Issuu on Google+


1. FITXA Bazen behin 21 urteko neskatila oso polit bat, Aixa deitzen zena. Aixak ez zeukan amarik, baina bere aita beste emakume batekin ezkondu zen, beste alaba oso itsusi bat zuena. Bere amaordea eta ahizpaordea oso txarrak ziren berarekin. Egun guztian zebiltzaten Aixari lanak egiteko eskatzen: - Aixa! Sukaldea garbitu behar duzu! - Aixa! Oheak egin behar dituzu! - Aixa! Nire txilaba lisatu behar duzu! Eta jauregia oso haundia zen eta zeregin handia zegoen.


2. FITXA Egun batean sultanak festa bat antolatu zuen, emaztegaia aurkitu nahi zuelako. Hiriko neskak guztiak gonbidatu zituen. Baina Aixa negarrez geratu zen etxean, bere amaorde gaiztoak gau horretarako lanak agindu zizkiolako: - Hemen dituzu garbantzoak, garia eta judiak. Bakoitza saku

batean banatu behar dituzu. Gu bueltatzerako eginda egon beharko da - agindu zion amaordeak.


3. FITXA Aixa negarrez zegoela, bat batean, maitagarri bat agertu zitzaion: - Zer gertatzen zaizu, Aixa ? - Sultanaren festara joan nahi dudala baina ez didatela

uzten. Lan piloa egin behar dut eta ezin izango dut ordurako bukatu – erantzun zion negarrez.

- Lasai – esan zion maitagarriak – Nik lagunduko zaitut. Eta baritarekin toke bat eman bezain laster garbantzuak, garia eta judiak saku desberdinetan banatu ziren.


4. FITXA Aixa liluratuta geratu zen, baina oraindik ez zen nahikoa: - Baina nik ez daukat arropa politarik - kexatu zen berriro. Eta baritaren mugimendu batekin... Aixa inoiz baino politago jarri zuen: arropa berri-berria eman zion, gamelu larruz egindako babutxa berriak, soineko more eder eta elegantea, eta ilargia baino politagoa zen aurpegi garbi eta distiratsua.


5. FITXA Aixa 6 zaldi zurik tiratutako karroza batean heldu zen jauregira. Sartu zenean denak berari begira geratu ziren, festako neskarik politena zelako. Sutana ere berehala maitemindu zen Aixarekin eta ihes egin ez zedin eskaileratan kola jartzeko agindua eman zuen. Gauerdia heldu eta ilargi betea ikusterakoan Aixak joan behar zuela esan zion sultanari: - Ez zaitez joan polit hori - esan zuen sultanak. - Sentitzen dut baina joan beharra daukat - esan zuen Aixak oso triste. Eta sultana konturatu baino lehen, korrika joan zen, baina bidean babutxa galdu zuen, kolan itsatsita geratu zelako. Aixa etxera heldu zenean berriro bere arropekin zegoen jantzita. Negarrez oheratu zen eta lo hartu zuen.


6. FITXA Hurrengo goizean sultanak bere zerbitzariak neskaren bila bidali zituen babutxa eskuan zutela eta Aixaren etxera heldu ziren. Bada ez bada bere amaordeak alfonbra batean ezkutatu zuen Aixa eta bere aizpa ordea babutxa probatu zuen baina ez zitzaion sartzen. Orduan esan zuen: - Zergatik ez du Aixak probatzen? - Aixak? Ez bazen etxetik atera ere egin... - erantzun zuen amaordeak. - Kalifatoko neska probatu behar dute. Sultanaren agindua da – erantzun zuten zerbitzariek. Eta hala izan zen. Aixa bere ezkutalekutik atera eta‌


7. FITXA Babutxa probatu zuenean bikain geratzen zitzaiola ikusi zuten denek. Amaordeak ez zuen ezer ulertzen‌ Berehala arropaz aldatu eta jauregira eraman zuten: - Bai! Zu zara atzoko neska bera! - esan zuen sultanak Aixa ikusterakoan. Sultana eta Aixa laster ezkondu egin ziren eta oso pozik bizi izan ziren betirako sultanaren jauregian.



Aixa zikin eta sultana (kamishibai)