarian eta Federazio arteko Sarian gailendu zen Beti Gazte eta Erregionaleko 2. mailan, Gipuzkoako multzoan txapeldun izan zen.
Kategoriako txapelduna izateko Arabako multzoko txapeldunaren aurkako finala –Gasteizko Alegria taldea– galdu egin zuen Beasainen, baina denboraldi bikain horri esker Erregionaleko lehen mailara igotzea lortu zuen. Txopo Urkijok gogoratzen duenez, denboraldi hartan zazpi atezainekin aritu zen Beti Gazte: «Ez zen fundamentorik: batzuk entrenatzen hasi eta gero uzten zuten, lesioak, ehizia… Goitu ginen urtean Sola, Urtxegi, Antonio Javier Fagoaga, Eduardo Konde, Pello Irigoien, Tapia eta Joxe, baserriko bat aritu ziren atezain bezala… Eta halere goitu!». Jokalaria, entrenatzailea eta elkarteko lehendakaria, guztiak batera izatea suertatu zitzaion orduan Txopori: «1979-80 denboraldian Beasainen finala jokatu genuenean, garai hartan Gipuzkoako Futbol Federazioko lehendakaria zen Arzak jauna etorri zitzaidan eta hau erran zidan: “Aizu, Txopo, zuk ezin duzu lehendakaria eta jokalaria aldi berean izan”. Orduan, jokalaria, entrenatzailea eta lehendakaria bainintzen». Hurrengo urteetan ere Gipuzkoako Erregionaleko kategoria ezberdinetan borrokan segitu zuen Beti Gaztek. G
93
FUTBOLA
Lehen aldiz Preferentera igoera 1980. hamarkada
A
itzineko hamarkadetan Bidasoako txapelketan, Kopa Fronteran edo Vasco-Navarro txapelketan aritu zen Beti Gazteko futbol talde nagusia. 1970. hamarkada abakailan hasitako ildoari segituz, 1980. hamarkadatik aitzinera Gipuzkoako Federazioan finkatuko da. Hamarkada honetan, hiru kategoria probatuko ditu Lesakako taldeak: Erregionaleko bigarren eta lehen maila eta Preferente edo Gorengo maila. Azken hau da, hain zuzen, sekulan Beti Gaztek lortu duen kategoriarik altuena. Gainera, bi denboraldiz, bigarren mailatik Preferentera igaitea lortu zuen. 1984-85 denboraldian, Erregionaleko Bigarren mailatik igaitea lortu zuen eta Gipuzkoako Kopako finalera ailegatu zen. Urtebete beranduago lortu zuen Gorengo mailara ailegatzea. Ondoko lerroetan, hamarkada honetan urtez urte lortutakoa agertuko da. Denboraldiz denboraldi talde nagusiak lortutako emaitzak ere ageri dira. Batzuetan golegileak ageri dira eta bertzeetan ez, orduko aktetan ez baitziren golegileen izenak apuntatzen. Gainera, Gipuzkoako ligan aritzen zenez, egunkarietako kroniketan normalean ez zioten kasu gehiegirik egiten Nafarroako taldeari eta auniztan emaitzaren aipamen soil-soila bertzerik ez zen agertzen, beraz zenbaitzutan ezinezkoa izan da golegileen izena jakitea. Halere, Beti Gazteko talde nagusia-
94
ren nondik norakoak aztertzeko baliagarria izanen dira orrialdeen alboetan ageri diren emaitzak eta denboraldi akabailako sailkapena.
1981-82 denboraldian Erregionaleko lehen mailan 1980-81 denboraldiari buruzko datu zehatzik ez badago ere, galtzen hasi ondotik Gure Txokoari 7 eta 1 irabazi zitzaion Kristo-Enean, Txopo Urkijok gogoratzen duenez. 1981-82 denboraldiko Gipuzkoako Erregionaleko lehen maila bi multzotan banatu zen. Beti Gazte lehen multzoan egokitu zen, Berako Gure Txokoakoekin batera, bertzeak bertze. Guzira hameka taldeko multzoa zen eta bortz lehendabizikoak sailkatzen ziren igoera fasea jokatzeko. Hor bi lehenbizikoak igoko ziren Preferentera. Lehendabiziko itzulian gorabehera dexente izan zituen Beti Gaztek eta kanpoan irabazten zituen puntuak etxean galtzen zituen. Honela, Gure Txokoaren kontra 1 eta 2 galdu zuen Kristo-Enean. Lehen itzulia negatibo eta positiborik gabe akautu zuen. Bigarren itzuliaren hasieran, etxeko partiduak irabazten bazituen ere kanpoan galdu egiten zituen, Berako derbia ailegatu zen arte. 1982. urteko lehendabiziko partidua izan zen bi taldeentzat eta Toki-Ona futbol zelaiaren estreinaldia. Garai hartako Ttipi-ttapan ageri zenez (1. alea), jende
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1985-86
Preferentera igoera lehen aldiz. Gipuzkoako 1. Erregionaleko eta Arabako 1. erregionaleko bigarrenek jokatu zuten promozioa, Beti Gaztek eta Gasteizko Huracanek alegia. Kristo-Enean 7-0 irabazi zuen Beti Gaztek, Gasteizko partidua besta haundi bat bihurtuz. Guttienekoa emaitza izan zen (0-0). Lesakarrez betetako bi autobus joan ziren Gasteizera taldea animatzera. Argazkian, Lesakara itzultzean egindako ongietorria, 1986ko maiatzaren 18 hartan. aunitz bildu zen giro jator batean. «Partidua ez zen hainen ona izan, alde batetikan lurra oraindikan asentatu gabe zegoelakoz eta bertzetik haize haundia zelakoz». Kronika egin zuena beratarra zela ere nabari zen: «Lesakarrek irabazi zuten, baina suertea bere aldera izan zuten. Gure Txokoak ez zuen galtzea merezi izan. Hok izan ziren jokatzaileak: G u r e T x o k o a : Zelaieta, F. Maritorena, Ugalde, Susi (Eltzaurdia), Yantzi, Alberto, Toñin, Juan Manuel, Elizalde, Eltzaurdia II,
Moreno (Joakintxo). B e t i G a z t e : Herrera, Elordi, Juantxo, Agirretxe, Telletxea, Altzugarai, Orube, Maia, Iturria (Senosiain), Sanjurjo eta Etxepare (Kotte Yantzi)». Lesakarrek 0 eta 1 irabazi ondotik, azken txanpa gogorra jo zuten: azken bortz partiduetatik lau irabazi eta bat berdindu zuten. Bosgarren postua lortzearekin batera, igoera fasera sailkatu ziren. Igoera fasean azkenak izan ziren lesakarrak. Bi parti-
95
FUTBOLA
du bertzerik ez zuten irabaztea lortu. Bi denboraldi hauetan, bederen, liga akautu ondotik, Baztan-Bidasoako txapelketa jokatu zen. Beti Gazte suertatu zen txapeldun 1981ean (C.A. Osasunak emandako saria) eta 1982an (Baztango Udalak emandako saria).
1982-83 denboraldian erregularra izan zen Beti Gazte Gipuzkoako Erregionaleko lehen maila multzo bakarrean eratu zen, hamasei talderekin. Beti Gaztek ez zuen ondoan izan Gure Txokoa, aitzineko urtean mailaz jautsi baitziren beratarrak. Liga nahiko erregularra egin zuten lesakarrek, gorabehera haundirik gabekoa. Aitzineko bortz postuetan ibili ziren kasik liga guzian, baina azkeneko lau partiduetan bi puntu ber tzerik ez zituzten lortu eta horrek zazpigarren postura gibeleratu zituen. Igoera faserako sailkatu gabe, Gipuzkoako Kopa jokatu zuten. Hemen, Donostiako Danak
96
1981
Javier Fagoaga, Eduardo Konde, Kiko Agirre, ?, Moreno, Tina, Axo Arriola, Juantxin Maia, Miguel Telletxea, Juan Ignacio Arakues, Vicente Sanjurjo, Marciano Pumar, Kotte Etxepare. Esteban Maritxalar, Bakero, Rafael Sanjurjo, Justo Urkijo, Irazoki, Pello Telletxea eta Peque. taldearen kontrako lehen kanporaketa juxtu-juxtuan (penalti jaurtiketetan) gainditu ondotik, bigarrenean Kilimon taldeak kanporatu zituen lesakarrak. Mendaroko nahiz Lesakako partiduak galdu zituen Beti Gaztek.
1983-84 denboraldian bigarren mailara jautsi Hasiera hasieratik nabaritu zen Beti Gazte ez zegoela sasoirik onenean denbo-
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1983
Justo Urkijo (entrenatzailea), Juan Carlos Sanjurjo, Pello Telletxea, Kotte Etxepare, Modesto Maia, Johnny Telletxea, Jaxinto Otxoteko, Severiano Txoperena. Patxi Zamorano, Rafa Sanjurjo, Luis Madariaga, Alberto Arakues, Juantxin Maia eta Kotte Iantzi. raldi hartan. Lehendabiziko partidua 5 eta 0 galdu zuen eta hamabigarren norgehiagoka arte ez zuen alerik ere irabazi. KristoEnean 0 eta 5 galdu zuen Lazkaoren kontra eta bigarren itzulian, Beasainen 7 eta 0 galdu zuen. Horiek izan ziren porrotik mingarrienak. Bigarren zatiaren erdialdera, hiru partidu segidan etxean jokatzea egokitu zitzaion, maila apaleko taldeen aurka. Hor etor zitekeen berpiztea, baina hiruak galdu zituzten lesakarrek. Azken hirugarrenak izan ziren sailkapenean eta hu-
rrengo denboraldirako Erregionaleko bigarren mailan jokatu beharko zuten. Erraten dutenez, ordea, batzuetan hondoa jotzea hobe izaten da gero goiti salto egiteko.
1984-85 denboraldian ligan txapeldun eta kopan finalista 1984-85 denboraldian hiru konpetizio jokatu zituen Beti Gaztek eta hiruetan maila ederra eman zuen. Lehenik, erregionaleko bigarren mailan aritu zen, bederatzi taldeko multzoan, Berako Gure Txokoarekin batera. Hasierako bortz partiduak irabazi zituen, horien artean Gure Txokoaren kontra Kristo-Enean jokatutako derbia (5-1). Partidu hau hasi aitzinetik, omenaldia eskaini zion elkarteak Justo Luis Urkijo, Juantxo Maia, Fidel Ordoki eta Esteban Maritxalar, hainbat urtez jokalari izandakoei. Nafarroako Aurrezki Kutxak emandako plaka jaso zuten oroigarritzat. Era berean, Javier Irastorza ÂŤOtxuaÂť jubenilari ere sari berezia eman zitzaion, aitzineko denboraldiko
97
FUTBOLA jokalari onenari emandakoa hain zuzen. Ligaren erdialdera, hasierako erritmo gogorra moteldu zuen Beti Gaztek eta bi berdinketen ondotik, arerio nagusi izan zuen Rotetak lau eta bat ere ez irabazi zion. Bigarren itzulian bertze partidu bat ere galdu zuen baina gero etorri zen lesakarren susperraldia. Gure Txokoari bat eta bi irabazi zioten Beran. Liga akautzeko Beti Gazteri hiru partidu falta zitzaionean, bortz puntu aitzinetik zen Roteta taldea. Hauei, ordea, azkeneko partidua bakarrik falta zitzaien, Kristo-Enean jokatu beharrekoa hain zuzen. Aitzineko biak irabazi ondotik, Rotetari ere 3 eta 1 irabazi zion Beti Gaztek, igoera eta Erregionaleko bigarren mailako txapelduna izatea lortuz. Gure Txokoa bosgarrena izan zen. Honako plantilla hau zuen urte hartan Beti Gaztek: Miguel Angel Retegi (entrenatzailea); Angel Herrera, Juan Carlos Sanjurjo (soldaduskan), Txiku Antzizar (soldaduskan), Alberto Arakues, Miguel Telletxea «Txaflis», Pello Telletxea «Elordi», Justo Agirretxe, Jhonny Telletxea, Pedro Jose «Kotte» Iantzi, Severiano Txoperena, Jesus Mari Aiestaran, Andoni Zamorano, Kotte Etxepare, Rafael Retegi, Jose Luis Retegi, Juan Angel Ordoki, Roque Trigueros, Modesto Maia, Gregorio Ugalde, Joaquin Iturria, Juan Carlos Garcia (soldaduskan), Luis Madariaga (soldaduskan) eta Kalixa II. Federazio Trofeoan errebantxa hartu zuen Herrerako Roteta taldeak, beretzat izan baitzen sari hau. Beti Gazte bigarrena izan zen. Azkenik Gipuzkoako Kopan ere parte hartu zuen Beti Gaztek. Hasierako ligaxkan, berdindutako partidu bat izan ezik gainerako guziak irabazi zituen, finalerdietarako sailkapena lortuz. Antiguo taldea egokitu zitzaion kanporaketa honetan. Kristo-Enean hiru eta bat ere ez irabazi ondotik, bana berdindu zuten Donostian eta
98
1985eko ekainaren 23an Lasarten jokatu zen finalerako txartela lortu zuten lesakarrek. Donostiako Zuzenbidea talde indartsua izan zuten arerio eta ezin izan zuten finala irabazi. Biharamoneko DV egunkariak honako kronika hau argitaratu zuen:
«Gi p uzk oa ko Kop a : Fi na l i ku sga rri bat e an Zu ze nb id e ak ira ba zi egin zion Bet i Ga zt eri (3- 1)
Erregionaleko futbol denboraldia akautzeko, atzo burutu zen Gipuzkoako Koparen finala, lehen mailan hirugarren izan den Zuzenbidea eta bigarren mailako txapeldun eta lehen mailako talde berria den Lesakako Beti Gazteren artean. Partidua, egoera ezin hobean zegoen Lasarteko Michelinen zelaian jokatu zen eta laurogeita hamar minutuen ondotik Donostiako Zuzenbidea 3 eta 1 gailendu zitzaion Lesakako Beti Gazteri. Aseginolaza epaileak, Lizarza eta Odriozola izan zituen laguntzaile hegaletan, eta beraien aginduetara honako hamaikakoak zelairatu zituzten bi taldeek: Z u z e n b i d e a : Artola; Iturria, Alkorta, González (Huércanos), Vázquez; Laskurain, Bontigui (Segura), Velaz; Rodríguez, Navarro eta Galardi. B e t i G a z t e : Herrera; Arakues, Maia, Agirretxe, Telletxea; Yanzi, Txoperena, Retegi; Iturria, Trigueros (Irastorza) eta Etxepare (Madariaga). Partidua, orokorrean, ona izan zela erran daiteke eta epailea ongi aritu zen. Lehen zatia husnako berdinketarekin akautu zen, bi taldeek tarteka nagusitu zirelarik. Bigarren zatian ailegatu zen gol festa. Lesakako taldea paratu zen aitzinetik, Rafa Retegiren gol polit bati esker. Berehala etorri zen, ordea, donostiarren erreakzioa, hiru minututara berdintzea lortu baitzuten, Txetxu Rodriguezen gol baten bitartez. Hortik aitzinera Zuzenbide Eskolako taldea izan zen nagusi, gehien bat Lesakako taldea itto egin zelakoz. Donostiako taldearen kontraeraso batean lortu zuten bigarren gola, Galardik jokaldi pertsonalean gauzatutakoa. Norgehiagoka akautzeko minutu gutti batzuk
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA bertzerik falta ez zirela, Navarrok ezarri zuen azkeneko emaitza markagailuan, gol eder batekin. Azkenean donostiarrak gehiago izan zirela erraten ahal da, nahi bai baina ezinean ibili zen Beti Gazte baten aitzinean. Partidua akaututakoan, Pela Arzak Gipuzkoako Futbol Federazioko lehendakariak sariak eman zizkien bi taldeetako kapitainei». Final hau galdu arren –bera baino kategoria haundiagoko talde baten kontra–, ez zuen nolanahiko denboraldia bete Beti Gaztek: Erregionaleko bigarren mailako txapeldun, lehen mailara igoera eta Federazio Sarian eta Gipuzkoako Kopan azpitxapeldun.
1985-86 denboraldian, lehen aldiz Preferente mailara Aitzineko denboraldia ederra izan bazen, oraindik ederragoa izan zen 1985-86koa, sekulan Beti Gaztek lortu ez zuena lortu baitzen, Gipuzkoako Preferente mailara igotzea, alegia. Aitzineko urtetatik zetorren talde indartsuarekin batera, fitxaketa ona egin zuen Beti Gaztek Kandi Arkotxa aurrelariarekin. Rafa Retegi, Andoni Zamorano eta Kandi Arkotxak aurrelari lerro beldurgarria osatu zuten eta kategoriako talderik goletzaileena izan zen denboraldi hartan Beti Gazte, 78 golekin 30 partiduetan. Liga hasera bikaina egin zuen Beti Gaztek, kategori berreskuratu berriari beldurra uxa tzeko modukoa. Seigarren partidura arte ez zuen bakar bat ere galdu eta Soraluzeri 8-1 irabazi zion Kristo-Enean. Oiartzuneri 7-1 eta Zuzenbideari 5-1 irabazi zien. Lehen itzulian bi partidu bakarrik galdu zituen eta sailkapenaren buruan sendo mantendu zen. Bigarren itzulia ere ona egin zuten baina, hasierako erritmoa pixko bat moteldu zuten lesakarrek. Horren adibidea, ligako azken aurreko partiduan sailkapenaren azkeneko postuan zegoen Azkueneren kontra galdutako partidua. Gisa hortan, ligako txapeldun izatea ezinezkoa suertatu zitzaion Beti Gazteri. Halere, apirilaren 6an, Kristo-Enean jokatutako azken partidua irabazi eta bigarren postuan sailkatu zen.
1981-82 denboraldia Erregionaleko 1. maila Roca 0 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 3 • Oiartzun 2 Gwendolyne 1 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 1 • Lengokoak 3 Alza 1 • BETI GAZTE 3 BETI GAZTE 1 - Gure Txokoa 2 Iztieta 3 - BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 2 • Montecarlo 2 Antiguo 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 3 • Sporting 1 BETI GAZTE 2 • Roca 0 Oiartzun 4 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 8 • Gwendolyne 1 Lengokoak 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Alza 1 Gure Txokoa 0 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 4 • Iztieta 0 Montecarlo 0 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 1 • Antiguo 1 Sporting 0 • BETI GAZTE 2
Hasierako faseko sailkapena
Po J I 5. 20 11
B 3
G 6
GA GK 37 26
Punt. 25+5
1981-82 denboraldia Igoera Fasea BETI GAZTE 1 • Antiguo 2 Donibane 4 • BETI GAZTE 1 Lengokoak 2 • BETI GAZTE 2 BETI GAZTE 3 • Danak 3 Oiartzun 3 • BETI GAZTE 2 BETI GAZTE 1 • Soraluze 1 Zumaiako 3 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Kilimon 2 Sporting 2 • BETI GAZTE 0 Antiguo 0 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Donibane 4 BETI GAZTE 2 • Lengokoak 0 Danak 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 3 • Oiartzun 1 Soraluze 2 • BETI GAZTE 2 BETI GAZTE 1 • Zumaiako 4
Igoera faseko sailkapena
Po J 10. 18
I 2
B 6
G GA GK 10 24 40
Punt. 10-8
99
FUTBOLA
100
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA 1982-83 denboraldia Erregionaleko 1. maila
1981
Felipe R. Aldabe, Jose Maria Irigoien, Marcelino Sanjurjo Tele Bote, Pepito Yanci, Juanito Telletxea eta Justo Urkijori omenaldia. Esteban Maritxalar, Fidel Ordoki, Kotte Iantzi, Xebe Txoperena, Txaflis Telletxea, Modesto Maia, Justo Urkijo, Juanito Maritxalar. Fermin Altzugarai, Iker Ordoki (haurra), Jesus Senosiain, Rafael Sanjurjo, X, Juantxin Maia eta Patxi Zamorano. Honela, Preferentera igotzeko promozioa jokatu behar zuen Arabako Erregionaleko lehen mailako bigarrenaren kontra. Hauen liga oraindik akautu gabea zegoenez, hilabete baino gehiago esperatu behar izan zuen Beti Gaztek. Maiatzaren 11n jokatu zen KristoEnean promozioaren lehendabiziko partidua, Gasteizko Huracan taldearen kontra. Lesakarrek gasteiztarren «haizeak» abudo moteldu zituzten, ordea. Zazpi eta bat ere ez irabazi zuten gogoan hartzeko partidu batean. Astebete beranduago Gasteizen jokatu beharreko itzuleko partidua besta handi bat izan zen eta Lesakatik bi autobus joan ziren. Guttienekoa emaitza izan zen (husnako berdinketa), Beti Gaztek sekulan izan zuen mailarik altuena lortu baitzuen, Gipuzkoako Preferente maila, hain zuzen. Gasteiztik bueltan, jo-
BETI GAZTE 2 • Kilimon 2 Montecarlo 4 • BETI GAZTE 4 BETI GAZTE 2 • Danena 1 Lazkao 5 • BETI GAZTE 2 BETI GAZTE 2 • Lengokoak 2 Antiguo 3 • BETI GAZTE 2 BETI GAZTE 1 • Beasain 0 Alza 2 • BETI GAZTE 0 Iztieta 1 • BETI GAZTE 2 BETI GAZTE 5 • Palmira 2 Roca 1 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 1 • Oiartzun 0 Danak 1 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 2 • Roteta 0 Soraluze 3 • BETI GAZTE 2 Kilimon 0 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 5 • Montecarlo 2 Danena 0 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 2 • Lazkao 1 Lengokoak 0 • BETI GAZTE 2 BETI GAZTE 2 • Antiguo 0 Beasain 1 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 4 • Alza 3 BETI GAZTE 1 • Iztieta 1 Palmira 1 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Roca 1 Oiartzun 1 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 2 • Danak 2 Roteta 2 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 0 • Soraluze 2
Hasierako faseko sailkapena
Po J I 7. 30 13
B 9
G 8
GA GK 52 44
Punt. 35+5
1982-83 denboraldia Kopa Gipuzkoa Danak 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Danak 0 Kilimon 4 • BETI GAZTE 2 BETI GAZTE 1 • Kilimon 3
101
FUTBOLA
198?
Beti Gazte-Beti Zaharrak. Javier Sarobe, Isidro Saralegi, Joxe Ramon Maritxalar, Luciano Mitxelena, Fidel Ordoki, Manolo Igoa, Miguel telletxea, J.A. Maritxalar “Lastra”, Juantxin Maia, Juanito Maritxalar, Alberto Arakues. Javier Igarzabal “Piti”, Marcos Oiartzabal, Manolo Rodriguez, Axo Arriola, Joxe Antonio Portu, Antonio Iturria, Miguel Arriola, Rafael Sanjurjo, Esteban Maritxalar, Justo Urkijo, Kotte Etxepare eta Rafael Eneterreaga. Aitzineko orrialdean, Marcos Oiartzabal, Justo Urkijok emandako saria jasotzen, bertze omenaldi egun batean. 102
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA 1983-84 denboraldia Erregionaleko 1. maila
kalariei Lesakan emandako ongietorria ere ez zen errex ahantzitzeko modukoa: ezpatadantzariak, musika banda… eta herritar aunitz hurbildu zen omenaldia eskaintzera. Denboraldi hartan, Gipuzkoako Kopa ere jokatu zuen Beti Gaztek, baina ez zuen aitzineko urteko arrakastarik lortu. Hasierako fasean, herriko bigarren taldearekin eta Gure Txokoarekin jokatzea egokitu zitzaion. Multzoko txapelduna izan eta gero, Oiartzun eta Orereta kanporatu ondotik, Zuzenbidearen kontra galdu zuen. Aipatu bezala, lehen aldiz, Beti Gazten haundietako bi talde izan ziren 1985-86 denboraldian, Gipuzkoako Kopan parte hartu baitzuen Gazte Beti izena eraman
Roteta 5 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Beasain 3 Danak 0 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 3 • Lengokoak 3 Roca 1 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 0 • Oiartzun 1 Soraluze 2 • BETI GAZTE 1 Antiguo 0 • BETI GAZTE 0 Donibane 2 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 0 • Lazkao 5 Zuzenbidea 3 • BETI GAZTE 3 BETI GAZTE 5 • Montecarlo 2 Usurbil 2 • BETI GAZTE 3 BETI GAZTE 0 • Kilimon 3 Iztieta 1 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 4 • Roteta 4 Beasain 7 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Danak 0 Lengokoak 2 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 3 • Roca 1 Oiartzun 0 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 0 • Soraluze 1 BETI GAZTE 1 • Antiguo 2 BETI GAZTE 1 • Donibane 2 Lazkao 4 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Zuzenbidea 3 Montecarlo 1 • BETI GAZTE4 BETI GAZTE 0 • Usurbil 1 Kilimon 2 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 0 • Iztieta 0
Hasierako faseko sailkapena
Po J 14. 30
I 5
B 9
G GA GK 16 38 62
Punt. 19-11
Erregionaleko 1. mailatik 2. mailara jautsiera
zuen taldeak. Egia erran ez zuen batere emaitza onik eskuratu. Haserako fasean, herriko talde nagusiaren kontra 12-0 eta 25 galdu zuen Kristo-Enean jokatutako partiduetan. Gure Txokoaren kontra 1-5 galdu zuen Kristo-Enean eta 6-1 Toki-Onan. Halere, hurrengo denboraldian, hobekixiago prestatu eta ligarako taldea zelairatuko zuen Gazte Betik.
103
FUTBOLA
1986-87 denboraldian uste baino errexago kontu zuten maila Preferente kategoria berria mantentzeko, fitxaketak egitea eskatu zuten denboraldi haseran herriko jokalariek eta honela ailegatu ziren Lesakara Jaime Man tzisidor, Irungo atezaina; Pablo Albeniz Oiartzungo erdilaria; edo Fernando Artie da Berako aurrelaria. Aurredenboraldian, Irungo Gwendolinek antolatutako sariketa irabazi zuen Beti Gaztek, 1986ko abuz tuaren 27an. Finalerdian bat eta bat ere ez irabazi zion Hondarribiari, Xabier Arto laren gol batekin. Finalean husna berdindu zuten Gwendoline eta Beti Gaztek, baina penaltietan lesakarrak gailendu ziren (3-4). Espero bezala, Preferenteko liga bertze kontu bat izan zen eta ez zen batere kategoria xamurra izan Beti Gaztekoentzat. Etxetik kanpoko partiduetan, batez ere, ez zuten beraien maila eman eta denboraldi guzian partidu bakarra irabazi eta bortz
104
1981
Biurranako zelaian jubenilak: Justo Urkijo, Justo Agirretxe, Patxi Mujika, Jaxinto Otxoteko, Luis Iantzi, Ramon Ordoki, Eduardo Konde, Tomas Maia, Antonio Iturria. Alfredo Perez, Alberto Arakues, Ramon Jose Iantzi, Montxo Telletxea, ?, Javier Igoa. berdindu zituzten Kristo-Eneatik kanpo. Garaipen handirik lortu ez zuten arren, gol sorta handirik ere ez zuten jaso. Hori bai, denboraldi akabaila aldera Zarautzen sei eta bat ere ez galdu zuten, baina ordurako bazekiten maila mantenduko zutela. Batez ere, etxean lortutako puntuei esker mantendu zuen lehen urte hartan maila Beti Gaztek. Hamabigarren postuan akautu zuen. Denboraldia akaututa, 1987ko ekainaren 7an, Preferente Sariketa jokatu zen Kristo-Enean, Nafarroako Preferenten ari-
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA tu zen Baztan eta Gipuzkoakoan aritu zen Beti Gazteren artean. Partidu honen helburua, Lesakakoen atezaina zen Patxi Petrirena sunbildarraren Altsuperea baserria moldatzeko dirua biltzea izan zen. Sute batek hondatu zuen Altsuperea baserria. Partiduko sarreraz gain, zozketa bat ere egin zen dirua biltzeko. Tomas Maiak zuzentzen zuen Gazte-Beti taldeak ere ligan parte hartu zuen, Erregionaleko bigarren mailan. Hameka taldeko multzoan zazpigarrena izan zen, 7 partidu irabazi, 4 berdindu eta 9 galdu ondotik. 18 puntu eta 2 negatiborekin akautu zuen. 39 gol egin zituen eta 44 jaso. Kategoria hartan Berako Gure Txokoa izan zen txapeldun eta Gazte Betik ez zuen beratarrei irabaztea lortu. Kristo-Enean 0-1 galdu zuten lesakarrek eta Toki-Onan 2-0. 1996-97 denboraldira arte esperatu beharko zen berriz ere haundietan herriko bigarren taldea ikusteko, Gazte Beti desagertu egin baitzen.
1987-88 denboraldian ez zuten partidurik irabazi etxetik kanpo 1987-88 denboraldia ez zen gaizki hasi Beti Gaztekoentzat, Preferente mailan zeuden bigarren urtean. Ordiziari 5 eta 1 irabazi zioten Kristo-Enean laugarren jardunaldian eta orokorrean etxean dexente ibili ziren. Halere, etxetik kanpo ez ziren batere ongi moldatu: hamazazpi norgehiagokatik ez zuten partidu bakar bat ere irabazi! Berdinketa bat edo bertze bai, baina kanpoan irabaztea zer zen ez zuten jakin denboraldi honetan. Kontrario xamurregia suertatu zen Beti Gazte Kristo-Eneatik urrun jokatu zituen partiduetan. Gainera, porrot kozkorrak ere jaso zituen (6-0 Ilintxaren kontra Legazpian, 6-2 Mutrikuren kontra, 5-1 Zuzenbidea eta Bergararen aurka…). Eskerrak etxean puntu dexente lortu zituztela eta azken bi partiduetan, etxean irabazi eta kanpoan berdinketa lortu zutela, bertzenaz kategoria mantentzea ere arriskuan egonen zen. Hamalaugarren postuan akautu zuten hemezortzi talderen artean.
1984-85 denboraldia Erregionaleko 2. maila Beti Ona 0 • BETI GAZTE 3 BETI GAZTE 4 • Antiguotarra 0 Montecarlo 1 • BETI GAZTE 2 (Andoni Zamorano, Severiano Txoperena) BETI GAZTE 5 • Gure Txokoa 1 BETI GAZTE 4 • Iztieta 1 Itxas Gain 2 • BETI GAZTE 2 BETI GAZTE 2 • Gwendoline 2 Roteta 4 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 3 • Beti Ona 0 (S.Txoperena, Justo Agirretxe eta J.Angel Ordoki) Antiguotarra 3 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 6 • Montecarlo 1 Gure Txokoa 1 • BETI GAZTE 2 Iztieta 0 • BETI GAZTE 6 BETI GAZTE 7 • Itxas Gain 3 Gwendoline 0 • BETI GAZTE 2 (Rafael Retegi eta Andoni Zamorano) BETI GAZTE 3 • Roteta 1 (Joxeluis Retegi, J.A. Ordoki eta J. Agirretxe)
Hasierako faseko sailkapena
Po J I 1. 16 12
B 2
G 2
GA GK Punt. 52 20 26+10
Erregionaleko 2. mailatik 1. mailara igoera
1984-85 denboraldia Afizionatuen Kopa BETI GAZTE 2 • Hondarribia 3 Hondarribia 0 • BETI GAZTE 2 (Andoni Zamorano, Luis Madariaga) Roteta 3 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 4 • Roteta 3
1984-85 denboraldia Trofeo Federación BETI GAZTE 6 • Beti Ona 0 (Agirretxe, Elordi, J.A. Ordokik 2, Txoperenak 2) BETI GAZTE 1 • Itxas Gain 1 Montecarlo 2 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 1 • Gwendoline 1 Antiguotarra 1 • BETI GAZTE 3 BETI GAZTE 4 • Roteta 1 BETI GAZTE 2 • Montecarlo 0 Itxas Gain 0 • BETI GAZTE 6 Beti Ona 2 • BETI GAZTE 2 Gwendoline 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 6 • Antiguotarra 3 (Severiano Txoperenak 2, Javier Irastorza «Otsua»k 2, Juan Angel Ordoki eta Rafa Retegi) Roteta 3 • BETI GAZTE 0 Po J 2. 12
Azken sailkapena I 6
B 3
G 3
GA GK 32 16
Punt. 15+3
105
FUTBOLA
Nesken lehen saiakera kopan Beti Gazteko nesken taldeak lehendabiziko agerpena egin zuen 1987-88 denboraldiko kopan. Neska talde batek proposamena luzatu zion zuzendaritza batzordeari eta honek bi baldintza betetzea eskatu zuen: taldea osatzeko falta ziren neskak biltzea eta entrenatzailea bilatzea. Jesus Senosiain hasi zen entrenatzaile gisa eta taldea Gipuzkoako Federazioan sartu zen –garai hartan, Nafarroan ez zegoen bertze talde federaturik–. Lehen partidu horietan ez zuten emaitza onik lortu, baina hurrengo urtean taldea ateratzeko eta ligan aritzeko animoa bildu zuten. 1988-89: zortzigarren postuarekin denboraldirik onena Preferenten Aitzineko bi urteak maila hain juxtu mantenduta, bertze horrenbertze espero zen Preferenteko hirugarren urtean. Beti Gaztek, ordea, bertze itxura bat eman zuen liga hasera-haseratik. Horren erakusgarri, zazpigarren jardunaldian lidergo-
106
1982
Hondarribiako Hondartza futbol zelaian jubenilak: Kotto Altzuguren, Daniel Goienetxe, Iñigo Irigoien, Aranibar, Tomas Otxoteko, Juan Carlos Sanjurjo, Juan Pablo Txoperena, Tomas Maia, Iñigo Agirre, Txiku Anzizar, Antonio Iturria. Luis Madariaga, Gregorio Ugalde, Angel María Gil, Juan Carlos Garcia, Joxe Madariaga, Patxi Mujika, Javier Ordoki eta Joxe Ramon Otxoteko. an zegoela Lesakako taldea, Elgoibar eta Azpeitiako Lagun Onak bezalako talde indartsuekin berdinduta. Ordurako, Rafael Retegi igantziarrak bortz gol sartuak zituen eta golegileen sailkapenaren buruan zegoen, hau ere. Hurrengo bi partiduak galdu egin zituen herriko talde nagusiak eta pixkan-pixkan gibelera joan zen sailkapenean, baina buruko postuak urruti utzi
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1986-87
Gazte Betiko taldea Kopa txapelketan plazaratu zen denboraldi horretan. Juan Carlos Sanjurjo, Juan Luis Aleman, Miguel Angel Lanz, Joxelu Retegi, Patxi Mujika, Joxemari Altzugarai «Txapeltegi», Kotte Etxepare, Tomas Maia (entrenatzailea), Txiku Anzizar. Patxi Rodriguez, Angel María Gil, Pedro Etxarte, Luis Madariaga, Miguel Telletxea, Alvaro Telletxea eta Alberto Arakues. Hurrengo denboraldian ligan ere parte hartuko zuen. gabe (Aste Santuko atsedenaldian hirugarren postuan zegoen oraindik). Rafa Rete gik golak sartzen segitu zuen eta golegile onenen artean egon zen, bigarren itzulian Elgoibarren belauneko lesio larri bat izan zuen arte. Orokorrean, Beti Gaztek sendo segitu zuen Kristo-Eneako partiduetan, baina horretaz gain, etxetik kanpo ere par-
1984-85 denboraldia Gipuzkoako Kopa Lehenbiziko fasea
Gwendoline 0 • BETI GAZTE 2 BETI GAZTE 5 • Roca 3 Montecarlo 1 • BETI GAZTE 2 BETI GAZTE 2 • Gwendoline 1 Roca 1 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 6 • Montecarlo 2
Finalerdia
BETI GAZTE 3 • Antiguo 0 (Alberto Arakues, Severiano Txoperena, Modesto Maia «Pillotegi») Antiguo 1 • BETI GAZTE 1
Finala
BETI GAZTE 1 • Zuzenbidea 3 (Rafael Retegi)
tiduak irabazten hasi zen (guzira zazpi partidu irabazi zituen Lesakatik urrun). Garai hartan, Karmele Tolosak sinatutako artikulu luzea agertu zen “Egin” egunkarian, taldearen berri emanez. Ez bakarrik momentuko sailkapen bikaina, baita taldeko giroa, gorabeherak eta bertze zenbait kontu agertu ziren:
107
FUTBOLA
1988-89
Goitian, Andoaingo futbol zelaian, Euskalduna-Beti Gazte: Julian Iantzi, Severiano Txoperena, Raul Garcia, Luis Madariaga, Jon Martinez, Justo Agirretxe, Aitor Arotzena, Modesto Maia, Gerardo Telletxea. Peito Sanchez (entrenatzailea), Rafa Retegi, Bixente Lekuona, Pello Telletxea, Xabier Artola, Juan Angel Ordoki, Txiku Antzizar eta Mattari Altzuarte. Ondoan, Julian Iantzi.
ÂŤBet i Ga ztek ez d a uka igot zek o a smorik ba ina goia n buka tu n ah i d u d e nbora ld ia
Inon futbolari afizionaturik baldin bada, hitzaren zentzu osoan, horiexek Beti Gaztekoak izanen dira. Ezin erran da behinpein inolako diru estimulurik daukatenik. Eta hori, Preferente delako maila honetan ere ez da ohizko gauza, talde gehienek prima bat bederen izaten baitute irabazi alde.
108
Kirolzaletasuna, futbolzaletasuna eta taldearen barrenean dagoen elkartasuna dira jokalari hauen motibazioak, nahiz eta zenbait baldintza ez diren hagitz egokiak, hala nola zalai kaxkarra, entrenatzeko leku egokirik eza, etabar. Aipatu dugun elkartasunaren eta taldean dagoen giro ederraren adierazgarri, balantzetxo hau non egin dugun. Igande honetan izan den atsedenaldia eta Aste Santuko festa egunak
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA aprobetxatuz, jokalariak eta entrenatzailea sagardotegi batean bildu ziren bertan afari bat egiteko, eta hantxe egon ginen gu ere, denboraldiaren balorapena egin asmoz. Lehenik eta behin, Peito Sanchez entrenatzaileak zera azpimarratu nahi luke, “ia bortzehun bazkideko elkarte baten izenean ari den futbol talde bateko jokalariak berak dira partidu aitzinean zelaiko marrak egin, berdindu eta guzi egin behar dutenak”. Eta ondoren, arrenkuratsu, “badirudi inork ez duela baloratzen aurten Beti Gaztek daraman denboraldi bikaina. Bertze zenbait talde goraipatzen dira, agian ospe haundiagoa dutelako edo maila altuagoetan ibiliak direlako, kontutan hartu gabe talde horiek denak (alegia, bi ezik) gure atzetik daudela sailkapenean. Adibidez, bitxikeria bat aipatzeagatik, talde guzietako entrenatzaileak irratian aritu dira hitzegiten, gu ezik”. Denboraldi honetarako helburuak aipatzerakoan hauxe diote: “ezin pentsa dezakegu hirugarren mailara igotzea, nahiz eta hirugarren egon bigarrenak zortzi puntu ateratzen bait dizkigu. Hala ere, zenbat eta goitiago gelditu, hobe”. Bigarren itzuli honetan gauzak hobeki ateratzen ari zaizkie, Justo Agirretxe kapitainak dioen bezala: “Etxean hobeki ari gara orain, eta kanpoan puntuak ateratzen jarraitzen dugu. Lehenbiziko itzulian etxean hainbertze puntu galdu ez bagenitu, orain bigarrenarekin hortxe ibiliko ginateke”. R etegi g olea tza il ea Ez da prezeski gol aunitz egiteagatik nabarmentzen aurten Beti Gazte taldea. Hala ere, aipamen berezia merezi du arlo honetan Rafa Retegi igantziarrak, taldeko golegilerik hoberena eta maila honetako hoberenetakoa baita 12 golekin. Aipagarriagoa oraindik iaz belauneko lesio larri bat jasan zuela kontutan hartuz. Retegik dioenez, “gure futbol zelaia hain kaxkarra izanik, kanpoko zelai hoberenetan egin ditugu partidurik bikainenak. Horrek erran nahi du teknika aldetik ez gabiltzala batere gaizki”. Gainerako golak honela banatuak daude: Lekuonak 5, Pillotegi eta Igarzabalek 3, eta Justo, Arozena eta Artolak 1. Bertzalde, sartzen dizkieten golak ere ez dira aunitz. Adibidez, Lesakan jokatutako azken zortzi partiduetan gol bakar bat sartu diete, Jon atezaina, Justo eta Txoperena erdiko atzelariak eta Elordi eta
1985-86 denboraldia Erregionaleko 1. maila BETI GAZTE 3 • Lazkao 1 Hondarribia 1 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 8 • SORALUZE 1 Danak 2 • BETI GAZTE 3 (Andoni Zamoranok 2, Candi Arkotxa) BETI GAZTE 2 • Lengokoak 2 (Severiano Txoperena, Justo Agirretxe) Trintxerpe 1 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 3 • Donibane 0 (Rafael Retegik 2, Candi Arkotxa) Roca 0 • BETI GAZTE 4 Antiguo 1 • BETI GAZTE 2 BETI GAZTE 7 • Oiartzun 1 (Andoni Zamorano, Rafa Retegi, Candi Arkotxa, Justo Agirretxe, ???? Iturria eta bere atean 2) Kilimon 2 • BETI GAZTE 2 (Candi Arkotxa) BETI GAZTE 5 • Zuzenbidea 1 Roteta 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 3 • Azkuene 1 (Juan Angel Ordokik 2, Rafa Retegi) Danena 2 • BETI GAZTE 3 (Zamorano, Retegi, Candi) Lazkao 3 • BETI GAZTE 2 (Retegi, Modesto Maia) BETI GAZTE 5 • Hondarribia 2 (Zamoranok 3, Retegi, J.A. Ordoki) Soraluze 1 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Danak 2 Lengokoak 0 • BETI GAZTE 1 (Andoni Zamorano) BETI GAZTE 3 • Roca 1 (Agirretxe, Arkotxa, Retegi) BETI GAZTE 2 • Antiguo 0 (Severiano Txoperena, Irastorza) Oiartzun 0 • BETI GAZTE 3 (Retegi, Candi Arkotxak 2) BETI GAZTE 2 • Kilimon 1 Zuzenbidea 0 • BETI GAZTE 1 (Severiano Txoperena) BETI GAZTE 4 • Roteta 1 (Candi Arkotxak 2, J.A. Ordoki, Kotte Iantzi) Azkuene 1 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 5 • Danena 3 (Candi Arkotxa, Joxelu eta Rafa Retegi, Jabier Irastorza, Justo Agirretxe)
Azken sailkapena
Po J I 2. 30 19
B 5
G 6
GA GK Punt. 78 38 43+13
Erregionaleko 1. mailatik Preferentera igotzeko Promozioa jokatu behar Arabako bigarrenarekin.
Igoera Promozioa
BETI GAZTE 7 • Huracan 0 (Irastorza, Txoperena, J.A. Ordoki, Agirretxe, Arkotxa, Rafa Retegik 2) HURACAN 0 • BETI GAZTE 0 Preferentera igoera
109
FUTBOLA
1988-89
Molinao futbol zelaian garaipena lortu zuen Beti Gaztek Trintxerperen aurka: Modesto Maia, Jon Martinez, Justo Agirretxe, Severiano Txoperena, Aitor Arotzena, Bixente Lekuona, Peito Sanchez (entrenatzailea). Fernando Zoco, Juan Antonio Calleja, Joxerra Izagirre (Irun), Raul Garcia, Mattari Altzuarte, Pello Telletxea eta Xabier Artola. Ondoan, Aitor Arotzena eta Modesto Maia, Hondarribiaren aurka. Artola hegaletakoak bikain ari dira denboraldi guzian. Erran behar da taldea beterano eta gazteen arteko nahasketa bat dela. Urte gehien daramatenak Pillotegi, Elordi, Justo, Retegi eta Txoperena dira, eta gazteenak Jon, Arozena eta Igarzabal. Ia denak bertakoak dira, bakar
110
batzuk ezik: Artola, Hondarribiakoa eta azken hiru denboraldietan bere erregulartasuna erakutsi duena; Lekuona, aurten Irundik etorritako aurrelari trebea, eta Mattari Altzuarte baztandarra, jokalari fina baina arazo fisikoak direla medio guttitan jokatu ahal izan duena. Pl a ntil a ren l a bur tas una
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA Aurten izan duten arazorik larriena plantilaren laburtasuna izan da, dudarik gabe. Zenbaitek denboraldia hasi ondoren utzi behar izan zuten: Julenek eta Otsuak lanarengatik, eta Xabier Ordokik Real Union taldera itzuli zelako. Hamalau jokalari bertzerik ezin izaten dira elkartu partiduetarako, eta puntu honetan denek ahobatez onartzen dute “gutti jokatu arren entrenamenduetara joaten diren Erkizia jubenilak, Antzizar ordezko atezainak, Gerardo aurrelariak eta bertze zenbait laguntzailek meritu haundia dutela”. Zorionez, lesioak ez dira ugariak izan. Balorapen honetan ezin dugu aipatu gabe utzi Beti Gazte taldeak erakutsi duen garbitasuna, maila honetan zigorrik guttien izan duen taldea bait dugu, guztira dozenaren bat txartel hori atera dizkietelarik eta gorri bakar bat ere ez. Ez da harritzekoa, beraz, baina bai aipagarria, arbitroen Kolegioko presidenteak arbitro guzien izenean jokabide hau zoriondu eta goraipatu izatea. Horra hor segitu beharreko eredua». Azkenean, Preferenten orain arte sekulan lortu duen sailkapen onena eskuratu zuen Beti Gaztek liga akabailan, zortzigarrena.
Neskak Gipuzkoako ligan aritu ziren Denboraldi hartan lehen aldiz ligan parte hartu zuen Beti Gazteko emakumeen taldeak. Haseran Senosiainen erranetara aritu ziren neskak, ligan Joxe Luis Altzugarai “Zikiro” entrenatzailearen erranetara aritu ziren lehen aldiz. Espero bezala, ez zuten emaitza onegirik eskuratu baina kontuan hartu behar da Gipuzkoako Ligan aritu zirela, Espainiako txapeldunak izanak ziren Oiartzun eta Añorga bezalako taldeekin batera. Bederatzi taldeen artean azkenak izan ziren. Partidu bakarra irabazi zuten eta 15 galdu. 8 gol alde eta 80 kontra. Halere, nesken futbolaren hazia jarri zuten Lesakan, geroxeago Bortziriak taldean eta Gipuzkoako Ligako txapelduna izanen zen Gure Txokoan ariko ziren jokalariak lehen aldiz zelairatuz. Aipatu bezala, partidu bakarra irabazi zuten ligan, Donostiako Okendo Kirolak taldearen kontra eta honelaxe agertu zen partidu honen laburpena “Egin” egunka-
1986-87 denboraldia Preferente maila BETI GAZTE 1 • Ordizia 1 (Pablo) Ilintxa 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 3 • Aloña Mendi 1 (Irastorza, Justo Agirretxe, Rafa Retegi) Euskalduna 1 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 0 • Aurrera 2 Alegria 0 • BETI GAZTE 0 Eskoriatza 2 • BETI GAZTE 1 (Justo Agirretxe) BETI GAZTE 1 • Trintxerpe 2 (Rafa Retegi) Zumaiako 0 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Abetxuko 0 (Retegi, Artieda) Beasain 0 • BETI GAZTE 1(S. Txoperena) BETI GAZTE 3 • Urola 1 (Justo Agirretxe, Rafa Retegi, Julian Iantzi) Mondragon 0• BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Lagun Onak 1 (Andoni Zamoranok 2) Touring 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Bergara 1 (Irastorza, Agirretxe) Pasajes 2 • BETI GAZTE 1 (Javier Ordoki) BETI GAZTE 3 • Zarautz 1 (Irastorza, Retegi, Pablo) Elgoibar 3 • BETI GAZTE 1(Agirretxe) Ordizia 1 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 3 • Ilintxa 3 (Kotte Iantzi, J.A. Ordoki, Kotte Etxepare) Aloña Mendi 1 • BETI GAZTE 1 (Agirretxe) BETI GAZTE 3 • Euskalduna 0 (Javier Ordoki, Agirretxe, bere atean) AURRERA 2 • BETI GAZTE 1 (Luis Madariaga) BETI GAZTE 0 • Alegria 0 BETI GAZTE 3 • Eskoriatza 1 (Julian Iantzi, Artiedak 2) Trintxerpe 2 • BETI GAZTE 1 (Pillotegi) BETI GAZTE 2 • Zumaiako 1 (Artieda, Julian Iantzi) Abetxuko 3 • BETI GAZTE 1 (Artieda) BETI GAZTE 3 • Beasain 3 (Artieda, Kotte Etxepare, Pablo) Urola 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Mondragon 1 (Artieda) Lagun Onak 2 • BETI GAZTE 2 (Irastorza, Agirretxe) BETI GAZTE 1 (Pillotegi)• Touring 2 Bergara 3 • BETI GAZTE 1 (Madariaga) BETI GAZTE 0 • Pasajes 2 Zarautz 6 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 0 • Elgoibar 0
Azken sailkapena
Po J I 12. 38 10
B 11
G GA GK 17 44 57
Punt. 31-7
111
FUTBOLA
1988-89
Denboraldi ederra egin bazuen ere, Antiguoren kontra jokatutako partidua 2-0 galdu zuen Beti Gaztek: Justo Agirretxe, Severiano Txoperena, Javier Igarzabal, Modesto Maia, Jon Martinez. Aitor Arotzena, Bixente Lekuona, Xabier Artola, Mattari Altzuarte, Jon Iratzo ki eta Rafael Retegi. Ondoan, Txoperena eta Mattari, partidu bereko jokaldi batean. rian Mirari Telletxeak sinatutako kronikan:
ÂŤBet i Ga zte ko n esk ek leh e nd ab iziko ga raipena lort u zuten
Joan den larunbatean, Beti Gazteko neskek Okendo Kirolak taldearen aurka jokatutako partidua ikusi zutenek ezin izanen zuten erran Kristo-Enean lortutako lehendabiziko bi
112
puntuak merezi ez zutenik, partidu ederra jokatu baitzuten eta 3 eta 1eko emaitza hori merezi zuten. Harmailetan jende dexente bildu zen eta zelaia hagitz egoera onean zegoen, beraz, futbolean aritzeko arratsalde ederra gelditu zen. Neskek hagitz ongi jokatu zuten eta irabaztea merezi izan zuten, haseratik garaipena-
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA ren bila atera baitziren, beraientzat hain berezia zen partidu honetan. Beti Gazteko jokalariak nagusi izan ziren ia partidu osoan, gol aukera aunitz sortu zituzten, baina, batzuetan suerte txarrarengatik eta bertze batzuetan kanpoko atezainaren lan onarengatik, ez ziren golean gauzatu. Garaipena hagitz garrantzitsua izan da, denboraldi honetako lehen bi puntuak baitira, morala hartzeko eta, orain arte bezala, lanean segitzeko baliagarriak izanen direnak. Beti Gazteren hamaikakoa honako hau izan zen: Maite, Amaia, Mujika, Abuin, Conde, Idoia, Ana, Edurne, Sonia, Begoña eta Juana. Golak: 1-0 beraien atean. 59. minutuan kanpokoen gola. 67. minutuan, 2 eta 1ekoa sartu zuen Juanak. 75. minutuan, 3 eta 1ekoa Begoñak sartu zuen». Kopan ere parte hartu zuten, eta hemen Eibarko Urkiri 4-1 irabazi zioten Kristo-Enean eta Eibarren berdinketa lortu zuten. Honela, bortz taldeko multzoan laugarrenak izan ziren. Hamabortz eta hogei urte bitarteko neskak ziren taldea osatzen zuten gehienak, baina denboraldi akabailarako batzuk utzi egin zuten. Halere, hurrengo denboraldian taldea ateratzeko gogotsu ageri ziren neskak eta honela azaltzen zuten beraien filosofia: «Gure artean hagitz giro ona dago, ziur bertze taldeetan ez dagoela gure artean aurkitzen den xalxa. Nahiz eta partidu bat 10 eta 0 galdu, hoberena afaria egitea da: eta afaria egiteko arrazoiren bat behar badugu, 12 gol ez digutela sartu izanen da». Hurrengo denboraldian, dena den, ez zen nesken talderik zelairatu.
1989-90 denboraldian Promozioa jokatu behar mailari eusteko Denboraldi txukun horren ondotik, 80. hamarkadako azken denboraldia ez zen espero bezain ona izan Preferenteko taldearentzat. Zenbait partidutan, taldearen gaztetasuna eta jokalari gutti izatea nabarmendu zen. Liga hasera desastre hutsa izan zen. Lehen bortz partiduetan ez zuten puntu bakar bat ere lortu, sailkapenaren zuloan sartuz. Halere, pixkanaka-pixkanaka emaitza hobeak ailegatu ziren
1987-88 denboraldia Preferente maila Lazkao 0 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Elgoibar 1 (Justo Agirretxe, Aitor Alza) Oiartzun 2 • BETI GAZTE 1 (Garcia) BETI GAZTE 5 • Ordizia 1 (Luis Madariagak 2, Justo Agirretxe, Severiano Txoperena, Gerardo Telletxea) BETI GAZTE 1 • Zarautz 2 (Javier Igarzabal) Urola 0 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 0 • Mutriku 1 Antiguo 1• BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Zuzenbidea 0 (Severiano Txoperena, Luis Madariaga) Beasain 2• BETI GAZTE 1 (Luis Madariaga) BETI GAZTE 0 • Kilimon 0 Euskalduna 1• BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 3 • Bergara 1 (Aitor Alza, Andoni Zamorano, Luis Madariaga) Zumaiako 4 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Trintxerpe 2 (Aitor Alza, Justo Agirretxe) Ilintxa 6 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Lagun Onak 0 (Severiano Txoperena) BETI GAZTE 4 • Lazkao 3 (Luis Madariagak 2, S.Txoperena, Aitor Alza) Elgoibar 3 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Oiartzun 0 (Rafa Retegi, Severiano Txoperena) Ordizia 1 • BETI GAZTE 0 Zarautz 4 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Urola 2 Mutriku 6 • BETI GAZTE 2 (Jon Durañona, Justo Agirretxe) BETI GAZTE 3 • Antiguo 1 Zuzenbidea 5 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 1 • Beasain 1 Kilimon 0 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Euskalduna 2 Bergara 5 • BETI GAZTE 1 (Luis Madariaga) BETI GAZTE 1 • Zumaiako 1 Trintxerpe 3 • BETI GAZTE 2 (Kotte Iantzik 2) BETI GAZTE 2 • Ilintxa 1 Lagun Onak 0 • BETI GAZTE 0
Po J 14. 34
Azken sailkapena I 9
B 10
G GA GK 15 41 62
Punt. 28-6
113
FUTBOLA
eta gibeleko postuetatik aldegin zuen Beti Gaztek. Ikaragarrizko liga egin gabe, bazirudien maila mantentzeko arazorik ez zuela izanen, baina herriko taldeak izan ohi dituen ratxa txar horietako bat hartu zuen: ligako azken sei partiduak galdu egin zituen (porrotik mingarriena Mutrikuren kontra Kristo-Enean bi eta zazpi galdutako partidua izan zen, kontuan hartuz atsedenaldirako bat eta zazpi galtzen ari zela). Bukaeran, azken hirugarrena izan zen Beti Gazte eta maila mantentzeko Promozioa jokatu behar izan zuen Erregionaleko lehen mailan bigarrena izan zen Soraluzeren kontra. Joaneko partidurako jendez eskas joan zen Kotte Iantzik zuzentzen zuen taldea. Hiru eta bat galdu zuten Elgoibarren jokatutako partidua. Itzuliko partidurako zailak zeuden kontuak eta Soraluzetik bi autobus etorri ziren, beraien taldea animatzera eta, ustez, igoera ospatzera. Beti Gaztekoak ez ziren kikildu, ordea, eta partidu ikusgarri batean sei eta bat ere ez irabazi zuten. Kostata izan bazen ere, bertze urte batez, Pref erente mailari eutsi zioten eta 90. hamarkada Gipuzkoako maila gorenean hasiko zuten.
114
1988-89
Nesken taldea Gipuzkoako Ligan aritu zen, Joxe Luis Altzugarai ÂŤZikiroÂťren gidaritzapean: Cris Hidalgo, Ana Mujika, Eukene Oiartzabal, Amaia Abuin, Arantxa Konde, BegoĂąa Vazquez, Idoia Telletxea, Maite Mendigutxia, Laura Iantzi. Guadalupe Garcia, Sonia Salgado, Edurne Aranburu, Juana Aleman, Anabelen Rodriguez, Marisol Etxepare, Amaia Larralde eta Maider Martinez. Elkartea krisian eta krisia gainditzen Hona arte, futbolean talde nagusiak hamarkada honetan lortutakoa. Ez zen gutti izan, bi urtez, erregionaleko bigarren mailatik Preferentera igaitea lortu baitzuen. Beti Gazte elkarteak, aldiz, ez zituen momenturik onenak bizi. Preferen tera igo zen denboraldi haseran, 1985eko abuztuaren 9an zehazki, batzorde batek hartu behar izan zuen desagertzeko zorian zegoen elkartearen kargua. Batzorde ho-
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA 1988-89 denboraldia Preferente maila
nen ustez, elkartea krisi larrian zegoen, bai nortasun aldetik baita ekonomia aldetik ere. Hortik ateratzeko, lesakarren laguntza eskatu zuen eskutitz baten bidez: «Lesakar agurgarria: Honezgero ezagun izanen zaizu Lesakan aitzindari den Beti Gazte kirol eta kultur elkarteak bizi duen egoera larria. Ekitaldi aunitz egiten ditu, batzuetan asmatuz eta bertzeetan ez horrenbertze, baina momentu honetan iraunbizitzeko krisi larrienetako bat pasatzen ari da, krisi ekonomikoa, nortasun krisia, etab… Hilaren 9an izandako bilera batean, garai bateko bazkideak eta bazkideak ez direnak agertu ginen, eta egoera aztertzeko eta elkarteari jarraipena eta indar berria emateko esfortzu berri bat egitea erabaki zen, horretarako gida batzorde bat osatu delarik. Gida Batzorde honek, erretiratuei, gazteei, haurrei eta, orokorrean, herri osoari zuzendutako ekitaldi ezberdinak egin daitezkeela uste du, kirol ekitaldiak, kultur ekitaldiak, jolasak, etab… Horretarako, Lesakako herri osoaren laguntza beharko genuke, ez bakarrik diru laguntza, baita giza berotasuna elkartearentzako. Lehendabizi eman beharreko pausua bazkideak lortzea izanen da, bazkide hauen bitartez batzar orokorra egin ahal izateko eta zuzendaritza batzorde berri bat aukeratu ahal izateko, honela, denen oniritziarekin lan egin ahal izateko eta elkartearen
Kilimon 3 • BETI GAZTE 1 (Rafa Retegi) BETI GAZTE 2 • Lazkao 1 (Rafa Retegik 2) Ordizia 0 • BETI GAZTE 3 (Rafa Retegi, Javier Igarzabal, Bixente Lekuona) BETI GAZTE 0 • Urola 0 Zarautz 0 • BETI GAZTE 1 (Bixente Lekuona) BETI GAZTE 2 • Euskalduna 2 (Javier Igarzabal eta beraien atean) Zuzenbidea 0 • BETI GAZTE 1 (Rafa Retegi) BETI GAZTE 1 • Lagun Onak 2 (Bixente Lekuona) Eskoriatza 1 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Elgoibar 0 (Rafa Retegi) Bergara 1 • BETI GAZTE 1 (Rafa Retegi) BETI GAZTE 1 • Beasain 2 (Xabier Artola) Ilintxa 0 • BETI GAZTE 1 (Javier Igarzabal) BETI GAZTE 0 • Hondarribia 0 Antiguo 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 3 • Trintxerpe 0 (Juan Angel Ordoki, Julian Iantzi, Aitor Arozena) Zumaiako 4 • Beti Gazte 1 (Bixente Lekuona) BETI GAZTE 3 • Aretxabaleta 1 (J.A. Ordoki, Modesto Maia, Bixente Lekuona) BETI GAZTE 2 • Kilimon 0 (Rafa Retegi, Modesto Maia) Lazkao 3 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Ordizia 0 (Modesto Maia, Rafa Retegi) Urola 2 • BETI GAZTE 1 (Justo Agirretxe) BETI GAZTE 1 (Rafa Retegi) • Zarautz 0 Euskalduna 3 • BETI GAZTE 1 (Retegi) BETI GAZTE 0 • Zuzenbidea 0 Lagun Onak 0 • BETI GAZTE 1 (Juan Angel Ordoki) BETI GAZTE 1 • Eskoriatza 0 (Rafa Retegi) Elgoibar 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Bergara 2 (Bixente Lekuona, Juan Angel Ordoki) Beasain 3 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Ilintxa 3 Hondarribia 0 • BETI GAZTE 3 BETI GAZTE 3 • Antiguo 3 Trintxerpe 0 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 1 • Zumaiako 3 Aretxabaleta 4 • BETI GAZTE 1
Azken sailkapena
Po J I 8. 36 15
B 7
G GA GK 14 44 47
Punt. 37+1
115
FUTBOLA
1989-90
Preferenteko taldeak Promozioa jokatu behar izan zuen maila mantentzeko. Kotte Iantzi (entrenatzailea), Severiano Txoperena, Justo Agirretxe, Bixente Lekuona, Felix Irazoki, Juan Antonio Calleja, Modesto Maia, Miguel Mari Moreno, Juanjo Iratzoki, Mattari Altzuarte, Jose Mari Erkizia, Endika Mendegia, Gerardo Telletxea, Xabier Artola eta Javier Igartzabal. Promozioan, joaneko partiduan jendez eskas xamar ibili zen Kotte Iantzi entrenatzailea eta 3-1 galdu zuten Soraluzeren aurka Elgoibarren. Kristo-Enean, ordea, ekainaren 3an, 6-0 irabazi zuen Beti Gaztek. Argazkian, Felix Irazoki eta Bixente Lekuona gol bat ospatzen. segida posible egiteko. Hau guziagatik zuregana zuzentzen gara, zure laguntzarekin Lesakak merezi duen elkartea izan dezanÂť.
116
Deialdi honek erantzun ona izan zuen, nonbait, eta 1986ko irailean egindako batzar orokorrean Zuzendaritza Batzorde berria izendatu zen: Felix Egues izendatu zu-
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA ten lehendakari berria eta bokalak, txirrindularitzakoa, Dionisio Arriola; futbolekoa, Andoni Zamorano; atletismokoa Salvador Iantzi; kulturakoak, Jokin Iturria eta Alfonso Obeso; mendi taldekoa, Isidro Saralegi. Idazkaria, Rafaela Zamorano izanen zen, diruzaina Rafael Irigoien eta kirol koordinatzailea Javier Eneterreaga. 1986rako aurrekontua 1.700.000 pezetakoa zen. 1986ko irailean elkarteak bertze batzar bat egin zuen eta bertan milioi erdiko superabita agertzen zen. 1987. urterako, ordea, 3.610.000 pezetako aurrekontua eta 1.300.000 pezetako defizita aurrikusi zuten. Urte hartan elkarteak 364 bazkide zituen: 9 jubilatuak, 218 helduak (hemezortzi urtetik goitikoak), 34 gazte hamalau eta hemezortzi urte artekoak eta 102 haur, hamalau urtetik beheitikoak. Marcelino Sanjurjok Deia egunkarian idatzitako kronikan agertzen zenez, ordurako elkartearen egoitza eta futbol zelai berriaren gaiak aztertzen ari ziren Zuzendaritza Batzordekoak: «…Batzar orokorrean, egoitza soziala martxan paratzeko zuzendaritza batzordearen saiakera ere azaldu zen, baita Herriko Etxearekin, Diputazioarekin eta Laminaciones de Lesaka lantegiarekin burutzen ari diren solasaldiak, kirol zelai bat lortzeko intentzioarekin. Azkenik, egitasmo aunitz dagoela kontuan hartuz, deialdi berezia egin zitzaien bazkideei, zuzendaritza batzordean parte hartuz lagundu dezaten». 1988. urteko kontuak 50.150 pezetako superabitarekin itxi ziren: 3.507.612 pezetako diru sarrerak eta 3.457.662 pezetako gastuak. Hurrengo urterako berriz, 3.338.000 pezetako aurrekontua aurreikusi zuten, 1989ko otsailaren 18an egindako batzarrean. 1990. urteko otsailean egindako batzar orokorrean 1989ko kontuak onartu ziren (105.997 pezetako superabita, 4.339.611 pezetako sarrerekin eta 4.233.614 pezetako gastuekin). Halere, zuzendaritza batzordean aritzeko ez zen inor prest agertu eta martxoaren 17rako ez ohiko batzarra deitu zen. Orduan ere ez zen inor agertu eta lehengo batzordeak segitu behar izan zuen, baina karguak banatu gabe. G
1989-90 denboraldia Preferente maila BETI GAZTE 2 • Beasain 4 Euskalduna 5 • BETI GAZTE 1 (Severiano Txoperena) Lazkao 4 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Eskoriatza 3 Unibertsitatea 3 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Antiguo 1 (Severiano Txoperena, Bixente Lekuona) Danak 1 • BETI GAZTE 1 (Juan Joxe Irazoki) BETI GAZTE 2 • Hondarribia 0 (Modesto Maiak 2) Urola 5 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 0 • Lagun Onak 2 Aloña Mendi 1 • BETI GAZTE 2 (Bixente Lekuona, Imanol Iturria) BETI GAZTE 3 • Aretxabaleta 0 (Modesto Maiak 2, Justo Agirretxek 1) Mutriku 0 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Roteta 0 (Felix Irazoki) Bergara 5 • BETI GAZTE 2 (Juan Joxe Irazoki, Severiano Txoperena) BETI GAZTE 2 • Zarautz 1 Ilintxa 3 • BETI GAZTE 0 Beasain 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 3 • Euskalduna 1 (Joxerra Izagirrek 2, Bixente Lekuona) BETI GAZTE 3 • Lazkao 1 (J. Agirretxe, S. Txoperena, B. Lekuona) Eskoriatza 1 • BETI GAZTE 2 BETI GAZTE 3 • Unibertsitatea 3 Antiguo 3 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Danak 5 Hondarribia 3 • BETI GAZTE 1 (Justo Agirretxe) BETI GAZTE 5 • Urola 1 Lagun Onak 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 3 • Aloña Mendi 2 Aretxabaleta 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Mutriku 7 Roteta 3 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Bergara 2 Zarautz 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 0 • Ilintxa 2
Azken sailkapena
Po J I 16. 34 11
B 3
G GA GK 20 44 80
Punt. 25-9
Jautsiera promozioa
Soraluze 3 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 6• Soraluze 0 Preferente maila mantendu zuen Beti Gaztek.
117
FUTBOLA
Elkarteak egoitza berria Alhondigan 1990. hamarkada
XX.
mendeko azken hamarkadak berrikuntza aunitz ekarri dizkio Beti Gazte elkarteari. Futbolean, talde nagusiak bi aldiz galdu du Gipuzkoako Preferente maila, baina bertze horrenbertzetan lortu du Gorengo maila horretara itzultzea. Azkenekoa 19992000 denboraldian, ordea, berriz ere Erregionaleko lehen mailara jautsi da Lesakako talde nagusia. Ez al da denbora luzerako izanen! 1997an Mastegi udal futbol zelai berriaren inaugurazioarekin, bazterrean utzi zen Kristo-Enea futbol zelai zaharra, baina horrek bertze kapitulu bat merezi du. Kirol arloan, izugarrizko gorakada bizi zuen elkarteak. Betiko futbola edo txirrindularitzarekin batera, sekulan modu arautuan egin ez ziren kirolak azalduko dira: saskibaloia, areto-futbola, igeriketa, pingpong edo mahai-tenisa, lera-zakur laisterketak‌ 1980. hamarkadan sortu zen xake taldea ere indartu egin zen. Bertze kirol hauek ere aparteko atala izanen dute aintzinago. 1990eko hamarkada honetan Beti Gazte elkartearen egoitza berriaren inaugurazioak aipamen berezia behar du. Zenbait urtez auzolanean aritu ondotik, 1994ko ekainaren 19an zabaldu zen
118
Alhondigako egoitza. Plazako Altzegabaita etxeko lehen pisuak eta, batez ere, Otxogorrieneako beheitiko solairuak aldagela, zine-areto, batzarleku, ostatu, kontzertu-gela eta bertze hainbat lan bete zituzten, baina Beti Gaztek berea izanen zen aretoaren beharra somatu zuen aspaldi. Gehien bat auzolanean gogor lan egin ondotik, 1994ko ekainaren 19an inauguratu zen Beti Gazte elkarteak Eskriboneako (Alhondiga) lehen pisuan duen egoitza berria. Goizean, txistulari, akordeolari eta musika bandak karrikaz karrika ibili ziren, Beti Gazteko himnoa joz. Hildako bazki-
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1994
Eskriboneako egoitza berriaren inaugurazioan Endika Mendegia aurreskua dantzatzen eta Joxe Emilio del Rio lehendakaria solasean. deen aldeko mezaren ondotik aurreskua dantzatu zuen Endika Mendegiak egoitza atarian. Bertsolariak ere aritu ziren eta Manolo Arotzenak prestatutako letrarekin abesbatzak himnoa kantatu zuen. Musika bandak ere bere emanaldia eskaini zuen eta elkartearen trofeo eta argazkien erakusketa ere ikusgai egon zen. Goizeko ekitaldiak borobiltzeko, Kasinoan bazkaria izan zen eta bazkalondoan urte hartako kiroltasunaren sariak banatu ziren talde ezberdinen artean. Honetaz gain, talde nagusiak erregionaleko azpitxapeldunaren kopa jaso zuen eta Jose Ignacio Goia ÂŤGofiÂťk Gipuzkoako Federazioko langileen plaka bat jaso zuen, az-
ken urteetan egindako lanarengatik. Txarangak ere bere saioa eskaini zuen. Aipatu bezala, inaugurazio ekitaldi horren barrenean Beti Gazteren himnoa plazaratu zen. 1948ko Bidasoako txapeldunari Feliciano Beobide lesakarrak egindako doinuari musikaren moldaketa eta instrumentalizazioa Irungo Joaquin Silguerok egin zion eta euskarazko letra Manolo Arotzena bertsolariak prestatu zuen.
