Issuu on Google+

Euskalkult

2014KO UZTAILA 1. ZENBAKIA

Ikus-entzunezkoak

TELESAILAK

Telebista, zinemaren arerio nagusia?

Argazkilaritza

AINARA GARCIA

Euskal heavy metalaren gurasoak, sekula baino biziago

ARGAZKIA: XANTI RODRIGUEZ

“Oso zaila da gure lana behar bezala baloratzea”


Ikus-entzunezkoak

Telebistarako produkzioek gidoilari eta zuzendari entzutetsuenen arreta lortu dute azken urteetan. ARGAZKIA: FLICKR.COM

Pantaila txikien erreinua

Telesailek gero eta indar handiagoa hartu dute ikus-entzunezkoen industrian. Zinemaren heriotzara gerturatzen ari ote gara?

M

ad Men, Game of Thrones, Breaking Bad, True Detective, Blood Brothers‌ Amaiezina da azken urteetan arrakasta lortu duten telesailen zerrenda. Izan ere, telebistak istorio ahaztezin ugari oparitu dizkigu azken hamarkadan, eta gero eta inbertsio handiagoak egiten dira gai eta genero ezberdinetako unibertsoak pantaila txikian birsortu ahal izateko. HBO kate estatubatuarrak, esaterako, 60 milioi dolarreko aurrekontua izan zuen Game of Thrones arrakastatsuaren lehen denboraldia filmatzeko; Steven Spielberg zuzendari entzutetsuak ekoitzitako The Pacific telesailaren hamar kapituluetako bakoitzak, aldiz, hamabi milioi dolarreko kostua izan zuen. Noiz hasi zen, bada, telebistaren aldeko apustu hori? Goizalde Landabaso (Bilbo, 1970) kazetariaren aburuz, Lost telesail estatubatuarrarekin egin zuen eztanda fenomenoak: "Uste baino arrakasta handiagoa izan zuen; sortzaileentzat ere ustekabea izan zen, eta gidoilarientzat, aldiz, goxoki bat, pertsonaiak edo argumentuak hobeto eta sakonago garatzeko aukera izan baitzuten". Ikus-entzunezko produktuen kontsumo era da, Iratxe Fresneda (Arrigorriaga, 1974)

EHUko irakaslearen arabera, aldatu dena eta telesailen arrakastaren eragilea. "Teknologia berriek kultura etxetik eta doan eskuratzeko aukera eskaini dute, eta, zinema sarrerak garestiagoak direnez, kontsumitzaile mota ezberdin bat sortu da. Horiei bideratu die merkatuak bere produktua".

Steven Spielbergek ekoitzitako ThePacific telesaila (2010) da munduko garestiena: atal bakoitzak hamabi milioi euroko aurrekontua izanzuen Katixa Agirre (Gasteiz, 1981) EHUko irakasle eta idazleak gorakada "modu kualitatiboan" eta ez kuantitatiboan eman dela adierazi du. "Talentu pilaketa bat izan da, eta momentu on bat. Audientzia kontuetan beti telezaborrak irabazten du telebistan, baina, kualitatiboki, telesailek dute garrantzia, horiek lortzen baitituzte kritika onak".

Zinema, hilda? Teknologia berri bat sortu orduko, horren aurrekoari behar baino goizago heriotza emateko joera nabarmena izan da historian. Irratia sortu zenean, egunkariak hiltzera zihoazela hedatu zen gizartean; telebista sortu zenean, aldiz, irratia urkatu zuten garaiko medioek. Telesailek zinema lurperatuko ote dute, ordea? Krisian al dago zinemaren industria? Bi krisi mota bereizi behar ditugula adierazi du Landabasok: "Alde batetik, sormen krisiaz hitz egiten da, eta bestetik, krisi ekonomikoaz. Sormen handia dago, ezbairik gabe. Film asko errodatzen dira urtero, eta munduko hainbat txokotan industria indartsua daukate. Hemen, ordea, Espainiaren kristalezko harresia daukagu, eta ez ditugu ezagutzen atzerrian egiten diren hainbat lan zoragarri". Agirreren aburuz, zinema "beti" egon da krisian: "Egoera ekonomikoarekin oso lotuta dagoen arlo bat da, beste arte batzuk baino gehiago. Azken finean, zinemaren egoera naturala da krisia, baina pertsonak irudimentsuak gara eta beti daukagu zerbait esateko". Bide beretik jotzen du Fresnedak ere krisiaz mintzatzean, eta eredu ekonomikoari leporatu dio errua:


"Sormen krisiaz hitz egitea gehiegikeria da, artista bakoitza mundu bat baita. Produkzio, banaketa eta erakusketa eredu zaharrez mintzatu beharko ginateke". Sarreren prezioak, arrazoia edo aitzakia? Sarri asko entzuten da sarreren prezioak direla zinema aretoek ikusle gutxiago izatearen arrazoi nagusia. Espainiako Kultura Ministerioaren datuen arabera, 2004an, sarreren batez besteko prezioa 4,80 eurokoa zen, eta 143 milioi ikusle jaso zituzten estatuko zinema aretoek; 2012an, aldiz, 7,08 euro balio zuten sarrerek, eta ikusle kopuruak nabarmen egin zuen behera, 94 milioi pertsona joan baitziren zinemara: % 35 gutxiago, alegia. Hori al da, baina, beherakada eragin duen faktore bakarra? "Egia da sarreren prezioek eragina dutela, baina eskaintza, ordutegia, gizarteak jasandako kontsumo eraldaketak… gauza asko daude tartean, eta konplikatua da esatea zer izan den beherakada bultzatu duena", adierazi du Fresnedak. Agirre ere bat dator prezioek ez dutela ikusleak erakartzen laguntzen esatean, baina zinema ikusteko modu berrien sorrerarekin zerikusi handiagoa duela uste du: "Ez da inoiz hain erraza izan pelikula bat ikustea. Ordenagailua hartu, leiho bat zabaldu eta nahi dudana ikusi dezaket. Zinema aretoek plus bat edo asmatu beharko lukete horri aurre egin ahal izateko". Mugimendu falta da, oro har, Landabaso kezkatzen duena. "Futbolerako ez bada, jendea ez da mugitzen", kazetariaren ustez, eta "gero eta erosoagoak" garela azpimarratzen du. "Futbol partida baterako sarrerek askoz gehiago balio dute, baina jendeak zalantzarik gabe erosten ditu. Zergatik ez doaz, ordea, liburu aurkezpenetara edo musika kontzertu txikietara?".

E

“Audientzia kontuetan beti telezaborrak irabazten du telebistan, baina, kualitatiboki, telesailek dute garrantzia” Katixa Agirre EHUko irakasle eta idazlea

“Futbolerako ez bada, jendea ez da mugitzen” Goizalde Landabaso Kazetari eta idazlea

“Teknologia berriek kultura etxetik doan eskuratzeko aukera eskaini dutenez, kontsumitzaile mota ezberdin bat sortu da” Iratxe Fresneda EHUko irakaslea Euskal Herrian, zer? Zinematik at, gure mugen barruan sortu diren ikus-entzunezkoen inguruan inkesta bat egingo bagenu, biztanleriaren zati handi batek, ziur asko, Goenkale telesail beteranoa aipatuko luke lehendabizi. Izan ere, urte luzez euskarazko telesailen erreferentea izan da, eta bere horretan jarraitzen du egun ere. Fresnedaren aburuz, "babestuta" egon izana da Goenkaleren arrakastaren gakoa: "Publiko jakin bati, telebista euskaraz kontsumitzen duen sektoreari, egokitutako produktua izan da".

Telesailen etxea

z dago zalantzarik: gero eta diru gehiago jartzen dute ekoizleek gure bihotzetara iristen diren telesailak sortu ahal izateko. Baina zer izan zen lehenago, arrakasta edo inbertsioa? Oiloa ala arrautza? Ez da erraza galdera horri erantzun egoki bat ematea, baina, Goizalde Landabasoren aburuz, arrakasta izan zen iristen lehena. Badira, ordea, hasiera-hasieratik telesailen aldeko apustua egin zutenak, batetik, eta gero, arrakastaren beroan batu direnak, bestetik. Ameriketako Estatu Batuetako HBO kate pribatua izan zen telebistaren alde jokatu zuen lehenetariko bat. Egun Time Warner konpainiaren esku dagoen kateak 1972an ekin zion lanari, eta 2013 hasieran, Ameriketako Estatu

Bidea markatuta izan arren, Goenkaleren pausoei ez die inork jarraitu azken urteetan. Zergatik, bada? Landabasoren ustez, badaude "telesail serio eta kalitatezko bat" egiteko gidoilariak, baina "arriskatzeko prest" dauden pertsonak falta dira: "Dirua falta da baina, batez ere, ausardia. Gauza duinak egiteko asmorik ez dagoen bitartean, Goenkaleri eutsiko diote, segurua delako, baina ez dira beste ezertan ausartuko". Argi iluna zerumugan Zalantza bat baino gehiago sorrarazten du Euskal Herriko ikus-entzunezkoen etorkizunak adituengan, ez baitago iritzi bateraturik horren inguruan. Baikor ageri da Agirre. Telebistari begira, "dirua nola gastatu behar den" aztertu beharko litzateke, eta horren arabera, zer-nolako produktua eskaini nahi den pentsatu; zinemaren aldetik, aldiz, euskal zinemagintza "gorantz" doala adierazi du, eta talentua eta gidoilari onak egon, badaudela. Fresneda ere "itxaropentsu" azaldu da euskal ikus-entzunezkoen aurrean, eta "sortzaile belaunaldi berri eta indartsua" dugula aurrean uste du. Guztiz aurkakoa da, aldiz, Landabasoren iritzia: "Euskal Herrian ez dut ikusentzunezkoentzat etorkizunik ikusten. Euskarri nagusia ETB da, eta hor ez dut ezer ikusten. Asko aldatu beharko dira gauzak aurrera egin nahi bada". Iritzi kontrajarriek erakusten duten moduan, ez dago argi zein izango den euskal telesail eta filmen etorkizuna. Ezbairik gabe, krisiak markatuko du, hein handi batean, behintzat, etxeko artistek jarraitu beharreko bidea. Agirrek dioen moduan, ordea, "krisia ere ondo dago, zailtasunek eta presioek irudimena zorrozten laguntzen baitute".

