Issuu on Google+

LH 5.MAILA 20011-12


Duela urte asko, Saturnon, izar txikiak eraztunetik botatzen ari ziren. Izar txiki hauek, bost punta zituzten, oso distiratsuak ziren baita oso alaiak ere. Bazegoen bat, sei puntakoa eta besteak baino askoz politagoa zen; polit-polita, Dirdir zuen izena. Asko gustatzen zitzaion lagunekin jolastea eta Saturnoren eraztuna txirrista bat balitz bezala erabiltzea.Bertatik jaisteko izar handi eta erraldoi batek ematen zien agindua. Egun batean,espaziotik harri handi bat erori eta eraztuna puskatu egin zen. Izar txikiak atsekabetatuta zeuden eta irtenbide bila hasi ziren baina ez zekiten zer egin.Ilargiari laguntza eskatzea bururatu zitzaien: -Ilargi andrea, etorri zaitezke pixka bat mesedez?-Dirdirrek esan zion. -Banoa bai!-Ilargiak. Ilargia, konpontzen saiatu zen, baina gaua zenez, ez zuen ezer ikusten.


Hurrengo egunean, Dirdir, eguzki elektrizistaren bila hasi zen baina Ilargiak Jupiterrera joan zela esan zion. Orduan gure izar txikiak Eguzkiarengana joatea erabaki zuen. Bidean, nekatu egin zen eta kometari deitu zion. Dirdir txikia, kometaren gainean jarri eta azkar-azkar joan ziren. Eguzkiarengana iristean, izar txikiak honela esan zion: -Eguzki amandrea, Saturnotik nator zure bila. Bertan bizi garen izar guztiak aspertuta gaude, izan ere gure planetaren eraztunak puskatu eta txirritarik gabe geratu gara. Eguzkia atsekabetuta esan zion: -Hemen dudan lana ez da zaila eta berehala joango gara. Handik gutxira hiruak eskua emanda Saturnora joan ziren. Eguzkiak eraztuna konpondu eta han jarraitu zuten Dirdir eta bere lagun izar txiki guztiak txirristatik botatzen.

AIORA


Bazen behin , Saturno izeneko Martziano bat . Saturno martzianoak , lurrera egiten zituen bidaiak , eta lagun pila egin zituen . Denek jolasten zuten eta oso ondo moldatzen ziren . Lagunak Neptuno, Izarra, Unibertsoa, Plankton eta Pluton ziren . Egun batean , Saturno Martzianoa eta bere laguna, paseatzera joan ziren Kontxatik barrena eta O.V.N.I batek ia zapaldu zituen hondartzan Lurra hartu zuenean. Begira geratu ziren harriturik eta ikusi zuten O.V.N.Itik atera ziren pertsonak oso luzeak eta argalak zirela . Beraiengana hurbildu zirenean , ikusi zuten beren arropa tartetik urrezko ezpatak ateratzen zituztela eta edozer gauza mozten eta puskatzen zutela. Beldurtu egin ziren eta lurrera bota ziren negarrez. Saturno Martzianoa oso ona zen, eta gerturatu eta laztandu egin zituen. Beraien laguna izan nahi zuen, eta horregatik laztandu egin zituen. Bapatean , negarrez hasi zen eta besteak borroka gelditu egin zuten. Lasaitzeko Martzianoari hitz egiten hasi ziren: - A ze ezpata polita! Utziko al zenidake?.-Esan zuen batek.Zergatik ez didazu hitz egiten?.-Jarraitu zuen Erantzuten ez zutenez, konturatu ziren mutua zela bera eta bere kideak. Keinuak eskuekin eta begiekin egiten zituzten bakarrik . Penaren - penaz Martzianoak negar egiten zuen hitz egiten ez zekielako eta ulertzen ez zutelako. Orduan bururatu zitzaion marrazkien bidez adieraztea beraien lagunak zirela, beraiek bezala estralurtarrak zirela eta lurtarrak jatorrak zirela. Horrela lortu zuen borroka gelditzea eta handik aurrera, planeta ezberdinetara bidaiak eginez bertako bizimodua ezagutzea.