Bet i Ga zt ere n h im no a:
Aliron, aliron, Beti Gazte campeon Txuri eta berdez jantzitzen gerade jolasteko onenaren pare Lesakaren alde, gorrototik gabe zelai guzietan hain dotore Lesakako zahar eta gazte oihu hontan denak bat datozte kirola dugu maite merezi du hainbeste Gora Beti Gazte! Aliron, aliron, Beti Gazte campeon
119
FUTBOLA
1995-96
Erregionaleko 1. mailan, liga, kopa eta kiroltasunaren irabazleak. Kopa eta liga historian lehen aldiz. Honekin batera, Preferentera igo zen taldea. Imanol Iturria (Arantza), Javier Larrui (Etxalar), Mikel Garro, 120
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
Juanjoxe Iratzoki, Iban Maia, Jon Apezetxea, Felix Iratzoki, Jon Martinez, Unai Etxepare, I単aki Portu, Koldo Erkizia, Angel Urtxegi (Igantzi), I単igo Rodriguez, Aitor Arotzena, Endika Mendegia, Juan Enrique Saralegi, Bixente Lekuona (Irun). Severiano Txoperena (Igantzi). Gaizka Sarasola falta da. 121
FUTBOLA
Guk nahi dugu garaipena baina ez da hori dena nahiz ta badugun kemena kiroltasuna aurrena.
1990-91 denboraldian mailari eutsi Nahiko lan izan bazituen ere, 1990-91 denboraldian Beti Gaztek lortu zuen Gipuzkoako Preferente mailari eustea. Urte horretako taldearen partaideak honako hauek izan ziren: Kotte Iantzi (entrenatzailea), IĂąaki Iguaran, Joseba Apezetxea, Jon Martinez, Jexux Telletxea, Xabi Artola, Xebe Txoperena, Modesto Maia, J. Angel Ordoki, Jon Arotzena, Xabier Orube, Xabier Portu, Endika Mendegia, Juan Enrike Saralegi, Aitor Arotzena, Joxe Mari Erkizia, Raul Garcia, Juanjo Iratzoki, Bixente Lekuona, Julian Iantzi,
122
1994
Zuzendaritza Batzordeko kideak egoitza berrian: Modesto Maia, Jose Emilio del RĂo, Salvador Yanci, Fidel Ordoki, Jose Ignacio Goia. Jose Luis Sunsundegi, Juanjo Guerrero eta Joxe Mari Erkizia. Felix Iratzoki eta Imanol Iturria. Denboraldi hasera kaxkarra egin zuten eta, hirugarren jardunaldian kanpoan berdintzea lortu bazuten ere, ligako zor tzigarren jardunaldira arte ez zuten lehendabiziko garaipena lortu (5 eta 4, KristoEnean Hondarribiaren kontra jokatutako derbi berezian). Hortxe aldatu zuen ratxa Beti Gaztek: hurrengo lau partiduetatik hiru berdindu (orduan, gaur egun baino gehiago balio zuen berdinketak) eta bat
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
irabazi baitzuen. Pixkanaka zulotik ateratzen joan zen eta lehendabiziko itzulia akautu baino lehen etxetik kanpo ere bi garaipen lortu zituen (1-3 Eskoriatzari eta 0-1 UPVri). Bigarren itzulian etxeko partiduetan puntuak segurtatzen segitu zuen Beti Gaztek, baina etxetik kanpo, berdinketa bat edo bertze bertzerik ez zuen eskuratu. Gol sortarik haundiena Danak taldeak sartu zion, 5-0. Halere, bazirudien maila mantentzeko arazorik ez zutela izanen lesakarrek, baina azkeneko zazpi partiduetan lau puntu bertzerik ez zituzten eskuratu (puntu bakarra azkeneko lau norgehiagoketan). Azkeneko partidua Mutrikun galdu arren, Beti Gazterekin jautsiera postuetarako borrokan zeuden taldeek ere ez zuten irabazi eta azkenean hamaseigarrena izan zen Lesakako taldea. Aipagarria izan zen, hirugarren urtez segidan kiroltasunaren saria eraman zutela. 1991ko BATZARRAK
504 bazkide zituen 1991. urtean Beti Gazte elkarteak eta batzarrak, Jose Ignacio Goia ÂŤGoffiÂť aukeratu zuen lehendakari gisara, Felix Eguesen ordez. Lehendakariorde lana Jose Emilio del RĂok hartu zuen, nahiz eta laster lehendakaritzara pasatuko zen. Koldo Erkiziak idazkaritza hartu zuen. 1990. urtea 563.996 pezetako defizitarekin itxi zuen Beti Gaztek, batez ere Kristo-Enean egindako moldaketak zirela eta. 1990. urtean 4.167.351 pezetako gastua egin zen, horietatik iaitsun hiru milioi futbol arloa eraman zituelarik. Diru-sarrerei dagokienez, haundienak Herriko Etxetik etorri ziren (1.159.880 pezeta), bazkideen kuotetatik 706.750 pezeta eta futboleko sarrera eta zozketetatik, 675.455 pezeta. Batzarraren gai nagusia, ordea, Alondigako egoitza berria izan zen. Egoitzaren mantenimendurako zenbait boluntario aurkeztu ziren, baina aitzinetik lokala bazkideen artean auzolanean moldatu behar zela erabaki zen. Batzarrak, lokalaren ezaugarrien inguruko estudio teknikoa eskatzea erabaki zuen, gisa hortara egin beharreko guttieneko moldaketak erabakitzeko. 1991ko azaroaren 22an ez-ohiko batzarra egin zen, Alondigako egoitzan egin behar ziren berritze lanak aztertzeko. Lanaren zatirik haundiena auzolanean egitea erabaki zen.
1991-92 denboraldian jautsiera Aitzineko denboraldian bezala, ez zuen ongi hasi Beti Gaztek 1991-92 denboraldia: lehen partidua etxean 0-3 galdu zuen eta bigarrena kanpoan 5-0. Denboraldiko hirugarren partidua irabazi zuen etxean (20 Zumaiakori), baina zortzigarren jardu-
123
FUTBOLA 1990-91 denboraldia Preferente Maila Euskalduna 3 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 0 • Beasain 4 Donibane 2 • BETI GAZTE 2 BETI GAZTE 3 • Danak 4 Urola 2 • BETI GAZTE 1 (Bixente Lekuona) BETI GAZTE 2 • Aretxabaleta 3 Lagun Onak 2 • BETI GAZTE 1 (Felix Irazoki) BETI GAZTE 5 • Hondarribia 4 Antiguo 0 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Bergara 1 (Javier Igarzabal) Lazkao 1 • BETI GAZTE 1 (Bixente Lekuona) BETI GAZTE 3 • Trintxerpe 2 (Felix Irazoki, Bixente Lekuona, Javier Igarzabal) Zumaiako 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Ilintxa 2 (Felix Irazoki eta bere atean) Eskoriatza 1 • BETI GAZTE 3 (Endika Mendegia, B. Lekuona, Felix Irazoki) BETI GAZTE 3 • Anaitasuna 1 (Aitor Arozena, E. Mendegia eta Julian Iantzi) Ordizia 2 • BETI GAZTE 0 UPV 0 • BETI GAZTE 1 (Javier Igarzabal) BETI GAZTE 2 • Mutriku 2 (Bere atean, Julian Iantzi) BETI GAZTE 0 • Euskalduna 0 Beasain 1 • BETI GAZTE 1 (Javier Igarzabal) BETI GAZTE 4 • Donibane 1 (B. Lekuonak 2, Imanol Iturria, Aitor Arozena) Danak 5 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Urola 0 (Severiano Txoperena) Aretxabaleta 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Lagun Onak 2 (Felix Irazoki) Hondarribia 0 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 3 • Antiguo 0 (Imanol Iturriak 2, Bixente Lekuona) Bergara 0 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 3 • Lazkao 1 (B.Lekuona, S.Txoperena, Juan Enrike Saralegi) Trintxerpe 1 • BETI GAZTE 1 (Imanol Iturria) BETI GAZTE 0 • Zumaiako 1 Ilintxa 1 • BETI GAZTE 1 (Aitor Arozena) BETI GAZTE 1 • Eskoriatza 0 (Modesto Maia) Anaitasuna 3 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 3 • Ordizia 4 (Bixente Lekuonak 2 eta bere atean) BETI GAZTE 1 • UPV 1 (Bixente Lekuona) Mutriku 2 • BETI GAZTE 0
Azken sailkapena
Po J I 16. 38 10
124
B 13
G GA GK 15 51 63
Punt. 33-5
naldira arte esperatu behar da hurrengo garaipena ikusteko (3-1 Rotetari Kristo-Enean). Tartean, banako bi berdinketa bertzerik ez zituzten eskuratu Lesakatik kanpo (Ilintxa eta Hondarribiaren kontra). Denboraldi honetan, etxeko puntuak ez zituen sobera lotu Beti Gaztek (9 partidu galdu eta 1 berdindu) eta gainera, etxetik kanpo ere ez zen fin ibili, tarteka gol sorta ederrak bere sareetatik jasoz gainera: 7-0 Anaitasunaren kontra –Preferenten jasotako gol sortarik haundiena–, 6-0 UPVren kontra, 5-0 Zarautzen kontra edo 4-0 Touring-en kontra. Hori bai, tartean Preferenten sekulan lortutako gol sortarik haundiena ere denboraldi honetan sartu zuen Beti Gaztek, Ilintxari 6-0 irabazi zioenean Kristo-Enean. Goleada hori, bigarren itzulian izan zuen ratxa on baten hasera izan zen. Hurrengo partidua kanpoan Donibaneri irabazi zion (etxetik kanpo denboraldi hartan irabazi zuen bi partiduetatik lehendabizikoa) eta hurrengo biak etxean egokitu eta irabazi zituen. Ratxa on guziek, ordea, txarra izaten dute segidan: hurrengo sei partiduetan puntu bakarra eskuratu zuten lesakarrek, sailkapenaren zuloan sartuz. Halere, azkeneko partidura itxaropenekin ailegatu ziren. Etxean jokatu behar zuten Aretxabaletaren kontra. Partidua irabaziz gero, promozioa jokatzeko aukera izanen zuten, seguraski, Beti Gaztekoek. Horretarako partidua irabazi behar zen eta azkenean banako berdinketa bertzerik ez zuten lortu. Garaipena esku-eskura izan zuten, azken minutuan penaltia huts egin baitzuen Aitor Arotzenak. Emaitza horrekin, 1985-86 denboraldian eskuratutako Preferente maila lehen aldiz galdu zuen Beti Gaztek. Denboraldi hartan Gipuzkoako 23 urtez beheitiko Kopan ere aritu zen Beti Gazte. KristoEnean 2 eta 1 irabazi zion orduan Hirugarren mailan zegoen Pasajeseri, baina Molinaon 2 eta 0 galdu eta kanporatu zuten. BATZARRA 92 Martxoaren 7ko batzar orokorrean 1991ko kontuak azaldu zituen. Horren arabera, 51.578 superabita izan zen, 5.670.265 pezeta diru sarreretan eta 5.618.687 pezeta gastuetan. Lehendakaritzan, Jose Emilio del Ríok segitu-
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1990-91
Joseba Apezetxea, Jexus Mari Telletxea, Julian Iantzi, Felix Iratzoki, Xebe Txoperena, Javier Igartzabal, I単aki Iguaran. Juanen Saralegi, Xabier Orube, Xabier Portu, Aitor Arotzena, Endika Mendegia, Xabi Artola, Joxe Mari Erkizia eta Bixente Lekuona. ko zuen eta orduan 560 bazkide zituen elkarteak. Hainbat urtez desagerturik egon zen mendi saila eta herri kiroleko sail berria sortu ziren.
1992-93 denboraldian motel Erregionaleko lehen mailan Aitzineko denboraldian maila galdu ondotik, bazirudien Beti Gazte kategoriako oilarretako bat izanen zela Erregionale ko lehen mailan. Ez zen horrela suertatu eta sailkapenaren erdi aldean akautu zuen denboraldia. Haseran, negatiboekin eta
guzi ibili zen Lesakako taldea. Kotte Iantzi entrenatzaileak taldea utzi zuen maila galdu ondotik eta aurredenboraldian, Losada irundarrak hartu zuen taldea. Jokalariak ez zeuden sobera gustora entrenatzaile honen prestaketa moduarekin eta bilera batean, entrenatzaile berri baten beharra adierazi zioten zuzendaritzari. Koldo Erkiziak, ordura arte Beti Gazteko jokalaria zenak, hartu zuen entrenatzailearen ardura ligako hirugarren jardunaldirako, 19 urterekin. Aipatu bezala, kontuak ez ziren espero bezala joan denboraldi honetan. Ligako lehen partiduan etxetik kanpo berdinketa lortu bazuten ere hurrengo biak galdu zituzten. Lehendabiziko garaipena lau garren jardunaldian lortu zuten, Oiartzunen kontra (5-3). Lehendabiziko itzulian, etxeko partidu gehienak nola edo hala aitzinera atera zituzten (garaipenik haundiena 6-0 Gwendolineren kontra), baina etxetik kanpo ez zuten berdinketa batzuk bertzerik atera, garaipen alerik ere ez. Bortz negatiborekin akautu zuten lehen itzulia. Hori bai, lehen itzulia akautzeko 2 eta 1 irabazi zioten Gure Txokoa-
125
1991-92 denboraldia Preferente Maila BETI GAZTE 0 • Kilimon 3 Aloña Mendi 5 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Zumaiako 0 Ilintxa 1 • BETI GAZTE 1 (Bixente Lekuona) BETI GAZTE 1 • Donibane 2 (Joxe Mari Erkizia) Danak 1 • BETI GAZTE 0 Hondarribia 1 • BETI GAZTE 1 (Imanol Iturria) BETI GAZTE 3 • Roteta 1 Urola 4 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Mutriku 2 (Imanol Iturria) Ordizia 0 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Zarautz 2 (Jexux Mari Telletxea «Makatzene») UPV 6 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE1 • Trintxerpe 0 (Imanol Iturria) Euskalduna 2 • BETI GAZTE0 BETI GAZTE 2 • Touring 1 (Imanol Iturria, Bixente Lekuona) Anaitasuna 7 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 0 • Eskoriatza 2 Aretxabaleta 1 • BETI GAZTE 0 Kilimon 3 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Aloña Mendi 4 (Bixente Lekuona) Zumaiako 3 • BETI GAZTE 2 (Felix Irazoki, Imanol Iturria) BETI GAZTE 6 • Ilintxa 0 (Imanol Iturriak 2, Raul Garciak 2, Bixente Lekuona eta Joxe Mari Erkizia) Donibane 1 • BETI GAZTE 2 (Raul Garcia, Xabier Artola) BETI GAZTE 2 • Danak 1 (Bixente Lekuona, Julian Iantzi) BETI GAZTE 1 • Hondarribia 0 (Felix Irazoki) Roteta 1 • BETI GAZTE0 BETI GAZTE 1 • Urola 2 (Julian Iantzi) Mutriku 1 • BETI GAZTE 1 (Koldo Erkizia) BETI GAZTE 0 • Ordizia 2 Zarautz 5 • BETI GAZTE 0 Beti Gazte 1 • UPV 2 (Imanol Iturria) Trintxerpe 1 • BETI GAZTE 3 (Endika Mendegia, Koldo Erkizia eta …) BETI GAZTE 2 • Euskalduna 1 (Julian Iantzik 2) Touring 4 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Anaitasuna 1 Eskoriatza 5 • BETI GAZTE 3 (Bixente Lekuonak 2, Imanol Iturria) BETI GAZTE 1 • Aretxabaleta 1 (Xeberiano Txoperena)
Azken sailkapena
Po J I 18. 38 10
B 7
G GA GK 21 41 78
Punt. 27-7
Preferentetik Erregionaleko 1. mailara jautsiera
126
ri, azkenekotik zortzi urte beranduago jokatzen zen derbi nagusian. Kristo-Enea zelaian arazoak izan ziren, eta euriteen ondorioz izandako lur-erori batek, Azkueneren kontra jokatu beharreko partidua gibeleratu zuen. Bigarren itzulia ere gaizki hasi zuten, etxean Touring-en kontra galdu ondotik zazpi negatiborekin jarri baitziren. Gainera, hurrengo norgehiagoka 7-2 galdu zuten Donostian, Muniberen kontra. Hortxe ernatu ziren lesakarrak eta liga akautzeko falta ziren hamazazpi partiduetatik bakarra galdu zuten. Orduantxe hasi ziren erakusten Preferenterik jautsitako taldea zela. Etxean partidu bakan batzuk berdindu eta Roteraren kontra galdu arren, sendoago ibili ziren eta etxetik kanpo ez zuten gehiago galdu (garaipen gutti batzuk eta berdinketa aunitz). Azkeneko partiduan, Gure Txokoaren kontra jokatu behar zuten, Berako Matzada futbol zelai berrian eta banako berdinketa lortu zuten lesakarrek. Azkeneko bortz partiduetan galdutako puntu bakarra izan zen Berakoa, liga akabaila gogorra jo baitzuen Beti Gaztek. Azken puntu honekin, positibo batekin akautu zuen liga, hamekagarren postuan (Gure Txokoa hamargarrena izan zen, bi puntu gehiagorekin, beraz Beran irabazi balute Beti Gazte izanen litzateke aitzinetik). Denboraldi hartan Gipuzkoako 23 urtez beheitiko Gipuzkoako Kopan ere aritu zen Beti Gazte, baina lehendabizikoan kanporatu zuen Oiartzunek. Ugaldetxon 3-0 irabazi zuten oiartzuarrek eta Kristo-Enean 2-4. BATZARRA 93 Egoitza sozialaren moldaketaz eta Donos tiako Real Sociedad taldearekiko komenioaz solastu zuten martxoaren 6an Herriko Etxean egindako batzarrean –egoitza moldatzen ari ziren–. 1993rako ia 9 milioi pezetako aurrekontua onartu zen. 1992an 8.122.172 pezetako sarrera-irteerak izan ziren. Eraberean, elkartearen egoitzan egiten ari ziren lanen berri eman zen, behar izanez gero bi milioi pezetako mailegu edo prestamoa eskatzeko baimena emanez. Bazkideek ez zuten egoki ikusi Errealarekiko komenioa sinatzea. Zuzendaritza Batzordeari dagokionez, Jose
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1991-92
Preferentetik jautsi zen taldea. Jon Martinez, Xebe Txoperena, Aitor Arotzena, Felix Iratzoki, Jexux Mari Telletxea, Modesto Maia, Juanjo Iratzoki, Imanol Iturria. Bixente Lekuona (besoetan Oier Iantzi duela), Joxe Mari Erkizia, Xabier Artola, Endika Mendegia, Raul García eta Juanen Saralegi. Emilio del Ríok segitu zuen lehendakari bezala, Fidel Ordoki izendatu zuten lehendakari orde eta Modesto Maia «Pillotegi« idazkari. Beti Gaztek 560 bazkide eta 173 kirolari zituen bere izenean kirol egiten.
1993-94 denboraldian berriro Preferentera Aitzineko denboraldian lortu ez zuen helburua bete zuen Beti Gaztek 1993-94
denboraldian: Preferente mailara bueltatzea, alegia. Liga ederra egin zuen Beti Gaztek eta 38 partiduetatik sei bertzerik ez zituen galdu, horietatik lau lehendabiziko itzulian. Ia beti bezala, Kristo-Enean erakutsitako sendotasunean oinarritu zen lesakarren igoera. Kristo-Enean partidu bakarra galdu zuten, 2 eta 5 Ilintxaren kontra. Etxetik kanpo 6 eta 3 galdu zuten Haizearen kontra eta hauek izan ziren denboraldiko bi porrotik handienak. Garaipenak ere ederrak lortu zituen Beti Gaztek: 6 eta 2 Tolosaldearen aurka, 5 eta 0 Grosekoren aurka, 4 eta 0 Soraluzeren kontra… Gure Txokoaren kontra jokatutako bi derbiak ere irabazi zituen Beti Gaztek (2 eta 1 Kristo-Enean eta 3 eta 4 Matzadan). Liga akautzeko hiru partidu falta zirela izan zuen Beti Gaztek igoera segurtatzeko aukera. Bi lehendabiziko sailkatuak igotzen ziren, Beti Gazte sailkapenaren buruan zegoen eta hirugarren sailkatua, Ordizia, heldu zen Kristo-Eneara, lesakarrek baino hiru puntu guttiagorekin. Beti Gaztek irabaziz gero, bortz puntuko aldea
127
1992-93 denboraldia Eregionaleko 1. maila Touring 0 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Munibe 3 (Bixente Lekuona) Haizea 3 • BETI GAZTE 1 (B. Lekuona) BETI GAZTE 5 • Oiartzun 3 (Aitor Arozena, B. Lekuonak 3, Javier Igarzabal) Vasconia 3 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Anaitasuna 0 (Severiano Txoperena, Felix Irazoki) Soraluze 3 • BETI GAZTE 2 (Julian Iantzi, Felix Irazoki) BETI GAZTE 2 • Tolosaldea 1 (Endika Mendegia, Bixente Lekuona) BETI GAZTE 2 • Aretxabaleta 2 (Aitor Arozena, Julian Iantzi) Usurbil 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 0 • Mundarro 2 Amaikak Bat 2 • BETI GAZTE 2 (Iñigo Rodriguez, Julian Iantzi) BETI GAZTE 2 • Azkuene 0 (Angel Urtxegi, Bixente Lekuona) Roteta 2 • BETI GAZTE 1 (B. Lekuona) BETI GAZTE 1 • Intxaurrondo 2 (Felix Irazoki) Zestoa 1 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 6 • Gwendolyne 0 (F.Irazokik 2, B. Lekuonak 2, A. Arozena, S. Txoperena) Ilintxa 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Gure Txokoa 1 (Angel Urtxegi, Severiano Txoperena) BETI GAZTE 0 • Touring 1 Munibe 7 • BETI GAZTE 2 (Javier Igarzabal, Bixente Lekuona) BETI GAZTE 1(B. Lekuona)• Haizea 0 Oiartzun 1 • BETI GAZTE 1 (Lekuona) BETI GAZTE 3 • Vasconia 3 (Severiano Txoperenak 2, Felix Irazoki) Anaitasuna 1 • BETI GAZTE 2 (Pali Hidalgo, Aitor Arozena) BETI GAZTE 2 • Soraluze 1 (Aitor Arozena, Felix Irazoki) Tolosaldea 1 • BETI GAZTE 1 (Juan Enrike Saralegi) Aretxabaleta 1 • BETI GAZTE 1 (Angel Urtxegi) BETI GAZTE 3 • Usurbil 1 (J. Igarzabal, E. Mendegia, Joxe Mari Erkizia) Mundarro 1 • BETI GAZTE 1 (Juan Enrike Saralegi) BETI GAZTE 1 •Amaikak Bat 1 (Felix Irazoki) Azkuene 0 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 (Iñaki Erkizia)• Roteta 2 Intxaurrondo 0 • BETI GAZTE 2 (Xabier Artola, Javier Igarzabal) BETI GAZTE 4 • Zestoa 1 (S. Txoperena, E.Mendegia, A. Arozena, J. Iantzi) Gwendoline 1 • BETI GAZTE 4 (Pali Hidalgok 2, S. Txoperena, A. Arozena) BETI GAZTE 3 • Ilintxa 0 (Severiano Txoperenak 2, Endika Mendegia) Gure Txokoa 1 • BETI GAZTE 1 (Iñigo Rodriguez)
Azken sailkapena
Po J I 11. 38 14
128
B 11
G GA GK 13 62 56
Punt. 39+1
aterako lioke bi partiduren faltan eta hori matematikoki gaindiezina zen. Honela iragarri zen norgehiagoka Egin egunkarian: «(…)Taldea, lesioak pilatu diren garai baten ondotik, kasik oso-osorik dago (Xabier Artola izan ezik, belauneko lesio larria baitauka) eta ilusio haundiz entrenatu du aste honetan. Izan ere, ez da guttiagorako, igandean betetzen ahal baita igoeraren helburua. Gaur egun sailkapen buruan dagoen Beti Gazte, hirugarren postuan hiru puntu gibeletik dagoen Ordiziaren aurka ariko da. Bi lehendabizikoak igotzen direla kontuan hartuz, lesakarren garaipenak Ordiziarekiko bortz puntuko abantailarekin utziko lituzke, bi partiduren faltan. Eta, kotoiak bezala, matematikak ez du hutsik egiten. Beti Gaztek, historian bigarren aldiz Preferentera igotzea lortuko luke. Klubaren Egun Erdia izendatu dute mende erdiz baino gehiagoz lesakarren zelaia den Kristo-Enean jokatuko den partidua. Zelai hau, hasera batean, abantaila da Beti Gazterentzat, denboraldi honetan lau puntuk bertzerik ez baitute bertatik ihes egin (partidu bat galdu eta bi berdinketa). Arerioentzat zaila da hor jokatzea, zelaiaren neurriengatik eta zaleen presioaren ondorioz. Beti Gazteko jokalariek bat egiten dute jendearen partehartzea eskatzean, eta igandean afizioak erantzutea eskatzen dute. Horretarako, partiduaren ordua 6etara gibeleratu da, igandean lehen jaunartzeak ere ospatzen baitira. Dena den, Ordiziakoak ez dira kikilduko, jokalari beteranoak eta azkarrak baitituzte eta, honela, futbol zelaira egokitzeko modua izanen dute. Gainera, bi autobusetan hurbilduko diren jarraitzaileak ere izanen dituzte laguntzeko». Partidu hura banako berdinketarekin akautu zen eta hurrengorako utzi behar izan zuen Beti Gaztek igoeraren ziurtagiria. Ligako azken aitzineko partiduan segurtatu zuen Beti Gaztek kategoriako bigarren postua eta, honenbertzez, igoera. Tolosako Amaroz futbol zelaian Tolosaldearen kontra jokatutako partiduan berdinketa behar zuten eta horixe lortu zuten, binako berdinketa, Juanen Saralegiren bi golekin. Ligako azken partidua Kristo-Enean jokatu zen eta ongietorri ederra prestatu zioten talde nagusiari: txarangak para-
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1991-92
Raul Garcia, Kotte Iantzi (entrenatzailea), Andoni Sarasola, Jexux Telletxea, Xebe Txoperena, Juanjo Iratzoki, Julian Iantzi, Juan Antonio Calleja, Julian Palenzuela. Koldo Erkizia, Xabier Orube, Juanen Saralegi, Aitor Arotzena, Endika Mendegia, Joxe Mari Erkizia, Xabier Artola, Imanol Iturria eta Bixente Lekuona. tu zuen musika eta 1985-86 denboraldian igoera lortu zuen taldeak pasilloa egin zien Preferenteko jokalari berriei. Jokalari bakarrak errepikatu zuen bi igoeratan, Severiano Txoperena igantziarrak, eta Anaitasunaren aurkako ligako azken partidu horretan bi gol sartu zituen hori ospatzeko (4-1 irabazi zuen Beti Gaztek). Honela ageri zen azken partidu honetako iragarpena Egin egunkarian:
Be s ta gi roa b izi t uk o da i gan de an Krist o-E ne a n
Kristo-Eneako futbol zelai historikoa besta haundi baten eszenatokia izanen da igande honetan arratsaldeko 6etatik aitzinera, ongietorria eskainiko baitzaio Preferente mailara igotzea lortu duen Beti Gazteko futbol talde nagusiari. Joan den astean jokatutako partiduan lortu zuen matematikoki igoera hau, Tolosan berdintzerakoan. Igandean, berriz, ligako azken partidua jokatuko du Azkoitiko Anaitasunaren aurka, denboraldiko helburu nagusia betea duelarik. Halere, oraindik kategoriako txapeldun izatea lortzen ahal du, azken jardunaldian Oiartzunek baino puntu bat gehiago lortuz gero. Beti Gazteri duela bi urte galdutako maila berreskuratzeko balio izan zaion denboraldi eder bati akabaila ezinhobea emateko balioko lukeen azken sari bat bertzerik ez litzateke izanen. Zuzendaritza batzordeak sarrera dohainik utziko du seguraski. Txarangak eta, duela zortzi urte lehen aldiz Preferentera igo zen taldeak gaur egungo lehen taldeko kideei eginen dien pasilloak ez dute hutsik eginen. Aipatzekoa da, talde hartako jokalari bat ari dela oraingoan
129
1993-94 denboraldia Eregionaleko lehen maila BETI GAZTE 3 • Touring 0 (Felix Irazoki, Bixente Lekuona, Imanol Iturria) BETI GAZTE 1 (Imanol Iturria) • Tolosa 1 BETI GAZTE 3 • Oiartzun 1 (J. Enrike Saralegi, Mikel Aranburu eta I. Iturria) Aretxabaleta 3 • BETI GAZTE 0 Kilimon 1 • BETI GAZTE 2 (Javier Igarzabal, Imanol Iturria) BETI GAZTE 1 (Felix I)•Intxaurrondo 1 Vasconia 1 • BETI GAZTE 3 (Xabier Artola, Endika Mendegia, Imanol Iturria) BETI GAZTE 3 • Orioko 1 (Javier Igarzabal, Endika Mendegiak 2) Haizea 6 • BETI GAZTE 3 (J.Igarzabal, Seve Txoperena, Imanol Iturria) BETI GAZTE 3 • Azkuene 1 (Felix Irazoki, Imanol Iturria, Endika Mendegia) Soraluze 1 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 3 • Bergara 0 (David Iturria, Imanol Iturria, Felix Irazoki) Ilintxa 2 • BETI GAZTE 1 (Felix Irazoki) BETI GAZTE 2 • Gure Txokoa 1 (Imanol Iturria, Javier Igarzabal) Groseko 1 • BETI GAZTE 2 (F.Irazoki 2) BETI GAZTE 2 • Amaikak Bat 1 (David Iturria, Bixente Lekuona) Ordizia 0 • BETI GAZTE 1 (I. Iturria) BETI GAZTE 6 • Tolosaldea 2 (Felix, Bixente, Igarzabal, Artola eta Imanolek 2) Anaitasuna 2 • BETI GAZTE 2 (Felix Irazoki, Imanol Iturria) Touring 4• BETI GAZTE 4 (B. Lekuonak 2, Angel Urtxegi eta J.E. Saralegi) Tolosa 0 • BETI GAZTE 0 Oiartzun 1 • BETI GAZTE 2 (Mikel Aranburuk 2) BETI GAZTE 3 • Aretxabaleta 1 (Felix Irazoki, David Iturria, Angel Urtxegi) BETI GAZTE 4 • Kilimon 1 (I. Iturria, S.Txoperena eta F. Irazokik 2) Intxaurrondo 0 • BETI GAZTE 2 (Seve Txoperena eta Mikel Aranburu) BETI GAZTE 2 • Vasconia 0 (Endika Mendegia, Imanol Iturria) Orioko 1 • BETI GAZTE 1 (I. Iturria) BETI GAZTE 1 (J.E. Saralegi) • Haizea 0 Azkuene 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 4 • Soraluze 0 (J.E.Saralegi, A.Arozena, I.Rodriguez eta bere atean) Bergara 1 • BETI GAZTE 1 (Seve Txoperena) BETI GAZTE 2 • Ilintxa 5 (Aitor Arozena, Juan Antonio Calleja) Gure Txokoa 3 • BETI GAZTE 4 (Bere atean, Imanol Iturriak 2, Bixente Lekuona) BETI GAZTE 5 • Groseko 0 (I.Iturriak 2, A.Urtxegi, E.Mendegia, S.Txoperena) Amaikak Bat 1 • BETI GAZTE 2 (Felix Irazoki, Imanol Iturria) BETI GAZTE 1 • Ordizia 1 (Iñaki Erkizia) Tolosaldea 2 • BETI GAZTE 2 (J.E. Saralegik 2) BETI GAZTE 4 • Anaitasuna 1 (S.Txoperenak 2, Iñaki Erkizia eta Angel Urtxegi)
130
ere, 33 urteko Severiano Txoperena igantziarra, denboraldi honetako partidu auniztan oinarrizko jokalaria izan dena. Partiduak, txapelketa oraindik jokoan egon arren, ez du azken norgehiagoketako tentsio maila bera izanen. Kategoriako entrenatzailerik gazteena, 21 urteko Koldo Erkizia, igoera lortu ondotik pozik ageri zen eta Alirona kantatu ahal izatea “ginda goxo bat izanen litzateke, baina ez ezinbertzekoa igoeraren tartaz goxatu ahal izateko” zioen. Beti Gazteren ezaugarri nagusia erregulartasuna izan da eta Kristo-Eneako zelaia ez da batere xamurra izan arerioentzat (partidu bat galdu eta hiru berdindu bertzerik ez ditu egin Beti Gaztek), eta etxetik kanpo 22 puntu lortu ditu. Lesakako taldeak 21 jokalariko plantilla zabala izan du, nahiz eta denboraldi bukaeran arazoren bat izan lesioak pilatu direlakoz. Larriena, Xabier Artolak belaunean jasandakoa izan da, meniskoan operazio baten ondotik, aste batzuetan ospitalean kontu duena. Taldeak ahobatez eskaini dio igoera Hondarribiako atzelari beteranoari eta honek bere lagun eta taldekideen azken partidua ikusiko du. Azken sailkapena
Po J I 2. 38 23
B 9
G 6
GA GK Punt. 85 50 55+17
Erregionaleko 1. mailatik Preferentera igoera
60 urte eta Beti Gazte
1993-94
FUTBOLA
Preferentera igotzea lortu ondotik, Beti Gazteko talde kideak eta jarraitzaileak Tolosan. Beheitian, Julian Palenzuela, Koldo Erkizia, Mikel Aranburu, Aitor Arotzena, Xeberiano Txoperena, Xabier Orube, Joxe Mari Erkizia, Felix Iratzoki, Fernando Susperregi, Iñigo Rodriguez. Bixente Lekuona, Jon Apezetxea, Iñaki Galartza, Angel Urtxegi, Juanen Saralegi, Endika Mendegia, Imanol Iturria eta Juan Antonio Calleja. P r eferen tera itz ul i d en pl a ntil la Beti Gazteko 1993-94 denboraldiko taldea, Preferentera igo zen bigarrena izateagatik sartuko da historian, baina horretaz gain, erregionaleko lehen mailan puntu gehien lortu duena da eta, gainera, denboraldi honetako golegileena izan da kategorian. Honako jokalari hauek osatu dute: Atezainak: Julian Palenzuela eta Esteban Martinez. Atzelariak: Xabier Artola, Xabier
Orube, Jesus Mª Telletxea, Aitor Arotzena, Angel Urtxegi, Iñaki Erkizia eta Iñaki Galartza. Erdilariak: Severiano Txoperena, Juan Enrique Saralegi, Endika Mendegia, Jon Apezetxea, Félix Iratzoki eta Juan Antonio Calleja. Aurrelariak: Imanol Iturria, David Iturria, Mikel Aranburu, Angel Hidalgo, Bixente Lekuona eta Javier Igartzabal. Lesakarrek azken partidua irabazi zu-
131
FUTBOLA
ten arren, Ligako txapelduna Beti Gazteren aurkako bi partiduak galdu zituen Oiartzun taldea izan zen. BATZARRA-94 Alondigako egoitza berrian egin zen lehen batzar orokorrean 9 milioi terdiko aurrekontua onartu zen. 1993ko kontuak 1.481.659 pezetako defizitarekin itxi ziren, batez ere egoitzaren moldaketak sortutako gastuengatik.
1994-95 denboraldian berriz jautsi Ez zion aunitz iraun igoeraren poza Lesakako taldeari. Aitzineko aldian Preferenten sei denboraldi eman bazituen, bigarren aldian denboraldi bakarra iraun zuen Gorengo mailan. Beti Gazte Erre gionaleko lehen mailara itzuli zen 1994-95 denboraldian. Lehen itzuli kaxkarra egin zuen, nahiz eta hiru lehendabiziko partiduen ondotik lehendabiziko postuetan izan. Hiru partidu horiek Kristo-Enean jokatzea egokitu zitzaion eta bi irabazi eta bertzea berdindu egin zuen. Beti bezala, etxeko partiduetan nola edo hala molda-
132
tzen zen eta porrot haundi xamarren bat edo bertze alde batera utzita (1-4 Muniberen kontra edo 2-5 Unibertsitatearen kontra) ongi moldatu zen. Etxetik kanpo, ordea, desastre ibili zen lehendabiziko itzulian eta ez zuen puntu bakar bat ere lortu! Tarteka, gainera, gol sorta haundiak jaso zituen (7-1 Bergaran). Zazpi negatiborekin akautu zuen lehen itzulia. Bigarren itzulian aldatu ziren pixko bat kontuak. Etxetik kanpo bi berdinketa lortu zituen haseran, Real Union eta Lazkaoren kontra. Etxetik kanpoko garaipenak ere ailegatu ziren, gutti baldin baziren ere (0-1 Muniberi eta 1-2 Anaitasunari Azkoitian). Pixkanaka zulotik ateratzen joan zen –lau partidu segidan egin zuen galdu gabe, hiru irabazi eta bat berdinduta–, baina azken aldira etxeko partiduetan huts egin zuen. Zestoaren eta Zarautzen kontra galdu ondotik, gerora partidu erabakigarria izanen zena bana berdindu zuen Eskoriatzaren aurka. Gainera, bederatzi jokalariekin zeudela lortu zuten berdinketa gipuzkoarrek. Ligako azken partidua Pasajeseri irabazi bazion ere, Beti Gaztek hamazazpigarren
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1993-94
Preferentera itzuli zen taldea: Javier Igarzabal, Endika Mendegia, Jon Apezetxea, Felix Iratzoki, Koldo Erkizia, Aitor Arotzena, Unai Almandoz, Xabier Orube, Imanol Iturria, Mikel Aranburu, Xebe Txoperena, IĂąaki Erkizia. David Iturria, Bixente Lekuona, Esteban Martinez, Joxe Mari Erkizia, IĂąaki Galartza, Angel Urtxegi, Juanen Saralegi eta Juan Antonio Calleja. Goitian, 1985-86 denboraldian eta 1993-94 denboraldian igoera lortu zutenak elkarrekin. postuan akautu zuen, jautsiera postuan. Hamaseigarrena Eskoriatza izan zen, puntu berdinekin baina golaverage delakoa alde zutela. Ligaren bigarren zati ona egin zuten lesakarrek (azken 12 partiduetan lehenbiziko 26tan haina puntu atera zituzten) baina ezin izan zioten Preferente mailari eutsi. BATZARRA 95 Beti Gazte elkarteak 7.557.000 pezetako sarrera-irteerak izanen zituen 1995. urtean, batzar orokorrean onartutako aurrekontuaren arabera. 1994ko ekitaldia
770.991 pezetako defizitarekin akautu zuen. Ohiko kirol ekitaldiei (sei futbol talde, areto futboleko taldea, txirrindularitza taldeak, herri kirolak eta xake taldea) saskibaloi taldea gehitu zitzaien lehen aldiz. Zuzendaritza batzordeari dagokionez, ez zen berrikuntza haundirik izan. Lehendakaritzan Jose Emilio del RĂok segitu zuen eta lehendakari-ordea Fidel Ordoki izaten segitzen zuen. Idazkari postuan Ana Irastortza sartu zen eta diruzain lanean, Maria Sunsundegi. Lehengo bokaliekin batera, saskibaloikoa sortu zen eta Bixente Igartzabalek bete zuen bokal lana.
1995-96 denboraldian berriz Preferentera Garaipenarengatik hiru puntu ematen zuten lehendabiziko denboraldian indartsu hasi zen Beti Gazteko talde nagusia Preferentera itzuli nahian. Lehendabiziko hiru partiduak irabazi zituen. Laugarrena galdu zuen arren, hurrengo partiduetan ongi ibili zen, batez ere etxean. Sinestezina badirudi ere, denboraldi guzian ez zuen puntu bakar bat ere eskapatzen utzi Kristo-Eneatik. Etxetik kanpo ez zen hain fin ibili eta partiduren batean gol sorta haundia jaso zuen, Eibarren kontrako 6 eta 0 adibidez. Gure Txokoari 5 eta 2 irabazi zion lehen itzulian Kristo-Enean.
133
1994-95 denboraldia Preferente maila BETI GAZTE 2 • Real Union 1 (Imanol Iturria, Juan Enrike Saralegi) BETI GAZTE 3 • Ordizia 3 (Iñaki Galarza, Jesus Mari Telletxea «Makatzene» eta Severiano Txoperena) BETI GAZTE 1 (bere atean) • Lazkao 0 Lagun Onak 3 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 4 • Aretxabaleta 1 (Unai Etxepare, Bixente Lekuonak 3) Bergara 7 •BETI GAZTE 1 (Jon Apezetxea) BETI GAZTE 3 • Mutriku 3 (Felix Irazoki, Endika Mendegia, Iñaki Galarza) Roteta 2 • BETI GAZTE 1 (Oskar Urkiola) BETI GAZTE 1 • Munibe 4 (Unai Etxepare) Trintxerpe 3 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 0 • Hondarribia 0 Zestoa 3 • BETI GAZTE 1(Felix Irazoki) Zarautz 3 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Anaitasuna 0 (Felix Irazoki, Juan Enrike Saralegi) Eskoriatza 2 • BETI GAZTE 1 (Unai Etxepare) BETI GAZTE 2 • Mundarro 0 (Jon Apezetxea, Felix Irazoki) Oiartzun 3• BETI GAZTE 2 (Bixente Lekuona, Unai Etxepare) BETI GAZTE 2 • Unibertsitatea 5 (Imanol Iturria, Unai Etxepare) Pasajes 3 • BETI GAZTE 0 Real Union 1• BETI GAZTE 1 (Jon Apezetxea) Ordizia 2 • BETI GAZTE 0 Lazkao 0 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Lagun Onak 1 (Bixente Lekuona) Aretxabaleta 1 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 (?)• Bergara 2 Mutriku 3 • BETI GAZTE 0 Orioko 1 • BETI GAZTE 1 BETI GAZTE 2 • Roteta 1 (Imanol Iturria, Felix Irazoki) Munibe 0 • BETI GAZTE 1 (I.Iturria) BETI GAZTE 2 • Trintxerpe 0 (Felix Irazoki, Imanol Iturria) Hondarribia 2• BETI GAZTE 2 (Bixente Lekuona, Imanol Iturria) BETI GAZTE 2 • Zestoa 1 (Imanol Iturria, Felix Irazoki) BETI GAZTE 0 • Zarautz 0 Anaitasuna 1 • BETI GAZTE 2 (Imanol Iturria, Iban Maia) BETI GAZTE 1 • Eskoriatza 1 (Unai Etxepare) Mundarro 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 0 • Oiartzun 0 Unibertsitatea 1 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Pasajes 1 (Unai Etxepare, Juan Enrike Saralegi)
Azken sailkapena
Po J I 17. 38 11
B 10
G GA GK 17 45 64
Punt. 32-6
Preferentetik Erregionaleko 1. mailara jautsiera
134
1994-95
Felix Iratzoki eta Bixente Lekuona Zarautzen kontrako joaneko partiduan. Lesakarrek 3-0 galdu zuten. Urte hartan, berriro Erregionaleko lehen mailara jautsi zen Beti Gazte. Bigarren itzulia sendo hasi zuen Beti Gaztek berriz ere etxean eta gol sorta ederrak ikusi ziren Kristo-Enean (7-1 Anaitasunari edo 8-3 Touring-eri). Etxetik kanpo, ordea, bi partidu segidan galdu zituen. Liga akautzeko hamar partidu falta ziren eta haietxek izan ziren galdutako azken partiduak. Ligaren hiru laurdenak jokatuak zituenean eta igotzeko itxaropenak pizten ari zirenean honako kronika hau agertu zen Ttipi-ttapa aldizkarian.
«Lesaka ko Beti Ga zte f ut bol ta ldea Pre fe re nt e ra bu elt at ze ko in te n tzi oa rekin
Lesakako Beti Gazte futbol taldea Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan ari da aurten, joan den urtean Preferentetik jautsi ondotik. Aurten berriz igotzeko asmo tinkoa dute eta momentuz, bigarren postuan daude, 21 partidu jokatu ondotik 13 irabazi, 2 berdindu eta 6 galdu ditu. 48 gol sartu ditu (kategoriako goleatzaileena) eta 26 jaso ditu. Lesakako Kristo-Enean jokatutako partiduetan ez du hutsik egin herriko taldeak, hamarretik hamar
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1995-96
Ikusmin handia sortu zuen ligako azken partiduak. Kristo-Enean Trintxerpe eta Beti Gazte aurrez aurre. Gipuzkoarrek berdinketa nahikoa zuten lehen postuan akautzeko eta zuzenean Preferentera igotzeko, eta jarraitzaileak hiru autobus betez etorri ziren Lesakara. Beti Gaztekoek 2-0 irabaztea lortu zuten, ordea, Iñigo Rodriguezek sartutako golen bitartez, eta Preferentera itzuli ziren. Zoramena kristo-Enean. irabazi baititu. Kanpoan, ordea, ez dabiltza hain ongi Koldo Erkizia entrenatzaileak onartzen duenez: “Etxean hagitz ongi gabiltza eta partidu politak egin ditugu, baina kanpoan porrot egiten ari gara, erregulartasun bat ez dugu mantentzen”. Hor egoten ahal da igotzeko giltza, Erkiziaren ustez: “oraindik gure eskuetan dago baina hobetu beharko dugu eta beti bukaera aldera izaten dugun ratxa on bat hartu”. Entrenatzaileak igotzeko helburua zuen orduan: “Hasieran ahalik eta partidu gehien irabaztea eta liga aitzinera doan heinean bertze
helburuak paratzen dituzu. Gaur egun igotzeko helburua dugu eta oraindik gure eskuetan dago hori lortzea”. Ligan ongi ibiltzeko sekretuaz galdetzerakoan zera zioen Erkiziak: “Lehenik entrenamenduetan, astean hiru aldiz egiten dugun lanean. Gero taldeak duen disziplina, seriotasuna eta kontzentrazio mailan eta azkenik, taldea osatzen dugunon artean dagoen giroan eta errespetuan”. Taldea definitzerakoan eta nota ematerakoan hau zioen misterrak: “Talde borrokalaria eta esperientziaduna gara, irabazteko hagitz
135
1995-96 denboraldia Eregionaleko lehen maila BETI GAZTE 4 • Zarautz 1 (Felix Irazoki, Juan Joxe Irazoki, Juan Enrike Saralegi, Unai Etxepare) Anaitasuna 2 • BETI GAZTE 3 (Unai Etxepare, Iñigo Rodriguezek 2) BETI GAZTE 5 • Elgoibar 1 (Felix Irazoki, Endika Mendegia, Unai Etxepare, Juan Joxe Irazoki, Bixente Lekuona) Amaikak Bat 1 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 4 • Kilimon 2 (A.Arozena, I.Rodriguez, F.Irazoki, U.Etxepare) Behobia 3 • BETI GAZTE 2 (Gaizka Sarasola, Iñigo Rodriguez) Touring 0 • BETI GAZTE 2 (Iñigo Rodriguez, Bixente Lekuona) BETI GAZTE 3 • Zumaiako 0 (Endika Mendegia, Seve Txoperena, Felix Irazoki) Antoniano 0 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Gure Ametsa 1 (Felix Irazoki, Iñigo Rodriguez) Eibar 6 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Azkuene 1 (Felix Irazoki, Iñigo Rodriguez) Dunboa 1 • BETI GAZTE 3 (Iñigo Rodriguezek 2, Bixente Lekuona) BETI GAZTE 5 • Gure Txokoa 2 (U.Etxepare, I.Rodriguezek 2, Juanen Saralegik 2) Trintxerpe 1 • BETI GAZTE 0 Zarautz 0 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 7 • Anaitasuna 1 (I.Rodriguezek 4, U.Etxepare, I.Iturriak 2) Elgoibar 1 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 4 • Amaikak Bat 0 (Unai Etxepare, Iñigo Rodriguezek 2, bere atean) Kilimon 2 • BETI GAZTE 1 (B. Lekuona) BETI GAZTE 1 (I. Rguez) • Behobia 0 BETI GAZTE 8 • Touring 3 (Iñigo Rodriguezek 3, Felix Irazokik 2, Juan Enrike Saralegi, Unai Etxepare eta bere atean) Zumaiako 1 • BETI GAZTE 1 (I.Rodriguez) BETI GAZTE 4 • Antoniano 0 (F.Irazoki, I.Iturria, J.E.Saralegi, Angel Urtxegi) Gure Ametsa 0 • BETI GAZTE 2 (Bixente Lekuona, Imanol Iturria) BETI GAZTE 4 • Eibar 0 (Felix Irazokik 4) Azkuene 0 • BETI GAZTE 6 (Bixente Lekuona, Felix Irazokik 2, Iñigo Rodriguezek 2, Iban Maia) BETI GAZTE 3 • Dunboa 1 (J.E. Saralegi, F.Irazoki, B.Lekuona) Gure Txokoa 1 • BETI GAZTE 4 (Juanjo Irazoki, A.Urtxegi, I.Rodriguez, F.Irazoki) BETI GAZTE 2 • Trintxerpe 0 (Iñigo Rodriguezek 2)
Azken sailkapena
Po J I 1. 30 21
B 3
G 6
GA GK 82 32
Punt. 66
Erregionaleko 1. mailatik Preferentera igoera
Erregionaleko 1. mailako finala Ilintxa 1 • Beti Gazte 3 (Iban Maia, Unai Etxepare, Felix Irazoki)
136
zaila dena. Arlo fisikoa aunitz lantzen duena eta teknikoki ere, jubeniletatik datozen jokalari berriekin, gero eta hobea. Etxean 7ko nota jarriko nioke, kanpoan 4 bat bertzerik ez”». Aipatu bezala, azkeneko bederatzi partiduetan ez zuen galdu Beti Gaztek. Denboraldi osoan bezala, etxean sendo ibili zen (4-0 irabazi zien Antoniano eta Eibarri) eta etxetik kanpo ere erakustaldi politak eskaini zituen (0-6 Azkueneri eta 1-4 Gure Txokoari, ligako azken aurreko partiduan). Ligako azken partidura bigarren postuan ailegatu zen Beti Gazte, Trintxerperen gibeletik, puntu berdinekin. Urte hartan lehendabizikoa igotzen zen zuzenean eta bigarrenak promozioa jokatu beharra zuen. Ligako azken partidua bi taldeek elkarren kontra jokatu behar zuten Kristo-Enean. Lehen itzulian Trintxerpek Pasaian irabazi zuela kontuan hartuz Beti Gaztek irabazi egin behar zuen nahitaez lehendabizikoa izateko. Pasaiatik hiru autobus etorri ziren Trintxerperen igoera ospatzeko intentzioarekin, gipuzkoarrek berdinketa ere aski baitzuten. Azkenean, ordea, Iñigo Rodriguezek sartutako bi golen bitartez, partidua irabazi eta igoera lesakarrek ospatu zuten. Astebete beranduago, kategoriako txapelduna erabakitzeko finala jokatu zuten Erregionaleko lehen mailako bertze multzoko lehendabizikoaren kontra, Legazpiako Ilintxaren kontra, hain zuzen.Tolosako Berazubi futbol zelaian 1996ko Ortzegun Santu egunean. Beti Gaztek 3 eta 1 irabazi zuen, ligako txapeldun titulua lehen aldiz Lesakara ekarriz. Ligaren ondotik, kopa jokatu zuen Beti Gaztek. Preferentera igotzea lortu eta liga irabazi ondotik motibazio soberarik gabe hasi ziren lesakarrak. Zazpi multzotan banatu ziren 28 taldeak eta zazpi lehendabizikoekin batera, multzo guzien arteko bigarren onena sartzen zen final laurdenetan. Beti Gazte ez zen ezta bere multzoko onena ere izan, baina bai bigarren onena. Final laurdena aisa irabazi zuen Donostian eta final erdia Kristo-Enean jokatu zuen In txaurrondoren aurka. 90 minutuak eta luzapena banako berdinketarekin akautu ondotik, pe-
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1995-96
Tolosako Berazubi futbol zelaian, Erregionaleko ligaren finala irabazi ondotik: Endika Mendegia, Jon Martinez, Iban Maia, Felix Iratzoki, Aitor Arotzena, Xeberiano Txoperena, Javier Larrui, I単aki Portu, Koldo Erkizia, Jon Apezetxea. Jose Ignacio Goia, Unai Etxepare, I単igo Rodriguez, Bixente Lekuona, Juanjo Iratzoki, Angel Urtxegi, Gaizka Sarasola eta Juanen Saralegi. Ondoko argazkian, Endika Mendegia kapitaina Gipuzkoako Federazioko lehendakariaren eskutik txapeldunen kopa jasotzen. naltietan hamarna jaurtiketa egin behar izan zituzten bi taldeek, baina lesakarrek finalerako sailkatzea lortu zuten.
Ekainaren 1ean, finaleko luzapenean Zarautzko Antoniano taldea garaituz Kopa eskuratu zuten. Honela, Beti Gazte talde
137
FUTBOLA
1995-96
1995-96 denboraldia Kopa Lehendabiziko Fasea
BETI GAZTE 5 • Touring 2 (Felix Irazoki, Endika Mendegia, Iñigo Rodriguez, Unai Etxeparek 2) BETI GAZTE 4 • Azkuene 1 (Dabid Iturria, Juanen Saralegi, I.Rodriguez) Sto Tomas Lizeoa 2 • BETI GAZTE 1 (Juan Joxe Irazoki) Touring 6 • BETI GAZTE 2 (???) Azkuene 0 • BETI GAZTE 2 (Iñigo Rodriguez, Juanen Saralegi) BETI GAZTE 5 • Sto Tomas Lizeoa 0 (F.Irazoki, A.Urtxegik 2, E.Mendegia, I.Rodriguez) Po 2.
J 6
Azken sailkapena I 4
B 0
G 2
GA GK 19 11
Punt. 12
Zortzi multzoetatik bigarren sailkatu onena
Final Laurdenak
Sto Tomas Lizeoa 0 • BETI GAZTE 2 (Felix Irazokik 2)
Final erdiak
BETI GAZTE 1 • Intxaurrondo 1 (Angel Urtxegi) –Penaltietan Beti Gazte finalera, talde bakoitzak hamarna penalti bota ondotik–
Finala
BETI GAZTE 2 • Antoniano 1 (Angel Urtxegik 2)
138
Ligan bezalaxe, Kopan ere txapeldunen saria jaso zuen Beti Gaztek. Argazkia Herreran ateria da, finala irabazi ondotik. nagusiak denboraldi historiko bati bukaera eman zion. Partiduaren eta denboraldiaren laburpena gisa honetara argitaratu ziren Egin egunkarian.
«B et i Gaz te k d obl e te hi st ori koa lo rtu du Gipuzko ak o Erregio naleko lehen ma ilak o liga eta kopa ira ba zi ditu Bi t i tu lua k le he n ald i z esku ra tu d it u ta ldea k
Beti Gazte elkarteko futbol talde nagusiak historiarako marka lortu du denboraldi honetan, Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako liga eta kopako txapeldun izan baita, inoiz aitzinetik lortu ez zituen tituluak, hain zuzen. Lesakako taldeak bigarren saria, kopakoa, larunbat honetan lortu du Donostiako Herrera zelaian, Zarauzko Antoniano taldeari 2 eta 1 irabazi ondotik, emozioz betetako
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1996-97
Abenduaren 1ean, Jon Apezetxeak bere heriotzaren aitzinetik jokatutako azken partidua. I単igo Rodriguez, Jon Apezetxea, Unai Etxepare, I単igo Ibargoien, Javier Larrui, Unai Almandoz. Angel Urtxegi, Aitor Arotzena, Juanen Saralegi, Gaizka Sarasola eta Endika Mendegia. partidu borrokatu baten ondotik. Finalak luzapena behar izan zuen, arauzko denbora banako berdinketarekin akautu baitzen. Luzapenaren azken minutuan ailegatu zen garaipenaren gola, Urtxegi igantziarraren bitartez. Golak eta partiduaren bukaerak Herrerara autobusean eta autoetan joandako ehun bat jarraitzaileen zoramena piztu zuen. Futbol zelaira sartu ziren jokalariak besarkatzera eta beraien ondoan argazkietan agertzeko. Endika Mendegia kapitaina arduratu zen Gipuzkoako Futbol Federazioak emandako kopa eta baloia jasotzeaz, bi hilabete lehenago ligako garaiku-
rrarekin egin zuen bezalaxe. Bestak jarraipena izan zuen Lesakan, herriko jatetxe batean jokalariek izandako afariaren ondotik kalejira egin baitzuten herrian barna, Izar eta Zizkuitz txarangetako kideen animazioarekin. Kopa i rr egu la rr a Egia errateko, garaipen hau ez da larrosabidea izan Beti Gazterentzat. Lesakarrek, Preferenterako igoera eta ligako txapelketa lortu berritan, kontzentrazio haundiegirik gabe ekin zioten kopa txapelketari. Gainera, lesioen eta Bixente Lekuona irundarrarena bezalako erretiraden ondorioz, plantilla labur xamarra gelditu zitzaien. Bixentek, zortzi denboraldiz taldean aritu eta aurtengo igoeran parte hartu ondotik, futbola utzi egin du. Beti Gaztek in extremis lortu zuen final laurdenetarako sailkapena, ustekabean: parte hartu zuten 28 taldeak launa taldeko zazpi multzotan banatuak zeuden eta, hauen artean, multzo bakoitzeko lehendabizikoak eta multzo guzien arteko bigarren sailkatu onenak lortzen zuten final laurdenetara igarotzea. Lesakarrak ez ziren ezta beraien multzoko lehendabizikoak izan, lau partidu irabazi eta bi galdu ondotik, baina bigarren onenak izan ziren. Txapeldunen suertea.
139
1996-97 denboraldia Preferente maila BETI GAZTE 2 • Oiartzun 0 (Imanol Iturria, Juan Enrike Saralegi) Lazkao 0 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Mondragon 0 (Felix Irazoki, Unai Etxepare) Mundarro 3 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Anaitasuna 1 (Iñigo Rodriguez) Real Union 3 • BETI GAZTE 1 (Felix Irazoki) BETI GAZTE 4 • Beti Ona 2 (Bere atean, U.Etxepare, F.Irazoki, Mikel Adin) Pasajes 1 • BETI GAZTE 2 (Juanen Saralegi, Mikel Adin) BETI GAZTE 0 • Mutriku 1 Unibertsitatea 3 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Bergara 1 (Felix Irazoki, Iñigo Rodriguez) Ordizia 1 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 0 • Aretxabaleta 0 Orioko 1 • BETI GAZTE 2 (Felix Irazoki. Iñigo Rodriguez) BETI GAZTE 2 • Zarautz 2 (Angel Urtxegi, Iñigo Rodriguez) Roteta 1 • BETI GAZTE 1 (Unai Etxepare) BETI GAZTE 2 • Hondarribia 1 (Unai Etxepare, Seve Txoperena) Zestoa 4 • BETI GAZTE 2 (Mikel Iriarte, Unai Etxepare) BETI GAZTE 0 • Ilintxa 2 Oiartzun 1• BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Lazkao 0 (Imanol Iturria) Mondragon 3 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Mundarro 1 (Unai Etxepare, Felix Irazoki) Anaitasuna 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 0 • Real Union 1 Beti Ona 3 • BETI GAZTE 1 (Felix Irazoki) BETI GAZTE 0 • Pasajes 2 Mutriku 3 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 0 • Unibertsitatea 1 Bergara 1 • BETI GAZTE 1 (Imanol Iturria) BETI GAZTE 4 • Ordizia 0 (Unai Etxeparek 4) Aretxabaleta 5 • BETI GAZTE 1 (Imanol Iturria) BETI GAZTE 1 • Orioko 1 (Imanol Iturria) Zarautz 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Roteta 3 (Iñigo Rodriguez) Hondarribia 4 • BETI GAZTE 4 (I.Iturria, I.Rodriguez, Angel Urtxegik 2) BETI GAZTE 2 • Zestoa 1 (Angel Urtxegi, Iñigo Ibargoien) Ilintxa 1 • BETI GAZTE 2 (Felix Irazoki, David Iturria)
Azken sailkapena
Po J I 16. 38 12
140
B 8
G GA GK 18 43 62
Punt. 44
Final laurdenetan, beraien multzoan lehendabiziko izan zenaren kontra aritzea egokitu zitzaion Beti Gazteri, Donostiako Santo Tomas Lizeoaren aurka, eta irabazi egin zion bere zelaian, Herizen, 0 eta 2ko emaitza argi eta erosoarekin. Finalerdia Lesakan jokatu zuten, Intxaurrondoren aurka. Arauzko 90 minutuak banako berdinketarekin akautu ondotik, talde bakoitzak hamarna penalty jaurtiketa egin behar izan zituen, azkenean Beti Gazte finalera ailegatzeko. Gainera, Kristo-Enean jokatutako denboraldiko azken partiduarekin, etxekoek oroitzapenerako bertze marka bat ere lortu zuten, denboraldi honetan zelai zaharrean jokatutako hemeretzi partiduak bertze horrenbertze garaipenekin akautu baitira, azkenekoa penaltyetan izan bazen ere. Koldo Erkizia misterrak honako plantilla hau izan du eskura denboraldi historiko honetan: Atezainak: Jon Martinez eta Mikel Garro. Atzelariak: Juan Jose Iratzoki, Angel Urtxegi, Iñaki Portu, Javier Larrui, Aitor Arotzena, Iñaki Galartza eta Gaizka Sarasola. Erdilariak: Juan Antonio Calleja, Endika Mendegia, Juan Enrique Saralegi, Felix Iratzoki, Iban Maia, Jon Apezetxea eta Severiano Txoperena. Aurrelariak: Imanol Iturria, Iñigo Rodriguez, Unai Etxepare, Bixente Lekuona eta David Iturria». Bi sari hauek gutti balira, Beti Gazteko futbol taldeek 1995-96 denboraldiko talderik kirolzaleenari emandako saria jaso zuten Gipuzkoako Arbitroen Federaziotik. Oroigarria, hurrengo denboraldian, 1996ko abenduaren 29an Hondarribiaren kontra jokatutako Prefe renteko partidoan jaso zuen Justo Agirretxek elkartearen izenean. Aipatzekoa da sari hau auniztan izan dela Beti Gazteren esku. BATZARRA 96 Salvador Yanci aukeratu zuten Beti Gazte elkarteko lehendakari berria. Salvadorrek azken bortz urteetan lehendakaria izan zen Jose Emilio del Ríoren lekua hartu zuen. Fidel Ordoki eta Koldo Erkizia lehenakariorde lanak beteko zituzten. Elkarteak 7.095.000 pezetako aurrekontua onartu zuen. 1995. urteko kontuak, berriz, 135.676 pezetako defizitarekin itxi ziren.
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1996-97
Legazpiko zelaian irabazita Preferente maila mantendu ondotik, Beti Gazteko jokalariak bi autobus betez joan ziren lesakarrei eskerrak eman eta agurtzen.
141
1997-98 denboraldia Preferente maila Anaitasuna 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 0 • Real Union 1 Aloña Mendi 3 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 (I. Rguez) • Oiartzun 3 Mondragon 1 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 4 • Beti Ona 2 (Felix Irazokik 2, Iñigo Rodriguezek 2) Pasajes 1 • BETI GAZTE 1 (Felix Irazoki) BETI GAZTE 2 • Ordizia 0 (Unai Etxepare, bere atean) BETI GAZTE 1 (I. Rodriguez) • Mutriku 0 Roteta 0 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 5 • Urola 1 (F. Irazokik 3, U. Etxepare, Xabi Agirrezabala) Lazkao 1 • BETI GAZTE 1 (I. Rodriguez) BETI GAZTE 2 • Euskalduna 0 (Felix Irazoki, Unai Etxepare) Eibar 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 0 • Aretxabaleta 2 Zarautz 0 • BETI GAZTE 1 (Felix Irazoki) BETI GAZTE 0 • Trintxerpe 2 Hondarribia 2 • BETI GAZTE 1 (Iñigo Rodriguez) BETI GAZTE 2 • Zestoa 3 (Iñigo Rodriguez, Juanen Saralegi) BETI GAZTE 1 • Anaitasuna 2 (Iñigo Rodriguez) Real Union 1 • BETI GAZTE 2 (Unai Etxepare, Mikel Iriarte) BETI GAZTE 0 • Aloña Mendi 5 Oiartzun 0 • BETI GAZTE 2 (Unai Etxepare, Mikel Iriarte) BETI GAZTE 1 • Mondragon 4 (Iñigo Rodriguez) Beti Ona 1 • BETI GAZTE 1 (Iñigo Rodriguez) BETI GAZTE 1 • Pasajes 3 (Angel Urtxegi) Ordizia 1 • BETI GAZTE 1 (U. Etxepare) Mutriku 0 • BETI GAZTE 1 (F. Irazoki) BETI GAZTE 3 • Roteta 3 (Iñaki Portu, Mikel Iriarte, Juanen Saralegi) Urola 1 • BETI GAZTE 1 (Felix Irazoki) BETI GAZTE 2 • Lazkao 0 (Felix Irazoki, Iñigo Rodriguez) Euskalduna 0 • BETI GAZTE 2 (Unai Etxepare, Endika Mendegia) BETI GAZTE 1 • Eibar 2 (Unai Etxepare) Aretxabaleta 1 • BETI GAZTE 2 (Juanen Saralegi, Felix Irazoki) BETI GAZTE 3 • Zarautz 0 (Felix Irazoki, Iñigo Rodriguez, Xabier Iantzi) Trintxerpe 2 • BETI GAZTE 1 (Iñigo Rodriguez) BETI GAZTE 2 • Hondarribia 1 (Felix Irazoki, Iñigo Rodriguez) Zestoa 4 • BETI GAZTE 4 (Iñigo Rodriguez, Felix Irazoki, Juanen Saralegi, Endika Mendegia)
Azken sailkapena
Po J I 12. 38 14
142
B 8
G GA GK 16 52 57
Punt. 50
1996-97 denboraldian juxtu-juxtuan eutsi zioten Preferente mailari Preferente mailara hirugarren aldiz bueltatu zen Beti Gazte eta beti bezala kategoria honetan mantentzea bertze helbururik ez zuen 199697 denboraldian. Lehendabiziko itzulian ongi aritu zen, etxeko partidu gehienak irabaztea lortuz eta etxetik kanpo garaipenen bat edo bertze lortuz. Bigarren itzulia gisa berean hasi zuen eta erdiko postuetan sendotuko zela zirudien. Baina abudo hasi zen ratxa txarra Beti Gazterentzat. Sei partidu segidan galdu zituen eta sailkapenean gibelera egin zuen nabarmenki. Bergaran berdinduz akautu zuen aldi txar hori eta hurrengo partidua etxean ongi irabazi zuen, 4-0 Ordiziari. Hurrengo ateraldian, ordea, 5-1 galdu zuen Aretxabaletan. Azkeneko lau partiduetara, kasik guziak irabazteko premiarekin ailegatu zen Beti Gazte. Lehendabizikoan galdu egin zuen Kristo-Enean Rotetaren aurka, 1-3. Kontuak honela, azkeneko hiru partiduetan garaipena behar zuten lesakarrek nahitaez, matematikoki maila mantentzea nahi bazuten. Hondarribiaren kontra jokatutako derbian launa berdindu zuten. Beti Gazte 1-4 aitzinetik joan ondotik azken ordu laurdenean berdindu zuten hondarribitarrek. Moralarentzako kolpe gogorra izan zen, bi puntu hegan joan baitziren ustekabean azken orduan. Dena den, azkenera arte borrokatzen segitu zuten lesakarrek. Kristo-Enearen historian jokatu zen azkeneko partidu ofizialean 2 eta 1 irabazi zioten Zestoari, 0-1 galtzen joan ondotik. Azken partidua Legazpian jokatu behar zuten Ilintxaren kontra eta garaipena derrigorrezkoa zen mailari eusteko. Lesakatik bi autobus eta hainbat auto betez joan zen jendea Legazpiraino, taldea animatzera. Bigarren zatiaren haseran Ilintxakoak aitzindu baziren ere, Beti Gaztek buelta eman zion markagailuari, Felix Iratzoki eta David Iturriaren golei esker, eta 2-1 irabaziz maila mantentzea lortu zuen. Honela ageri zen biharamoneko Diario Vascoko kronikan partiduaren berri: «…nafarrek nahitanahiezkoa zuten irabaztea kategoriari eutsi
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1998-99
Jose Ignacio Goia eta Xabier Portu delegatuak, Felix Iratzoki, Jabier Larrui, Mikel Iriarte, Eneko Fernandez, Gorka Kriado, Koldo Erkizia, Borja Senosiain, Aitor Arotzena, Unai Amilibia. Severiano Txoperena, Endika Mendegia, Xabier Yanci, Xabier Txoperena, Juan Enrike Saralegi, Angel Urtxegi, IĂąaki Portu, Unai Etxepare eta Gaizka Sarasola. ahal izateko, eta erakutsi zuten gogoarengatik eta egindako ahaleginarengatik garaipena merezi izan zuten. BikuĂąan agerian gelditu zen afizio on bat zer den, Legazpira kopuru politean joateaz gain, bere taldea etengabe animatu baitzuten, modu horretara Lizarazuren golari buelta ematea lortu arteÂť. BATZARRA 97 Beti Gazte elkarteak 8.787.000 pezetako aurrekontua onartu zuen urteko batzar orokorrean. Futbol sailak 4.340.000 pezetako gastuak sortuko zituen eta 3 milioi terdiko sarrerak; txirrindularitzak 480.000 pezeta irteeretan eta 300.000 pezeta sarreretan. Gainerako kirol eta kultur iharduerek balantze orekatu xamarra izatea espero
zen. Dirulaguntza ezberdinen bitartez 1.800.000 pezeta lortzeko asmoa zuen elkarteak eta bazkideen kuotaren bidez, 1.236.500 pezeta. 1996. urtea 459.354 pezetako superabitarekin akautu zuen Beti Gaztek, batez ere sokatira taldeak Munduko txapelketarako bidaia ordaintzeko egin zituen erakustaldiei esker. 1996an egindako eta 1997rako aurrikusiak zeuden ekitaldien ondotik, batzarrean eztabaidatu zen gai interesgarrienetako bat, udal futbol zelai berriaren lanen egoera izan zen. Salvador Yanci lehendakariak erran zuenez, lanak gibeleratuak zeuden, baina maiatza alderako bukatzen ahal ziren. Halere, inaugura-
143
1998-99 denboraldia Preferente maila BETI GAZTE 0 • Aretxabaleta 0 Lazkao 0 • BETI GAZTE 2 (Unai Etxepare, Felix Irazoki) BETI GAZTE 0 • Oiartzun 5 Pasajes 4 • BETI GAZTE 0 Intxaurrondo 1 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Beti Ona 5 (Felix Irazokik 2) Bergara 5 • BETI GAZTE 1 (Juan Enrike Saralegi) BETI GAZTE 2 • Anaitasuna 0 (Felix Irazoki, Unai Etxepare) Roteta 2 • BETI GAZTE 3 (Felix Irazokik 3) BETI GAZTE 1 • Hondarribia 0 (Iñigo Rodriguez) Mondragon 0 • BETI GAZTE 2 (Felix Irazoki, Unai Etxepare) BETI GAZTE 1 (Felix Irazoki)• Zestoa 1 Trintxerpe 4 • BETI GAZTE 1 (Unai Etxepare) BETI GAZTE 2 • Vasconia 1 (Angel Urtxegi, Iñigo Rodriguez) Mutriku 3• BETI GAZTE 2 (Iñigo Rodriguez, Unai Etxepare) BETI GAZTE 2 • Aloña Mendi 0 (Unai Etxepare, Felix Irazoki) Urola 5• BETI GAZTE 3 (Iñigo Rodriguezek 2, Eneko Fernandez) BETI GAZTE 1 (I.Rodriguez)• Orioko 0 Real Union 0 • BETI GAZTE 2 (Iñigo Rodriguezek 2) Aretxabaleta 4 • BETI GAZTE 4 (I. Rodriguezek 2, Unai Etxepare, Felix Irazoki) BETI GAZTE 2 (F. Irazokik 2)• Lazkao 3 Oiartzun 3 • BETI GAZTE 1 (M.Iriarte) BETI GAZTE 2 • Pasajes 3 (Iñigo Rodriguez, Felix Irazoki) BETI GAZTE 2 • Intxaurrondo 0 (Unai Etxepare, Felix Irazoki) Beti Ona 2 • BETI GAZTE 2 (Iñigo Rodriguez, Unai Etxepare) BETI GAZTE 0 • Bergara 2 Anaitasuna 1 • BETI GAZTE 1 (Unai Etxepare) BETI GAZTE 0 • Roteta 2 Hondarribia 2 • BETI GAZTE 2 (Mikel Iriarte, Aitor Arozena) BETI GAZTE 3 • Mondragon 1 (Felix Irazokik 3) Zestoa 1 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 0 • Trintxerpe 2 Vasconia 1 • BETI GAZTE 1 (F. Irazoki) BETI GAZTE 2 • Mutriku 3 (Iñigo Rodriguez eta Xabier Iantzi) Aloña Mendi 3 • BETI GAZTE 1 (Felix Irazoki) BETI GAZTE 1 (E. Fernandez) • Urola 1 Orioko 1 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 5 • Real Union 0 (F.Irazokik 2, M.Iriarte, I.Rodriguez, B. Senosiain)
Azken sailkapena
Po J I 14. 38 12
144
B 8
G GA GK 18 56 71
Punt. 44
zio ofiziala ez zela abuztura arte eginen segurtatu zuen. 14 urtez zuzendaritzan egondako Jose Luis Sunsundegik utzi bazuen ere, batzordean ez zen bertze aldaketa haundirik izan.