Batuetan bakarrik, 28,7 milioi harpidedun zituen HBOk, eta 1.800 milioi dolarreko irabaziak izan zituen urte berean. Hamaika telesail arrakastatsu ekoitzi ditu konpainia amerikarrak, hala nola, Sex and the City, The Sopranos, The Wire, The Pacific, True Detective eta Game of Thrones.

Laugarren denboraldiarekin, munduko telesailik deskargatuena bilakatu da Game of Thrones. ARGAZKIA: HBO

Azken horren arrakastaren erakusgarri, 2014ko apirilean estreinatutako laugarren denboraldiarekin, kapituluko 14,4 milioi ikusle inguru lortu ditu HBOk Estatu Batuetan bakarrik, eta historiako telesailik deskargatuena izatera iritsi da, egunean ia 200.000 pertsonak jaisten baitituzte fantasiaz beteriko produkzio horren atalak.


Argazkilaritza Ainara Garcia, argazkilaria

“Argazkilaritzan, burugogorra izan behar da emaitza onak lortzeko” Ainara Garcia argazkilariak (Azpeitia, 1987) txikitatik miresten zuen kamera. Familiarekin egindako oporraldietan, aitaren argazkiei begira hazi zen azpeitiarra, eta Andoainen Irudi ikasketak amaitu zituenetik, Noticias de Gipuzkoa egunkarian dihardu eguneroko gertakariak kamerarekin harrapatzen. Freelance modura ere jarduten du argazkiak ateratzen, eta gure mugetatik at dauden mila bazter klik batekin gordetzen ditu. El mundo a través de un visor blogaren sortzailea da, eta bertan ikusi daitezke Garciaren lanak. G: Noiz bihurtu zen afizioa ofizio? E: Noticias de Gipuzkoa egunkarian praktikatan hasi nintzenean ikusi nuen argi lanbide horretan aritu nahi nuela. Irudi ikasketak egin nituen, eta praktikak non egin nahi nituen aukeratu behar nuen: egunkari batean erreportajeak egiten, zinema munduan atrezzoak egiten, estudioko argazkiak ateratzen… Momentu horretan jarri nintzen pentsatzen, “ea, nik lan egin beharko banu, zein arlotan aritu nahiko nuke?”. Hasieratik nahiko garbi izan nuen zein bide jorratu nahi nuen, baina ardura puntu bat ere ematen zidan, etorkizuna erabakitzen ari bainintzen. Askotan pentsatzen dut beste zerbait hautatu izan banu, agian orain ez nintzatekeela argazkilaria izango. Presio txiki hori hor dago, baina nahiko garbi izan nuen aukeraketa. G: Zer dago prentsako argazkilaritzaren atzean? E: Egunkari batean lan egitea talde-lana da; azken finean, kate bat bezalakoa da, eta argazkilaria kate horretako zati bat da. Egun osoan eskuragarri egon behar dugu, telefonoari begira, ez baitakizu noiz gertatuko den zer. Normalean, aurreko gauean, egunkariko editoreek zerrenda bat igortzen digute argazkilarioi, aurreikusita dauden kontuekin. Gero, ordea, adi egon behar izaten dugu egunean zehar sortzen doazen gertakariekin. Jendeak ez du ikusten egunkari bateko argazki baten atzean dagoen lana, eta ez da gutxi izaten. Egoera horretan egon ez denarentzat, oso zaila da gure lana behar bezala baloratzea. G: Prentsako lana edo freelance izatea, zer nahiago? E: Prentsako lanaren alde ona da egunero etxean egiten dudala lo; nire kabuz bidaiatzean, aldiz, ez. Egia da atzerrira joaten naizenean egunero leku zoragarriak ezagutzeko aukera izaten dudala, eta prentsan, aldiz, ia egunero Donostian izaten naiz edo, gehienez ere, Gipuzkoan eta Lapurdin. Horrek ere badu bere alde ona, nire ingurua oso ongi ezagutzen baitut, eta zenbait gai lantzerakoan errazago aritzen bainaiz horrela. Dena dela, niri izugarri gustatzen zait bidaiatzea, zer ikusiko dudan jakin gabe, misterio horrekin ibiltzea han eta hemen. Harritzen zaituen zerbaiti argazkiak ateratzea ederra da, leku bakoitzaren lehen inpresioa behin baino ez baita jasotzen.

Zazpi urte daramatza Garciak Noticias de Gipuzkoa egunkarian lanean. ARGAZKIA: AINARAGARCIA.COM

G: Zein izan da zure herrialderik gustukoena argazkiak ateratzeko? E: Zaila da bakar bat aukeratzea, denak dira horren desberdinak! Bisitatu ditudan toki guztiek ekarri didate zerbait ezberdina. Ederrena, burura etortzen zaidan lehenengoa, Norvegia da, aurora borealagatik. Nire ametsa zen fenomeno hori harrapatzea, eta amets hori egia bihurtzea niretzat izugarria izan zen, horren bila ibili bainintzen. Hiru urte lehenago Finlandian egon nintzen astebetez, eta atsekabetuta itzuli nintzen, ez bainuen aurora bakar bat ere ikusi. Iaz, Norvegian saiatu nintzen, eta iritsi orduko agertu zitzaidan. Ikaragarria izan zen. Beste leku batzuek ere gauza ederrak ekarri dizkidate. Adibidez, Dominikar Errepublikan, jendeari argazkiak egitea zeinen aberatsa den ikasi nuen, inon ez baitzait jendea han bezain erraz gerturatu. Kalean kamerarekin ikusi orduko, berehala gerturatzen ziren bertako bizilagunak, mundialak dira. Orokorrean, beraz, bi herrialde horiek erakarri nautela gehien esango nuke. G: Eta bisitatu nahiko zenukeen tokiren bat? Sekulako gogoa daukat Asia aldera joateko. Leku pila bat go-


mendatu dizkidate, eta izugarrizko gogoa dut. Tailandia ikusi nahiko nuke, baita Nepalgo zonaldea ere. Asiako edozein lekutara joango nintzateke bi aldiz pentsatu gabe, eta helduko da horretarako momentua.

ateratzera, aldiz, kontrakoa. Askotan, jendea mozkortuta dagoenean, gurekin sartzen da, neskak izanda errazago delakoan. Orokorrean, ordea, lanbidean daramatzadan zazpi urteetan, ez dut arazo bakar bat ere izan diskriminazioarekin lotuta.

G: Madrilgo Debod tenpluan atera zenuen argazki batek G: Argazkilaritza modan dagoen honetan, ze aholku emansekulako arrakasta izan du sarean… go zenizkioke hasiberri bati? E: Halaxe da, eta ez nuen inolaz ere espero. Kontua da argazkia atera eta Twitterren publikatu nuela. Igo nuen unetik, mugikorra ez zen isildu ere egin, eta azkenean itzali egin behar izan nuen, ez baitzen normala. Sekulako sorpresa izan da, eta ilusioa egiten dit. Azken finean, sare sozialetan argazkiak partekatzen ditudanean, jendeak nire argazkiak ikustea nahi izaten dut, horrexegatik egiten dut. Beraz, hori lortzea ederra da. Lan zaila da, beti adi egon behar duzu, momentu zehatz bat harrapatu behar duzu, eta, lantzean behin horrelako pozak jasotzeak lagundu egiten du aurrera jarraitzen. Ez da lanbide erraz bat; argazkilaritzan, burugogorra izan behar da emaitza onak lortzeko.

E: Hasteko, nire ikastaroetara etortzeko esango nioke [kar, kar]. Ez, hasteko, kamera erosten badu, ez dezala garestiena erosi. Hobe da lehenengo, kamera sinple bat erostea, pixkanaka ikasten joateko. Gero, motz gelditzen zaiola ikusten badu, joango da ekipo indartsuagoa lortzen, baina hasteko hobe da sinpletik hastea. Hankak lurrean izatea garrantzitsua da. Argazki asko ikustea ere gomendagarria da. Argazkilaritza ez da teoria ikastea soilik, besteen lanak ikusten ere begia asko egiten da, eta, nahi gabe ere, irudiak hor gelditzen zaizkizu. Gero, gainera, eragina dute argazkiak ateratzerako orduan. Ikasteko modu erraz eta aberasgarria da, azken finean.

