Page 1

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

IZENA: Ainhoa Zabarte eta Olatz Artola

Irakurketa-galderak Monereo, C.; Fuentes, M. (2007). Aprender a buscar y seleccionar en Internet. In: Internet y competencias básicas. Barcelona: Graó. • Lehenengo artikulu osoa irakurri eta gero erantzun galdera hauek. • Koadroen barruan idatzi ordenagailuarekin. • Bukatzean Internetera igo. Gero zuen blogean Irakurketa 3 ekarpena egin eta esteka txertatu. 1. Zergatik gaur egun da inportantea informazioa bilatu, aukeratu eta interpretatzen ondo jakitea? (Hiru arrazoi gutxienez) 1 Ikasketa-prozesu jarraia izateko, denbora guztian zehar ezagutza handitzen joateko. 2 Autonomoa izateko, horrela, ikasketak amaituta, bakarka, informazio egokia bilatu, aukeratu eta interpretatzeko gai izango zara. 3 Zure ezagutza uneoro hobetzeko, informazio egokia bilatu, aukeratu eta interpretatzen jakin ezkero, denbora guztian zerbait berria ikasten ariko baitzara. 4 Momentu bakoitzean zein informazio behar duten eta non bilatu behar duten jakiteko, une bakoitzean garrantzitsua, egokia den informazioa bilatu ahal izateko. 5 Garrantzitsuagoa da informazioa aurkitzen jakitea, interneten beti izango baituzu informazio hori, ezagutza bat edukitzea baino. 6 Informazio zuzena eta egokia bereizteko, une horretan behar duzuna lortzeko.

1


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

2. Zer da euskarri hipertestuala? Zergatik definitzen da Internet “hipermercado hipermediaâ€? bezala? Hipertestuala: Erabiltzaileari informazio batetik bestera era arin, sinple eta eraginkorrean mugitzeko aukera ematen diona da. Honenbestez, sare baten modukoa dela esan genezake, informazio batetik bestera salto egiteko aukera baitaukazu (soinuak, irudia, mapak,‌). Informazio hau modu erakargarri eta malgu batean egongo da. Hipermercado hipermedia: bidean aurkitzen duzun informazioa gordetzeko aukera daukazulako definitzen da horrela Internet. Informazio hau ondoren kontsumitu egin daiteke. Internet hipertestuala eta hipermedia da beraz, nahi duzun formatu guztiak hartzen baititu.

3. Egileak aipatzen ditu Interneten arrisku batzuk. Zure ustez zein da arrisku handiena? Arrisku handi bakarra hautatzea zaila egiten zait, internetek, alde onez gain alde txar asko ere baitut. Hala ere, aipatuko nukeen arrisku horietako bat, internetek informazio kantitate handia duela eta horrekin ez du kalitate kontrolik. Beste modu batera esanda, fidagarritasunik ez duzu bilatzen duzun informazioan. Edonork, anonimatuan, informazioa utz dezake interneten eta zuk ez badakizu ongi bilatzen, aukeratzen eta interpretatzen, eskuratuko duzun informazio hori, agian ez da egokia. Informazioaren sinesgabetasun hau ematea normala da, informazio asko aurkitzen baita interneten. Ondorioz, garrantzitsua da, arestian aipatu dugun bezala, informazioa aurkitzen jakitea.

2


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

4. Informazioa era estrategikoan bilatzerakoan kontuan izan beharreko faktore batzuk aipatzen dira. Zeintzuk dira? 1 Planifikazioa: zure helburua lortzeko egin behar duzuna planifikatu, zer dakidan gaiaren inguruan, nora jo behar dudan... 2 Espektatibak ezartzea: zure ustea lortuko duzunaren arabera. 3 Baliabideak erabili: hizkuntzarekin adibidez. Ingelesa jakinez gero, eta hizkuntza honetan informazioa eskuragarri izanez gero, hizkuntza honetan aritzea.

5. Zergatik uste duzu esaten duela hau “ llevar a termino un proceso de planificación-revisión-regulación y evaluación sistemático puede compensar la falta de conocimientos temáticos previos”? Informazioa modu egokian bilatzea ezagutzaren menpe dago. Honekin esan nahi dudana, informazioa era egokian bilatu, errebisatu, ebaluatuz gero, ezagutza faltak ez digu kalterik egingo. Garrantzitsuagoa baita informazioa ongi bilatzea, jakitea non eta nola begiratu, zein aukeratu… Guk gaiaren inguruan jakintza bat izatea baino, informazio egokiarekin gure jakintza garatu baitezakegu.