1997-98 denboraldian lasaiago eutsi zioten mailari Penagarri hasi zuen Beti Gazteko talde nagusiak Mastegi futbol zelaian jokatu zuen lehendabiziko denboraldia. Lehendabiziko bortz partiduak galdu egin zituen, gol bakarra sartuz. Seigarren jardunaldian ailegatu zen garaipena eta lehen gol sorta, 4-2 irabazi baitzion Beti Onari. Hurrengo zazpi partiduetan ez zuen galdu Beti Gaztek: etxeko lauak irabazi –tartean 51 irabaziz Urolari– eta kanpoko hiruak berdindu. Haserako zulotik ateratzen joan zen, baina laster Mastegin galtzen hasi zen berriro: zazpi partidu segidan galdu egin zituen Lesakan –tartean 0-5 Aloña Mendiren aurka eta 1-4 Mondragonen aurka– eta zortzigarrena berdindu. Eskerrak kanpoan partidu gehienak irabazi edo berdindu zituztela lesakarrek, bigarren itzulian Trintxerperen aurkako partidua bakarrik galdu baitzuten Mastegitik urruti. Mastegin, bigarren itzulian hiru bakarrik irabazi zituzten, Lazkao, Zarautz eta Hondarribiaren aurka. Halere, Zarautzen aurkako garaipenarekin, hiru partiduren faltan, matematikoki segurtatu zuen kategoria Beti Gaztek, normalean baino lasaiago! Zestoaren aurka Zumaian jokatutako ligako azken partidu bitxia eskaini zuen oraindik Beti Gaztek. Partidua akautzeko hogei minutu falta zirela 4-0 galtzen zuen eta azkenean launa berdintzea lortu zuen! Hamabigarren postuan akautu zuen Beti Gaztek. BATZARRA 98 Beti Gazte elkarteak 7.217.000 pezetako diru sarrera-irteerak onartu zituen batzar orokorrean. 1997. urtea 158.949 pezetako defizitarekin akautu zuen (9.006.346 pezetako diru-sarrerak eta 9.165.295 pezetako irteerak). Kirol ekitaldiei begira, futboleko zazpi taldeek, aretofutbol, saskibaloi, sokatira, txirrindularitza, xake eta mendi taldeak urtero bezala eginen zi-
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA tuztenekin batera, burmuin elbarriendako Espainiako futbol eta txirrindularitza txapelketak antolatuko zituen elkarteak ekainean. Zenbait urtetan bazkideen kuota igo gabe egon zenez, igoera ttiki bat egitea onartu zuen batzarrak. Honela, helduek 3.000 pezeta ordainduko zuten (2.500 ordaintzen zen ordura arte), gaztetxoek 1.750 eta haurrek 1.000 pezeta. Elkarteak 817 bazkide zituen. Batzarrean onarturakoaren arabera, ordutik aitzinera, kirolariek beraien asegurua ordainduko zuten denboraldi hasieran. Arrazoirik gabe taldea utziko ez balute, dirua denboraldia akautzean itzuliko litzaieke.
1998-99 denboraldian, azken partidura arte borrokan Kasik urtero bezala, liga haseran ez zen ongi ibili Beti Gazte. Lehen partidua etxean berdindu eta bigarrena kanpoan irabazi ondotik, bortz partidu segidan egin zuen galtzen –etxean 0-5 eta 2-5 Oiartzun eta Beti Onaren kontra eta kanpoan 4-0 eta 5-1 Pasajes eta Bergararen aurka–. Hurrengo aldian bortz partidu egin zituen galdu gabe, lau garaipen eta berdinketa batekin. Hortik aitzinera normaldu ziren kontuak eta etxeko partiduak irabazi eta kanpoan garaipen bat edo bertze eskuratu zuten lesakarrek. Lehen itzulia 29 punturekin akautu zuten eta bazirudien kategoria aisa mantenduko zutela. Bigarren itzulian okertu ziren kontuak. Etxeko partidu aunitz galdu zituen taldeak eta etxetik kanpo berdinketaren bat edo bertze lortu zuen bakarrik. Honela, azken partidura nahitaez irabazteko beharrarekin ailegatu zen Beti Gazte, baina ez zuen hutsik egin eta denboraldiko gol sortarik handiena, 50, sartu zion Real Union-i. Azkenean, ha-
1998-99
Preferenteko taldeak hamalaugarren postuan akautu zuen denboraldia, baina Orion azken aurreko partiduan 1 eta 0 galdu ondotik (argazkian, Antillako zelaian gola jaso zuten unean, Gorka Kriado atezaina eta Mikel Iriarte, ezinean) azken partidura arte sufritu behar izan zuten lesakarrek. Mastegin Real Union-i bortz eta bat ere ez irabazi eta maila mantendu zuten. malaugarren postuan akautu zuen eta kategoriari eustea lortu zuen. BATZARRA 99 Beti Gazte elkarteak 9.357.000 pezetako diru sarrera-irteerak izanen zituen 1999an, martxoaren 12ko batzarrean onartutako aurrekontuaren arabera. Gasturik haundienak futboleko zazpi taldeek eta zelaiak –kasik 4 milioi pezeta– eta sokatira taldeak –2 milioi pezeta, Irlandara egindako bidaia tarteko– sortuko zituzten. Sarrerei dagokienez, futbolak berak 2.865.000 pezeta, sokatirak 1.800.000 eta dirulaguntzek 2.500.000 pe-
145
1999-2000 denboraldia Preferente maila Zestoa 2 • BETI GAZTE 2 (Iñigo Rodriguez, Angel Urtxegi) BETI GAZTE 3 • Pasajes 4 (Felix Irazoki eta Iñigo Rodriguezek 2) Beti Ona 1 • BETI GAZTE 1(Koldo Ruiz) BETI GAZTE 2 • Intxaurrondo 0 (Felix Irazokik 2) Oiartzun 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 • Orioko 0 (Borja Senosiain) Aretxabaleta 1 • BETI GAZTE 3 (Koldo Ruiz, Juanen Saralegi eta Mikel Iriarte) BETI GAZTE 2 • Hondarribia 3 (Borja Senosiain eta Iñigo Rodriguez) Roteta 1 • BETI GAZTE 6 (Felix Irazoki 2, Borja Senosiain 2, Mikel Ibarra eta Koldo Ruiz) BETI GAZTE 0 • Mundarro 2 BETI GAZTE 1• Trintxerpe 2 (Eneko Fernandez) Touring 1• BETI GAZTE 1 (E. Fernandez) BETI GAZTE 2 • Segura 3 (Unai Etxepare eta Felix Irazoki) Hernani 1 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 1 (F.Irazoki)• Anaitasuna 3 Urola 1• BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 0 • Mutriku 0 Real Union 4 • BETI GAZTE 1 (b.atean) BETI GAZTE 0 • Aloña Mendi 2 BETI GAZTE 4 • Zestoa 2 (b.a., Felix Irazoki, Iñigo Rodriguez eta Borja Senosiain) Pasajes 1• BETI GAZTE 2 (Felix Irazoki, Juanen Saralegi) BETI GAZTE 1 (I.Rodriguez)• Beti Ona 2 Intxaurrondo 3 • BETI GAZTE 1 (Felix Irazoki) BETI GAZTE 1 • Oiartzun 3 (Iñigo Telletxea) Orioko 2 • BETI GAZTE 0 BETI GAZTE 2 • Aretxabaleta 1 (Felix Irazokik 2) Hondarribia 4 • BETI GAZTE 2 (Unai Etxepare eta Iñigo Rodriguez) BETI GAZTE 1 (I. Rodriguez)• Roteta 0 Mundarro 3 • BETI GAZTE 1 (Iñigo Rodriguez) Trintxerpe 3 • BETI GAZTE 1 (F.Irazoki) BETI GAZTE 2 • Touring 1 (Felix Irazoki eta Unai Etxepare) Segura 5 • BETI GAZTE 1 (I. Rodriguez) BETI GAZTE 1 (I. Rodriguez)• Hernani 3 Anaitasuna 3 • BETI GAZTE 2 (I. Rodriguez eta F. Irazoki) BETI GAZTE 1 (F. Irazoki)• Urola 0 Mutriku 2 • BETI GAZTE 1 (I. Rodriguez) BETI GAZTE 1• Real Union 4 (I. Rodriguez) Aloña Mendi 1• BETI GAZTE 2 (Imanol Almandoz eta Mikel Irigoien)
Azken sailkapena
Po J I 18. 38 11
B 4
G GA GK 23 53 76
Punt. 37
Preferentetik Erregionaleko 1. mailara jautsiera
146
zeta emanen zituzten. 1.346.377 pezetako irabaziekin akautu zuen Beti Gaztek 1998. urtea, 10.497.467 ptako sarrera eta 9.151.090 pezetako gastuekin. Bertzalde, azken urteetan elkartea epaitegietan ibili zen, konbentuko paretan paratutako rokodromoan eta mendi bizikleta ibilaldian gertatutako bi kirol istripurengatik. Bietan arrazoia kendu zioten epaileek eta isuna ordaintzera behartu zuten. Aseguruak bere gain hartu zuen gasturik haundiena. Zuzendaritza batzordean ez zen aldaketarik izan eta Salvador Yancik segitu zuen lehendakari gisa. Mendi taldearen ateraldietan edo futbol zelaian larrialdiren bat gertatzen zenean erabiltzeko sakeleko telefonoak erostea erabaki zen, bazkide batek egindako eskaria onartuz.
1999-2000 denboraldian lehen mailara jautsi Ez zuen gaizki hasi liga Beti Gaztek, etxetik kanpo lehendabiziko bi partiduak berdindu egin baitzituen. Etxean lehendabizikoa galdu zuen arren, hurrengo biak irabazi egin zituen. Hortik aitzinera, ordea, etxeko partidu soberaxko galdu zituen. Halere, Lesakatik urruti garaipen ederrak lortu zituen (1-3 Aretxabaletan eta Preferenten etxetik kanpo inoiz egin duen emaitzarik onena, 1 eta 6 Rotetaren aurka). Banaz bertze ongi zoaien denboraldia, baina Rotetaren aurkako partidu honen ondotik hamar egin zituen irabazi gabe Beti Gaztek, bi berdinketa bertzerik ez zituen lortu. Hamasei puntu eskaxekin akautu zuen lehen itzulia, jautsiera postuetan sartua. Bigarren itzuliaren haseran, Mastegin Zestoari 4 eta 2 eta Pasaian Pasajeseri 1 eta 2 irabazi ondotik, bazirudien lesakarrak suspertuko zirela bigarren itzulian, baina hurrengo lau partiduak galdu egin zituzten berriro. Hortik aitzinera, etxeko partidu gehienak nola edo hala irabazi egin zituzten lesakarrek, baina kanpoan denak galdu zituzten (azkenekoa ezik) eta ezin izan zuten bigarren itzuli osoan jautsiera postu horietatik alde egin. Mastegin jokatutako azken partiduan, 1 eta 4 galdu zuen Beti Gaztek igoera jokoan zuen Real
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1999-2000
Xabi Agirrezabala, Unai Amilibia, Aitor Arotzena, Mikel Iriarte, Borja Senosiain, I単aki Portu, Jabier Larrui, Eneko Fernandez, Xabier Portu, Koldo Erkizia (entrenatzailea), Gorka Kriado. Imanol Almandoz, I単igo Telletxea, Mikel Ibarra, Xabier Txoperena, Juanen Saralegi, Felix Iratzoki, I単igo Rodriguez eta Koldo Ruiz. Union liderraren aurka eta Erregionaleko lehen mailara jautsi zen. Zortzi urtez taldea zuzendu ondotik, Koldo Erkiziak entrenatzaile lana utzi zuen. BATZARRA 2000 10.243.000 pezetako aurrekontua onartu zen 2000. urteko martxoaren 3an egindako batzarrean. Beti bezala, futbolean ari ziren hamar taldeek sortuko zuten gasturik handiena, urteko aurrekontuaren erditsua (5.100.000 pezeta). Sokatira taldeak 1.600.000 pezetako gastua sortuko zuen eta egoitzaren moldaketak 700.000 pezeta. Diru-sarrerei zegokienez, futbolarekin hiru milioi pezeta terdiko sarrerak espero ziren, Udalaren dirulaguntza eta bertze sa rrerekin bi milioi, sokatira taldearekin mi-
lioi terdi eta bazkideen kuoten bidez 1.800.000 pezeta. Hain zuzen, kuoten aldaketa izan zen batzarrak onartutako puntuetako bat. Erretiratuek ez zuten sosik ordaintzen ordura arte eta ordutik aitzinera urtean mila pezeta ordaindu beharko zuten. Helduek 3.200 pezeta ordaindu beharko zuten, gazteek 2.000 eta haurrek 1.000 pezeta. Zortzi urtetik beheitikoek ez zuten deus ordainduko. Lesakan sortzen diren haurrak zuzenean elkarteko bazkide egitea ere onartu zen. 1999ko kontuak 576.740 pezetako irabaziekin (11.352.563 pezetako diru-sarrerak eta 10.775.823 pezetako gastuak) itxi zituen Beti Gaztek. Zuzendaritzan ez zen aldaketa haundirik izan eta Salvador Iantzik segitu zuen lehendakari gisara. G
147
FUTBOLA
Mende erdia futbol zelai egokia eskatuz Kristo-Eneatik Mastegira
B
eti Gazte eta Kristo-Enea futbol zelaiaren historiak elkarreri hagitz lotuak egon dira 1997ko abuztura arte. Ikusi dugunez, Espainiako Gerra ondoko garaian, lan haundia egin behar izan zuten mendi mazela jan eta guttieneko neurriak juxtu juxtuan betetzen zituen futbol-zelai estua egiteko. Meritu haundiko lana, dudarik ez, baina lesakarrak inoiz ase ez zituena. Zelai berri baten beharra aspaldian somatu zen, Kristo-Enea egin zen hamarkada beretik hasita. Ikusi bertzenaz, 1949. urteko uztaileko Chakain aldizkarian, Zialdok (Felipe Rodriguez Aldabe)
148
sinatutako artikuluan ageri zen eskari zehatza: «Deportivamente los brillantes triunfos alcanzados por Lesaca en estos años, sobre todo en la modalidad de pelota a mano en el ámbito regional, a pala en el nacional y en fútbol con competiciones en que participan equipos de las provincias hermanas, suscitan, además del apoyo que es incondicional y animoso por parte de toda la villa, y del I. Ayuntamiento porque subvenciona en metálico en medida de lo posible, la cuestión de un campo de fútbol nuevo que nos haga olvidar el actual, que reune todos los defectos imaginables, y cuyo destino debiera ser el que fue, hermosa pradera o manzanal que en
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA
1948
Euria edo eguzkipean Kristo-Enea zaharrean nahiz Mastegi panpoxoan, Lesakako ikusleek beti animatu dute Beti Gazte. Argazkiak, 1948koak dira. 149
1998
Orain arte aitzinean izan duen talderik indartsuena izan zuen Santio egunean Beti Gaztek. Iruñeko Osasunak aurredenboraldia Etxalarren egin zuela probextuz, uztailaren 25ean adiskidantzazko partidua jokatu zuten bi taldeek. Seve Txoperena, Koldo Erkizia, Gaizka Sarasola, Iñigo Ibargoien, Manolo, Iban Garro, Felix Iratzoki, Iñigo Rodriguez, “Cuco” Ziganda, Angel Urtxegi, Gorka Kriado, Puñal, Diego Martinez,
Borja Senosiain, Mateo, Endika Mendegia, Marcovic, Unai Etxepare, Krutxaga. Aitor Fresan, Javi Larrui, Morales, Xabi Iantzi, Eneko Fernandez, Xabi Txoperena, Eneriz, Aitor Arotzena, Palacios, I単aki Portu ,Yanguas, Juanen Saralegi eta Fernando Iratzoki. Osasunakoek sei eta bat ere ez irabazi zuten, baina hori zen guttienekoa: Nafarroako futbol talde nagusia Lesakan izan zen lehen aldiz eta zaletuek inoiz ez bezala bete zituzten Mastegiko harmailak.
FUTBOLA
mala hora sirvió de tentación. El problema es difícil, pero deberíamos apurar todas las posibilidades, ya que en principio hay buenas disposiciones para ello, antes de darnos por vencidos, que también es bastante difícil. La mejor agrupación deportiva que ha habido en Lesaca, nuestro admirable BETI-GAZTE debe mantener esa aspiración y coordinar la ayuda de muchos, junto con la de este humilde cronista».
Kirol zonaldea eta futbol zelai berria Landazelaietan Geroztik, hainbat eta hainbat izan dira futbol zelai berria behin eta berriz eskatu duten ahotsak. 1990. hamarkadara arte esperatu behar izan zen, ordea, afera mugitzen hasteko. 1991. urteko martxoan egindako udal batzarrean erabaki zenez, konbentua eta asiloaren arteko lurren prezioak jabe guztiekin negoziatuko zituen Udalak, bertan kirol zonaldea egin asmoz. Horretarako pertsonal espezializatuak egindako lurren prezioen eta beharren ikerketa teknikoa
152
1990
Hil ala biziko partiduen antzoki izan da Kristo-Enea. 1989-90 denboraldian, Preferente maila ez galtzeko promozioa jokatu zuen Beti Gaztek Soraluzeren kontra. Kanpoan 3 eta 1 galdu ondotik, etxean 6-0 irabazi zuten lesakarrek, partidu zoragarri batean. Argazkian, bizkarka, Juan Angel Ordoki (2), Xabier Artola (3), Severiano Txoperena (5) eta Justo Agirretxe atzelariak, Jon Martinez atezaina babesten. hartuko zen abiapuntutzat. Erabaki honen alde bozkatu zuten PNV eta HB alderdiek eta EA abstenitu zen, azken alderdi honek aurkeztutako mozioa gibelera botaz. Ricardo de León, Nafarroako Gobernuko Ongizate, Kirol eta Etxebizitzarako
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA ko eta jubenileko jokalariak etxeko partiduetan «futbol zelai berria behar dugu» zioen pankarta zelairatzen hasi ziren Kristo-Enean denboraldi hasieratik. Honelaxe zioen 1995eko irailaren 15eko Diario de Noticias egunkarian Legarra kazetariak sinatutako kronikak:
1991-92
Infantilak atsedena hartzen, KristoEneako hondartzan. kontseilariak Lesaka bisitatu zuen 1994ko apirilaren 26an , kirol zonaldeko lanak ikusi eta aztertu asmoz. Bertan, Herriko Etxeko ordezkariekin bildu ondotik, kirol instalazio berriaren lanak ikusten egon zen. Lan hauen lehen faseak, piszinak eta aldagelak egitea, alegia, 150,3 milioi pezetako aurrekontua zuen, horietatik 45 milioi Nafarroako Gobernuak paratuak. Ondotik, futbol zelai berria eginen zen. Urte hartako udal aurrekontuetan, Eusko Alkartasunako zinegotziek futbol zelai berriaren proiektua sartu nahi izan zuten. Jose Luis Etxegarai alkateak erantzun zuenez, «lan hori Nafarroako Gobernuan tramitean dago eta dirulaguntza emana izan gabe lanean hasiz gero, dirulaguntza hori galduko litzateke». Halere, 1995eko aurrekontuetan sartzeko aukera ez zuen baztertu.
«Futbol zelai berria behar dugu» Hori zen teoria, baina Beti Gazteko zuzendaritza batzordea, entrenatzaileak eta jokalariak mugitzen hasi ziren 1995-96 denboraldian. Erregionaleko lehen maila-
Be t i Ga zte ko jok al a ri ek «B fu tb ol ze l a i be rri a e sk at u du te Zelaia ren egoera pena garria d a leh e nd a ka ria re n ust e z
Erregionaleko lehen mailan ari den Lesakako Beti Gazte taldeak denboraldiko lehen partidua jokatu zuen igandean KristoEnean eta eszenatoki hori aukeratu zuten jokalariek beraien lehen eskaria egiteko, zelaira “Futbol zelai berria behar dugu” zioen pankartarekin atera baitziren. Lesakako zelaia hagitz egoera kaxkarrean dago, kasik belarrik ere ez baitu, hondarra, lohia, harriak eta zuloak baizik. Eguraldia idorra denean eta haize pixko batekin hautsa ikaragarri harrotzen da eta, batzuetan, ezinezkoa izaten da bertze atean dagoen atezaina ikustea ere. Euria hasten bada, berriz, zelaia lohiez estaltzen da berehala. Egoera berez kaxkarra bada, horreri entrenatzeko egunero lau orduz erabiltzen dela gehitu behar zaio. Beti Gazte elkarteak zazpi futbol talde ditu, Erregionaleko lehen mailan, jubeniletan, kadetetan, infantiletan, alebinetan eta benjaminetan banatuak. Erakundeko lehendakaria, Jose Emilio del Riok zera zioen: “Futbol zelaiaren egoera penagarria da. Kanpoko talderen bat jostatzera etorri eta protesta egin du, egoera honetan ez duela jokatuko erranez. Arauzko neurriak betetzen ez dituela erratera ere ausartuko nintzateke. Zelai berria egiteko proiektua idatzia dago. Lur eremua erosi egin da udal igerilekuaren ondoan eta igerileku bereko aldagelak erabili ahal izanen dira”.
153
FUTBOLA duaren atsedenaldian idatzi bat banatu zuten, protestaldiaren arrazoiak azalduz, kirol instalazioak egoera penagarrian baitaude beraien ustez. Bertzalde, etxekoen aldeko 4 eta 1eko emaitzarekin akautu zen partidua hasi aitzinetik minutu bateko isilunea gorde zen Juan Carlos Hidalgo “Txiri”, berriki trafiko istripuan hildako Beti Gazteko jokalari ohiaren omenez.
Futbol zelaia eskatzeko erreibindikazioa egiteko iniziatiba jokalariek eurek hartu zuten. Joan den igandeko partiduaren lehen zatian panfletoak banatu zituzten jende artean. Honako hau zioten: “Beti Gazteko Erregionaleko lehen mailako jokalariok ditugun instalazio kaxkarrengatik gure protestaren berri jakinarazi nahi dizuegu eta futbol zelai berriaren lanak lehenbailehen hastea eskatzen dugu”. Herriko Etxearen aurrekontuetan 50 milioi pezetako sail bat aurrikusia zegoen futbol zelai berrirako, baina azken udal batzarrean herriko bertze gai batzuetarako 8.500.000 pezeta bideratu ziren, “eta hori da gehien kezkatzen gaituenea”, lehendakariaren arabera». Garai beretsuan, Egin egunkariak ere jaso zuen arazo honen berri, Aitor Arotzenak sinatutako kronikan:
«Bet i Ga ztek eskariekin h asi d u denboraldi berria
Beti Gazteko lehen taldearen denboraldi honetako aurkezpen partiduak elkarteko jokalarientzako premiazkoa den zerbait eskatzeko balio izan zuen, futbol zelai berriaren eraikuntza, hain zuzen. Lehen taldeko jokalariek Kristo-Eneako zelaira ateratzerakoan “Futbol zelai berria behar dugu” zioen pankarta zabaldu zuten eta itzuli bat eman zioten zelaiari, jokalarien eskariekin bat egiten zuten ikusle eta jarraitzaileen txalo artean. Era berean, parti-
154
Kr isto -Enea k 50 ur te ba in o geh iago Kristo-Enea futbol zelaia Beti Gazte elkartearen adiskide banaezina izan da ia hau sortu zenetik, 1940. urteko abuztuaren 9an. Pikotza eta pala erabiliz egin zen, hitzez hitz, Gerra Zibilean preso hartutako errepublikazalaen, eta batez ere bizkaitarren eskulan behartuarekin, eta herriko gazteen laguntzarekin egin baitzen. Zelaia ez da ia 45 x 90 metroko arauzko neurrira ailegatzen eta eguraldiaren gorabeherek eragin nabarmena izaten dute bertan. Igandeko partidua horren adibide garbia izan zen: haseran idor-idorra zegoen, gero, haizeak egiazko hondar-ekaitza sortu zuen, kasik partidua jokatzea eta ikustea ere ezinezkoa egiten zuena eta, azkenean, euri erauntsiak lohi ikaragarrian bihurtu zuen zelaia. Gainera, ez dago zelaia zaintzeaz arduratzen den pertsona berezi bat eta kategoria ezberdinetako jokalariak eta bazkide batzuk dira zelaian eta alboetan ateratzen diren sasi eta larrak garbitzeaz, zelaia mugatzeko marrak pintatzeaz, partidu egunetan sarrerak kobratzeaz, porterietako sareak paratzeaz, zelaia idorra dagoenean su-hiltzaileen kamioia hartu eta zelaia bustitzeaz edo, alderantziz, zelaia sobera ez lohitzeko, denboraldi batean bai eta bertzean ere bai, hedatu behar diren hondar-kamioikadak hedatzeaz arduratzen direnak. Jokalariek argi eta garbi solastu zuten: “Kristo-Enea guttieneko mailara ailegatzen ez diren baldintza batzuetan nola edo hala kontzeko hemen sartu ditugun orduak eta utzi ditugun indarrak eta elkarteak gastatu duen dirua, futbol zelai berria egiteko
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA
1997
Azkeneko partidua Kristo-Enean. Beti Gaztek 2 - Zestoak 1. Koldo Erkizia (entrenatzailea), Mikel Garro, Mikel Adin, Iñigo Ibargoien, Endika Mendegia, Javier Larrui, Julian Hernandez, Aitor Arotzena, Mikel Iriarte, Xabier Agirrezabala, Salvador Yanci (presidentea). Gaizka Sarasola, Severiano Txoperena, Juan Enrique Saralegi, Iñigo Rodriguez, Felix Iratzoki, Angel Urtxegi, Imanol Iturria eta Iñaki Portu. erabili izan balira, honezgero bertan jokatzen egonen ginateke, dudarik gabe”. Belar artifizialeko futbol zelai berriaren eraikuntza, kirol zonalde berriaren proiektuko bigarren fasean aurrikusia dago. Joan den urtean akautu zen proiektu honetako lehendabiziko fasean, igerilekuak eta aldagelak egin zi-
tuzten. Orain, 125 milioi pezeta inguruko aurrekontua duen bigarren fasearen hasiera, teorian Nafarroako Gobernuaren onespenaren, eta ondorengo dirulaguntzaren esperoan dago. Bien bitartean, seirehun bazkide eta Lesaka, Arantza, Igantzi eta Etxalarkoetaz gain, Sunbilla edo Doneztebe bezalako urrunagoko herrietatik datozen ehun futbolari baino gehiago dituen elkarte batek Kristo-Eneako futbol zelai zahar eta kaxkarra erabiltzen segitzen du entrenamendu guzietarako eta etxean jokatzen dituen partiduetarako». Gai honen inguruan, Koldo Erkizia lehen taldeko entrenatzaileak eta zuzendaritza batzordeko kideak 1996. urte haseran Ttipi-ttapari adierazi zioenez, «hainbat bilera egin dira eta oraindik ofiziala ez bada ere, Nafarroako Gobernua futbol zelai berria egiteko 20 milioi emateko prest omen dago, Vicente Ripa Kirol Zuzendariak honat egindako bisitan hori erran zuen».
Futbol zelaia 1996ko udal aurrekontuetan Azkenean, 1995koetan ez, baina
155
FUTBOLA
1996ko udal aurrekontuan sartu zen futbol zelai berriaren proiektua. Hasierako aurrekontua 100 milioi pezetakoa zen eta HBko udal taldearen ustez, «kostuak ajustatu behar dira: Beti Gazteren aportazioarekin eta auzolanarekin, 30 bat milioi aurrezten ahal dira eta hori da segitu beharreko bidea». Aurrezpen honekin, konbentuan Kultur Etxea egiteko proiektua bultzatu nahi zuen HBk. Jose Luis Etxegarai alkateak erantzun zuenez, «Kultur Etxea aspaldiko ametsa da, baina aurten futbol zelaiaren aldeko apostu haundia egin dugu». Horretarako lortutako maileguak bi zatitan banatu behar ote ziren ere galdetu zuen alkateak. Azkenean, PNV eta EAren aldeko botuekin eta HBren kontrakoekin onartu ziren udal aurrekontuak. Udalak 1996an inbertsioetan gastatuko zituen 154.630.000 pezetatik 100 milioi futbol zelaira bideratuko ziren. 96.642.349 pezetako aurrekontua zuen futbol-zelai berriaren proiektua onartu zuen Herriko Etxeak ahobatez 1996. urteko ekainean. Proiektua Pedro Pastor arkitektuak idatzia zuen. Orduan, lanen adjudikazioa egitea falta zen eta, ondoren, lau hilabeteko epea zuten lanak akabatzeko. Instalazioak 8.136 metro koadro hartzen zituen eta futbol zelaiak 60x100 metro iza-
156
nen zituen luze-zabaleran. Bi harmailetan 192 lagun eserita egoteko lekua eginen zen, guziak tejabana batek estalita. 500 pertsona sartzen ahal ziren guzira. Autoak aparkatzeko 40 leku eginen ziren igerileku aldean eta bertze 40 Osasun Zentro aldean. Proiektua ahobatez onartu bazen ere, HBk proiektua egiteko eraman den prozedura kritikatu zuen «ez zaigulako aukerarik eman horretan parte hartzeko». Eraberean, Udalari dagokion kostua jausteko, «bertze finantziabideak ere aztertu behar direla» adierazi zuen. Alkateak, bere aldetik, «proiektuaren erredakzioa pleno honek talde tekniko bati eman zion eta talde horrek gero futbol zelaia erabiliko dutenekin, Beti Gazterekin alegia, kontaktu osoa izan du» erantzun zuen, proiektua finantziatzeko bertze legezko modurik ez dagoela gaineratuz, «Nafarroako Gobernuaren laguntza eta Udaletxearen aportazioa». Eztabaidak luze eman zuen oraindik, baina azkenean, udal talde guziek ahobatez onartu zuten proiektua.
Poligras enpresak 86 milioitan egin zituen lanak 86.059.908 pezetaren truke eginen zituen ‘Poligrás Ibérica, S.A.’ enpresak futbol zelai berriaren lanak, udal batzarrean ahobatez onartu zenez. Udalak eskatutako baldintzak betez bi enpresek aurkeztu zituzten beraien proposamenak, Adolfo Sobrinok 93.601.280 pezetakoa eta Poligras-ek hamar milioi t’erdi merkeago. Enpresa honek, halere, bertze proposamen bat aurkeztu zuen, zenbait
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA Gainera, Jose Luis Etxegarai alkateak errandakoaren arabera, diruzainak egindako txostena futbol zelaia proiektuaren aurrekontuan agertzen zena (100 milioi pezeta inguru) kostako zela uste zenean egin zen. HBk ontzat jo zuen alkatearen erantzuna eta futbol zelai berria egiteko zegoen premia ikusiz eskaintza hobetuaren alde egin zuen, proiektuak sortu zizkion kezkak gogoraziz. Azkenean, Beti Gazteko zaleen betiko ametsa errealitea bihurtzeko bidean zen.
1997
Mastegiko futbol zelaian ohorezko sakea egin zuten lau jokalariak. Beti Gazteko bi gazteenak, Ander Maia eta Aitor Bengoetxea eta bi beteranoenak, Aitor Arotzena eta Jabier Larrui etxalartarra. hobekuntza (hiru urterako mantenimendua, belar sintetiko klase berria, porteria eta oinarrian hobekuntzak…) eskainiz. Azken hau izan zen Herriko Etxeak ahobatez onartutakoa. HBko ordezkariek, halere, Nafarroako Gobernuaren subentzioaz galdetu zuten, hau ez bazen ailegatzen Herriko Etxearen funtzionamendua zalantzan paratuko litzatekeelakoan. Alkateak berriz, «kasurik txarrenean ere, Nafarroako Gobernuak 20 milioi pezetako subentzioa ematen ez badu, alegia, Herriko Etxearen zorpetzea ez litzateke %25etik pasatuko, Nafarroako udalen banazbertzekoaren azpitik» erantzun zuen.
Azken partidu ofiziala Kristo-Enean Kristo-Eneak azken agurra jaso zuen 1997ko maiatzaren 18an Beti Gaztek Zestoaren kontra jokatutako partiduan (21). Ia 60 urtez jokatu ziren partiduak futbol zelai horretan eta azken partidura hainbat jende hurbildu zen, azken agurra ematera. Gainera, partidu garrantzitsua suertatu zen, ligako azken aurrekoa eta nahitanahiez irabazi beharrekoa Preferente maila mantentzeko. Hori eta hurrengo partidua irabaziz, Mastegiren inaugurazio ofiziala Preferenten egitea lortu zuen Beti Gazteko talde nagusiak. Mastegi zelaiaren inaugurazioa 1997ko abuztuaren 9an 1997ko abuztuaren 9an zabaldu zen ofizialki Mastegi udal futbol-zelaia eta egun horretarako egitarau zabala prestatuta zegoen. Arratsaldeko 4ak aldera hasi ziren ekitaldiak. Honelakoetan ohikoa denez, Maximo Hernandorena apezak bedeinkazioa eman zion belar artifizialeko futbol zelaiari eta aurreskua dantzatu zuen Xabier Portu ezpatadantzariak. Udaleko, Nafarroako Gobernuko eta Beti Gazteko agintarien solasaldien txanda izan zen ondotik. Gero, hainbat futbol partidu ikusteko aukera izan zen. Beti Gazteko benjamin, alebin eta infantil mailakoak futbol7ko zelaietan –zabalera markatuta daude-
157
FUTBOLA
nak– aritu ziren, 10-15 minutuko partiduak jokatuz. Kadete eta jubenil mailako taldeak zelai osoan aritu ziren ordu erdiko partiduetan, haundien mailako bigarren taldea Gure Txokoaren kontra aritu zen 45 minutuz eta, azkenik, Preferenteko taldea Osasuna Promesasen aurka aritu zen. Akautzeko, berendua banatu zen futbol zelaia eta igerilekuen arteko estratan. Ttipi-ttapa hambostekarian honela agertu zen inaugurazio ekitaldiaren berria.
Herria k ba du f u tbol zela i b e«H rria
Uda honetako ekitaldirik aipagarriena izan da Mastegi udal futbol zelai berriaren inaugurazioa. Ekitaldian, Herriko Etxeko eta inguruko herrietako ordezkariak, Nafarroako Gobernukoak, Nafarroa eta Gipuzkoako Futbol Federazioetako lehendakariak eta Beti Gazteko agintariak izan ziren, bertzeak bertze. Herriko zortzi futbol taldeetako jokalariak ere zelairatu ziren. Inaugurazioaren lehen zatian, aurreskua dantzatu zuen ezpatadantzarien kapitainak. Apezak zelaia bedeinkatu zuen eta abesbatzak Beti Gazteren himnoa eta Agur Jaunak kantatu zituen. Agintarien solasaldien ondotik, ohorezko sakea burutu zuten Beti Gazteko bi jokalari zaharrenen eta bi gazteenen artean.
158
1997
Inaugurazio ekitaldiaren ondotik jokatutako partiduan bana berdindu zuten 2.B mailako Osasuna Promesas eta Preferenteko Beti Gazte taldeek. Gero, futbol partiduen txanda ailegatu zen. Ttikienetatik hasita, hainbat jokaldi eder ikusi ziren. Halere, ikusmin berezia sortu zuten haundien bigarren taldeak Gure Txokoaren kontra eta talde nagusiak Osasuna Promesasen kontra jokatu zituzten partiduek. Biak berdinketaz bukatu ziren». Egin egunkarian ere luze eta zabal eskaini zuten inaugurazio ekitaldiaren berri, Aitor Arotzenaren artikuluan.
«M ast egi U da l f ut bol zela i berria
Larunbat honetan, abuztuak 9, ekitaldi eder eta hunkigarri batean inauguratu zen Lesakako “Mastegi” udal futbol zelai berria. Ekitaldira, Lesakako eta inguruko herrietako udal ordezkariekin batera, Calixto Ayesa, Na farroako Gobernuko ordezkaria, Nafarroa eta Gipuzkoako Futbol Federazioetako lehendaka-
60 urte eta… Beti Gazte
1998
FUTBOLA
Beti Gazte eta Osasunako talde nagusiaren arteko partiduan, Gorka Kriado lesakarren atezain donostiarrak Cuco Zigandari aurrea hartzen dio, Angel Urtxegi igantziarraren eta Felix Iratzoki lesakarraren artean. Partidu berean, Yanguas eta Xabier Yanci eta Ziganda eta Eneko Fernandez borrokan.
riak, Beti Gazte elkarteko zuzendaritza batzordea eta futbol zelaia egin duen enpresako ordezkariak izan ziren bertzeak bertze. Hauekin batera, Beti Gazteko zortzi futbol taldeak (benjaminak, alebinak, infantilak, kadeteak, jubenilak, Erregionaleko 2. mailako taldea, Preferentekoa eta neskak) zelairatu ziren. Futbol zelai berriaren ezaugarrien artean, gogoratu belar artifizialekoa dela, 100x60 metro neurtzen duela, 100 milioi inguruko aurrekon-
tua izan duela eta 200 bat ikuslerendako harmaila estalia duela. Xabier Portu, Lesakako ezpatadantzarien kapitainak, aurreskua eskaini zuen. Eraberean, Lesakako Abesbatzak, Beti Gazteren himnoa eta inaugurazio ekitaldiaren lehen zatiaren bukaeran ÂŤAgur jaunakÂť kantatu zuen. Futbol zelaiaren bedeinkazioa Maximo Hernandorena apezak eman zuen eta gero, minutuko isilunea gorde zen Beti Gazteko
159
FUTBOLA
1997-98
Mastegi futbol zelaia estreinatu zuen talde nagusia: Unai Almandoz, Xabi Agirrezabala (Irun), Severiano Txoperena, Felix Iratzoki, Gaizka Sarasola, Iñigo Ibargoien (Irun), Aitor Arotzena, Endika Mendegia, Koldo Erkizia (entrenatzailea). Xabi Iantzi, Juan Enrike Saralegi, Angel Urtxegi, Iñaki Portu, Iñigo Rodriguez, Unai Etxepare eta Juanjo Iratzoki. Unai Almandoz atezainak eta Xabi Agirrezabala irundarrak lesio larriak izan zituzten denboraldi hartan. Haseran uste baino errexago eutsi zioten kategoriari. Liga akautzeko lau partidu falta zirela, Mastegin Zarautzeri 3-0 irabaziz (argazkian, bi taldeko kapitainak eta epaileak partiduaren aitzinetik) matematikoki segurtatu zuten maila mantentzea. 160
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA
1997-98
Erregionaleko 2. mailako taldea: Joxe Mari Erkizia, Urtzi Etxegarai, Fernando Susperregi, David Iturria, Igor Altzugarai, Igor Portu, Fernando Irazoki, Toñin Hidalgo, Borja Senosiain, Eneko Fernandez, Aitor Lekuona. Jaime Iturria, Xabier Txoperena, Iban Garro, Ismael Iturbide, Pello Apeztegia, Asier Etxeberria, Gorka Feito, Xabier Orube eta Pali Hidalgo. hildako jokalari eta bazkideen omenez. Solasaldien txanda Jose Luis Etxegarai, Lesakako alkateak zabaldu zuen. Bere erranetan, “kilometro eta ordu aunitz sartu dira proiektu honetan, baina azkenean merezi izan du”. Gero, Calixto Ayesa kontseilaria aritu zen solasean. Honelako futbol zelaia izateagatik lesakarrak zoriondu ondotik, “Belateko tunela zabaltzen denean, Nafarroako konpetizioetan
aritzea espero dut” erran zuen. Ildo beretik joan ziren Nafarroako Futbol Federazioko lehendakariaren hitzak, izan ere, “Beti Gazterentzat ateak beti zabalik izanen direla” erran baitzuen. Gipuzkoako Federazioko lehendakariak, aldiz, Lesakako taldeak “jarrera eredugarria izan du beti, eta beraiek nahi duten bitartean, gure artean jokatzeko eragozpenik ez dute izango” adierazi zuen. Azkenik, Salvador Iantzi, Beti Gazteko lehendakariak hartu zuen hitza. Bertze gauza batzuk gibeleratuz, Lesakak futbol zelaia egiteko –100 milioiko aurrekontuarekin– egindako esfortzua, baita udalarena eta Nafarroako Gobernuarena eskertu zuen. Ondoren, orain dela 48 urteko ‘Txakain’ aldizkarian agertutako pasarte bat irakurri zuen, non ordurako futbol zelai berri bat eskatzen zen “Kristo-Eneako sagardia edo patatalekuaren ordez”. Inaugurazioaren lehen zati hau bukatzeko, ohorezko sakea egin zen. Hau ere nahiko berexia izan zen, Beti Gazten ari diren bi futbolari zaharrenek (Jabier Larrui eta Aitor Arotzena), bi gazteenei (8 urteko Ander Maia eta Aitor Bengoetxea) pasatu baitzieten baloia.
161
FUTBOLA Hauek, bakoitza porteria banatara joan eta gol sartu zuten aldi berean, Mastegiko harmailak betetzen zituzten ikusleen txalo zaparrada jasoz. Lehen zatia akautzerakoan, futbol partiduen txanda etorri zen eta hemen ere Beti Gazteko talde guziek parte hartzeko aukera izan zuten. Lehenik, benjamin, alebinak eta neskak euren arteko partidua jokatu zuten futbol-7ko zelaietan (zabalera markatuak daudenak). Futbol zelai osoa hartuz, infantilak aritu ziren Gure Txokoaren kontra (0-2), kadeteak Hondarribiaren kontra (0-0), jubenilak Baztanen kontra (0-0) eta erregionaleko taldea Gure Txokoaren aurka (0-0) jokatu zuten. Halere, ikusmin berezia sortu zuen Beti Gazteko talde nagusiak Osasuna Promesasen aurka jokatu behar zuen partiduak. Hauek, ordu erdiko bi denbora jokatu zituzten eta, azken emaitza 1-1 izan zen, lesakarrek uste zutena baino aunitzez hobea, kontuan hartzen badugu Iruñekoak 2.B mailan ari direla eta herrikoak Gipuzkoako Preferente mailan. Partidu hau hasi baino lehen zozketaren sariak (4 sarrera Errealaren edozein partidu ikusteko eta 4 otordu Tolosako ‘Casa Nicolas’ jatetxean; bi mountain-bike eta Koxkonta jatetxean lau otordu)atera ziren». Inaugurazio ekitaldiaren ondotik, afaria izan zuten Beti Gazteko kirolari, bazkide eta laguntzaileek eta 1996-97 denboraldiko kiroltasunaren sariak ere banatu ziren. Preferenten, Xabier Agirrezabalarentzat izan zen, Erregionaleko bigarren mailan Iñaki Porturentzat, jubeniletan Ruben Tejedorentzat, kadetetan Mikel Irigoienentzat, infantiletan Joseba Juanenarentzat, alebinetan Xumar Altzugarairentzat, benjaminetan Xabier Maritxalarrentzat eta saskibaloikoa Ima nol Etxeberriarentzat. Martinika Iantzi, Errealeko eta Beti Gazteko jarraitzaile ezagunak ere banatu zituen bere sariak. Unai Almandozi eman zion jokalari onenaren saria eta Koldo Erkiziari entrenatzaile onenaren saria. Goia familiari ere oroiga-
162
rria eman zion, Beti Gazteko aldagelak eta jokalarien arropak garbitzen egindako lana eskertuz. Bertzalde, eta inaugurazio ofizialaren ondotik, baloia berriz ere ibiliko zen aste horretan Mastegi futbol-zelaian barna, izan ere, ortzegunean, abuztuak 14, Preferenteko Beti Gazte eta hirugarren mailako Real Sociedad B taldeen arteko aurredenboraldi norgehiagoka ikusi baitzen. Honetan, errex nagusitu zen Errealeko filiala, 7 eta 0 irabazi baitzuen.
Beti Gazte eta Osasunaren arteko partidua 1998ko Santio egunean Inaugurazio egunetik urtebetera jokatu zen Mastegin Beti Gazte eta Osasunako talde nagusiaren arteko norgehiagoka. Erran beharrik ez da, sekulan Lesakan izan den talderik indartsuena zela bigarren mailan ari zen Osasuna. Urte hartan, Lehen Mailara igotzeko apustu handia egina zuen Iruñeko taldeak. Adibidez, Osasunan hasi eta Bilboko Athleticen hainbat urte egin ondotik Osasunara itzuli zen Cuco Ziganda goleatzaile handia. Alfredo edo Marcovic bezalako jokalariak ere fitxatu zituen Osasunak. Etxalarren egin zuten aurredenboraldia probextuz, 1998ko Santio egunean etorri ziren Lesa kara, aurredenboraldiko lehen partidua jokatzera. Beti Gaztekoak oraindik ez ziren entrenatzen hasiak, baina ahalik eta itxura onena ematen saiatu ziren. Azkenean 6 eta 0 irabazi zuten Osasunakoek, Zigandak, Palaciosek, Arteagak, Moralesek eta Marcovicek sartutako bi golekin. Bederatzirehun bat lagun bildu ziren Mastegin eta partidua hasi baino lehen minutuko ixilunea gorde zen uda hartan hildako Julian Hernandez (Beti Gazteko atezaina izandakoa), Blas Goizueta, Luis Erkizia (Koldo, Iñaki eta Joxe Mari, Beti Gazteko jokalari, entrena-
60 urte eta… Beti Gazte
FUTBOLA
1998-99
Alebin eta benjamin mailako jokalariek igande goizero bete zuten Mastegiko futbol-7 zelaiak. Maila bakoitzean ari diren Beti Gazteko bizpahiru taldeetaz gain, Donostia, Hondarribia, Baztan eta Bizkaiako Ondarroatik ere etortzen ziren futbolari gazteak. tzaile eta zuzendaritza batzordeko kideen aitona), Juan Jose Txoperena (Igantziko alkate eta Severiano Txoperenaren anaia) eta Modesta Goñiren omenez. Osasuna Beti Gazte baino gehiago izan zen, noski, baina lesakarrak saiatu ziren eta itxura polita eman zuten. Partiduaren ondotik, Xabier Iantzi Beti Gazteko jokalariak garbi mintzatu zuen: «Ez genuen batere entrenatu eta horregatik laster aunitz egin behar izan dugu. Fisikoki eta teknikoki gu baino aunitzez hobeak zirela nabari zen eta ho-
rregatik beti baloiaren gibeletik ibili gara. Edozein gisatara, bagenekien aisa galduko genuela eta gure esperantza bakarra golen bat sartzea zen. Ez dugu hori lortu baina kontent gaude egindako lanarekin. Eurek gure gainetik daude eta ahal zen guzia borrokatu bertzerik ezin genuen egin». Koldo Erkizia entrenatzailea ere iritzi beretsukoa zen: «Partidu hau jokatzea sari bat bezalakoa zen guretzat, seguraski kalidade honetako talde baten kontra ez baitugu sekula gehiago jokatuko. Partiduan gertatu dena espero genuen, bi taldeen arteko aldea haundia baita. Gainera, bi egunez bertzerik ez dugu entrenatu eta fisikoki eurek baino gaizkiago ginen. Argi eta garbi dominatu dute eta emaitza bidezkoa da, baina golen bat sartzeko aukera ere izan dugu». Diario de Navarrak horrela laburbildu zuen lesakarren lana biharamoneko kronikan: «Beti Gaztek aurre egin zion momentu guzietan Osasunari, baloi guzien gibeletik borrokatuz, eta Martinen taldeari batere errextasunik eman gabe. Halere, egia erran behar bada, guttitan ailegatu ziren arriskuarekin Manolok zaindutako atera». G
163
FUTBOLA
Zaindu beharreko altxor preziatua Harrobia
K
irola lantzen duen elkarte batek iraunbizitzeko nahitaezkoa du harrobiaren lana. Ttiki-ttikitatik ariketak egiten trebatutako neska-mutikoek, gero, koxkortzen direnean, errexagoa izaen dute kirol batean edo bertzean aritzea. Beti Gazten, futbolean batez ere, harrobi ederra dago. Aitzineko ataletan, ikusi dugunez ez dira oraingoak jubenil edo infantil mailako taldeak edo haundietan, talde nagusiaren arrimoan sortu diren bigarren taldeak. Halere, 1990. hamarkada honetan harrobi lanari bulkaldi ederra eman zaiola erraten ahal da. Horretarako, beraien asti librearen denbora aunitz haurrak prestatzen, entrenatzen, laguntzen edo kanpoko partiduetara eramaten dituzten entrenatzaileen eta gurasoen laguntza nahitaezkoa da. Gaur egungo talde nagusian ere, aunitz dira benjamin edo alebin mailan hasitakoak. Bidean, bertze aunitz gelditu dira haundien taldera ailegatu gabe, baina kirola egin duten bitartean, lagun arteko giro osasuntsua bizi izanen dute, dudarik gabe. Mastegi futbol zelaiak ere indar berezia eman dio futbol eskolari eta kirolari orokorrean. Gainera, ez dira lesakarrak bakarrik Beti Gaztera etortzen diren haurrak: Beratik, Arantzatik, Igantzitik, Etxalartik, Sunbillatik, Doneztebetik, Iturendik‌ Bortziriak eta Malerrekako gaztetxo aunitzen taldea da Beti Gazte.
164
Kapitulu honetan, taldearen oinarria den harrobia izanen da solasgai, lorpen aunitz baitira aipatzeko.
1993
Errege egunean jokatu zen Jose Luis Larralde zenaren omenez jokatutako bigarren memoriala. Beti Gaztek 9 eta 2 irabazi zion Dunboari. Iban Garrok jokalari onenaren saria jaso zuen GarbiĂąe Larralde, Jose Luis zenaren alaba zaharrenaren eskutik. 60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1990-91
1ª Jubenil. Tomas Maia, Javier Zubieta, Andoni Sarasola, Iñaki Portu, Angel Urtxegi, Koldo Erkizia, Gaizka Sarasola, Igor Telletxea, Jon Apezetxea. Sanchez, Aitor Oiartzabal, Xabier Aletxa, Asier Aiestaran, Pali Hidalgo eta Iban Garro. Jose Luis Larralde zenaren omenezko gazteen txapelketa 1991. urteko Eguberrietan antolatu zuen Beti Gaztek Jose Luis Larralde zenaren omenez jokatutako lehen memoriala. Jose Luis Larralde, Beti Gazten jokalari, entrenatzaile eta lehendakaria izan zen. Jubenil edo gazte mailako futbolarien artean jokatutako sariketa honetan, Beti Gaztekoekin batera, Irundarra, Behobia eta Miren Bihotza taldeek parte hartu zuten. Finalean, Beti Gaztek 3-1 irabazi zion
Irundarrari, 1992ko urtarrilaren 4an. Txapeldunaren trofeoa, Pali Hidalgo Beti Gaztekoen kapitainak jaso zuen, Jose Luis Larralde zenaren Amaia alabaren eskutik.
II. Jose Luis Larralde Memoriala 1992-93 denboraldian, Beti Gazteko jubenil mailako taldea sasoi betean zegoen. 1992. urteari bukaera emateko Irunen «Alberto Gorriz» sari famatua irabazi zuen, maila haundiko taldeen aurka. Errege egunean, berriz, Beti Gazteko jokalari eta lehendakari izandako Jose Luis Larralderen omenez bigarren urtez jokatutako txapelketa eskuratu zuen Kristo-Enean, finalean Irungo Dunboa taldeari 9 eta 2 irabaziz. Txapeldunen saria Esteban Martinez kapitainak eta jokalari onenarena Iban Garrok jaso zituzten, Garbiñe Larralderen eskutik. III. Jose Luis Larralde memoriala ere Beti Gaztek irabazi zuen Beti Gazte futbol taldeko jubenilek irabazi zuten Jose Luis Larralde zenaren omenez Kristo-Enea futbol zelaian jokatutako
165
FUTBOLA
hirugarren txapelketa. 1993ko udan telebista kate pribatuetan famatutako sisteman jokatu zen txapelketa, hiru taldeak 45 minutuko hiru denboretan guztiak guztien kontra arituz. Lehen zatian Beti Gaztek 5 eta 2 irabazi zion Baztaneri. Bigarren zatian, baztandarrek 2 eta 1 irabazi zuten Gure Txokoaren kontra eta azkenik, Beti Gaztek 2 eta 0 irabazi zien beratarrei, modu honetara txapelketa bereganatuz. Bigarren postuan Baztan gelditu zen eta hirugarrenean Gure Txokoa. Txapelketako jokalari onenaren saria Beti Gazteko Iñigo Rodriguezek eskuratu zuen. Beti Gaztek irabazi zuen 4. Jose Luis Larralde txapelketa Beti Gazte futbol taldeko jubenilek irabazi zuten Jose Luis Larralde, Lesakako elkarteko jokalari, entrenatzaile eta lehendakaria izandakoaren omenez Kristo-Enea futbol zelaian jokatutako laugarren txapelketa. Lesakakoekin batera, Berako Gure Txokoa eta Baztango jubenilak aritu ziren, guztiak guztien kontra, hiru denboretako partidua osatuz. Lehenengo denboran
166
1991-92
1ª Jubenil. Esteban Martinez, Iban Garro, Igor Telletxea, Tomas Maia, Iñaki Portu, Aitor Oiartzabal, Gaizka Sarasola, Iñaki Erkizia, Javier Zubieta, Angel Urtxegi, Asier Aiestaran. Iñigo Olaetxea, Jon Apezetxea, Pali Hidalgo, Pello Apeztegia, Miguel Angel Sarobe, Iban Maia eta Iñaki Igoa. Gure Txokoak 2-0 irabazi zion Baztaneri. Bigarren denboran, Beti Gaztek 1-0 irabazi zion Baztaneri. Beraz, hirugarren denboran, lesakar eta beratarren arteko norgehiagokan erabaki behar zen txapelduna. 45 minutuak 0-0 emaitzarekin bukatu zirenez, antolatzaileek txapelduna penaltietara jokatzea erabaki zuten. Beratarrak ez zeuden konforme erabaki honekin, golen arabera beraiek baitziren urte hartako txapeldunak. Halere, penaltiak bota ziren azkenean eta bertan lesakarrak nagusitu ziren, huts bakar bat ere egin gabe. Azpimarratzekoa
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1993
II. Jose Luis Larralde Memoriala irabazi zuen taldea. 1993-01-06. Igor Telletxea, Huizi, Unai Almandoz, Alejandro Sarobe, Iñigo Olaetxea, Mikel Iriarte, Jon Apezetxea, David iturria, Aitor Lekuona, Unai Etxepare, Esteban Martinez, Iban Maia. Peio Apeztegia, Mikel Almandoz, Ganix Zubieta, Angel Urtxegi, Manuel Apeztegia, Iñigo Rodriguez, Iban Garro, Miguel Angel Sarobe, Patxi Rodriguez eta Mikel Altzuri. da, orain arte jokatutako lau txapelketak lesakarren eskuetara joan direla.
Jubenilak ligan Haundiak Preferente eta Erregionaleko lehen mailaren artean ibili diren bezala, jubenilak, Gipuzkoako lehen maila eta bigarrenaren artean ibili dira azkeneko hamar-hamabi urteetan. 1982-83 denboraldian bi taldek osa-
tzen zuten Beti Gazteren harrobia: bigarren mailan zeuden jubenilek eta infantilek. Hurrengo denboraldian infantilek ez zuten talderik ateri. Jubenilek 1983-84 denboraldi kaxkarra egin zuten. Hameka taldeko multzoan bederatzigarrenak izan ziren, 4 partidu irabaziz, 4 berdinduz eta 12 galduz. 35 gol egin zituzten eta 48 sartu zizkieten, 12 puntu eta zortzi negatiborekin akautuz. Gipuzkoako Kopan ez ziren finago ibili. Laugarrenak izan ziren bortz taldeko multzoan, 2 partidu irabazi, bakarra berdindu eta bortz galduz. Javier Irastorza «Otsua» izendatu zuten denboraldiko jokalaririk onena. 1984-85 denboraldian hobeki aritu ziren jubenilak. Ligan, bederatzi taldeko multzoan hirugarrenak izan ziren, 10 partidu irabazi, 2 berdindu eta 4 galdu ondotik. 52 gol sartu zituzten eta 20 jaso. 22 puntu eta 6 positiborekin akautu zuten. Modu honetan, igoera fasean aritzeko sailkatu ziren, baina ongi hasi arren ez zuten helburu hori betetzerik izan. 1985-86 denboraldian ere ederki aritu ziren Beti Gazteko gazteak. Ligan, zortzi taldeko multzoan bigarrenak izan ziren, 7 partidu irabazi, 4 berdindu eta 3 galdu on-
167
FUTBOLA
1993-94
1. Kadeteak: Fernando Susperregi, Ignacio Goia “Gofi”, Urtzi Etxegarai, Oscar Ramos, Josu Almandoz, Fernando Irazoki, Iker Ordoki, Gorka Aranguren, Tomas Maia. Ion Silbeira, Diego Martinez, Igor Portu, Iñigo Etxegarai eta Mikel San Sebastian. 1. IInfantilak. Juantxin Maia, Xabier Legasa, Iñaki Portu, Oscar Fernandez, Jon Iturbide, Jon Maritxalar, Mikel Ibarra, Jon Garro, Haritz Arriola. Eduardo Pazzini, Iñigo Igoa, Txarli Duarte, Ibai Mitxelena, Xabier Terreros eta Koldo Saenz. Alebinak: Xabier Leiza,
FUTBOLA
Iker Portu, Jon Telletxea, Eduardo Irazoki, Xabier Iribarren, Pablo Maritxalar, Josu Vazquez, Asier Etxepeteleku, Mikel Oiartzabal, Idoia Telletxea. Gaizka Maritxalar, Jon Txoperena, Juantxo Goizueta, Andoni Larralde, Roberto Villadangos, Mikel Irigoien, Haritz Altzugarai, Urtzi Iraizoz eta Bruno Fernandez. Benjaminak : Joseba Pikabea, Be単at Maia, Xumar Altzugarai, I単aki Zudaire, German Deskarga, Mikel Apeztegia. Be単at Saralegi, Unai Ubiria, Gaizka Silveira, Xabier Etxepare, Ander Bereau eta Mikel Rodriguez. Jubenilekin batera, harrobi ederraren erakusgarri.
FUTBOLA
1994
Urtarrilaren 2an, III. Jose Luis Larralde Memorialaren finala irabazi zuen Beti Gaztek. Unai Etxepare, Aitor Lekuona, Asier Alaba, Mikel Iriarte, Joseba San Sebastian, Igor Romano, Peio Fontan, Unai Almandoz, Iker Aiestaran, Iban Maia, Mikel Almandoz, Patxi Rodriguez. Julian Hernandez, Eneko Fernandez, Xabier Iantzi, Ganix Zubieta, I単igo Rodriguez, Gorka Feito eta Jorge Otero. I単igo Rodriguezek hartu zuen jokalari onenari emandako saria. dotik. 32 gol sartu eta 18 jaso zituen. Igoera faserako sailkatzea lortu zuen bigarren urtez eta fase honetan ere ederki ibili zen. Lesakarrekin batera bertze bortz talde aritu ziren igotzeko lehian. Beti Gaztekoek Oreretako Touring taldearekin borroka gogorra izan zuten, multzoko lehena bakarrik goitzen baitzen. Azkeneko partidura lesakarrak puntu bat gehiagorekin ailegatu ziren. Azken partidu hori, ordea, Touring beraren kontra jokatu behar izan zuten Oreretan. Azkenean, 2 eta 1 irabazi zuten gipuzkoarrek eta Beti Gaztekoak,
170
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1983-84
Jubenilak: Daniel Goienetxe, Kotto Altzuguren, Juan Carlos Garcia, J.R. Otxoteko «Kalixa», Aranibar, Javier Ordoki, Alvaro Telletxea, Tomas Maia (entrenatzailea), Txiku Anzizar. Javier Irastortza “Otsua”, Ketzu Aiestaran, Gregorio Ugalde, Victor Gonzalez, Angel Mª Gil, Joxe Madariaga eta Urtxegi. bertze urte batez, lehen mailara igo ezinik gelditu ziren. Igoera fase honetan, hamar partiduetatik sei irabazi, bi berdindu eta bi galdu zituzten. 1986-87 denboraldian ez ziren hain fin ibili Beti Gazteko gazteak. Ligan, hamar taldeko multzoan bosgarrenak izan ziren, 8 partidu irabazi, 3 berdindu eta 7 galdu ondotik. 45 gol sartu zituzten eta 43 jaso. Nabari denez, gol aunitz egin eta kasik bertze horrenbertze jaso zituen gazteen tal-
deak. Etxean San Marcialen kontra 4 eta 7 eta Irunen Arbesen kontra 7 eta 1 galdutako partiduak izan ziren porrotik handienak. Kristo-Enean 5 eta 1 irabazi zieten Ciudad Laboral eta Dunboa taldeei eta Irungo Bentetan 0 eta 5 irabazi zioten Landetxari, garaipen handienetan. Gure Txokoaren kontrako derbia ere jokatu zuten gazteek. Beran bina berdindu zuten eta Kristo-Enean 3 eta 2 irabazi. Ligaren ondotik Gipuzkoako Kopa jokatu zuten gazteek. Hemen hobekiago ibili ziren. Beraien multzoan, zazpi talderen artean lehendabizikoak izan ziren, 8 partidu irabazi, bakarra berdindu eta 3 galduta. Final laurdenetan, ordea, bi eta bat ere ez galdu zuen Lasarten Texas taldearen kontra. Txapelketatik kanpo gelditu zen honela. 1987-88 denboraldian, azkenean Gipuzkoako lehen mailara igotzea lortu zuten lesakarrek. Ligan hirugarrenak gelditu ondotik, igoerako promozioa lehen mailako azken hirugarrenaren kontra jo-
171
FUTBOLA
1986-87
Jubenilak, Goiko argazkian: Javier Eneterreaga (zuzendaritzakoa), Juanjo Iratzoki, Alex Fresneda, Txiri Hidalgo, Xixo Aiestaran, Javier Oronoz, Jon Martinez, Beñardo Iantzi, Joxe Mari Erkizia, Aitor Arotzena, Felix Egues (lehendakaria). Carlos Ibañez, Raul Garcia, Martin Sarobe, Gerardo Telletxea, Iñaki Etxegarai, Fernando Zoco, Xabier Portu eta Javier Igartzabal. Ondoko argazkian, Beñardo Iantzi, Martin Sarobe, Jabier Oronoz, Iñaki Etxegarai, Juan Joxe Iratzoki, Joxe Mari Erkizia, Xixo Aiestaran, Fernando Zoco, Jon Martinez. Aitor Arotzena, Alex Fresneda, Gerardo Telletxea, Jabier Igarzabal, Manuel Zamorano, Xabier Portu eta Julio Anzizar. 172
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1987-88
Lehendabiziko mailara igo zen jubenilen taldea. Jon Martinez, Joxe Angel Mitxelena, Javier Igartzabal, Juan Antonio Calleja, Joxe Mari Erkizia, Juanjo Iratzoki, I単aki Etxegarai, Jon Arotzena, Justo Urkijo (entrenatzailea). Andoni Sarasola, Martin Sarobe, Jon Iratzoki, Fernando Zoco, Endika Mendegia, Juanen Saralegi, Mikel Garro eta Xabier Orube. katzea egokitu zitzaien, Sanpedrotarra taldearen kontra, hain zuzen. Pasai San Pedrokoek talde esperientziaduna zuten eta Beti Gaztek, teknikaz ederki hornitutako jokalariak izanagatik, indarrez ahulagoa zen. Igoera fase honetan aritzeko, denboraldi hura Preferenten jokatu zuten hiru jokalari berreskuratu zituzten jubenilek: Jon Martinez atezaina, Aitor Arotzena erdilaria eta Javier Igartzabal aurrelaria.
