Issuu on Google+

LANDAREEN UGALKETA


LANDAREEN BIZI ZIKLOA Bi organismo mota dituzte: • Esporofitoa: Esporak sortzen dituen landarea edo landare-atala da. • Gametofitoa: Gametoak sorten dituen landarea edo landare-atala da. (Ugaltzezelula maskulinoak eta femeninoak). Gameto Maskulinoa + Gameto Femeninoa = Zigotoa

Enbrioia eratu

esporofitoa sortu

gametofito

berria. Landare loredunetan: Esporofitoa(ikusten dugun guztia). Gametofitoa (loreen barnealdean).


UGALKETA ASEXUALA LANDAREETAN Ohikoagoa landareetan animalietan baino. Bi mota daude: • Ugalketa begetatiboa: Norberaren zati batetik (Gema) beste banako batzuk sortzen dira. Hiru gema dira: ďƒ˜ Estoloiak: Zurtoin txikiak dira eta lurzorurakiko paraleloan hazten dira. Zurtoinaren punta batzuk (Gemak) lurzorua ukitzean sustraiak bota eta


banako berriak sortzen dira. (Marrubiak eta hirustak). ďƒ˜ Erraboilak: Lurpean hazten diren zurtoin txikiak dira, hosto lodi eta mamitsuz estaliak, eta landare berriak sortzen dira haietatik. (Tipulak, baratxuriak, tulipak).

ďƒ˜ Tuberkuluak: Lurpeko zurtoinak dira, lodi-lodiak, eta gordekin ugari pilatzen dute (Patatak). Zurtoinek zenbait gema dituzte eta haietatik landare berriak sortu.

• Espora bidezko ugalketa: Banako baten zelula batetik, nukleoa behin eta berriz zatitu eta zelula umeak sortzen dira. (Esporak). Gero baldintza egokiak badira, zelula horietatik banako berriak sortzen dira.(Gordegiak, iratzeak, onddoak).


SEXU BIDEZKO UGLKETA, LANDARE HAZIDUNETAN

Landare hazidunetan, gimnospermoetan bai angiospermoetan, gametofitoa loreen barruan dago; hantxe daude landarearen ugaltze-organoak, eta hantxe sortzen dira gametoak, sexu bidezko ugalketarako ezinbestekoak. Loreen egitura Lore gehienak hermafroditak dira. Ugaltzeorgano maskulinoak nahiz femeninoak dituzte. Sexu bakar bateko ugaltzeorganoak baino ez dituzten loreei, sexubakar deritze. Loreen barnean gametoak sortzen dira, eta hantxe gertatzen da ernalketa. Lore gehienak atal hauek dituzte:


• Lore-bilgarriak: Ugaltze-organoak biltzen eta babesten dituzte.  Kalazia: Kanpo-kanpoko bilgarria da, eta sepaloz osatuta dago, gehienetan berdeak.  Korola: Barnealderago dago, eta zenbait petalok osatzen dute. Petaloek kolore ikusgarriak edukitzen dituzte animalia polinizatzaileak erakartzeko. • Ugaltze-organoak: Gametoak sortzen dituzten organoak dira: 

Pistiloa: Ugaltze-organo femeninoa da. Botila itxurako egitura batez osatuta dago. Goiko aldeari estima deritzo; lepoari, estiloa; eta oinarria obulutegia da. Obulutegietan egoten dira obuluak eta bertan gameto femeninoa sortzen da.


ďƒ˜

Estaminea: Ugaltze-organo maskulinoa da, eta bi atal hauek ditu: Harizpibat, eta haren muturrean, eta antera. Han egoten dira, anteran, polen aleak eta haietatik sortzen dira gameto maskulinoak.

Polinizazioa Polen aleak estamineen anteretatik lore bereko edo beste bateko pistilora iristeko prozesua da. Polen alea lore bereko pistiloan erortzen bada (autopilonizazioa) eta beste lore bateko pistilora erortzen bada (polonizazio gurutzatua). Polen aleak bereziki bi modutara mugitzen dira: • Haizeak eramanda: Polen ugari behar da horrela ugaltzeko, landare


gimnospermoetan eta angiospermoetan gertatzen da (pinuak, zerealak). • Animaliek eramanda: Usain atsegina eta petalo ikusgarriak dituen landare angiospermoak (Arrosak) ugaltzen dira horrela. Polen aleak animaliek eramaten dute, batez ere intsektuek eta hegazti batzuek (Kolibriek).


Ernalketa, eta enbrioien eta hazien eratzeprozeasua

Gameto maskulinoak eta femeninoak bat egiten dutenean gertatzen da ernalketa. Orduan enbrioia eta hazia sortzen dira. 1. Polen alea pistilora iristen da, polenhodia garatu eta hazten da obulutegira iritsi arte. Handik zehar joaten dira gameto maskulinoak. 2.Obulutegiaren barnean,obulua ernaltzen da, eta obo-zelula edo zigotoa eratzen da, gero enbrioia sortuz. 3.Obulu ernaldua hazi bihurtzen da, eta bertan daude enbrioia eta albumena. Sortuko den landareak hosto beredesk garatu eta bertatik lortzen du elikagaia fotosintesia egiteko gai izan arte.


4.Enbrioian agertzen dira erradikula edo sustraia, plumula eta lehenbiziko gemak. Gero hosto bat edo bi agertzen dira (kotiledoi) eta elikagai-gordekinak izaten dituzte. Gero lurzoruan, oxigeno-tenperatura eta hezetasun baldintzak egokiak badira, landarea sortzen da.


Fruituen eratze-prozesua eta fruitu motak Landare angiospermoetan, obulutegia fruitu bihurtzen da ernalketaren ondoren. Fruituaren eginkizuna da haziak babestea eta haien sakabanaketa erraztea.


Paretak kontuan hartuz, bi fruitu mota daude: • Mamitsuak: Pareta mamitsuak eta gozoak dituzte, substantzia elikagarriak eta ura pilatzen dituztelako (tomatea, mahatsa eta sagarra). • Lehorrak: Pareta gogortuak dituzte uragaltzen dutelako (lekaleak, ezkurrak eta intxaurrek).

Hazien sakabanatzea eta ernalketa Fruituak heldu ondoren, landaretik bereizi eta sakabanatu egiten dira, eta


honi esker, landareek beste leku batzuek koloniza ditzakete. Hazia lurrera erortzen denean, erne egiten da baldintza egokiak baditu. Hazian ira sartzen denean, hazia zabaldu eta enbrioia goratzen hasten da. Erradikulak sortu

Landarea

lurzoruari itsatsi

Zurtoin txikia

luzatu azalera iritsi arte.


LANDAREEN UGALKETA