3


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

6. Artikuluan ikasle askok egiten duten bilaketa desegokia deskribatzen da. Horietatik, aipatu zuk maiz egiten dituzun hiru jarduera eta azaldu zure ustez zergatik egiten dituzun. Nire ustez, bilaketa desegokia planifikaziorik egiten ez dugulako ematen da. Honenbestez, planifikaziorik ez egiteak informazioa bilatzen hasi eta beste informazio mota batetan amaitzea ekartzen du, hau da, ez dakigunez ze web orritan ibili, web orri okerretara joaten gara. Gainera, gaur egun, guztia eskura eduki nahi dugu, eta egia da interneten gauza asko ditugula eskuragarri baina aukeraketa ona egitea zaia denez, denbora laburrean behar dugun informazioa aurkitzen ez badugu, etsi egiten dugu. Honetaz gain, aritu behar dugun jardueran zentratuta egon beharren, askotan, jolasean aritzen gara.

7. Zer esan nahi du “las revisiones deben ser constantes a lo largo de todo el proceso hasta concluir en una selecciĂłn critica de la informaciĂłn encontradaâ€?? Lehendabizi aurkitzen dugun informazioarekin ezin garela geratu, informazio ezberdinak hartu behar ditugula, iturri ezberdinetakoak eta ondoren, informazio desberdina edukita aukeraketa bat egin behar dugula. Hau da, web orri batetik beste batera joaten garenean, informazioa gorde behar dugula, bukaeran informazio egokiena hautatzeko. Baita ere, informazioarekin atzera eta aurrera ibiltzera, autoregulatzea. Norberak, emaitzen arabera erregulatzea ea zer egin duen, zer ez duen egin.

4


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

8.

Aztertu 2. Koadroa, bilaketa-estrategiaren ingurukoa. “Condiciones” atalean dauden hiru puntuak zer esan nahi dute?

Lehen puntuak, demandak, soilik bilatu behar dugun informazioan barneratu behar dugula dio, hau da, ditugun eskaeretan. Honela gainontzeko informazioa alboratuko dugu eta errazagoa izango zaigu behar dugun informazioa aurkitzea. Bigarren puntuak, subjektua kontuan izan behar dugula dio, zer nolako informazio pertsonala duen besteak beste. Azkenik, zein ingurutan bilatu behar dugun kontutan izan behar dugu, gure helburura ajustatu behar dugu. Puntu honi ‘’entorno’’ deritzo.

9.

Informazioa bilatu aurretik inportantea da jakitea zenbat informazio behar duzun? Zergatik?

Bai, oso garrantzitsua da, bilaketa errazago egingo zaigu bilatu nahi duguna ondo zehaztuta badaukagu. Dakigunaren eta bilatu nahi dugun informazioaren distantzia moztean datza, distantzia hori gero eta handiagoa den heinean zailagoa izango zaigu informazio egokia bilatzea. Behin dena jakinda garrantzitsua da, dena ongi planifikatzea.

5


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

10. Informazioa bilatu aurretik zergatik da inportantea jakitea ze informazio eta ze kalitateko informazioa behar duzun? Interneten informazio bilaketa bat gauzatzeko, lehenik eta behin egin beharreko pauso garrantzitsu bat, ongi definitzea, zehatz mehatz, gure helburua heldu nahi dugun puntua. Batetik alderdi kuantiboak ondo zehaztu, hots, zenbat informazio behar dugun, kopurua; bestetik alderdi kualitatiboak, hau da, behar dugun informazio hau, zein motatakoa eta zein kalitatekoa den. Horrela helburu bikaina lortzeko askoz ere hurbilago izango gara, material eta lengoai hoberenak bilatuko ditugulako.

11. Ze ezberdintasun da “aprendiz permanente” eta “aprendiz autonomo” artean? Bi ezaugarri honen artean nabarmenki ikusten den desberdintasun handiena hauxe dugu, “aprendiz permanenteak” bere bizitza guztian zehar ikasteko gai da, eta honenbestez, teknologia aldaketa ugarietara egokitzeko gai da; “aprendiz autonomoak” berriz, baliabideak era autodirigituan enplegatu ditu, eta ez era autodidaktoan. Autonomoak badaki nori galdetu, non galdetu, hau da badaki ze baliabide erabili behar dituen. Estrategiak antolatzen ditu beharren arabera. Autobidaktikoa baina hobea da autonomoa, zeren zuk zeuk jakintza propio bat izatea baino balio gehiago dauka zuk momentuan momentuko informazioa aurkitzea.

6


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

12. Ze erlazio dago informazioan-konpetente izatea eta “aprendiz estrategico� artean? Biak helburu finko bat bete nahi dute eta helburu hori ondo bete dezaten biek ondo dakitela nola bereizi informazioa bilatzean eta benetan zer den garrantzitsua edo egokia momentu edo gai horretarako eta ondo bereizten zein ez den batere egokia eta ez den erabili behar

7

Irakurketa. Aprender a buscar  

Konpetentzien ikasgaian binaka egindako lan bat da. "Aprender a buscar y seleccionar en Internet" testuko galdera batzuen erantzunak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you