Joaneko partidua Pasaiako Trintxer zelaian jokatu zuten, eta ustekabean, 2 eta 7 irabazi zuten lesakarrek, futbol erakustaldi bat eskainiz. Itzuliko partiduan, KristoEnean, bertze gol sorta ederra ikusi ahal izan zen, 5 eta 3 irabazi baitzuten gazteek. Honela, zenbait urtez saiatu ondotik, lehen mailara igotzea lortu zuten jubenilek. 1988-89 denboraldian maila berriari eustea lortu zuten jubenilek, ederki kostata izan bazen ere. Kategoria berrian jipoi kozkorrak hartu zituzten (8-0 galdu zuten Union Txikiren kontra, 6-0 Danenaren aurka eta Kristo-Enean 0-5 Real Unionen aurka) baina kontuan hartu behar da maila haundiko taldeak ari zirela lehen maila hartan. Etxean pilatutako puntuei esker lortu zuten kategoria mantentzea, KristoEneatik urrun ez baitzuten puntu gehiegi lortu. Jokalari gazteenentzat esperientzia hartzeko baliagarria izan zen, talde hartatik Preferentera pasatu baitziren aunitz. 1989-90 denboraldian kategoria galdu zuten berriro. Aitzineko urtean maila mantentzen lagundu zuten jokalari aunitz Preferenteko taldera pasatu ziren eta liga
173
FUTBOLA
kaxkarra burutu zuten jubenilek. Azkenaurrekoak gelditu ziren, 5 partidu bakarrik irabazita, 13 berdindu eta 16 galdu. 50 gol sartu zituzten, bai, baina 83 jaso. 1990-91 denboraldian berriro maila berreskuratu zuten, liga ederra egin ondotik. Bederatzi taldeko multzoan lehendabizikoak izan ziren, 12 partidu irabazi, bakarra berdindu eta 3 galdu ondotik. 57 gol sartu eta 21 bertzerik ez zituzten jaso. Hiru multzoetako bi lehendabizikoek igoera fasea jokatu zuten eta hemen ere bikain ibili ziren lesakarrak. Bigarrenak izan ziren Amara Berri taldearen ondotik: 6 partidu irabazi, bakarra berdindu eta 3 galdu zituzten. Honela, lehen mailara igo ziren. Horretaz gain, haundiek bezala, kiroltasunaren saria irabazi zuten denboraldi hartan. 1991-92 denboraldian, talde astzensorea zela erakutsi zuen Beti Gaztek, goiti eta beheiti zebilela, alegia. Lehen maila handixkoa gelditu zitzaion eta berriz ere hamazazpigarrena izan zen (azkenaurrekoa), 6
174
1987-88
Jubeniletako 1. mailara igotzeko Promozioko lehen partidua Trintxerren. Beti Gaztek 2-7 irabazi zion Sanpedrotarra taldeari. Hasierako hamekakoa: Jon Martinez, Jose Mari Erkizia, Juanjo Iratzoki, Martin Sarobe, Javier Igarzabal. Aitor Arotzena, I単aki Etxegarai, Endika Mendegia, Jon Iratzoki (Bera), Txiri Hidalgo eta Raul Garcia. Itzuliko partiduan ere, 5 eta 3 irabazi zuen Justo Urkijok zuzentzen zuen taldeak. partidu irabazi, 5 berdindu eta 23 galduz. 49 gol sartu eta 98 jaso zituen. Berez, kategoriaz jautsi behar zuen, baina zenbait talde desagertu zirenez, lehen mailan mantendu zen. 1992-93 denboraldian ederki ibili ziren
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1988-89
1. Jubenilak: Juan Antonio Calleja, Jon Arotzena, Joseba Apezetxea, Jon Iratzoki, Martin Sarobe, IĂąaki Etxegarai, Joxe Mari Erkizia, Juan Joxe Iratzoki, Joxe Angel Mitxelena, Andoni Sarasola, Miguel Mari Moreno, Kotte Iantzi (entrenatzailea), Gofi (delegatua). Xabier Orube, Koldo Erkizia, Xabier Portu, Raul GarcĂa, Mikel Garro, Juan Enrike Saralegi, Juan Carlos Unanua, Fernando Zoco, Felix Iratzoki eta Endika Mendegia. lehen mailan Beti Gazteko jubenilak. Aitzineko denboraldian nola gelditu ziren ikusita, bazirudien nahiko lan izanen zutela mantentzeko, baina kategoria hauetan aunitz aldatzen dira kontuak urte batetik bertzera. Liga ederra egin zuten eta laugarrenak sailkatu ziren, 18 taldeko multzoan. 19 partidu irabazi, 5 berdindu eta 10
galdu zituzten, 91 gol sartu eta 72 jasoz. 43 puntu eta 9 positiborekin akautu zuten denboraldi borobila. 1993-94 denboraldia ere polita egin zuten jubenilek. Proba gisara, aspalditik Ingalaterrako Ligan egiten zen bezala, garaipenagatik hiru puntu eta berdinketagatik bakarra ematen hasi ziren kategoria ttikietan (bi denboraldi beranduago kategoria nagusietan). Jubenilak, erran bezala, ongi ibili ziren ligan. Seigarrenak izan ziren hemezortzi taldeko multzoan, 16 partidu irabazi, 7 berdindu eta 11 galduz. 92 gol sartu eta 77 jaso zituzten. Nabari denez, 1992-93 eta 1993-94 denboraldietan hagitz talde golegilea zuten Patxi Rodriguezen aginduetara zeuden gazteek, baina eraberean, gol dexente jasotzen zituen. 1994-95 denboraldian hagitz talde gaztea hartu zuen Kotte Iantzi entrenatzaileak eta nahiko lan izan zen lehen maila mantentzeko. Hamabosgarrena izan zen hemezortzi talderen artean. 10 partidu irabazi, 5 berdindu eta 19 galdu zituen, 57 gol sartu eta 77 jasoz. 1995-96 denboraldian urte ona izan
175
FUTBOLA zen Beti Gazterentzat, dudarik gabe. Handiek erregionaleko lehen mailako liga eta kopa irabazi zuten, historian lehen aldiz. Jubenilek, berriz, baten faltan bi talde zelairatu zituzten, bat lehen mailan eta bertzea bigarrenean. Adin horretako jokalari guziei futbolean aritzeko aukera eman nahi zitzaien horrela. Lehen mailako taldea ongi aritu zen eta hemezortzi taldeko multzoan bosgarrena izan zen, 15 partidu irabazi, 9 berdindu eta 8 galduz. 73 gol sartu eta 51 jaso zituen. Bigarren mailako taldea, ordea, ez zen hain dotore moldatu. Hameka taldeko multzoan bederatzigarrena izan zen, 5 partidu irabazi eta 15 galduta. 37 gol sartu eta 68 jaso zituen. Halere, kategoria honetan parte hartzea eta kirola egitea zen garrantzitsuena eta hori lortu zen. 1996-97 denboraldian talde bakarra atera zuten gazteek eta hura hagitz gaizki aritu zen. Ligan azkena izan zen, hemezortzigarrena. Bakarrik lau partidu irabazi zituen, 5 berdindu eta 25 galdu. 37 gol sartu zituen bitartean 107 (!) jaso zituen beraien atetik. Honela, 1990-91 denboraldian utzi zuten mailara, Gipuzkoako bigarren mailara itzuli zen. 1997-98 denboraldian galdutako maila berreskuratu nahian aritu ziren Lesakako gazteak, Iban Maia entrenatzailearen erranetara. Denboraldi haseran, entrenatzaileak Ttipi-ttapa aldizkarian egindako adierazpenetan zera zioen: ÂŤHaseran ez genuen helburu zehatzik, taldea ateratzea bertzerik ez. Bai neretzat eta bai jokalarientzat maila berria zen. Denborarekin eta partiduekin ikusi dugu zerbait egiten ahal dela eta gure asmoa igoera faserako klasifikatzea da. Jokalariak ere ilusio horrekin ari dira. Gero, igoera lortzea hagitzez zailagoa izanen da, baina saiatuko garaÂť. Taldea definitzerakoan horrela mintzo zen Maia: ÂŤhagitz langile eta borrokalaria da, zelai gainean dena uzten duena. Teknika aldetik ere batzuk ongi dabiltza, batez ere gaztetxo-
176
enak. Arazo bakarra jende gutti garela da eta horregatik, kadetetatik jendea hartu behar izaten dugu. Akaso, fisikoki gehixeago egitea falta zaie, gehien bat gazteeneiÂť. Beraien multzoan zortzi talde zeuden eta bi lehenbizikoen artean sailkatu behar ziren igoera fasea jokatzeko. Honetan hamar taldek jokatu behar zuten eta lau lehenbizikoek lortzen zuten lehen mailara igaitea. Lehenbiziko helburua lortu zuten gazteek, bigarrenak izan baitziren ligan, 9 partidu irabazi, bakarra berdindu eta 4 galduta. 34 gol sartu eta 25 jaso zituzten. Igoera fasean, ordea, ez ziren hain ongi moldatu eta bederatzigarrenak izan ziren, partidu bakarra irabazi, 5 berdindu eta 12 galduta. 27 gol sartu eta 64 jaso zituzten. 1998-99 denboraldiko liga aitzinekoaren gisakoa izan zen. Jubenilek igoera faserako sailkatzea lortu zuten, zortzi taldeko multzoan lehendabizikoak izan ondotik. 14 partiduetatik 10 irabazi zituzten, 2 berdindu eta 2 galdu. 50 gol sartu zituzten eta erdiak jaso. Igoera faseko lau lehenbizikoek lortzen zuten lehendabiziko mailara igaitea eta lesakarrak bosgarrenak izan ziren hamar taldeko multzoan. 18 partiduetatik 7 irabazi zituzten, 4 berdindu eta 7 galdu. 42 gol sartu zituzten eta 50 jaso. Bazirudien bertze urte batez lehen mailara igo gabe geldituko zirela Lesakako gazteak. Gipuzkoako Federazioak, ordea, bertze talde bat igotzeko aukera eman zuen eta promozioa jokatu behar izan zuten multzo bakoitzean bosgarren postuan sailkatu zirenek, Beti Gaztek eta Irungo Adavi-Eguzki taldeek. Partidua zelai neutralean jokatu behar zen, ez batena eta ez bertzearenean, alegia. Halere, Irungo Gal Stadiumean jokatu zuten promozio partidua, AdaviEguzkikoen herrian, hain zuzen. Arauzko denbora binako berdinketarekin akautu ondotik, luzapenean irundarrek sartutako urrezko gola baliagarria izan zitzaien kategoriaz igotzeko. Beti Gaztekoek burumakur akautu zuten partidua. Baina oraindik
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1993-94
1. jubenilak: Unai Almandoz, Iban Maia, Unai Etxepare, Mikel Iriarte, Igor Romano, Patxi Rodriguez (entrenatzailea), Mikel Almandoz. I単igo Rodriguez, Eneko Fernandez, Peio Fontan, Alejandro Sarobe, Xabier Txoperena, Xabier Iantzi eta Gorka Feito. bertze ustegabeko bat zuten esperoan gazteek: Zarautz eta Antoniano taldeek bat egin ondotik, bertze talde batentzako xokoa egin zuten lehen mailan eta Beti Gaztek hartu zuen, noski. 1999-2000 denboraldia, beraz, Gipuzkoako lehen mailan egin zuten jubenilek. Lan aunitz egin ondotik, Joxe Mari Erkiziak zuzendutako mutilek kategoriari eustea lortu zuten, matematikoki azkenaurreko partiduan. 18 taldeko multzoan hamalaugarrenak izan ziren 43 punturekin, 34 partiduetatik 13 irabazi, 4 berdindu eta 17 galdu eta gero. 66 gol egin zituzten eta
78 jaso. Imanol Txoperena eta Mikel Irigoien jokalari jubenilek debuta egin zuten talde nagusian eta azken honek, gainera, denboraldiko azken gola sartu zuen Preferenten.
Kadeteak ligan 1990-91 denboraldian, ordura arte hamalautik hemezortzi urte arteko jokalariak hartzen zituzten jubenilak, bi multzotan banatu ziren: hamasei urtetik hemezortzira jubenilak izaten segitu zuten eta hamalau-hamasei urte artekoak kadete mailan hasi ziren. Beti Gaztek taldea zelairatu zuen kategoria honetan, Gipuzkoako bigarren mailan. Hasera ona eman zioten Beti Gaztekoek kategoria honetako ibilbideari. Laugarrenak izan ziren ligan, hamar talderen artean. 9 partidu irabazi, 2 berdindu eta 7 galdu zituzten. 53 gol sartu eta 44 jaso zituzten. Lehen mailan aritzeko txartela eskuratu zuten, honenbertzez. 1991-92 denboraldian, beraz, Gipuzkoako lehen mailan aritu ziren kadeteak. Kategoria handiko taldeak izan zituzten aurrez aurre. Adibidez, Donostiako Real Sociedad taldea. Bertan jokatzen zuten,
177
FUTBOLA
gero Errealeko eta Athleticeko talde nagusietan eta Espainiako selekzioan ariko zen Joseba Etxeberria edo Mattin Irazoki lesakarra, gero Real Union eta Eibarren aritu dena –momentuz–. Hau kontuan hartuz ez zuten liga kaxkarra egin gaztetxoek. Hamasei talderen artean hamabigarrenak izan ziren, 5 partidu irabazi, 7 berdindu eta 18 galduz. 65 gol egin eta 81 jaso zituzten. 1992-93 denboraldian ere gisa berean ibili ziren kadeteak lehen mailan. Hameka taldeko multzoan zazpigarrenak izan ziren, 7 partidu irabazi eta 13 galduz. 47 gol sartu eta 85 jaso zituzten. 1993-94 denboraldian ere erditik gibelerako postuetan ibili ziren gaztetxoak. Hamabi taldetik zortzigarrenak izan ziren. 7 partidu irabazi eta 15 galdu zituzten, 47 gol sartu eta 95 jasoz. Gero Kopan aritu ziren eta sei taldeko multzoan laugarrenak izan ziren, 3 partidu irabazi, 3 berdindu eta 4 galduz. 19 gol sartu eta 21 jaso zituzten Kopan. 1994-95 denboraldian ez zuen kategoria mantentzea lortu kadeteetako taldeak.
178
1994-95
1. jubenilak: Kotte Iantzi (entrenatzailea), Fernando Susperregi, Eneko Fernandez, Iban Maia, Urtzi Etxegarai, Fernando Irazoki, Oscar Ramos, Borja Senosiain, Igor Altzugarai. Jorge Otero, Antonio Hidalgo, Xabier Yanci, Xabier Txoperena, Igor Portu, Gorka Feito eta Joseba San Sebastian. Hamabi taldeko multzoan azkenaurrekoa izan zen, lau partidu irabazi eta 18 galdu ondotik. 52 gol egin zituen eta 95 jaso. 1995-96 denboraldian kadeteen bigarren mailan hasi ziren, honenbertzez. Bederatzi taldeko multzoan bigarrenak izan ziren, 11 partidu irabazi, 3 berdindu eta 2 galduz. 76 gol egin zituzten eta 24 bertzerik ez jaso. Honela, igoera faserako sailkatzea lortu zuten, baina hemen ez zuten partidu bakar bat ere irabazterik izan. 1996-97 denboraldiko ligan ez ziren
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1997-98
Mastegi lehen aldiz probatu zuten jubenilak 2. mailan aritu ziren, Iban Maia entrenatzailearen agindupean. Igoera fasea ere jokatu zuten, baina hor ez ziren ongi moldatu. 1997-98 denboraldiko jubenil mailako futbol taldea Jokalariak banan bana Jokalaria Postua Jaio Haritz Arriola Capdequi Atezaina 81-02-06 Igor Maia Arakues Atzelaria 81-08-06 Aiert Retegi Telletxea Atzelaria 79-03-10 Jon Garro Alzuri Atzelaria 80-03-09 Imanol Almandoz Ubiria Atzelaria 80-08-11 Julen Zubieta Rodriguez Atzelaria 80-06-01 Jon Iturbide Otxoteko Atzelaria 81-01-01 Mikel San Sebastian Gaztelumendi Atzelaria 79-01-11 Josu Almandoz MaritxalarErdilaria 79-01-09 Lesaka Diego Martinez Garcia Erdilaria 79-06-19 Imanol Txoperena Errandonea Erdilaria 81-02-10 I単igo Telletxea Etxeberria Erdilaria 80-10-16 Ibai Mitxelena Maritxalar Erdilaria 80-07-27 Angel Mari Cantero Torres Erdilaria 81-08-14 Iker Sanchez Erdilaria 81-03-15 J M Elgorriaga Almandoz Aurrelaria 81-10-08 Mikel Ibarra Ibarra Aurrelaria 80-01-06 Karlos Etxeberria Napal Aurrelaria 79-11-15
Herria Sunbilla Lesaka Igantzi Lesaka Lesaka Lesaka Lesaka Lesaka Lesaka Lesaka Igantzi Lesaka Bera Hondarribia Lesaka Sunbilla Doneztebe
Entrenatzailea: Iban Maia
179
FUTBOLA
1997-98
Gipuzkoako 2. mailako kadeteen Kopa irabazi eta lehen mailara igaitea lortu zuen taldea. Argazkia, Herreran ateria da, Kopa finalaren aitzinetik. 1997-98 denboraldiko kadete mailako futbol taldea Jokalariak banan bana Jokalaria Alejandro Portu Larralde Mikel Oiartzabal Ubiria Roberto Villadangos Taberna Xabier Iribarren Telletxea Joseba Lasa Asier Etxepeteleku Latasa Patxi Olazar Ezkurra Mikel Mutuberria Urdaniz Gaizka Maritxalar Olagarai Haritz Cabello Etxabide Javier Otermin Leiza Ion Telletxea Zozaia Eduardo Irazoki Antxordoki Aritz Altzugarai Andueza Joseba Legarra Erasun Mikel Irigoien Irigoien Andoni Larralde Etxarte Ioseba Juanena Petrirena Imanol Zubieta Rodriguez Ander Begino Erasun Iosu Vazquez Tainta Bruno Fernandez Velasco
Postua Atezaina Atezaina Atzelaria Atzelaria Atzelaria Atzelaria Atzelaria Atzelaria Atzelaria Atzelaria Erdilaria Erdilaria Erdilaria Erdilaria Erdilaria Erdilaria Aurrelaria Aurrelaria Aurrelaria Aurrelaria Aurrelaria Aurrelaria
Jaio 1983 1982 1983 1982 1982 1982 1983 1983 1983 1983 1983 1983 1982 1982 1983 1982 1982 1983 1983 1983 1983 1982
Herria Lesaka Lesaka Lesaka Lesaka Lesaka Lesaka Doneztebe Doneztebe Lesaka Lesaka Doneztebe Lesaka Lesaka Lesaka Doneztebe Lesaka Lesaka Doneztebe Lesaka Doneztebe Lesaka Lesaka
Entrenatzaileak: Kotte Iantzi eta Idoia Telletxea
180
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1991
Kristo-Enean, ekainean, Beti Gazte eta Osasunako infantilak (0-4). Kemen Pumar, Unai Etxepare, Iker Ordoki, Borja Senosiain, Eneko Fernandez, Gorka Obeso, Iker Bidarte. Fernando Susperregi, Oscar Ramos, Jorge Etxepeteleku, Iñigo Etxepare, Xabier Iantzi, Joseba Iturbide, Igor Altzugarai, Xabier Txoperena, Igor Portu eta Julian Hernandez lesakarren artean. ongi ibili kadeteak. Hamahiru taldeko multzoan bederatzigarrenak izan ziren, 9 partidu irabazi, 3 berdindu eta 12 galdu ondotik. 75 gol sartu eta 69 jaso zituzten. 1997-98 denboraldian, kadeteak dexente ibili ziren ligan eta laugarren postuan akautu zuten, hamar taldeko multzoan. 10 partidu irabazi, 3 berdindu eta 5 galdu zituzten. 74 gol egin eta 38 jaso zituzten. Liga polita, beraz, baina ustegabekoa Gipuzkoako Kopan eman zuten, txa-
peldunak suertatu baitziren. 1998ko ekainaren 5ean Donostiako Herrera futbol zelaian jokatutako finala Urnieta taldeari 3 eta 1 irabazi ondotik, Beti Gazteko kadete futbol taldeak Gipuzkoako Kopa eskuratu zuen. Garaipen honek ezustean hartu zituen lesakarrak. Idoia Telletxea entrenatzaileak Ttipittapa aldizkarian zioenez, «liga akautu ondotik kopa jokalari guziak aritzeko lehiaketa bezala hartu genuen. Gero, emaitza onak lortu eta gure multzoan lehendabizikoak sailkatu ginen». Finalera ailegatzea, ordea ez zen errexa suertatu, final laurdenean eta final erdian, partiduak berdindu ondotik penalti jaurtiketen bidez sailkatu baitziren Beti Gaztekoak. Finalerdia izan zen, hain zuzen, partidurik zailena Idoia Telletxearentzat. «Ligan partidu bakar bat ere galdu ez zuen Legazpiako Ilintxa taldearen kontra aritu ginen. Finala errexagoa izan zen», zioen. Kopa txapelketa irabazteak bertze ustegabekoa ekarri zien lesakarrei, mailaz igotzea, alegia. «Ligan, multzo bakoitzeko lehenak bakarrik lortu zuten lehen mailara igaitea. Baina bertze postu bat gelditu da bete gabe eta zortzi multzoetan bigarren onena zein izan den
181
FUTBOLA
erabakitzea zaila denez, kopa txapelduna igaitea erabaki du Federazioak». Lehen maila gogorra izanen zela uste zuen orduan Idoiak, baina «esperientzia hartzeko hagitz baliagarria izanen da». Entrenatzailearen ustez, «teknika oneko jokalariekin batera indarra dutenak elkartu ditugu, taldea orekatuz. Talde konpentsatua dugu. Neretzat klabea, taldea hagitz elkartua dagoela da, harreman ona dute futbol zelaian eta zelaitik kanpo ere. Bistan da denboraldia orokorrean hartuta nota ona eman behar zaiola taldeari. Halere, batzutan konzentrazioa galtzen du, jokalariak ez dira partiduan sartzen… Datorren denboraldian bederatzi jokalari jubeniletara pasatuko dira, baina infantiletatik hamar sartuko dira taldean. Nik neronek ezin izanen dut taldean segitu, baina esperientzia polita izanen da». 1998-99 denboraldian, beraz, lehen mailan aritu ziren kadeteak. Nahiko lan izan bazuten ere, maila mantentzea lortu zuten. Ligako haserako fasean hamekagarrenak izan ziren, hamabi taldeko multzoan. 22 partiduetatik 3 irabazi, 2 berdindu eta 17 galdu egin zituzten. 16 gol bertzerik ez zituzten sartu eta 72 jaso zituzten beraien atean. Ondorioz, jautsiera fasea jo-
182
1988-89
Infantilen taldea: Felix Egues (lehendakaria), Joxe Mari Igoa, Iban Garro, Iñaki Igoa, Asier Aiestaran, Xabier Aletxa, Gaizka Sarasola, Iñaki Erkizia, Carmelo Mitxelena, Igor Telletxea, Jabier Zubieta, Isidro Saralegi (ent.). Jose Angel Telletxea, Xabier Saralegi, Jon Apezetxea, Pali Hidalgo, Miguel Angel Sarobe, Aitor Oiartzabal, Jabier Igoa, Beñardo Aletxa. katu behar izan zuten. Hemen, aldiz, ongi moldatu ziren. Sei taldeko multzotik hiru azkenekoak jausten ziren. Beti Gaztekoak lehendabizikoak izan ziren beraien multzoan, 10 partiduetatik 7 irabazi eta 3 galdu eta gero. 28 gol sartu zituzten eta 13 jaso. Azkenean, beraz, maila erraz xamar mantendu zuten. 1999-2000 denboraldian hobe aritu ziren kadeteak eta lehendabiziko fasean hirugarrenak izan ziren. 14 partiduetatik 7 irabazi, 2 berdindu eta 5 galdu zituzten,
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
32 gol sartuz eta 29 jasoz. Igoera fasea jokatu zuten ondotik eta hemen multzo gogorra suertatu zitzaien. Sailkapeneko azkenak izan ziren, zortzigarrenak, hiru partidu berdintzea bertzerik ez baitzuten lortu, gainerako hamekak galduz. 22 gol sartu zituzten eta 64 jaso.
1991
Infantil mailako lau talderen arteko txapelketa Kristo-Enean: Beti Gazte, Irungo Mari単o eta Eguzki eta Berako Gure Txokoa. Eneko Fernandez lesakarra Salvador Iantziren eskutik saria jasotzen.
Infantilak ligan Lehendik ere Beti Gazteko haurren taldea izan arren, 1982-83 denboraldian itzuli ziren infantilak zelaietara. Urte hartan, zortzi talderen artean bosgarrenak izan ziren lesakarrak, 6 partidu irabazi, 2 berdindu eta 6 galdu ondotik. 33 gol egin eta 23 jaso zituen. 1988-89 denboraldira esperatu behar da berriz ere infantil mailako Beti Gazteko taldea zelai gainetan ikusteko. Liga eta kopan parte hartu zuen, bigarren mailan, Isidro Saralegi entrenatzailearen erranetara. Lehen urtea zela kontuan hartuz, gol sorta haundiak jaso zituen ligan. Lau partidu irabazi eta hamar galdu egin zituen (42 gol egin eta 80 jaso), baina kategoria hauetan haurrak aritzea eta futbolean ikastea da garrantzitsuena. Gure Txokoaren aurkako bi derbiak ere galdu egin zituzten. Liga ondotik, kopan ere ez zuten emaitza onegirik eskuratu. 1989-90 denboraldian ere ligan eta ko-
183
FUTBOLA
pan hartu zuten parte infantilek eta aitzineko denboraldiko esperientzia baliagarria izan zitzaien bietan txukun ibiltzeko. Ligan, zortzi taldeko multzoan laugarren akautu zuen, 7 partidu irabazi, 2 berdindu eta 5 galdu ondotik. 31 gol sartu zituen eta 26 jaso. Gero, kopan ere aitzineko postuetan ibili zen eta zazpi taldeko multzoan bigarren akautu zuen konpetizioa, Dunboa taldearen ondotik. 7 partidu irabazi, 2 berdindu eta 3 galdu zituen. 31 gol sartu eta 23 jaso zituen. 1990-91 denboralditik aitzinera ez zuen bigarren mailako infantilen konpetiziorik antolatu Gipuzkoako Federazioak eta eskolarteko txapelketetan sartu zituzten kategoria horretan ari ziren haurrak. Lesakarrek, Irungo San Jose Obrero zelaian jokatzen zen Irungo Hiria lehiaketan hartu zuten parte. 1991-92 denboraldian infantilen lehen mailan aritu ziren. Irungo txapelketatik dexenteko saltoa zegoen, taldeen kalitateari zegokionez. Beti Gazteko haurrak bederatzigarrenak izan ziren hameka taldeko multzoan. 20 partiduetatik 4 irabazi, 2
184
1990-91
Infantilak: Iturbide, Hernandez, Aranguren, Ordoki, Pumar, Etxepare, Bidarte, Obeso, Fernandez, Senosiain, Susperregi, Etxeberria, Iantzi, Etxarte, Portu, Etxepeteleku, Altzugarai, Txoperena eta Silveira. berdindu eta 14 galdu zituzten, 27 gol eginez eta 135 jasoz. Honela, kategoria galdu egin zuten eta 1992-93 denboraldian, Irungo Hiria lehiaketan aritu ziren bertze sei talderekin batera. Nahiko ongi moldatu ziren Irunen. 1993-94 denboraldian, infantilen lehen mailan aritu ziren berriro Beti Gaztekoak. Liga gogorra egokitu zitzaien eta jipoi haundi xamarrak hartu zituzten denboraldi hartan. Hamalau talderen artean hamabigarren postuan akautu zuten, 3 partidu irabazi, 2 berdindu eta 21 galdu ondotik. 34 gol sartu zituzten bitartean, 183 (!) jaso zituzten. Halere, kategoria
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1991-92
Alebinak: Jon Iturbide, Jon Garro, Mikel Ibarra, Txarl Duarte, Imanol Txoperena, Ibai Mitxelena, Gaizka Zelaieta, Miguel Angel Diez, Jon Maritxalar. I単aki Portu, Xabi Pumar, I単igo Igoa, Igor Maia, Xabier Terreros, Joseba Almandoz eta Eneko Baraibar. mantendu zuten. 1994-95 denboraldian liga txukunagoa egin zuten. Zazpigarrenak izan ziren 12 taldeko multzoan, 7 partidu irabazi, 6 berdindu eta 9 galdu ondotik. 42 gol sartu zituzten eta 49 jaso. Gero, Kopan, bosgarrenak izan ziren zazpi taldeko multzo indartsuan. 1995-96 denboraldiko ligan gaizki ibili ziren Beti Gazteko haurrak. Zortzi taldeko multzoan azkenak izan ziren, 14 partiduetatik 2 irabazi, 2 berdindu eta 10 galduta. 26 gol egin zituzten eta 43 jaso. Honela, jautsiera fasea jokatu behar izan zuten,
baina hemen aisa eutsi zioten mailari. Hirugarrenak izan ziren zortziko multzoan, 7 partidu irabazi, 4 berdindu eta 3 galdu ondotik. 35 gol sartu zituzten eta 27 jaso. Kategoria mantentzea gutti balitz, haundiek bezalaxe kiroltasunaren saria jaso zuten infantilek urte horretan. 1996-97 denboraldian ere ez ziren fin ibili infantilak. Zortzi taldeko multzoan zazpigarrenak izan ziren, 2 partidu irabazi, 2 berdindu eta 10 galdu ondotik. 23 gol egin eta 49 jaso zituzten. Jautsiera fasea jokatu behar izan zuten baina, aitzineko urtean bezala, aisa mantendu zuten kategoria. 1997-98 denboraldian talde hagitz gaztea zelairatu zuen Beti Gaztek infantil mailan. Aitzineko urteetan gertatutakoa ikusita, bazirudien kategoria mantentzeko nahiko lan izanen zutela, baina liga polita egin zuten Mikel Iriarte eta Asier Etxeberriak zuzentzen zituzten mutikoek. Ligan bigarrenak izan ziren, Berako Gure Txokoakoen gibeletik. 10 partidu irabazi, 2 berdindu eta 2 galdu zituzten. 45 gol egin eta 16 bertzerik ez zituzten jaso.
185
FUTBOLA
Modu honetan, igoera faserako sailkatzea lortu zuten. Fase honetan kontuak ez ziren hain ongi joan, zortzi taldeko multzoan zazpigarrenak izan baitziren –Gure Txokoa bakarrik utzi zuten gibelean–. Igoera fasean 3 partidu irabazi, 2 berdindu eta 9 galdu zituzten (14 gol alde eta 45 kontra). Halere, denboraldi ikusgarria burutu zuten, bigarren fasearen haseran Ttipi-ttapan ageri zen bezala.
«Lesaka ko t tikia k, igoera fa sean borrokan
Gipuzkoako Ohorezko Mailara igotzeko borrokan buru-belarri murgilduak daude Lesakako Beti Gazte taldeko infantilak. Zortzi taldeko multzoan lau lehenbizikoek lortuko dute hori eta lesakarrak seigarrenak daude. Halere, laugarren postutik bortz puntura daudela diote Iriarte eta Etxeberria entrenatzaileek “eta bukatu arte lanean segituko dugu”. Igoera lortuz gero, “datorren denboraldian talde haundien aurka jokatuz ikasi eginen dugu, nahiz eta emaitza onegiak ez ditugun espero”. Lortzen ez badute ere, denboraldi bikaina burutzen ari dira Beti Gaztekoak. Entrenatzaileen ustez, “futbol zelai berriak mesede egin die jokalariei, indarra baino gehiago teknika baitute eta Mastegin hori hobekiago erakusten ahal da”. Astero bi entrenamendu egiten dituzte, astearte eta ortzegunetan. Hainbat jokalari Malerrekako ingurukoak direla kontuan har-
186
1991-92
1. Infantilak. Almandoz, Susperregi, Etxegarai, Ramos, Ordoki, Iratzoki, Aranguren, Senosiain, Rodriguez, Lasa, Terreros, Mutuberria, Lekuona, Juan Angel Ordoki. Cerezo, Yepes, ?, Martinez, Portu, Fernandez, Bañares, ?. Fernandez, Etxegarai. Ondoko orrialdean, 1992ko Hendaiako txapelketan parte hartu zuten Beti Gazteko taldeak. Goitian, alebinak: Mitxelena, Igoa, Zelaieta, Iturbide, Elizondo, Juantxin Maia. Maritxalar, Portu, Ibarra, Legasa eta Almandoz. Beheitian infantilak: I. Ordoki, J. Almandoz, B. Senosiain, O. Ramos, F. Iratzoki, F. Susperregi, Fidel Ordoki. D. Martinez, Bañares, Fernandez eta M. Mutuberria. tuz, hauen gurasoen jarrera ere azpimarratzen dute Iriarte eta Etxeberriak. “Astean bi egunez Lesakaraino etorri beharrean, astearteetan Donezteben entrenatzen dute eta ortzegunetan denak elkarrekin biltzen gara”. Jokalari aunitz –“liga hasieran batzuk fitxa gabe gelditu behar izan zuten”– eta herri ezberdinetakoak dituzte,
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
187
FUTBOLA
1997-98
1. Infantilak. Ustekabean, igoera faserako sailkatzea lortu zuen taldea.
1997-98 denboraldiko infantil mailako futbol taldea Jokalariak banan bana Jokalaria Postua Jaio Eduardo Bertiz Grazenea Atezaina 84-07-22 Gaizka Silveira Etxeberria Atezaina 84-07-27 Unai Bereau Etulain Atezaina 85-05-20 Ander Bereau Zapirain Atzelaria 84-04-28 Haritz Baleztena Belarra Atzelaria 85-05-13 I単aki Zudaire Ajona Atzelaria 84-01-16 Mikel Apeztegia Mendiberri Atzelaria 84-06-03 Unai Ubiria Santesteban Atzelaria 85-01-10 Mikel Rodriguez Landa Atzelaria 84-04-28 Liborio Ariztia Zenoz Atzelaria 84-09-22 Xanti Uterga Labiano Erdilaria 84-08-01 Ion Apeztegia Gonzalez Erdilaria 85-03-03 German Deskarga Oiarzabal Erdilaria 84-04-01 Xumar Altzugarai ArakuesErdilaria 85-02-08 Lesaka Joseba Telletxea Zamora Erdilaria 84-08-20 Imanol Retegi Etxeberria Erdilaria 84-09-10 Joseba Pikabea Baleztena Erdilaria 85-01-03 Be単at Maia Arakues Aurrelaria 84-11-20 Iban Iturria Gaztelumendi Aurrelaria 85-11-30 Be単at Saralegi Alzate Aurrelaria 85-08-29 Xabi Etxegarai Iba単ez Aurrelaria 85-12-18 Ramontxo Etxebeste Hilinger Aurrelaria 85-05-31 Andoni Bertiz Grazenea Aurrelaria 85-08-22
188
Herria Doneztebe Lesaka Ituren Lesaka Doneztebe Lesaka Lesaka Lesaka Lesaka Doneztebe Doneztebe Doneztebe Lesaka Lesaka Igantzi Lesaka Lesaka Lesaka Lesaka Lesaka Doneztebe Doneztebe
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1997-98
Erregionaleko 2. maila. Bi denboralditan itxura ona eman eta igoera faserako sailkatzeko punttuan egon arren, helduen bigarren taldearen lorpenik handiena 1997ko Jon Iratzoki Memoriala irabaztea izan zen. Argazkia egun horretakoa da, Matzadan. Joxe Mari Erkizia entrenatzailea ageri da haserako hamekakoarekin. Mikel Altzuri, Eneko Fernandez, Fernando Iratzoki, Igor Portu, Iban Garro. Pali Hidalgo, Gorka Feito, Jaime Iturria, Asier Etxeberria, Xabier Legasa eta Xabier Orube. “baina elkarren artean hagitz ongi konpontzen dira, lagun koadrila bat osatzen dute”.» Mikel Iriarte eta Asier Etxeberria entrenatzaileek adierazi zutenez, «igoera fasea jokatzea sari bat bezalakoa da guretzat. Hasieran maila mantentzea bertze helbururik ez genuen, ez jaustea. Gero, uste baino liga ho-
bea egin genuen eta igoera faserako sailkatu gara. Hau guretzako sari bat da. Ez da errexa izanen igoera lortzea, baina saiatuko gara. Talde gaztea dugu, titular aritzen diren aunitz lehen urtekoak baitira. Hori, adin hauetan nabari da. Kontrarioen gorputzak eta altuerak ikustea bertzerik ez dago… Halere, teknika aldetik hagitz ongi moldatzen diren jokalariak ditugu, eta horreri, borroka eta gogoa gehitzen badiogu, talde polita dugu». 1998-99 denboraldian ongi ibili ziren haurrak haserako fasean. Zortzi taldeko multzoan hirugarrenak izan ziren, 14 partiduetatik 6 irabazi, 5 berdindu eta 3 galduta. 34 gol sartu zituzten eta 24 jaso. Bi lehendabizikoek bakarrik zuten igoera fasean aritzeko eskubidea, beraz, Beti Gaztekoek Kopa jokatu zuten. Konpetizio honetan ez ziren hain ongi ibili haurrak. Zortzi taldeko multzoan seigarrenak izan ziren, 14 partiduetatik 5 irabazi, 2 berdindu eta 7 galdu ondotik. 16 gol sartu zituzten eta 28 jaso. 1999-2000 denboraldian, haserako fasean seigarrenak izan ziren infantilak, zortzi taldeko multzoan. Hamalau partidu jokatu ondotik, 5 irabazi, 2 berdindu eta 7
189
FUTBOLA
1998-99 nesken taldea Jokalariak banan bana Jokalaria
Jaiotza Eguna
Nekane Etxandi Almandoz Irati Mitxelena Tolosa Maite Bidarte Sota Miren Rubio Iturria Sandra Legasa Rosa Miren Zudaire Ajona Estitxu Elgorriaga Almandoz Nagore Indakoetxea Leiza Irantzu Pastor Ordoki Oihana Almandoz Ubiria Bego単a Altzugarai Almandoz Maite Inza Lekuona Ainhoa Ordoki Capdequi Idoia Maritxalar Errandonea Lorea Flores Compains Goretti Etxegarai Lopez Maria Hernandez Bergara Shaila Ruiz Ramirez Naike Ruiz Ramirez Naiara Altzugarai Maia
84-I-25 85-I-14 84-X-08 85-IV-04 84-V-01 83-I-25 84-XI-29 84-X-18 85-VI-08 83-VI-30 84-IX-10 84-VIII-07 83-V-27 85-VI-20 85-VIII-27 85-VII-24 83-III-29 83-XII-31 83-XII-31 86-IV-17
Entrenatzaileak: Juana Aleman eta Idoia Etxepare.
galdu egin ziztuzten, 35 gol sartuz eta 39 jasoz. Ondorioz, Kopa jokatu zuten eta hemen ez ziren sobera fin ibili Juanen Saralegi eta Mikel Iriartek zuzendutako mutikoak. Zortzi taldeko multzoan azkenak izan ziren, 3 partidu irabazi eta 11 galdu eta gero. 27 gol sartu zituzten eta 49 jaso.
190
Haundien bigarren taldea Erregionaleko bigarren mailan Haundien bigarren taldea 1980. hamarkadako bigarren zatian sortu zen lehen aldiz, talde nagusia kategoria haundietara ailegatu eta kanpoko jendeaz hornitzen hasi zenean. Orduan, futbola denborapasa gisara hartzen zuen jendea, Preferenteko taldean lekurik ez zuten batzuk eta jubenil mailako jokalari bat edo bertze aritzen ziren. Gutti izan ziren Erregionaleko Bigarren mailako talde hartatik Preferentera igaro ziren jokalariak. Harrobi lana baino gehiago, talde nagusian aritzeak eskatzen duen lana eta prestakizunak alde batera utzita, kirola egiteko gogoz zegoen jendea biltzea izan zen Gazte Beti talde haren betebehar nagusia. 1990. hamarkadan, 1996-97 eta 199798 denboraldietan aritu zen haundietako bigarren taldeak, ordea, harrobi lan ederra egin zuen. Jubenilei eskainitako tartean ikusi denez, 1995-96 denboraldian bi talde izan zituen Beti Gaztek maila horretan. Urtebete beranduago horietako aunitz adinez nagusi egin ziren eta jende guzi horrek ez zuen Preferenten aritzeko modu-
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
1998-99
Kontxako Kopa txapelketaren finalaren aitzinetik ateratako argazkiak. Beti Gazteko neskek ez zuten partidua irabazterik izan, baina nahiko meritu bazuen finalean izateak ere. rik. Horregatik sortu zen Erregionaleko bigarren mailako taldea. Bi helburu nagusi zituen talde honek: jubeniletik pasatutako jende pilari jokatzen segitzeko modua eskaintzea eta Preferenteko talderako jokala-
riak prestatzen joatea. Joxe Mari Erkizia entrenatzaileak seriotasun gehiago eman zion taldeari eta bi denboralditan igoera faserako sailkatzeko punttuan izan ziren. 1996-97 denboraldian bosgarrenak
191
FUTBOLA izan ziren ligan, hameka taldeko multzoan. 10 partidu irabazi, 5 berdindu eta 5 galdu zituzten. 40 gol sartu zituzten bitartean 32 jaso zituzten. Igoera faserako lehendabiziko lauek bakarrik sailkatzen zirenez kopa jokatu behar izan zuten. 6 taldeko multzoan lehendabizikoak izan ziren, 6 partidu irabazi, 1 berdindu eta 3 galduta. Hortik aitzinera ezin izan zuten segitu. Denboraldi gogorra izan zen hori Beti Gazterentzat, 1996ko abenduaren 3an hil baitzen Jon Apezetxea, bigarren taldean eta talde nagusian aritzen zen jokalaria. Abenduaren 8an egin zitzaion omenaldia Kristo-Enean, bigarren taldeak MariĂąoren kontra jokatu zuen partiduan. Herriko bi talde haundiak elkarrekin sartu ziren zelaian, bi kapitainek Jonek hain gogoko zuen hamar zenbakidun kamiseta zeramaten bitartean. Bortz minutuko ixilunearen ondotik hasi zen partidu hura. 1997-98 denboraldian, aitzinekoaren berdintsu ibili ziren erregionaleko bigarren mailakoak. Oraingoan ere lau lehenbizikoetan sartu behar ziren igoera fasean aritzeko eta bosgarrenak izan ziren zortzi taldeko multzoan. 6 partidu irabazi, bakarra berdindu eta 7 galdu zituzten. 33 gol egin eta 31 jaso zituzten. Beraz, kopa jokatu behar izan zuten eta konpetizio honetan hirugarrenak izan ziren. Halere, talde honek sari bat ekarri zuen denboraldi hartan elkartearen bitrinetara, aurredenboraldian Beran jokatutako Jon Iratzokiren omenezko III. futbol txapelketan nagusitu baitzen. 1997ko irailaren 6an jokatu zen Berako Matzada zelaian Jon Iratzoki zenaren omenezko futbol txapelketa hori. Gure Txokoa taldearekin batera, Beti Gazteko bigarren taldea eta Honda rribiako bigarren taldea aritu ziren. Lehen zatian, beratarrek 1-0 irabazi zieten hondarrabitarrei. Bigarrenean lesakarrak 3-0 nagusitu ziren Hondarribiaren aurka. Azken 45 minutuetan, Beti Gaztek eta Gure Txokoak jokatu zuten, sari nagusiaren bila. Azkenean, ordea, hasierako emai-
192
tzarekin bukatu zuten (0-0) eta, honenbertzez, txapela lesakarrentzat izan zen –hirugarren urtez segidan, aitzineko biak talde nagusiak irabazi baitzituen–, golen aldeari esker.
Kontxako Kopa futbol txapelketan Beti Gazteko neskak bigarren Futbolean aritu ziren emakumeek 1980. hamarkadaren bukaeran egin zuten agerpena Beti Gazten. Denboraldi pare batez aritu ziren, baina gero desagertu zen taldea. Lesakako jokalari batzuk Berako Gure Txokoan segitu zuten eta garaipen haundiak eskuratu zituzten bertan. Lesakan, kasik hamar urte esperatu behar izan zen neskak berriro futbolean ikusteko. 1998-99 denboraldian kadete mailako neskak hasi ziren entrenatzen Mastegin, nahiz eta beraien partiduak Donostiako Kontxa hondartzan jokatu. Ez ziren batere gaizki moldatu gainera, lehen urte horre-
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA
2000
Kontxako txapelketan Bortzirietako nesken derbia 4 eta 1 irabazi zuten beratarrek. Lesakarren gola Estitxu Elgorriagak egin zuen. Orain arte Gure Txokoakoak izan dira beti nagusi, baina Beti Gaztekoak esperientzia hartzen ari dira pixkanaka.
tan kopako finalera ailegatu baitziren Juana Aleman eta Idoia Etxeparek entrenatutako neskak. 1999ko maiatzaren 1ean jokatutako finalean 1 eta 0 galdu zuten Santo Tomas Lizeoaren kontra. 1998ko urrian Juana Aleman eta Idoia Etxepareren agindupean entrenatzen hasi zirenean, inork guttik espero zuen lehendabiziko urte horretan gauza haundirik lortzea. «Neska aunitzentzat lehendabiziko urtea zen futbolean eta, pixko bat ikastea eta kirolean aritzea zen helburu nagusia. Bistan denez, kopako finala arituz gure helburuak gainditu ditugu» zioen Juana Aleman entrenatzaileak. Erran bezala, urrian hasi ziren liga txapelketan. Hamabortzean behin jokatzen zituzten partiduak eta hamar taldeen artean, bosgarren postuan akautu zuten liga. «Hasieran, bertze taldeek izan zezaketen mailari beldur genion, baina gurearen gisakoa zela ikusi genuen abudo» zioen Juanak. Lau lehendabizikoek liga jokatzen zuten gero eta gainerakoek, kopa. Hainbat urtez, Gure
Txokoako jokalaria izan zen entrenatzailearen erranetan, «guretzat gogorra da igande goizetan Donostiara joan behar izatea. Gainera, belar artifizialean entrenatu eta horretara ohituak gaude. Hondarrean indar gehiago behar da, baina ongi moldatu gara». 1999-2000 denboraldian ere aritu ziren Kontxan, baina ez zituzten lehen urte hartan bezain emaitza ikusgarriak erdietsi. Halere, bosgarrenak izan ziren ligako sailkapenean, erdi aldera. Gure Txokoaren aurka jokatutako bi derbiak galdu egin zituzten arren, pixkanaka esperientzia hartzen zoazela nabari zen. Honela ageri zen derbi honen berri Ttipi-ttapa aldizkarian:
«Bo rtzi ri et a ko d e rbi a, K ont xa ko ho ndart za n
Ez Matzadan, ez Agerran, ezta Mastegin ere. Bortzirietako nesken artean jokatzen den futbol derbi bakarra Donostiako Kontxa hondartzan jokatu da azken bi urteetan. Entrenatu bai, zelai horietan entrenatzen dute Lesakako Beti Gazte eta Berako Gure
193
FUTBOLA Txokoako kadete mailako neskek, baina hamabortzean behin, igande goizetan, Kontxara joan behar izaten dute jokatzera. Azkeneko derbia martxoaren 4an jokatu zuten eta beratarrek aisa irabazi zuten, lau eta bat. Gure Txokoaren golak Ana Perugorriak (3) eta Olaia Olveirak sartu zituzten. Beti Gaztekoena Estitxu Elgorriagak. Sailkapenean ere, hondar gainean erakutsitako aldea dute bi taldeen artean. Gure Txokoa bigarren dago, liderretik hiru puntura. (…) Beti Gazte, berriz, seigarren dago, bederatzi taldeko multzoan. Halere, kontuan hartu behar da beratarrek zazpi urte dituztela Kontxan aritzen eta lesakarrak joan den urtean hasi zirela, Juana Aleman eta Idoia Etxepareren gidaritzapean». Denboraldi akabailan bosgarren postuan gelditu ziren, lehendabiziko urtean bezalatsu. 1999-2000 denboraldian, aldiz, Kopa lehiaketarik ez zen jokatu. Dena den, Kontxako hondartzan ikasitakoa baliagarria izaten ahal zaie neska hauei gero futbol zelai haundian aritzeko. Akaso, abudo xamar Beti Gazteko nesken taldea lehen aldiz ikusiko dugu Mastegin txapelketaren bat jokatzen, nork daki…
140 haur biltzen dira hamabortzero Lesakako Mastegi futbol zelaian Helduak, jubenilak, kadeteak, infantilak, neskak… adin eta sexu guzietako jendearentzat tartea izan du Beti Gaztek. 1990. hamarkada haseran, alebin (10-11 urte) eta benjamin mailakoak (8-9 urte) ere hasi ziren jokatzen elkartearen izenean. Adin horretarako maila federaturik ez dagoenez, eskolarteko txapelketetan hasi ziren. Lehendabiziko urteetan Irungo San Jose Obrero zelaian jokatu zituzten partidu guziak lesakarrek. 1997an Mastegi futbol zelaia inauguratu zenean, ordea, txapelketa Lesakara ekartzea pentsatu zuten Beti Gazteko zuzendaritza batzordekoek. Honela, 1998-99 denboraldian alebin eta benjamin mailako eskola sortzeaz gain, adin horietarako txapelketak antolatu zi-
194
ren igande goizetan Mastegi futbol zelaian, hamarbortzean behin. Lehenik alebinak hasi ziren eta honela agertu zen berria Ttipi-ttapa aldizkarian: «Igandea futbolaren eguna omen da eta Lesakako Mastegi futbol zelaiaren kasuan ederki betetzen da erran hori, hamabortzean behin bederen. Arratsaldean haundixeagoen txanda den bitartean, goizean, alebin adineko haurrak (10-11 urtekoak) ibiltzen dira baloiaren gibeletik. Eskualdeko bortz taldek parte hartzen dute apirila bitartean luzatuko den txapelketa honetan: hiru Beti Gazteren izenean (37 jokalari), Baztan ikastolakoa (20) eta Elizondoko San Francisco Javier ikastetxekoa (13). Urrunagotik heldu direnak ere badira. Donostiako Antiguoko taldeak eta Ondarroako Aurrera taldeak Bizkaiatik bina talde ekartzen dituzte, autobusean sartuta. Hondarribiak ere bere taldea ekartzen du. Eneko Fernandez, Beti Gazteko entrenatzailetako baten erranetan, diferentzia badago hemengo eta kanpotik datozen jokalarien artean. “Ondarroa eta Donostia haundiak dira eta haur aunitz dituzte. Gainera, Antiguokoak Donostian barna eskolaz eskola ibiltzen dira haurrak hartzen. Batzuetan jokalariek ez dute
60 urte eta Beti Gazte
FUTBOLA 1998-99 alebin taldeak Jokalariak banan bana Jokalaria
elkar ezagutzen ere”. Halere, joku aldeko diferentzia hori gero eta ttikiagoa omen da. “Hasieran 12 gol sartzen zizkiguten partiduro, baina orain lan gehiago ematen diegu”. Txapelketa apirilaren 25a arte luzatuko da eta gero, lau lehenbizikoen artean zerbait egiteko asmoa dute. Urtarrilaren bukaera aldera, gainera, benjaminen (8-9 urtekoak) txapelketa ere hasiko da Mastegin». Eneko Fernandez Beti Gazteko entrenatzaileak zioenez, «Lehen Irunen aritzen ginen, eskola mailako kirolan. Futbolaz gain, saskibaloia eta eskubaloia egitea derrigorrezkoa zen eta haurrak aspertzen ziren. Gainera ez zegoen fundamentu haundirik eta hemen egitea erabaki genuen». Entrenamenduak ere berexiak egiten zituzten: «Astean behin entrenatzen dugu eta haurrendako entrenamendu berexiak izaten dira, jokuekin, etabar… Beroketa eta estiramendurik ez dugu egiten, adin horretan ez baita ona». Hori bai, herri ezberdinetako haurrak izan arren, giro ederra zegoen taldean. «Lehen eguneko lotsak gaindituta elkar ongi hartzen dute. Gurasoak ere herrika antolatzen dira haurrak entrenamendu eta partiduetara ekartzeko». 1999-2000 denboraldian ere benjamin
Xabi Maritxalar Etxabide Jon Iribarren Xabi Fagoaga Mattin Gonzalez Josu Tomasena Eneko Telletxea Beñat Irazoki Beñat Mitxelena Xabi Iturria Imanol Lukanbio Eneko Mitxelena Ander Mitxelena Ibai Mujika Aritz Arbelaiz Peio Elgorriaga Iñigo Zelaieta Iñaki Eskudero Aitzol Irizar Ugaitz Ado Ladis Satrustegi Iñigo Altzugarai Xabi Maritxalar Errandonea Jon Otxoteko Pablo Taberna Jon Alberro Jon Santesteban Mikel Ibarra Gaizka Gallardon Aitor Telletxea Mikel Telletxea Aitor Bertiz Iñigo Arregi Ibai Mariezkurrena Ibai Iturria Beñat Irazoki Jokin Iantzi Iñigo Blas
Herria Lesaka Lesaka Lesaka Lesaka Etxalar Etxalar Etxalar Arantza Arantza Arantza Igantzi Bera Bera Bera Bera Bera Bera Bera Bera Lesaka Lesaka Lesaka Lesaka Lesaka Lesaka Etxalar Etxalar Etxalar Etxalar Doneztebe Doneztebe Doneztebe Doneztebe Bera Bera Bera Bera
Jaio 1987 1987 1987 1987 1987 1987 1987 1987 1987 1987 1987 1987 1987 1987 1987 1987 1987 1987 1987 1988 1988 1988 1988 1988 1988 1988 1988 1988 1988 1988 1988 1988 1988 1988 1988 1988 1988
Entrenatzaileak: Eneko Fernandez, Igor Portu, Andoni Larralde eta Xabi Iribarren.
eta alebin mailako mutikoak jotasu aritu ziren Mastegiko txapelketan. Beti Gaztek bizpahiru talde zelairatu zituen bi kategoriatan eta, orokorrean, lehendabiziko urtean baino dexente hobekiago moldatu ziren Donostia eta Ondarroako talde bikainen aitzinean. Aitzineko urteko taldeetaz gain, Escuela Donostiarra ere etortzen zen aritzera. Igandero horrenbertze haur ikusita, harrobia ongi zaindua dagoela erraten ahal da. G
195
HERRI KIROLA
Sariak Nafarroa, Euskal Herria eta Munduko probetan Herri Kirola
H
erri Kirolak, eta batez ere, sokatirak eman dizkio bere garaipenik haundienak Beti Gazte elkarteari. Herri kirola betidanik praktikatu da Lesakan: aizkol apostuak, sokatira, arpana‌ jendearen gustoko kirolak izan dira. Baina 1990. hamarkada bitarte esperatu behar izan da gisa honetako kiroletan federatu, entrenamendu serio, sakon eta gogor bat egin eta, horien ondorioz, emaitza bikainak eskuratzeko. Txuleta eta siestaren entrenamendutik gaur egungo janarien kontrolera eta prestakuntza fisiko bikainera bide haundia egin da eta Lesakako kirolariak ere, burubelarri sartu dira bide horretan. Izan ere, herri kirolean lortutako emaitzarik garrantzitsuenak bakar-bakarrik aipatuz, Beti Gazte sokatira
196
taldea pisu ezberdinetan txapeldun suertatu da Nafarroa eta Euskadiko txapelketetan. Munduko txapelketatik ere garaipen ederrak ekarri ditu. 1997an Ingalaterrako Torbay herrian zilarrezko bi domina (azpitxapeldun) eskuratu zituen. 1999. urtean urrezko eta brontzezko dominak (lehendabizikoa eta hirugarren postua) ekarri zituen Irlandako Carlow herritik. 2000. urteko otsailean ere, Holandako Slagharen herritik lau domina ekarri zituen: urrezko bi eta zilar eta brontzezko bana.
60 urte eta Beti Gazte
HERRI KIROLA
Herri kirolari eta sokatirari Lesakan dagoen afizioa aspaldikoa da. Aitzineko orrian, 1960. hamarkadan sokatira saioa Lesakako pilotalekuan: Miguel Angel Mendiburu, Carmelo Mitxelena, Asentxio Leitza eta Lokarinborda aitzin aldean. Goitian, 1990. hamarkadan Beti Gazteri hainbat sari ekarri dizkion sokatira taldea. Estilo aldaketa nabarmena da Hori guzia, aipatu bezala, 1990. hamarkadan. 1990. urte inguru hartan hasi zen Nafarroan herri kirolaren sukarra. Nafarroako Herri Kirol Federazioa sortu zen, eta haren arrimoan, kasik herriz herri sortu ziren taldeak. Proba konbinatuan (lasterka, zakuak, aizkora, arpana, koxkor bilketa‌) eta sokatiran aritzeko hainbat talde plazaratu ziren hamarkada hasiera hartan, bai gizonezko baita emakumezkoen artean ere. Sokatirari dagokionez, mutilen artean hasierako urteetan Sunbilla, Amaiur, Basaburua‌ inguruko taldeak ziren nagusi. Nesketan, Bera eta Sunbilla ziren indartsuenak. Talde hauek ikusi ondotik, Lesakako gazte koadrilla bat animatu eta entrenatzen hasi zen, bai
proba konbinaturako baita sokatirarako ere. Neskak, Bortziriak taldearekin hasi ziren eta 1991ko azaroaren 24an, Elizondoko udal polikiroldegian burututako Emakumezkoen arteko Nafarroako lehen herri kirol txapelketan hartu zuten parte. Proba konbinatuan nahiz sokatira txapelketan azpitxapeldun izan ziren Mattari Altzuarte aniztarrak entrenatutako neskak. Proba konbinatuan Sunbillaren gibeletik eta Basaburua-Baztan eta Berriozarren aitzinetik. 500 kilo arteko sokatira txapelketan, berriz, Berako neskak izan ziren indartsuenak eta herriko neskak Sunbilla eta Berriozarren gainetik sailkatu ziren.
197
HERRI KIROLA
1996
Beti Gazteko sokatira taldea Euskal Herriko txapeldun, 560 kilotik beheitiko kategorian. Jose Antonio Mujika (laguntzailea(, Karmelo Mitxelena, Gerardo Telletxea, Joxeangel Mitxelena, Josean Iparragirre «Urruska» (Baztan), Agustin Zubieta, Beñardo
HERRI KIROLA
Iantzi, Gerardo Telletxea (Etxalar), Igor Telletxea. Jexux Mari Telletxea, Paxkual Taberna, Alejo Sarobe, Mikel Almandoz, Joxeangel Zubiria (entrenatzailea), Imanol Telletxea eta I単aki Igoa.
HERRI KIROLA Egun hartan hogei urtetik beheitiko mutilen txapelketa ere jokatu zen. Lesakarrek oraindik ez zeramaten Beti Gazte elkartearen izena, herriarena baizik. Proba konbinatuan Sunbilla izan zen garaile, Narbarte, Bera, Lesaka eta Berriozarren aitzinetik. 580 kilotik beheitiko mutilen sokatira txapelketan, Baztango Basaburuakoek lortu zuten garaipena, Bera, Arizkun eta Berriozarko taldeen aitzinetik. Hilabete beranduago, abenduaren 22an, Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatuta, jaialdi bikaina burutu zen Iru単eko Labrit pilotalekuan. Nafarroako bortz txapelketa jokatzeaz gain, herrialdeko errekor berriak ezarri ziren jaialdi honetan. Honela, Francisco eta Jose Leiza Lesakako arpanlariek kanaerdikoari 16 minutu eta 9 segundutan egin zizkioten 25 korteak, aurretik ezarrita zegoen marka aisa gaindituz.
Herri kirol bokalia Beti Gazten 1992an, Beti Gaztek bokalia berri bat sortu zuen, herri kirolekoa. Elkartean sartu aitzinetik bezalaxe, neskak eta mutilak gogor saiatu ziren herriaren eta Beti Gazteren izena ahalik eta goitiena eramaten. Haserak, beti bezala, ez ziren errexak izan eta nahiko lan izaten zuten lesakarrek beraien probak akautzen. Pixkan-pixkan 1991an Nafarroako errekorra ezarri bazuten ere, etorriko ziren, ordea, garaipe1992an ezin izan zuten Nafarroako arpana nak. txapelketa irabazi Jose eta Francisco Leitza 1992ko apirilaren 19an lesakarrek. Ana Mujika eta Maribel Arzubia berriz, burutu zen Berako Eztegara hirugarrenak izan ziren Nafarroako txapelketan. pilotalekuan Nafarroako
200
60 urte eta Beti Gazte
HERRI KIROLA
1992
Nafarroako 20 urtez beheitiko txapelketa Elizondon. Mutilak txapeldun izan ziren proba konbinatuan eta hirugarrenak sokatiran. Argazkian, sokatira taldea: Igor Telletxea, Joxe Angel Mitxelena, Joseba Apezetxea, Joxe Angel Zubiria, Patxi Mujika (entrenatzailea). Karmelo Mitxelena, Paxkual Taberna, Ma単u Altzugarai eta Aguxtin Zubieta. Ondoko argazkian, Leire Portu 1995eko Nafarroako koxkor biltze txapelketan. 1993 eta 1994an txapeldun izan ondotik, azpitxapeldun suertatu zen 1995ean, segundu dezima bakarreko aldearekin. arpana txapelketa, gizonezko, emakumezko eta 20 urtez beheitiko mailetan. Gizonezkoetan, senior mailan, bigarrenak izan ziren Jose eta Francisco Leiza
lesakarrak (14 minutu eta 37 segundu), Amaiurko Jose Mari Iriarte eta Jose Mari Mujika txapeldunetatik hameka segundu eskasetara. Hirugarren, Sunbillako
201
HERRI KIROLA Santiago Inda eta Juan Indakoetxea izan ziren (14’45”). Emakumezkoetan, Ana Mujika eta Maribel Arzubia lesakarrak hirugarrenak izan ziren (4’07”). Txapeldunak Sunbillako Juana Bazterrika eta Dolores Larralde izan ziren, azken hau sortzez lesakarra, Idiburutakoa (3’39”). Bigarrenak Ana Gartxitorena eta Mari Loren Eugi, BaztanBasaburuakoak izan ziren (3’50”). Hogei urtez beheitiko mutilen artean ere hirugarren postua eskuratu zuten Alberto Otxoteko eta Joseba Arzubia lesakarrek (3’19”). Segundu bakarreko aldea atera zieten bigarren izan ziren Ultzamako Alberto Larraioz eta Eduardo Morrondok. Txapeldunak, Labaiengo Miguel Angel eta Joxe Etxeberria izan ziren, beraien lana hiru minututan akautu ondotik. Nafarroako koxkor biltze txapelketan bi aldiz segidan txapeldun izan zen Leire Portu, 1993 eta 1994an. 1995ean, azpitxapeldun izan zen, baina txapeldunak segundu dezima bakarreko aldea atera zion. Sokatiran, nesken taldeak bi urte egin zituen kantxaz kantxa, baina entrenatzeko zailtasunen ondorioz, desagertu egin zen. Mutilei dagokienez, hasierako urteetan proba konbinatuan ere aritu ziren, baina laster sokari lotu ziren. Lehen urteetan Sunbilla, Amaiur edo Basaburua bezalako taldeen mendean egon ondotik, lehendabiziko emaitzak biltzen hasi ziren, polikipoliki. 1992ko maiatzaren 16an, Nafarroako 640 kiloko sokatira txapelketako kanporaketa egin zen Lesakako udal pilotalekuan. Bertan aritu ziren Sunbilla, Ultzama, Arraioz, Arizkun, Arantza eta Gartzain. Lesakarrak, berriz, bertze kanporaketan aritu ziren, Iruritan, maiatzaren 31n, Bera, Amaiur, Basaburua-Baztan eta Berriozarrekin batera. Finala ekainaren 14an jokatu zen Sunbillan, baina lesakarrek ez zuten bertan aritzeko txartelik
202
1992
Sokatira taldea lanean, Baztango Basaburuaren kontra, Lesakako pilotalekuan. eskuratu. 600 kiloko finala Lesakan burutu zen abuztuaren 29an. Amaiurrek jantzi zuen txapela, Sunbilla, Amaiur B, Bera, Basaburua eta Arantzaren aitzinetik. Lesakarrak ez ziren etxeko finalean, Elizondon uztailaren 18an egindako saioan kanporatu baitzituzten. 560 kiloko finala Sunbillak irabazi zuen Elizondon, irailaren 27an, Basaburua, Amaiur, Ultzama eta Txantrearen aitzinetik. Beraz, bi final hauetan ere ez ziren lesakarrak sartu. Urte hartako Sanferminetan, Nafa-
60 urte eta Beti Gazte
HERRI KIROLA
1992
Sanferminetan, Nafarroako Herri kirol txapelketaren kanporaketan sokatiran aritu zirenak: Miguel Angel Lanz, Koikili Fagoaga, Jesus Mari Telletxea ”Makatzene”, Juan Angel Ordoki, “Illarza”, Patxi Mujika, Paxkual Taberna “Matxitene”, Igor Telletxea “Makatzene” eta Carmelo Mitxelena “Agortxeberri”. rroako Herri Kirol txapelketaren barrenean, lehen kanporaketaren lehen saioa jokatu zuten Lesakan Bortzirietako hiru taldeek: Bera, Lesaka eta Arantza. Lehen proba honetan Berakoak nagusitu ziren, bai proba konbinatuan, baita sokatiran ere. Proba konbinatuan aranztarrek eskuratu zuten bigarren postua eta Lesakakoak hirugarrenarekin konformatu behar izan
zuten, lehia ikusgarri baten ondoren. Halere, sokatiran Lesakakoek eskuratu zuten bigarren postua Beraren gibeletik eta Arantzaren aitzinetik. Beran, abuztuaren 2an eta Arantzan, irailaren 6an izan ziren hurrengo saioak. Saio hauen ondorioz, lesakarrek Iruritan irailaren 12an burutu zen finalerdirako txartela eskuratu zuten, Sunbilla eta Basaburuarekin batera. Arerio gogorrak bazituzten ere, Baztango Basaburua taldea gibelean uztea lortu zuten, irailaren 19an Beran egin zen finalean sartzea lortuz, Amaiur, Bera eta Sunbillarekin batera. Finalean, Amaiurko taldea izan zen txapeldun, proba konbinatuan eta sokatiran irabaziz. Modu honetara, jokoan zeuden zortzi puntuak lortu zituzten baztandarrek. Etxean jokatzen zuten beratarrak izan ziren bigarrenak sailkapen orokorrean, 5 punturekin (konbinatuan hirugarrenak eta bigarren sokatiran). Txapelketan lehen aldiz parte hartzen zuten lesakarrek lortu zuten hirugarren postua, proba konbinatuan
203
HERRI KIROLA Amaiurrek baino segundu eskas bat gehiagorekin (sei dezima) bigarren eginez eta sokatiran azkenak geldituz, tiraldi bakar bat ere irabazi gabe (guztira, lau puntu). Sunbillak eman zuen ezustea, azkeneko bi edizioetako txapelduna eta faborito nagusia baitzen. Proba konbinatuan azkenak izan ziren eta sokatiran hirugarrenak, nahiz eta Amaiur eta Berarekin tiraldi gogorrak egin. Herriz herri txapelketa honetan, talde gaztea plazaratu zuen Beti Gaztek eta etorkizun haundia zuela erakutsi zuen.
Lehen txapela hogei urtez beheitiko proba konbinatuan Hori, Elizondon 1992ko azaroaren 7an burutu ziren Nafarroako sub-20 eta emakumezkoen Herri Kirol txapelketetan nabarmendu zen. Hogei urtetik beheitiko proba konbinatuarekin hasi zen jaialdia eta bertan Lesakako taldea nagusitu zen, Berriozar, Arantza eta Sunbillaren aitzinetik. Honela, herri kirolean eskuratutako lehendabiziko txapela jantzi zuten lesakarrek. Ondoren, emakumezkoen proba konbinatuan, Sunbilla izan zen garaile, Basaburua bigarren, Lesaka hirugarren eta Berriozar laugarren. Sokatiran, hogei urtez beheitikoen artean Basaburua izan zen garailea, Amaiur, Lesaka, Bera eta Arantzaren aitzinetik. Berdintasun haundiko proba izan zen, eta horren lekuko, faborito bezala agertzen ziren beratarrak laugarren postuan gelditu zirela. Emakumezkoen sokatira proban ez zuten lesakarrek parte hartu. Ageri denez, lehendabiziko urte haietan proba konbinatuan hobekiago moldatzen ziren lesakarrak sokatiran baino.
204
Aitzineko postuetan 1993ko Nafarroako txapelketan Helduen mailan 1993. urtean hasi zen Beti Gazte Nafarroako sokatira txapelketa nagusian parte hartzen eta lehendabiziko urtean, Sunbilla eta Amaiurren itzalean ibili zen. Hirugarren urtez segidan Sunbillako sokatira taldea izan zen garaile Nafarroako 680 kilotako txapelketan. Sunbillan bertan egin zen txapelketa maiatzaren 8an eta herrikoen gibeletik, bigarren Amaiurko taldea suertatu zen. Hirugarren eta laugarren posturako borrokan Beti Gaztek irabazi zion Araiz-Beteluri. Bosgarren Basaburua-Baztan izan zen, seigarren Erratzu eta zazpigarren Txantrea. 640 kilotan, bi lehendabiziko postuak aldatu ziren: lehenbizi Amaiur eta bigarren Sunbilla izan zen. Maiatzaren 30ean Elizondon jokatutako finalean ere Beti Gaztekoak hirugarrenak izan ziren.
60 urte eta Beti Gazte
HERRI KIROLA
1992
Arantzan, Leitza anaiak proba konbinatuko arpana saioan. Ondoko orrian, aizkoran Lesakako taldearekin parte hartzen zuen Joxe Telletxea aizkolari labaiendarra. 600 kiloko finala ekainaren 20an jokatu zen Lesakan. Amaiur A izan zen txapeldun. Bere gibeletik, Sunbilla, Beti Gazte, Basaburua, Amaiur B eta Berriozar gelditu ziren. Finalerdian, Amaiurrek errex irabazi zion Basaburuari baina Sunbillak ederki sufritu behar izan zuen lesakarrak kanporatzeko. Azken tiraldietan berriz, Amaiurrek aisa gainditu zuen Sunbilla, akaso honek finalerdiko nekea gehiago nabaritu zuelakoz. 560 kiloko finala astebete beranduago jokatu zen Amaiurren. Lesakarrak bigarrenak izan ziren herrikoen gibeletik.
Nafarroako txapelketarekin akautzeko, Elizondon Santiago egunean jokatutako hogei urtez beheitiko txapelketan lesakarrak bigarrenak izan ziren 580 kiloko kategorian. 1993. urtean lehen aldiz parte hartu zuten Nafarroako tiralariek Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketan. Otsailaren 14an burutu zen txapelketa Getxon (Bizkaia) eta gizonezkoetan, 640 kiloz beheitiko mailan, Bidasoa izenarekin parte hartu zuten Lesakako eta Basaburuako sokatiralariek, bederatzigarren postuan akautuz. 600 kiloko txapelketan ere atera ziren eta hamalaugarrenak izan ziren. Hasteko ez zegoen gaizki!
1994an Beti Gazte txapeldun hiru kategoriatan 1994an, hamarkada hasieran sokatiran nagusi izan zen Sunbilla ez zen aurkeztu txapelketan eta lesakarrak hasi ziren beraien nagusitasuna erakusten. Pisu
205
HERRI KIROLA
haundiarekin hasi zen Nafarroako txapelketa eta bertan Beti Gazte zen faborito, Amaiurrek ere ez baitzuen talderik plazaratu pisu honetan. Ez zen ezustekorik gertatu Areson maiatzaren 8an eta Beti Gaztek eskuratu zuen jokoan jarri zen Nafarroako lehen txapela. Lesakarrek nahiko pisu apalarekin hartu zuten parte, zortzi lagunen artean 619 kilo bertzerik ez baitzituzten. Gogoan izan gehienezko pisua 680 kilotan jarria zegoela. Sunbillak, 1993ko txapeldunak, ez zuen parte hartu, beraz lesakarrek ongi eutsi zion bere aukerari, Nafarroako lehen txapela herriratuz. Bigarren postua Araiz Beteluk eskuratu zuen eta hirugarrena Larraunek. Bertze postuei dagokienez, Areso, etxeko taldea, laugarren izan zen, Berriozar bosgarren eta Etxauriko Harana seigarren. Etxaurikoak astunenak ziren baina aldi berean teknika eskasenekoak. Kanporaketako sailkapena: Beti Gazte 15 puntu; Araiz Betelu 12; Areso 9; Larraun 5; Berriozar 4; eta Etxauriko Harana 0. Erdifinaletan Lesakako Beti Gaztekoak Larraunen kontra eta Araiz Betelukoak Aresoren kontra aritu ziren.