G: Argazkilaritza eskolak ere eman ohi dituzu. Zer irakasten diezu ikasleei? E: Bai, Naturpixel webgunearen bidez ikastaroak antolatzen ditut, hilean behin, edo. Izan ere, gaur egun, edonork dauka argazki kamera bat eskura. Jendea dendara joaten da eta dagoen kamerarik onena erosten du, baina gero, etxera joan eta ez dute ulertzen botoi bakoitzak zertarako balio duen. Nola egin ditzake argazkilari hark horrelakoak eta nik ez kamera berdinarekin? Ikastaro horien helburua da kamera ezagutu eta ze funtzio dituen jakitea, zenbateraino "esplotatu" dezakezun jakiteko. Ikastaroak oso praktikoak eta oinarrizkoak dira, jendeak argazkilaritza ezagutu eta gustua har diezaion. G: Zer deritzozu “klik eta listo” argazkilaritzari buruz? E: Kameren iragarkietan hori da saltzen dutena. Behin ikusi nuen iragarki bat, “zuk egin klik eta gainontzekoa kamerak egingo du” zioena, eta gauza ez da horrela. Egia da klik egin eta kamerak egingo duela bestea, baina klik egin aurretik jakin beharra duzu gauzak nola jarri eta zer egin. Orduan, jendeak uste duenez klik egitearekin aski dela, ahalik eta kamerarik onena erosten du, 2.000 eurokoa, argazki onak atera ahal izateko. Guztia bezala, praktika hartzea da gakoa, ikastea eta lantzea. G: Zer-nola ikusten duzu emakumearen papera argazkilaritzan? Sumatzen al duzu diskriminaziorik? E: Gero eta gutxiago. Sarritan galdetu didate gai honen inguruan eta gero eta argiago dut, kasu askotan, emakumea izatea abantaila ere izan daitekeela. Maiz, nonbaitera joaten naizenean, ez dakit zergatik, babesik gabe ikusten nautelako edo, lehenago fidatzen dira nitaz. Batzuetan, behintzat, abantaila dela iruditzen zait. Festetara banoa argazkiak

Goian, urtarrilean Madrilgo Debod tenpluari ateratako argazkia. Behean, Norvegian, Kvaløyvågenen, Garciak lehen aldiz harrapatutako aurora boreala. ARGAZKIAK: AINARAGARCIA.COM


Musika

Bizi-bizirik itzuli da talde eibartarra, Gorosabelen [ezkerretik lehena] hitzetan, “lan koloredun eta aktuala, gaur egungoa� eginda. ARGAZKIA: XANTI RODRIGUEZ

Estigmak apurtuz, bidea irekiz Ia hiru hamarkada bete dira Su Ta Gar talde eibartarra sortu zenetik, eta euskal heavy metalaren aitzindariek, arazo guztien gainetik, ibilbidea marrazten jarraitzen dute egun

E

z da lan erraza 27 urtez jo eta ke aritzea han eta hemengo eszenatokietan, baina belaunaldi bat baino gehiagoren ereserkien sortzailea da Su Ta Gar laukote eibartarra. Eta gaur, sorreratik ia hiru hamarkada igaro direnean, sekula baino biziago jarraitzen dute Euskal Herriko heavy metalaren historia bizia idazten. Musika estilo gogor eta, sarri askotan, gaizki ikusi bat jendartera iritsi izanaren errua du, hein handi batean, Aitor Gorosabel (Eibar, 1970) abeslari eta gitarristak. Su Ta Gar taldeko burua da eibartarra, eta euskal musikaren ahotsik ezagunenetako bat izaten jarraitzen du, laurogeiko hamarkadan, gitarra eskuan, eszenatokietara jauzi egitea erabaki zuenetik. Hamazazpi urte baino ez zituen Gorosabelek lehen aldiz Su Ta Gar izenpean kontzertu bat eskaini zuenean, 1987an. Ondarroako gaztetxean izan zen estreinaldia, eta ordura arte kanpotarren musikatzat hartzen zena euskaldunen artean ere hedatzen hasia zela konturatu zen

laukote eibartarra. "Garai hartan, heavya atzerritarren musika zen, eta hura entzuten zutenak kritikatu egiten genituen. Gerora ohartu ginen, ordea, Ondarroan bertan heavy euskaldunak zeudela", dio taldeko buruak. Bizirik eta indarrez beterik Gaur egun, Euskal Herriko gaztetxe eta tabernak musikaz bustitzen hasi ziren

“Jotzerako orduan gustukoen duzuna egiten duzu, ondo sentitzeko eta gozatzeko� Aitor Gorosabel, Su Ta Gar taldeko abeslari eta gitarrista gaztetxo haien taldeak dozenaka abesti eta milaka jarraitzaile ditu han eta hemengo lurretan, eta Bizirik Gaude izeneko lan ikusgarri bat besapean. Ez

dela disko "alaia" uste du Gorosabelek, baina "nahiko koloreduna eta aktuala, gaur egungoa" dela adierazi du. 2013ko urrian ikusi zuen argia eibartarren hamargarren estudioko lanak, eta kritika oso positiboak jaso dituela eta jendeak abesti berriak "sentitu eta abestu" egiten dituela nabari du musikari gipuzkoarrak. "Barrutik zaila da diskoa ona den edo ez ikustea, ez baitakizu kantu berriek funtzionatuko duten ala ez. Jotzerako orduan gustukoen duzuna egiten duzu, ondo sentitzeko eta gozatzeko". Disko guztiekin bezala, "ahalik eta onena izatea" zen Su Ta Gar taldeko kideen helburua estudioan sartu zirenean, eta xede horren bila asko disfrutatu dutela aitortu du taldeko buruak: "Aurreko lanarekin [Ametsak Pilatzen, 2011], erritmo faltagatik edo, gehiago kostatu zitzaidan gauza ber riak sor tzea. Oraingoan, ordea, errazagoa egin zait, eta igartzen da diskoak freskotasun gehiago duela". Kuriositate moduan, Bi-


hotzeko Su Gar Hau diskoko hirugarren abestiaren musika guztia goiz bakarrean sortu zuela aitortu du Gorosabelek, baina argi utzi nahi izan du atzetik lan handia eskatzen duen kontua dela: "Hamar minututan kantu bat grabatuta izateak ez du esan nahi lanik ez duzula egin, askotan joaten baitzara etxera frustratuta, ezer berririk egin gabe". Estilo aldetik, Su Ta Garren izpiritu kañeroenak bizirik dirau lan berrian, "jendeak gehien eskertzen dituen kantuak" halakoxeak baitira, Gorosabelen aburuz. Dena dela, musikari eibartarrak ez die uko egiten bestelako eraginei. Haren ustez, aberasgarria da estilo desberdinak jorratzea, bakarra landu ordez. "Niri musika estilo asko gustatzen zaizkit, zergatik enkasilatu behar naiz bakarrean? Nire taldea da, nik erabakiko dut zer egin", adierazi du abeslariak. Gauzak mugatzea ez zaiola gustatzen eta horrek bere alde onak eta txarrak dituela ere aitortu du gainera: "Jende askoren ustez heavyak gara, baina heavyentzat ez gara hain gogorrak. Tarte horretan mugitzen gara". Euskararen bideari jarraituz Gogorrak edo ez, euskal musikagintzan ordura arte ezezaguna zen bide berri bati ekin zioten musikari gipuzkoarrek. Laurogeigarren hamarkadan, mundu mailan ezagunak egin ziren heavy metal doinuak, Iron Maiden eta Judas Priest talde britainiarren eskutik, esaterako. Espainian ere, Baron Rojo eta Obus bezalako taldeek ekin zioten gitarrak astintzeari eta, Euskal

Herrian bertan, Angeles del Infierno lasartearrek bat egin zuten mugimenduarekin. Ordura arte inork ez zuen, ordea, euskarazko heavy metala landu. Bide horri "naturaltasunez" ekin ziotela uste du Gorosabelek: "Entzuten genuen heavy musika gazteleraz zegoenez, hizkuntza horretan idatzi genituen gure lehen abestiak. Kantatzen hasi nintzenean, ordea, zerbait arraroa sumatu nuen: ez nuen nire burua gaz-

Bizirik Gaude, Su Ta Garren hamargarren lanaren azala. AZALEKO ARGAZKIA: XANTI RODRIGUEZ

teleraz abesten ikusten". Horrexegatik, euren ama hizkuntzara jotzea erabaki eta euskaraz ekin zioten bideari. Hizkuntzaz gain, Su Ta Garren hitzen izaera aldarrikatzailea ere taldearen nortasunaren zati garrantzitsu bilakatu zen hastapenetan. Gai mitologikoak ere jorratu arren —Mari abesti famatuan, esaterako—, gipuzkoarren lehenengo abestietatik gehienak protesta kantuan

oinarritzen dira. Indar ideologiko eta politiko handiko letrak ohikoak izan dira, oro har, Su Ta Garren diskografian, eta horrek, bidea erraztu baino, oztopo gisa jokatu du askotan laukotearen ibilbidean. Istiluak Araban hasi ziren, Gorosabelek dioenez: "Duela hamabost urte inguru, Gasteizko jaietan jo behar genuen, baina Udalean zeuden PP alderdiko politikariek ETAren aldeko talde bat ginela esan zuten, eta karteletik kendu gintuzten". Hortik aurrera, eta duela gutxira arte, Espainiar Estatuko zenbait lekutan ezin izan dute kontzerturik eskaini, mehatxuak nahiz salaketak jasotzen baitzituzten. "Saltsa guztia politikoa izan zen. Euskaraz abesten genuen, eta errua beti euskararena da. Euskara erabiltzen dugun guztiok ETA omen gara", kexu da taldeburua, eta erakundeak armak uztea "ongi" etorri zaiela adierazi du. Izan ere, erabaki hartaz geroztik, berriro Espainian jotzeko aukera izan du laukoteak, eta ez arrakastarik gabe, gainera. "Mad r ilen ia 30 0 per tsona etor r i zi ren gu ikustera, Bartzelonan 400 inguru… eta gauzek hobera egingo duten itxaropena dut", esan du Gorosabelek. Gidoirik gabeko filma Hizkuntza ez da, ordea, Eibarko musikariek pairatu duten arazorik larriena. Taldeak jaso duen kolperik latzena, ezbairik gabe, 1995ean iritsi zen. Borxa Arrillaga bateria jotzaileak istripu bat izan zuen, eta gurpil-aulkian gelditu zen. "Momentu oso gogorra izan zen, eta gogorra

Hamar lan, hamaika istorio

I

a hiru hamarkadako ibilbidean, hamar estudioko disko kaleratu ditu Su Ta Garrek. Lehenbizikoa, Jaiotze Basatia, taldearen lanik arrakastatsuena da oraindik ere. 1991n ikusi zuen argia, Zaratak diskoetxearen eskutik, eta, Aitor Gorosabelen hitzetan, "20.000 aletik gora" saldu dira. Estreinaldi entzutetsu horren atzetik etorri ziren, 1992an eta 1993an, hurrenez hurren, Hortzak Estuturik eta Munstro Hilak. Esan Ozenki diskoetxeak kaleratu zituen biak, baita 1996ko Sentimenak Jarraituz —Borxak grabatutako azken diskoa— eta 1997ko Agur Jauna Gizon Txuriari ere. 1999an, diskoetxez aldatu eta Gor ekoiztetxearekin atera zuten Homo_Sapiens?, baita Itsasoz Beteriko Mugetan (2003) lana ere.