Baziren behin Fernando eta bere lagunak Lurrera etorri nahi zutenak. Martitz planetan bizi ziren. Martzianoak berdeak ziren. Martziano guztiak begi marroiak dituzte, eta eskuak ahate batek bezala. Fernandok 80 urte zituen, eta bere lagunekin bizi zen. Martzianoek ondo pentsatu eta gero, Lurrera etorri ziren beraien espaziontziarekin. Lurreratzean espaziontzia puskatu egin zen. Gertu bizi zen neskatxa batek, soinuak entzun eta ikustera joan zen, zer gertatu ote zen ikustera. Nahiak, neskak, galdetu zuen: -Zer gertatu da ? -Espaziontzia puskatu zaigula, ba al dakizu konpontzen ?- esan zuen martziano batek. -Ez, baino badaukat lagun bat kotxeak konpontzen dituena, deitu egingo diot. Nahia bere lagunarekin etorri zen.Nahiaren lagunak baldintza bat jarri zien, espaziontzia konpontzen bazuen, Nahia eta biok, Martitz planetara eramango zituztela. Handik egun gutxitara espaziontzia konpontzeaz amaitu zuen.Martzianoek, agindu zuten bezala, bere hitza bete zuten, eta Nahia eta bere laguna Martitz planetara joan ziren udara pasatzera.


Azkenean oso lagun onak egin ziren.Udara pasa zen eta Nahia eta bere laguna Lurrera etorri ziren. Beraiekin batera martzianoak etorri ziren bizitzera. Nahiaren etxean bizi ziren martziano guztiak, noski, Nahiren ama ezer jakin gabe.


Baziren behin 2 astronauta, Juan eta Haritz, Ilargira joan zirenak. Juanek joan ziren Ilargira misio batera. Bertan lurra hartu zuten eta Juanek haien hizkuntza ezagutzen zuenez, martzianoekin hitz egiten hasi zen eta Lurra oso polita zela esan zien. Juanek martzianoekin hitz egiten segitu zuen, Haritz berriz, N.A.S.A. espaziontzian ohean sartuta zegoen. Haritzek Juani esan zion: .Ohera joan zaitez, bihar goiz jaiki behar dugu eta.-Baina Juanek ez zion kasurik egin eta hurrengo egunean misioa bete beharra zeukaten.

Gaur misioa bete behar dute eta Juanek tripako mina zeukan eta ezin zuen mugitu. Misioa, Ilargian ura zegoela konprobatzea zen. Ez zuenez uraren arrastorik aurkitu, Juan eta Haritz Lurrera berriro joan ziren. Abiatu zirenean, estralurtarrak atzetik segitu zieten eta Lurra konkistatu zuten. Juanek esan zion: -Zergatik konkistatu duzue Lurra? Estralurtarrak orduan: -Ilargia itsusia delako, gris kolorekoa eta Lurra berriz oso koloretsua da.


-Guk lagunduko dizuegu Ilargi koloretsu bat egiten baina Lurra ez suntsitu. Estralurtarrak orduan galdetu zuen: -Nola eramango ditugu hemengo koloreak Ilargira? Haritzek orduan pentsamendu bat eduki zuen -Badakit, ortzadarra ateratzen den lehenengo egunean pote batean sartu eta espaziuntzi batean eramango dizuegu. Handik egun gutxitara, Haritz eta Juan, Ilargira joan eta potea zabaldu zutenean kolore guztiak Ilargi osoan zabaldu ziren. Estralurtarrak, harrez gero, poz pozik bizi dira Haritz eta Juani esker.

AITOR


Baziren behin 3 Martziano, Bartolo Joxe eta Gorka. Jupiter planetan bizi zirenak. Hirurek galtza urdinak, eta zapata beltzak janzten zituzten. Gerritik gora berriz, biluzik zeramaten. Burua borobila, hiru antenatxoekin eta beraien azal kolorea marroia zen. Jupiter planetan egoteaz asperturik, Lurra suntsitzea eta konkistatzea erabaki zuten. Lurtarrentzako Martzianoak arriskutsuak dira Lurra inbaditu nahi dutelako, edota zerbait egin nahi diotelako. Handik gutxira “BANGâ€?bat entzuten da Lurrean eta zatiak egiten dira sutearen ondorioz. Lurra puskatu egiten da. Joxek esaten du: -Aupa lortu egin dugu Gorka! - Bai lortu egin dugu hau poza.-Saltoka Gorkak -Aizue, Bartolo eta Gorka, orain nora goaz? Orduan Gorkari ideia bat burutu zitzaion: -Niiiiik badakit nora joan!-Pozaren pozez. Bartolok orduan esan zion: -Goazen Jupiter planetara eta hor ospatu egingo dugu, gure ospakizuna. Orduan polizia eta hainbat, bizidun berpiztu egin ziren. Handik gutxira, Jupiter planetara iritsi ziren .Eta galdetu zien Martziano batek: -Nola sartu zarete planeta honetara?-Eta boxeoan hasi ziren ping plang‌ Lurtarrak, bildurtuta eman zieten jipoiarengatik, belaunez jarri ziren eta esan zuten : -Lagundu berriro lurra sortzen, hitz ematen dizuegu itzuli eta pakean utziko zaituztegula. Orduan guztiak, Bartolo, Joxe, Gorka eta beste martzianoek lurra konpontzea erabaki zuten Handik 10 urtetara Lurra sortu zen eta berriro ere gizakiak sortzen hasi ziren.