206
1993
Patxi Mujika, Joxe Angel Mitxelena, Agustin Zubieta, Carlos Senper, Igor Telletxea, Iñaki Igoa, Carmelo Mitxelena, Joseba Apezetxea, Juantxo Gaztelumendi, Beñardo Iantzi eta Joxe Angel Zubiria. Lesakarrak arazorik gabe nagusitu zitzaizkien larraundarrei eta gauza bera egin zuten Araiz-Betelukoek Aresokoen kontra. Finalean Beti Gazte eta Araiz-Betelu aritu ziren. Lesakarrek ez zuten zailtasun haundirik izan bi tiraldiak irabazteko, eta honela, txapela Lesakara lehen aldiz eramateko. 640 kilotako kategorian ere Beti Gaztek eskuratu zuen Nafarroako sokatira txapela. Elizondon ekainaren 4an jokatutako final ikusgarrian Amaiurreri –Euskal Herriko txapelduna zena kategoria honetan– bi tiraldiak irabazi zizkion. Halere, gogor lan egin behar izan zuen,
60 urte eta Beti Gazte
HERRI KIROLA
1995
Tiralariak lanean
tiraldi bakoitzak hiru minututik goiti iraun baitzuen. Hirugarren postua Basaburuak eskuratu zuen, laugarrena Larraunek, bortzgarrena Araitz-Beteluk eta seigarrena Berriozarrek. Ekainaren 18an, Leitzan, lehen mailako 600 kiloko finala jokatu zen. Bertan, Amaiur izan zen txapelduna, Beti Gazte, Areso eta Basaburuaren aitzinetik. Biharamonean, ekainaren 19an, Lesakan bertan 560 kilotako final nagusia jokatu zen. Neurketa honetan finalistak Beti Gazte eta Areso izan ziren. Aresokoak hagitz gogor aritu baziren ere, azkenean lesaka-
rrak suertatu ziren garaile pisu arinean. Modu honetara, 1994an Nafarroan jokoan zeuden lau txapel nagusietatik hiru lortu zituen Beti Gaztek eta bertzea Amaiurrek. Nafarroako txapelketa guziak jokatu ondotik, ekainaren 20an, sokatira taldeko hamabi mutil Estatu Batuetako Elko hirira joan ziren, bertan zenbait erakustaldi egiteko. Bi astez egon ziren. Nafarroakoan baino lehenago, Euskal Herriko txapelketan ere lehen aldiz parte hartu zuen Beti Gaztek 1994an. 1994ko otsailaren 20an Beran egin zen proban, Euskal Herriko txapelketarako baliagarria, Beti Gaztek hirugarren postua eskuratu zuen 560 kiloko kategorian, Goierri eta Urdulizko Iparralde taldeak
207
HERRI KIROLA aitzinetik zituela. Finalerako txartela eskuratu zuten lesakarrek eta apirilaren 23an Laudion jokatutako finalean hirugarrenak izan ziren, Torrekolanda eta Goierriren ondotik. 600 kiloko kategorian ere finalera ailegatu ziren Beti Gaztekoak. Amaiur izan zen txapeldun, Torrekolanda bigarren, Urrestilla hirugarren eta Lesakakoak laugarren, apirilaren 24an Getxon egindako saioan.
1995eko Nafarroako txapelketan lautik hiru Beti Gaztek Martxoaren 4an Leitzako Amazabal frontoian hasiera eman zitzaion 1995eko Nafarroako sokatira txapelketari. 680 kiloko pisuan bortz talde aurkeztu ziren: Beti Gazte (618 kilo), Areso (657 kilo), Larraun (624 kilo), Txantrea (634,5 kilo) eta Araitz Betelu (656 kilo). Amaiurko taldea, berriz, lesioneak zirela medio, ez zen aurkeztu. Frontoia ia betea ageri zen eta kanpoko aldean hotza eta elurra bazen ere, barnean giro epela bizi izan zen. Frontoira atera ziren lehenengo bi taldeak Beti Gazte eta Areso izan ziren. Lehenengo tiraldiak hiru minutu pasatuak iraun zuen eta bigarrenak bi minutu justu. Bi tiraldiak Lesakako taldearendako izan ziren. Beharbada horiek izan ziren arratsaldeko tiraldirik gogorrenak. Hortik aurrera txapela lortzeko bidea paseo bat izan zen Lesakako taldearendako, tiraldi guziak aisa irabazi baitzituen, nahiz eta talde guzietatik arinena izan. Bigarren postuan Aresoko taldea sailkatu zen. Talde honek tiraldi bakarra galdu zuen, txapeldunen kontra egin zuena, hain zuzen. Hirugarren posturako borroka bizian aritu ziren Araiz Betelukoak eta larraundarrak eta azkenean Araiz Betelukoak gailendu ziren. 640 kilotan, Lekunberrin apirilaren 1ean burututako azken proban nagusitu
08
ondotik, txapel berri baten jabe egin ziren Beti Gazteko sokatiralariak. Bigarren postuan Aresoko taldea sailkatu zen, hirugarren Amaiur, laugarren Araiz Betelu eta bortzgarren Larraun. 600 kiloko finala apirilaren 30ean jokatu zen Betelun. Beti Gazte bigarren izan zen Amaiurren gibeletik. Lesakako taldeak eskuratu zuen Nafarroako 560 kilotako sokatira txapela, maiatzaren 6an Aibarren burutu zen proban. Lesakarrek 11 puntu eskuratu zituzten, Amaiurko taldeak baino bat gehiago. Larraunek sei puntu eskuratu zituen, Aresok hiru eta Txantreak bat ere ez. Orokorrean tiraldi gehienak hagitz luzeak izan ziren (txapelketan eman ziren luzeenak) eta ez kalitate haundikoak (taldeek denbora aunitz eman zuten lurrean). Tiraldi luze horien ondorioak bukaeran sumatu ziren. Modu honetan, Nafarroako denboraldiaren balantze gisara Beti Gaztek
6 0ruete at ‌eBitG zaet
HERRI KIROLA
1995
Beñardo Iantzi, Alejo Sarobe, Joxe Angel Zubiria, Iñaki Igoa, Joxe Angel Mitxelena, Imanol Telletxea, Carmelo Mitxelena, Igor Telletxea, Agustin Zubieta, Pascual Taberna, Gerardo Telletxea, Mikel Almandoz eta Jexux Mari Telletxea. Ondoko orrialdean, Beti Gazte eta Gure Txokoako tiralarien arteko saioa Arantzako pilotalekuan. 1995eko lau txapeletatik hiru eraman zituen, Amaiurrek 600 kilokoa etxeratu zuelarik. Nafarroakoan baino lehenago, Euskal Herriko txapelketetan buru-belarri sartu ziren Nafarroako ordezkaritza bete zuten bi sokatira taldeak, Beti Gazte eta Amaiur, alegia. Otsailaren 4an jokatu zen Elizondon 600 kilotik beheitiko kategoriko azken kanporaketa. Bertan, Amaiurko taldeak, txapelduna zergatik
zen erakutsiz, tiraldi guziak irabazi zituen. Berekin batera, lehen multzoan Barrundiak eta bigarrenean Gaztedi eta Torrekolandak eskuratu zuten finalerako txartela. Finala, otsailaren 19an egin zen Gasteizen eta aipatutako lau taldeekin batera, Gasteizko bertze kanporaketan sailkatutako Urrestilla eta Lesakako Beti Gazte aritu ziren. Aitzineko asteburuan, urtarrilaren 28an, Lesakako taldea kanporatua izan zen Abadiñon, 560 kilotik beheitiko kategorian. Urrestillako taldeari bi tiraldiak irabazi ondotik, finalean sartzeko nahikoa zuten lesakarrek Gaztedi taldeari tiraldi bat irabaztea, bainan epaileek hiru falta adierazi zizkieten minutu erdi baten eta kanporatuak izan ziren. Beti Gaztekoek beraien protesta agertu zuten eta taldearen arduradunen erranetan «beti kiroltasunez borrokatu dugu, baina Abadiñon arbitroen lana negargarria izan zela uste dugu». Urtarrilaren 29an Aramaion egindako 640 kiloko kanporaketa saioaren ondotik, Beti Gazte final honetatik kanpo gelditu zen.
209
HERRI KIROLA Erran bezala, Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketaren finalak jokatu ziren otsailaren 19an Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian. Emakumeak eta gizonezkoak aritu ziren kategoria ezberdinetan, bainan Nafarroako tiralariei dagokienez kategoria bakar batean paratuak zeuden begiak, 600 kilotako gizonezkoetan, alegia. Bertan, txapelduna zen Amaiur eta Lesakako Beti Gazte taldea aritu ziren Nafarroako ordezkari gisara. Baztandarrek ez zuten txapela mantentzerik izan. Kanporaketetan itxura ona eman bazuten ere finalean pattal xamar aritu ziren eta azken postuan gelditu ziren. Beti Gazte berriz, itxuroso ibili zen finalean eta hirugarren postuan bukatu zuen. Itxaropenez beterik joan ziren lesakarrak, 560 kilotan Abadi単on egindako lana ikusita. Aitzinetik ordea, 1995eko txapelketan areriorik izan ez zuten Laukizko Gaztedi eta Azpeitiko Urrestilla taldeak klasifikatu ziren. Gaztedik jokoan zeuden sei txapeletatik bortz irabazi zituen. Gasteizen otsailaren 23an burututako Munduko txapelketan lehen aldiz parte hartu zuen Beti Gazteko taldeak 560 kiloko kategorian, baina, espero bezala, ez zuen emaitza onegirik eskuratu. Lehendabiziko saioetan kanporatuak izan ziren.
1996an lehen aldiz Euskal Herriko bi txapel jantzi zituzten Urtarrilaren 7an Leitzan jokatu zen ihardunaldiarekin hasiera eman zitzaion 1996ko Nafarroako sokatira txapelketari. Bertan, gizonezko bortz talde (Beti Gazte, Txantrea, Etxauri Harana, Sakana eta Areso) 680 kiloz beheitiko pisuan aritu ziren. Lehia bizia izan zen Areso, Sakana eta Beti Gazteren artean. Lesakarrak ziren faboritoak, baina, halere, Aresoren kontrako saioan, lehenengo tiraldia galdu, bigarrena irabazi eta hirugarrena berriro
210
ere galdu egin zuten. Txapela aresoarrentzat izanen zela pentsatu zen, bainan hurrengo saioan, hauek nekea nabaritu eta Sakanakoen kontra galdu zuten, txapela berriro airean utziz. Azkenaurreko tiraldian Sakana eta Beti Gaztek neurtu
60 urte eta Beti Gazte
HERRI KIROLA 1996ko sokatira taldea Tiralariak banan bana iTaralir ugtsniZ bueiat7 3gIroT leelxtae7 1mInaloT leelxtae7 7eJus saMirT leelxtae8 8aCmrle oiMxtlene so enAeg liMxtlene ĂąeraodI nazt aĂąikI og elajdnorS rabo Mikel Almandoz Gerardo Telletxea Gerardo Telletxea
aiPus*aA -3262 -7762 -4862 -5082 a298a487i788a387e76682-73 87-84 67-61
idanA
412J 432B 152I 322A 202 20 26 21
1996ko tiraldietan parte hartu ez bazuten ere, fitxa federatua zuten Carlos Senper, Paskual Taberna eta Joxe Angel Zubiriak. * Denboraldi hasieratik bukaerara pisua jeisten dute tiralariek konpetizio egitarauari egokitzeko.
zituzten indarrak. Lesakarrak indarberrituak ateri ziren, bi tiraldiak irabaziz. Honela bada, txapelduna Beti Gazte izan zen (10 puntu), bigarren postuan Sakana (9), hirugarren Areso (8), laugarren Txantrea (3) eta bortzgarren Etxauri Harana (0).
640 eta 600 kiloko lehen saioak ere burutu ziren urtarrilaren 13 eta 14an Arbizu eta Arazurin. Hauetan ere Beti Gaztekoak nagusitu ziren, baina nabari zen Areso arerio gogorra izanen zela. 640 kiloko finalean, ordea, ez ziren fin ibili lesakarrak eta hirugarren izan ziren Bidaurretan, urtarrilaren 28an jokatu zen proban. Areso izan zen txapeldun. 600 kiloko finala etxean, Lesakan bertan jokatu zen otsailaren 4an eta Beti Gaztekoek ez zuten hutsik egin, txapela eskuratuz. Areso bigarrena izan zen. Bertze horrenbertze gertatu zen pisu arinean, 560 kiloz beheitiko kategorian. Leitzan jokatu zen finala otsailaren 10ean eta lesakarrek berriz ere gibelean utzi zuten Areso eta txapela jantzi zuten. Nafarroako txapelketaren laburpena eginez eta Euskal Herriko txapelketarako Beti Gaztekoek zituzten asmoak agertuz, honako artikulu hau agertu zen Ttipittapa aldizkarian: ÂŤAkabatu berria den Nafarroako sokatira txapelketan Lesakako Beti Gazte sokatira taldeak lan bikaina burutu du eta jokoan zeuden lau txapeletatik hiru eskuratu ditu. Lesakarrak orain bortz urte hasi ziren sokatira txapelketetan parte hartzen, orduko sub-
211
HERRI KIROLA
20 txapelketan, hain zuzen. Halere, tiralari beteranoenak onartzen dutenez, “duela lau urte hasi ginen fundamentuarekin entrenatzen”. Fundamentu horren emaitzak laister hasi ziren ailegatzen eta azken hiru denboraldietan Nafarroako hiruna txapel eskuratu dute eta joan den urtean hirugarren postua lortu zuten 600 kiloko Euskadiko txapelketan. Joxe Angel Zubiria entrenatzaileak dioenez, “tiralari batzuk joan eta bertzeak etorri dira, baina basea mantendu da. Hobekuntza haundia nabaritu da”. Astean lau entrenamendu egiten dituzte, hiru fisikoak eta bertzea sokan. Aurten kontrario gogorra izan dute Aresoko taldean. Zubiriaren ustez, “esperientzia hartzen joan dira urte hauetan. Nabari da hagitz entrenatzaile ona dutela eta berak dakiena erakutsi die tiralariei”. Dagoeneko Euskal Herriko txapelketan hasiak dira. Hemen ere kategoria guztietan parte hartzeko asmoa badute ere, aukerarik haundiena pisu ttikietan dute entrenatzailearen ustez. “560 eta 600 kilotan hiru lehenbizikotan gelditzeko esperantza dugu. Ea txapela lortzen
212
dugun”». Beraz, Euskal Herriko txapelketarako prestakuntza gisara egin zuten Nafarroakoa, Joxe Angel Zubiria entrenatzaileak onartzen zuenez, baina halere, hiru txapel eskuratu zituzten. Zubiriak honela definitzen zuen taldea: «Tiralari fuerteak ditugu. Kirola aunitz gustatzen zaie eta horretan aritzeko sakrifizio haundiak egiteko prest dagoen jendea da». Nota bat ematea eskatuta argi mintzo zen entrenatzailea: «10 bat, dudik gabe. Ikusi behar da zenbaitetan jende inportantea lesionatua izan dugula eta, halere, beti hor egon garela». Jexux Etxezarreta, Aresoko entrenatzailea eta lur gaineko munduko sokatira txapelketa Nuarbe taldearekin zenbait aldiz irabazitakoak lesakarren gauzik onena esperientzia zela uste zuen. «Urte mordoxka daramazkite elkarrekin, mutilak aldatu dituzte baina gehienak haseratik daude. Teknika ona daukate eta zaila da tiraldia irabazteko zuloa harrapatzea». Hori dena ikusita, itxaropenez beteta aurkeztu ziren Euskal Herriko txapelketan, baina aitzinetik zituzten itxaropen guziak gainditu zituzten urte hartan. Euskal Herriko sokatira txapela eskuratu zuen Beti Gaztek, 560 kiloz beheitiko kategorian, apirilaren 21ean burutu zen
60 urte eta Beti Gazte
HERRI KIROLA
1993
Abenduaren 26an Donezteben egin zen jaialdian tiraldi ikusgarria eskaini zuten Amaiur –hurbilen dagoen taldea– eta Beti Gaztek. Bortz minuturen ondotik, baztandarrak nagusitu ziren. finalean. Ez zuten lan errexa izan lesakarrek, izan ere aitzineko urtean txapeldun suertatu zen Urrestilla taldearen auzoan jokatu zen finala, Azpeitian. Tiraldi gogorrenak beraien kontra izan zituzten, hain zuzen ere. Lehenengoa lesakarrek eraman zuten 4’15”tan. Bigarrenean nuloa egin zuten, lau minutu baino gehiago tiran aritu ondotik. Hirugarren tiraldia ere hagitz luzea izan zen eta lesakarrentzat izan zen, 3’18”tan. Gainerako tiraldi guziak Beti Gaztekoek irabazi zituzten,
Euskal Herriko txapela lehen aldiz Lesakara eramanez. Finalean tiran aritu zen zortzikotea honako hau izan zen: Karmelo eta Joxeangel Mitxelena, Gerardo eta Igor Telletxea, Iñaki Igoa, Agustin Zubieta, Alejandro Sarobe eta Mikel Almandoz. Astebete beranduago, apirilaren 28an, Gasteizen jokatu zen 600 kiloko finala eta hemen ere Nafarroako tiralarien partehartzea bikaina izan zen. Ezin izan zuten txapela eskuratu –Urrestillako taldeak irabazi zuen–, baina Areso azpitxapelduna izan zen eta Beti Gaztekoak hirugarrenak geratu ziren. 640 kiloko Euskal Herriko sokatira txapelketa irabazi zuen Beti Gazte taldeak maiatzaren 4an Getxon. Herri eta egun berean jokatu zen 680koan berriz, bigarren postua eskuratu zuen. Honenbertzez denboraldi bikain bati akabera eman zioten lesakarrek, Euskal Herriko bi txapel eta Nafarroako hiru eskuratu baitzituzten.
213
HERRI KIROLA
1992
Bortziriak taldearekin aritu ziren neska gehienak lesakarrak ziren. Mattari Altzuarte entrenatzailearekin batera, Juana Aleman, Gurutze Otxoteko, Mari Jose Mitxelena, Lurdes Leitza, Ana Mitxelena, Maribel Arzubia, Ana Mujika, Lupe GarcĂa, Monica Eneterreaga eta Amaia Irigoien. 1997an Nafarroan bi txapel eta Munduko zilarrezko bi domina Euskal Herriko eta Munduko txapelketak normalean urte hasieran jokatzen direla kontuan hartuz, Nafarroako Herri Kirol Federazioak herrialdeko sokatira txapelketak urte bukaerara gibeleratzea erabaki zuen. Gisa honetara, 1997ko Nafarroako txapelketa, 1997-98 denboraldiko txapelketa dela erraten ahal da, 1997ko
214
60 urte eta Beti Gazte
HERRI KIROLA
1995
Lehen aldiz Munduko sokatira txapelketan hartu zuen parte Beti Gaztek, Gasteizen. Espero bezala ez zuten emaitza ikaragarririk lortu, baina esperientzia hartzeko hagitz baliagarria izan zen. Nafarroakoan egindako prestakizunarekin, 1998ko Euskal Herriko txapelketara joan baitziren. Bertze horrenbertze gertatu zen hurrengo bi urteetan: 1998 eta 1999ko Nafarroako txapelketen segidan etorri ziren 1999 eta 2000ko Euskal Herriko eta Munduko txapelketak. Honela, 1997an Euskal Herriko txapelketa jokatu zuten lehenik lesakarrek, Munduko txapelketarako txartel baten bila. Beti Gazte ez zen aitzineko urtean
bezain fin ibili Euskal Herriko txapelketan. Laugarren izan zen 600 kiloz beheitiko txapelketan otsailaren 15ean Astigarragan jokatutako saioan, bertan Areso izan zelarik txapeldun. Hirugarren postua lortu zuen 560 eta 640 kiloko txapelketetan, Urrestillan otsailaren 8an eta Leitzan otsailaren 9an. Egun eta herri berean egin zen 680 kiloko txapelketa ere eta lesakarrak ez ziren ohorezko hiru lehendabiziko postuetan sartu, bosgarrenak izan baitziren. Beraz, Euskal Herriko ordezkari gisara ez zuten lesakarrek Ingalaterrako Torbay hirian otsailaren 20tik 24ra burutu zen Munduko Txapelketan parte hartzerik. Halere, Beti Gaztekoak joan ziren klub arteko txapelketan parte hartzera. Horretarako lan aunitz egin behar izan zuten lesakarrek, beharrezko dirua biltzeko: txozna paratu Sanferminetan, dendaz denda eta ostatuz ostatu diru eskean ibili‌
215
HERRI KIROLA
1996
640 kiloko Euskal Herriko txapela Getxon irabazi ondotik.
216
Azkenean lortu zuten beraien helburu nagusia. Hamabortz lagun joan ziren Lesakatik 560, 600 eta 640 kilotik beheitiko pisuetan aritzeko. Zaila izanen zela onartu arren, ÂŤmaila ttikietan, 560 eta 600 kilotan, zerbait ekartzeko intentzioarekinÂť joan ziren, Agortxeberriko Jose Angel Mitxelena tiralari beteranoak zioenez. Beti Gazteko Herri Kirol sailak herriko komertzio, denda eta ostatuen laguntza eskertu zuen, bidai hori posible egiteagatik. Ingalaterrako Torbay herrian burutu zen Munduko Sokatira txapelketatik zilarrezko bi domina etxeratu zituen Beti Gaztek. Pisu ttikian, 560 kilotan, finalera ailegatu ondotik St. Pats talde irlandarraren kontra galdu zuten lesakarrek, nahiko erraz. 640 kilotan berriz, finalerdietan Irlandako Clonmany taldea kanporatu eta gero, finalean Ingalaterrako Bac taldea nagusitu zitzaien. 600 kilotan, azkenik, laugarren postua eskuratu zuten, finalerdian berriz ere St. Pats taldearen kontra galdu ondotik. Beraz, zilarrezko bi domina eskuratu zituzten eta
60 urte eta Beti Gazte
HERRI KIROLA
Beti Gaztekoak pozik ageri ziren emaitza horrekin. «Lan haundia egin behar izan dugu hau lortzeko. Finaletan nahiko aisa galdu genuen baina aitzinetik ederki aritu ginen. Hagitz kontent gaude» zioen Beñardo Iantzik. Ez ziren, ordea, honat ekarritako domina bakarrak izan. 680 kilotan, gehien bat Abadiñoko tiralariek osatutako Euskadiko selekzioarekin batera aritu ziren Beti Gazteko Beñardo Iantzi eta Josean Iparragirre «Urruska» baztandarra eta brontzezko domina golkoratu zuten. 640 kilotan Jesus Mari Telletxea, Joxe Angel Mitxelena eta Carmelo Mitxelena aritu ziren Euskadirekin, laugarren postua lortuz. Azken domina Carmelo Mitxelenak eskuratu zuen, 560 kilotan hirugarren izan baitzen Urrestillakoekin batera. Ingalaterran izandako antolakuntza nahiko eskasa izan zela adierazi zuten Lesakako kirolariek, batez ere Gasteizen 1995ean burututako txapelketarekin kon-
paratuz. Alde batetik, aresoarrek ez zuten hotelean lekurik aurkitu. Batzuk Euskal Herriko bertze taldekoen geletan sartu baziren ere, bertzeak furgonetan lo egin behar izan zuten. Klub arteko txapelketan aritu zirenek berriz, bigarren egunean kiroldegian bertan ezin izan zutela dutxatu salatu zuten. Lesakatik joan zen ordezkaritza honako tiralari hauek osatu zuten: Jose Angel Mitxelena, Karmelo Mitxelena, Agustin Zubieta, Iñaki Igoa, Igor Telletxea, Imanol Telletxea, Jexux Mari Telletxea, Mikel Almandoz, Pascual Taberna, Gerardo Telletxea, Alejo Sarobe, Beñardo Iantzi, Josean Iparragirre «Urruska» (Baztan) eta Gerardo Telletxea (Etxalar). Sokatira taldeak ongi merezitako omenaldia jaso zuen Plaza Zaharrean Ingalaterratik bueltatu ondotik. Azaroaren 2an hasi zen 1997ko Nafarroako sokatira txapelketa, Arraiozen jokatu zen 680 kiloko txapelketaren saio bakarrarekin. Hiru talde aurkeztu
217
HERRI KIROLA
218
60 urte eta Beti Gazte
HERRI KIROLA
1999
Aitzineko orrialdean, Irlandako Munduko klub arteko txapelketako 560 kiloko finaleko bi irudi: azken ahaleginean eta urrezko domina lortu ondoko zoramena. Urte luzeetako lanak eta sakrifizioak munduko urrezko domina preziatua ekarri zuen saritzat. ziren txapelketa honetan, Beti Gazte, Txantrea eta Areso. Lehenengo tiraldia lesakarren eta Txantreakoen artean izan zen. Biak Beti Gaztek irabazi zituen (1’28” eta 2’15” iraun zuten). Bigarren tiraldian erabaki zen txapela, Aresok bietan irabazi baitzion
Beti Gazteri, lehenbizikoan 2’08” erabiliz eta bigarrenean, ikusgarria, 3’27”. Azkenik, Areso aisa nagusitu zitzaion Txantreari, 1’19” eta 0’58”tan, honenbertzez 1997ko Nafarroako lehen txapela bururatuz. Pisu haundiko txapelketa burutu ondotik, 640 kilokoa ligaxka moduan jokatu zuten. 680 kilotan parte hartu zuten taldeekin batera Ultzama aritu zen pisu honetan. 680 kilotan bigarren izan ondotik 640 kiloz beheitiko Nafarroako txapela eskuratu zuen Beti Gazteko sokatira taldeak, azaroaren 29an Leitzan jokatutako finalean. Ez zen errexa izan, hirugarren probara aresoarrekin berdinduta ailegatu baitziren. Halere, Leitzako proban zuten guzia eman eta irabaztea lortu zuten. Lan horren erakusgarri beza-
219
HERRI KIROLA
1999
Goitian, Munduko klub arteko sokatira txapeldunak: Beti Gazte mutiletan eta Sakana nesketan. la, aipagarria da aresoarrekin 4’16” eta 3’47”ko tiraldiak egin zituztela. Txapela eskuratu zutenak honako hauek ziren: Carmelo Mitxelena, Jose Angel Mitxelena, Jesus Mª Telletxea, Iñaki Igoa, Beñardo Iantzi, Igor Telletxea, Alejandro Sarobe eta Mikel Almandoz. Entrenatzailea: Pascual Taberna. Botilleroa: Agustin Zubieta. 600 kiloko txapela Aresok etxeratu zuen, azken probara lesakarrekin puntutan berdinduak ailegatu arren. Orkoienen abenduaren 14an jokatutako azken saioan Areso nagusitu zen eta Beti Gazte azpitxapeldun izan zen. Hiru tiraldi hagitz gogorrak izan ziren. Lehendabizikoa lesakarrentzat izan zen, 5’ 24”tan, Aresok 6’ 16”tan berdindu egin zuen eta azkena ere Aresoren alde erori zen, 5 minutu eta 8
220
segundutan sokan aritu ondotik. Beti Gazte taldeak eskuratu zuen Nafarroako sokatira txapelketa, 560 kiloz beheitiko kategorian, Etxarri-Aranatzen abenduaren 21ean jokatutako finalean. Honenbertzez Nafarroako bina txapelarekin gelditu ziren Areso (680 eta 600 kilo) eta Beti Gazte (640 eta 560).
1998an Nafarroako eta Euskal Herriko txapeldun 560 kilotan Beti Gazteko sokatira taldeak ederki hasi zuen 1998ko Euskal Herriko sokatira txapelketa. 560 kiloz beheitiko mailan hasi zen. Otsailaren 15ean Leioan burututako lehen jardunaldian beraien multzoan nagusitu zen, tiraldi guziak irabaziz gainera. Kategoria honetako hurrengo jardunaldia Lesakako frontoian jokatu zen martxoaren 7an. Sasoi betean zeudela erakutsi zuten bertze behingoz Beti Gaztekoek. Beraien multzoan tiraldi guziak aisa irabazi zituzten eta txapela janzteko faboritoen artean zeudela erakutsi zuten. Biharamonean, 640 kiloko ligaxkako saioan ere nagusitu ziren.
60 urte eta Beti Gazte
HERRI KIROLA
560 kiloko txapelketan hamabi talde aritu ziren, bi multzotan banatuak. Beti Gazterekin batera Torrekolanda, Iparralde, Badaiotz, Arrizkozubi eta Imotz aritu ziren. Bertze multzoan Abadi単o, Areso, Barrundia, Euskal Kirol Zaleak, Auzolan-Igeldo eta Altamira Gazteak. Hasierako faseko sailkapenean ere, hemen idatzitako ordenean geratu ziren multzo bakoitzean. Apirilaren 26an Amezketan burututako finalean, 1998ko lehen txapela eta bakarra eskuratu zuen Beti Gazte taldeak, pisu arinekoa hain zuzen. Tiraldi guziak irabazi zituzten. Bertze kategorietan, ordea, ezin izan zuen txapelik eskuratu Beti Gaztek. 600 eta 640 kilotan bigarren izan zen Aresoren ondotik, Arronizen maiatzaren 1ean eta Laudion maiatzaren 9an jokatutako finaletan. Bi finaletan lehendabiziko tiraldia irabazi egin zioten lesakarrek Aresokoei, baina hauek buelta eman zioten. Zorte pixko bat faltatu zen akaso edo, beharbada, konfidantza sobera izan zuten. Euskal Herriko hiru txapel janzteko pausu batera izan ziren Beti Gaztekoak.
1999
Aitzinetik egindako apostuaren ondorioz, Beti Gazteko tiralariek motz-motz moztu zuten ilea. Gisa honetara agertu ziren Irlandako aireportuan eta Lesakan egin zitzaien omenaldi hunkigarrian. 680 kilokoan hirugarren izan zen Lesakako taldea, Bizkaiako Abadi単o eta Aresoren ondotik, maiatzaren 16ko Legorretako finalean. Beti Gaztek, brontzezko bi domina lortu zituen 1997ko Euskal Herriko txapelketan eta 1998an marka hori ederki hobetu zuen. 560 kiloko txapelaz gain, bigarren izan zen 600 eta 640 kilotan (gainerako tiraldi guziak irabazi arren, Aresoren kontra hirutik bitan galdu ondotik) eta hirugarren 680 kilotan. Aurretik Nafarroako txapelketa jokatu izana Nafarroako ordezkarientzat abantaila izan zela erran zitekeen.
221
HERRI KIROLA
1999
Sunbillan jokatu zen Nafarroako lehendabiziko txapela, 680 kilokoa. Argazkietan, tiralariak lanean eta txapeldunen saria jaso ondotik. 640 eta 600koa ere irabazi zituzten urte hartan. Tiralari hauek aritu ziren Euskal Herriko txapelketan: Joxe Angel Mitxelena, Carmelo Mitxelena, Agustin Zubieta, Be単ardo Iantzi, Paxkual Taberna, Igor Telletxea, Jexux Mari Telletxea, Imanol Telletxea, Alejandro Sarobe, Gerardo Telletxea, I単aki Igoa eta Mikel Almandoz. Urte bukaera aldera egin zen Nafarroako txapelketan ere kontrario gogorra izan zuten lesakarrek Areso taldean.
222
Leitzaldekoek lau txapeletatik bi jantzi zituzten, 680 eta 640 kilokoak. Larraintzarren azaroaren 15ean eta Lekunberrin abenduaren 3an jokatu ziren final horiek. Beti Gaztek 600 kiloko eta 560 kiloko txapelak lortu zituen, Latasan abenduaren 12an eta abenduaren 19an Betelun egindako finaletan. Ez ziren sobera kezkatu, ordea. Josu Irigoien hartu zuten urte horretan prestatzaile fisiko gisara, eta honen helburua, batez ere 1999ko Mun-
60 urte eta Beti Gazte
HERRI KIROLA duko txapelketara ahalik eta sasoi onenean ailegatzea zen, eta baita lortu ere!
Euskal Herriko txapelketan ez ziren fin ibili lesakarrak 1999an 1999ko Euskal Herriko txapelketan Aresoko taldea izan zen jaun eta jabe kategoria guzietan. Pisu arinenean, 560 kilotan, Urrestillan otsailaren 13an jokatutako finalean Beti Gazte taldeko mutilek laugarren postua bertzerik ez zuten erdietsi, aitzineko urteko txapeletik urrun xamar, beraz. Azken sailkapena honelaxe gelditu zen: Areso txapeldun 15 punturekin, Abadiñok 12, Urrestillak 9, Beti Gaztek 6, Gaztedik 3 eta Goierrik 0 puntu. Biharamonean, Erandion 640 kiloko txapela ere jantzi zuten aresoarrek eta lesakarrak laugarrenak izan ziren lehiaketa honetan ere. Azkeneko sailkapena honela gelditu zen: Areso txapeldun 13 punturekin, Gaztedik 10, Urrestillak 9, Beti Gaztek 7, Abadiñok 6 eta Goierrik ez zuen punturik lortu. Beti Gazteren emaitzarik onena, Euskal Herriko txapelketa honetan, 600 eta 680 kilotan lortutako hirugarren postuak izan ziren. Abadiñon otsailaren 20an eta Arronizen otsailaren 21ean lortu zituzten. 560 kilotan Munduko txapeldun eta 600 kilotan hirugarren Kirolak honelako ustekabeak ematen ditu, ordea. Euskal Herriko sokatira txapelketan txapel guzien jabe egin zen Aresoko taldea. Beti Gaztekoek, aldiz, ezin izan zuten urte guziko lanaren fruiturik jaso. Nahiz eta urteko prestakuntza Munduko txapelketara bideratua izan, Euskal Herrikoan izandako emaitzak ikusita, burumakur xamar joan ziren lesaka-
rrak Irlandako Carlow herrira, Munduko txapelketan parte hartzera. Baina han, 560 kilotan lana gogotik egin ondotik urrezko domina leporatzea lortu zuten, hau da, munduko txapeldun suertatu ziren lesakarrak. Erran bezala, lana gogor egin behar izan zuten. Haserako txandan, Aresorekin egindako tiraldi batean kasik hamalau minutu egon ziren sokan, sinestezina! Hango epaileek ziotenez, sekulan sokatira txapelketaren historian izan den tiraldirik luzeena izan zitekeen hura. Halere, honek ez zien indarrik kendu lesakarrei ondoko tiraldietarako. Finalerdian Irlandako St Pats taldea izan zuten aitzinean Beti Gaztekoek. Irlandarrek urrea kendu zioten lesakarrei 1997. urteko txapelketan, baina oraingoan kontuak aldatu ziren. Bi tiraldiak irabazi zituzten lesakarrek (4’35” eta 3’). Lesakar batek, saioaren ondotik bi taldeak elkar agurtzen zutenean horrela erraten omen zuen (euskaraz, noski, bertzeek ez entenditzeko moduan): «Hala!, orain dela bi urteko bueltak!». Final haundian Beti Gaztek, Ingalaterrako Kilroe taldearekin neurtu zituen indarrak eta bi tiraldiak irabazi zizkion (4’ eta 2’). Lesakarrek leher eginda baina pozez txoratzen bukatu zuten beraien lana. Ez zen guttiagorako! Nafarroara Munduko lehen urrezko domina ekartze-
223
HERRI KIROLA
2000
Euskal Herriko hiru txapelen eta Munduko txapelketan urrezko bi dominen jabe egin zen Beti Gazte. Argazkietan, Euskal Herriko 560 kilokoa Lesakan eta 680 kilokoa Betelun irabazi ondotik. Ondoko orrian, Lesakako saioan lanean. az gain, goma gainean talde euskaldun batek Euskal Herritik kanpo lortutako lehen urrea zen. 560 kiloko Munduko urrezko domina lortu zuen Beti Gazteko taldea: Joxe Angel Zubiria (entrenatzailea), Carmelo Mitxelena, Joxe Angel Mitxelena, I単aki Igoa, Be単ardo Iantzi, Oskar Telletxea igantziarra, Igor Telletxea, Alejo Sarobe,
224
Imanol Telletxea eta Josu Irigoien (prestatzaile fisikoa). Aresok, brontzezko domina lortu zuen, hirugarren posturako lehian St Pats mendean hartuta, kitarakoan. 600 kiloko klub arteko txapelketan, brontzezko domina eraman zuten lesakarrek, Abadi単orekin norgehiagokan. 640 kilokoan ere lehiatu ziren lesakarrak, baina final laurdenetan
60 urte eta Beti Gazte
HERRI KIROLA
kanporatu zituzten. Martxoaren 1ean omenaldi hunkigarria egin zitzaion sokatira taldeari Lesakan. Plazan bildutako jendetzak txaloz agurtu zituen kirolariak, musika bandak Beti Gazteko himnoa jotzen zuen bitartean. Herriko Etxean harrera egin zitzaion taldeari. Gero, kioskora joan eta alkateak garaipen hau lortzeko egindako lana eta sakrifizioa eskertu zien. Izan ere, ÂŤLesakan orain arte inoiz ez zen munduko txapelik lortu, ez kirolean, ez bertze deustan ereÂť. Tiralariek urteotan beraien ondoan egon zirenei eta plazara hurbildutakoei eskerrak eman zizkieten. Endika Mendegiak aurreskua dantzatu zuen txapeldunen omenez. Nafarroako Kirol eta Gaztediaren Institutuak ere zoriondu zuen taldea.
1999an Nafarroako txapeldun 680, 640 eta 600 kilotan Beti Gazte taldeak lortu zuen 1999ko Nafarroako sokatira txapelketako lehendabiziko txapela. Sunbillan, azaroaren 14an burutu zen 680 kiloz beheitiko saio baka-
rra eta bortz talde lehiatu ziren Nafarroako denboraldiko lehen txapelaren bila: Lesakako Beti Gazte, Areso, Imotz, Txantrea eta Ultzama. Aldez aurretik behinipein, Beti Gazte eta Areso ziren faborito nagusiak. Munduko txapeldunak izanak ziren bi taldeak eta bien arteko borroka espero zen. Halaxe gertatu zen. Lehenbiziko tiraldiak nahiko errex eraman zituzten bi taldeek, Txantrea eta Ultzamaren kontra. Bigarren tiraldia egokitu zitzaien bi taldeei elkarren kontra eta ikusminik handiena orduantxe piztu zen, Sunbillako pilotalekuan bildutako ehun bat lagunen artean. Pisuan berdintsu ziren bi taldeak, 647 kilo lesakarrak eta kilo bat guttiago Aresokoak. Lehenbiziko tiraldian, aresoarrak hobekixiago hasi ziren, baina pixkanaka hasi ziren horreri buelta ematen lesakarrak. Hiru minutu terdi iraun zuen tiraldia Beti Gaztekoek bereganatu zuten. Bigarrena ere lesakarrentzat izan zen, errexago, minutu eta 46 segundutan. Imotz eta Ultzamaren kontrako tiraldiak ere eraman zituzten, nahiz eta imoztarren aurka uste baino lan handia-
225
HERRI KIROLA
goa izan. Honela, tiraldi guziak irabazita lortu zuten Beti Gaztekoek 680 kiloko txapela. Paxkual Taberna eta Agustin Zubietaren agindupean, Agortxeberriko Carmelo Mitxelena, I単aki Igoa, Be単ardo Iantzi, Alejandro Sarobe, Makatzenekobordako Igor Telletxea, Joxe Telletxea eta Jexux Mari Telletxea eta Oskar Telletxea igantziarra aritu ziren 680 kiloko txapela irabazi zuen taldean. Berehala 640 kiloko txapelketa jokatu zen eta hemen ere Beti Gazteko tiralarien
226
nagusitasuna nabarmendu zen. Azaroaren 21ean Atarrabian, azaroaren 28an Txantrean eta abenduaren 3an Larraintzarren burututako saioetan jaun eta jabe izan ziren. Tiralari berri batzuk sartu arren, tiraldi guziak bereganatu zituzten hiru saioetan, txapela eskuratuz. Azken saioan, lesakarrek pisuan 620 kilo eman zuten bitartean, bigarrenak izan ziren Aresokoek 15 gehiago eman zituzten. Aresoren kontrako bi tiraldiak izan ziren gogorrenak, 4 minutu eta 36 segundu eta 3 minutu terdikoak. Atsedenerako astirik gabe hasi ziren 600 kiloko tiraldiak: abenduaren 5ean Igoan egin behar zena Latasara eraman zuten eguraldi kaxkarra medio. Lehen saio honetan galdu zituen Beti Gaztek 1999ko Nafarroako txapelketako lehen tiraldiak Aresoren aurka. Bigarrena izan zen lehen saio horretan, baina hiru egun beranduago, abenduaren 8an Burlatan
60 urte eta Beti Gazte
HERRI KIROLA
2000
Nafarroako hiru txapel eta azpitxapelketa batekin ekin zion Beti Gaztek 2000. urteko Euskal Herriko txapelketari.
jokatutako bigarren saioan lesakarrak gailendu ziren. Honenbertzez, abenduaren 11n Latasan jokatutako azken saiora puntutan berdinduak ailegatu ziren Beti Gazte eta Areso. Azken saioan, lesakarrak nagusitu ziren tiraldi guzietan, Nafarroako hirugarren txapela bururatuz. Azkenik, 560 kiloko txapelketa saio bakarrean jokatu zen, abenduaren 18an Arbizun. Lesakarrak, historian lehen aldiz Nafarroako txapel guziak janzteko intentzioarekin joan ziren eta faboritoak ziren, baina ez zen posible izan. Aresoren kontrako bi tiraldi gogorrak (bortz minutu terdikoa lehendabizikoa eta lau minututik goitikoa bigarrena) galdu zituzten. Halere,
2000.eko Euskal Herriko txapelketan lautik hiru 2000. urteko Euskal Herriko txapelketaren kanporaketa saioetan sasoi bikaina erakutsi zuten Beti Gazteko tiralariek. Pisu guzietan lehiatu ziren lesakarrak eta 560, 600 eta 640 kiloko finaletarako txartelak aisa lortu zituzten. Tiraldi bakar bat galdu zuten 640tan Abadi単oren kontra. 680 kiloko kategorian, berriz, ligaxka moduan jokatu zuten hiru taldek. Azken saioaren faltan dagoeneko segurtatua zuen Beti Gaztek pisu handiko txapela. Betelun egindako azken saioan azkenak izan baziren ere, Euskal Herriko lehen txapela bertan jantzi zuten, otsailaren 13an. Carmelo Mitxelena, Joxe Angel Mitxelena, Jexux Mari Telletxea, Bixente Igartzabal, Be単ardo Iantzi, Eloi Ordoki (Bera), Alejo Sarobe eta Paxkual Tabernak osatu zuten pisu haundiko txapela jantzi zuen zortzikotea. 600 kiloko finalean, aldiz, azpitxapeldun izatearekin konformatu behar izan zuen Beti Gaztek. Aitzineko tiraldi guziak lesakarrek irabazi bazituzten ere, Abadi単on jokatu zen finala otsailaren
Beti Gaztekoak Munduko 560 kiloko txapelketan irabazi ondotik, podiumera igotzeko esperoan. Bigarren Areso izan zen eta hirugarrena Ingalaterrako Kilroe. Sari gehiago ere jaso zituzten Holandan, baina horretarako ederki sufritu behar izan zuten. Ondoko orrialdeko argazkian, Makatzenekobordako Joxe Telletxea eta Alejo Sarobe ageri dira.
227
HERRI KIROLA
2000
Holandako Slagharen herrian Munduko klub arteko txapelketara Beti Gazteren izenean joan zen talde osoa: Joxe Telletxea, Oskar Telletxea (Igantzi), Jexux Mari Telletxea, Carmelo Mitxelena; Beñardo Iantzi, Bixente Igartzabal, Joxe Angel Mitxelena, Josu Irigoien (prestatzaile fisikoa), Eloi Ordoki (Bera); Paxkual Taberna, Igor Telletxea, Iñaki Igoa, Agustin Zubieta (entrenatzailea), Alejo Sarobe eta Antonio Mujika (laguntzailea). 12an eta Abadiño bertako taldea ongi nagusitu zen. Beti Gaztek, etxekoen kontrakoak ezik bertze tiraldi guziak irabazi zituen eta azpitxapelketa lortu zuen. Handik astebetera, otsailaren19an,
228
Lesakan bertan jokatu zen 560 kiloko finala eta Beti Gaztekoek ez zuten hutsik egin pilotalekua betetzen zuten herritarren aitzinean. Bultzada hori txapela jantziz eskertu zuten tiralariek. Lesakarrak ziren faborito eta Areso eta Abadiño etsairik zailenak. Hain xuxen, bizkaitarren kontra egokitu zitzaion Beti Gazteri lehen tiraldia. Aitzineko asteburuan 600 kiloko txapela kendu zioten bizkaitarrek lesakarrei, baina oraingoan ez zen halakorik gertatu. Bi tiraldiak gogorrak izan ziren, baina biak Beti Gaztek irabazi zituen, lehen kolpea jo eta poliki-poliki, 3 minutu eta 40 segundutan eta 3 minutu eta 21 segundutan. Faboritoen arteko hurrengo lehia bigarren txandan izan zuen Beti Gaztek, Aresoren kontra. Abadiñoren kontrako tiraldiak baino gogorragoa izan zen lehendabizikoa, baina bortz minutuz sokari tira egin ondotik bereganatu zuten lesakarrek. Bigarren tiraldian errexago gailendu ziren lesakarrak, bi minutu eta 57 segundutan. Gisa honetara txapela segur-
60 urte eta Beti Gazte
HERRI KIROLA
1997
Plazan jasotako lehendabiziko omenaldia Ingalaterrako Munduko txapelketatik bueltan jaso zuten Beti Gazteko tiralariek. Geroztik bertze bi egin dira. Lana egin beharko dute, baina ez al dira azkenak izanen! tatu zuten, espero bezala, bertze tiraldietan ez baitzuten arazorik izan. Honako zortzikote honek irabazi zuen finala: Carmelo Mitxelena, Jose Angel Mitxelena, Oskar Telletxea (Igantzi), Iñaki Igoa, Beñardo Iantzi, Igor Telletxea, Alejo Sarobe eta Paxkual Taberna. Biharamonean, Arronizen jokatutako 640 kiloko finalean ere txapela jantzi zuten. Aguxtin Zubieta entrenatzaileak adierazi zuenez, «moralaren aldetik, txapelaren erdia baino gehiago Lesakan lortua genuen». Beti Gaztekoek, tiraldi guziak ira-
bazi zituzten. Zortzikote honek irabazi zuen 640 kiloko finala: Carmelo Mitxelena, Joxe Angel Mitxelena, Bixente Igarzabal, Jexux Mari Telletxea, Alejo Sarobe, Iñaki Igoa, Igor Telletxea eta Joxe Telletxea. Josu Irigoien prestatzaile fisikoak Nafarroa eta Euskal Herriko txapelketen balorazioa «kasik ezin hobea» zela adierazi zuen, Munduko txapelketara ilusioekin joanen zirela gaineratuz.
Munduko txapelketatik urrezko bi domina eta zilar eta brontzezko bana Holandako Slagharen herrian burututako munduko txapelketan lortutako lau dominekin sekulan izan duen denboraldirik onena itxi zuen Lesakako Beti Gazte sokatira taldeak. Euskal Herriko hiru txapel jantzi ondotik, moralez gainezka abiatu ziren Holanda aldera Beti Gaztekoak eta ez zuten aunitz esperatu behar izan, lehen dominak irabazteko. 600 kiloko kategorian Euskal Herriko azpitxapeldu-
229
HERRI KIROLA
nak izan ziren lesakarrak, baina Munduko klub arteko txapelketan urrezko domina lortu zuten, lehen eguneko saioan. Horretarako, Abadi単ori, Euskal Herriko txapeldunari gailendu zitzaion finalean. Carmelo Mitxelena, Joxe Angel Mitxelena, Bixente Igartzabal, Jesus Mari Telletxea, I単aki Igoa, Igor Telletxea, Alejo Sarobe eta Joxe Telletxeak osatu zuten lehendabiziko urrezko domina jantzi zuen Beti Gazteko zortzikotea. Euskal Herriko ordezkariek lan ederra egin zuten, brontzezko domina ere Berangoko Torrekolandak eraman baitzuen. Laugarren postua Ingalaterrako Norton taldeak eraman zuen. Egun berean, 640 kilotan ere lehiatu ziren, baina bertze taldetako tiralariak sartu zituzten, herriko batzuei hurrengo eguneko 560 kiloko saiorako atsedena emateko. Honela, ezin izan zuten lehendabiziko fasea gainditu. Biharamonean, berriz ere urrez jantzi ziren Beti Gaztekoak. 560 kiloko txapelketan ere tiraldirik galdu gabe ailegatu ziren finalera. Ustekabean, nafarren arte-
230
ko finala suertatu zen Munduko txapelketan, Areso izan baitzuten arerio. Aitzineko asteburuan Euskal Herriko txapelketaren finala jokatu zuten Lesakan eta herrikoak suertatu ziren txapeldun, baina Nafarroako txapelketan Aresokoak nagusitu ziren. Holandan, ordea, ez zuten hutsik egin lesakarrek eta bigarren urrezko domina jantzi zuten. Euskal Herriko txapela jantzi zuen zortzikote bera aritu zen Slagharengo goma gainean: Carmelo Mitxelena, Jose Angel Mitxelena, Oskar Telletxea, I単aki Igoa, Be単ardo Iantzi, Igor Telletxea, Alejo Sarobe eta Paxkual Taberna. Ingalaterrako Kilroe taldearentzat izan zen brontzea. Klub artekoan hain bikain ibili ondotik, nazioarteko txapelketari ekin zioten lesakarrek, Euskal Herria ordezkatuz. 640 kiloko txapelketan, bertze taldeetako tiralari batzuk sartu ziren zortzikotean eta hirugarren postua lortu zuten, beraz, brontzeko domina. Finalerdian, gero txapeldun suertatu zen Eskoziaren kontra galdu zuten. Zilarrezko domina Irlandarentzat izan zen. 560 kilotan Beti Gazteko tiralariek osatutako zortzikotea atera zen goma gainera. Finalerdietara ailegatzeko ez zuten arazorik izan eta finalerdietan Eskozia menperatu zuten: lehen tiraldia bi minutu pasatxotan eraman zuten eta bigarrena minutu terdian. Finalean, Ingalaterraren kontra galdu zuten (lehen tiraldia ia bi minututan eraman zuen Ingalaterrak eta bigarrena minutu eta erdian) eta honenbertzez, zilarrezko dominarekin konformatu behar izan zuten. Lesakarrek Ingalaterrak ongi irabazi zietela onartu zuten, baina pena pixko batekin gelditu ziren, urrezko domina hori lortuz gero, denboraldia ederki borobilduko baitzuten. Eskoziarentzat izan zen brontzezko domina eta Ipar Irlanda izan zen laugarren. 680 kilokoan, azkenik, Beti Gaztek zuen Euskal Herria ordezkatzeko eskubidea baina Euskal Herriko selekzio bat
60 urte eta Beti Gazte
HERRI KIROLA
2000
Sokatira taldea bere historian jaso dituen txapel eta sari gehienekin. Igor Telletxea, Jose Antonio Mujika, Imanol Telletxea, Paxkual Taberna, Josu Irigoien, Joxe Angel Mitxelena, Carmelo Mitxelena. Joxe Telletxea. Aguxtin Zubieta, Beñardo Iantzi, Eloi Ordoki, Oskar Telletxea, Alejo Sarobe, Iñaki Igoa eta Bixente Igartzabal. Aitzineko orrialdean, Agortxeberriko Carmelo Mitxelena: hasera-haseratik sokatira taldean ari den mutila eta Beti Gazterekin ez ezik, Euskal Herriko selekzio ezberdinekin hainbat txapel jantzi dituena. ateri zen. Aitzinetik espero bezala, ez zuten dominarik lortu pisu astunenean eta bosgarren postuan akautu zuten.
Ingalaterrak, Irlandak eta Eskoziak osatu zuten podiuma. Herbehereak izan zen laugarren. Honelako emaitzak eskuratu ondotik, otsailaren 28an herritarren ongietorri beroa jaso zuten sokatira taldeko kideek. Beti Gazteko himnoa jotzen zuen Musika Bandaren laguntzaz pilotalekutik Herriko Etxera joan ziren, herritarren txalo artean. Herriko Etxean, alkate eta zinegotziek, Beti Gazteko zuzendaritza batzordearekin batera harrera egin zioten taldeari. Ondoren, alkateak solastu zien kioskotik, talde kideei egindako sakrifizioa eta lortutako emaitzak eskertuz. Agustin Zubieta entrenatzaileak, plazan bildutako jendeari eskerrak eman ondotik, horrelako garaipenak lortzen segitzeko lanean jarraituko zutela erran zuen: «Ez da errexa izanen baina saiatuko gara eta horretarako gogor entrenatuko dugu». Manolo Arozenak eskainitako bertsoekin eta Maite Bidarte eta Miren Eguesen aurreskuarekin akautu zuten sokatira taldekoek orain arte inoiz egin duten denboraldirik onena.
231
HERRI KIROLA
2000. urteko Nafarroako txapelketan lautik lau irabazi zuten Nafarroako 680 kiloko sokatira txapelketa Domisaindu egunean jokatu zen Atarrabian, saio bakarrean. Lesakako Beti Gazte suertatu zen txapeldun, Areso eta Txantrearen aitzinetik, tiraldi guziak irabazi ondotik. Honako zortzikote hau aritu zen lesakarren izenean: Agortxeberriko Carmelo eta Jose Angel Mitxelena; Bixente Igartzabal, Oskar Telletxea igantziarra, Makatzeneko Bordako Igor eta Joxe Telletxea, Alejandro Sarobe eta I単aki Igoa. Agustin Zubietak bete zuen entrenatzaile lana eta Joxe Antonio Mujika aritu zen botillero gisara. Sunbillan jokatu zen azaroaren 11n Nafarroako 640 kiloko sokatira txapelketako lehen jardunaldia. Lesakako Beti Gazte, Areso eta Txantreako taldeak aritu ziren eta lesakarrak izan ziren jaun eta jabe. Txantrea eta Aresoren kontrako tiral-
232
dietan aisa gailendu ziren, jokuan zeuden hiru puntuak eskuratuz. Aresok Txantrearen aurkako tiraldiak irabazi zituen eta txantrearrak ez zuten tiraldirik irabazi. Bigarren jardunaldia azaroaren 19an Burlatan egin zen eta, lehenbizikoan bezala, aisa irabazi zioten lesakarrek Areso eta Txantreako taldeei. Txantreak ezustekoa eman zuen, Aresoren kontrako bi tiraldiak irabazi baitzituen. Lehenbizikoa ikusgarria izan zen, lau minutu terdikoa. Gisa honetara, azken saioaren faltan, 640 kiloko txapela ere segurtatua zuen Beti Gaztek. Honako zortzikotea aritu zen Beti Gazterekin tiran: Jose Angel Mitxelena, Bixente Igarzabal, Jesus Mari Telletxea, Oskar Telletxea, Eloi Ordoki, Agustin Zubieta, Alejandro Sarobe eta Pascual Taberna. Latasan azaroaren 25ean egindako saioan beraien nagusitasuna erakutsi zuten bertze behin lesakarrek, tiraldi
60 urte eta Beti Gazte
HERRI KIROLA
guziak nahiko aisa irabaziz. Tiraldirik gogorrena Txantrearen aurkako bat izan zuten eta 2 minutu eta 14 segundutan irabazi zuten. Zortzi tiralari hauek aritu ziren Beti Gazterekin: Carmelo Mitxelena, Bixente Igartzabal, Jose Angel Mitxelena, Jesus Mari Telletxea, I単aki Igoa, Eloi Ordoki, Alejandro Sarobe eta Jose Angel Zubiria. 600 kiloko txapelketa, aste batean jokatu ziren hiru jardunaldien ondotik eskuratu zuten Beti Gaztekoek. Txantrea eta Aresorekin batera, Imotzeko taldeak ere parte hartu zuen pisu honetan. Abenduaren 2an, Txantreako Irubide institutuko frontoian egindako saioan ez zuen arazorik izan Beti Gaztek tiraldi guziak irabazteko. Bigarren Areso izan zen, Txantrearekin borroka gogorra izan eta gero. Imotzek ez zuen tiraldirik irabazi. Abenduaren 6an, Arantzako pilotalekuan egin zen saioa eta hemen ere Beti Gaztek tiraldi guziak irabazi zituen, nahiz eta arazoren bat izan Aresorekin, lau minututik goiti iraun zuen tiraldi batean. Areso bigarren izan zen, Txantrea eta Imotzen aitzinetik. Azken jardunaldia Leitzako pilotalekuan egin zen abenduaren 8an.
Lesakarrak nagusitu ziren tiraldi guzietan, baina Aresoren kontrako bi tiraldiak sei minututik goitikoak izan ziren, Nafarroako txapelketan inoiz egindako tiraldirik luzeenak, hain zuzen. Beti Gazterekin Jose Angel Mitxelena, Bixente Igartzabal, Oskar Telletxea, Eloi Ordoki, I単aki Igoa, Igor Telletxea, Agustin Zubieta eta Jose Angel Zubiria aritu ziren. Azkenik, 560 kiloko txapelketa saio bakarrean jokatu zen. Abenduaren 16an Arbizuko frontoian egindako finalean, lesakarrek jantzi zuten txapela zortzikote honekin: Jose Angel Mitxelena, Jesus Mari Telletxea, Oskar Telletxea, I単aki Igoa, Igor Telletxea, Agustin Zubieta, Alejandro Sarobe eta Pascual Taberna. Gisa honetara, historian lehen aldiz, Beti Gaztek Nafarroako txapel guziak eskuratu zituen denboraldi bakar batean. Sokatiraren ondotik Nafarroako zakulari txapelketa jokatu zen. Beti Gaztek bi hirukote aurkeztu zituen, Joxe eta Jexux Telletxea eta Bixente Igartzabal batean eta I単aki Igoa, Eloi Ordoki eta Oskar Telletxea bertzean. Bigarren eta hirugarren izan ziren sailkapenean, Txantrearen gibeletik. G
233
PILOTA
Arkupe elkartearen sorrera bitarte Beti Gazteren esku Pilota
B
eti Gazte elkarteak, bere sorreratik pilota bokalia izan zuen, hasierako kapituluetan ikusi dugun bezala. Urrutirago joan gabe, elkartearen armarri edo eskudoa begiratzen badugu, futboleko baloiarekin batera, pilota, paleta eta baita saskia ere –erremontekoa edo akaso erreka guzian hain hedatua eta gaur egun oraindik Malerrekan eta Baztanen jokatzen den laxoako guantea?– ageri dira. Egia erran, Beti Gazte elkartea bera sortu baino aunitzez lehenago Lesakak izan du pilotarako zaletasuna eta baita txapeldun haundiak ere. Luis Rodriguez Gal (Luis de Uranzu) famatuaren «Lo que el río vió» 1954ko liburuan ederki azaltzen duenez, «paperetan agertzera afizio gutti duen herria garenez» pilota partidurik famatuenen berri ez zen idatzietan jaso. Halere, Lesakako Iribarren apezaren eta Celedonio Larratxeren berri ematen du: «Actualmente pocos jovenes habrán oido hablar de las hazañas del célebre Simón de Arrayoz, de las de su hijo Bautista, de Vicente de Aranaz, que murió centenario, de los pelotaris del mismo pueblo Zenón Echaide y los cuatro hermanos Urdiñak. Tampoco sabrán nada del famoso cura Iribarren de Lesaca, ni de su paisano Celedonio Larrache, que sacaba
234
a rebote pelotas de once onzas…». Pilota kontuetan, elkartea baino gehiago pilotarien izenak eta herria aipatzen dira gehienetan, baina 1940. hamarkadan herrian bertze elkarterik ez zegoenez, pilotariek eta pilota txapelketek Beti Gazteren babesa zutela erraten ahal da. Bidasoako lehendabiziko txapelketaren partehartzaileen artean, Lesakako Beti Gazte ageri da, Igantziko Oberena, Hondarribiako Kurpil-Kirolak eta Berako Gure Txokoa elkarteekin eta Etxalar eta Irungo taldeekin batera. Parte hartu ez ezik, antolaketan ere gogoz murgildu ziren Beti Gazterekin lotutako jendea, Rafael Olaetxea eta Felipe Rodriguez Aldabe bertzeak bertze.
Bidasoako txapelketako lehen urteetako kronika Txakain aldizkarian Ondoko testua, 1949ko Sanferminetan plazaratutako Chakain aldizkaritik bildu dugu. Bertan, Justo Urkijok Bidasoako txapelketaren lehendabiziko urteetako laburpen zabala egiten du. Lehendabiziko urte horietan txapel guziak lesakarrentzat izan ziren. Halere, kexu ageri da Urkijo, bere ustez pilotazaletasuna galtzen ari baitzen Lesakan.
60 urte eta Beti Gazte
PILOTA
Lesakako pilotalekuko ikuslegoa, 1950. urte inguruan. Bertzeak bertze, Don Rufino, ?, Ramos Sarobe, Don Francisco, Pellejero, Pantaleon Agara, Juan Jose Eneterreaga, Agustin Maritxalar « Bittir»i, Arrupe, Fidel Fagoaga, Fidel Capdequi, Victor Sarobe, Abarkero, Huarte medikua, Patxiku Bittiri eta Pedro Jose Aierza (Perico Tolatekoa). T e són v i ct orio so d e Le sa ca
Comprendo que no soy el mas indicado para tratar de un tema relacionado con el viril deporte de la pelota, pero no puedo sustraerme a la invitación de hacerlo, ya que a pesar de mi noviciado en esta gran familia pelotazale del Bidasoa, siento su decadencia como sus propios profesados, y concurre además la circunstancia de que a raiz de la primera edición del torneo bidasotarra fue cuando se suscitó en mí la vehemente inclinación hacia nuestro deporte genuino, por lo que guardo el más grato recuerdo de
esta gran competición que como digo, me infundió la nobleza de su juego. Hasta entonces, nunca me detuve a examinar las virtudes que encerraba su desarrollo porque los pocos partidos que había presenciado no llegaron a inspirarme emoción alguna; confieso, pues, que nunca le tuve afición especial, y como simple dato curioso, recuerdo que en el Colegio donde cursaba los primeros estudios había un frontón pequeño y debido a su reducida cancha y el excesivo número de pelotaris tenía que guardarse «txanda» para actuar, y la condición esta-
235
PILOTA
Argazkia aspaldikoa da, baina agerian uzten du Lesakan betidanik izan den pilotazaletasuna. Pilota plaza, estali gabe ageri da, goitik nahiz alboetatik, baina gaurko egunean horrelako jendetzarekin ikusi nahiko genuke. Beti Gazte elkarteak, bere sorreratik hartu zuen herrian pilotaren ardura eta
PILOTA
1985ean Arkupe elkartea sortu zen arte, bere esku egon zen. 1940. hamarkadan Bidasoako txapelketaren antolakuntzan lagundu zuen. Lesakarrek hasierako urteetako kasik txapelketa guziak irabazi zituzten. 1930. hamarkadan hainbat txapelketa irabazitako Oiartzabali ere omenaldia prestatu zion Beti Gaztek.
PILOTA blecida en cuanto al número de tantos a disputar solía ser, a doce tantos y la «novia». Esto fué lo único que vi de pelota hasta llegar a Lesaca; aquí comencé a acudir al frontón en algunos partidos que se organizaban con motivo de festivales. Aún al margen de lo que significaba para mí el espectáculo, aquellas operaciones bursátiles que se cruzaban, cuyo valor fundamental radicaba en su aspecto moral, reflejando la pasión de los espectadores por los protagonistas favoritos, unido a la «shalsha» que sabían imprimirles los cronistas locales, hizo que mi primera indiferencia se convirtiera en interés. Aún sin título, esta fué la iniciación de mi actividad literario-pelotística. Corría el año 1944 y la afición pelotazale bidasotarra, a la sazón más en auge que en la actualidad, no podía limitarse a que su deporte favorito se viera reducido a unos pocos partidos al año; surgió entonces la iniciativa del que fué alcalde de Vera de Bidasoa y entusiasta pelotazale don Gerardo Olaeche, quien secundado por Emilio M. Navas, el colega Ostikolari y nuestros buenos amigos Rafael Olaechea y Felipe Rodriguez, emprendieron las gestiones pertinentes a la organización de un Campeonato del Bidasoa de pelota a mano por parejas y por el esfuerzo de esta pléyade de pelotazales dió comienzo ese mismo año, colmándose los deseos fervientes de toda la afición bidasotarra. Los trofeos disputados eran costeados por los municipios bidasotarras, como en la actualidad, y destacaba la magnífica copa que se destina a la pareja que logre alzarse vencedora dos años consecutivos o tres alternos. En el primer campeonato participaron Irún, Fuenterrabia, Vera, Echalar y Lesaca; en el partido de vuelta disputado en nuestro frontón entre Irún, representado por Oyarzun y Zabala, y Lesaca, por la pareja Antonio y Vithiri, sentí entusiasmado, por primera vez, aquella emocionante pugna en que los cuatro contendientes realizaron una maravillosa exhibición de juego, ante un sol abrasador que unido al entusiasmo que ponían en la lucha, hizo que la tarea fuese agotadora, por lo que
238
constantemente tenían que tenderse en la cancha para recobrar fuerzas. Las mismas parejas tuvieron que disputar un tercer partido en frontón neutral para dilucidar la supremacía pelotística bidasotarra por haber obtenido la misma puntuación: la expectación era indescriptible; miles de pelotazales congregados en los alrededores del magnífico frontón Eztegara, esperaban impacientes el comienzo, resultando insuficiente el frontón para albergar a la ingente masa de aficionados. La lucha tuvo caracteres épicos y se mantuvo indecisa hasta el último tanto en la que los cuatro colosos de la pelota amateur derrocharon entusiasmo sin límites. La victoria correspondió a nuestra pareja a la que la villa tributó un apoteósico recibimiento. El año 1945, además de las parejas del anterior, participó Yanci representada por Lizardi y Choperena; esta inclusión hizo que el Campeonato adquiriera un elevado tono deportivo. Después de tenaz lucha a lo largo de todo el campeonato con la pareja de Yanci, la nuestra logró revalidar el título y con ello se adjudicó en propiedad el trofeo máximo donado por los municipios bidasotarras. Pero este año fue pródigo en actividades, y así vivimos una jornada memorable con motivo de celebrarse en nuestra villa el Día de la Pelota en homenaje a la «estrella» de la pelota amateur de España, el gran Antonio Oyarzabal que hoy, con sus 45 años reverdece todavía sus grandes triunfos pasados; la fiesta, además de constituir un verdadero acontecimiento con la participación de las figuras relevantes de todas las modalidades, fué un resonante triunfo deportivo y diplomático, ya que sirvió para solventar ciertos disentimientos existentes entre los organismos superiores de la pelota. Nos honraron con su presencia en este acto, por la Nacional, don Luis Olaso, y por la Provincial, don Manuel Zanes, así como ilustres personalidades del deporte, como los señores Beltrán, Menéndez, Vigo, Carmelo Balda, Jadraque, Arribillaga y otros. El año 1946 vuelve a triunfar nuestra pareja. El año 1947 nuestra pareja tiene que dis-
60 urte eta Beti Gazte
PILOTA
Bidasoako txapelketak izugarrizko jendetza mugitzen zuen. Lehen zazpi txapelketak bederen, 1943tik 1950 artekoak, Beti Gaztek irabazi zituen. putar un tercer partido con Yanci, en el frontón de Vera; Lesaca repite la hazaña y vuelve a adquirir en propiedad la copa de los municipios. El año 1948 nuestra pareja confirma nuevamente sus excepcionales cualidades triunfando netamente sobre las demás. En este año se registra la baja de Fuenterrabía y la alta de Aranaz, pero ésta se ve obligada a retirarse, alegando determinadas deficiencias en su frontón. Y nos queda la competición actual cuyo desenlace estará resuelto para cuando estas lineas se publiquen, y cuyo pronóstico guardamos como prudentes. En esta edición se han registrado las bajas de Fuenterrabía y Echalar y la alta de Santesteban. Y para terminar, me hubiera sido grato con-
signar los progresos logrados con este Campeonato en el aspecto deportivo, pero desgraciadamente la afición se retrae de las esperanzas de la Comisión organizadora. Ha habido el empeño de internacionalizar este Campeonato, y aunque este año el proyecto ha resultado fallido, existe una halagüeña esperanza para la próxima edición. Vaya, por último, para todos los abnegados pelotazales, mi cordial felicitación, y a la afición bidasotarra que nos visitará en nuestras fiestas un saludo efusivo de bienvenida. Ju sto U rqu ijo «B izk ay» 1949ko uztaileko Chakain aldizkarian.