12 abestik osatzen dute Jaiotze

2006an iritsi zen aldaketa. Eibarko laukoteak diskoetxe propioa sortu zuen, Jo Ta Ke Ekoizpenak, hain zu- Basatia, eibartarren lehen lana zen. Harrezkero, eurek editatzen eta kaleratzen dituzte egindako lan guztiak. "Diskoaren eskubideak zureak ez direla da diskoetxe baten menpe egotearen arazoa, eta beti borrokan aritzen zara. Onena musikaz disfrutatzea da, eta kitto", argitu du Gorosabelek. Horrela, taldearen eskutik ikusi dute argia Jainko Hilen Uhartean (2006), Ametsak Pilatzen (2011) eta Bizirik Gaude (2013) diskoek. Azken horrek, gainera, Gara egunkariaren babesa jaso du. Izan ere, taldea komunikabidearekin akordio bat lortu zuen, eta lan berria egunkariarekin batera saldu zuten. Kolaborazio horri esker, 3.000 kopia inguru saldu zituen talde gipuzkoarrak. Guztira, "5.000-6.000 disko inguru" saldu dituztela azpimarratu du Aitor Gorosabelek: "gaur egungo zifretan hitz eginda, arrakasta izan da".


izaten jarraitzen du, baina aurrera jarraitu behar genuela pentsatu genuen, Borxak hala nahi zuelako", aitortu du Gorosabelek. Sentimenak Jarraituz diskoa jada grabatua zuten istripua baino lehen, eta beste Arrillagatar batek jarraitu zuen Su Ta Garren bateriaren agintean, Borxaren anaia Galderrek hartu baitzuen haren lekukoa.

Egun, 2011. urteaz geroztik, Kalte talde bizkaitarreko Igor Diezek betetzen du Osororen lekua. Izaeraren bila Oztopoak oztopo, eibartarrek bidea ireki zuten euskarazko heavy metalaren eszenan. Aitzindariak izan ziren, bidegileak,

“Ez dugu ez euskara,

Abeslari eibartarraren aburuz, Borxa ez heavy metala, ezta Arrillagak "izugarrizko meritua" du: protesta kantua ere "Mundu guztiarentzat etsenplu bat da. asmatu. Guztia bateratuz Beti umore onez egoten da, animatzen. formula potente bat sortu Fuera de serie bat da". Hasieran, mu- baino ez dugu egin� sikari aldaketarekin, kontzertu nahiko eskasak eskaini zituztela onartu * * * du Gorosabelek: "Galder oso gaztea zen, eta kantu zerrenda, aldiz, oso zo- “Izugarrizko amorrua rrotza". Denborarekin, ordea, gorene- ematen dit heavyak ra itzultzea lortu zuten gipuzkoarrek, pailazoak bezala eta zorigaitzetik ere ikasi egin dutela tratatzeak� uste du taldeko liderrak: "Istripuaz geroztik, Borxak gauza on asko eman dizkigu. Hanketan falta zaion indaAitor Gorosabel, Su Ta Gar rra buruan du, eta humanitate aldetaldeko abeslari eta gitarrista tik beste dimentsio batean dago. Beti izango da gure taldekidea". eta estilo berri baten ateak zabaldu zituzten. Ez du hala uste, ordea, Gorosabelek: Aldaketa hartaz gain, Aitor Goro- "Ez dugu ez euskara, ez heavy metala, sabelekin batera, Xabier Bastida gi- ezta protesta kantua ere asmatu. Guztia tarrista da hastapenetan batu zen bateratuz formula potente bat sortu bailaukote hartatik gaur egun gelditzen no ez dugu egin". Formula horrek jaden kide bakarra. Asier Osoro baxu- rraitzaile andana du gaur egun, eta talde jotzaileak 2008an utzi zuen Su Ta gazte askok jorratzen dute heavy metala Gar, Jainko Hilen Uhartean izanik euskarazko hitzekin, Su Ta Gar ardatz bere azken lana talde eibartarrarekin. hartuta. "Sekulako poza ematen du urte

hauetan guztietan eskola egin ondoren, gazteak ilusioz beterik zuri begira ikustea. Harro sentitzeko modukoa da", adierazi du Gorosabelek. Su Ta Gar taldeko kideak ere izan ziren, ordea, gaztetxoak. Garai haietan, ez zuten inondik ere espero gaur egun lortu duten estatusa lortuko zutenik. "Gaztetan, gitarra bat edukitzea, kontzertu bat ematea, gustuko neska zuri begira egotea eta horrelako kontuak amesten genituen. Hori zen gure lehen helburua: ongi pasatzea". Talde eibartarrak hastapenetan eskaini zituen kontzertuetan, lagun batek utzitako gitarra bat erabiltzen zuela aitortu du Su Ta Garreko buruak. 'Bitxo arraroak' Denborak aurrera egin ahala, hasierako helburu haiek betetzen joan zen laukote gipuzkoarra, eta ametsak errealitate bihurtzen hasi ziren. "Guretzat, oraindik ere sinestezina da gauden tokian egotea. Askotan sentitzen dut amets batean nagoela", dio abeslariak. Dena dela, oraindik ere heavy metala tabutzat ikusten dela aitortu du Gorosabelek, eta Espainiako musika jaialdietan "barre" egiten dietela genero horren jarraitzaileei. "Metallica eta AC/DC mundu guztiarentzat onak dira, baina hortik aurrera, beste talde guztiei barre egiten diete, baita jaialdietan ere, eta izugarrizko amorrua ematen dit heavyak pailazoak bezala tratatzeak", kexu da abeslaria. Euskal Herrira begira, heavy metala "beti albo batera" gelditzen den musika dela uste du Gorosabelek, "bai musikalki, baita es-

Lekukoa jasotzeko prest

O

raindik ere heavya tabutzat hartzen den arren, Su Ta Garri begira hazi eta hezi diren gazte ugarik ekin diote euren idoloen bideari. Horren adibide garbi ditugu Lasarte-Oriako Hilotz eta Zumaiako Izu Nauk talde gipuzkoarrak. 2009. urte amaieran hasi zen lanean Mikel Yarza (Lasarte-Oria, 1993) abeslari eta baxu-jotzailearen taldea, eta, hasiera-hasieratik, euskara izan dute bidelagun. "Gu euskaldunak gara, euskara da gure ama hizkuntza, eta horregatik abesten dugu euskaraz", dio Yarzak. Dena dela, musikaren unibertsaltasunean sinesten dute Hilotzeko kideek, eta hala islatu du abeslari gipuzkoarrak: "Hizkuntzetatik haratago, melodiek eta erritmoek zirrara berbera sentiarazten digute guri nahiz munduaren beste puntan bizi den norbaiti. Hizkuntzak ez luke oztopo izan beharko".

Goian, Mikel Yarza [eskuinean], Hilotz taldearekin. Behean, David Gorriti [ezkerrean] eta Izu Nauk zumaiarrak. ARGAZKIAK: HERRIKO BURDINA

David Gorriti (Zumaia, 1989) bateria-jolearen taldea 2004an batu zen lehen aldiz, baina lau urte geroago ekin zioten jardunari Izu Nauk izenpean. 2012an ikusi zuen argia Metamorfosiak, zumaiarren iraupen luzeko lehen lanak, eta, Gorritiren hitze-


tilistikoki ere". Hala ere, "beti izan dena eta izango dena" izaten jarraituko duela adierazi du: "Heavyak beti izan gara 'bitxo' arraroak, herensugeak eta ipuinak gustuko dituztenak". Abeslari gipuzkoarraren aburuz, estetika kontuak badu eragina "bazterketa" horretan, baina ez dauka argi zergatik. "Beti kolore beltza da nagusi gure janzkeran, eta, nahiz eta mundu guztia beltzez jantzi gaur egun, beti gaizki begiratzen zaie heavyei", dio. "Niri gustatzen zait dotore janzten den norbaitek Slayer gustatzen zaiola esaten duenean. Jendeak uste du derrigorrez musikak eta estetikak lotuta egon behar dutela, eta beti ez da horrela izaten". Zorionez, heavy metalaren entzuleria "oso fidela" dela aitortu du Gorosabelek eta, "momentu onenean" egon ez arren, talde berriak irtengo direla sinesten du abeslariak: "Zaila da jendearengana heltzea; heavyak, gainera, ez du lekurik Gaztea bezalako kateetan, baina kalitate oso handia dago Euskal Herrian, eta talde berriek aurkituko dute euren bidea". Bide horri ekiteko, ordea, badute abantaila bat hasiberriek: bidezidorra jada eginda dago. Laurogeiko hamarkadan Eibarko lau gaztetxok, gitarrak eskuan, inork ukitu gabeko mendi-bide zail batean gora egitea pentsatu baitzuten, baita lortu ere. Heavy metalak zituen estigma guztiak apurtuz, aurrera egitea lortu baitzuten, gaur egun direnak izatera iritsi arte: euskal metalaren aita, aitzindari, bidegile eta hasiberri askoren bidelagun. tan, "jendeari asko gustatu zaio egindakoa; gainera, zuzenekoetan, diskoan lortu genuena baino potentzia handiagoa izan ohi dugu, eta horrek harrera ona izaten du". Lasartearren modura, Izu Naukek ere euskara du ardatz musika berria sortzerako orduan: "Ez genuen pentsatu ere egin beste hizkuntza batean abestea. Guri gustatzen zaiguna eta garrantzitsua iruditzen zaiguna egiten dugu, eta musikarekin zabaldu dezakegun gauzarik aberasgarrienetako bat euskara da", adierazi du bateria-jole zumaiarrak. Bi taldeek argi dutena zera da, euskal eszena osasuntsu egon arren, ez dela beste inor iritsiko Su Ta Garrek izan duen arrakasta izatera. Yarzaren aburuz, "musikaz gain, garai politikoak garrantzi handia izan du Su Ta Garren kasuan, eta horrek eragin du metal zalea ez den jende asko euren kontzertuetara hurbildu izana. Egun ordea, metala musika komertzialetik oso urrun dago". Gorritiren ustez, "Euskal Herrian, heavy metalak ez du garai batean zuen indar berdina".