B azen behin estralurtar bat, Lagun izenekoa. Lagun urdin kolorekoa zen.Beti kamiseta beltza eramaten zuen.Asko gustatzen zitzaion beltz kolorea. Hiru hanka eta hiru begi ditu. Bestalde Lur planetako herri txiki-txiki batean bazan ikastola bateko gela bat. Gela horretako ikasleen artean badira bi ume.Batek Markel izena du. Hile horia du begi txikiak eta argala zen. Besteak Naroa izena du. Gaztain koloreko ilea zuen. Begi handiak eta oso argala zen. Lagunek beste taldekoekin borroka bat izan zuen eta‌ Egun batean Lagun Lur planetara joan zen laguntza eske.Ez zekien nora joan eta ikastola bateko balkoi batean gelditu zen. Gelara sartu eta garrasika esan zuen: -Lagundu! Lagundu! Beste herriko erreginak nire taldekoak harrapatu ditu eta ezin diot irabazi bakarrik bainago, inor gabe! Lagunduuuuuuuu! -Lasai guk lagunduko dizugu. Markel, Naroa zuek joango zarete. - Oso ondo bi laguntzaile! Plan planetan plan bat egingo dugu ados? - Baiiiiiiiii - erantzun zuten biek batera. Iritsi zirenean, sustrai batzuen atzean ezkutatu ziren. Ondoren plana prestatu eta Naroa atera zen laguntzaile: -Ni ez naiz ona etorri laguntzaile izateko.Izan zaitez zu Markel.-Agindu zion -Ah ez, izan zu Lagun-Agindu zion Markelek -Ni izaten banaiz harrapatu egingo naute.-Lagunek -Egia, ni izango naiz niri tokatu zait eta- esan zuen Naroak erdi triste. Plana gogoratu zuten. Naroa erreginaren taldera joan eta esan zion:


-Kaixo maiestate. Beste taldekoak tontoak baino tontoagoak dira. -Bai horixe. Itxaron, zu nondik zatoz? -Egia! Ni Naroa naiz eta 10 urte ditut.Lur planetatik nator oso polita da; autoak, itsasoa, hegazkinak‌ Bitartean, Lagun eta Markel tranpa prestatzen hari ziren - Lan hau nekagarria da. Ezin dut gehiago.-Markel kexu zen. - Benga.Alperra....Lasai! broma bat zen.-Lagunek animatu nahian. “Lagunek, bere gurasoek Lagun deitzeko tonto samarrak izan behar zuten ia 10 broma gastatu dizkitâ€?-esan Markelek bere artean. -Paseatzera noa. Naroa etorri nirekin -Oso ondo, nik gidatu dezaket paseoa?. -Bai noski. Naroak tranparaino eraman zituen eta soldaduak eta guzti harrapatu zituzten. -Ja, ja...-Egin zien burla Lagunek. Markel eta Naroa atxilotutakoak salbatzera joan ziren. Lagunen familiakoak, Markel eta Naroa bazkaltzera gonbidatu zituzten. Lurrera iritsi zirenean,gelakoei kontatu zieten. Egun horretatik aurrera denak lasai bizi ziren.

AMAIERA


1975ean, Maria, Xabier eta Amaia ikastolan zeuden. Mariak, begi urdin argiak zituen. Ile motza zuen eta oso argala zen. Txandalarekin jantzita joatea oso gustukoa zuen. Xabierrek, begi marroi argiak zituen argala zen eta osooso altua. Amaiak berriz, begi handiak zituen, ile luzea eta 9 urte 10 betetzeko. Ikastolan zeudela, bat-batean leihotik argi distiratsu bat sartzen zela konturatu ziren. Maria altxa eta ikustera joan bezain pronto, begiak eskuez estali eta ez zuela ezer ikusten gelditu zen, erabat itsututa geratu zen. Xabierrek orduan kanpora joatea erabaki zuen, zer ote zen gauza hori ikustera. Segundo gutxira itzal bat irten eta berarekin eraman zuen, argi horrek xurgatu egingo balu bezala. Argia hegan egiten hasi zen suzko bola balitz bezala. Amaiak, gora begiratzean, harrituta ikusi zuenarekin, konturatu zen espazio ontzia poliki-poliki desagertu egin zela. Bat-batean, espazio ontzia gelditu egin zen eta, martzianoa hitz egiten hasi zen: -Mu-ti-ko ha-u as-ka-tu e-gin be-har du-gu. Guk sor-gin gaiz-to-a na-hi du-gu ez mu-til bat. -Arrazoia daukazu baina gure planetara itzuli egin behar duzue. -Ezin dugu orain bere planetara bueltatu.-Martzianoek Eta Xabierrek esan zuen: -Baina non bizi zarete? -Gu Tigris planetakoak gara. Xabierrek, beldurrez, esan zuen: -Baina nire ama kezkatuta egongo da. -Berdin dio.- Martzianoa haserre. Orduan Bill martzianoak atea ireki eta Marte planetan gelditu ziren. Han beste martziano batzuk zeuden tartean Bot. Botek, Xabier atera, eta, aulki batean jarri zuen. Eta Xabierrek orduan:


-Non gaude? -Marten. Orain, Tigris planetara goaz.-Tigris planetara abiatu ziren. Han makina harrigarriak zituzten. Maskota bezala berriz, erleak zituzten. -Bueno Xabier etxera joateko ordua da. Xabierrek agur esan eta beraien makina batetik Lur planetara iritsi zen. Azkenean Bill-ek sorgina harrapatu eta kartzelan sartu zuten.


Baziren behin, Euskal herriko herri txiki batean, bi lagun. Bi lagun horiek Antton eta Mateo izena zuten. Mateo eta Antton, lagun minak ziren eta Ulia mendira akanpada egitera joan ziren. Kanpin denda ipini eta gaua iritsi baino lehen afaria prestatzea pentsatu zuten. Patata “brabaâ€? eder batzuk afaldu zituzten. Lo-zakuan sartu eta logurarik ez zutenez beldurrezko istorioak kontatzen hasi ziren. Handik gutxira , Antton pixagura zegoen eta kanpin-dendatik irten eta itsasaldean argi distiratsu bat ikusi eta esan zuen: -Mateo azkar etorri! Zer da argi hori?.Orduan Mateo erdi lotan lo-zakutik altxa eta esan zuen: -Lasai Antton hori hegazkin bat izango da.Berriz lo-zakura joan ziren lo egiteko asmoz baina, segundo batzuetara, argi distiratsua berriz gertuago ikusi zuten eta denda kanpora irten ziren ikustera ea zer zegoen. -Mateo goazen korrika hori Alien bat da eta!-Esan zion Anttonek beldurturik Mateo eta Antton Ulia mendia behera egin zuten korrika. Portuan IĂąigo eta Aitor zeuden arrantza egiten eta esan zuten: -Antton Mateo nora zoazte korrika?Mateok eta Anttonek ez zuten kasurik egiten eta korrika egiten segitu zuten. Gero, Alde Zaharrera joatea pentsatu zuten, kale artean despistatu egingo baitziren. Ordu batzuk geroago Ulia mendira joatea erabaki zuten eta iritsi zirenean, argia oraindik han jarraitzen zuen eta korrika gerturatzea bururatu zitzaien. Estralurtar txiki-txikia zen futboleko baloi bat bezala eta Mateo esan zion Anttoni: -Antton estralurtar hori hitz egingo al du? -Ez dakit, Mateo, goazen zerbait esatera.-Esan zuen Anttonek. Orduan Mateo eta Antton, berarekin hitz egin eta Martzianoak esan zuen: -Etxera joan nahi dut ez dut hemen gelditu nahi, hemen oso arraroak zarete denok.-Esan zien erdi negarrez Estralurtar txikiak.


Mateo eta Anttoni pena handia eman zien eta itsasontzi espazial txiki bat egin zioten. Estralurtarra oso pozik gelditu zen eta eskertzeko Marteko harri txiki eta bitxi bat oparitu zien Marziano txikiak. Harri harekin planeta batetik bestera komunikatzeko aukera ematen zien. Eskerrik asko esan zien eta Lur planetara itzuli ziren Antton eta Mateo. Harrez gero, gauero-gauero komunikatu egiten dira eta hango eta hemengo berriak elkar kontatzen dituzte.

JULEN


Bazen behin, alien bat Jake izenekoa. Uranon bizi zen eta berde-berdea zen. Begi beltz-beltzak zituen eta hortzak zorrotz-zorrotzak. Hankak motzak eta oinak handiak.Oso pozik bizi zen. Egun batean Jake lur zati batek xurgatu egin zuen oso gertu zegoelako. Harri hori, meteorito batean bihurtu eta Lurrean sartu zen Lurrera iritsi eta atmosferan sartu orduko desegin eta, Jake kanpora atera zen. Ejertzito osoa bere bila hasi zen. Jake hain desberdina izanda, bazekien berehala konturatu eta atxilotu egingo zutela. Orduan, bestelako edozein ume bezala mozorrotu eta Ikastola batera joango zela ikastera, pentsatu zuen. Aukeratu zuen ikastola horren izena, Aitor ikastola zen. Jake gela batera joan zen. 5. mailako gelan sartu eta Ane, Aiora, Antton, Aitor, Ainhoa M, Jasmine, Ainhoa P, June, I単aki, Eider, Mateo, Julen, Oihana, Onintza eta Enara ikasleak zeuden. Aitorren lagun mina egin zen. Egun batean Aitor deskubritu zuen Jake alien bat zela. Aitor beldurtu egin zen baina Jakek esan zion: -Aitor mesedez, lagundu Uranora bueltatzenAitorrek esan zion: -Baina Urano oso urrun dago. -Bai, baina nabe batean joango naiz- Esan zuen Jake eta lanean hasi ziren. Amaitu zutenean Jake igo egin zen eta etxera bueltatu zen eta harrez gero Jake oso pozik bizi izan zen Uranon.