Omenaldia Bittiriri 1949ko abuztuaren 28an 1949ko txapelketa hura ere irabazi egin zuen Beti Gazteko bikoteak. Hori dela eta, abuztuaren 28an omenaldia egin zioten Joxe Gabriel Maritxalar «Bittiri»ri, Bidasoako txapelketa sei aldiz irabazia zuen pilotariari, besta egun handi batekin. Egun hartako prestatutako egitarau zabala
239
PILOTA eskupaper berezi batean bildu zen. Ez zen umorerik falta idatzi hartan: «No hay pelotari en el mundo como Joshe Gabriel Hombre tenaz, bueno y entero; seis veces campeón del Bidasoa. Y las que te rondaré morena. Y como justo tributo la S.D. BetiGazte de Lesaca le dedica el día de la Pelota, 28 de agosto de 1949. Deseamos que haga buen tiempo, que usted lo pase bien, y que podamos obsequiar a nuestros hermanos del asilo de los desamparados, unos por otros. Y Dios por todos. A las 6.37: Amanecerá Dios el nuevo día, subirá el sol por el hombro de Frain, y Vd. podrá continuar soñando qué hermosa es la vida. A las 7. Diana floreada, desde la casa Vithiria, donde vive nuestro gran Joshe Gabriel, anunciando al honrado vecindario la fresca mañana y el alegre día. A las 10 y media. Misa Mayor solemne. La banda de txistu precederá al homenajeado y a la S.D. Beti-gazte que asistirá corporativamente. A las 12. En el frontón de la Villa, comienzan los actos deportivos: primero a pala corta: Artola y Berridi (campeones de pala corta) para Petete y Pablito (Subcampeones de pala larga). Segundo a mano: Barreneche y Domingo de Azkain para Antonio y Agara del Beti-gazte. Al mediodía. Rezo del Angelus para que el Cielo se complazca en nosotros. Después de los partidos puede Vd. lucirse ante las chicas bonitas diciendo cosas de efecto y administrando a discreción la cartera, sin olvidar a los pobres, la comida y el puro, y que la tarde es joven. A las dos y media. Banquete arreglado al gusto y bolsillo popular, de la siguiente manera: Entremés Club Juerguista; Paella ate-paria; Bacalao a la reja; Solomillo a la Ochaba; Postre de la casa; Vino embotellado apunta la mashot; Café; copa. Total: 37 pesetas. El ochote de la Coral de Santa María, la
240
1940. hamarkadan auniztan errepikatu zen irudi hau: Lesakako bikoteak Bidasoako txapelketa irabazi eta saria eskuratzen. Argazkian, Patxiku Bittirin eskuetatik irabazleen kopa jasotzen Joxe Gabriel Maritxalar «Bittiri» eta Patxi Fagoaga. banda de Txistu y los acordeonistas amenizarán gratamente la reunión con bellas canciones dedicadas a Joshe Gabriel. Retire Vd. pronto su
60 urte eta Beti Gazte
PILOTA
tarjeta e invite a algún aficionado que solo cuente con su entusiasmo. A las cinco. Carrera de cintas con amables dedicatorias de todas las chicas de la Villa, guapas porque sí. A las 6 y media. Partido de pelota a mano entre Leyaristi para Vithiri, Joshe Gabriel y Picabea, Campeones del Bidasoa. Salude Vd. a Joshe Gabriel con un aplauso cerrado y eche el resto en la entrega de los trofeos a los Campeones del Bidasoa. A las 9. Anochecer. Illunabarra. Al toque de Oración finalizan los actos organizados por
la S.D Beti-gazte en honor de Joshe Gabriel, pelotari ejemplar que nos traerá muchos triunfos para gloria de Dios y de Lesaca. Los restos del viejo y verde Club Juerguista intervendrán, zimiztak bezala, arratsean, probablemente, dedicando, a su estilo libre, un brindis a Vithiri, para los que solicitan música solo hasta las once y media horas solares y alguna traca sobrante. El Club Juerguista declara que, luego de este homenaje, desaparece para siempre hasta del recuerdo, después de proporcionar a Lesaca, durante más de veinte años, triunfos y disgustos, victorias y derrotas, gloria y multas. Que el vino y la tierra le sea leve. (Anímense a este pequeño presupuesto) Comida y puro, 40 pesetas. Para los pobres, 5 pesetas. Suplemento para vino, 5 pesetas. (…) Saludamos cordialmente a la Federación Navarra que nos honrará con su presencia y que ha tenido la gentileza de dedicar trofeos a los representantes de la S.D. Betigazte, Campeones del Bidasoa de 1944 a 1949; también nos complacerá la asistencia de todos los aficionados de la regata del Bidasoa para vivir un día de hermandad con nuestro pundonoroso Joshe Gabriel, bien querido de toda la comarca». Joxe Gabriel Maritxalar berak atzo bizi izan balitu bezala gogoratzen ditu garai haiek. «Nik pilotarako afizio ikaragarria nuen. 1920an jaioa naiz, frontoia egin zuten urtekoa eta igual horregatik izanen da. Bidasoako txapelketa baino lehen Bortz herrietako txapelketa jokatzen zen eta xaltxa handia izaten zen. Behin etxalartarrek, Prudentxio Arburua eta Lezak irabazi egin ziguten eta kanta bat ere ateri zuten: ‘Y le daba y le daba y le daba, a los famosos Bittiri y Fagoaga’. Gero igantziarrak ere pareja fuertea atera zuten, Raimundo Lizardi eta Patxi Txoperena». Bortzirietako txapelketaren ondotik ailegatu zen Bidasoako txapelketa. Bittirik gogoratzen duenez, zortzi txapelketa edo irabazi egin izanen zituzten segidan, baina oroitzapen onenea Iruneri 1944an irabazi-
241
PILOTA
1945
Bidasoako I. txapelketa burutzeko Bidasoako Pilotaren Eguna antolatu zuen Beti Gaztek Lesakan abuztuaren 26an. Egun horretan Antonio Oiartzabal herriko pilotari haundia omentzeko probextu zen. Oiartzabal, Espainiako txapeldun suertatu zen 1935ean Donostian eta 1936an Bartzelonan eta azpitxapeldun 1934an. 1933, 1934, 1935 eta 1936an Nafarroako txapeldun izan zen eta pilotari moduan egin zituen azken partiduetan Bidasoako txapelketa irabazi zuen lesakarrentzat. Goitian, egun hortako esku-programaren azala ageri da. Ondoko orrialdean, omenaldiaren irudi bat. Oiartzabal erdian. takoaz gordetzen du: ÂŤIrunen irabazi egin ziguten, pilota fantasma bat atera zuten, bote handikoa eta Antoniori kentzera joan ziren, dena gibelera, eta nik tamainarik ez hartzen. 22 eta 15 edo honelako zerbait galdu genuen. Gero Lesakara, kordiona eta guzi etorri ziren Irundikan, ustez irabaziko zutela. Partidu gogorra izan zen. 12 eta 15 galtzen paratu ginen. Antoniok ez zuen konfidantzarik berekin bertzerik. Ez zidan uzten sartzen eta ni bel-
242
durka. Berari uzteko dena erraten zidan eta ni orduan berotu eta hasi nintzen‌ txokoan utzi, zabalean utzi eta tanto. Antonio gibelera etorri zen eskua ematera‌ Zer gehiago behar nuen nik! Orduantxe zabaldu nintzen, konfidantzarekin hasi, pilotan aisa eta 22 eta 19 irabazi genuen. Hirugarren partida, desenpatekoa, Beran jokatu behar genuen. Egun hartan omenaldia egin zitzaion Los Arcos generalari, Lesakan zegoen militar bati. Bazkaria zen
60 urte eta Beti Gazte
PILOTA
243
PILOTA
Lesakako pilotalkekuan, Bidasoako txapelketako partidua. Kasinon, baina niri ez zidaten joaten utzi. Etxean txuleta jan –orduan hura izaten zen deportistaren janaria– eta Berara. Hura jende pila! Beran ez dut sekulan horrenbertze jende ikusi, Irundikan joanak, Lesakatik… Kasinoko bazkalondoan zeudenak telefonoz deitzen zuten Berako ostatura, zertan ari ginen jakiteko. Azkenean 22 eta 15 irabazi genuen eta hura ongietorria egin zigutena! Noiz heldu ginen abisatu zuten eta Fonda Mariara atera zen musika banda, bizkarrean hartu ziguten, Olentzero bezala, eta herri guzian barna…». Bittiriren ustez pilotari onak izan dira Lesakan, baina kategoria batera ailegatuz gero, ez zuten aitzinera egiten. Horreta rako bi arrazoi ikusten ditu, irakasle falta eta Herriko Etxeko Arkupeak: «Gipuzkoan eta Bizkaian bazen erakuslerik, baina hemen ez. Guk Antoniorekin ikasi genuen ikasitako guzia. Azkoitiako militar batzuk etorri ziren –orduan pilotaren seaska zela erraten zen– eta harat joateko ikastera erran zidaten, hemen ez
244
zela ikasten, baina hemen etxean lana genuen eta… batek baleki! Bertzalde, arkupeekin ere aunitz galdu du pilotak Lesakan. Lehen aunitz aritzen ginen han, xaltxa handia izaten zen. Trinketea bezalakoa zen, eskuin pareta, pilota behetik ibili behar zen eta tranpa aunitz zituen, pilareak, rejak… Gero handik frontoira joan eta ez ginen moldatzen. Hor eman egin behar zaio pilotari gibelera joateko, altxatu egin behar da, ezker pareta… Arront diferentea da. Arkupetara pixko bat jarri orduko gero frontoiera joan eta, adios! Gero, norbere burua zaintzea ere inportantea da: bazkak egiten gerriak xehetu eta gero ez da pilotan ongi egiterik. Ni, Irunen kontrako finala baino lehen hamabortz egunez pixko bat kuidatu nintzen eta izugarrizko diferentzia somatu nuen».
Bidasoako «Nazioarteko» txapelketa 1950. urteko Bidasoako Nazioarteko txapelketa ere Beti Gazteren eskuetara
60 urte eta Beti Gazte
PILOTA
Patxi Fagoaga, Antonio Oiartzabal eta Jose Gabriel Maritxalar “Bittiri”. joan zen, oraindik egoitzan gordetzen baita kopa. Saria, gainera, Antonio Oiartzabaleri eskainia zen. Justo Urkijo Bizkarguenak oraindik ongi gogoan ditu garai haiek: «Nazioarteko txapelketa izena jarri zioten, Biriatun, Hendaian eta Urruñan ere jokatzen zelakoz». Lesakako taldearekin Patxi Fagoaga, Bittiri, Jesus Legasa «Kapallo» eta Antonio Oiartzabal aritzen ziren. «Antonio Oiartzabal hagitz ona zen, baina garai hartarako zarpail xamar ateratzen zen pilota plazara, galtza motzekin, galtzerdirik gabe edo espartzin xehetuekin… Hori bai, beti irabaztera. Omenaldia egin ziotenean, Bolinaga jarri zioten kontrario. Orduan Bolinaga fenomeno bat zen eta jokaldi ederrak egiten zituen, orain Titinen gisara… eta parti-
dua irabazi egin zion Oiartzabaleri. Gero, bazkaria egin behar zuten, baina Antonio ez zen agertu ere egin. Amor propio ikaragarria zuen!». Jose Gabriel Maritxalarrek ere ongi gogoratzen du partidu hura, bera baitzen gibelean Antoniorekin. «Pilota aitzinean uzteko erraten zidan, Bolinagarekin pelean sartu nahi baitzuen, baina ezin zion inondik inora tanturik ateri. Saiatu bai, baina ezin. Jendeak irri ere egiten zuen eta ikusi egin behar zen Antonioren begiratzeak. Hori ez zuen aguantatzen! Azkenean bederatzi tantutan utzi ziguten». Bidasoako txapelketan ez ezik, KurpilKirolak elkarteak antolatzen zuen txapelketan ere famatuak egin ziren Lesakako
245
PILOTA pilotariak. Elkarte horren 50. urteurrenean argitaratutako aldizkarian ageri zenez, «txapelketako lehendabiziko urteetan bikote guttixko aritzen ziren (…). Bidasoako Errekako pilotarien artean Txoperena, Bitiri, Fagoaga, Cuartero, Pikabea eta bertze batzuk nabarmendu ziren». Eskualdeko pilota txapelketa deitzen zitzaion txapelketa hari eta lehen eta bigarren mailan jokatzen zuten. Bidasoako txapelketak arrakasta haundia izan zuen 1940 eta 1950. hamarkadetan, baina gero dexente moteldu zen. Txapelketa berpizten lan haundia egin zuen Felipe Rodriguez Aldabe, Beti Gazteko sortzaileetako batek. Eta hori ez da guk asmatu dugun kontua, 1967tik 1978ra Kurpil Kirolak elkarteko lehendakari izandako Josetxo Iraundegik errandakoa baizik: «Bidasoako txapelketa berreskuratzeko eragin handia izan zuen Lesakako Felipe Rodriguez Aldabe, Igantziko Patxi Txoperena eta errekako bertze pilotazale batzuen eskutik jasotako laguntza». Txapelketa honen inguruan bertze sari bat ere asmatu zuen Felipe R. Aldabek, Ostikolari Memoriala. Sari hau, Jose Elizalde pilotazale eta kazetari izandakoaren omenez antolatu eta pilotaren alde lanean zihardutenei eman zitzaion. «Felipe Rodriguez, Ostikolari eta Berako Olaetxea izan ziren Bidasoako txapelketa aitzinera eraman zutenak» gogoratzen du Justo Urkijok. Bidasoako txapelketa indartzen joan zen eta handietan ez ezik, haur eta gazte mailan ere jokatzen zen Bidasoako pilota txapelketa. 1974an Lesakak txapelketa polita egin zuen eta bi bikote sailkatu zituen Doneztebeko udal pilotaleku berrian jokatutako finalerako. Infantile tan Irunen kontra jokatu zuten lesakarrek eta helduetan Igantziren kontra. Jubenilen finala Irun eta Oitzek jokatu zuten. Hurrengo urtean handietan txapeldun gelditu zen Lesaka. Bidasoako azkeneko pilota txapelketa 1992an jokatu zen eta kasik azken urtera arte Lesakako bikoteak aurkeztu ziren txapelketan.
246
Txapeldunak: Saturnino Fagoaga eta Isaac Igartzabal. Hauekin batera Don Miguel, Don Rufino, Bittiri, Txabito, Patxiku Txanpain… Zalaingo pilota plazaren inaugurazioko bertsoak jarri zituen Paulo Iantzik Ikusi dugunaren arabera, Antonio Oiartzabal eta Jose Gabriel Maritxalar «Bittiri», Erro eta Patxi Fagoaga izanen
60 urte eta Beti Gazte
PILOTA
ziren 1940. hamarkadako pilotari onenak Lesakan eta Bidasoako txapelketan ikusitakoaren arabera, erreka osoan. Honela, Zalain auzoko pilota plaza berria estreinatu zenean beraiek deitu zituzten pilota partidua jokatzeko. Paulo Iantzik hamalau bertsoko sorta eskaini zion pilotaleku berriaren inaugurazioari. Denak aski interesgarriak badira ere, hemen lehendabiziko bortzak bertzerik ez ditugu azalduko, pilota plazaren eta partiduaren berri hauetan ematen baita. Gainerakoetan, bazka-
riaren, dantzaldiaren eta Zalaingo etxeen berri ematen da. Antonio Zavalaren «Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak» liburuan dituzue guziak.
PE LOTA -P LA ZA BERR IA 1/ Bertso berri jartzeko naute enkargatu, gusto orren egitera biar det saiatu; nola fronton berri bat den inauguratu, ango pasadizua biar dela kantatu, Zalañ’go auzo ori naizikan goratu.
247
PILOTA
2/ Apirillaren laua zen igande-eguna Zalañ’ara juan eta pasatu genduna; musik-soñu ederrakiñ baitare ttunttuna, ango gazte dantzarien edertasuna, bazagon soñu alai ok zeñek entzuna.
3/ Trena baten betian jende asko juan zan, beren oñez ere juanak beste asko bazan; irrintzi eta kantari, asko berriz dantzan, izugarrizko dibersiyua izan zan, ikusi etzan ainbeste auzo artako plazan.
Lesakako pilotalekua: Saturnino Fagoaga, pilota zaila altxatzen. Beheitian, Patxi Fagoaga 248
4/ Lenikan jokatu zen pelot-partidua ikustiagatik bazen jende asko bildua, uste det bazegola naiko motibua; ikusi zanian Antonion latigua, laster zarra orren alde jarri zen dirua. 5/ Antonio Vitiri’kiñ mallaz ez da jatxi, beste aldetik ziraden Erro eta Patxi; Antoniok joz paretak nai zituen autsi, bere abillidadiak ditu erakutsi, zartu eta’re orrentzat kontrariyo gutxi.
60 urte eta Beti Gazte
PILOTA
Lesakako ordezkariak Bidasoako txapelketan: Juanito Telletxea, Jose Gabriel Maritxalar, Antonio Oiartzabal eta Marcos Oiartzabal, aita-semeak.. Orain aipatu ditugun pilotari hauen ondotik, 1950. eta 1960. hamarkadetan bertze batzuk etorri ziren, Marcos Oiartzabalek gogoratzen duenez: Pilotak auge haundia izan zuen, txapelketa aunitz irabazi baitziren. Bittiri, gure osaba Antonio Oiartzabal eta hauen ondotikan, Bereauko Luis Pikabea, gero Berara bizitzera joan zena, Kastillobaitako Joxe Mari Ubiria (Donostian bizi dena)‌ aritzen ziren. gure anaia Josetxo Oiartzabal Ameriketara joan baino lehen ere dezente aritzen zen, gero profesional izan zen Arozena aranztarrari irabazi zion. Txapelketaz gain, erdi-apostuak ere izaten ziren. Dirurik ez zen jokatzen, hogei durokoren bat igual jende artean, baina xaltxa handia
izaten zen. Egiten zen gauzari inportantzia haundia ematen zitzaion, orain baino gehiago. Hainen gauza gutti izaten zirenez!Âť 1970. hamarkadetan ere Beti Gazteren izenean aritu dira Lesakako pilotariak Nafarroako Klub arteko txapelketa edo Federazioaren eskuzko txapelketan. 1971. urteko Nafarroako Herriarteko txapelketan, Baztan-Bidasoaldeko (gazteleraz Regata deitzen zutena) txapeldun gelditu zen Lesaka. 1979. urtean lehen aldiz jokatu zen Klub arteko Nafarroako txapelketan berriz, eskuz binaka txapeldun suertatu zen Lesakako bikotea. Lesakako txapelketa ere antolatu zuen urte auniztan Beti Gaztek. Pilota arloan
249
PILOTA
1966
Haur mailako herriko txapelketaren finala Sanferminetan. Txapeldunak Jose Emilio del Rio eta Rosario Lasa izan ziren. Fermin Altzugarai eta Federico Legasa txapeldunorde. lan aunitz egina da Beti Gazteko bertze ohorezko bazkidea, Pedro Isasi.
Paxaka berreskuratzeko saioa 1972. urtean Garai batean Herriko Etxeko arkupetan Paxaka pilota jokoan ere aritzen omen ziren (tenisean gisara, sarea jartzen zen erdian eta binaka aritzen ziren. Tanteoa ere tenisaren gisara egiten zen: 15, 30, 40, ados edo berdinketa eta jokua). Gabriel Inbuluzketa Alkasenak 1999ko «Cuadernos de Etnología y Etnografía (73. alea)» aldizkarian agertzen duenez, 1950. hamarkada arte pilota joku hori mantendu zen Lesakan. 1970. hamarkadan joku
250
hori berreskuratzeko saiakera egin zuen Beti Gaztek. Norte Deportivo astekaria Iruñean eta Elizondoko Antxitonea trinketean saiatu zen lehenik paxaka erakustaldiak antolatzen, baina hutsean gelditu ziren saioak. Bertze horrenbertze gertatu zen Lesakan, Gabriel Inbuluzketak dioenez: «…Un tercer intento baldío fue el de Lesaka. El C.D. Baztán pensó en girar una visita al Club Beti Gazte de dicha localidad bidasotarra para animarle a comenzar la labor de recuperación de la pashaka y así se hizo constar en una información de Norte Deportivo (30 octubre de 1972), en la que se animaba a los lesakarras a realizar ese esfuer-
60 urte eta Beti Gazte
PILOTA
1970
Herriko txapeldunak: Juan Salvador, Dionisio Arriola, J.A. Maritxalar «Lastra», Bautista Zozaia (Bordatxo). Fermin Altzugarai, J.E. del Rio, Esteban Maritxalar eta Juan Pedro Etxegarai. zo. Días más tarde, el semanario pamplonés (20 noviembre de 1972) se hacía eco de una crónica aparecida en un diario de San Sebastián, firmada por su corresponsal en Lesaka, Joaquín Igarzabal. En ella se decía que “el Beti Gazte, siempre a la vanguardia de todo género de acontecimientos deportivos, se ha sentido aludido con la invitación y en la última reunión de la Junta Directiva se acordó formar urgentemente una comisión para restaurar el reglamento del juego que más de uno recordamos, formar un par de equipos con los que jugaron en sus años mozos y conocen sus
pormenores y organizar en breve un partido de exhibición”. Al igual que en casos anteriores, el intento no pasó de la barrera de las buenas intenciones».
Arkupe elkartearen sorrera 1985. urtean Arkupe Pilotazale Elkartea 1985. urtean sortu zenean alde batera utzi zituen Beti Gaztek pilota eginkizunak, baina Beti Gazteko kideak ere izan ziren pilotazale elkartearen sorreran sartuak. Justo Urkijo «Txopo»k gogoratzen duenez, «Marcelino
251
PILOTA
1974
Bidasoako txapelketako arrakasta ospatzen. Felipe R. Aldabe, Guillermo Agara eta Pedro Isasi, bertzeak bertze. 252
Sanjurjo, “Tele-bote“ zenak komentatzen zuen auniztan nola bertze herrietan baziren pilotarien peñak, Bergara peña, eta horrelakoak… Salvador Etxepare, niri eta bertze batzuri erran zigun honelako zerbait egin behar zela Lesakan. Beti Gaztek orduan nahiko lan bazuen futbolarekin –1980. hamarkada haseraz ari naiz–. Orduan gastua bertzerik ez genuen eta laguntza gutti. Orduan pilotarena Beti Gaztetik aparte egin behar zela pentsatu genuen. Gaur eguneko egoitza, Euxebioren zapatadenda zena, nik proposatu nuen. Obra haundi xamarra egin behar zen eta haseran jendea ez zegoen sobera animatua, baina azkenean, Herriko Etxeari baimena eskatu eta gero, auzolana deitu eta egin zen Arkupe elkartea. Han ginen Xalbador Etxepare, Benito Tainta, Carlos Sanjurjo, Luziano Ordoki, ni eta bertze batzuk». Hori, ordea, bertze historia bat da. Arkupe elkartea sortuz geroztik ere, zenbait ekitaldi berexiren inguruan plantatukatu ditu pilota partiduak Beti Gaztek. Honela, 1988ko Kirol Astearen
60 urte eta Beti Gazte
PILOTA
198?
Bidasoako txapelketako kopak jaso tzen: Salvador Etxepare, Jose Manuel Izagirre (Kurpil Kirolak), Felix Irurtzun alkatea, Benito Tainta eta Pedro Isasi. barnean, emakumeen arteko paleta goma partiduak jokatu ziren maiatzaren 30ean: Patzuki eta Sabina, Nati eta BegoĂąaren kontra. Gero, gizonen txanda izan zen, larruzko paletarekin Dionisio eta Pierola aritu ziren, Bittiri eta Del Rioren kontra. Urte hartan Lesaka Nafarroako Herri arteko txapelketan parte hartzen ari zen. Beti Gaztek prestatutako Kirol Aste horren barrenean sartu ziren Txantrearen kontra eta Goizuetaren kontra jokatutako final laurdeneko partiduak. 1989ko ekainaren 1etik 11ra Beti Gaz tek prestatutako Kirol Ihardunaldien
barrenean pilota partidu batzuk jokatu ziren. Paleta gomaz, emakumeak aritu ziren: Pierola eta Altzugarai (Almandoz); BegoĂąa Taberna eta Sabina Etxabarri lesakarren kontra. Paletaz larruzko pilotarekin bi partidu jokatu zituzten Beti Gazte eta Gure Txokoaren artean. Errandonea eta Santamaria beratarrak, Uja eta Jhonny Telletxearen kontra aritu ziren eta beteranoen mailan, Sarobe eta Maritx beratarrak, Dionisio Arriola eta Juanjo Salvadoren kontra. 1991. urtean ospatutako berrogeita hamargarren urtemugaren ospakizunen barnean ere, Udazkeneko txapelketa jokatu zen, paletaz larruzko pilotarekin, lau bikoterekin: Dionisio Arriola eta Juanjo Salvador, Luis Javier Telletxea eta Jose Emilio del RĂo, Esteban Maritxalar eta Jhonny Telletxea eta Juan Angel Ordoki eta Justo Agirretxe. Azken urteotan utzixeak ditu pilota kontuak Beti Gaztek. G
253
BIZIKLETA
Gurpil gaineko Beti Gazte Txirrindularitza
B
eti Gaztek bere sorreratik duen bertze sailetako bat da txirrindularitzarena. Lesakak txirrindulari haundiak izan ditu, Juan Altzugarai «Juanito Campeón» edo Miguel Elizalde, bertzeak bertze. Bien omenez gazteentzako probak egiten dira oraindik orain, bat Beti Gaztek antolatua eta bertzea Basurde elkarteak antolatua. Berriki arte, nahiko kirol indibidualista izan da txirrindularitza, norbera bere aldetik ibiltzen zen eta zaila da Beti Gazte elkarteak kirolari hauei eman dien babesa neurtzea. Futbolarekin gertatu bezalaxe, urte aunitzetan nahiko baztertua egon zen txirrindularitza. Argazkietan ikus daitekeen bezala, Lesakako txirrindulariak aritu ziren han-hemenka proba ezberdinetan parte hartzen, baina Beti Gaztek babes morala baina aunitzez gehiago ez zien eman, seguraski. Guillermo Saroberen erranetan, elkartea sortu zen garaian «baziren bizpahiru mutil bizikletan ibiltzen zirenak: Txomineko Juanito Legasa, Nicolás Fagoaga eta horien arrimoan, taldea osatzeko, Pantaleon Txoperena, Juanito Telletxea… Txakain Saria izaten zen Sanferminetan eta han hartzen zuten parte. Ibilbide laburra izaten zen: Lesakatik Endarlatsara, handik buelta, hemendik Etxalarrera joan eta etorri. Igual pare bat buelta eginen zituzten, 50 bat kilometro denetara. Orain igual ehun lagun ateratzen dira, baina orduan herrikoak, beratarrak, irundarrak, Elizondokoren bat, Almandozko
254
Iriarte anaiak… gutti batzuk hartzen zuten parte». Urte batzuk beranduago, Javier Igoa, Fernando Susperregi, Rafael Irigoien, Joxeantonio Garro eta Angel Sarobe gazteak ere aritu ziren bizikletan. Garai berriagoetan, bai, 1986. urtean txirrindularitza eskola sortu zuen Beti Gaztek, bederatzi eta hamabortz urte arteko 22 gazteren partehartzearekin. Talde honek Baztan-Bidasoa-Errekako Erregulartasunaren Sariko hamar probetan parte hartu zuen, lehendabiziko postuak eskuratuz. Iruñean burututako bortz probetan bortz garaipen lortu zituen. Txirrindularitza eskola horrek bere lana egiten joan zen eta garaipen gehiago ailegatzen joan ziren poliki-poliki. Baztan, Malerreka, Leitzaldea eta Bidasoaldeko txirrindularitza eskolek antolatzen zuten Erregulartasunaren Sarian emaitza politak lortu zituzten Beti Gazteko txirrindulariek. Honela, 1987an txapeldun suertatu zen eskola eta 1988. urtean promesas mailan txapeldun eta infantil mailan azpitxapeldun izan ziren bakarka eta BaztanErreka-Bidasoako eskolen artean bigarrena izan zen Beti Gazte. Urte hartan, kadete mailako Nafarroako txapelketa antolatu zuen Beti Gaztek eta ustekabean txapela Lesakan gelditu zen, Aitor Igoa nagusitu baitzen. 1989. urtean, eskola arteko challengean nagusitu zen Beti Gazte. Abuztuaren 5ean Atarrabian jokatutako Renault-
60 urte eta Beti Gazte
BIZIKLETA
Lipauto Sarian ere taldeka irabazle suertatu zen Beti Gazte. Gainera, bakarka ere emaitza bikainak eskuratu zituen. Leire Iantzi hirugarrena izan zen lehen urteko hasberrien artean. Lehen urteko alebinen podiuma oso-osorik lesakarrek osatu zuten: Fernando Iratzoki izan zen irabazle, Urtzi Etxegarai bigarren eta Borja Senosiain hirugarren. Bigarren urteko infantiletan Jabier Olaetxea hirugarrena izan zen eta nesken taldea izan zen eskualdeko onena. Kadetetan hirugarrena izan zen Beti Gazte talde arteko Challengean eta Mikel Garro eta Jose Mari MartĂnezek emaitza onak eskuratu zituzten. Jubeniletan ongi aritu zen Aitor Igoa. Honen anaia, Imanol Igoa, afizionatu mailako talde batean aritu zen, Beti Gazteko eskolatik atera eta gero. Zuzendaritzak zioenez, ÂŤazkeneko 25 urteotan, bederen, afizionatu mailan ari den lehendabiziko txirrindulari lesakarra daÂť. 1991. denboraldian Bera, Illekueta, Irurita, Elizondo, Sunbilla, Doneztebe, Lesaka eta Leitzako probetan parte hartu ondotik honela gelditu ziren sailkapenak: Lehenbiziko urteko hasi berrietan,
NicolĂĄs Fagoaga, Berako elizako eskailerak jausten eta goitian, zaletuekin batera. 255
BIZIKLETA
1942-1981
Argazki nagusian, gazte denborako Nicolรกs Fagoaga ageri da, Lesakako plazako helmugan garaile sartzen. Bide bazterrean zeuden ikusle ugariek pozik hartu zuten lesakarraren garaipena. Argazki tti256
60 urte eta Beti Gazte
BIZIKLETA
kian, berriz, Nicolรกs Fagoaga bera ageri da kasik berrogei urte beranduago, baina leku berean, Beti Gaztek eskainitako omenaldi batean.
BIZIKLETA Gymkanan: 1. Andoni Larralde (Beti Gazte), 71 p. 2. Eduardo Iratzoki (Beti Gazte), 68 3. Eneko Eizagirre (Guratz Mendi-Leitza) 4. Ana Etxegarai (Beti Gazte), 55
Kategoria honetako errepideko probetan sailkapena berbera izan zen eta bosgarren postuan Beti Gazteko Mikel Irigoien sailkatu zen.
Bigarren urtekoak, Gymkanan: 1. Santi Ibargarai (Baztandarra), 69. 2. Jose Etxeberria (Baztandarra), 66 3. Ibai Mitxelena (Beti Gazte), 64. Errepideko probetan: 1. Ibai Mitxelena, 119 puntu. 2. Santi Ibargarai, 110 3. Jose Etxeberria, 108 4. Peio Lizartza (Guratz Mendi), 78 5. David Mañeru (Beti Gazte), 58
Lehen urteko alebinak, Gymkanan: 1. Joseba Mujika (Baztandarra), 69 2. Oskar Saralegi (Guratz Mendi), 61 3. Jon Garro (Beti Gazte), 59 Errepideko probetan: 1. Gaizka Zelaieta (Beti Gazte), 114 2. Jon Garro (Beti Gazte), 105 3. Joseba Mujika (Baztandarra), 103 4. Imanol Errandonea (G.Txokoa), 92 5. Aitor Calvo (Gure Txokoa), 90. Bigarren urteko alebinak, Gymkanan 1. Unai Barazabal (Baztandarra), 70 2. Mikel Zapirain (Beti Gazte), 56 3. Ballarena (Baztandarra), 54 Errepideko probetan: 1. Unai Barazabal (Baztandarra), 116 2. Diego Martínez (Beti Gazte), 110 3. Ballarena (Baztandarra), 106 4. Xabier Bañares (Erreka), 98 5. Asier García (Guratz Mendi) Lehen urteko infantilak, Gymkanan: 1. Fernando Iratzoki (Beti Gazte), 71 2. Urtzi Etxegarai (Beti Gazte), 60 3. Luis Mir (Gure Txokoa), 59 Errepideko probetan:
258
196?
Javier Igoa, Fernando Susperregi, Rafael Irigoien, Jose Antonio Garro eta Angel Sarobe. 1. 2. 3. 4. 5.
Borja Senosiain (Beti Gazte), 117 Mikel García (Gure Txokoa), 111 Luis Mir (Gure Txokoa), 98 Joseba Iratzoki (Gure Txokoa), 95 Fernando Iratzoki (Beti Gazte).
1991, 1992 eta 1993ko Oinarrizko Txirrindularitza Eskolen arteko BaztanBidasoako Challengetan, Beti Gaztekoak suertatu ziren txapeldun. Hamabortz haur aritzen ziren orduan. 1994. urtean, berriz, emaitza hauek eskuratu zituzten: 1. urteko
60 urte eta Beti Gazte
BIZIKLETA rrindulari taldea aurkeztu zen 1992ko otsailaren 28an Irungo Atsegina elkartean. Talde honekin, Baztan-Bidasoa eskualdean Baztandarra, Beratarra, Beti Gazte, Erreka eta Gure Txokoa txirrindulari taldeek, bortz eskolekin eta kadete eta jubenil mailako taldeekin egiten zuten lanari segida eman nahi zitzaion afizionatu mailan. Elizondoko Miguel Bajo eta Lesakako Gerardo Telletxea kirol zuzendarien ardurapean eta Nafarroako Federazioaren barnean, honako txirrindulariok aritu ziren taldean, beraien herria eta aitzineko urteko taldea kontuan hartuz:
Koldo Alduntzin Miguel Baraibar Manuel Ganboa Aitor Igoa Jose Mª Martínez Iñaki Irigoien Juan Sansiñena Santi Aranburu Angel Hernández Aitor Zabaleta Enrique Embid Cruz Urabaien Ander San Jose
infantiletan, Ibai Mitxelena txapeldun; 1. urteko alebinetan Jon Telletxea txapeldun eta 2. urteko alebinetan, Andoni Larralde azpitxapeldun.
Afizionatuetako taldea Beti Gazteren izenean Txirrindulari eskoletan egiten zen lana gero isladatu zen kategoria haundiagoetan. Honela, 1992. urtean afizionatu mailako txirrindulari taldea errepideratu zen lehen aldiz Beti Gazteren izenean. Aitor Igoa eta Jose Mari Martínez txirrindulariek eta Gerardo Telletxea kirol zuzendariak osatzen zuten herriko ordezkaritza. Beti Gazte-Sicesal Pabellones Industriales, bigarren mailako afizionatuen txi-
Leitza Elizondo Elgorriaga Lesaka Lesaka Bera Bera Beasain Beasain Beasain Iruña Iruña Donostia
C. Rural C. Navarra C.Navarra Beyena C. Navarra P. Zoco C.Navarra Lancia Elektra Elektra P. Zoco Branik Kaixo
Bigarren mailako afizionatuak zirenez, txirrindulari guziak 19 eta 20 urte bitartean zeuden, beraz, taldearen gaztetasuna nabaria zen. Lehen denboraldia zuenez, ez zioten izugarrizko helbururik jarri taldeari, baina bertze fitxaje pare batekin, Lehendakari txapelketa, Euskaldun txapelketaren zati bat eta Errioxa eta Soria aldean proba batzuk egin nahi zituzten, aurkezpenean errandakoaren arabera. Denboraldia hasteko, martxoaren 14an burututako Lesakako Udala Sarian parte hartu zuen. Bigarren urteko afizionatuei zuzendutako Lesakako Udala Sari horren antolaketan aritu zen Beti Gazte, nahiz eta oso-osorik Udalak babestu. Martxoaren 14an egin zen lehen edizioa eta 144 txirrindulari atera ziren.
259
BIZIKLETA
Angel Sarobe Bi hilabete beranduago, maiatzaren 24an, lehen urteko afizionatu mailako txirrindulariei zuzendutako I. Beti Gazte Saria Iveco taldeko Iñigo Chaurreauk irabazi zuen, 2 ordu, 21 minutu eta 58 segunduko denborarekin. Bigarrena, Fortaleza taldeko Aitor Osa izan zen, minutu eta lau segundura eta hirugarrena Baqué taldeko Richar Etxeberria, denbora berean. Proba Bereaun hasi zen eta 101 kilometro egin ondotik, leku berean akautu zen. Proba hasi zuten 59 txirrindularietatik 46k akautu zuten proba. Irabazlearen banaz bertzekoa orduko 42,686 kilometrokoa izan zen eta taldeka Iveco nagusitu zen, Baqué eta Fortalezaren aitzinetik. Jose Mari Martínez, Sicesal taldeko lesakarrak eraman zuen eskualdeko lehendabiziko txirrindulariari emandako saria.
260
1993an ere errepideratu zen SicesalBeti Gazte taldea afizionatu mailako hogeita sei txirrindularirekin (hamar lehen mailakoak eta hamasei bigarren mailakoak). Txirrindulari berri batzuk sartu ziren taldean, bertzeak bertze Insausti Kaikutik, Ormazabal Puertas Mavisatik, Mansilla ACRtik eta Aitor García, Iruñeko Itzulian jubenil mailan lider izandakoa eta ziklo-kross mundialerako aurreselekzioan sartutakoa. Euskaldun Sarian eta Lehendakari txapelketan parte hartu zuten eta Aragoiko hainbat probetan aritu ziren, baita Bidasoako Itzulian, Goierriko Itzulian eta Aragoiko Astean ere. Sicesaleko Alain Martín Muruzabal txirrindulariak Euskadiko Pista txapelketan parte hartu zuen, emaitza ederrak lortuz: Urrezko domina lortu zuen lau kilometroko banakako jazarpenean eta eraberean, lehendabizikoa izan zen Match Omnium azken sailkapenean. Gainera, hirugarrena izan zen abiaduran eta puntuaketan (100 itzuli). Cafés Baqué taldeko David Etxebarria txirrindulariak irabazi zuen Lehendakari txapelketarako baliagarria zen Lesakako Udalaren II. Saria, 1993ko martxoan. Lesakan hasi eta Gardelko Bagoetako helmugaraino 88 kilometro egin behar izan zuten lehen urteko afizionatu mailako 192 txirrindularik. Agiñako maldaren hasieran gehienak elkarrekin bazeuden ere, azkenean errex nagusitu zen gerora Etorkizuneko Tourrean nagusitu eta 1999ko Frantziako Tourrean bi etapa irabaziko zituen David Etxeberriak. Karrera hau Udalak osorik babestu zuenez, bere izena hartu zuen, nahiz eta Beti Gaztek antolatu. 1994ko martxoaren 12an burutu zen bigarren mailako lehen urteko afizionatuei zuzendutako Lesakako Udala III. Saria eta 93 partehartzaileen artean 66 helmugaratu ziren. Cafés La Fortaleza taldeko Jose Astabisa Casajares nagusitu zen.
60 urte eta Beti Gazte
BIZIKLETA
1991
Erregulartasunaren Sarian, Beti Gazteko txirrindularitza eskolakoak podiumean. Goian, Gaizka Zelaieta eta Jon Garro, lehendabizikoa eta bigarrena. Erdian, Ibai Mitxelena txapelduna eta David Mañeru. Beheitian, Eduardo Irazoki, Mikel Irigoien, Andoni Larralde eta Ana Etxegarai.
Urte bereko maiatzaren 29an, Nafarroako Afizionatuen txapelketa antolatzea egokitu zitzaion Beti Gazteri. 56 txirrindularik hartu zuten parte eta 29 helmugaratu ziren. ACR taldeko Jose Luis García Murillo izan zen lehena helmugan. Sicesal-Beti Gazte txirrindulari taldeak 1994. denboraldiari ere ekin zion, eskualdeko eta Gipuzkoako lehen eta bigarren mailako txirrindulari afizionatuak bilduz. Pabeloi industrialak egiten zituen Irungo enpresa baten laguntza izan arren talde umila zen eta Gerardo Telletxea lehen mailakoen kirol zuzendari lesakarrak erraten zuenez «dirurik gabe ezin da miraririk egin». Euskaldun eta Lehendakari txapelketetan parte hartu zuten lehenik eta ondoren, Frantzia, Santander, Burgos eta Aragoiko laisterketetan. Bukatzeko, inguruko klasika garrantzitsuetan parte hartu zuten, hala nola Bidasoako, Nafarroako edo Goierriko itzulietan eta Aragoiko Astean. Ttipi-ttapa aldizkarian egindako elkarrizketan Gerardo Telletxeak zioenez, afizionatuen maila da politena. «Jubeniletatik pasatutakoak, kategorian egiten ari diren txirrindulariak eta profesionalak izandakoak nahasten baitira». «Gure lana –zioen Gerardok– jubeniletatik pasatutako mutil gazte guztiei aukera bat ematea da eta batez ere zonalde honetakoei». Baikor ageri zen lesakarra, denboraldiari begira: «Nik denboraldia ongi ikusten dut, joan den urteko emaitzak hobetzen ahal ditugu eta hori nahikoa da neretzat. Urteen poderioz taldea hobetzen ari gara eta hemendik urte batzutara gauza politak eginen ditugu. Afizionatu mailako karrerak irabaztea hagitz garesti dago
261
BIZIKLETA
gaur egun. Bortz talde daude bakailu guzia jaten dutenak eta gu bezalako talde ttikiak despiste baten zain gaude. Hamar lehenbizikoetan sartzen ahal zara, baina irabazi guttik egin dezakete». Zuzendari izateko bere gaztetasunaz galdetzerakoan, «nik 24 urte ditut, baina 17 urtetatik zuzendari gisara ari naiz. Ia nere adina duten txirrindulariak zuzentzen ditut baina ez dago arazorik. Nik tituloak baditut eta eurek hori errespetatzen dute eta bertzalde, harremanetarako errexagoa da adin beretsukoa izatea» erantzun zuen Gerardok. Lehen mailako taldean, Koldo Alduntzin, Iñigo Arellano, Fernando Zelaia, Ion Etxeberria, Mikel Insausti, Ismael Mansilla, Jose Maria Martínez, Aitor Mujika, Joseba Ormazabal, Juan Lucas Sansiñena eta Iñaki Pagola aritu ziren Gerardo Telletxearen erranetara, J.I. Barandiaran mekanikoaz gain. Bigarren mailako taldean, Iñaki Antzizar, Aitor Apeztegia, Erik Aranburu, Gurutz Beristain, Jose Manuel Etayo, J. Ignacio Garmendia, Antonio García,
262
1988
Beti Gazteko jubenil mailako txirrindulari taldea: Sebastian Egues, Juantxo Pikabea, Aitor Igoa, Agustin Zubieta, Imanol Igoa, Txus Ubiria, Jose Mari Martínez, Mikel Garro, Jon Leitza, David Urra eta Dionisio Arriola. Alberto Garriz, Arkaitz Heras, J. Luis Lajusticia, J. Ignacio Martínez, Marcos Menocal, David Monreal, Roberto Ortigosa, Alberto Palacios eta Patxi Vila aritu ziren Miguel Bajo Elizondoko zuzendarien erranetara, Santi Aranburu mekanikoarekin. Afizionatu mailako taldea desagertu zen denboraldi hartan. Beti Gazteko zuzendaritzak adierazi zuenez, «eskualdeko txirrindulari gutti izan dira aurten eta datorrenean guttiago izanen lirateke. Haserako helburua, jubeniletatik pasatzen ziren Lesakako eta
60 urte eta Beti Gazte
BIZIKLETA
1992
Otsailaren 28an, Beti Gazte - Sicesal, afizionatu mailako txirrindulari taldearen aurkezpena, Irungo Atsegina elkartean. Zutik: Miguel Bajo, Aitor Igoa, Lucas Sansiñena, Santi Aranburu. Enrique Embid, Miguel Baraibar, Manuel Ganboa, Gerardo Telletxea, Salvador Yanci. Totorika: Jose Mari Martínez, Ander San José, Angel Hernandez, Iñaki Irigoien eta Koldo Alduntzin. Ondoan, 1992ko I. Beti Gazte Sariaren bukaera. Iñigo Chaurreau suertatu zen irabazle. inguruko txirrindulariei kirol honetan segitzeko aukera ematea zenez, helburu hori ez litzateke beteko». Txirrindularitza ere gainbeheran joan da pixkanaka Beti Gazteren baitan. 1980. hamarkada bukaerako eta 1990. hamarkada hasierako txirrindularitza eskolak indarra galtzen joan dira eta
Lesakan badira urte batzuk desagertu zela. Hori bai, gazteenendako txirrindularitza probak antolatzen segitu du Beti Gaztek. 1995ko martxoaren 11n egin zen Lesakako Udala IV. Sarian, adibidez, 174 txirrindulari atera ziren eta Orbea taldeko Unai Osak irabazi zuen. Taldeka, Baqué
263
BIZIKLETA
1994
Sicesal-Beti Gazte afizionatu mailako txirrindulari taldea. Eskualdeko txirrindulari gutti zeudenez, denboraldi hartan desagertu zen taldea. Ondoan, Jose Mari MartĂnez, herriko txirrindularia.
izan zen onena. 1997ko maiatzaren 25ean, bigarren urteko junior mailako txirrindulariei zu-
264
zendutako Euskadiko txirrindularitza txapelketaren proba burutu zen Lesakan. Urtxintxa txirrindulari elkarteak eta Beti Gaztek, Lesakako Udala, Pinturas Sigma Coatings eta Nafarroako Aurrezki Kutxaren laguntzaz antolatutako probak 98 kilometro zituen, Lesakako Plaza Zaharretik abiatuz, Bera, Zalain, Berako saihesbidea, Lesaka, Berrizaun, Sunbilla, Saihesbidea, Berrizaun, Lesaka, Bera, Zalain, Berako saihesbidea, Lesaka, Piedadeko gaina, Igantzi, Berrizaun, Larrakaitz (hiru karriletan itzulia), Berrizaun, Lesaka, Piedadeko gaina, Igantzi eta
60 urte eta Beti Gazte
BIZIKLETA
Berrizaunetik igaroz, berriz ere Lesakako Plaza Zaharrean helmugaratu zirelarik. Guztira 169 txirrindulari errepideratu ziren, Hegoaldeko herrialdeak ordezkatuz eta horietatik 116 helmugaratu ziren. Lau lagun ailegatu ziren ihes eginda eta horien artean Germinal MartĂnez bizkaitarra nagusitu zen sprintean. Bigarrena, Sigma taldeko Unai Barazabal azpilkuetarra izan zen eta hirugarren Andoni Aranaga Azkune arabarra. Bi ordu, 26 minutu eta 37 segundu behar izan zituzten lasterketa burutzeko, banaz bertze orduko 40 kilometro baino gehiago. Txirrindulariak Sunbillara abiatzen zirenean, Lesakan txirrindularitzako eskolako frogak burutu ziren, infantil, alebin eta hasberrien mailetan, ibilbide laburrago batean.
Urtxintxa taldean biltzen dira eskualdeko txirrindulari gazteak Azken aldi honetan, urtetik urtera
haur guttiago sortzen dela gauza nabaria da eta horrek bere eragina du txirrindularitza arloan ere. Kadete eta jubenil mailan, Gure Txokoak, Baztandarrak, Leitzako Guratz Mendik, Doneztebeko Errekak edo Beti Gaztek talde bana izaten zuten berriki arte. Azken aldian, ordea, hori ezinezkoa suertatzen zen eta talde hauek guziak elkartu eta Urtxintxa taldea sortu zuten 1996an. Kategoria hauetan nabaritu da Lesakako txirrindularitza eskola duela urte batzuk desagertu zela, Gaizka Zelaieta, Jose Mari Elgorriaga, Ibai Mitxelena eta J. Ramon Elgorriaga alkaiagarra izan baitira herriko txirrindulari bakarrak talde honetan. Elkarteko zuzendaritza batzordea, klub bakoitzeko bi kidek osatzen dute. Lau urteotan Urtxintxa elkarteko lehendakaria, Beti Gazte elkarteko berbera izan da, Salvador Yanci. Doneztebeko Pedro BaĂąares da diruzaina eta Berako Alberto Retegi idazkaria. 1996ko apirilaren 20an egin zuen bere
265
BIZIKLETA
266
60 urte eta Beti Gazte
BIZIKLETA
1990
Goitian, Baztan-Erreka-Bidasoako gazte mailako taldea, Beran egindako lasterketa batean. Miguel Bajoren aginduetara ari ziren Iñaki Igoa, Mikel Garro eta Jose Mari Martínez lesakarrak. Aitzineko orrian, Jose Angel Telletxea, Eloi López, Josu Irigoien eta Xabier Saralegi. aurkezpena Urtxintxa txirrindulari elkarteak, jubenil eta kadete mailako taldeekin. Jubenilek Sigma Coatings margo enpresaren laguntza zuten eta kadeteek CSI Transformados lantegiarena. Jubeniletan, Jose García, Fernando García eta Jesus Zabaleta zuzendarien erranetara hamalau txirrindulari aritu ziren, horietatik bakar bat ere ez lesakarra: Sergio Ariztimuño (Leitza), Xabier Bañares (Doneztebe), Unai Barazabal
(Azpilkueta), Iñaki Zelaieta (Bera), Aitor Etxarri (Leitza), Fernando Errandonea (Bera), Mikel García (Bera), Asier García (Leitza), Iñaki Goia (Bera), Miguel Hernández (Bera), Javier Larralde (Leitza), Joseba Olazabal (Areso), Oskar Subizar (Legasa) eta Alberto Sánchez mexikarra. Kadete mailako taldea, Jose Luis Larralde, Carlos Sagastibeltza, Jesus Vicente eta Jose Miguel Irigoienen erranetara aritu zen eta lesakar bakarra zegoen tartean, Gaizka Zelaieta. Berekin batera, Unai Amador (Bera), Joseba Antzizar (Leitza), Garikoitz Arrieta (Sunbilla), Igor Bereau (Leitza), Raúl Castro (Doneztebe), Imanol Errandonea (Bera), Arkaitz Genua (Leitza), Mikel Ibarra (Sunbilla), Juan Irigoien (Elizondo), Peio Lizarraga (Leitza), Jon Maritxalar (Sunbilla), Santiago Sagastibeltza (Leitza), Oskar Saralegi (Leitza) eta Jose Sarratea (Sunbilla) aritu ziren. Urtxintxa txirrindulari elkarteak 1997.
267
BIZIKLETA
denboraldian errepideratuko zituen bi taldeen aurkezpena egin zuen apirilaren 18an Bertizen. Jubenil mailan, hameka txirrindulari zituen eta Sigma pintura enpresaren babesa zuen. Fernando García, Koldo Alduntzin eta José García zuzendarien erranetara Joseba Antzizar (Leitza), Xabier Bañares (Doneztebe), Unai Barazabal (Azpilkueta), Gaizka Zelaieta (Lesaka), Ignacio Zelaieta (Bera), Imanol Errandonea (Bera), Asier García (Leitza), Arkaitz Genua (Leitza), Mikel Ibarra (Sunbilla), Juan Mari Irigoien (Elizondo), Jon Maritxalar (Sunbilla) eta Joseba Olazabal (Areso) errepideratu ziren. Kadete mailan, berriz, CSITransformados lantegiaren babespean bertze hameka txirrindulari aritu ziren. Jose Luis Larralde eta Txarli Sagastibeltza zuzendarien erranetara, Unai Amador (Bera), Igor Bereau (Leitza), Gorka Bermejo (Leitza), Raul Castro (Doneztebe), Jose Mª Elgorriaga (Lesaka), Iñigo Iratzoki (Leitza), Pello Lizartza
268
1989
Beti Gazteko txirrindularitza eskola. (Leitza), Pablo Maritxalar (Sunbilla), Iker Mariezkurrena (Sunbilla), Ibai Mitxelena (Lesaka) eta Arkaitz Genua (Leitza) izan ziren taldean. Aurkezpenean adierazi zutenez, «aurtengo aurrekontua hiru milioi terdikoa izanen da». Ekitaldian izan ziren Bera, Lesaka eta Sunbillako alkateak, Baztango kirol zinegotzia, Bertizko Partzuergoko gerentea eta Sigma enpresako ordezkariak. Aurkezpena hasi baino lehen, minutu bateko isilunea gorde zen Jose Martín Iturralde, Miguel Bajo eta Jaurena elkarteko kideak zirenen omenez. 1998an ere bi talde errepideratu zituen Urtxintxak. Aurkezpena Leitzan egin zen, taldekide gehienak bertakoak baitziren. 1999ko Urtxintxa taldeen aurkezpena maiatzaren 21ean burutu zen Bertizko jau-
60 urte eta Beti Gazte
BIZIKLETA
1991
V. Marino Lejarreta sarian parte hartu zuen eskualdeko kadete taldea. Tartean, Mikel Almandoz, Javier Olaetxea eta Jon Mikel Intza lesakarrak. Urtebete beranduago Marino Lejarretari omenaldia egin zitzaion Sanferminetan. regian. Kirolari gazteekin batera, eskualdeko kirolari famatuak ere izan ziren ekitaldi jendetsuan: Errandonea, Taberna, Almandoz, Atxa eta Apeztegia pilotariak; Ezkurra, Lizaso, Etxeberria eta Iribarren erremontelariak; laxoa elkarteko kideak; Unai Barazabal txirrindularia, Gasherbrum-II espedizio kideak, Iùaki Perurena harrijasotzailea‌ Halere, ikusmin gehien piztu zuena Miguel Indurain izan zen. Frantziako Tourra bortz aldiz eta Italiako Giroa bitan irabazi duen txirrindulari haundia behe-behetik hasten diren txirrindulari gaztetxoen ondoan egon zen
eta bera ere horrela hasi zela gogoratu zuen. Aptiva ordenagailu markaren eta El
269
BIZIKLETA
Corte Inglesen babesa lortu zuen Urtxintxa taldeak. Jose Luis Larralde eta Koldo Alduntzin zuzendarien gidaritzapean 9 lagun aritu ziren jubeniletan: Leitzako Pello Lizartza Saizar, Igor Bereau Urroz, Eneko Aizagirre Lasarte, Gorka Bermejo Hualde eta Iñigo Iratzoki Ezkurdia, Lesakako Jose Mª Elgorriaga Almandoz, Berako Unai Amador Vázquez eta Alfonso Iantzi Larralde eta Sunbillako Iker Mariezkurrena Imaz. Kadetetan, Fernando García zuzendariak 12 txirrindulari izan zituen bere erranetara: Almandozko Garikoitz Atxa Agerre, Alkaiagako J. Ramon Elgorriaga Oiartzabal, Leitzako Iñaki Mihura Arizaleta, Alberto Subizar Oharriz, Iker Baraibar Zubitur, Iñigo Sagastibeltza Arregi, Jose Mª Sestorain Rubia, Mikel Nieve Iturralde, Iker Aizagirre Lasarte eta Asier Etxeberria Telletxea, Elizondoko Xabier Sobrino Petrirena eta Narbarteko Imanol Etxeberria Urrutia. Txirrindulari gazte eta kirolari famatuekin batera, Berako Gure Txokoa,
270
1989
LeireYanci eta Miren Irigoien Elbeteko podiumean, Berako Aitziber Gutiérrezen ondotik. Doneztebeko Erreka eta Leitzako Aizan txirrindulari eskoletako haurrak ere izan ziren Bertizen. Garai batean baino haur guttiago hasten ziren eskoletan: Errekan bi zituzten, Gure Txokoan zortzi eta Aizanen lau. Aurkezpen ekitaldian Migel Indurainek adierazi zuenez, gure ingurua zaila da bizikletan hasteko: «Neguan batez ere inguru zaila da, errepideak ere ez dira sobera egokiak, lasaitasuna falta zaie eta trafiko sobera dute. Halere, mendate politak badaude –adin hauetarako gogor xamarrak, akaso– eta entrenatzeko horixe behar da. Modaren arabera kirol ezberdinetan hasten dira haurrak. Txirrindula krisian dago orain eta ni laguntzen saiatzen naiz, honelako aurkezpenetara azalduz». Urtxintxa txirrindulari taldearen aur-
60 urte eta Beti Gazte
BIZIKLETA
1993
David Etxebarriak irabazi zuen Lesakako Udalaren II. Saria. Gero, profesionaletan, Etorkizuneko Tourra eta 1999ko Frantziako Tourreko bi etapa irabazi zituen Etxebarriak. Teresa Igoa eta Jose Luis Etxegarai alkatearen eskutik jaso zuen saria. kezpen hartan eskualdeko kirolaren ordezkaritza zabala egon zen. Salvador Yanci, elkarteko lehendakariak adierazi zuenez, urtero-urtero eskualdeko kirolari onenari saria emateko intentzioa zuten. Lehen urtean, Jone Fagoaga Lesakako ehiztariak eta Areso eta Beti Gazteko sokatira taldeek jaso zuten saria, baina geroztik ez da gehiago banatu. Zoritxarrez, urtebete beranduago Beran egin zen Urtxintxa-Aptivako bi talde-
en aurkezpenean ez zen Lesakako txirrindularirik ageri.
Marino Lejarreta kadeteen lasterketa 1987. urtetik aitzinera, kadete mailako txirrindulariei zuzendutako Marino Lejarreta Saria antolatzen hasi zen Beti Gazte elkartea. Batzordeko kide batzuk Marinorekin zuten adiskidetasuna eta hau Lesakara gustora etortzen zela probex-
271
BIZIKLETA tuz, Lejarreta bera hainbat aldiz etorri zen sariak banatzera. 1992. urtean, adibidez, istripu larria izan zuen Marino Lejarretak eta animoak eman bidenabarkoan, honela gonbidatu zuen Batzordeak seigarren sarira, maiatzaren 7an sinatutako gutunean: «Kaixo Marino: Zer moduz? Lau lerrotan gure kezka adierazi nahi dizugu Amorebietako karreran izan zenuen istripuan jasotako zauriak direla eta. Prentsaz eta irratitelebistaz adi-adi jarraitu dugu zure osasunaren egoera, eta, dirudienez, txarrena pasatu duzu dagoeneko. Poz haundiz ikusten dugu egunetik egunera hobekiago zaudela, eta hori da denok gehien nahi duguna. Animo faltan ez zarela egonen pentsatzen dugu, baina guk ere gurea azaldu nahi dizugu, hau, gainera, Lesakan dituzun lagun eta jarraitzaile guztien izenean (esaterako, herri osoa). Halaber, jakin erazi, aurten, uztaila inguruan, Lesakan ospatuko dela “Marino Lejarreta Txirrindularitza Txapelketaren VI. edizioa”, kadete mailan, eta bertara agertzea gustatuko litzaigukeela. Agudo sendatuko zarelakoan, eta beti bezala txirrindula gainean ikusiko zaitugun itxaropenarekin, har ezazu gure agurrik beroena. Aupa Marino!! eta Animo!!». Kontuak kontu, 1987ko lehen edizioa irailaren 12an egin zen eta 83 txirrindularik hasi zuten 59 kilometroko ibilbidea. Ailegatu ziren 56 txirrindularien artean Jose Luis Arrieta –gero profesionala izanen zena– nagusitu zen, ordubete, 36 minutu eta 55 segunduko denborarekin. 18 segundura sartu zen Ricardo Díez eta 28 segundura Txente García Costa –hau ere profesionala izan da–. 1988ko ekainaren 2an egin zen bigarren proba. 131 txirrindulari atera ziren eta 65 kilometro osatu ondotik, 82 iritsi ziren helmugara. Lehen eta azken aldiz
272
1997
Urtxintxa txirrindulari taldeen aurkezpena Bertizen. Jubeniletan Gaizka Zelaieta eta kadetetan Jose Mari Elgorriaga eta Ibai Mitxelena ziren Lesakako ordezkariak. saria Lesakan gelditu zen, Aitor Igoa Dozagarai nagusitu baitzen ordubete, 48 minutu eta 37 segunduko denborarekin. Gisa honetara, Nafarroako txapeldun suertatu zen kadete mailan. Bigarren Daniel Salinas izan zen, 4 segundura eta hirugarren Eduardo Ros, 35 segundura, tropelari denbora emanez. 1989ko uztailaren 2an burutu zen III. Marino Lejarreta Saria. Trafiko arazoak zirela era ordu terdi gibeleratu zen irteera. 120 txirrindularik hartu zuten parte eta 51
60 urte eta Beti Gazte
BIZIKLETA
1998
Urtxintxa txirrindulari taldeen aurkezpena Leitzan. Tartean, Gaizka Zelaieta eta Jose Mari Elgorriaga lesakarrak. kilometroko ibilbidea egin ondotik, 78 ailegatu ziren helmugara. Juan Carlos Razkin izan zen azkarrena, ordubete 21 minutu eta 9 segunduko denborarekin. Denbora berarekin Patxi Otamendi sailkatu zen. 25 segundu beranduago Juan P. Martínez ailegatu zen. Laugarren lasterketa 1990eko uztailaren 1ean egin zen. Hiru txirrindulari ailegatu ziren eskapatuak eta esprintean Francisco Javier Bidaurre nagusitu zen, Francisco Sota eta Luis Javier Artolaren aitzinetik. 1991. urteko proban Elektra taldeko Francisco Sota nagusitu zen, Iñigo Lerga eta Ismael Pérezen aitzinetik. Eskualdeko
txirrindulariak AHV taldean aritzen ziren. Patxi Vila beratarra zazpigarren izan zen eta Aitor Apeztegia lesakarra zortzigarren. Honela eman zuten probaren berri Ttipittapa aldizkarian:
«Fran c isc o Sot ak i ra ba zi z ue n Ma ri no Le ja rret a V. Sa ria
Elektra taldeko Francisco Sotak irabazi zuen 1991ko maiatzaren 26an burututako V. Marino Lejarreta Saria, horrela kadete mailako Nafarroako txapelketa eskuratuz. Elektra taldeko txirrindulariak bortz segunduko abantaila atera zion helmugan bigarren postua lortu zuen P. Tomas taldeko Iñigo Lergari. Hasierako kilometroetan, BaztanErreka-Bidasoa (AHV) taldeko hainbat txirrindulari saiatu ziren taldetik alde egiten, baina lasterkaldia ongi kontrolatu zuten Mapfre eta Elektra taldeek. Piedadeko gaina igotzean (helmugatik 13 bat kilometrotara) hautsi zen karrera, Lesakako helmugara tropela hagitz banatua ailegatu zelarik. Izena eman zuten 135 txirrindularietatik, bakarrik 84k lortu zuten helmugara ailegatzea. Sari ezberdinei zegokienez, Iñigo Lergak irabazi
273
BIZIKLETA
1999
Urtxintxako txirrindulari taldeen aurkezpena Bertizen. Miguel Indurain bertan izan zen. Ondoan, Juan Apeztegia «Juanito Campeón». Txirrindulari haundia ez ezik, musikaria ere bazen: atabala jotzen zuen Udal Musika Bandan. zuen mendiko saria, Francisco Sota eta Ismael Pérezen aitzinetik. Tarteko helmugak Francisco Sotarentzat izan ziren. Irabazlearen banaz bertzeko abiadura orduko 36 kilometrokoa izan zen». Urtebete beranduago, Frantziako Tourra Lesakatik pasatzen zela probextuz, Beti Gaztek antolaketan lagun tzeaz gain, Marino Lejarreta omendu zuen. Egun hartan burutu zen bere omenezko
274
kadete mailako proba eta 90 txirrindulari atera ziren. 1993ko Sanfermin bezperan egindako zazpigarren edizioan berriz, 119 partehartzaileen artean, Beola Motor taldeko Roberto Cadena nagusitu zen. 1994ko zortzigarren edizioan, hau ere Sanfermin bezperan, 119 txirrindulari atera ziren eta Irabia taldeko Egoi Martínezek irabazi zuen, La Modernako Daniel Azpilikueta eta Irabiako Gorka Verdugo gibelean utzita. 1995eko bederatzigarren edizioan ACR-MRA taldeko Miguel Mancho suertatu zen irabazle, ordubete, 41 minutu eta 2 segunduko denborarekin. Bi segundura La Moderna taldeko Daniel Azpilikueta helmugaratu zen eta bortz segundura CSI-Transformados taldeko Unai Barazabal baztandarra. 129 partehartzaileek 62 kilometro egin behar zituzten eta 83 helmugaratu ziren. 1996ko hamargarren edizioan Auto San Miguel taldeko Pablo Pérez Urtasun izan zen garailea. 62 kilometroak ordubete 35 minu-
60 urte eta Beti Gazte
BIZIKLETA tu eta 50 segundutan egin zituen. Bi segundura Gulf-Agrunatra taldeko Iñaki Macias eta Larequi taldeko Roberto Astiz sartu ziren. 123 partehartzaileetatik 88 helmugaratu ziren. 1997ko uztailaren 4an egin zen hamekagarren edizioan, Intersport taldeko Ion Arrieta nagusitu zen multzoko sprintean. Maya Cerámica taldeko David García izan zen bigarren eta La Moderna taldeko César Garriz hirugarren. CSI-Transformados taldeko Pello Lizartza leitzarra laugarren izan zen. Lehendabiziko hamabortz sailkatuak irabazlearen denbora berean sartu ziren, ordubete, 45 minutu eta 50 segundu. 66 kilometroak osatzera atera ziren 117 partehartzaileetatik 82 helmugaratu ziren. 1998ko uztailaren 3an egin zen hamabigarren edizioan, Alonso taldeko Miguel Ruiz Castillo nagusitu zen sprintean. Caja Rural taldeko Felipe Alvarez izan zen bigarren eta Bicis Alberoko Mikel Cordero hirugarren. Hamar lehenbizikoek ordubete, 45 minutu eta 39 segundu behar izan zituzten 66 kilometroak egiteko. Bertze urteetan baino partehartzaile gutixeago izan zen, 88, eta 60 bertzerik ez ziren helmugaratu. 1999ko hamahirugarren edizioan Caja Rural taldeko David Moreno nagusitu zen, sprintean Autos San Miguel taldeko Carlos Cuervori irabazita. Intersport taldeko Iosu Gonzalez izan zen hirugarren, zazpi segundura. Beroa zela eta, 45 kilometro terdi bertzerik ez zituzten egin txirrindulariek, baina halere gogorra suertatu zen. 2000ko uztailaren 5ean burututako hamalaugarren edizioan Gulf-Agrunatra taldeko Jon Etxarri izan zen garaile eta Urtxintxa-Aptiva taldeko Liborio Ariztia doneztebarra bigarren.
Juanito Campeón jubenilen lasterketa Juan Apeztegia zenaren omenez anto-
latutako Juanito Campeón jubenilendako saria 1988. urtean hasi zen antolatzen. Ekainaren 12an burutu zen lehen edizio hura eta Jose Luis Arrieta izan zen irabazle, Alfonso Guerrero eta David Sarasaren aitzinetik. 99 txirrindulari abiatu ziren eta 57 helmugaratu, 94 kilometroko ibilbidea osatu ondotik. Bigarren edizioa 1989ko ekainaren 10ean antolatu zen, Beti Gazteren Kirol Ihardunaldien barnean. Ignacio Albillos nagusitu zen, Miguel Angel Etxenike eta Juan Manjón gibelean utzita. Hirugarren Juanito Campeón Saria 1990eko ekainaren 16an burutu zen. Valeriano Gómez izan zen azkarrena, Juan Manjón eta Michel Malumbres gibelean utzita. Aitor Igoa lesakarra zazpigarrena izan zen. Laugarren saria 1991ko ekainaren 15ean burutu zen. Tomás Jiménez eskapatuta helmugaratu zen. Gibeletik Miguel José Baraibar eta Patxi Otamendi izan zituen. Bosgarren edizioan, 1992ko ekainaren 20an 73 txirrindularik hartu zuten parte. Ez dugu bertze berririk. Seigarren saria 1993ko ekainaren 19an burutu zen eta Mapfre taldeko Iker Flores izan zen garaile. 1994ko ekainaren 18ko zazpigarren edizioan, 142 partehartzaile atera eta 88 helmugaratu ziren, 87 kilometro egin ondotik. Horien artean Bi-Lux taldeko Rubén Fernándezek irabazi zuen, Mapfre taldeko Iker Flores eta Ismael Pérezen aitzinetik. Zortzigarren saria 1995eko ekainaren 17an egin zen. 78 txirrindularik hasi zuten proba, baina beroa eta erritmo gogorraren ondorioz, 23k ezin izan zuten proba akautu. Bi-Lux taldeko Joseba López nagusitu zen. Urtxintxa-CSI Transformados taldean ari zen Jon Bru beratarra izan zen bigarren, 27 segundutara. Hirugarren postua Bicis Albero taldeko Antonio Cordobak eskuratu zuen. Taldeka Bi-Lux gailendu
275
BIZIKLETA zen, hamar lehendabizikoetan bortz txirrindulari sartu baitzituen. 1996ko ekainaren 15ean egindako bederatzigarren edizioan 92 txirrindulari atera eta 56 helmugaratu ziren, 89 kilometroak osatu ondotik. Hector Pelegrín ihes eginda ailegatu zen. Ondotik, Cafenasa taldeko Koldo Gil eta Mapfre taldeko Mikel Galán ailegatu ziren. 1996ko lasterketa izan da Juan Altzugarairen omenez, momentuz, antolatu den azkena.
Mendi-bizikleta proba antolatu zen bortz urtez I. Mountain-bike ibilaldia antolatu zuten 1991ko maiatzaren 19an Beti Gazte elkarteak eta Lesakako DYAk, Udalaren eta Conservas Martiko enpresaren laguntzarekin, elkartearen 50. urteurrena zela eta. Ibilbideak 23 kilometro zituen, plazatik hasi eta Bereau, Otsango, Agiña, Ikatzulo, Elutsa, Pagolleta, Itsaszelaita, Sastrin eta Izotzaldean barna igaro ondotik, berriz ere plazan akautzen zen. Izen emateko 500 pezeta ordaindu behar zen. 1992ko edizioaren ondotik, 1993an III. Mendi bizikleta ibilaldia antolatu zuen Beti Gaztek Lesakako Udalaren laguntzaz azaroaren 28an. Lesakatik aterita Erramuegi, Amargun, Gardelko Bagoeta, Agiña, Ikatzulo, Goiko Iraga, Zala eta Biurgarai barna, berriz ere herrira itzuli ziren (20 km. inguru). IV. Mendi bizikleta ibilaldia 1994ko maiatzaren 22an burutu zen. Goizeko 10etan abiatu ziren 71 parte hartzaileak, 25 kilometroko ibilbidea osatu asmoz. Plaza Zaharretik ateri eta Bereau, Otsango, Nabazgain, Laminaciones de Lesaka, Ipar-haize, Zelaikoborda, Sastringo pista, Zanbudionborda, Piedadeko gaina eta Ziobi igaro zituzten, berriz ere Plaza Zaharrean akautzeko. Beraz, goiti eta beheiti ibili ziren kirolariak proba osoan. Txirrindulariek 700 pezeta ordaindu zituzten izena ematerakoan.
276
Mendi-bizikleta ibilaldi batean, Imanol Etxeberria eta Jexux Mari Almandoz ageri dira. 1995. urteko abenduaren 17an burutu zen Beti Gazte elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzaz antolatutako V. Mendi Bizikleta trabesia –eta, momentuz, azkena–. 1994ko ibilbide bera zuten, baina urte batetik bertzera zenbait izen aldatu ziren: Ipar Haize ostatua Haizegoa izatera pasatu zen eta Laminaciones de Lesaka lantegiaren izen berria CSITransformados zen. Izen emateko 700 pezeta ordaindu behar ziren. Beti bezala, antolatzaileek, proba akautzerakoan opariak zozketatuko zirela eta kaskoaren erabilera nahitaezkoa zela gogorarazi zuten. Edizio honetan izandako istripu baten ondorioz, Beti Gaztek utzi egin zion Mendi Bizikleta proba hau antolatzeari. Nabazen txirrindulari batek errepidea iga-
60 urte eta Beti Gazte
BIZIKLETA
2000
Urtxintxako zikloturista taldea Miguel Indurain proba hasi baino lehen Beran. rotzen ari zen emakume bat kolpatu zuen. Txirrindularia eta emakumea ospitalera eraman zituzten. Emakumeak, bere erlijioa zela eta, uko egin zion odol trasfusioa hartzeari. Gerora sendatu bazen ere, zenbait ondorio geratu zitzaizkion eta salaketa jarri zuen Beti Gazte elkartearen aurka. Epaiak arrazoia eman zion emakumeari eta elkartearen aseguruak kalteordaina ordaindu behar izan zion emakume honi. Geroztikan, Beti Gaztek ez du mendi-bizikleta probarik antolatu.