Elkartasuna, bizirauteko giltza Metal For The Crew erakunde bizkaitarrak tokiko heavy metal taldeei behar duten bultzada emateko egiten du lan

Ezkerrean, Dani Alvarez kazetaria. Eskuinean, Koldo Munitxa ostalaria. ARGAZKIAK: EITB.COM

O

ztopoak bide-lasterrak baino ugariagoak direnean, aurrera egiteko edozein laguntza da baliagarria ekintzaileentzat. Heavy metalaren munduan sartu nahi duten gazteek Metal For The Crew elkarte bizkaitarreko kideak dituzte lagun bide malkartsu horretan. Egun, lau pertsonak osatzen dute musikarien eta, batez ere, metal musikaren alde sortutako elkartea; tartean, Dani Alvarez, Radio Euskadiko Boulevard saioa aurkezten duen kazetaria. Alvarezekin batera, Koldo Munitxa ostalaria da elkartearen sortzaileetako bat, eta, bien aburuz, heavy metalak oraindik ere tabua izaten jarraitzen du gizartean. "Harrigarria da jendeak nola aldatzen duen jarrera mota horretako musika gustatzen zaizula jakiten duenean. Sarritan desberdin tratatzen naute horregatik bakarrik", aitortu du kazetariak. Munitxaren ustez, arazoa zabalagoa da: "Europan kultura ongi zaintzen dute. Hemen, aldiz, kultura, orokorrean, ez da errespetatzen". Alvarezentzat, tratu ezberdin horrek baditu bere abantailak. Janzteko eran edota irratian jorratutako gaietan, askatasun gehiago duela adierazi du esatariak, eta zenbait elkarrizketa egiteko aukera izan duela heavy metala entzute hutsagatik: "Goizean, audientzia gehiena pilatzen den orduan, Su Ta Gar elkarrizketatzeko aukera eskaini zidaten, nire gustuko

musika egiten dutelako. Hala izan ez balitz, arratsaldez edo gauez hitz egingo zuten haiekin, hainbeste jendek entzungo ez lituzkeen ordu batean". Metal For The Crew elkarteari dagokionez, lau lagunek aurrera eraman nahi zuten ekimen batekin hasi zen bidea. "Chuck Schuldiner abeslari eta gitarristari [Death talde estatubatuarreko burua] omenaldi gisa, kontzertu batzuk antolatu nahi genituen, eta horren harira sortu zen erakundea osatzeko ideia", adierazi du Alvarezek. Elkartearen sortze prozesuan, "bakoitzak bere aldetik" ireki duela bidea azpimarratu du Munitxak: "Batzen gaituena musika da". Horrela, pixkanaka musikari eta musikazaleekin kontaktuan jartzen hasi zirela adierazi dute erakundeko kideek, eta horri esker, Bilbon eta Zarautzen Chuck Schuldinerren omenez kontzertuak antolatzeaz gain, jende asko ezagutzeko aukera izan zutela azpimarratu dute. Egun, elkarteak baditu zenbait proiektu eskuartean; izan ere, Alvarezen ustez, musika bizitzeko eta kontsumitzeko moduak "asko" aldatu dira azken urteetan. "Gauzak garestiagoak dira, diru gutxiago dago, eta talde gazteentzat zailagoa da jauzia ematea", adierazi du. Zailtasun horien aurrean, ahal den guztia egiteko prest agertu dira Metal For The Crew elkarteko kideak, euskal heavy metalak biziraun dezan.


Dantza

Jon Maia: “Afizioa ofizio bihurtu dezakezunean, ezin duzu bi aldiz pentsatu” Kukai dantza konpainiaren zuzendaria da errenteriarra, eta Gelajauziak ikuskizuna, bere azken lana

S

ei urte baino ez zituen Jon Maiak (Errenteria, 1977) Ereintza Dantza Taldean lehen pausoak ematen hasi zenean. Alain anaiak ere bide berbera jarraitu zuen, eta gurasoak izan zituzten hastapenetan laguntzaile eta oinarrizko zutabe: “Aita eta ama beti egon izan dira oso lotuta kultur munduari, batez ere antolaketa kontuetan, eta dantza munduan sartu ginen unetik jaso izan dugu haien babesa”, adierazi du Jon Maiak. Kazetaritza ikasketak egin zituen dantzari gipuzkoarrak, etorkizunean lanbide izango zuelakoan. Zaletasuna, baina, ogibidearekin nahastu zen Maiaren bidean: “Nik uste nuen dantza afizioa izango zela eta kazetaritza lanbidea, baina pixkanaka ohartu nintzen dantzan bazegoela bide bat jorratzeko, eta aurrera egitea erabaki nuen. Afizioa ofizio bihurtu dezakezunean, ezin duzu bi aldiz pentsatu”. Dantzari eustea erabaki zuen, bada, Maiak, baita lortu ere: zazpi aldiz Euskal Herriko Aurreskulari Txapelduna izan da errenteriarra. Egun, ordea, txapelketak albo batera utzi eta Kukai Dantza Konpainiari eskaintzen dio egunaren zatirik handiena. Taldeko zuzendaria da Maia, eta euskal dantza tradizionalak oinarri hartuta, ikuskizun garaikideak antzezten ditu konpainia gipuzkoarrak. 2001. urtean ekin zion taldeak lanari, eta harrezkero hamaika ikuskizun antzeztu dituzte eszenatokietan nahiz kale eta plazetan: azkena, Gelajauziak. Batasunaren indarra Hamahiru urtez lanean aritu eta arrakasta izaten jarraitzeko sekretuetako bat batasuna da: “Gauza garrantzitsua da hasierako lan-talde berberak jarraitzen duela martxan, eta horrek sekulako sendotasuna ematen dio proiektuari. Egia da ikuskizunaren arabera jende gehiago hartzen dugula, baina zutabea osatzen dugunak beti pertsona berdinak gara, eta horrek asko lagundu du proiektua hazten”. Bidea hasi bezain pronto, bertako nahiz atzerriko kolaborazioen laguntza jaso du Jon Maiaren konpainiak. Lehena, 2002an,

Cesc Gelabert koreografo kataluniarrarekin eta Nestor Basterretxea artistarekin elkarlanean o

Tanttaka Teatroarekin. Bertatik atera zen, Gainontzeko ikuskizunetan bezala, euskal urte berean, 1937, Gogoaren Bidezido- dantza tradizionalak izan dituzte abiapunrretatik ikuskizuna, eta, geroago, Otehitza- tu Maiak eta gainerako dantzariek proiektu ri biraka (2005), Hnuy Illa (2008) eta Komu- berri hori abian jartzeko, eta Gelabert izan nikazioa/Inkomunikazioa (2013). 2009tik, da puntu guztien arteko loturak josteaz gainera, goi arduratu dena, mailako koerrenteriarraren “Euskal Herriko dantzak baditu reografoen hitzetan: “Lanlaguntza taldean arlo desdohain berezi batzuk, eta oso jaso du talde aberatsa da, bai mugimendu aldetik, berdin ugari batu ditugu: dantza, errenteriarrak baita erritmo aldetik ere" musika, eskultuhainbat proiektu martxan jartzeJon Maia, dantzaria ra, jantziak… eta koreografoari esko. ker, guztiok norabide berean mugitu gara Gelajauziak lan berrian, Cesc Gelabert ikuskizun bateratu bat eskaini ahal izatedantzari eta koreografo kataluniarra izan ko”. dute alboan. Ikuskizunaren izena bera ere, hein handi batean, Gelaberti zor dio Eskultura ere aipatu du Maiak. Izan ere, Kukaik, begi-bistakoa baita Gelajauziak Nestor Basterretxea artistaren hiru metro izendapen berezi horren jatorria. eta erdiko Akelarre totema izango dute


Gelajauziak. Fitxa teknikoa Proiektuaren zuzendari orokorra: Jon Maia Koreografoa: Cesc Gelabert Eskultorea: Nestor Basterretxea Musika: Sabin Bikandi eta Xabier Erkizia Jantziak: Iraia Oiartzabal

Testuak: Kirmen Uribe Dantzariak: Kukai Dantza Konpainia: Alain Maia, Eneko Gil, Ibon Huarte, Urko Mitxelena, Nerea Vesga eta Jon Maia Estreinaldia: Maiatzak 16, Leioako Umore Azoka musika, Nestor Basterretxearen eskultura, Iraia Gabilondoren jantziak… Baina ez da artearen aurpegi ezberdinek Kukairen lanetan bat egiten duten lehen aldia. Izan ere, talde errenteriarraren elkarlanen zerrenda ia amaiezina da: Mireia Gabilondo, Oreka Tx, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, La Intrusa Danza, Pantxika Telleria, Carlos Nuñez, Iker Gomez, Jone San Martin, Israel Galvan, Logela Multimedia, Juan Mari Beltran, eta beste hainbat pertsona edo talderekin batu ditu indarrak Kukaik martxan daramatzan hamahiru urteetan.

osatu du Kukaik Gelajauziak. ARGAZKIA: AINTZANE LARRAÑAGA

lagun, besteak beste, han eta hemen eskainiko dituzten ikuskizunetan, eta horren inguruan sortu dituzte koreografia ezberdinak. Sortzailearen jaioterri Hondarribian eskaini zuten dantzariek estreinaldiaren osteko lehen emanaldia, "ikusteko irrikitan" omen baitzegoen, haren ordezkariak ikuskizunaren aurkezpenean azaldu zuenez. Mayaren hitzetan, “hasiera-hasieratik erakutsi du Basterretxeak gurekin parte hartzeko gogoa, eta bere Serie Kosmogonikoa eskultura multzoa uzteko prest agertzea ohore handia izan da guretzat”. Elkarlanak, eguneroko ogia Gelajauziak arlo desberdin askoren batasunetik sortu den ikuskizuna da: batetik, Cesc Gelaberten zuzendaritzapean, Kukai konpainiako kideen dantzak; bestetik, Sabin Bikandi eta Xabier Erkiziak sortutako

Elkarlanak ez dira oharkabean igaro, gainera, sari asko eskuratu baititu Jon Maiaren konpainiak lan horiei esker: Donostia Antzerki Saria, MAX Errebelazio Saria, Azpeitiko Antzerki Topaketen Saria, Valladolideko Nazioarteko Kaleko Arteen Jaialdiko Epaimahaiaren aipamen berezia, Euskal Produkziorik Onena Leioako Umore Azokan, eta abar.

