Issuu on Google+

Lehendabizi, A-21 eta A-22-ko gelako rosetak identifikatu behar dira, bakarrik switchera dijoaztenak. Gero, switch armairuan ikusi dezakegunez, patch-paneleko portuak ordenean daude, orduan begiratu behar da patch-paneletik switchera dauden kableak ondo jarita dauden, bakoitzak bere portuakin. Hasiera batean, 192.168.1.251 IP hau bakarrik genuen. Ez genekien netgear 1 edo netgear 2 zen, orduan nabigatzailean daukagun ip-a jarri eta switch batean sartu gara. Bertan MAC helbidea ikusi dugu eta switch-en atzekaldean begiratu ondoren (00:24:B2:DC:C3:F1), MAC helbide hori beheko switch-arena dela ikusi dugu. Orain beste switch-aren ip helbidea lortu behar dugu, horretarako interneten informatu gara eta switch honi defektuz dchp-k ematen ziola ip-a. Orduan nabigatzailean DHCP-ren IP-a idatzi dugu (192.168.1.91:10000) gero bere usuario eta pasahitzak idatzi ditugu eta barrenean gaude. Gero, ezkerraldean, Zerbitzariak sakatzen dugu:


Segidan, List Active Leases botoian sakatu eta IP-en lista agertuko da bakoitzak bere MAC helbidearekin:

Orduan, Goiko Switch-eko MAC helbidea dakigunez, lista horretan MAC helbide hori aurkitu eta bere IP-a hartuko dugu:

Orain Goiko Switch-eko IP helbidea badakigu, orduan, hurrengo pausua izango da switch horretara sartzea konfiguratzeko. Horretarako IP helbide hori nabigatzailean jarri eta Goiko Netgear horretan gaude. Segidan, Goiko aldean Switching sakatzen dugu eta gero VLAN aukeratu. Horrela VLAN konfigurazioan sartzen gara. Bertan (VLAN_tailerra) sortu.


Gero, ezkerreko aldean, Advanced eta VLAN membership sakatu eta Switch-eko portuak VLAN_tailerra barrenera sartzeko konfigurazioa irekiko dugu. Bertan, Sortuko dugun VLAN horretan egon behar diren portuak aukeratu eta gero Reset-eri ematen diogu, bestela blokeatuta geldituko da.


Lehenengo ubuntu duen makinan sartuko gara eta terminalean sartu ondoren administradore bezala sartuko gara sudo bash comandoa erabiliz eta pasahitza sartuz. Ondoren nano /etc/apt/apt.conf komandoaren bidez sartu gara eta konfiguratuta daudela ikusi dugu eguneraketak 240-ari eskatzeko.

Acquire::http { Proxy "http://192.168.1.240:3142"; }; Argazkia klaseko ubuntutik artu dugu eta horregatik agertzen da 13-arekin bana tailerrean 240 agertu beharko zen eta konfiguratu gabe balego argazkikoa idatzi beharko genuke.

Bi ordenagailu elkarrekin konektatuta dauden ikusteko elkarri ping bat egin beharko diogu. Horretarako ubuntu makina batean sartuko gara eta beste ordenagailuaren IP-a jakin beharko dugu, hori ifconfig komandoaren bidez jakingo dugu. Ondoren ping bat egingo diogu beste ordenagailuaren IP-ari, hau egiteko, ping XXX.XXX.X.X ( beste ordenagailuaren IP-a) eta erantzuten badu konektatuta daudela esan nahi.


VLAN-a sortu baino lehen

VLAN-a sortu eta gero

Aiora Labaka, Alex Colorado, Unai Urkiola eta Mikel Imaz


Vlan sortzen