MATEO


Bazen behin, martzianotxo bat Tom izena zuena eta espazioan bizi zena. Martzianotxoa argala zen, txikia zen, eta oso arraroa zen. Espazioan, martzianotxo bakarra bera zen. Bere gurasoak duela urte batzuk hil ziren, eta hortik aurrera bakarrik gelditu zen. Egun batean Tom martzianotxoa pentsatu zuen Lur planetara joatea. Lurra hartu zuenean, jende pilo bat ikusi zuen; eta denbora batean, Martera joatea pentsatu zuen. Marten, Tom martzianotxoa Rita sorginarekin topatu zen eta esan zion: - Rita, gauza batean lagunduko al didazu, mesedez?erregutu zion. -Zertan nahi duzu laguntzea mutiko?- Esan zuen Ritak -Gizakiak martzianitoz bihurtzeko pozoi bat behar det;ba al duzu materiala pozoia egiteko? -Bai noski daukadala oraintxe bertan prestatuko dizut itxaron hemen momentu bat.-Eta beste gela batean sartu zen. -Bale.- Esan zuen Tomek. Sorginak prestatu zionean pozoia, Tomek hartu zuen pozoia, eta berriro Lur planetara itzuli zen. Iritsi zenean, Tomek freskagarri goxo bat balitz bezala, eman zien lurtar guztiei. Handik gutxira, pertsona guztiak martzianoz bihurtu ziren eta horrela, Tom ez zen inoiz gehiago, bakarrik sentitu. OIHANA GASTESI


Bada urrutiko planeta batean, Leo izeneko mutiko bat. Mutil hau extraterrestre bat da, 100 urte ditu eta Marten bizi da. Bera ez da bakarrik bizi, bere familia eta ,beti egoten den, 4 lagunekin bizi da. Leo urdin kolorekoa da, estralurtar guztiek bezala, beti arropa berdina eramaten dute: dena bat den jantzia, buzo moduko bat daramate. Leok 2 antena berde ditu, begi handia bat du eta bere eskuak berriz, ez dira gureak bezalakoak, erratza baten itxurakoak baizik. Leok 2 antena berde ditu.Eta 3 hankak oso luzeak ditu Beraren 4 lagunek deitzen dira:Charli,Daruin,Luton eta Geo dira. Egun batean, Geo, besterik gabe eta ezer jakin gabe gaiztoa bihurtu zen.Arratsaldeko zortziak ziren eta, Jupiterren meteorito bat gerturatzen ari zen.Leo eta bere lagunak meteoritoa gelditu nahi zuten. Orduan Geok (gaiztoak) esan zion Leori: -Leo, Saturnora gerturatzen ari da meteorito bat,nahi baduzu joan zu eta zure lagunak.-Erdi parrezka. Geo eta parrez lehertzen etxera abiatzen da. -Jajajaaa!!! Oso-oso gaiztoa naiz. Leo eta bere lagunak, planeatzen zeuden. -Bale mutilak. Bihar goizean, joan behar gara. Misio bat egiteko daukagu, meteoritoa nolabait geldiarazi egin behar dugu. 4 minutu geroago, Lutonek esan zuen: -Leo,mutilak!!! Tripako min izugarria daukat. Baina Leo eta bere lagunak esan zioten: -Lasai!!! Bihar oso-oso ondo egongo zara, txokolatezko tarta beranduago jango dugu eta. AINHOA P.