Euskal Herritik mundura Herri bakoitzak du bere kultura, berezitasun eta tokiko xehetasunez josia, eta ez da erraza izaten munduan barna norberaren kultur elementuak hedatzea. Dantza, ordea, hizkuntza unibertsala da, eta halaxe erakutsi du Kukai konpainiak. Europan bertan emanaldiak eskaini ditu, Frantziatik hasita Italiaraino, eta Hego Amerikan ere bira arrakastatsua egin dute Jon Maiak eta konpainiak. “Euskal Herriko dantzak baditu dohain berezi batzuk, eta oso aberatsa da, bai mugimendu aldetik, baita erritmo aldetik ere. Hortik abiatuta, beste irakurketa bat egiten saiatzen gara gure ikuskizunetan, eta oso harrera ona izaten dute Euskal Herrian bertan eta gure mugetatik at. Gero eta eskaintza gehiago jasotzen ditugu atzerrian, eta ateak zabaltzen ari gara

han eta hemen”, adierazi du Maiak, itxaropentsu. Gakoa: kontzientziazioa Kaleko emanaldiak dira Kukaik erakusten duen aurpegirik ezagunena, baina ez bakarra. Euskal Herriko ikastoletan ere eskolak eman ohi dituzte lantzean behin, etxeko txikienekin dantzaren nondik norakoen inguruan mintzatu eta abilezia ezberdinak proban jartzeko. Ikusle berriak lortu ahal izateko, formakuntza “berebizikoa” dela uste du dantzari errenteriarrak, eta bide horri begira, “lan asko” dagoela egiteko adierazi du. “Oso garrantzitsua da sorkuntza, baina, era berean, oso inportantea iruditzen zaigu herritarrak kulturarekiko kontzientziatzea, orokorrean, eta dantzarekiko, zehatzagoak izateko”. Arrazoi horrexegatik hasi ziren, Maiak dioenez, eskoletan saioak eskaintzen: “Sentsibilizatzen saiatzen gara ikastoletan aurkezten ditugun programekin, eta dantza ezberdinak ikasteaz gain, euren jatorriaz eta dantzari bakoitzaren betebeharrez hitz egiten dugu haurrekin”. Etorkizunari so Sarri asko entzun ohi dugu mundu honetan jada guztia asmatuta dagoela, dela musikan, dela pinturan, dela zineman… Dantzaren unibertsoan ere, dena eginda omen dago, ezer berririk ez ei da gelditzen sortzeko. Ez da pentsamolde berekoa, ordea, Maia errenteriarra. Ikuskizun berri bat esku artean izan arren, makineria ez da sekula gelditzen, eta proiektu berritzaileren bat beti izaten da dantzariaren buruan biraka: “Momentu honetan Gelajauziak da lehentasuna, ikuskizun berria da eta Euskal Herrian nahiz atzerrian erakutsi nahi dugu gure lana. Hortik aurrera, ordea, izango dugu sorkuntza berriren bat, seguru. Ikuskizun batean elementu askorekin jokatzen da gaur egun: ikus-entzunezkoak, musika, dantza, artea… eta aurrera begira ere asmoa horixe bera da, elkarlanak egiten jarraitzea”.


Soslaia

Birritan aitzindari izan den artista

Artea eta kirola izan dira Dario Villalba margolari eta patinatzaile ohi donostiarraren bizitzako ardatz nagusiak, eta aurrekaririk gabeko bi arlotan hizki larriz idatzita utzi du bere izena

B

igarren Mundu Gerraren atarian, 1939ko otsailaren 22an jaio zen Gipuzkoako hiriburuan Dario Villalba artista eta kirolaria. Garai zailak bizi ziren urte hartan geurean, baina Villalbak ez zuen denbora gehiegi igaro jaioterrian. Izan ere, haren aita Espainiako Gobernuaren ordezkaria zen Filadelfian, eta Ameriketako Estatu Batuetan igaro zuen donostiarrak haurtzaroaren zati handi bat; Filadelfian eta Bostonen, zehazki.

art hark ez zuen arimarik; ez zuen sentimendurik islatzen, eta horren aurkako erantzun modura hasi zen argazkiak eta pintura uztartzen. Artea sortzeko teknika berritzaile bezain berezi horri jarraiki sortu dituen lanik esanguratsuenen artean daude, esaterako, Autorretrato Manga, La Oracion, El Mistico eta Encapsulados Rosas. Sari bat bestearen atzetik Nazio nahiz nazioarte mailan, Villalbaren artelanak museo entzutetsuenetako erakusleihoetan agertzen hasi ahala, artistaren apalategiak sariz betetzen hasi ziren. Lehenengoa 1973an iritsi zen: Sao Pauloko (Brasil) Nazioarteko Pintura Saria eskuratu zuen artistak. Horren atzetik etorri ziren, besteak beste, Ljubljanako (Eslovenia) XIII Arte Grafikoen Erakustazokako Epaimahaiaren Nazioarteko Saria (1979), Espainiako Pintura Sari Nazionala (1983) eta Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina (2002).

Hamaika urte zituela, izotz gainean patinatzeari ekin zion Villalbak, baita asmatu ere: hasi bezain pronto, parte hartu zuen txapelketa guztietan lehen saria eskuratu zuen Filadelfiako estatuan. Hamalau urterekin, ordea, jaioterrira itzultzean, Espainiar estatuan izotz pistarik ez zegoela ohartu zen, eta zailtasunak izan zituen kirol munduan aurrera jarraitzeko. Patinajea uztekotan zela, gurasoek semeari laguntzea erabaki, eta udan Chamonixen (Frantzia) eta neguan Londresen (Erresuma Batua) eta Genevan (Suitza) entrenatzeko aukera izan zuen. Horrela, izotz gainean jauzika, hango eta hemengo txapelketa franko irabazi zituen. Horregatik, 1956an Italian, Cortina d’Ampezzon egin ziren Neguko Olinpiar Jokoetara joateko aukera izan zuen, hamasei urte baino ez zituela. Espainiaren izenean parte hartu zuen lehen patinatzailea izan zen Villalba, eta hamalaugarren postuan amaitu zituen jokoak. Artea ulertzeko modu berri bat Adinean aurrera joan ahala, kirola artearekin uztartzen hasi zen donostiarra, eta 1965. ur-

Villalba (goian), 2008ko argazki batean. Autorretrato manga (erdian), artista donostiarraren lanik ezagunenetako bat. Behean, Villalba 1956ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Italian. ARGAZKIAK: ELMUNDO.ES

tean, beste behin, aitzindari izatera iritsi zen. Izan ere, Estatuko lehen patinatzaile olinpikoa izandakoa argazkilaritza eta margolaritza nahastu zituen lehen europarra izan zen. Argazkiak pinturak izango ba-

lira bezala erabiltzen hasi zen Villalba, eta kontinente zaharreko arte garaikidearen erreferentzietako bat bihurtu zen pixkanaka. Donostiarraren aburuz, hirurogeiko hamarkada hartan hain modan zegoen pop

Artea eta kirola, odolean 75 urte ditu egun Villalbak, baina ez da etxean geldirik egoteko gizona. 2014ko urtarrilean Sotxin (Errusia) izan diren Neguko Olinpiar Jokoetan, El Pais egunkarian kritikari lanetan aritu da artista eta kirolari ohia, baita Espainiako selekzioko izotz gaineko patinatzaileen laguntzaile gisa ere. Arteari ere denbora f ran ko eskaintzen dio oraindik donostiarrak, “hamar edo hamabi ordu egunean�, duela hilabete gutxi Elcultural aldizkari digitalari eskainitako elkarrizketa batean aitortu zuenaren arabera.