Urtxintxa Zikloturista Peña lanean hasi da 2000. urtean Bortzirietako zikloturista batzuen ilusio eta afizioaren ondorioz sortu da 2000. urteko udaberrian Urtxintxa Peña Zikloturista. Lehenbiziko asmoa, bizikletaren
kirola bultzatu eta afizionatu guziak soilsoilik zikloturismoari zuzendutako peña batean biltzea zen. Haseran, batez ere Bortzirietako elkarte eta klubetako txirrindulariak (Gure Txokoa, Beratarra, Beti Gazte…) elkartu ziren, baina peña BaztanBidasoa eta Leitzalde guzira hedatu nahi zuten –kadete eta gazte mailako txirrindulari taldeak bezalaxe, alegia–. Bizikletan ibiltzeko lagun taldea sortu nahi zen, azken finean. Honela, asteburuetako ateraldiak egin eta zikloturismoaren egutegiko proba ezberdinetan parte hartu nahi dute (Covadongako lakuak, DonostiaDonostia, Miguel Indurain…). Fitxak eta bulego lanak Urtxintxa elkarteak egiten ditu eta izen emateko mila duro utzi behar dira. Prezio horretan Urtxintxa-Katea Bike maillota eta kuloteaz gain, CM Center aldizkarira urtebeteko harpidetza, zikloturista denboraldia akautzean sariak eta diplomak, asteburuko ateraldien eta denboraldiaren informazio zehatza eta Lourdesera egiten den denboraldi bukaerako ateraldi berezian, hornikuntza, bizikleten garraioa eta eramatea sartzen zen. Jaxinto Otxoteko da taldeko arduraduna Lesakan. G
277
KIROLDEGIA
Ezezagunagoak baina aski garrantzitsuak Bertze kirolak
A
zken hamarkada hauetan, 1980koaren bukaeran eta 1990koan, batez ere, kirol ezberdinak praktikatzeko aukera aunitz zabaldu da Beti Gazteren baitan. Kirol batzuk ez zuten denbora aunitz iraun (ping-pong taldeak, adibidez, hiru denboraldi bete zuen edo saskibaloi taldea, lau urtez aritu ondotik joan den urtean desagertu zen), baina bertze batzuk, indartsu mantendu dira (xakea, areto-futbola‌). Bertze batzuk, berriz, ez bakarrik mantendu: Garaipen haundiak ekarri dizkio te Beti Gazteri, herri kirolei eskainitako kapituluan ikusi ahal izan dugunez. Beraz, kanpotik Beti Gazte futbola bertzerik ez dela uste duen jenderik badago ere, hori horrela ez dela nabarmena da. Egia da futbola izan dela kasik
278
Beti Gazteren historia osoan eta gaur egun ere, horretan ari direla Lesakako eta inguruko herrietako kirolari gehienak, baina ezin dira bertze kirolak alde batera utzi. Ikusi ahal izan dugunez, 1940. urtean Beti Gazte sortu zenean ere, futbolaz gain, pilota, atletismoa, txirrindularitza eta mendi arloetan banatu zen. Orduan indar gehien zuten kirolak ziren. Geroztik, pilotaren ardura Arkupe elkarteak hartu du herrian. Atletismoak bere gorabeherak izan ditu elkartearen baitan eta gaur egun ez dago atletismo talderik elkartean. Txirrindularitzak ere ezagutukatu ditu gaurkoa baino momentu hoberik, eskolen lanari dagokionez batez ere, baina oraindik zenbait lasterketa antolatzen ditu Beti Gaztek. Mendizaletasunari dagokionez, zenbait urtez bazterreratua egon ondotik, kaxkoz kaxko hamabortzero atera-
60 urte eta Beti Gazte
KIROLDEGIA
19¿¿
Udal pilotalekuan ateratako argazkian ageri den bezalako boxeo ikuskizunak ez ditu auniztan plantatu Beti Gaztek. Bertze kirol proba ugari antolatu eta kirol ezberdinetako taldeak plazaratu bai, ordea. Aitzineko orrialdean, Joxe Luis Altzugarai ÂŤZikiroÂť ageri da, 1972ko gazte mailako Espainiako kros txapelketan parte hartzen. Zortzigarren izan zen. tzen den mendi taldea du orain Beti Gaztek. Elkartea sortu zeneko klasikoak izanen lirateke kirol horiek, baina, erran bezala, kirol berrien txanda ere etorri zen berrogeita hamar urte beranduago. 1980. hamarkada akabailan, motoziklismo saila zuen Beti Gaztek eta Bortzirietan barna
igarotzen zen lasterketa antolatzen zuen. Garai beretsuan sortu zen xake taldea eta urte batzuk beranduago Nazioarteko Xake Irekia antolatzen hasi zen. 1990. hamarkadan sartuta, areto-futbol taldea sortu zen (Bortzirietako futbito txapelketa arrakastatsua ere antolatzen duena) eta gero, saskibaloi taldea eta mahai-tenis edo ping-pong taldeak ere aritu ziren. 1991. urtean, tenis txapelketa ere plantatu zuen eta haurrendako ikastaroak eman zituen, baina kirol horrek ez zuen errotu. Igeriketan ere, uda partean txapelketak antolatzen hasi zen Beti Gazte eta ikastaroak ere eginkatu ditu. Bertze horrenbertze erraten ahal da irristaketa edo patinaiari buruz. Hiru urtez, Koikili Fagoaga herritarraren bitartez moda-modan egon zirenean, lera-zakur lasterketak antolatu zituen trenabidean barna. Eta tartean gelditu izanen diren bertze hainbat kirol. Kontuan honela, nork erraten zuen Beti Gazte futbola bakarrik zela? G
279
XAKEA
Herriko taldea eta Nazioarteko txapelketa Xakea
K
irol guzi horien errepasoa, xakearekin hasiko dugu. Izan ere, joan den hamarkada bukaeratik herriko jokalariekin talde bat osatzeaz gain, gero eta fama haundiagoa duen Lesakako Herria Nazioarteko Xake Irekia antolatzen (dagoeneko zazpi edizio plantatu dira) gogotsu ageri da Beti Gazte. Lehenik, Beti Gazteko xake taldea etorri zen, 1988. urtean plazaratua eta Gipuzkoako txapelketan hasi zena, 3. mailan. Lehendabiziko urtean bigarren mailara igaitea lortu zuen. Eraberean, urte hartan herriko lehendabiziko txapelketa jokatu zen. Kirol Astearen barnean, ekainaren 3an jokatutako finalean Julio Salinasek irabazi zion Migel Ariztegiri. Finalaren ordu berean, Mikel Zubia maisua herriko 25 jokalarien aurka aritu zen, bapateko partidetan. Denboraldiren batean, bi talde ere lehiatu ziren Beti Gazteren izenean Gipuzkoako ligan. 1989ko Kirol Ihardunaldien barnean, Patxi Gallego Maisu Haundia ekarri zuten, herriko jokalariekin bapateko partidak edo partida simultaneak jokatzeko. 1991. urtean berriz, Felix Izeta maisuak ikastaroa eman zuen. Bi urtez, 1991 eta 1992an, Gipuzkoako hirugarren mailako
280
banakako xake txapelketa antolatu zuen Beti Gaztek. 1993an lesakarrek Groseko Udako txapelketan, Donostiako Nazioarteko Openean eta Kutxa Openean hartu zuten parte banaka eta Billabonako partida azkarren txapelketan (Rรกpidas) taldeka. Herritik kanpo ez ezik, herrian ere jokatu zen bosgarren txapelketa. Hamasei jokalariren artean Manuel Reyes suertatu zen txapeldun eta Luis Etxepare azpitxapeldun. Urtebete beranduago, 1994an, xake talde horietako kideek pentsatu eta zenbait erakunderen laguntzaz antolatuta etorri zen Lesakako Hiria Nazioarteko Xake Irekia. Seguraski, 1994 urte hura izan zen mugituena xake taldeko kideentzat. Nazioarteko Xake Irekia antolatzeaz gain, elkarte arteko Euskal Ligan aritu ziren, Nafarroa ordezkatuz. Zialdo auzoko Madalena bestetan simultanea antolatu zuten, 17 partehartzailerekin. Herriko txapelketa lau modalitatetan antolatu zuten: azkarrak, 30 minututara; tximista, 5 minututara; erritmo olinpikoa eta arazo lehiaketa. Nazioarteko I. Xake Irekian lortutako sailkapena ere kontuan hartu zen sailkapen orokorra egiterakoan. Vicente Igarzabal suertatu zen irabazle, Felix Egues eta Miguel Ariztegiren aitzinetik.
60 urte eta Beti Gazte
XAKEA
1994
Beti Gazte elkarteak antolatutako I. Xake Irekiko irudiak. Urtea akautzeko, I. San Silvestre lehiaketa antolatu zuten Urtexahar egunean. Hemen ere Vicente Igarzabal nagusitu zen. 18 urtez beheiti Diego Martinez izan zen onena, 14 urtez beheiti Ibai Mitxelena eta 12 urtez beheiti, Xabier Etxepare. 1995ean, I. San Fermin Xake Azkar txapelketa antolatu zen eta Beti Gaztekoekin batera, Irungo La Salle, Hondarribiako Marlaxka, Donostiako Gros, Intxaurrondo, Fortuna eta A単orga, Oreretako Beraun Bera, Lasarte, Atarrabiako Paz de Ziganda, Iru単eko Oberena, Billabona eta Tolosako xake taldeak aritu ziren. Zoritxarrez, denboraldi batzutan Gi-
puzkoako ligan lehiatu zen xake taldea desagertu zen, baina oraindik buru-belarri segitzen dute Lesaka Herria Nazioarteko Xake Irekia antolatzen.
Nazioarteko I. Xake Irekia Pablo Glavina argentinarrarentzat 1994ko irailaren 3an burutu zen Lesaka Herria Nazioarteko I. Xake Irekia edo Opena (suitzar sisteman, zazpi itzulitara, ordu erdiko partidak jokalari bakoitzeko). Beti Gaztek antolatu zuen, Lesakako Udalaren eta Gipuzkoako Federazioaren laguntzaz eta elkartearen egoitzan jokatu ziren partidak. Konpetizioa goizeko 10etan hasi zen, hiru itzuli jokatuz eta gainerako lauak, arratsaldeko 3,30etatik aitzinera jokatu ziren. Txapelketa bukatutakoan, arratseko 9,15etan, banatu ziren sariak. Epaile lanetan Agustin Santos eta Jabier Oiartzabal lesakarrak aritu ziren, Juanjo Guerreroren laguntzaz, guziak ere,
281
XAKEA Gipuzkoako Epaile Kolegioko kideak. Ehun bat xakelarik parte hartu zuen, hasierako asmo baikorrenak gaindituz. Horien artean, Nazioarteko zenbait maisu aritu ziren eta Pablo Glavina argentinarra izan zen garaile. Sailkapena: 1. Pablo Glavina, 7puntu. 2. Carlos Ferron eta Carlos Pastor, 6 4. Andrei Jaikin (Errusia) eta Alberto Garcia, 5,5 6. Carlos Cruz Lopez, Ingvar Andreasson (Suezia), Luis Olaizola, Jesus Garcia eta Pedro Pastor. Bertze kategoriako irabazleak: • Neskak sub-8: Shaila Muñoz Perez • Mutilak sub-8: Jon Argandoña Rivero • Jokalariak sub-10: J. Joyce (Ingalaterra) • Beteranoak: Aurelio Martinez Garcia • Herriko jokalari onena: Miguel Ariztegi Huarte • Infantilak: Iñigo Argandoña Rivero • Jubenilak: Asier Rufino Bengoetxea • Neskak: Miriam Muñoz Perez
Beti Gazteko xake taldeak Euskadiko txapelketan parte hartu zuen 1994an Lesakako Beti Gazte elkarteko xake taldeak Euskadiko txapelketan parte hartu zuen 1994-95 denboraldian, Nafarroako talde bakarra izanik. 1995eko urtarrilaren 21ean bukatu zen ligaxka honetan Manuel Reyes, Bixente Igarzabal, Juan Felix Egues, Juanjo Guerrero, Miguel Ariztegi eta Txarli Aiala lesakarrek eta Miguel Perez beratarrak parte hartu zuten. Honela laburbildu zuten beraien parte hartzea: «Balantze bat egiterako orduan, kontuan hartu behar da lehendabiziko aldia dela gisa honetako txapelketa batean parte hartu dutela. Hau desabantaila haundia izan da Beti Gazteko taldekideentzat eta ez dute partida
282
bakar bat ere irabazterik izan. Halere, pozik ageri dira Euskadiko txapelketak eman dien esperientziagatik. Gainera, partida guziak galdu badituzte ere, zenbaitetan maila haundia erakutsi dute. Hara nola, Manuel Reyesek Luis Olaizola donostiarraren kontra jokatutako partida, Bixente Igarzabalek Patxi Gallego hondarribitarraren kontra jokatutakoa edo Juan Felix Eguesek Asier Rufino irundarraren kontra jokatutakoa. Azken honetan izan zen irabazteko aukerarik argiena, Egues irabazteko posizioaren jabe baitzen, baina denbora arazoak zirela medio ezin izan zuen egoera hori probextu».
II. Lesaka Herria Nazioarteko Xake Irekia Vehi katalunyarrarentzat II. Lesaka Herria Nazioarteko Xake Irekia, 1995ko irailaren 2an jokatu zen. 200.000 pezeta saritan banatu zituzten(60.000 pezeta lehendabiziko saria, 40.000 bigarrena, 25.000 hirugarrena…). Izen-ematea 1.000 pezeta zen (500 pezeta 18 urtetik beheitikoek). Epaile lanetan, Juanjo Escribano Lasa estatu mailako epailea egon zen, Agustin Santos eta Juanjo Guerrerok lagunduta. 118 partehartzaile bildu ziren, bertzeak bertze, Felix Izeta Maisu Haundia, Victor Vehi, Juan Mario Gomez eta Juan Pomes Nazioarteko Maisuak, Jesus Iruzubieta (Fide Maisua eta Euskadiko txapeldun 1995. urtean), Carlos Cruz-Lopez (Fide Maisua), Unai Garbisu (Espainiako txapeldun jubenil mailan), Carlos Nava eta Luis Olaizola. Katalunyako Victor Vehi Nazioarteko Maisua suertatu zen txapeldun. Bigarren postua Unai Garbisu nafarrarentzat izan zen (Espainiako txapelduna gazte mailan), hirugarrena Juan Pomes (Katalunya) eta laugarren Pedro Pastor (Irun). Lau lehenbizikoek seina puntu lortu zituzten, baina sailkapena honela geratu zen Bucholz desenpate sistema brasildarrarekin. Bortz puntu terdirekin akautu zuten Izetak,
60 urte eta Beti Gazte
XAKEA
1994
Beti Gazte elkarteak antolatutako I. Xake Irekiko irudia. Olaizolak, Dominguezek, Cruz-Lopezek, Ferreirok eta Navak. Emakumeen artean, Miriam Muñozek, Euskadiko txapeldunak irabazi zuen, jubeniletan Alfonso Acostak (Euskadi) eta infantiletan Miguel Navarrok (Nafarroa). Herrikoen artean, Juanjo Guerrero izan zen lehena.
San Fermin Xake lehiaketa bi urtez 1995 eta 1996an, San Ferminen aurrerapen gisara, San Fermin Xake Lehiaketa antolatu zuen Beti Gazte elkarteak. Bigarren edizioa, 1996koa, ekainaren 30ean jokatu zen. Guztira 19 xakelari aurkeztu ziren, 11 Lesakakoak. Taldeka, Oreretako Fomento Cultural taldea izan zen txapelduna, Tolosako Xake Elkartearen eta Beti Gaztek aurkeztu zituen hiru taldeen aitzinetik. Bakarka ere, lehen hiru
postuak Oreretakoentzat izan ziren (Gonzalez, Urretabizkaia eta Acosta). Lehen lesakarra Agustin Santos sailkatu zen, 4. postuan. Epaile lana Javier Oiartzabalek bete zuen. Lau urte beranduago, 2000. urteko Sanfermin besten barnean Xake Azkarreko «San Fermín» lehiaketaren edizio berri bat antolatu zuen Beti Gaztek, Udalaren laguntzaz. Bi lehiaketa jokatu ziren, bat taldeka eta bertzea bakarka. Bakarkakoan hogeitalau jokalarik hartu zuten parte eta irabazlea Tolosako Xabier Cantalapiedra suertatu zen, Eibarko Andoni Lasa eta lesakako Javier Oiartzabal jokalarien aitzinetik. Taldekako txapelketan, Mikel GarciaOscar Sanchez-Xabier Iribarren herriko jokalariek osatutako taldeak irabazi zuen, arerioei aisa gailendu ondotik. Bigarrenak, Andoni Maritxalar-Mattin Gonzalez-Jon Guruchet herriko hirukotea izan zen eta hirugarrenak Pantxito Telletxea-Iñigo Altzugarai-Jon Olaizola. Guzira sei taldek parte hartu zuen eta talde bakoitzean hiru jokalari aritu ziren.
283
XAKEA
Felix Izeta Maisu Haundiak irabazi zuen Lesakako Nazioarteko III. Xake Irekia 1996ko irailaren 7an burutu zen Lesakako frontoian Lesakako Xake Irekiaren hirugarren edizioa. Partaidetza zabala eta kalitate haundikoa izan zen. 129 xakelarien artean zeuden txapelketa irabaztea lortu zuen Felix Izeta Maisu Haundia (Euskadi), Valentin Loukov Maisu Haundia (Bulgaria), Jesus de la Villa Nazioarteko Maisua (Nafarroa), Rafael Alvarez eta Juan Mari Gomez Euskadiko Nazioarteko Maisuak edo Euskadiko txapeldun hiru aldiz suertatua zen Jesus MÂŞ Iruzubieta, bertzeak bertze. Kalitatezko bertze jokalariak ere izan ziren Lesakan, bertzeak bertze 1995eko edizioan bigarrena sailkatu zen Unai Garbisu nafarra, Alemaniako Thomas Huessman eta Errusiako Andrei Jaikin. Herrikoei zegokienez, Manuel Reyes izan zen lehendabiziko lesakarra 83. pos-
284
1999
Beti Gazte elkarteak antolatutako VI. Xake Irekian 93 lagun aritu ziren. Unai Garbisuk irabazi zuen. tuan, 3 punturekin. Lehen nafarra Jesus de la Villa Maisu Haundia izan zen, bigarren postua eskuratu baitzuen. Emakumeen artean, Miriam MuĂąoz donostiarra izan zen onena. Epaile lanetan Javier Legasa eta Andoni Maritxalar lesakarrak aritu ziren, Joxemari Ramos, Enrique Oiartzabal eta Ramon Etxeberriarekin batera, guztiak Juanjo Escribano Estatuko Federazioko arbitroaren gidaritzapean. Beti Gazte elkarteak, Lesakako Udalaren, CANen eta Nafarroako Xake Federazioaren laguntza izan zuen txapelketa hau antolatzeko.
Katalandar bat nagusi IV. Xake Irekian Kataluniako Juan Pomes nagusitu zen
60 urte eta Beti Gazte
XAKEA
2000
Xabi Iribarren –ezkerrean– herritarrik onena izan zen VII. Nazioarteko Xake Irekian. 1997ko irailaren 6an jokatutako Lesakako Herria IV. Nazioarteko Xake Irekian. Bigarrena Holandako Roberto Cifuentes izan zen eta hirugarrena Unai Garbisu nafarra. Emakumezkoen artean Miriam Muñoz izan zen garaile eta Manuel Reyes izan zen lesakarrik onena, 72. postuan. Parte hartu zuten 109 xakelarien artean, bertzeak bertze, Ukrainia, Andorra, Bulgaria, Errusia, Txile edo Egipto bezalako herrietako jokalariak aritu ziren Lesakako frontoian. Bistan da honelako txapelketa bat antolatzea dexenteko aurrekontua eskatzen zuela. Laugarren edizio horrek, adibidez, 400.000 pezetako gastuak aurreikusi zituen (sarietan bakarrik 250.000 pezeta,
epaileak 63.000 pezeta eta bertze gastuetan kasik 100.000 pezeta) eta 250.000 pezetako diru-sarrerak bertzerik ez (100.000 pezeta izen-ematetan, 75.000 Gizarte Fondotik, 50.000 kolaboratzaileen eskutik eta 25.000 Federazioen dirulaguntzak). Honela, 150.000 pezetako defizita nolabait estaltzeko zenbait ate jo zituen Beti Gaztek. Agustin Santos idazkariak, Nafarroako Aurrezki Kutxara zuzendutako eskutitzean, haserako hiru edizioen arrakasta eta etorritako xakelarien kalidadea azpimarratu eta aurrekontua erakusteaz gain, diruaren premia zehazten zuen: «…Baina txapelketa honetan ez dute bakar-bakarrik maila goreneko jokalariek parte hartu. Modu berean, Lesaka ezagutu eta xake deitzen den kirol-zientzia zoragarri horretaz gozatu nahi izan duten jokalari guziak hartu ditugu. Hori bai, gisa honetako lehiaketa bat antolatzeak, estatu osoko kobertura izan duena hainbat komunikabideetan, hala nola Marca kirol egunkarian, Jaque aldizkarian, TVEn, Diario de Navarran, etab… gastu ugari sortzen ditu. Gastu hauekin, beharrezkoa duen azpie-
285
XAKEA gitura egokia ematen ahal zaio, eta maila haundiko jokalarien partehartzea bultzatzeko sariak ematen ahal dira. Honela, pixkanakapixkanaka txapelketaren kategoria igotzen doaie, eta horixe da, hain zuzen, gure buruari jarri diogun helburua. Hau dena dela eta, zuen dirulaguntza jasotzea gustatuko litzaiguke». Eskutitzak erantzun ona jaso zuen, urte hartan eta ondorengoetan Aurrezki Kutxa horren laguntza jaso baitu Xake Irekiak.
Nazioarteko V. Xake Irekian Diego Adla argentinarra nagusi Argentinako Diego Adla nagusitu zen Beti Gazte elkarteak antolatutako ‘V. Lesakako Herria Xake Irekian’. Bigarrena Fressinet frantziarra eta hirugarrena Del Rey argentinarra izan ziren. Guzira 85 xakelarik parte hartu zuten 1998ko irailaren 5eko proban. Lehen lesakarra Manuel Reyes izan zen, 57. postuan. Jubeniletan, Iñigo Argandoña izan zen irabazle, beteranoetan Angel Mª Egues eta nesketan Shaila Muñoz. Lehen nafarra Unai Garbisu izan zen eta partehartzailerik gazteena Daniel Zamarbide nafarra, sei urterekin. Unai Garbisu nafarra garaile VI. edizioan 1999ko irailaren 4an burutu zen udal pilotalekuan Lesakako Herria VI. Xake Irekia. Bertan, Goñiko Unai Garbisu Nazioarteko Maisua izan zen garaile, zazpi punturekin (sei partida irabazi eta bi berdinketa) eta gisa horretara, lehen sariari zegokion 70.000 pezetak sakeleratu zituen. Bigarrena, Jesus de la Villa, Nazioarteko Maisu Haundia izan zen sei puntu terdirekin. Txileko Carlos Varas hirugarren izan zen puntu kopuru berdinarekin. Carlos Cruz-Lopez gipuzkoarra (Fide Maisua) laugarrena izan zen eta Felix Izeta Nazioarteko Maisua bosgarrena. Sei-
286
garrenetik hamargarrenera, Francisco Miguel Cantero (Gipuzkoa), Sergio Navarrete (Nafarroa), Félix Manso (Gipuzkoa), Iban Muñoz (Gipuzkoa) eta Juan Jesus Mindegia (Nafarroa) izan ziren, guziak sei punturekin. Jokalari beterano onena Angel Egues izan zen. Herrikoei dagokienez, lehendabizikoa Xabier Iribarren Telletxea (3,5 puntu) izan zen, bigarrena Juanjo Guerrero Salvador izan zen puntu berdinekin eta hirugarren Xabier Terreros, hiru punturekin. 69. postuan sailkatutakoak ere 4.000 pezetako sari berezia eraman zuen eta hau Eneko Baraibar Telletxea lesakarrarentzat izan zen (3 puntu). Guzira 93 xakelarik parte hartu zuen seigarren urte honetan. Sari banaketan, Xeberiano Txoperena, Herriko Etxeko Kultura Zinegotzia; Jose Manuel Perez Arroyo, Gipuzkoako Xake Federazioko lehendakaria; Rafael Eneterreaga, Nafarroako Aurrezki Kutxa-
60 urte eta Beti Gazte
XAKEA
2000
Zazpigarren Nazioarteko Xake Irekiko irabazlearen saria jasotzen Diego Adla argentinarra –bosgarrena ere irabazi zuen–, Juan Fermin Mitxelena zinegotziaren eskuetatik. Aitzineko orrialdean, Pantxito Telletxea, herriko xake jokalaria. ko Lesakako bulegoko zuzendaria eta Juanjo Guerrero eta Agustin Santos antolatzaileak izan ziren.
Diego Adla argentinarra berriz ere irabazle zazpigarren txapelketan Argentinako Diego Adla Nazioarteko Maisua juxtu-juxtuan irabazle suertatu zen 2000ko irailaren 2an burututako Lesakako VII. Xake Irekian. Desenpate
laugarren metatze-sistemak erabaki zuen txapelketa. Felix Izeta izan zen bigarrena. Guzira ehun jokalari (35 ELO FIDE, 25 ELO nazional) agertu ziren udal pilotalekura, bertzeak bertze zenbait Maisu Haundi Félix Izeta eta Carlos Cruz-Lopez gipuzkoarrak, Mario Gomez bizkaitarra, Unai Garbisu nafarra, Bogdan Lalic inglesa eta Pablo Glavina, Diego del Rey eta Diego Adla (garaile izan zena) argentinarrak bezala. Sari bereziak honako hauek irabazi zituzten: Xabier Iribarren (lehenbiziko herritarra), Amaia Iza (1. Infantila), Miguel Rada (1. gaztea), Miguel Navarro (1. nafarra) eta Manuel Mayo irundarra(1. gipuzkoarra). Heldu den urtean, Beti Gaztek txapelketaren VIII. edizioa antolatu nahi du eta, berrikuntza gisara, horrekin batera eta txanda eta txanda artean I. «Lesaka Herria» Nazioarteko Xake Ireki azkarra jokatuko da, bortz minutura banakako erlojuaren aurkako sistemarekin. G
287
ARETO-FUTBOLA
Futbol ttikian ere ari dira lesakarrak Areto-futbola
Z
elai haundian eta hameka lagunek hameka lagunen kontra jokatzen duten futbol haundiak segida izan du Lesakan futbol ttikian ere. Areto-futbolean bortz lagun aritzen dira elkarren kontra eta zelai ttikiagoa da. Beti Gaztek 1991-92 denboraldian kantxaratu zuen lehen aldiz areto-futbol taldea, Gipuzkoako Hirugarren mailan. Etxeko partiduak Irain eskolako pilotalekuan jokatu zituzten eta geroztik halaxe egin dute. Beñardo Zamora eta Txiku Antzizar entrenatzailearen erranetan hamar jokalari izan ziren denboraldi hartan: Matias Telletxea eta Manuel Telletxea etxalartarrak, Lesakako Justo Agirretxe, Andoni Zamorano, Alberto Arakues, Fernando Zoco, Peio Telletxea «Elordi», Joxe Mari Telletxea «Txapeltegi» eta Patxi Rodriguez eta Rafael Retegi igantziarra. Lehen urte hartan, lehendabiziko postuan hainbat jardunaldiz egon ondotik, laugarren postuan akautu zuten. Zuzenean bi lehendabizikoak zuten mailaz igaiteko eskubidea, baina azkenean Beti Gaztek Gipuzkoako hirugarren mailatik bigarrenera igotzea lortu zuen eta kategori horretan mantentzen da geroztik. Txapelketako –eta areto futboleko historiako– lehendabiziko partidua Donostiako Bidebieta polikiroldegian jokatu zuten eta 2-3 irabazi zioten Ramon Vizcaino taldeari. Denboraldi hartan, 1992ko martxoaren
288
29an, Rafa Retegi lesionatu egin zen eta areto futbola utzi egin behar izan zuen betirako. Hurrengo denboraldian, entrenatzaile gisara hasi zen Rafa Retegi eta kargu horretan segitu du orain arte. Patxi Rodriguezek utzi zuen taldea baina gainerakoan jokalari berdintsuak zeuden. Bigarren mailan lehen aldiz jokatu bazuen ere, ederki eutsi zion mailari eta sailkapenean bosgarrena izan zen. 1993-94 denboraldian lan gehiago egin behar izan zuten kategoria mantentzeko. Bi fasetan jokatu zuten. Lehendabizikoan zortzi taldeko bi multzotan banatu ziren eta Beti Gazte seigarren sailkatu zen, 14 partidu jokatu eta gero, 4 irabazi, 3 berdindu eta 7 galdu ondotik. 52na gol zituen alde eta aurka. Honela, jautsiera fasea jokatu behar izan zuen eta hirugarren akautu zuen, maila mantenduz. Hamarretik lau partidu irabazi, bi berdindu eta lau galdu zituen, 46 gol sartuz eta 36 jasoz. Aipatzekoa da liga osoan Fernando Zoco izan zela golegile nagusia, 17 golekin. Kiroltasunaren saria ere Beti Gaztek jaso zuen. 1994-95 denboraldian jokalari dexente aldatu ziren areto-futbol taldean. Matias eta Manuel Telletxea Etxalarko anaiek, Alberto Arakues eta Jose Mari Altzugarai «Txapeltegi»k taldea utzi zuten eta hasi berriz, Xabi Altzuri eta Dabid Iturria aranztarrak, Juankar Unanua igantziarra eta
60 urte eta Beti Gazte
ARETO-FUTBOLA
1991-92
Beti Gazteko areto-futboleko lehen taldeetako bat: Txiku Anzizar (entrenatzailea), Manuel Telletxea, Fernando Zoco, Matias Telletxea, Joxe Mari Altzugarai «Txapeltegi». Andoni Zamorano, Justo Agirretxe, Alberto Arakues, Rafa Retegi eta Patxi Rodriguez. Miguel Angel Sarobe eta Javier Zubieta lesakarrak hasi ziren. Jokalarietan aldaketa izanagatik, aitzineko denboraldiaren kopia hutsa izan zen 1994-95ekoa. Haserako fasean seigarrenak izan ziren, hamalau partiduetatik lau bakarrik irabazi eta gainerakoak galduta. 49 gol egin zituzten eta 78 jaso. Jautsiera fasean hirugarrenak izan ziren, lau partidu irabazi, bat berdindu eta lau galduta (30 gol alde eta 36 aurka). Berriro bigarren mailari eutsi zioten. Ligako bi zatien artean kopan ere parte hartu zuen Beti Gaztek.
1995-96 denboraldian, Xabi Zugarramurdi aranztarra eta Pali Hidalgo sartu ziren taldean. Jose Mari Altzugarai ere taldera itzuli zen eta David Iturriak utzi egin zuen, futbolean hasteko. Hamar taldeko bi multzotan banatu zen liga eta bi fasetan jokatu zen. Lehendabizikoan zortzigarren izan ziren, 5 partidu irabazi, 5 berdindu eta 8 galduta (63 gol alde, 83 kontra). Honela, jautsiera fasea jokatu behar izan zuten berriro. Bosgarrenak izan ziren, 9 partidu irabazi, 1 berdindu eta 8 galduta (89 gol alde eta 75 aurka) eta maila mantendu zuten berriro. Pali Hidalgok 50 gol sartu zituen denboraldi osoan. 1996-97 denboraldia hasterakoan, lehen mailan aritzeko aukera eskaini zioten taldeari, Gipuzkoako ligan izandako birmoldaketa baten ondorioz. Beti Gaztek uko egin zion ordea. Rafa Retegi entrenatzailearen ustez «gure intentzioa ez da kategoriaz goitzea, jokatzea eta kirola egitea baizik». Aurrekontuari zegokionez, 1996-97 denboraldi horretakoa berrogei mila duro pasatuxekoa zen, «gehien bat arbitraiak, fitxak eta elkarteak ordaintzen dituen desplaza-
289
ARETO-FUTBOLA
Bortzirietako futbito txapelketa Txapeldunak
1991.- KAMINERO OSTATUA
Antonio Javier Fagoaga, Alberto Arakues, Peio Telletxea «Elordi», Justo Agirretxe, Patxi Zamorano, Andoni Zamorano, Patxi Rodriguez eta Kotte Etxepare.
1992.- ATLANTIC XIXAS
Javier Bertiz, Francisco Javier Elizaintzin, Xabier Bendoiro, Vicente Lakosta eta Patxi Iriarte.
1993.- TXIPI
Joseba Irazoki, Tapia, Oskar Urkiola, Asier Gogorza, Iñigo Perez, Txema Otxoteko, Andoni Larrañaga eta Agirre.
1994.- Etxalarko taldeak irabazi zuen.
290
menduak ordaintzeko». Sarrerarik kobratzen ez zutenez, zenbait lan egin behar izaten zituzten jokalariek, diru hori nolabait kitatzeko. «Bertze taldeekin txandatuz, Preferenteko futbol taldearen Lesakako partiduen sarrerak kobratzen ditugu eta urtero plantatzen den futbito txapelketaren antolaketa ere gure esku dago» zioen entrenatzaile igantziarrak. Urte hartan honako jokalari hauek izan zituen bere erranetara. Jokalaria Xabi Zugarramurdi Javier Zubieta Xabi Altzuri Joxe Mari Altzugarai Juankar Unanua Fernando Zoco Pali Hidalgo Aingeru Irigoien Andoni Olabarri Migel Angel Sarobe Aitor Igoa Imanol Igoa
Herria Arantza Lesaka Arantza Lesaka Igantzi Lesaka Lesaka Igantzi Lesaka Lesaka Lesaka Lesaka
Adina 27 22 24 30 25 26 22 30 26 21 24 26
Rafa Retegiren ustez, helburu nagusia maila mantentzea zen. «Gure helburu nagusia maila mantentzea izanen da eta hori nahiko errex lortuko dugula iduritzen zait. Ez dut uste kategoriaz igotzea inork pentsatu duenik». Halaxe izan zen. Denboraldia fase bakarrean jokatu zen, hamalau talderekin. Beti Gazte zazpigarrena izan zen, erdi-erdian, 12 partidu irabazi, 3 berdindu eta 11 galduta. 112 gol sartu eta 91 jaso zituen. Honela definitzen zuen taldea Igantziko entrenatzaileak: «Fisikoki ongi prestatzen gara, batez ere teknika aldetik nahiko erdi mailakoak garela kontuan hartzen badugu. Fisikoa eta jokoa gogoekin hartzea dira gure ezaugarriak. Halere, faltan sumatzen dut joku antolatzaile bat edo golak aisa sartuko lituzkeen aurrelari bat. Futbitoan horrek aunitz erran nahi du taldearentzat». 1997-98 denboraldian, Aitor Igoa, Txapeltegi eta Pali Hidalgok utzi zuten eta Jon Arozena hasi zen taldean. Hamasei taldek jokatu zuten fase bakarrean (aitzineko urtean bezala, bi lehendabizikoak goiti eta bi azkenak
60 urte eta Beti Gazte
ARETO-FUTBOLA
1993
Irailan jokatu zen areto-futboleko lehendabiziko derbia, Berako TokiOna polikiroldegian. Beti Gaztekoen artean, Aitor Igoa, Rafa Retegi, Matias Telletxea, Joxe Mari Altzugarai, Manuel Telletxea, Imanol Igoa, Aingeru Irigoien, Andoni Olabarri, Fernando Zoco eta Juan Joxe Irazoki. Gure Txokoan ere bazen lesakarrik: Jon Martinez atezaina eta Raul García. hirugarren mailara jausten ziren). Lesakarrak zazpigarrenak izan ziren, 12 partidu irabazi, 7 berdindu eta 11 galdu ondotik (128 gol alde eta 113 kontra). 1998-99 denboraldian Andoni Olabarrik utzi eta Pali Hidalgo eta Xixo Aiestaran hasi ziren. Aitzinekoan bezala, hamasei talde aritu ziren eta berriz ere zazpigarren izan zen Beti Gazte. 29 partidu
jokatu zituen (bat suspenditu baitzen), 15 irabazi, 1 berdindu eta 13 galduz (145 gol alde eta 101 kontra). 1999-2000 denboraldiko, azkenik, aldaketa dexente izan ziren taldean. Xabi Zugarramurdi, Jon Arozena eta Imanol Igoak utzi zuten taldea eta Fernando Susperregi, Iban Maia, Igor Atzugarai eta Jaime Iturria aranztarra hasi ziren. Beti Gaztekoek zortzigarren postuan akautu zuten hamaseiko multzoan, 14 partidu irabazi, 2 berdindu eta 14 galdu ondotik (136 gol alde eta 122 kontra). Aitzineko urteetan bezalatsu akautu arren, Rafa Retegi entrenatzaileak zerbait gehiago espero zuela adierazi zuen: «Bertze taldeak urtetik urtera pixko bat aitzinera egiten dutela iruditzen zait, baina gu maila berean gelditu garela uste dut». Gainera, 2000-2001 denboraldian taldea ateratzeko arazoak izanen zirela erran zuen (azkenean, deialdia berezia egin bazen ere, ez zen posible izan): «Jokalari batzuk uzteko asmoa dute eta gainera, eskolako guraso batzuk frontoiko argiak seguru ez daudela eta keja azaldu dute. Heldu den urtean aldatzeko intentzioa dute. Hori ho-
291
ARETO-FUTBOLA
rrela bada, entrenatzeko eta jokatzeko lekurik gabe gelditzen gara Lesakan». XXI. mendean ere Lesakako areto-futbol taldeak segida izatea espero dugu.
Bortzirietako futbito txapelketa Lehendik ere hamaika futbito txapelketa jokatu ziren Beti Gazteren antolakuntzapean udal pilotalekuan (beheitiko frontoian). Jendeak gainezka bete ohi zuen frontoia –goitiko harmailak egin gabe zeuden oraindik– eta sekulako animazioa izaten zen txapelketa haietan. Beti-zaharrak, Agiña, Kalaxka, Irrintzi, Kilkerrak, Esflaustruak, Arantzako Ekaitza… talde aunitz izan ziren 1970. hamarkada akabailan eta 1980.eko hasieran parte hartu zutenak. 1988. urtean Beti Gazte hasi zen berriro txapelketa azkarra antolatzen, gizonezko zein emakumezkoentzat.
292
1993
Maiatzaren 14an Irungo Artaleku polikiroldegian jokatu zuen Beti Gaztek, 1992-93 denboraldiko partidua. Joxe Mari Altzugarai «Txapeltegi», Matias Telletxea, Rafa Retegi (entrenatzailea), Manuel Telletxea, Aingeru Irigoien, Juan Joxe Irazoki, Justo Agirretxe eta Fernando Zoco. 1989ko txapelketan bi multzotan banatu ziren gizonezkoak eta nesken eta haurren txapelketak ere jokatu ziren. Gizonezkoen A multzoan hamasei talde aritu ziren kopa sisteman eta B multzoan zazpi. A multzoko finalean Kaminero Ostatuak 6-1 irabazi zion Kalaxkari.
60 urte eta Beti Gazte
ARETO-FUTBOLA
1994-95
Aitor Igoa, Manuel Telletxea, Matias Telletxea, Andoni Olabarri, Rafa Retegi, Imanol Igoa, Joxe Mari Altzugarai, Aingeru Irigoien eta Fernando Zoco. Kamineron Antonio Javier Fagoaga, Pello Telletxea (2 gol finalean), Patxi eta Andoni Zamorano, Justo Agirretxe (4 gol), Jose Luis Retegi eta Kotte Etxepaek jokatu zuten. B multzoko finalean Oberenak 7 eta 5 irabazi zion Invencibles taldeari. Oberenan Mattin Irazoki (6 gol egin zituen finalean), Oskar Urkiola (gol bat), Imanol Etxeberria, Asier Etxeberria, I単igo Olaetxea, Unai Etxepare, Aitor Erkizia eta Eneko Fernandez aritu ziren. Nesketan hiru talde aurkeztu ziren, bi Beti Gazteren izenean eta Gure Txokoakoa. Finala herriko bi taldeek jokatu zuten eta B taldeak 11-0 irabazi zion
A taldeari. Txapeldunen taldean Kris Hidalgo, Idoia Telletxea (3 gol finalean), Edurne Aranburu (3 gol), Sonia Salgado (5 gol), Gotzone Rekondo eta Amaia Larralde aritu ziren. 1991. urtean, elkartearen 50. urteurrena ospatzeko Bortzirietako futbito txapelketa indarberritu zuen Beti Gaztek. Irain eskolako pilotalekuan jokatzen hasi ziren eta geroztik bertan egin dira txapelketa guziak. Hasieran jendea alfer xamarra zen eta ez zen bertara hurbiltzen, baina pixkanaka ohitura hartu eta itxura polita hartzen zuen frontoiak.
Bortzirietako I. futbito txapelketan Kaminero txapeldun Lehendabiziko urte hartan, 27 taldek hartu zuten parte, gehienak lesakarrak, baina baita Bera, Etxalar, Arantza, Igantzi edo Zubietakoren bat ere. Txapelketa hura Lesakako Kaminero Ostatuak irabazi zuen, ekainaren 22an
293
ARETO-FUTBOLA
Bortzirietako futbito txapelketa Txapeldunak
1995.- ZURRUT
Joanes Otxoteko, Aitor Erkizia, Felipe Saragueta, Jabier Lekuona, Andoni Larrañaga eta Txema Otxoteko. Oskar Urkiola eta Jon Irazoki ere aritu ziren.
1996.- HAIZEGOA OSTATUA
Matias eta Manuel Telletxea, Javier Larrui, Asier Arburua, Ignacio Lasaga, Joseba Aranburu, Patxi Indaburu eta Borja Garcia.
1997.- LEKUNE
Julian Hernandez, Iñaki Igoa, Igor Telletxea, Joxeangel Mitxelena, Mikel Almandoz, Pascual Taberna, Gerardo Telletxea eta Alejo Sarobe.
294
Etxalarko Xurrukak Drum taldeari 7-2 finala irabazi ondotik. Txapelketako bi talde erregularrenak jokatu zuten finala. Kaminerok finalera ailegatzeko egindako bidea honako hau izan zen: lehen kanporaketan Tximistak kanporatu zuen (13-6), bigarrenean Beti Zurrutan (13-4), final laurdenetan Tzokolte Zuizter (124) eta finalerdietan Berako Jatorrak (5-3). Xurrukak taldeak, berriz, Zama kanporatu zuen lehenbizi (12-4), Zubieta (5-3), final laurdenetan Tele-Bote (8-6) eta finalerdietan Esflaustrak (7-2) Finalean uste baino errexago gailendu ziren lesakarrak. Hasieran Xurrukak taldea hasi zen dominatzen baina bi lehendabiziko golak Kaminerok sartu zituen. Hortik aitzinera lesakarrak izan ziren nagusi eta gol bikainak ikusteko aukera izan zen. Xurrukakoek ere, noizbehinka jokaldi politak egin zituzten baina suerte txarra izan zuten zutoinekin. Kaminero ostatuko taldean Antonio Javier Fagoaga, Alberto Arakues, Peio Telletxea «Elordi», Justo Agirretxe, Patxi Zamorano, Andoni Zamorano, Patxi Rodriguez eta Kotte Etxepare aritu ziren. Finalaren aitzinetik jokatutako partiduan, Esflaustrak taldeak lortu zuen hirugarren postua, Jatorrak taldeari 5-4 irabazi ondoren partidu bizi eta ikusgarri batean.
92ko txapelketan Iruritakoak nagusi Taldeko 8 lagun eta gehienez 3 federatu aritzeko baimena zegoen. Kopa sisteman jokatu zen. Mutiletaz gain, neskak eta benjamin, alebin, infantil eta kadete mailako mutikoek ere jokatu zuten beraien txapelketa. Helduen mailan, gehien bat Iruritako jokalariz osatutako Atlantic Xixas taldea izan zen irabazlea, finalean Lesakako Los Taurinos taldeari 8 eta 0 irabazi ondoren. Baztandarrek ez zuten lan haundirik egin behar izan txapelketa eskuratzeko, nagusitasun haundia erakutsi baitzuten finalean behinpin. Hirugarren eta laugarren postuak lesakarrentzat izan ziren, Sporting Spartzin eta Goldia taldeentzat
60 urte eta Beti Gazte
ARETO-FUTBOLA
1998-99
Lesakan orain arte jokatu den azken derbian beratarrek irabazi zuten. Denboraldi horretan lehen mailara igo ziren Gure Txokoakoak. Beti Gazten Jon Arozena, Juan Carlos Unanua, Aingeru Irigoien, Imanol Igoa, Rafa Retegi (ent.), Fernando Zoco. Jabier Zubieta, Xabi Altzuri eta Pali Hidalgo. hain zuzen. Senior maila honetan 25 talde aritu ziren eta, aipatu bezala, ttikien eta emakumeen mailatan ere zenbait talde aritu ziren.
93ko txapelketa Txipi taldeko beratarrentzat Berako Txipi taldea izan zen garaile, finalean Los Taurinos taldeari 9 eta 3 irabazi ondoren. Beratarrek ez zuten arazo haundirik izan finalean gailentzeko. Txapeldunen taldean Joseba Irazoki, Javier Tapia, Oskar Urkiola, Asier Gogorza, Txema Otxoteko eta Andoni
Larrañaga aritu ziren, bertzeak bertze. Los Taurinos-ekoek bigarren finala zuten bainan orduan ere ez zuten suerterik izan. 1994. urteko txapelketa Etxalarko taldeak irabazi zuen, finala 5 eta 4 irabazi ondotik, baina ez da bertzelako daturik.
95ko txapelketan Berako Zurrut garaile 1995ko ekainaren 30ean burutu zen Irain eskolako pilotalekuan futbito txapelketaren finala. Bertan, Berako Zurrut taldea eta Lesakako Los Simpson taldea aritu ziren aurrez aurre eta partidu gogor baten ondoren beratarrak 4-2 nagusitu ziren. Finalean nagusitu ziren jokalariak honako hauek izan ziren: Javier Lekuona, Txema eta Juanes Otxoteko, Felipe Saragueta, Aitor Erkizia eta Andoni Larrañaga. Gogoratu behar da talde eta txapelketa honetan jokatu zuela bere azken partidua Jon Irazokik, trafiko istripuan hil aitzinetik. Taldeko partaideek berari eskaini zioten garaipena. Oskar Urkiola jokalariak ere ezin izan zuen finala jokatu eta atezaina ere berandu ailegatu zela kontuan hartzen badugu, hasierako minutuak bortz jokalarirekin –aldaketarik gabe, beraz– joka-
295
ARETO-FUTBOLA
tu zuten beratarrek. Halere, 2-0 aitzinetik paratu ziren. Atsedenaldiaren ondotik berdintzea lortu zuten Los Simpson taldekoek eta Zurrutekoak nekatuagoak baziruditen ere, bi kontraeraso bizkorren ondoren 4-2ko emaitza ezarri zuten markagailuan. Nekea eta nerbioen ondorioz, bukaera aldera sobera gogortu zen partidua eta lan ona egin zuen Rafa Retegi epaileak behin baino gehiagotan bi minuturako egotzi behar izan zituen jokalariak. Txapelketa honetan hemeretzi taldek hartu zuten parte.
96ko txapelketan Etxalartarrak nagusi Haizegoa Ostatua taldeak irabazi zuen 1996ko edizioa. Lesakako ostatu baten izena eraman arren, Etxalarko gazteek osatzen zuten taldea eta 6-2 irabazi zioten ekainaren 29ko finalean Lesakako Zama Bat taldeari. Etxalartarrek, txapelketa oso-
296
1995-96
Denboraldiko azken partiduan, Xabi Zugarramurdi, Rafa Retegi, Fernando Zoco, Jabier Zubieta, Migel Angel Sarobe, Joxe Mari Altzugarai, Pali Hidalgo, Xabi Altzuri, Juan Carlos Unanua eta Imanol Igoa. an barna erakutsi zuten nagusitasuna –partidu guziak irabazi baitzituzten– agertu zuten finalean ere eta 5-0 aitzinetik egon ziren. 5-2ra hurbildu ziren lesakarrak baina finala bukatzear zegoela, Ignacio Lasagak txapela kentzeko moduko gola sartu zuen, azken emaitza ezarriz. Sari nagusiaz eramateaz gain, Javier Larrui taldekideak lortu zuen goleatzaile onenaren saria, 17 golekin. Matias eta Manuel Telletxea, Javier Larrui, Asier Arburua,
60 urte eta Beti Gazte
ARETO-FUTBOLA
1996-97
Gure Txokoaren kontra ez ezik, Goizuetako Umore Onaren kontra ere jokatu du derbia Beti Gaztek zenbait urtez. 1997ko maiatzaren 26an Goizuetak omenaldia eskaini zien bertan sortutako futbolariei eta Beti Gazte gonbidatu zuten. Goitian, Joxe Mari Bakerorekin batera, Migel Angel Sarobe, Andoni Olabarri, Xabi Zugarramurdi, Jabier Zubieta, Joxe Mari Altzugarai, Rafa Retegi, Pali Hidalgo, Imanol Igoa, Juan Carlos Unanua, Xabi Altzuri eta Aingeru Irigoien. Beheitiko argazkian Bakero anaiarreba batzuk (Joxe Mari, Xanti, Itziar eta Ainhoa), Manuel Etxeberria Osasunako jokalari ohia eta Umore Ona eta Beti Gazteko areto futboleko jokalariak.
297
ARETO-FUTBOLA
Bortzirietako futbito txapelketa Txapeldunak
1998.- CHANPION LUIS
Enrique Petrirena, Juanjo Irazoki, Iñigo Rodriguez, Juan Antonio Calleja, Igor Romano, Mattin Irazoki, Andoni Olabarri eta Aitor Igoa.
1999.- MOTOSIERRA MIX
Zugarramurdi anaiak (Xabi, Bittor, Joseba eta Iban), Altzuri anaiak (Juanjo, Mikel eta Xabier), Andoni Larrañaga, Imanol Iturria eta Jaime Iturria.
2000.- GRAN HERMANO
Fernando Susperregi, Xixo Aiestaran, Igor Romano, Borja Senosiain, Iñigo Rodriguez, Aitor Mitxelena, Mikel Almandoz, Joseba Etxarte, German Terreros eta Joseba San Sebastian.
298
Ignacio Lasaga, Joseba Aranburu, Patxi Indaburu eta Borja Garciak osatu zuten taldea. Finalaren aitzinetik hirugarren eta laugarren posturako norgehiagoka jokatu zen Maula eta Los Taurinos talde lesakarren artean. 6-4 irabazi zuen Maula taldeak. Guztira hamabortz taldek parte hartu zuten 1996ko edizioan, 8 Lesakakoak, 5 Berakoak eta Etxalar eta Arantzako bana.
97ko txapelketa aspaldiko partez lesakarrentzat Lesakako Lekune taldea nagusitu zen 1997ko futbito txapelketan, finalean Etxalarko Haizegoari –1996ko txapeldunak– 4 eta 3 irabazi ondotik. Finala borrokatua eta ikusgarria suertatu zen. Kantxa gainean bi joku molde ezberdin ikusteko aukera izan zen. Etxalartarrek, kirol honetan esperientzia gehiago zuten eta teknika aldetik lesakarrak baino hobe ibili ziren. Hauek, ordea, prestakuntza fisiko ikaragarria erakutsi zuten –atezaina ezik, denak sokatira taldekoak ziren– eta erritmo bizian jokatu zuten partidu osoan, talde lan ederra eginez. Sari nagusiaz gain, Gerardo Telletxea taldekideak lortu zuen golegile onenaren saria, 12 golekin. Julian Hernandez, Iñaki Igoa, Igor Telletxea, Joxeangel Mitxelena, Mikel Almandoz, Pascual Taberna, Gerardo Telletxea eta Alejo Sarobek osatu zuten taldea. Norgehiagokarik jokatu ez bazen ere, Lesakako Zama taldea izan zen hirugarren eta Berako Txuritabeltz laugarrena. Hamahiru taldek parte hartu zuten, 7 Lesakakoak, Arantza eta Berako bina eta Etxalarkoa eta Irungo bana. 1991n Kaminerok irabazi zuenetik ez zen inoiz txapela Lesakan gelditu. Chanpion Luis lesakarrak irabazle 1998an Lesakako Chanpion Luis nagusitu zen 1998ko Bortzirietako futbito txapelketan, finalean Igantziko Biltoki taldeari 8-1 irabazi ondotik. Finala ez zen uste bezain ikusgarria
60 urte eta Beti Gazte
ARETO-FUTBOLA
1996-97
Aitor Igoa, Aingeru Irigoien (Igantzi), Pali Hidalgo, Imanol Olabarri, Rafa Retegi. Juankar Unanua, Joxe Mari Txapeltegi, Xabier Altzuri (Arantza), Fernando Zoco eta Jabier Zubieta. izan. Halere, lehen zatian, azken emaitzak ikustera ematen duena baino borroka handiagoa izan zen. Igantziarrek izan zituzten beraien aukerak baina ez zuten atean asmatu. Txapelketan erakutsitako maila ez zuten lortu eta, honenbertzez, Biltokiren 20. urteurrena behar bezala ospatu gabe gelditu ziren. Lesakarrek, berriz, txapelketako talde onena izan zela erakutsi zuten. Horretaz gain, Mattin Irazoki, txapelketako goleatzaile nagusia ere taldean zuten eta finalean bertze lau gol sartu zituen –guzira 23 sartu zituen–. Enrique Petrirena, Juanjo Irazoki,
Iñigo Rodriguez, Juan Antonio Calleja, Igor Romano, Mattin Irazoki, Andoni Olabarri eta Aitor Igoak osatu zuten taldea. Hirugarren eta laugarren posturako norgehiagokan, berriz, Lesakako Zezenak taldeak 5 eta 2 irabazi zion Elizondoko Txokoto taldeari. Azken bi partidu hauek jokatu baino lehen minutu banako ixilunea gorde zen egun batzuk lehenago trafiko istripuan hildako Julian Hernandez –txapelketan parte hartzen ari zen atezain gisara– eta Blas Goizueta gogoratuz. Hemezortzi taldek parte hartu zuten 1998ko txapelketan. Bortzirietatik aparte, Elizondo, Narbarte eta Behobiatik etorri ziren.
1999an lehen txapela aranztarrentzat Arantzako Motosierra Mix taldea nagusitu zen 1999ko Bortzirietako futbito txapelketan, finalean Lesakako Los Taurinos taldeari 5 eta 3 irabazi ondotik. Txapelketa hartako ezaugarri nagusia talde
299
ARETO-FUTBOLA
gehienen arteko berdintasuna izan zen eta finalean ere hori nabaritu zen. Atsedenaldira banako berdinketarekin ailegatu ziren, eta bigarren zatiaren hasieran lesakarrak 1-2 aitzindu baziren ere, aranztarrek buelta eman zioten markagailuari. Kontuan hartu behar da finalerdian mina hartu zuela Los Taurinos taldeko atezainak eta bere ordez jokatu ohi zuenak ere, ez zuela finala jokatzerik izan. Halere, Motosierra Mix taldekoak ongi merezitako txapeldunak izan ziren. Zugarramurdi anaiek (Xabi, Bittor, Joseba eta Iban), Altzuri anaiek (Juanjo, Mikel eta Xabier), Andoni Larra単aga, Imanol Iturria eta Jaime Iturriak osatu zuten taldea. Hirugarren eta laugarren posturako norgehiagokan, Berako Errekalde eta Faidel ostatuak aritu ziren. Seina berdindu zuten, baina Errekaldek eskuratu zuen hirugarren postua. Guzira 17 talde aritu ziren 1999ko edi-
300
1998-99
Imanol Igoa, Jabier Zubieta, Rafa Retegi, Juankar Unanua (Igantzi), Fernando Zoco. Aingeru Irigoien, Xabier Altzuri (Arantza), Xabier Zugarramurdi (Arantza), Jon Arozena eta Pali Hidalgo. zioan, hameka Lesakakoak, Berako bi eta Etxalar, Igantzi, Arantza eta Behobiako bana. Faidel ostatuko Jokin Rico izan zen txapelketako goleatzailerik onena, hamazazpi golekin. Hirugarren eta laugarren posturako partidua hasi baino lehen hamahiru zituen, Glent Grant taldeko I単igo Rodriguezek baino bi guttiago. Azken partidu horretan lau gol sartu zituen Jokinek. Jokalari onenari antolatzaileek emandako
60 urte eta Beti Gazte
ARETO-FUTBOLA
1999-2000
Juan Carlos Unanua, Jabier Zubieta, Fernando Zoco, Fernando Susperregi, Rafa Retegi, Aingeru Irigoien, Jaime Iturria, Miguel Angel Sarobe eta Xabi Altzuri. (Xixo Aiestaran, Iban Maia, Pali Hidalgo eta Igor Altzugarai falta) saria Los Taurinos taldeko Modesto Maia «Pillotegi»rentzat izan zen. Finala hasi baino lehen minutuko ixilunea gorde zen Julian Hernandez eta Blas Goizueta zirenen omenez.
2000. urtean Lesakako Gran Hermano garaile Lesakako Gran Hermano taldea nagusitu zen 2000. urteko Bortzirietako futbito txapelketan, finalean Arantzako Max Motosierra taldeari –aitzineko urtean txa-
peldun suertatu ziren jokalariekin– 3 eta 1 irabazi ondotik. Aranztarrek ezin izan zuten txapelketa osoan erakutsitako joku ederra kantxaratu, lesakarrek ongi defendatzeaz gain, kontraeraso bizkorrekin arriskua sortu baitzuten. Atsedenaldirako 2 eta 0 irabazten ari ziren Gran Hermanokoak. Bigarren zatia aranztarrek gola sartu eta kontuak estutu zituzten, baina bertze kontraeraso batean gol erabakiorra sartu zuten lesakarrek. Fernando Susperregi, Xixo Aiestaran, Igor Romano, Borja Senosiain, Mikel Almandoz, Iñigo Rodriguez, Joseba Etxarte, Aitor Mitxelena, German Terreros eta Joseba San Sebastian aritu ziren talde txapeldunean. Hirugarren posturako lesakarren arteko lehia borrokatuan UPN Kartzelerok 8 eta 7 irabazi zion Zamari. Unai Etxepare (UPN Kartzelero) izan zen golegile nagusia, 15 golekin eta Arantzako Max Motosierra taldeko David Iturria izendatu zuten txapelketako jokalari onena. G
301
SASKIBALOIA
Beti Gaztekoak saskipean Saskibaloia
S
askibaloi taldeak ere egin zuen bere agerpena Beti Gazte elkarteko historian. 1995-96 denboraldian hasi ziren eta lau urtez Gipuzkoako kantxetan barna ibili dira lesakarrak. Lehendabiziko eta azken denboraldiak ez ziren sobera onak izan, baina tarteko bietan ederki moldatu ziren. 1996-97 denboraldian, adibidez, sailkapenaren buruan ere egon ziren, lehendabiziko zortzi partiduak bata bertzearen ondotik irabazi ondotik. Kirol honetan senior mailan BaztanBidasoa guzian aritzen zen talde bakarraren aurkezpen gisara, honako artikulu hau argitaratu zen 1995eko urriko lehen hamabortzaldiko Ttipi-ttapan:
«Bet i Ga zteko saskiba loi ta ld ea k le h en de n bora ld i a ri e ki n d io
Senior mailan, eskualde osoan ari den saskibaloi talde bakarra da eta 9 jokalariz osatua dago, guztiak lesakarrak. Aurtengoan Gipuzkoako bigarren mailan jokatuko dute, bertze zorzi talderekin batera. Kategorian nola moldatuko diren jakitea ezinezkoa da momentuz, denentzat esperientzia berria baita. Taldeko jokalaria den Imanol Etxebe rriaren erranetan, «aurtengo denboraldirako dugun helburu bakarra partiduak jokatzea da, partiduz partidu joan, esperientzia hartuz bidenabar». Izan ere, lagun koadrila batek sortutako taldea da. «Eskolako kanastetan auniz-
302
tan elkartzen ginen eta partidutxoak jostatzen genituen. Honela, pixko bat serioago hartu eta txapelketa ofizialak jokatzen ahal genituela pentsatu genuen» dio Imanolek. Entrenatzaile lanetarako, herrian titulua duen inor ez dagoenez kanpora jo behar izan dute, eta Zalaingo lantegian ari den Gregorio Miguel Ezkerro irundarra izanen da entrenatzailea aurtengoan, nahiz eta entrenamendu guzietara agertzeko arazo dexente izanen dituen. Halere, datorren urterako jokalariren batek titulua atera eta Federazioan fitxa sartzeko intentzioa dute. Saskibaloi taldearen aurrekontua 300.000 pezeta ingurukoa da.
Leh eneng oan ka le Beti Gazteko saskibaloi taldeak galdu egin zuen bere aurkezpen partiduan. Donostiako Alde Zaharra taldea 54-74 gailendu zen Irain eskolako frontoian urriaren 21ean jokatutako lehendabiziko partidu horretan. Partiduan zehar bi puntutaraino hurbildu ziren lesakarrak, bainan ez zuten aitzinetik jartzerik izan. Beti Gazteko lehen saskiratze ofiziala Santiago Altzugaraik egin zuen. Saskiratzaile onena, berriz, Pantxito Telletxea izan zen, 18 punturekin. Lehendabiziko entrenatzailearen faltan, Javier Oiartzabalek bete zuen entrenatzaile postua. Lehenengoan kale, ea hurrengoan balekoa den». Jokalaria Altura Adina Santiago Altzugarai 1,88 24 Javier Olaetxea 1,78 20 Vicente Igartzabal 1,89 23
60 urte eta Beti Gazte
SASKIBALOIA
1995-96
Beti Gazteko saskibaloi taldearen lehendabiziko denboraldian kirola egitera eta esperientzia hartzera kantxaratu ziren lesakarrak: Imanol Etxeberria, Javier Olaetxea, Javier Oiartzabal (monitorea), Miguel Larra単aga, Santiago Altzugarai. Pantxito Telletxea, Juanjo Guerrero (monitorea), Mikel Maritxalar eta Unai Bango. Pantxito Telletxea 1,87 23 Unai Bango 1,93 21 Imanol Etxeberria 1,74 20 Miguel Larra単aga 1,70 20 Txarli Aiala 1,85 24 Josetxo Mitxelena 1,83 20 Entrenatzailea: Gregorio Miguel Ezkerro
303
SASKIBALOIA
Monitorea: Javier Oiartzabal Monitorea: Juanjo Guerrero Delegatua: Agustin Santos
Jokalari hauetaz gain, Jon Lopez, Mikel Etxalar, Javier Oiartzabal, Mikel Maritxalar, Iker Juarez eta Pedro Lanzek ere minutu batzuk jokatu zituzten denboraldi hartan. Saskiratzaile onena Unai Bango izan zen, 250 punturekin. Saskibaloiak eskualdean zuen egoeraren analisia ere egiten zen Ttipi-ttaparen ale hartan. Beti Gazteko taldearen agerpenak lau urtez mantenduko zen itxaropen argi bat pizten zuen: ÂŤ1990. hamarkada haseran, Doneztebeko Erreka taldeko emakumeak ziren saskibaloian helduen mailan ari ziren bakarrak. Haiek ere utzi egin zuten ordea, eta Beti Gazteko saskibaloi taldea sortu arte hutsune haundia zegoen kirol honi dagokionez eskualde mailan. ‘Bortziriak’ kirol taldearekin ere izan zen saiakeraren bat, kadete eta jubenil mailetan taldeak osatzea lortu zelarik, baina ez zuten aunitz iraun. Orain, Beti Gazteko mutilekin hutsune hori bete daÂť. Gipuzkoako bigarren maila hamarna taldeko bi multzotan eta bederatziko bertze batean banatua zegoen eta sailkapena-
304
ren arabera, bigarren fasean bertze ligaxka bat jokatzen zen. Beti Gaztek bederatzi taldeko multzoan jokatu zuen eta zortzigarrena izan zen. Bigarren fasean ere ez zuen emaitza onegirik eskuratu, partidu bakarra irabazi baitzuen, baina lehen urte hartako helburu nagusia jokatzea eta esperientzia hartzea zenez, balantze positiboa egin zuten jokalariek eta hurrengo denboraldian berriz ere kantxaratuko ziren.
1996-97 denboraldian sailkapenaren buruan 1996-97 denboraldian, liga bikaina egin zuen Beti Gaztek. Lehen denboraldian hartutako esperientziaren ondorioz, ederki moldatu ziren jokalariak. Saskibaloi taldearen lehendabiziko denboraldiko jokalari beretsuek segitu zuten bigarren denboraldi hartan eta Felix Egues izan zen berritik hasi zen bakarra. Liga hasera ezin hobea egin zuten, lehendabiziko bederatzi partiduak irabazi baitzituzten. Sailkapenaren buruan egon ziren, beraz, baina gero bi partidu galdu zituzten. Aitzineko postuan ibili ziren denboraldi osoan, baina azken sailkapenean, denboraldi guziko posturik txarrenean gelditu ziren. Halere, hamalau talderen artean seigarrenak izan ziren 40 punturekin, 14 partidu irabazi eta 12 galdu ondotik. 1.481 puntu egin zituzten eta 1.416 jaso. Saskibaloi taldearen denboraldirik onena akautu zen modu honetara. Imanol
60 urte eta Beti Gazte
SASKIBALOIA
1997-98
Javier Olaetxea, Javier Oiartzabal, Santiago Altzugarai, Bixente Igartzabal, Mikel Maritxalar. Pantxito Telletxea, Imanol Etxeberria, Miguel LarraĂąaga eta Unai Bango. Ondoko orrialdean, Beti Gazte eta aurkako taldeko jokalariak baloiari adi, Irain eskolako pilotalekuan. Etxeberriak eraman zuen Electricidad Ayalak emandako kiroltasunaren saria.
1997-98 denboraldian sailkapenaren erdian 1997-98 denboraldian ere ongi ibili zen Beti Gazte eta sailkapenaren erdian akautu zuen liga. Roger Alan Bergman, Etxalarren bizi zen Michiganeko Estatu Batuarrak hartu zuen taldearen ardura eta bere erranetara Mikel Etxalar (pibotea, Sunbilla), Miguel LarraĂąaga (basea, Lesaka), Imanol Etxeberria (eskolta, Lesaka), Andoni Maritxalar (pibota,
Aretxabaleta), Iker Juarez (hegalekoa, Leioa), Santiago Altzugarai (hegaleko-pibota, Lesaka), Pantxito Telletxea (pibota, Lesaka), Mikel GarcĂa (eskolta, Lesaka), Mikel Maritxalar (hegaleko-pibota, Lesaka), Unai Bango (pibotea, Lesaka) eta Javier Olaetxea (hegalekoa, Lesaka) aritu ziren. Hamasei talderen artean zortzigarrena izan zen Beti Gazte, 47 punturekin, 17 partidu irabazi eta 13 galdu ondotik. 1.845 puntu lortu zituen eta 1.771 jaso. Electricidad Ayalak emandako kiroltasunaren saria berriz ere Imanol Etxeberriak etxeratu zuen.
305
SASKIBALOIA
1998-99 denboraldia: agurraren ordua saskibaloiarentzat 1998-99 denboraldia izan zen azkena, momentuz, Beti Gazte saskibaloi taldearentzat. Sailkapenean, aitzineko urteetan baino gibelxeago gelditu zen, hamahiru talderen artean hamargarrena izan baitzen, 30 punturekin: 24 partiduetatik 6 irabazi zituen eta 18 galdu zituen. 1.373 puntu saskiratu zituen eta 1.577 jaso. Halere, ez dago gaizki, batez ere lesio aunitz –tartean, taldearen sortzailetako bat izan zen Imanol Etxeberriaren lesio larria– eta jendez eskas xamar ibili zirela kontuan hartzen badugu. Gainera, sailkapenaren azken postuan egon zen zenbait jardunalditan, baina zulotik ateratzea lortu zuen. Unai Bango, Javier Oiartzabal, Mikel García, Imanol Etxeberria, Ion Irazoki, Iker Juarez, Javier Guillén, Bixente Igarzabal eta Mikel Maritxalar aritu ziren, Roger Bergman entrenatzailearen erranetara. Kiroltasunaren saria
306
1997-98
Roger Bergman entrenatzailea, Juarez, Maritxalar, Garcia, Maritxalar, Guerrero, Etxeberria, Bango, Larrañaga, Altzugarai eta Olaetxea. Mikel Garciarentzat izan zen. Denboraldi honekin adio erran zion Beti Gaztek saskibaloi federatuari.
Sanferminetako txapelketak Lau urte horietan saskibaloi taldea kantxaratzeaz gain, Sanferminen inguruan lehiaketa batzuk antolatu dituzte, gehien bat 3x3 txapelketak (hau da, hiru lagun bertze hiruren kontra, saski bakarrean jokatzen den modalidadea) edo hiruko saskiratze lehiaketak. 1998ko txapelketan, bi kategoriatan banatu ziren partehartzaileak, juniorrak (12 eta 17 urte artekoak) eta seniorrak (17 urtetik goitikoak). Seniorretan hamar tal-
60 urte eta Beti Gazte
SASKIBALOIA
1998-99
Roger Bergman, Jon Irazoki, Mikel Maritxalar, Bixente Igarzabal, Juanjo Guerrero, Unai Bango eta Iker Juarez. de aritu ziren. Gipuzkoako bi talde ailegatu ziren finalera eta bertan Eztenako Txurrua taldeak 21 eta 17 irabazi zion Tronix taldeari. Junior mailan bortz taldek eman zuten izena, lau Berakoak eta bakarra Lesakakoa. Finala Berako bi taldek jokatu zuten eta Euliak taldeak 18 eta 13 irabazi zion El Toro Jaurenari. Hiruko txapelketan, Iparraldeko David Susperregi izan zen onena. 1999ko uztailaren 3an ere bi kategoriatan banatu zuten txapelketa hau. Seniorretan bederatzi talde aurkeztu ziren, Lesaka, Irun, Gipuzkoako bertze zenbait herri eta Iparraldetik etorriak. Maila ede-
rra izan zuen txapelketak eta seniorretan Iparraldeko Four Killers taldeak irabazi zuen. Bigarrenak, Ordiziako Shark Teamekoak izan ziren. Gazte mailan, berriz, bortz talde aritu ziren eta Irungo Siempre Perdemos Con los de Dumboa izan zen onena, finalean Berako Zakil Onil taldeari irabaziz. Hiruko txapelketan, Iparraldeko Damien Bakis izan zen onena. 2000ko uztailaren 8an egindako txapelketan Lesakako Lautik Laura taldeak (Pantxito Telletxea, Mikel Maritxalar eta Javier Olaetxea) irabazi zuen 3x3 txapelketa, Tolosako Riki Riki Riki taldeari irabazita. Juniorretan, Irungo bi taldek jokatu zuten finala. Hiruko txapelketa, Iparraldeko Andoni Zuazok irabazi zuen. Honelako txapelketak oraindik ere ikusiko ditugu, ez baitira antolatzeko zailak. Beti Gazte federatua berriz ere ikustea, ordea, ez da hain errexa izanen. G
307
KIROLDEGIA
Sorreratik orain arte hainbat kirol Beti Gazten Kiroldegia
B
eti Gazte elkartearen barnean praktikatu diren bertze kirolen artean, badira oraindik jende aunitzek ezagutzen ez dituenak eta, zzoritxarrez, ezagutuko ez dituenak. Elkartea sortu zenean, futbolaz gain, txirrindularitza, pilota, atletismo eta mendi bokaliak zituen. Lehendabiziko hiruak aztertu ditugu aitzineko kapituluetan, baita azken hamarkadan sortutako berriagoak ere. Azken biak, mendi eta atletismo sailak alegia, bere gorabeherak izan dituzte elkartearen historiaren barnean. Gaur egun, zenbait mendi ateraldi egin eta Mendi Itzulia antolatzen duen taldea bada Beti Gazten, ez ordea atletismo talderik.