ILARGIAN Bazegoen mutiko batzuk, Aitor eta Julen izenekoak. Aitorrek 10 urte zituen, altua, begi urdinak eta futbola asko gustatzen zitzaion. Julenek , berriz, 12 urte zituen baxua eta korrika egitea gustuko zuen. Egun batean esan zuen Aitorrek: -Goazen kohetean Ilargira-.Eta Julenek: -Bai, bai goazen.- esan zuen. Orduan kohete barruan sartu eta ilargira joan ziren.Bide erdian gasolina gabe geratu zirela konturatu ziren eta barruan geratzea pentsatu zuten. Egunak, asteak, hilabeteak igaro ziren inor ikusi gabe espazioan. Halako egun batean espaziontzi bat ikusi eta argiak emanez geldierazi zuten. Martzioaren burua leihotik ikusi zuten, eta Aitorrek esan zion martzianoari: -Gasolina gabe geratu gara.Piska bat emateko izango al duzu? Martzianoak buruarekin baietz esan zuen. Aitor eta Julen harrituta geratu ziren.Bapatean esan zuen martzianoak: -Gasolina emango dizuet zuek lurrera eramaten banauzue. Orduan Aitor esan zuen: -Lurrera eramaten bazaitugu lurreko jendea zure kontra jarriko da, oso nabarmena izango zara eta berehala ezagutuko zaituzte. Orduan martzianoak: -Zuek defendatuko nauzue. Aitorrek eta Julenek ondo aztertu eta gero: -Bale, Lurrera eramango zaitugu, baldin eta lehenengo gasolina ematen badiguzu..


Orduan martzianoak gasolina eman eta Lurrera joan ziren. Lurreko jendeak martzianoaren kontra jarri ziren, eta esan zuen astronauta batek: -Ez jarri gure lagunaren kontra. Orduan jendea martzianoaren lagunak izan ziren eta horrela denak denen lagunak izan ziren.

ANTTON


Animaliek oraindik hitz egiten zutenean, gertatu zen istorio hau. Olentzero eta Argitxo Iratiko basoan paseatzen zebiltzan. Olentzerok begi marroiak zeuzkan kamiseta zuria eta txapel beltza, baita bota zuriak ere. Argitxok berriz, begi beltzak zituen, jantzi berdea eta txapel gorri bat. Argitxo, Olentzeroren botaren barruan joaten zen. Basotik zebiltzala, argi gorri bat bizkor-bizkor zetorrela ikusi zuten . Olentzerok, hain potoloa zenez, korrika gutxi egiten zuen, eta argia pare parean geratu zitzaion. Barrutik, gauza berde bat atera zen, bi antenekin, zazpi oinekin, eta lau begirekin. Eskuak berriz, fregonaren antzekoak zituen. Martziano horrek, Lurra suntsitzeari ekin zio pare parean, bere super TALADROAREKIN. Olentzero eta Argitxo gelditzen saiatu ziren baita lortu ere. Orduan martzianoak esan zuen: -Etzi etorriko naiz Lurra suntsitzera!!!-Eta bere argi gorri horretan alde egin zuen. Olentzerok eta Argitxok, Jupiterrera joan nahi zuten laguntza bila beren espaziuntzian baina ezin. Hotz ikaragarria egiten baitzuen. Orduan, Artizarrera joatea erabaki zuten, baina han ere ezin, bero ikaragarria egiten baitzuen. Horrela oinez planeta guztiak pasa zituzten bat izan ezik. Martitz geratzen zitzaien, eta horra joan ziren.Han martziano bitxi bat topatu zuten. Berari nola edo hala dena kontatu zioten. -Azkenean ulertu digu Argitxo!-Esan zion Olentzerok -Bai Olentzero.-Argitxok hasperen eginez -Tira ba goazen.-Eta Olentzerok Argitxo bere bota barruan sartu zuen Espaziontzira igo eta abiatu egin ziren Lurreraino iritsi arte.


Orduantxe etorri zen beste martziano gaiztoa eta esan zuen: -Kaixo-Martziano gaiztoak bere super TALADROA eskuan zuelarik. Eta Lurra suntsitzen hasi zen.Orduan beste martzianoak esan zion: - Tukutukutukutuku Eta hitz horiekin martzianoa gelditu egin zuen. Eta bi martzianoak batera desagertu ziren. Oraindik, ez dakigu zer esan zion ezta nola desagertu ziren ere. Egun batzuk geroago bisita egitera joan ziren Martitzera.


ARAZOAK ESPAZIOAN Behin batean bi biki etxean zeuden. Batek Sara zuen izena besteak berriz, Leire zuen izena.Sarak ile luzea eta marroia zeukan,begi urdinak zituen eta alaia zen.Berari asko gustatzen zitzaion zientzia eta zientziari buruzko lehiaketa guztiak irabazten zituen. Leirek ile motza zeukan eta marroi ilun kolorekoa,begi marroiak zituen eta agintaria zen.Berari asko gustatzen zitzaion espazioa eta espazioaren gainean gauza guztiak zekizkien.

