Page 1

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Izenak: Ainhoa Zabarte, Maialen Torres

Nola sortzen da informazio zientifikoa eta ezagutza zientifikoa? Binaka ekarpen bat sortu behar duzue honako paragrafo hauekin (Issuu erabili):

*Lana binaka egiteko da, pantaila baten aurrean. 1. Scholarpedia www.scholarpedia.org eta Wikipedia www.wikipedia.org sartu eta biak konparatu. Zein dira bien arteko ezberdintasunak? Zergatik batek du informazio kopuru gehiago eta bestea fidagarriagoa da?. Paragrafo bat idatzi honen inguruan, 100 hitzetakoa. Lehenengo desberdintasun nabarmena bi orrialde hauen artean hizkuntza da: wikipedia mundu osoko hizkuntza gehienetara egokituta dagoenez, edozeinek erabil dezake, baina scholarpedia, aldiz, ingelesez bakarrik dago eskuragarri. Honetaz gain, wikipedian mundu osoko edozein pertsonak du aukera artikuluak idatzi edo aldatzeko, baina scholarpedian, ordea, artikulu bat idazteko, gai horretan aditua izan beharra dago eta norbaitek zerbait aldatzeko autoreak onartu beharko du aldaketa. Hori egiteko erregistratzean, ikaslea zarela ziurtatu behar duzu, hau da, ikasle direnek bakarrik dute aukera aldatzeko. Azkenik, wikipedia denoi zuzendua dago eta gaiak era guztietakoak dira, scholarpedian, ordea, mugatuak daude: gehienbat zientzien arloko aditu eta ikasleei zuzendua dagoela esan dezakegu. 2. Dibulgazioko aldizkariak eta aldizkari zientifikoak. 1. Bideo hau ikusi eta gero galdera honi erantzunez testu bat idatzi, 50 bat hitz: Ze ezberdintasun dago dibulgazioko aldizkarien eta aldizkari zientifikoen artean? http://www.youtube.com/watch?v=VeyR30Yq1tA&feature=related Bi aldizkari mota hauen arteko desberdintasun nagusia gaiak eta hauek azaldu edo idazteko era da. Gainera, dibulgazioko aldizkariek mota guztietako artikuluak idazten dituzten bitartean, zientifikoek gai zehatzak aztertzen dituzte.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Dibulgazioko aldizkarietan edozein pertsona motari zuzenduriko idazkera mota erabiltzen da, zientifikoetan, ordea, hitz teknikoak (espezializatuak) asko erabiltzen dira. Azkenik, dibulgazioko aldizkarietan publizitate ugari agertzen zaigu, baina aldizkari zientifikoetan gutxi, izan ere, dibulgazioko aldizkariak askoz ere jende gehiagok irakurtzen dituela jakinda, normala iruditzen zaigu. 2. Testu hau irakurri eta eskema bat egin artikuluak onartzeko aipatzen den prozeduraren inguruan http://www.revistacomunicar.com/normas/00normativa-comunicar-esp.pdf Azterketa bi adituk egiten dute eta honetan datza: Editorialaren komiteak burutuko du erredakzioan jasotako lanen ebaluazioa. Bertan argitalpen araudia betetzen den eta argitaratuko den aldizkarira ongi egokitzen den begiratu eta aztertuko dute. Artikulu hau adituek argitaratzea merezi duela uste badute baina aldaketaren bat egin behar dela uste badute hamabost egunen buruan bidaltzen diote egileari eta honek 72 ordu ditu artikuluan aldaketak egin ditzan eta berriro bidaltzeko. Behin lana publikatzen denean autoreak kopia bat jasoko du. 3. Binakako errebisioa , peer review. a. Bideo hau ikusi eta aipatzen diren gai nagusiekin eskema bat egin (txertatu ekarpenean). http://www.youtube.com/watch?v=twogpmMSfY&translated=1 PEER REVIEW -

Zer da? Arlo bakoitzeko adituek, ikerketa baten ondoren, idazten duten artikulua, beraien ondorioak gehituz eta aurreko informazioa berritu eta hobetuz.

-

Beste artikuluengandik bereizten duena da hauek gai bakoitzeko adituek idazten dituztela.

-

Artikulu hauek idazteko prozesua: o Hasierako ideia o Beka bat lortu ikerketa egiteko o Ikerketa egin ideia horren inguruan gaia hobeto ezagutzeko o Ikerketako ondorioak atera


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

o Ondorio horiek interesa duen jendeari azaldu bertatik kritika edo hobekuntzak jasotzeko o Hori kontuan hartuta zirriborroa idatzi o Zirriborroa aldizkarira bidali o Aldizkariak baloratuko du artikulua eta ona bada mundu osoko adituei bidaliko die egiaztatzeko (peer review) 

Peer review: adituek egindako ikerketa egiaztatu eta lehenago ea beste norbaitek asmatu duen frogatzen dute eta ondoren onartu egiten dute (edo ez) askotan aldaketa batzuk gomendatuz.

o Onartzen badute, argitaratu egingo da aldizkarian. o Argitaratu ostean liburutegi batean gordetzen dira. o Wikipediako sarrera hau irakurri (“Reclutameinto de arbitros� arte), eta galdera hauek erantzun: Zertarako egiten da Binakako Errebisioa? Nola funtzionatzen du? Ze lotura du ezagutzaren sormenarekin? 150 hitz. http://es.wikipedia.org/wiki/Revisi%C3%B3n_por_pares Binakako errebisioaren metodoa aldizkari batean argitaratzeko eskaera egin duten artikuluak onartu eta egiaztatzeko erabilitako metodoa da. Metodo honen funtzionamendua nahiko konplexua da: Lehenik, aldizkari bakoitzeko editoreak artikuluak onartu edo baztertuko dituzten adituak (arbitroak) aukeratu behar ditu bere eskaerak balora ditzaten. Gero,

artikulu

bat

argitaratzeko

eskaera

jasotzen

duenean,

lehenengo, editoreak berak baloratuko du artikulua, funtsean, interesgarria den ala ez. Eta hori egin ostean bi edo hiru adituri pasatuko die artikulua beraiek (beren ezagutza maila altua kontuan izanda) balora dezaten artikuluaren fidagarritasuna. Ondoren, aukeratutako arbitroek editoreari eta artikuluaren autoreari jakinaraziko diete beren epaia, hau da, artikulua onartu duten bere horretan, aldaketa batzuekin edo ez duten onartu. Hala ere, arbitroen


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

erabakia ez da benetan artikulua argitaratuko den edo ez erabakiko duena: hori editoreak erabakitzen du. Izan ere, adituen epaiak gida moduan erabiltzen ditu editoreak bere aukeraketarako. Honenbestez, argi dago Peer Review metodoa kontuan hartu beharreko faktorea

dela

ezagutzaren

sormenaz

mintzatzerako

garaian

(arlo

espezializatuari dagokionean, behintzat) izan ere, zuzenean eragiten du ideiak aurrera eramaterako garaian. Hau da, ezinezkoa izango da ideia bat argitara ematea aurrez onartzen ez badute, nahiz eta honen ikerketan itzelezko saiakera egin.

Nola sortzen da informazio zientifikoa eta ezagutza zientifikoa?  

Binakako lan bat da non azaltzen den nola sortu infromazio zientifikoa eta ezagutza zientifikoa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you