Issuu on Google+

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Informazioa bilatzen. Irakurketa-galderak

[Guztira 350 bat

hitz] Zure izena, banaka: Ainhoa Zabarte Testuaren erreferentzia bibliografiko osoa (Bilatu Interneten, liburu baten kapitulua da): Pozo Municio, J.I. eta P茅rez Echeverria M.P. (2009). Psicolog铆a del aprendizaje universitario: la formaci贸n en competencias. In C. Monereo, Aprender a

encontrar y seleccionar informaci贸n: de Google a la toma de apuntes (89-97). Madrid: Ediciones Morata, S.L.

Eginbeharrekoa Lehenengo atalaren laburpena egin. Aurkitu hitzak bi esanahi ditu beste hainbaten artean. Izan daiteke guk nahi genuen horrekin topo egitea, edo kasualitatez zerbaitekin topatzea. Interneteko bilaketen inguruan jarduten den artikulu hau lehenengo esanahiarekin erlazionaturik dago. Gaur egun bai ikasleen gehiengoak eta beste hainbatek Google bezalako bilatzaile generikoak erabiltzen dituzte. Honen ondorioz, sarritan lanaren edukia bera aldatzen da. Beharrezkoa da beste era bateko erabiltzaileak bilatzea, gai edo atal batean espezializatuak direnak nahi dugun informazioa ongi topatu al izateko. Unibertsitatean ikasleek beharrezkoak dituzte gaitasun hauek. Bigarren ataleko 1. faseko laburpena egin. Bilaketa bat hasi aurretik beharrezkoa da hainbat pausu jarraitzea. Guk derrigorrez jakin behar dugu bai zergatik eta zertarako behar dugun informazioa. Honek bilaketan hitz gako egokiak erabiltzera bultzatuko gaitu bai bilaketa erraz eta konplexuetan. Prozesu honek lagundu egiten du gaiaren inguruan daukagun informazioa berrantolatzen. Hitz gako egokiak pentsatzen ditugun heinean, gure aurrezagutzak lantzen ari gara. Zein da ezberdintasuna bilatzaile aktibo eta bilatzaile estrategikoen artean?


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Bilatzaile aktiboak beti gune berdinak erabiltzen ditu informazioa bilatzeko, berak ongi ezagutzen dituenak ( google, wikipedia,‌) Bilatzaile estrategikoen bilaketak aldiz, askoz malguagoak dira eta aurretik planifikatu gabeak ere. Bilaketa bakoitzaren berezitasunei begiratzen die eta ondoren hauen araberako estrategia bat diseinatzen du. Taulan agertzen diren taktiketatik zein da normalean egiten den azkena? Eman azalpena. Nire ustez azkena review delakoa dela esango nuke. Gainerako guztiak bilaketarekin erlazionatuak daudelako eta informazioa bilatzeko zein estrategia erabili behar diren azaltzen dute. Reviewk behin informazioa lorturik baliagarria den edo ez erabakitzen du. Baliagarria bazait erabili egingo dut bestela ez. Dokumentuen kalitatea aztertzeko irizpideen artean, zein da zuk gehien erabiltzen dituzunak? Eta zein gutxien? Azaldu. Hainbat faktoreri erreparatzen diet dokumentu bat kalitatezkoa den edo ez begiratzean. Lehenik eta behin bilaketa egiterakoan lehen emaitza izatea posible dela uste dut. Bilaketaren tituluak eta nik nahi dudanak erlazio estua badute hobeto, orduan orrialdean bertan sartu eta hasierako testua irakurri eta zertaz dioan jakiten dut. Fidagarritasunari dagokionez ez dut begiratzen baina honetan hasi beharko naizela uste dut. Kasu honetan garrantzi handia ematen diot webgune motari. Zer iruditu zaizu interesgarrien? Zerk deitu dizu atentzioa? Irakurgaia oso aproposa eta baliagarria iruditu zait. Ikasi dugun guztiaren laburpen labur bat bezalakoxea. Bilatzaile aktiboekin identifikatua sentitu nahiz eta ikasgaian hainbat estrategia ikasi ditudala konturatu nahiz. Oraindik bilaketa estrategikoetara iristeko asko falta zait baina ikasi dudanarekin eta irakurritakoarekin lan asko kendu dut egiteko. Orain falta zaidana da dakidana praktikan jartzea .


Informazioa bilatzen