Kronika Apirilaren 23a, Liburuaren Nazioarteko Eguna

Apalategietatik, kalera Liburuaren Nazioarteko Egunak bere txokoa izan du aurten ere Donostiako kaleetan

E

guraldi goibelarekin esnatu zen apirilaren 23a Donostian. Zeruaren tristurak ez zituen, ordea, asmo onak estali eta, Liburuaren Nazioarteko eguna izanik, hainbat ekitaldiren bitartez, merezitako omenaldia eskaini zitzaion hitzen erreinuari Gipuzkoako hiriburuan.

entzutera. Seriotasunetik irribarrera igaro ziren azkar batean bertan bildutakoak, poesiak omenaldi umoretsu bati eman baitzion paso. Eneko Olasagastik aurkeztuta eta Jose Ignazio Ansorenak txistuarekin eta danbolinarekin girotuta, Ramon Agirre eta Hasier Hernandez aktoreek Pepe Artola donostiar antzezle eta bertsolari Sant Jordi ospakizun kataluniarraren xelebrearen bi bakarrizketa antzeztu bertsio euskaldunari Gipuzkoa Pla- zituzten. Barre algarek hartu zuten zan eman zitzaion hasiera goizeko ha- berehala Gipuzkoa plaza, Artola zemarretan, eta toki huraxe bihurtu zen naren ateraldien kontura. ekitaldi guztien epizentro. Plazako arkupeak liburuz betetako mahaiek Eguerdiko hamabietan, haurren txanhartu zituzten egun osoan zehar, eta da iritsi zen Aitziber Alonso marrazkiDonostia Kultura udal erakundeko ki- lariaren eskutik, eta etxeko txikienek deek muntatutako karpa txiki batean ilustrazioaren munduan murgiltzeko liburuen unibertsoarekin lotutako aukera izan zuten ordubetez. Hortik zenbait ekintza antolatu ziren. aurrera, irakurketa publikorako tokia utzi zuten Gipuzkoa plazako karpan. Bixente Jaka Elkar argitaletxeko ki- Edonork parte har zezakeen bertan, dea eta haren lankideak goizean goiz eta bost minutuz testu bat irakurtzeko agertu ziren Gipuzkoa plazara, jendea parada izan zuten bertako nahiz atzegerturatu aurretik guztia prestatzera. rriko hainbat pertsonak. Lau orduz luJakaren arabera, 110-120 titulu ekarri zatu zen ekimenean, irakurle ausartezituzten Donostiara, eta bakoitzetik nek ingelesez irakurtzeari ekin zioten, ale bat baino gehiago, gainera; guzti- eta plazan zehar kokatutako bozgora, ia 600 liburu izan zituen salgai railuei esker, hiriko hainbat txokotara Elkarrek aurkeztutako postuak, eta iritsi ziren kontaketa interesgarri bebeste hainbeste Ttarttalo, Evangélica zain bitxi franko. eta gainontzeko saltzaileek. Jakaren hitzetan, “Liburu Egunari eusteko eta Arratsaldeko bostetan, beste behin, ohitura mantentzeko” ekarri zituzten haurrak bihurtu ziren protagonista, liburuak Donostiara. Izan ere, haren Mirri eta Txiribiton pailazoen Zenbat aburuz, “ez da liburu asko saltzen” buru, hainbat liburu ikuskizunaz gogaur egun. Errealitate gordin horri zatzeko aukera izan baitzuten. Eguaurre egiteko, saltzaileek beherape- neko ekintzarik jendetsuena izan zen, nak eta zozketak jarri zituzten abian ezbairik gabe, ehun pertsona baino egun osoan zehar; esaterako, hamar gehiagok leporaino bete baitzuten euroko erosketarekin, hiriburuko ta- karpa txiki hura, pailazo ezagunen bernetan pintxo bat doan jateko auke- ateraldi eta txisteekin barre egiteko ra eman zitzaien erosleei. asmoz. Kontuak kontu, liburu berri baten aurkezpena izan zen kultur karpa txikiak jaso zuen lehen ekitaldia. 10:30ean hasita, Juan Ramon Makuso idazle errenteriarraren Hitzak Argi poesia liburuaren inguruko prentsaurrekoa adi-adi jarraitu zuten bertan bildutako dozena bat kazetari eta argazkilarik, eta, jakinminez, ikusle ugari gerturatu ziren poetaren hitzak

Musika eta hitzak eskutik joan ziren egunaren amaieran; izan ere, Juan Ramon Makuso olerkariak, gitarra eta biolina lagun, haren azken lanaren zenbait pasarte irakurri zituen eta, jarraian, Urko Menaia and The Basques taldearen doinu lasaiek girotu zuten Donostia. Laino guztien gainetik, kultura gailendu baitzen, azkenean, Gipuzkoako hiriburuan.

Goian: Goizeko hamarretarako, guztia prest zuten saltzaileek Erdian: Juan Ramon Makuso idazlea, Hitzak Argi poesia liburuaren aurkezpenean Behean: Mirri eta Txiribiton, haurrentzat eskainitako Zenbat buru, hainbat liburu saioan ARGAZKIAK: AINTZANE LARRAÑAGA


Kritikak Literatura: Mussche, Kirmen Uribe. Susa argitaletxea, 2012

Heroi etxetiarrak

K

irmen Uribe ondarrutarraren bigarren nobela da Mussche. Poesiaren eta musikaren arteko zubiak jorratu ditu gehienbat idazle bizkaitarrak, haur eta gazte literaturarekin batera, baina, Bilbao N ­ ew York ­Bilbao lehen eleberriarekin lortutako arrakasta ikusita, lan mardulen bideari ekin dio berriro ere. Kontaketa nagusia Robert Mussche idazle belgikarraren bizitzan ardazten den arren, istorioa Santurtzin hasten da, bertakoa baita Karmentxu Cundin haurra. Milaka umerekin batera, Espainiako Gerra Zibiletik ihesi, Belgikako Gante hiri flandiarrera eramaten dute neskatoa itsasontzi batean, Mussche gaztearen etxera, hain zuzen ere. Euskal Herriarekin lotura egiteko aitzakia baino ez da Cundinen pasartea, pixkanaka garrantzia galtzen baitu liburuan aurrera joan ahala. Hortik aurrera, Musscheren bizitza da jaun eta jabe. Protagonistak Bigarren Mundu Gerran bizitako gorabeherez baliatuz, gudaren zati baten bilakaera kronologiko zehatza eskaintzen digu Uribek, baina, azkenean, hori guztia ere aitzakia bat baino ez da. Aitzakia, idazleak lagun bati omenaldi dotore bezain txukuna egin ahal izateko. Izan ere, laguntasunaren aldeko oihu bat da Mussche, sekula itzaltzen ez den su hori, benetako laguntasun hori goraipatzen baitu Uribek. Etxeko heroien, jende arruntaren aldeko aldarrikapena da, eta Robert Mussche da antzezlan horretako aktore nagusia. Ia 200 orrialdetan zehar, Kirmen Uribek bere gogoeta pertsonalak tartekatzen ditu, Musscheri jazotakoak oinarri hartuta. Tarteka, Carmen Mussche alabaren hitzak ere geurera ekartzen ditu, hark eman baitzion

ondarrutarrari aitaren berri; honela, kontaketari gertutasuna emanez, narrazioa asko aberasten du Uribek. Gainera, hizkera jasoa eta ulergarritasuna ez daudela lehian erakusten digu ondarrutarrak. Oro har, hizkerak ez du inongo arazorik ematen, idazkera sinplea baita nagusi, baina baditu maisuki idatzitako pasarteak ere; aipatutako idazlearen gogoeta horiek, gehienbat. Azken finean, ordea, John Lennonen Working Class Hero hura aldarrikatzen du Mussche eleberriak. Familia baten alde bizitza eman duen aita baten istorioa aurkezten digu. Zergatik ez da, ba, heroia izango Robert Mussche? Eta zergatik ez, krisiaren aurrean, euren familien alde borrokatzen diren egungo gurasoak?

“­-Pertsonen alde hauskorra gustatzen zaidak niri, ez balentriak. Beldurra ematen zidatek heroiek. ­-Ez nauk halako heroiez ari. Jende arruntaz ari nauk. Heroiak zaudek hor zehar, lehen eta orain, hemen eta mundu zabalean; heroi txikiak, jendea laguntzen dihardutenak.” Kirmen Uribe, Mussche (2012)

Musika: Argia, Diabulus in Musica. 2014

Ederraren eta piztiaren distira

A

rgia du izena Diabulus in Musica boskote nafarraren hirugarren estudioko lanak. 2012ko The Wanderer bigarren diskoarekin nazioartean arrakasta lortu ostean, hiru taldekidek proiektua uztea erabaki zuten, baina horrek ez zituen Zuberoa Aznarez abeslaria eta Gorka Elso abeslari eta teklista atzera bota. Kide berriak errekrutatu eta, bi urte geroago, beso azpian lan berri batekin aurkeztu dira nafarrak. 2006an hasi zuten bide beretik jarraitzen dute Iruñeko metalero sinfonikoek Argia lanarekin. Hamahiru abestik osatzen dute diskoa: Et Resurrexit da lehenengoa, eta bertan, Zuberoa Aznarezek, sirena bat bailitzan, ingelesezko hitzak latindarrekin txandakatuz, goxo-goxo gerturatzen gaitu From The Embers izeneko bigarren atalera. Indarrez hasten da abestia, Diabulus in Musicak sarri erabili ohi dituen koru latindarrekin, eta Aznarezen ahots eztia Gorka Elso teklistaren eztarriko hots latzenekin nahasten da abestiak irauten dituen ia bost minutuetan barrena, ederraren eta piztiaren arteko eztabaida izango balitz bezala.