Egun eguzkitsu batean bi bikiek espaziora joan nahi zuten. Beraz, Estatu Batekoei espaziuntzi bat eskatu zieten.Espazioan zeudela gauza asko ikusi zituzten: izarrak, sateliteak etab‌ Bat-batean espaziuntzia espazioan geldirik geratu zen. Orduan zulo beltzerantz zihoazen konturatu ziren.Leirek esan zuen edozer gauza gerta zitekeela zulo beltz hori zeharkatzen bazuten.Zulo beltzaren barrutik abiatu ziren.Han mundua alderantziz zegoen, lurra zeruak egon behar zuen tokian zegoen eta zerua berriz behean.Leirek esan zuen: -Behe-behean galaxia egongo da. -Leire, arrazoia duzu. Ikusi han denetik dago: izarrak, eguzkia, meteoritoak..etab‌Esan zuen Sarak. Han zulo beltza ikusi zuten eta handik sartu ziren ateratzeko asmoz‌eta handik atera ziren baina lurrera erori ziren.Orduan Leirek esan zuen: -Sara, zuk zientzia landu duzu, seguru zerbait dakizula espaziuntziei buruz,ezta? -Bai,nik badakit espaziuntzia konpontzen.Eta arrazoia zuen espaziuntzia konpondu zuen eta zulo beltz horretatik irten ziren.

Handik aurrera espaziuntzi bat eskatzen zuten urtero, eta bidaiak egiten zituzten gauza gehiago bilatzeko eta esploratzeko espazioan.

AINARA BODEGAS


BOST LAGUNAK Bazeuden lau Planeta Lurra, JĂşpiter, Saturno eta Neptuno Unibertsoan.Lurra oso alaia zen, JĂşpiter oso jatorra, Saturno berriz kirolaria.Eta Neptuno azkenik oso bihurria. Neguko egun batean,Unibertsoan Lurra, Jupiter, Saturno eta Neptuno bidaiatzera joan ziren.

Bidaian Artizarrarekin topo egin zuten.Artizarrak galdetu zien Lurra,Jupiter,Saturno eta Neptunori: -Nondik joaten da Eguzki-Sistemara? Lau lagunek erantzun zieten: -Eguzki-Sistemara ezkerretik joaten da. Ziria sartu zioten, noski. Artizarra ezkerretatik joan zen,baina bidean kohete bat erori zitzaion buru gainean. Artizarrak min handia hartu zuen.Orduan lau lagunak parrez lehertzen hasi ziren.Baina bazekiten horrek min handia ematen zuela eta Artizarrari lagundu zioten mina kentzen.Mina joan zitzaionean lagunak egin ziren. Denak EguzkiSistemara joan ziren.Eguzki-Sistemara iritsi zirenean Eguzkiaren gainean gelditzea erabaki zuten. Gelditu eta gero gorputza erretzen hasi zitzaien eta gaixotu egin ziren. Denbora luze pasa ondoren sendatu egin ziren.

Handik aurrera ez ziren gehiago hurbildu Eguzkiraino, ederki asko ikasi zutelako Eguzkiak beroa ematen zuela.

IZARO BIAIN


ARTISARRAN UR BILA Bazen behin Adriรกn ,Oier eta Egoitz izeneko hiru mutiko. Adrian baxua eta bizkorra zen. Oier argala zen eta asko hitz egiten zuen. Egoitz baxua zen eta begi urdinak zituen. Adriรกn , Oier eta Egoitz astronautak ziren.

Egun batean jeneralak esan zien Artizarrera joateko ea ura zegoen aztertzera eta hirurak joan ziren. Espazioko ontzi batean.Artizarrean ura hasi zinen bilatzen eta ez zuten aurkitu. Bukatu zutenean,espaziuntzi hartzera joan ziren eta puskatuta aurkitu zuten - Lasai, lasai nik tresnak ekarri ditut, esan zuen Adrianek. - Eta non dituzu? galdetu zion Oierrek. - Hemen ditut, erantzun zio Adrianek. - Eta nola puskatu da? galdetu zuen Egoitzek. - Ba, ez dakit! esan zuen Adrianek. - Nik ezta! Esan zuen Oierrek. - Hasiko al gara konpontzen?. Galdetu zuen Adrianek - Bai, bai hasi gaitezen, esan zuten beste lagunek. Eta segituan konpondu zuten. Ondoren Artizarrean ura aurkitu zuten eta komandanteari esan zioten.Komandante esan zien oso ondo egin zutela eta denak oso pozik jarri ziren. Handik aurrera bidai gehiago egin zituzten. ADRIAN


IZARRAREN BILA

Behin batean mendian Ane eta Ainhoa jolasten ari ziren.Ane alaia eta jatorra zen. Bere begiak marroiak ziren.Bere zaletasuna futbolean jolastea zen.Ainhoa berriz, maitagarria eta bihurria zen. Ane bezalako begi marroiak zituen.Egun horretan Ane eta Ainhoaren urtebetetzea zen eta beraien gurasoak izar bat oparitu zieten.Oso pozik zeuden. Egun batean gurasoek oparitutako izarra galdu zitzaien. -Arraioa! izarra galdu zait! Esan zuen Anek -Niri ere! lasai seguruena etxetik dagoela galdua.Erantzun zuen Ainhoak Ainhoaren etxera joan ziren. Lehenengo logelan begiratu zuten eta ez zegoela ikustean, egongelara joan ziren.Alferrik, etxea hankaz gora utzi zuten, baina ez zuten aurkitu.Gero Aneren etxera joan ziren.Egon gelan begiratu zuten baina alferrik. Sukaldean ere begiratu zuten,baina ez zuten aurkitu.Beranduago beraien amari eta aitari galdetu zioten eta hauek kutxa batean zegoela jasota esan zieten.