Atletismoa Atletismo sailak bere gorabeherak izan ditu Beti Gazten eta gaur egun ez da horrelakorik. Jose Luis Altzugarai «Zikiro»k
308
gogoratzen duenez, 1970. hamarkada haseran Beti Gazteko atletismo taldea Iruñera joaten zen probetan parte hartzera. Zikirorekin batera, Sanguino eta Dioni anaiak, Luciano Mitxelena eta Agustin Maritxalar ere aritu ziren. «Lasterka aritzearen historia Don Carlos Jimenez maisuak sartu zuen. Barraka ere noizbait gurekin etorri zen Iruñera (berak haundietan eta guk jubeniletan korritzen genuen). Santusen taxian sartu eta Iruñera joaten ginen, zenbat biaje! Orduan txapelketa batzuk irabazi nituen, baina Nafarroan maila handiegirik ez zegoelako. Jubenil mailan pare bat aldiz irabazi izanen nuen Nafarroako txapelketa. Hemendik Irungo Telesport taldera eraman ninduten eta han urte pare bat egin nituen. Hemezortzi urterekin, Euskadiko txapelketan hirugarrena izan nintzen eta Espainiakoan, zortzigarren, Lasarten egin zen proban». Beranduxeago ere egin da atletismoa
60 urte eta Beti Gazte
KIROLDEGIA
1982
Kirol Astearen barnean krossa antolatu zuen Beti Gaztek hainbat urtez. Aitzineko orrian, Joxe Luis Altzugarai «Zikiro», 1972ko Espainiako gazte mailako kros txapelketaren irteeran. Zortzigarren izan zen. bizkortzeko saiorik. 1986ko batzarrean azaldu zenez, atletismo eskola berpiztu nahi zen hurrengo urterako. Bi urte beranduago, ordea, egitasmo horrek asmo izaten segitzen zuen. Orduan, Jesus Mari Calvo herriko korrikalariak bultzatu nahi izan zuen proiektua, 1988ko abuztuaren 30ean zuzendaritza batzordeak egindako bileran azaldu zenez. Calvoren asmoa talde bat federatzea zen eta garai hartan berekin entrenatzen zuten gaztetxoek (Rafa Maritxalar edo Felix Irazoki, adibidez), fitxa izatea. Federatzeak suposatuko lukeen funtzionamendu moduaz eta bertze xehe-
tasunetaz luze eta zabal eztabaidatu ondotik, Mattari Altzuarteri, garai hartako Bortzirietako kirol koordinatzaileari, Nafarroako nahiz Gipuzkoako Federazioetan fitxa egiteko burutu beharreko tramiteen inguruan informazioa ematea eskatu zitzaion. Hantxe gelditu zen asmoa. Halere, 1987, 1988 eta 1989an Miniolinpiadak antolatu ziren eta krossa ere egin zen zenbait urtez. 1989ko krossari Julian Mitxelena «Barraka» Saria izena jarri zioten, Lesakako korrikalari handiaren omenez.
Mendia Beti Gazteren sorreran egon zen bokalietako bat izan zen alpinismo edo mendiarena. Guillermo Sarobe dioenez, «guttitan ateratzen ginen. Apezarekin joaten ginen hemen inguruko eskurtsioetara: Mendaur, Larun, Aiako Harria…». Gero, erdi hilik egon zen mendi saila urte luzez, baina 1970. hamarkadan berpiztu zen: herri inguruan ibilaldiak antolatzeaz gain, autobusak antolatu zituen elkarteak Gorbea,
309
KIROLDEGIA
1999
Beti Gazteko mendi sailak Vignemalera (Pirinioak) abuztuan egindako ateraldiaren irudiak. Zutik, ezkerrean, Tomasito Rekondo. Txindoki, Aizkorri edo Aralarrera. Francoren azken urteak ziren eta kirolarekin batera, politika kutsua ere izaten zuen mendira ateratzeak: Euskal Herriko mendiak ezagutu, askatasun sentsazioa‌ Mendiari buruzko solasaldiak ere antolatu
310
ditu Beti Gaztek: Everest igain zuen lehen euskalduna, Martin Zabaleta ekarri zuen bere garaian. 1986an mendi taldeak hamabi ateraldi egin zituen. Urte batzutan Candanchura joateko ohitura izan zuten. Futbol taldeari laguntzen egin ziren ateral-
60 urte eta Beti Gazte
KIROLDEGIA
diak: inguruko mendietan ibilaldia egin goizean eta gero, partidua ikusi. 1988ko Kirol Astearen barnean, «Mendirako hastapena» eta «Nafarroako espedizioa Karakorum-era» diapositiba emanaldiak eskaini zituen Gregorio Arizek. 1992ko urtarrilaren 20an osatu zen berriro mendi atala Beti Gazten, nahiz eta Federazioan alta eman gabe izan. Fidel Ordoki, Salvador Iantzi, Modesto Maia eta Arantxa Konde izan ziren talde sortzailean. Euskal Herriko Mendi Federazioan, 1997ko otsailaren 25ean sartu zen ofizialki. Horretarako bete beharreko baldintza elkarteak guttienez sei federatu izatea zen. 1993ko ekainaren 24an, Everestera lehendabiziko aldiz igoz geroztik berrogei urte bete zirela eta solasaldia eskaini zuten
Xabier Erro, Pitxi Egileor eta Jose Maria Oñate «Habichuela»k, azken biak Everest-eko gailurra zanpatutakoak. Beti Gaztek antolatutako Lesakako I. Mendi Itzulia 1995ko irailaren 24an burutu zen. 46 mendizalek hartu zuten parte eta 34 kilometroko luzera izan zuen ibilbideak: Bereau-EndarlatsaErlaitz-Aiako HarriakAritxulegi-BianditzElutsa-Itsaszelaieta-Unanua-Piedad-Frain-Bereau. Antolatzaileek, guttienez zazpi ordu eta gehienez hamar orduko epea paratu zuten itzulia akautzeko. 1996an ekainaren 16an burutu zen bigarren edizioa. Parte hartu zuten 65 mendizaleek L e sa k a - Fr a i n - P i e d ad Unanue-Itsaszelaieta-Elutsa-Bianditz-Ari txu legiAiako Harriak-San Anton-Gardelko Pagoeta-Banarta eta Lesaka ibilbidea egin zuten. Beti Gaztek, Lesakako Herriko Etxearen, Nafarroako Aurrezki Kutxaren, Mendi eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federazioaren eta Nafarroako Kirol eta Gazteri Institutuaren laguntzaz antolatutako hirugarren Lesakako Itzulia 1997ko ekainaren 8an burutu zen. Parte hartu zuten 187 mendizaleek bi ibilbide zituzten aukeran. Luzeenak 38 kilometro zituen, igerilekutik abiatuz Frain (499 metro), Piedadeko Gaina, Unanua (650 metro), Pagolleta, Elutsa, Bianditz (845 metro), Aritxulegi, Aiako Harria edo Errolbide (832 metro), San Anton eta Gardelko Bagoeta igaroz, berriz ere Lesakara itzuli
311
KIROLDEGIA
aitzin. Ibilbide laburrean, berriz, ez zuten Aiako Harria igan, 33 kilometro osatuz. 1998ko ekainaren 21ean egindako laugarren edizioan 165 lagunek hartu zuten parte, ibilbide berdinen barna. 2000ko ekainaren 18an egindako bosgarren edizioan ere bi ibilbideak aukeran izan zituzten. Bero ikaragarriari aurre egin zioten 156 ibiltarik. Hori bai, normalean ibilbide luzeena aukeratzen dute gehienek, baina 2000koan hirutik bik ibilbide laburra egin zuten. Mendi itzuliaz gain, Beti Gaztek asteburuetako hainbat ateraldi egin ditu azken urteotan, inguruko eta Piriniotako mendietara. 1997an Mendaur, Iparla, Atxuria, Gorbea, Aiako Harria, Txindoki, Urkulu, Ernio, Larun, Alba Aitz, Aitzkorri, Ekaitza, Adi eta San Antonera joan ziren. 1998an, berriz, Saioa, Kopaka rri, San Donato, Bianditz, Larun, Txin doki, Mendaur, Ernio, Behorlegi, Orhi, Saioa eta Aizkorri bisitatu zituzten, Arantzako itzulia, Orreaga-OrbaitzetaOrtzainzurieta-Orreaga eta Lesaka-Aiako Harria-San Anton-Lesaka zeharkaldiak
312
1996
Igerileku berrian Beti Gaztek lehen aldiz antolatu zuen igeriketa txapelketan parte hartu zuten igerilariak. egin eta Elutsan txistor-jatea plantatzeaz gain. 1999an Irubelakaskoa, San Anton, Mendaur, Behorlegi, Aizkorri, Lakora, Hiru Erregeen Mahaia, Ekaitza, Aiako Harria, Saioa, Vignemale, Ernio eta Pic du Midi D’usso bisitatu zituzten, Blan txarte-Baigura-Hartzamendi-Bidarrai zeharkaldia egiteaz gain. 2000. urtean, azkenik, Orhi, San Anton, Larun edo Mendaurrera joan dira, ber tzeak bertze. Egun 30 lagun daude Beti Gazteren izenean federatuak. 2000ko abuztuaren 31n Kopakarrin izandako istripuan hil zen Tomasito Rekondo, Beti Gazterekin federatutako mendizalea.
Igeriketa txapelketak Lehendabiziko aldiz 1994ko irailaren 17an antolatu zen Beti Gazte igeriketa sa-
60 urte eta Beti Gazte
KIROLDEGIA
1998
Igeriketa txapelketan parte hartu zuten gaztetxoak, sariak jaso ondotik.
ria, igerileku zaharrean. Horretaz gain, hobekuntza ikastaroak eta entrenamenduak egin dira azken urteetan. Igerileku berriak zabaldu bezain laster, 1996ko irailaren 11n antolatu zuen Beti Gaztek hirugarren Igeriketa saria, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Benjamin, alebin, infantil eta kadete mailako neskamutikoei zuzendutako proba zen. Beti Gazte elkarteak bosgarren aldiz antolatutako Lesakako igeriketa txapelketa burutu zen 1998ko abuztuaren 23an udal igerilekuan. Baztan, Leitzaldea eta Bortzirietatik etorritako 32 igerilari lehiatu ziren estilo eta maila ezberdinetan. Kadete eta jubenil mailan izan ziren lehiakide guttien, bina mutil bakoitzean. Alebin mailan bortz mutiko eta zazpi neskek eman zuten izena eta infantil mailan, bederatzi mutiko eta zazpi neska aritu ziren. Proben ondotik, water-polo partida jokatu zuten denek elkarrekin eta hameketakoa izan zuten. 1999ko igeriketa txapelketan, berriz, Lesaka, Bera eta Leitzako 33 partehartzaile aritu ziren. Mariposa erara, nesketan, infantiletan, Udane Cabeza leitzarra izan zen irabazle, Eila Altzugarai lesakarra gibelean utzita. Kadetetan, Lorea Sarobe beratarra izan zen garaile eta Ane Igartzabal lesakarra bigarren. Bizkarka, kadetetan, Ane Igartzabal lesakarra izan zen garaile.
Mutikoen artean, berriz, infantiletan, Ladix Satrustegi lesakarra hirugarren izan zen, Ander Rodriguez eta Xabi Altzuri beratarren gibeletik. Braza erara, nesketan, alebinetan, Isabel Etxebeste lesakarra izan zen azkarrena. Gogoratu behar da Isabel Etxebestek uda hortan Iru単ean burutu zen Nafarroako Jolas Kiroletako finalean aritu zela, Baztan-Bidasoa eta Leitzaldeko selekzioarekin. Kadetetan, Lorea Sarobe beratarra Ane Igartzabal lesakarraren aitzinetik sartu zen. Crowl erara, nesketan, alebinetan, Maitane Gere単o nagusitu zen, Maite Iturria eta Isabel Etxebeste gibeletik zituela. Infantiletan, Udane Cabezak irabazi zuen, Eneritz Zabaleta eta Eila Altzugarairen aitzinetik eta kadetetan, Lorea Sarobe sartu zen Ane Igartzabal baino lehen. Mutiletan, infantiletan, Jon Olaizola lesakarra hirugarrena izan zen. Australiar erara ere aritu ziren gaztetxoenak eta akautzeko, water-polo partidua jokatu zuten.
Ping-pong taldea hiru denboralditan 1995-96 denboraldian, historian lehen aldiz ping-pong edo mahai-tenis taldea atera zuen Beti Gaztek. 1995ko abenduaren 17an jokatu zuten lehen partida Lasarte-
313
KIROLDEGIA
Oriako Michelin Polikiroldegian, Gipuzkoako Kluben arteko txapelketaren lehendabiziko jardunaldian. Lehendabiziko jardunaldi horretan ez zuten suerte haundirik izan Lesakako ordezkariek, jokatutako lau partiduak galdu baitzituzten, joku bakar bat bera ere irabazi gabe gainera. Ibai Mitxelenak 19-21 eta 19-21 galdu zuen Diego Costa lasartearraren kontra. Diego Martinezek 16-21 eta 21-23 galdu zuen Rafael MaimĂłnen kontra eta Xabier Pumarek 12-21 eta 15-21 galdu zuen Daniel Rebordinosen kontra. Bikoteka jokatutako partiduan, Mitxelena eta Pumarek 14-21 eta 15-21 galdu zuten Costa-Maimonen kontra. Bigarren jardunaldia, Urtezahar egunean jokatu zuten Tolosako Oiargi taldearen kontra Beti Gazteko egoitzan. Denboraldi hartan, Gipuzkoako Ma hai-Tenis txapelketako fase finala antolatzea egokitu zitzaion Beti Gazteri Lesakan, 1996ko ekainaren 1ean. Gainera, azken fase hartarako sailkatu zen Ibai Mitxelena lesakarra. Lau modalitatetan aritu ziren Lesakan: mutilak bakarka, mutilak binaka, neskak binaka eta mixtoak binaka. Hasierako fasetik sailkatutako 32 jokalari aritu ziren, launa jokalariko zortzi multzo-
314
1999
Igeriketa txapelketan parte hartu zuten neska-mutikoak, sariak jaso ondotik gustora. tan banatuak. Ondoko bi denboralditan ere mahaitenis taldea kantxaratu zuen Beti Gaztek. Oreretako Guillermo Espinosa izan zuten entrenatzaile eta azken denboraldian Diego Martinez, Mikel GarcĂa eta Iker Martinez aritu ziren jokalari gisara. 2000. urteko uztailaren 2an, I. San Fermin Nazioarteko Mahai-Tenis Sariketa antolatu zuen Beti Gaztek, Udalaren laguntzaz. 40 partehartzaileen artean Unai Rojo gasteiztarra nagusitu zen. Mikel GarcĂa izan zen lesakarrik onena.
Tenis txapelketa 1991. urtean 1991n, elkartearen 50. urteurrenaren ospakizunean, bakarkako tenis txapelketa ere antolatu zuen Beti Gaztek. Hamasei lagunek eman zuten izena eta launa jokalariko lau multzotan banatu ziren: Jhony Telletxea, Juan Joxe Irazoki, IĂąigo
60 urte eta Beti Gazte
KIROLDEGIA eta binaka. Txapelketa hark arrakasta polita izan zuen arren, tenisak ez zuen segidarik izan Beti Gazten, nahiz eta urte batzutan haurrentzako tenis ikastaroak antolatu.
Lera-zakur lasterketak trenabidean barna 1992an burutu zen lehen aldiz Lera-Zakur lasterketa. Urtebete beranduago, 1993eko urriaren 16 eta 17an, 2. Lera Zakur laisterketa burutu zen. Hogeita hamar partehartzaile Mahai-Tenis edo ping-pong taldea osatzen izan ziren, sail ezberdinetan banatuak. Pulka sailean (bizikleta eta zazuen hirukotea. Mikel García, Iker Martínez kurra), Rafael Elorza nagusitu zen. eta Diego Martínez, C-1 eta B-1 sailetan (3-4 eta 5-6 zakur eta lera), Koikili Fagoaga lesakarra. Rodriguez eta Alfredo Llonis A multzoC-2an (3-4 zakur eta lera) Ander Zestona an; Juan Angel Ordoki, Alberto Arakues, eta A-2an (7-8 zakur eta lera), León Igor Romano eta Asier Rebollo B mulVazquez. tzoan; Kotte Iantzi, Jose Luis Irurtzun, 1994ko urriaren 22 eta 23an burutu Luis Madariaga eta Asier Etxeberria C zen trenabide zaharretik barrena Lesaka multzoan eta Jaxinto Otxoteko, Mattin eta Sunbilla arteko III. Lera Zakur Irazoki, Xabier Zozaia eta Bixente Lasterketa. Larunbat arratsaldean LesakaLekuona D multzoan. Partiduak, Irain esko Bereautik Sunbillarako ibilbidea egin kolako pistan jokatu ziren. Multzo bakoizuten eta igande goizean berriz, Sunbitzeko bi lehendabizikoak sailkatu ziren fillatik Bereaura. Guztira 36 taldek parte nal laurdenetarako. Final laurdenetan hartu zuten. Pulkan Rafael Elorza izan Jhonny Telletxeak Igor Romanori irabazi zen irabazle, Balta Gallardo eta Francisco zion (6-3, 6-2); Mattin Irazokik Kotte Rincónen aitzinetik; B-1ean Jose Luis Iantziri (6-4, 7-5), Jaxinto Otxotekok Jose Berasategi, Ander Zestona eta Axen Luis Irurtzuni (6-0, 6-0) eta Iñigo Garitanoren aitzinetik eta C-1ean Oscar Rodriguezek Juan Angel Ordokiri (7-5, 6Fernandez, Iker Ozkoidi eta Cristobal 2). Finalerdietan, koadrila berekoak aritu Martinezen aitzinetik. Nesketan, Nerea ziren elkarren kontra: Jhonnyk 6-4 eta 7-6 Maestre gailendu zen. irabazi zion Jaxintori eta bertze finalerdi Lesakako Beti Gazte elkarteak Sunbiborrokatuan, Iñigok 6-4, 4-6 eta 7-6 iraballako Ulibeltzak elkartearekin elkarlanean zi zion Mattineri. Final haundian Jhonny antolatutako proba honetan Espainia eta Telletxeak 7-5 eta 6-2 irabazi zion Iñigo Euskal Herri osoko partehartzaileak izan Rodriguezi. Hirugarren eta laugarren posziren eta horien artean, Sunbillako Vidal turako norgehiagokan Mattin Irazokik 6Ibarrak maila polita erakutsi zuen. 4 eta 6-4 irabazi zion Jaxinto Otxotekori. Urte hartako azaroaren 25ean, Beti Gazte Motozikleta ibilaldiak eta Gure Txokoaren arteko tenis partidak Bere garaian, motoziklismo atala ere jokatu ziren Irain pilotalekuan, bakarka izan zuen Beti Gaztek. 1986. urtean
1997-98
315
KIROLDEGIA
Bortzirietan barna igaro zen lehendabiziko Araututako Mendi Ibilaldia antolatu zuen. Guzira 90 motozalek hartu zuten parte hamalau taldetan banatuak. Batez ere Bortzirietakoak ziren, baina baita Iparraldetik eta Gipuzkoatik etorritakoak ere. Urte batzuetan urtero-urtero antolatu zen. 1989ko ekainaren 11n egin zen laugarren moto-trabesia mendiz. Probak nazioarteko maila zuen eta Bortzirietako herrietatik pasatzen zenez, Beti Gaztek eskutitza igorri zuen bortz Herriko Etxeetara horren berri emanez.
Burmuin elbarriendako Espainiako txapelketak Lesakan 1998an Burmuin elbarriendako Espainiako txirrindula eta futbol txapelketak Lesakan burutu ziren 1998ko ekainean. Bi fede razioek antolatu zituzten txapelketa hauek, Beti Gazte elkartearen laguntzaz. Espainiako txapelketa Lesakan antolatzea ez zen herritar guzien gustokoa izan eta
316
1994
Trenabidean barna hiru urtez egin zen lera-zakur lasterketa. ‘Campeonato de Españaren aurkako Herri Taldea’ ere sortu zen. Idatzi batean, giza-sektore horri eta burmuin ezinduek bizi baldintza duinak izan dezaten lanean ari diren kolektibo eta pertsonei elkartasunik estuena adierazi ondotik, zera zioten: «Lesaka, Nafarroa, Euskal Herria da eta beraz, ezin dugu inongo ‘Campeonato de España’ hemen antolatzerik onartzen ahal. Gu euskaldunak gara, baina gure izaera etengabe ukatua den bitartean espainiartasuna egunero inposatzen digute». Beti Gaztek Mastegin jokatutako azken liga partiduan pankarta ere zabaldu zuten. Dena den, txapelketak burutu ziren. Ekainaren 6 eta 7an txirrindularien txan da izan zen eta hamabortz bat txirrindulari etorri ziren. Koordinatzaile lana egin
60 urte eta Beti Gazte
KIROLDEGIA zuen Xabier Iantzi lesakarraren erranetan, «kontuan hartu behar da denetara 39 federatu daudela Espainia osoan, baina konpetizio mailan aritzeko moduan 20 gehienez. Denek arazo berdina baldin badute ere, bakoitzak duen afekzioaren arabera lau mailatan banatzen dira: bi mailatan (D-1 eta D-2) trizikloan ateratzen dira eta bertze bitan (D-3, D4) bizikleta normalean». Hego Euskal Herrian sei txirrindulari bertzerik ez bazeuden ere (hiru Nafarroan, bi Gipuzkoan eta bakarra Bizkaian), estatuko probetan maila ona ematen zutela uste zuen Xabier Iantzik,«selekzioan ari diren bortz txirindularietatik hiru euskaldunak dira, bi gipuzkoarrak eta bat bilbotarra». Europan Alemania eta Belgikako txirrindulariak dira onenak. Xabierrek zioenez, kirol honetan zailena, probak antolatzeko prest dauden herri edo erakundeak topatzea da. «Ikuskizuna ez da batere erakargarria, auniztan ezinean ari direla ikusten baituzu. Ni mundu honetan sartua nabilenez proba Lesakara ekar zitekeela gogoratu zitzaidan». Xabier Iantzik Ttipi-ttapari eskainitako elkarrizketan zioenez, gisa honetara sartu zen burmuin ezinduak diren txirrindulari proben koordinatze lanetan: «Nire ikasketengatik (Kirol Majisteritza), ahalik eta kirol gehienekin harremana izaten eta ezagutzen saiatzen naiz. ASPACEren bidez, Espainiako Federazioko txirrindularien koordinatzailea izateko aukera eskaini zidaten duela hamar hilabete eta onartu nuen. Esperientzia berria da eta baliagarria suertatzen ari da.Nerea ez da entrenatzaile lana. Txirrindulari berberak ibiltzen dira alde batetik bertzera, orduan, nik probak antolatu eta gero deitzen ditut, eraman (abioia behar baldin bada txartelak erosi), zailtasun haundiak dituztenak garbitzen lagundu… Haseran hagitz gogorra egin zitzaidan, baina gero gustora sentitu naiz. Kirol mailan aukeraketa egitea entrenatzaileari dagokio».
Irristaketa Urte batzutan, irristaketa edo patinaje ikastaroak ere eman ditu Beti Gaztek.
1998
Xabier Iantzi eta burmuin elbarriendako Espainiako txirrindulari txapelketan parte hartu zuen Ekain Arruabarrena entrenatzen. 1994an 35 neska-mutikok hartu zuten parte. Hamar lagun monitoreei zuzendutako ikastaroan aritu ziren eta urriaren 29an erakustaldia antolatu zen. Erakustaldiren bat edo bertze ere antolatu du Beti Gaztek eta Europako txapeldunak eta txapeldun ordeak ere ekarrikatu ditu Lesakara. 1995eko urriaren 19an, adibidez, 500 metroko proba egin zuten jubenil, junior eta senior mailako neska eta mutilek bakarka, Plaza Zaharretik pilotalekura eta buelta. Gero, erreleboka aritu ziren. Ageri denez, kirol sorta ederra egin da Beti Gazteren barrenean. G
317
KIROLDEGIA
Joxe Jabier Taberna eta Jexux Mari Almandoz, herriko bi pilotari profesionalek parte hartu zuten 1999ko udan egindako lehenbiziko kirol eskolan. Beraien esperientziaren berri eman zioten herriko neska-mutikoei.
Kirola eta osasuna uztartuz Kirol Eskola
K
irola ezagutu eta modu egokian egiteko eskola antolatu zuen lehen aldiz Beti Gaztek 1999ko udan. Kirola osasunarekin lotu ohi dugu, baina beti ez omen da horrela. Auniztan, ttikitatik ikasten diren ohitura eta postura okerrek ondorio txarrak eta lesio larriak sortzen ahal dizkiote kirolariei. Arazo honen berri izanda, 1999ko abuztuan, Beti Gazte elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzaz, kirol ikastaro batzuk antolatu zituen, sei urtetik hamalau urte bitarteko inguruko neska-mutikoentzat. Klaseak abuztu osoan eman ziren, astelehenetik ortziralera. Irakasleei dagokienez, Txomin Irazoki fisioterapeuta eta Soin
318
Hezkuntzan lizentziatuak eta Kirol Majisteritzan diplomatuak diren Xabier Iantzi, Mikel Iriarte, Nerea Iriarte eta Leire Portu herriko gazteak aritu ziren.
Kirola eginez norbere gorputza ezagutu Kirol Eskolak helburu aunitz izan zituen. Alde batetik, iharduera fisikoa egiteko ohitura sortu nahi zen, kirol ezberdinak ezagutu eta praktikatuz. ÂŤKirola eta ariketak egitea denen esku egon behar du -zioten irakasleek- eta ez gorpuzkera jakin bat duenarentzat edo kirolean trebea denarenzat bakarrikÂť. Bertzetik, kirola egiterakoan postura egoki eta osasuntsu bat lortu nahi zen, lesioak izateko aukera murriztuz. Irakasle lana bete zutenen
60 urte eta Beti Gazte
KIROLDEGIA erranetan, «batzuetan, beroketa eta lasaitasunera itzultzeko egiten diren ariketei -luzapenak…- ez zaie duten garrantzia ematen, eta horiek ariketa fisikoko saio baten barnean hagitz zati garrantzitsua dira osasunari begira». Beraz, kirola eginez, bizitzaren kalidadea hobetu nahi zen, gorputza eguneroko egoerei moldatzeko prestatuz. Azken finean, kirolaren bidez norberaren gorputza hobekiago ezagutzea zen helburu nagusia.
Ohiko kirolak eta joku tradizionalak Hori guzia lortzeko, alde batetik, ohiko kirolak egin zituzten, bertzeak bertze futbola, saskibaloia, boleibola, badmintona, hockeya, pilota, tenisa, txirrindularitza, mendi
ekitaldiak… Hauekin batera, joku tradizionalak eta egokituak ere ikasi zituzten haurrek. Guzi honekin, heziketa fisikoa eta posturen heziketa orokorra ere landu zuten. Hori guzia lortzeko, eguneroko klaseekin batera, modalitate ezberdinetako kirolari ospetsuak izan zituzten irakasle zenbait egunetan. Honela, Joxe Jabier Taberna eta Jexux Mari Almandoz Lesakako esku pilotari profesionalek edo Iñaki Lizaso Doneztebeko erremontelariak beraien kiroletako xehetasunak kontatu zizkieten neskamutikoei. Egunean pare bat orduz gauza aunitz aitzintzea zaila bada ere, datozen urtetarako lehen oinarria jarri zuen kirol eskola honek. G
Iñaki Lizaso erremontelari profesionalak eta Doneztebeko erremonte eskolako ikasleek, kirol honi buruzko oinarrizko jakin beharrekoak irakatsi zizkieten herriko gaztetxoei. 319
KULTURA
Elkartea ez baita kirolaz soilik bizi Kultura
K
irolarekin lotu izan dugu gehienetan Beti Gazte elkartea eta orriotan ikusi ahal izan dugunez, lan handia egin da arlo horretan. Kirola ez da izan, ordea, Beti Gaztek landu duen gauza bakarra. Kultur arloan ere bere ekitaldiak antolatu ditu, kasik bere sorreratik. Izan ere, herrian sortu zen lehen elkartea eta gazte jendearen bilgune izanik, bere gain hartu zituen zenbait kultur ekitaldi, hala nola, ezpatadantzari taldea. Elkartea sortu baino lehen, Juventudes de Acción Católica taldearen baitan zeuden txistulari eta dantzari taldeak. Bi talde hauek, 1939an Urbasan egindako Nafarroako Juventudes de Acción Católicaren bigarren batzarrean hartu zuten parte, paleta pilotari eta futbolariekin batera. Guillermo Saroberen erranetan, dantza talde polita zuen Juventud de Acción Católicak: «Joankatu gaituk Iruñera, Hendaiako euskal bestara Pariseko turistak dibertitzera baita boda elegante batzuetara ere». Behin Beti Gazte elkartea sortuta, kirola eta, gehien bat, futbola landu bazen ere, kultur ekitaldiak ez ziren alde batera utzi: Pelikula emanaldiak, antzerkia, velada izeneko bestak eta liburutegia ere antolatua zuten Beti Gazten. 1939-40 urteetan izanda-
320
ko diru mugimenduei buruz Julian Ordokik emandako azalpenean agertzen zenez, diru gastuetan 774 pezeta ordaindu ziren pelikulak errentan hartzeko, 1.169 pezeta antzerkia eta Salestarren Liburutegia ordaintzeko eta 368 pezeta liburutegirako. Halere, «velada»tan eta errifak saltzen lortutako 4.672 pezetekin eta bertze diru-sarrerekin lortu zuten gastuak estaltzea.
Antzerkia eta zinea kasik astero Otxogorrienean Izan ere, Kristo-Enea futbol zelaia egiteko dirua lortzeko hasi ziren lehen antzerki lanak egiten, Domintxo Igartzabalek gogoratzen duenez: «Bi astetik behin teatroa izaten zen eta jende aunitz joaten zen, dena bete-betea egoten zen. Hura futbol zelaia ordaintzeko izaten zen hasieran, baina futbol zelaia
60 urte eta… Beti Gazte
KULTURA
196?
Antzerkian aritu ziren gazte eta apezak: Don Juan Aiastui, Juanjo Salvador, Salvador Arriola, ?, Don Rufino, Don Esteban. Vicente Garro, Rafael Eneterreaga, ?, Don Francisco –konbentuan meza ematen zuen apeza–, Dionisio Arriola eta Vicente Apeztegia. Aitzineko orrialdean, Otxogorrienean eskainitako emanaldiaren irudi bat. egin ondotik ere segitu zuen. Alde batetik mutikoen teatroa izaten zen, apezek erakutsita eta bertzetik, neskena, monjekin. Jendea pilaka joaten zen, badakizu… orduan ez zen ez zinerik ez telebisiorik, ezta kotxerik ere harat-honatean ibiltzeko… Horregatik Lesakan bertan egiten ziren kultura, musika, teatroa eta horrelako gauzek indar haundia zuten». Apez eta mojen ardurapean egindako
antzerkiek urte aunitz iraun zuten, kasik urtero-urtero prestatzen baitzuen antzezlanen bat Acción Católica erakundeak. Guillermo Sarobek gogoan duenez, «Otxogorrieneako zentroan negu osoan teatroa izaten zen. Gure garaian Jose Txoperena, Pepe Arakues… aktore onak ziren». Joxe Luis Altzugarai «Zikiro»k ere parte hartu zuen urte batzuk beranduago antzerkietan. «Antzerkia Otxogorrienean egiten zen, apezekin. Nik hiru-lau aldiz egin nuen. Behin San Josetaz egin nuen… Baina ni baino hamar bat urte zaharragoak, Justo Kartero, Salvador Arriola, Isidro Saralegi eta hauek teatro aunitz egiten zuten. Monjek ere egiten zuten beraien aldetik antzerkia, neskekin bakarrik noski!». Antzerkia garai berriagoetan ere egon da Beti Gazteren kultur ekitaldien artean. 1986. urtean, elkarteak antolatutako antzerkiaren hastapen ikastaroan parte hartu zuten 23 haurrek, hilabete terdiz. Tok taldeko monitoreak izan ziren irakasle. Geroztik, bertze hainbat kultur ekitaldi egin dira Beti Gazte elkarteak izan dituen egoitza ezberdinetan. Adibidez, Otxo-
321
KULTURA gorrienean entsaioak egin dituzte herriko Kanka eta Idrisko Aulkiak rock taldeek eta kontzerturen bat edo bertze antolatu da (1988ko ferietan adibidez, arestian aipatutako bi taldeak eta Doneztebeko Zenzerock aritu ziren). Pelikula emanaldiak ere 1980. hamarkada bitarte egin ziren bertan. Zine-areto auniztan izan da Otxogorrieneako beheitiko solairua, Zikirok ederki aski gogoratzen duenez: «Zinea ere botatzen zuten Otxogorrienean, zenbat pipa janak ote garen! Gainera, zentsura eta guzi izaten zen, badakizu apezek agintzen zuten eta musu bat ikusi baino lehenxeago, tak! moztu… Acción Católicak antolatzen zuen eta Xebita Susperregiren aitak ematen zuen, Avelino Susperregik».
Ipuin lehiaketa eta Euskal Jakintza Astea Erran beharrik ez da Frankismoaren garai hartan bai antzerkia baita zinea ere gazteleraz egiten zirela. 1960. hamarkada akabailan eta 1970. hamarkada haseran, ordea, euskararen aldeko mugimendua somatzen hasi zen Lesakan eta Beti Gazte elkartea ere murgildu zen zurrunbilo horretan. «Ikastola» izeneko ipuin lehiaketa antolatu zuen, herriko neska-mutikoei zuzendua. 1972ko ekaineko «Príncipe de Viana» aldizkarian honela eman zuen lehiaketaren berri Antton Erkiziak: «Gutxika-gutxika, Lesakako herrian euskal-zaletasun giroa handiagotzen hasia da. Lehendabizikoz euskera irakasteko klaseak antolatu ziren; ondoren ikastola bat irikitzeko pausoak hasiak ziren eta orain euskaraz idatzitako ipuin eta idazpenen sariketa eratu da. “Ikastola” izeneko sariketa hau bertako Beti Gazte Elkartearen Jakintza aldeko Sailak prestatu du eta bere gain ditu gorabehera guziak. Nafarroako Diputazioaren “Euskera aldeko Sailak” eman dizkio bere babes, laguntza eta kerizpea. Sariketa honetan Lesakako neskatto eta mutiko guziek parte hartu ahal izango dute. Gure goresmenak antolatzaileei».
322
196?
Santiago Maritxalar, Inaxio Leitza, Justo Igartzabal, ?, Don Juan Aiastui, Joxe Antonio Sarobe, Salvador Arriola, Vicente Apeztegia, Isidro Saralegi… Zenbait urtez urtero-urtero egin zen antzerkia Otxogorrienean. 60 urte eta… Beti Gazte
KULTURA
Garai hartan, Euskal Jakintza deitutako kultur astea ere antolatzen hasi zen Beti Gazte, herriko gazteen laguntzarekin. 1973ko urriaren 21eko Zeruko Argian Antton Erkizia eta GermĂĄn Goienetxeri egindako elkarrizketan ematen zuten Euskal Jakintzaren aste horren berri. ÂŤBeti Gazte elkarteak eta herriko gazteek hartu dugu parte. Lesakak hiru bat mila bizilagun eskax ditu eta horietatik 500 bat izango dira gazteak. Badago, beraz, laguntzailerikÂť.
Dantzari taldea elkartearen esku Hasierako garaietan ezpatadantzari taldearen ardura elkartearena zen eta berrikiago ere antolatu du Beti Gaztek ezpatadantzari saiorik. 1985. urteko irailaren 1ean, Eguzki eta Basurde elkarteen laguntzarekin, Ezpatadantzari Eguna antolatu zuen. Bittiriako bestekin batera egin zen ospakizun hartan hiru ezpatadantzari belaunaldi elkartu ziren. Goizeko 10etan ha-
323
KULTURA
sita ezpatadantzariak auzoz auzo ibili ziren. Ordubete beranduago plazatik elizara joan ziren meza aditzera. Eguerdi aldera, Onin errekara jautsi ziren, «Zubigainekoa» dantzatzera. Plazan «Ziarkakoa» dantzatu ondotik bazkarian bildu ziren ezpatadantzari guziak. Arratsaldean, Iruñeko Herriko Etxeko dantzariek beraien emanaldia eskaini zuten. Antolatzaileek Diario Vascora igorritako oharran agertzen zenez, besta hura ez zen denen gustokoa izan, nonbait. «Lesakako Ezpatadantzarien Egunaren aurkezpenarekin erakunde antolatzaileok (Basurde, Beti Gazte eta Eguzki) iritzi publikoari azaldu nahi diogu gure intentzioa ez dela inoiz izan «amerikar» estiloko erakustaldi bat egitea. Bestaren helburua horixe da, besta bat egitea, ahal bada ezpatadantzari belaunaldi guziak elkartuz, batzuk igarotako momentu politak gogoratu eta oraindikan dantza egiteko gai direla erakusteko eta bertze batzuk ilusioarekin aitzinera segitzeko. Ez du bertzerik(…)».
324
1991
Elkartearen 50. urteurrena ospatuz egin zen argazki erakusketa arrakastatsua suertatu zen. Urte batzuk beranduago, 1989ko otsailean dantza bokalia sortu zen Beti Gazteren baitan, zenbait bazkidek azaldutako kezkaren ondorioz. Ana Sarobe eta Amaia Etxepetelekuk hartu zuten bokaliaren ardura. Helburu nagusiak, hauek ziren: «Orokorrean, dantza promozionatu eta hamabortz urtetik goitikoei zuzendutako talde bat sortu». Pare bat urte iraun zuen dantza bokaliak. Elkartearen berrogeita hamargarren urteurrenaren aitzakiarekin Kirol eta Kultur Astea antolatu zen 1991. urteko azaroan. Gerora segida izanen zuten argazki eta ajoarriero lehiaketak orduan plantatu ziren lehen aldiz. Beti Gazteren historiari buruzko argazki erakusketa ere burutu zen.
60 urte eta… Beti Gazte
KULTURA
1991
Jose Emilio del Río lesakarraren «Egunsentia Elutsan» lanak irabazi zuen 1991ko argazki lehiaketa.
Argazki lehiaketa arrakastatsua 90. hamarkadan Arestian aipatu bezala, Beti Gazte elkartearen 50. urteurrenaren ospakizunean, 1991n antolatu zen lehen aldiz Argazki lehiaketa. Orduko hartan gaia kirolera mugatu zen. Argazkiak, kolorez nahiz zuribeltzean aurkezten ahal ziren, nahi zen tamainan baina 30x40 zentimetroko kartulina batean jarrita. Lehendabiziko saria 10.000 pezetakoa eta trofeoa zen, bigarrena 5.000 pezeta eta trofeoa, eta 15.000 pezetako sari berezia zegoen Beti Gazterekin zerikusia zuen argazki onenarentzat. Txapelketa honetan lehen saria Jose
Emilio del Río lesakarrak eraman zuen, «Elutsa, egunsentian» izeneko kolorezko argazkiarekin. Bigarren saria Fidel Ordoki lesakarrarentzat izan zen, «Atzeratua» argazkiarekin eta hirugarren saria Jose Luis Nobelen «Triple Salto» argazkiak eraman zuen. Epaimahaia, Alvaro Telletxea eta Martín Goikoetxea argazkilari profesionalek eta Salvador Yancik elkartearen izenean, osatu zuten. Beti Gazteri buruzko argazkirik aurkeztu ez zenez, hutsean gelditu zen sari hori. Azaroaren azken astean, sari banaketaz gain, Kirol eta Kultur Astea ere burutu zen. Bertan Beti Gazteren historia argazki erakusketa egin zen, mende erdi horretako ehundaka argazki erakutsiz (horietako aunitz ageri dira liburu honetan). Bertze ekitaldien artean, Gure Txokoa eta Beti Gazteren arteko tenis partidoak, Bortziriak eta Beti Gazteren arteko aretofutbol partidua eta xake simultaneak izan ziren.
325
KULTURA
II. Argazki lehiaketa (92) Bigarren edizioko irabazlea Bergarako Benito Cantero suertatu zen, «Ipisti» izeneko koloreko argazkiarekin. Bigarren saria, Valentín Abuin lesakarrak eskuratu zuen «Raíces» koloreko lanarekin. Kirol argazkien artean, Oronoz-Mugairiko Josu Intziartek eraman zuen lehen saria, «Ahalegin guztiz» kolorezko lanarekin. Bigarren saria Jose Luis Nobelek eskuratu zuen, «Aizkolari» txuri eta beltzeko argazkiarekin. Guztira, Euskal Herri osotik 76 argazki aurkeztu zituzten 28 argazkilarik. III. Argazki Lehiaketa (93) J.J. Cabezudo Zabala donostiarrak eskuratu zuen III. Argazki Lehiaketako lehen saria «Foto 2» izeneko txuri-beltzeko lanarengatik. Bigarren saria gai librean Getxoko J. Pedro Fernández Ferrerasek lortu zuen «Manolo» txuri-beltzeko lanare-
326
kin. Kirol argazki onenaren saria Bergarako Benito Canterok etxeratu zuen «Iñigo Igartua» izenpean aurkeztutako kolorezko argazkiarengatik. 120 argazki aurkeztu ziren hirugarren edizioan, horietatik 25 kirolari eskainiak. Álvaro Telletxea lesakarrarekin batera, Iruñeko Xabi Oterok eta Elizondoko Felix Menak osatu zuten epaimahaia.
IV. Argazki lehiaketa (94) Fidel Ordoki lesakarra izan zen laugarren argazki lehiaketaren irabazlea, «Erriberan» izeneko kolorezko argazkiarekin. Bigarren saria Manuel Álvarez Botas donostiarrak eskuratu zuen «Regreso al atardecer» kolorezko lanarekin. Kirol argazkiei dagokienez, Bergarako Benito Canteroren «Ventisca» txuri-beltzeko argazkia izan zen onena. Guztira, 37 argazkilarik 106 argazki aurkeztu zituzten lehiaketara.
60 urte eta… Beti Gazte
1992
KULTURA
Ezkerreko orrialdean, Benito Canteroren «Ipisti» argazkia –originala koloretan–, bigarren lehiaketaren irabazlea. Eskuinean, bigarren saria, Valen Abuin lesakarraren «Raíces» –koloretan–. Beheitian, Oronoz Mugairiko Josu Intziarteren «Ahalegin guziz», kirol argazkien artean lehen saria eskuratu zuena –koloretan–. Hirutan hogeita hamasei lan aurkeztu ziren bigarren edizio horretan.
327
KULTURA
V. argazki lehiaketa (95) Hondarribiako Jose Manuel Marruedo eta Txaro Poloren izenean igorritako «Dentro del Baztan» kolorezko argazkiak irabazi zuen bortzgarren argazki lehiaketaren lehen saria. Bigarren saria, Jose Antonio Unzurrunzagak eskuratu zuen, «Urbia» izena zeraman kolorezko argazkiarekin. Kirol argazki onenari emandako sari berezia Juan Angel Ordoki lesakarrarentzat izan zen, «Contraluz» kolorezko lanarengatik. Guzira hogeita hameka argazkilarien 87 argazki aurkeztu ziren lehiaketan, aitzineko urteetan baino gutixeago. Halere,
328
antolatzaileek adierazi zutenez, korreoarekin arazoak izan ondoren epez kanpo zenbait lan ailegatu zitzaizkien.
VI. Argazki lehiaketa (96) Joseba Egibar gasteiztarrak irabazi zuen Beti Gazte elkarteak antolatutako seigarren argazki lehiaketako sari nagusia «Otoño» izeneko kolorezko lanarekin. Bigarren saria Elda Garrido bilbotarrak eskuratu zuen «Polvareda» kolorezko argazkiarekin. Kirol argazki onena Juan Angel Ordoki lesakarraren «Egun on» txuri-beltzeko argazkia izan zen epaimahaiaren ustez. Bi aipamen berezi ere eman ziren
60 urte eta… Beti Gazte
1993
Hirugarren edizioan, txuri-beltzeko argazkiek eskuratu zituzten bi sari nagusiak. Ezkerreko orrialdean, J.J. Cabezudo donostiarraren «Foto 2» argazki irabazlea. Goitian, J. Pedro Fernández Ferreras getxotarraren «Manolo» argazki bitxiak eskuratu zuen bigarren saria. Kirol argazki onenaren saria, Iñigo Igartua txirrindulariari Benito Cantero bergararrak ateratako kolorezko argazkiari eman zioten.
329
KULTURA
1994
Lehendabiziko saria Lesakan gelditu zen bigarren aldiz. Goitian ageri den «Erriberan» Fidel Ordokiren kolorezko argazkiak irabazi zuen. Bigarren saria Manuel Álvarez Botasek eskuratu zuen, beheitiko «Regreso al atardecer» kolorezko argazkiarengatik. Kirol argazki onena Benito Canteroren «Ventisca» txuribeltzeko argazkia izan zen (ondoko orrian). 1996ko lehiaketan, Jasone Telletxea lesakarraren «San Juan» eta Eduardo Sánchez donostiarraren «Mirando al mar» lanei. Guztira, kalitate handiko 145 argazki aurkeztu ziren lehiaketara, Euskal Herrikoak gehienak baina baita Katalunia eta Galizatik igorritako bat edo bertze ere.
330
VII. Argazki lehiaketa (97) Bi urte lehenago bezalaxe, Hondarribiako Txaro Polo eta José Manuel Marruedok eraman zuten Beti Gazte elkarteak, Herriko Etxearen eta zenbait erakunderen laguntzaz zazpigarren urtez antolatutako argazki lehiaketaren sari nagusia, horrenbertzez 20.000 pezeta eta oroi-
60 urte eta… Beti Gazte
331
KULTURA
1995
Kolorezko paisaiak nagusitu ziren bosgarren lehiaketan: «Baztan» argazkiak (goitian) irabazi zuen lehen saria eta «Urbia»k bigarrena (ondoan). Kirol argazki onena, Juan Angel Ordoki lesakarraren «Contraluz» izan zen. garria eskuratuz. Bikote honek aurkeztutako «Matricula BI-4-71» kolorezko argazkiak irabazi zuen lehen saria. Bigarrena (15.000 pezeta eta oroigarria) Bergarako José A. Gurrutxagaren «Dantzan II» izeneko kolorezko argazkiak lortu zuen. Kirol argazki onenari emandako saria (15.000 pezeta eta oroigarria), Rufo donostiarrak sinatutako «Amanecer» txuri-beltzeko lanak hartu zuen. Guztira, 35 argazkilariren 107 lan
332
aurkeztu ziren 1997ko edizioan.
VIII. Argazki lehiaketa (98) José Mari Arrigain tolosarrak aurkeztutako «Vapores» txuri-beltzeko argazkiak irabazi zuen zortzigarren urtez antolatutako argazki lehiaketaren sari nagusia, honenbertzez 25.000 pezeta eta oroigarria eskuratuz. Bigarren saria (15.000 pezeta) Bizkaiako Berango herriko Javier Pedro
60 urte eta… Beti Gazte
KULTURA
Fernándezek erdietsi zuen, «Rossi III» izeneko txuri-beltzeko erretratoarekin. Kirol argazki onenari emandako saria Aitor Ajuria zarauztarrak eskuratu zuen, bi txirrindulari agertzen dituen «Sh Sh» izeneko kolorezko argazkiarengatik. 130 argazki inguru aurkeztu ziren 1998ko lehiaketara eta antolatzaileak pozik agertu ziren, «argazki gehiago ez ezik, ikusle gehiago ere izan baitira erakusketan». Partehartzaile gehienak Euskal Herrikoak baziren ere, Bartzelonatik ere ailegatu zen lanen bat edo bertze. Zoritxarrez, argazki lehiaketak argazkilaritzaren munduan izen ona hartzen ari zenean, bai lanen kalitatea zein kantitatearengatik, 1999an ez zuen antolatu Beti Gazte elkarteak, zenbait arazo zirela medio. Dena den, urtebeteko atsedenaldiaren ondotik, 2000. urtean berriz ere plantatu zuten argazki lehiaketa.
IX. Argazki lehiaketa (2000) Baztanera joan ziren 2000. urteko ar-
gazki lehiaketako sari nagusiak. Izan ere, Elizondoko Juan Lameriñas Cambronerok aurkeztutako «Argitzea 2» txuribeltzeko argazkiak irabazi zuen Beti Gazte elkarteak bederatzigarren aldiz antolatutako argazki lehiaketaren sari nagusia, 25.000 pezeta eta garaikurra. 15.000 pezetako bigarren saria ere Baztanera joan zen, Arizkungo Lander Goñi Irigoienek eskuratu baitzuen «Udazken kolore» kolorezko paisaiarekin. Kirol argazki onenari emandako 20.000 pezetako saria lehiaketa honetako aspaldiko ezagun batek eskuratu zuen, Bergarako Benito Canterok, «Aguja roja» argazkiarekin. Epaimahaia, elkarteko zuzendaritza batzordeko hainbat kidek osatu zuten. 1999. urteko geldialdiak eragina izan zuen argazkilarien animoan, argazki guttixko aurkeztu baitziren lehiaketara. Guzira, 21 argazkilariren 62 lan aurkeztu ziren, 1998ko edizioaren erdia baino guttiago. Elkartearen, kulturaren eta argazki afi-
333
KULTURA
zioaren onerako, hurrengo urteetan ere eginen al da argazki lehiaketa, 1999koa bezalako geldialdirik gabe!
Bertso jaialdia garai bateko bertsolarien omenez Beti Gaztek antolatutako bertso jaialdia egin zen 1993ko ekainaren 20an Lesakako udal pilotalekuan. Elkartearen helburu nagusia, garai bateko herriko ber-
334
tsolariak omentzeaz gain, Eskriboenea (Alhondiga) etxearen lehen pisuan duen egoitza berriaren moldaketarako dirua eskuratzea izan zen eta horretarako maila haundiko saioa prestatu zuen. Bertso kantarian Joxe Lizaso, Jose Luis Gorrotxategi, Andoni Egaña, Xabier Pérez «Eguzkitze», Manolo Arotzena eta Bittor Elizagoien aritu ziren. Gai jartzaile lanean, berriz, Iñaki Perurena, Leitzako harrijasotzailea eta garai hartan ETBko
60 urte eta… Beti Gazte
KULTURA
1996
Joseba Egibar gasteiztarrak irabazi zuen VI. Argazki lehiaketa «Otoño» kolorezko lanarekin (ezkerreko orrian). Elda Garrido bilbotarraren «Polvareda» kolorezko argazkiak irabazi zuen bigarren saria (goitian). Kirol argazki onenaren saria Juan Angel Ordoki lesakarrak eraman zuen bigarren urtez segidan, «Egun on» kolorezko argazkiarekin (ondoan).
335
KULTURA
1997
«Matrícula Bi-4-71» Txaro Polo eta José M. Marruedo hondarribitarren koloreko argazkiak irabazi zuen zazpigarren lehiaketako lehen saria (goitian). Bigarren saria Bergarako José A. Gurrutxagaren «Dantzan II» koloreko argazkiak eraman zuen (ondoan) eta kirol argazki onenari emandako saria, Rufo donostiarraren «Amanecer» txuribeltzeko lanak (ondoko orrian) jaso zuen.
336
60 urte eta… Beti Gazte
KULTURA
aurkezlea zena (gero, aktorea) izan zen. Gainera, Bortzirietako bertso eskolako ikasle batzuk ere tabladu gainera igo eta bertsoak kantatu zituzten. Honela iragarri zuen Ttipi-ttapa aldizkariak bertso jaialdia eta omenaldia: «Gaur egun aski ezaguna da bertsolaritza gure herrian, baita inguruetan ere. Bertsolari gazte kopuru haundia dugu herrian bertan, maila haundikoak gainera, eta Nafarroako txapelduna ere bertakoa da, baina garai batean ere, bertso kontuak hain xamurrak ez zirenean, Lesakan bazegoen bertsolaririk. Modu honetan, Beti Gazte elkarteak bertso saioaren tarte batean omenaldia eskainiko die hainbat urtetan bertsotan eta bertso mundua bultzatzen aritu diren Maurizio Mitxelena «Barraka», Luis Olaetxea «Makukoborda», Josetxo Iantzi eta Dionisio Mujika «Asteasu», herriko bertsolariei». Helburu bikoitza kontuan hartuz, lesakar aunitz joan zen bertso saioa aditzera.
Ezagutu Dezagun Lesaka sariketa Beti Gazte Kirol eta Kultur elkartearen antolakuntzarekin eta Lesakako Udalaren eta Nafarroako Aurrezki Kutxaren laguntzarekin martxan jarri zen 1989. urtean «Ezagutu dezagun Lesaka» lehiaketa. Lehiaketa hau, Tantirumairu eta Irain ikastetxeetan OHO ikasten ari ziren neska-mutikoentzat zuzenduta zegoen eta herriarekin zerikusirik zuten 30 galderei erantzuna eman behar zieten, nahiz eta galdera guztiei erantzutea derrigorrezkoa ez izan. Lehiaketa honetako partehartzaileak hiru taldetan banatzen ziren. A taldean garai hartako Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko 1. eta 2. maila ikasten ari ziren haurrek parte hartzen zuten B taldean 3., 4. eta 5. mailan ikasten zebiltzanak eta D taldean, 6., 7. eta 8. kurtsoak ikasten ari zirenak. Maila guztietan sariak ematen ziren eta
337
KULTURA
338
60 urte eta‌ Beti Gazte
KULTURA
1998
Argazki lehiaketan txuribeltzeko argazkiak jaso zituzten lehendabiziko bi sariak. Lehendabizikoa, José Mari Arrigain tolosarraren «Vapores» txuribeltzeko argazkiarentzat izan zen (aitzineko orrialdean). Bigarrena, Berangoko Javier Pedro Fernándezek lortu zuen «Rasi - Foto III» txuribeltzeko erretratoarekin (goitian). Kirol argazki onenaren saria Aitor Ajuria zarauztarrak etxeratu zuen, bi txirrindulari abiadura bizian agertzen dituen «Sh Sh» izeneko kolorezko argazkiarengatik (hurrengo orrialdean). Aurkezten ziren argazkien kopuru eta kalitatearengatik ezaguna egiten ari zen Beti Gaztek antolatutako argazki lehiaketa, baina 1999 urtean, arrazoi bategatik edo bertzearengatik ez zen lehiaketarik egin. Dena den, urtebeteko atsedenaldiaren ondotik, Beti Gaztek berriz ere lehiaketa plantatu zuen 2000. urtean. 339
KULTURA
aipatzekoa da, sariak ez zirela dirutan ematen, didaktika materiala erosteko txarteletan baizik. Berdinketa gertatuz gero, partehartzaileen artean zozketa publikoa egiten zen eta maila guztietako onenari sari berezia ematen zitzaion. Eraberean, hamabortz galdera baino gehiago zuzen erantzuten zuten guziei saritxoak ematen zitzaizkien. 1990. urteko bigarren edizioan, adibidez, 106 neska-mutikok hartu zuen parte Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketan. A mailan Roberto Villadangosek lortu zuen lehen saria, B mailan Ibai Mitxelenak eta D mailan Javier Iantzik. Galdera gehien zuzen erantzun zuenarendako sari berezia Ibai Mitxelenak jaso zuen. 1993. urtean egin zen bosgarren lehiaketan, berriz, A mailan Joseba Pikabea izan zen irabazle, Itxasne Zelaieta eta Ana Arotzamenaren aitzinetik. B mailan, Nerea Apeztegia eta Mikel Apeztegia anai-arrebak eta Mari Mar Mutuberria
340
berdinduta gelditu ziren lehendabiziko postuan, Ione Ordoki izan zen bigarrena eta Maite Bidarte hirugarrena. D mailan, Ekhine Etxepeteleku gailendu zen. Bigarren postuan Raquel Deskarga eta Gema Mutuberriak puntu berdinekin sailkatu ziren eta hirugarrena Miren Bidarte izan zen. Guzira 119 neska-mutikok parte hartu zuten bosgarren lehiaketa hartan, 68 neskak eta 51 mutikok. Adinari dagokionez, bi 6 urtekoak ziren, hamabortz 7 urtekoak, hamabortz 8 urtekoak, hamalau 9 urtekoak, hamasei 10 urtekoak, hogeita bi 11 urtekoak, hemezortzi 12 urtekoak, hamahiru 13 urtekoak eta lau 14 urtekoak. Ikastetxe eta adinei dagokienez, A mailan 22 haur aritu ziren, 14 Tantirumairu ikastolakoak eta 8 Irain eskolakoak. B mailan 55 neska-mutiko lehiatu ziren, 22 ikastolakoak eta 32 eskolakoak eta 1 kanpoan ikasten zuena. D mailan, azkenik, 42 lagunek hartu zuten parte, horietatik 15 ikastolakoak, 26 eskolakoak eta 1 kanpoan
60 urte eta‌ Beti Gazte
KULTURA
2000
Juan Lameriñas elizondarraren «Argitzea 2» txuribeltzeko argazkiak irabazi zuen 2000. urteko argazki lehiaketa. 341
KULTURA
2000
Bigarren saria ere Baztanera joan zen: Lander Goñi arizkundarraren «Udazken kolore» kolorezko argazkiak eskuratu zuen. 342
60 urte eta… Beti Gazte
KULTURA mailan (3, 4 eta 5. mailak), Iñaki Larralde izan zen txapeldun, Nagore Indakoetxea bigarren, Matixa Mitxelena hirugarren eta Mikel Caballero eta Aritz Cabello laugarren. C mailan, azkenik, galdera guziak xuxen erantzun ondotik, lehen postuan berdinduak gelditu ziren Ana Etxegarai, Gaizka Zelaieta, Ekhine Etxepeteleku eta Ibai Mitxelena. Bigarren postuan ere berdinduak akautu zuten Itziar Petrikorena, Ione Ordoki eta Lourdes Intzak. 1995ko zazpigarren lehiaketan 106 haurrek hartu zuten parte. A mailan Xabier Fagoagak irabazi zuen, Miren Txoperena eta Ibai Alcalderen aitzinetik. B mailan lehen postuan berdindu egin zuten Beñat Maia eta Miren Eguesek. Bigarren postua Maite Bidarterentzat izan zen eta hirugarrena Sandra Legasarentzat. C mailan Erika Lagoma izan zen onena, Oihana Fagoaga bigarren eta hirugarren postuan berdindu egin zuten Miren Bidarte eta Garoa Solak. Dagoeneko ez da lehiaketarik egiten.
2000
Kirol argazki onenari emandako saria aspaldiko ezagun batek eskuratu zuen, Bergarako Benito Canterok, «Aguja Roja» lanarengatik. ikasten zuena. Hurrengo urtean, 1994an, A mailan (1. eta 2. mailak) Itxasne Zelaieta nagusitu zen, Ane Igartzabal izan zen bigarrena eta Endara Mitxelenak eta Xabier Fagoagak berdindu zuten hirugarren postuan. B
Mozorro lehiaketa iæauteritan eta ajoarriero lehiaketa ferietan Lesakako ohiko besta egunen inguruan beti ekitaldiren bat antolatzen saiatu da Beti Gazte elkartea. Sanferminetan, txirrindularitza, saskibaloia, xakea edo sokatira saioak antolatukatu ditu. Iñauterietan, urte aunitzez haurrentzat mozorro lehiaketaren prestaketan aritu da. Bertan, hamalau urte arteko neska-mutikoek hartzen ahal zuten parte, bakarka, binaka nahiz taldeka. Maila bakoitzeko lehen sailkatuek trofeoa eta bere iñauterietako argazkia enmarkatua jasotzen zuten. Gainera, helduen artean asteleheneko talde edo karrozarik onenari sari berezia eskaintzen zitzaion, bi bildots eta trofeoa. Honelako besta egun batean norgehiagoka kutsu sobera hartzen zuela eta, 1996tik aitzinera ez zen gehiago egin mozorro lehiaketarik.
343
KULTURA
1993
Josetxo Iantzi, Luis Olaetxea «Makukoborda», Maurizio Mitxelena «Barraka» eta Dionisio Mujika «Asteasu»ri Beti Gaztek prestatutako omenaldian parte hartu zuten bertsolariak. Behean, Iñigo Olaetxea bere osabari kantari eta «Barraka» mikrofono aitzinean. 344
60 urte eta… Beti Gazte
KULTURA
1993
Beti Gazteren omenaldia jaso zuten herriko bertsolariak: Josetxo Iantzi, Luis Olaetxea «Makukoborda», Maurizio Mitxelena «Barraka» eta Dionisio Mujika «Asteasu». Ferietan, 1990. hamarkada osoan ajoarriero edo drungula lehiaketa prestatu du Beti Gaztek. Gure inguruan, ongi jatea, gastronomia… kultura bezala hartu da eta horren harira, feria egunaren bezperan –garai bateko, Merkatu Egunean, alegia– ajoarriero lehiaketa hori bulkatu du Beti Gaztek, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Aurrezki Kutxaren laguntzarekin. Elkarteak, 5.000 pezeta eman ohi dizkio bikote bakoitzari eta horrekin batera, olioa, baratxuriak eta gatza jartzen du. Partehartzaileek, bere aldetik, bi kilo bakailu, gasazko sukaldea, lapikoa, zartagia
eta behar dituen bertze tresna guziak eraman behar izaten ditu, hala nola platera prestatzeko gainerako osagarriak (piper
345
KULTURA
1990
Rakel Villadangos, Mikel Iriarte, Aitor Mitxelena, Xabier Yanci, Nerea Iriarte, Roberto Villadangos, IĂąigo Igoa, Ibai Mitxelena, Leire Yanci eta Marta Zubiria, II. Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako irabazleak. 346
60 urte eta‌ Beti Gazte
KULTURA
berdeak, gorriak, txorizeroak, patatak edo aitzinetik prestatuak eramaten ahal den tomate frijitua). Beti Gazte elkartearen 50. urteurreneko ospakizun ugarien artean antolatu zen lehen aldiz ajoarriero lehiaketa, 1991n. Lehen edizio hartan Eguzki elkartea suertatu zen garaile, Beti Gazte elkarte beraren aitzinetik. Hurrengo urteko lehiaketan, Arkupe pilotazale elkarteko bikotea nagusitu zen, zazpi elkarteren artean. 1993an, berriz, sei bikote aurkeztu ziren (bi San Fermin jubilatu elkartekoak eta Ulibeltza, DYA, Arkupe eta Beti Gazteko bana). Bi lehendabiziko postuak jubilatuentzat izan ziren eta hirugarrena Beti Gazterentzat. 1994an, hiru bikote bertzerik ez ziren aurkeztu lehiaketara (San Fermin, DYA eta Irain eskolakoa), eta horien artean, San Fermin jubilatu elkartekoek prestatutako ajoarrieroa izan zen onena. Kalaxka peñako Kotte Iantzi eta Jokin Pastorrek prestatutako ajoarrieroa izan zen onena Beti Gaztek antolatutako seigarren txapelketan, 1996an. Kalaxkakoekin
1993
V. Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketan parte hartu zuten neska-mutikoak sariak jaso ondotik. batera, Esflaustrak taldeko Patxi Oteiza eta Fermín Erbiti, Irrintziko Nicanor del Río eta Juantxo Maia eta Arkupeko Francisco Zapirain eta Juan Mari Etxeberriak aurkeztu zituzten beraien platerak. Epaimahaia Consuelo Aldaraborda, Mertxe Antzizar eta María Angeles Etxeparek osatu zuten eta aipatu bezala, Kalaxkak jaso zuen puntuaziorik altuena (15 puntu). Bigarren postuan, hamabina puntuko berdinketa izan zen Esflaustrak eta Irrintziko kideen artean eta laugarren postua Arkupekoentzat izan zen. 1997an, zazpigarren urtez burututako ajoarriero lehiaketan Beti Gazte elkarteko Ramón Etxenike eta Patxi Oteiza suertatu ziren irabazle. Bigarrenak, Ramóntxo Ordoki eta Roland Wicks «Yogui» izan zi-
347
KULTURA
1996
Kalaxkako bikoteak (Kotte Iantzi eta Jokin Pastor) irabazi zuen Ajoarriero lehiaketa. Saria, Begoña Ordoki, Nafarroako Aurrezki Kutxako ordezkariaren eskutik jaso zuten. ren, Arrano elkartearen izenean. Hirugarren postua Eguzki elkarteak eskuratu zuen, Periko Maia eta Carlos Urdanpilletak maneatutako ajoarrieroarekin. Laugarren saria Basurde elkartearentzat izan zen (Isidro Saralegi eta Dionisio Arriola) eta bosgarrena Arkupe elkarteko Fermín Altzugarai eta Francisco Zapirainek jaso zuten. 1998ko azaroaren 18ko Merkatu egunean burututako ajoarriero lehiaketan bortz elkarte aritu ziren. Arkupe elkarteko Periko Maia eta Carlos Urdanpilleta suertatu ziren irabazle. 1999ko abenduaren 1ean egin zen ajoarriero lehiaketan bortz bikotek hartu zuten parte. Lehendabiziko saria, independiente gisara aurkeztu ziren Julen Zubieta eta Javier Cuevasek eraman zuten (12 puntu). Bigarren saria, Periko Maia eta Carlos Urdanpilleta, Arkupe elkarteko ordezkariek eraman zuten (10 puntu). Hirugarren saria Arrano elkarteko Julio Antzizar eta Ramontxo Ordokirentzat izan zen (9 puntu). Laugarren postuan Eguzki elkarteko Txarli Ayala eta Juan Ramón Zubiria sailkatu ziren (8 puntu) eta bosgarren postua, Esflaustrak taldeko Juanjo Garrantxo eta Patxi Oteizarentzat izan zen (7 puntu). Sari banaketaren ondotik, ogia eta ardoarekin ajoarrieroa dastatzeko modua izan zen. Bederatzigarren
348
lehiaketa honetako epaimahaikideak Irungo Ivan Antolín, Iruñeko Luis Mª Saenz eta Stephan Renaud lesakarra izan ziren. Lesakako Udalaren eta Nafarroako Aurrezki Kutxarenaz gain, Batzoki, Leiza, Xaturetxea, Irubide, Bereau, Kasino eta Igerilekuetako ostatuen laguntza izan zuen Beti Gaztek antolaketan. 2000ko azaroaren 29an egin zen hamargarren ajoarriero lehiaketan lau bikote bertzerik ez ziren aurkeztu. Lehendabiziko saria, independiente gisara aurkeztu ziren Julen Zubieta eta Ketzu Aiestaranek eraman zuten (20 puntu). Bigarren saria, berriz ere, Periko Maia eta Carlos Urdanpilleta, Arkupe elkarteko ordezkarientzat izan zen (11 puntu). Hirugarren saria Esflaustrak taldeko Juanjo Garrantxo eta Patxi Oteizarentzat izan zen (10 puntu) eta laugarren postua, Lesakako Gazte Asanbladako Imanol Lopez eta Eneko Baraibarek eskuratu zuten (9 puntu). Lehiaketaren ondotik, ajoarrieroa eta gaztain erreak jateko aukera izan zen, ardoarekin bustiak. Beti Gazteren egoitzan inoiz ez da sukalderik izan momentuz, eta, beraz, ezin da erran elkarte gastronomikoa inoiz izan denik. Halere, ajoarriero lehiaketa ez da Beti Gaztek gastronomiarekin izan duen harreman bakarra. 1991n Jose Joaquin de la Fuente Egiazabalen koordinaziopean
60 urte eta… Beti Gazte
KULTURA
1999
Arkupe elkartearen izenean parte hartzen duten Carlos Urdanpilletak eta Periko Maiak ez dute hutsik egin azken urteotako ajoarriero lehiaketetan.
argitaraturako «La gastronomía en las sociedades del Bidasoa» liburuan, Nicanor Del Río Etxeberriaren errezeta ageri da, Beti Gazte elkartearen izenean. Langostinoak whiskyarekin prestatzeko modua erakutsi zuen: «Langostinoak whiskyarekin S u k a l d a r i a : Nicanor Del Río Etxeberria E l k a r t e a : Beti-Gazte E.K.E.K. Lesaka Osagaiak: 16 langostino haundi, Gurin mazel bat, 6 limoi, Oliba-olio litro 1/4, Baratxuri buru 1, Whisky kopa 1, Perrexila. Pr esta tzeko mod u a: Langostinoak erditik ireki eta laberako bandeja batean paratu, gatz pixko bat gainetik bo-
taz. Zartagi batean olioa eta gurina jarri, eta berotu denean, ongi xehetutako baratxuria gehitu. Baratxuria gorritzen denean sutik kendu eta langostinoen gainetik bota. Gorritutako baratxuria denean ongi banatu behar da. Ondoren, langostinoen gainetik limoien ura, whisky kopa eta ongi xehetutako perrexila bota behar da. Aitzinetik berotuko dugun labean sartzen dugu bandeja eta 8 edo 10 minututan serbitzeko prest egonen da (langostinoen isatsak goitira okertu izanen dira). Nafarroako Ardo Gorri frexko-frexko batekin (Chivite) lagundu». Kirol arloan bezalaxe, beraz, kultur arloan ere nabarmen gelditu da Beti Gaztek egindako saiakera. Hemendik aitzinera ere bi arlo horietan eginahaletan saiatzea izanen litzateke Beti Gaztek etorkizunerako duen erronka. Denon gustokoa ez da izanen, akaso, hobetu beharreko kontuak izanen dira, seguraski, baina hirutan hogei urte hauetan egindako lana liburuan agerian gelditu da. G
349
Bidasoako txapelketa eta Frontera Kopa
Bidasoako txapeldun 1944-1950
Erregionaleko 1. mailan liga eta kopa
Sokatira taldea Munduko txapeldun Irlandan Neskak azpitxapeldun Kontxako Kopan