Zinema: Bypass, Aitor Mazo eta Patxo Telleria, 2012

Gezurraren hanka motzak Fitxa teknikoa: Bypass Zuzendariak: Aitor Mazo eta Patxo Telleria Aktoreak: Gorka Otxoa, Barbara Goenaga, Sara Cozar, Itziar Atienza, Mikel Losada, Unax Ugalde eta Aitor Mazo Gidoia: Patxo Telleria Generoa: Drama/Umorea Iraupena: 98 minutu Puntuazioa: * *

2

009. urtean estreinatutako La mĂĄquina de pintar nubes dramaren ostean, Aitor Mazo eta Patxo Telleria zuzendariek elkarlanean gidatutako bigarren filma da Bypass. Telleriak berak idatzitako gidoia jarraitzen du filmak, eta dramarik latzena umorerik aldrebesenarekin nahasten du 2012an grabatutako zintak. Lau lagunen bizipenak ditu ardatz pelikulak. Xabi (Gorka Otxoa), Lukas (Mikel Losada), Jone (Itziar Atienza) eta Maria (Sara Cozar) dira protagonistak, eta bakoitzak bere bizitza eraiki duen arren, berri lazgarri batek elkartzen ditu berriro: Mariak bihotzeko gaixotasun bat du eta hilzorian dago. Xabik, albistea jaso bezain pronto, Bartzelonatik Bilbora bidaiatzen du lagunari ustezko azken bisita egitera. Bisita, baina, ezusteko bihurtzen da, Mariak gustuko zuela jakitean, Xabik zerbait sentitzen duela esaten baitio lagunari, bizitzaren azken uneetan hura alaitu asmoz. Gezur horrek, ordea, miraria bailitzan, Mariaren osasunean eragin eta aurrera egiteko indarrak ematen dizkio neskari, eta Xabik, hura ez goibeltzeko, gezurrarekin jarraitzen du, Bartzelonan neskalaguna zain izan arren. Gezur bat bestearen atzean txertatuz, gertaera dramatiko bati umore ukitua ematen saiatu dira film honetan Mazo eta Telleria zuzendariak, baina erdibidean gelditzen dira txiste edo gag gehienak. Pagafantas (Borja Cobeaga, 2009) filmean antzeztutakoaren antzeko papera betetzen duen arren, Gorka Otxoak (Xabi) ez du bere bertsiorik onena azaleratzen pelikula honetan, ezta agertzen diren gainontzeko aktoreek ere. Sara Cozarren (Maria) antzezpena da filmean gehien nabarmentzen dena, hilzorian dagoen pertsona baten papera betez, oso ongi islatzen baititu horrelako egoera batean dagoen gaixo baten bizipenak. Alde teknikoari begira, plano oso laburrak dira nagusi, pertsonaien keinuak eta emozioak gertu-gertutik jarraitzeko; musika, aldiz, Ken Zazpi eta Zea Mays euskal taldeen eskutik dator film honetan, besteak beste. Arratsalde entretenigarri bat pasatzeko moduko filma da Bypass, baina, umorezko pelikula moduan, ez du ekarpen nabarmenik egiten.

Inner Force, nafarrek diskoa aurkezteko erabilitako kantua, hirugarren postuan datorkigu, lelo melodiko gogoraerrazez betea, eta Furia de Libertad abestiari ematen dio paso. Iruindarrek gazteleraz sortu duten lehen abestia da, sinfoniaz betea, eta David Karrika bateriajotzailearen taupada gogorrek markatzen dute erritmoa. Txalapartak eta txirulak lagun, euskarazko testu baten irakurketarekin hasten da Maitagarri, bosgarren kantua. Abestiaren hitzak ingelesez egon arren, euskarazko zenbait esaldi tartekatzen dira sinfoniaz betetako atal honetan. Sed Diabolus interludioaren ostean, Alexey Kolygin gitarristaren doinu indartsuak dira nagusi Spoilt Vampire abestiaren hasieran. Diskoko atalik azkarrena eta heavyena aurkezten digute nafarrek zazpigarren kantu honetan, Elsoren ahots gogorra gailentzen baita beste guztiaren gainetik.

Ekaitzaren ostean, Eternal Breeze eta Mechanical Ethos kantuek dakarte barea, baina ez du luze iraungo. Therion talde ezaguneko Thomas VikstrÜm abeslari suediarrarekin batera abesten du Aznarezek Encounter at Chronos’ Maze izugarria. Opera ukituekin, diskoko abestirik miresgarrienetako baten aurrean gaude, ezbairik gabe. Diskoaren azken txanpan, Indigorekin Zuberoa Aznarezen ahotsak eta txirulak lasaitasuna transmititzen diote entzuleari, Healing indartsuak berehala hautsiko duen patxada, hain zuzen. Abeslariak argi propioarekin egiten du distira kantu honetan, koruen laguntzarekin, melodia bikainak sortuz. Jarraian datorren Horizons abesti instrumentalak ematen dio amaiera disko distiratsu honi: nafarren hiru lanetatik, aberatsena eta, nola ez, argitsuena.


Elkarrizketa Koldo Almandoz, zinema zuzendaria eta kazetaria

“Lanik gabe, sormenak ez du ezertarako balio; lanak ematen dio gorputza eta zentzua” Aho bizarrik gabe hitz egiten duen pertsona horietako bat da Koldo Almandoz (Donostia, 1973). Nafarroako Unibertsitatean Ikus-Entzunezko Komunikazioa ikasi, New Yorken zinema ikasketekin jarraitu eta, egun, zinema zuzendaria eta kazetaria izateaz gain, The Balde aldizkariko zuzendaria eta Gora Gora Kids taldeko musikaria ere bada donostiarra. G: Ogibide bakar bat aukeratu beharko bazenu, zein izango litzateke? E: Ornitologo aberatsarena. Mundu osoan zehar bidaiatzea txoriak ikusteko betebehar bakarrarekin. G: Zinema aukeratu eta Estatu Batuetara joan zinen. Zer galdu zitzaion gazte donostiar bati New York handian? E: Etxetik ateratzeko gogoa nuen, batetik, eta zinema ikasketa osatuagoak egiteko gogoa, bestetik. Hemen bazegoen ikasketak egiteko aukera, baina gutxienez hiru urtekoak ziren. New Yorken urtebeteko ikastaro trinko eta oso praktikoa egiteko aukera neukan, eta asmatu egin nuen erabakiarekin. Gainera, New Yorkeko Euskal Etxean euskara klaseak ematen hasi nintzen; beraz, ikasten, lan egiten eta halako hiri batek eskaintzen dizunaz gozatzen pasatu nuen urtebete. G: Zertarako egiten duzu zinema? Zein da zure helburua? E: Bizitzan badira hainbat gauza plazera ematen dizkizutenak. Egiten dituzunean, denbora hegan pasa eta % 100 irensten zaituztenak. Horietako gauzetako bat da niretzat zinema, baina ez dakit zehazki zergatik. Zergatik gustatzen zaigu txokolatea? Edo futbola? Edo sexua? G: Nafarroako Unibertsitatearen ideologiak izan al du eraginik zure lanetan? E: Akzio/erreakzio dinamika horretan, bai. Nire lehen zinema lana, Razielen Itzulera (1997), Nafarroako Unibertsitatean aurkeztu nuenean, hura zinema ez zela esan zidaten. Handik hiru urtera, gidoi hura filmatu eta Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean hartu zuten. Kontrako ingurune batean, askotan, korrontearen aurka igeri egitean, ausartago egiten zarela uste dut. G: Eskuartean kamera bat duen edonor al da artista? E: Ez, boligrafo bat duen oro idazle edo artaziak dituen edonor ileapaintzailea ez den moduan. Dena dela, artistaren figurari prestigio moduko bat ematen zaio egun, eta ezin da ahaztu igeltseroa, kazetaria edo nekazaria bezala, lanbide bat gehiago dela. Duela mende bat, artista izatea “alproja eta marikoien” kontua zen! Bestalde, guztiak sormena izan behar duela diote askok. Sormenak, ordea, lanik gabe ez du ezertarako balio; lanak ematen dio gorputza eta zentzua. Norbaitek pentsa dezake teletransportazioan, baina horretarako makina asmatu arte, hori ez da sormena, ideia bat baizik. G: Diru-laguntzak beharrezkoak al dira kalitatezko zinema egiteko? E: Ez, dirua eta kalitatea ez datoz eskutik. Hala ere, ni diru-laguntza publikoen aldekoa naiz. Azken finean, diru publikoa guztiok aurreratzen dugu, “gure” dirua da, eta nik nire diru horren zati bat kulturan inbertitzea nahi dut, industrian, unibertsitatean edo eta osasungintzan inbertitzea nahi dudan moduan. Kontrakoa sinestarazi nahi badigute ere, diru-laguntzak herritarrok geure buruari ematen dizkiogu, ez dizkigu inongo politikarik bere poltsikotik oparitzen.

“Askotan, korrontearen aurka igeri egitean, ausartago egiten zara” ARGAZKIA: FILMOTECA VASCA

G: Sarrerak merkatzea al da zinemaren krisia gainditzeko egin beharrekoa? E: Nik uste hori ez dela irtenbidea, ez bakarra behintzat. Aisialdi ereduarekin du zerikusia, nire ustez. Zinema aretoez aparte, ikus-entzunezkoak kontsumitzeko mila modu dago egun, eta aretoek ez dute egoera berrira moldatzen jakin. Eroso bizi izan dira urte askotan, baina horrek orain ez du etorkizunik. Irtenbideetako bat programazioan dagoela iruditzen zait. Zinema erakusteko modu berriak pentsatu behar dira, balio erantsi bat eskaini. Sarreren prezioa jaisten badute ere, primeran, baina tira, bi orduko zein ikuskizunek balio du zazpi euro baino gutxiago? G: Zer moduz ikusten da bizitza kristal ilun horien atzetik? E: Ilunagoa. Argiak min ematen dit begietan. Eta beno, nire begi urdin ederrak ezkutatzeko ere erabiltzen ditut eguzkitako betaurrekoak. Horregatik, eta banpiro bat naizelako, jakina. G: Zinema kritikarien lana zer moduz ikusten duzu? E: Beharrezkoa da. Kritikaria eta bere gustuak ezagutu ahala, hura erreferentzia bihurtzen da, onerako eta txarrerako. Nik, adibidez, badakit aukera asko daudela niri film bat gustatzeko kritiko zehatz batek ez zaiola gustatu esaten badu. Beraz, zentzu horretan, haren ikuspuntua baliagarria da niretzako. G: Zaila egiten al zaizu zinema, kazetaritza, musika… guztia uztartzea? E: Egia esan ez. Lan egitea gustatzen zait. Ez dakit ezer egin gabe egoten. Borda batean egun pasa banago, nahiago dut egurra mozten ibili etzanda egotea baino...eta ez zait meritu berezia iruditzen. Ez dakit aspertzen. Beti dago liburu bat irakurtzeko edo txori bat leihoaren beste aldean hura begiratzeko...


Euskalkult