Azkenean izarra betirako jantzita eraman zuten eta ez zuten inoiz gehiago galdu.

ANE FERNANDEZ


OIER MARTITZEN ETA SATURNON Bazen behin Oier izeneko mutil bat.Oierrek begi marroiak zituen eta ilea gaztaina kolorekoa .Estralurtarrak berdeak eta itsusiak ziren.Udara zen eta Egiako parke batean zegoen Plaza Handian. Oierrek ikusi zuen plater hegalari bat zetorrela berarengana eta esan zuen: -A ze beldurra, zer egingo dut? Barruan bi estralurtarrak zeuden.Oier harrapatu zuten eta plater hegalarian eraman zuten Martitzeraino.Han Oier sartu zuten kartzelan eta Oier saiatu zen ihes egiten, baina ezin izan zuen. Hurrengo egunean etorri ziren estralurtarrak Oierren bila. Oierrek esan zuen: - Askatu, askatu! etxera joan nahi dut! Eta estralurtarrak esan zuen: - Ezin zaitut askatu! Gero plater hegalarian Saturnora eraman zuten eta han utzi zuten Oier gaixoa. Azkenean Oierrek hartu zuen ilargi bat Saturnotik eta bere etxera joan zen bere gainean eta bere lagunak oso-oso pozik jarri ziren.

EGOITZ ESNAOLA


METEORITO ERORIA Bazen behin Laura eta bere txakurra Donostiako hondartzan pasatzen ari zirela. Laura neska alaia eta berritsua zen.Ile luzea eta beltza zuen. Zakurra marroia eta lasaia zen. Ane Lauraren ama zen. Oso begi argiak zituen eta oso jatorra zen. Hirurak argiak ziren. Udako egun eguzkitsu horretan hondartzan meteorito bat erori zen zakurraren gainean. Honen ondorioz zakurra hil zen. Laurak bere amari deitu zion bizkor eta triste. - Ama, txakurra hil egin da! - Nola ? - Meteorito bat erori zaio gainera. - Etorri etxera eta lasaitu Laura. - Banoa. Etxera iritsi zen. -Ez negarrik egin!. -Oso triste nago eta beste txakur bat nahi dut! - Pentsatuko dut . Hurrengo eguna iritsi zen. -Txakurra nahi dut! -bai, erosiko dizut. -Ondo !!!

Handik aurrera oso ondo bizi ziren hirurak. IRATI JIMENEZ


Ardiak unibertsoan

Finlandian,udaberri ko egun batean bazegoen Sara deituriko ardi bat. Sara alaia eta irakurtzalea zen.Sarak bi lagun onak zituen, ardi horiek Leire eta Irati ziren.Leire alaia eta unibertsozalea zen. Irati konstelaziozalea zen.

Egun batean planeta batera iritsi bezain laster gasolina amaitu egin zitzaien. Irati eta Leire beldurtuta zeuden bitartean, Sarak, lasai asko Lurrera deitu zuen: -Mesedez zatozte gu salbatzera! eskatu zuen. Eta irratitik entzun orduko joan ziren Sara,Leire eta Irati salbatzera.

Handik aurrera edozein lekutara abiatu baino lehen gasolina botatzea erabaki zuten.

IRATI NAVEIRO


OIER ETA UNIBERTSOKO JOLASA Bazen behin Oier izena zuen mutil bat.Oierrek begi marroiak zituen eta ile marroia zuen.Berari ordenagailuan jolasa egitea gustatzen zitzaion.

Egun batean Oierrek erosi zuen jolas bat. Jolas hori unibertsokoa zen eta jarri zuen ordenagailuan.Bat-batean Oier espazioan agertu zen. Oier harrituta geratu zen eta esan zuen: - ze polita! Zein ederra!

Oier zegoen begiratzen espazioa eta batbatean espazioko batzuk atera ziren eta borrokan hasi ziren.Oierrek galdu zuen eta espaziokoek eraman zuten leku batera. Han Oierrek ezin zuen ihes egin. Baina Oier azkarra zen eta poltsikoan gorderik zuen bonba bota zuen, lehertu eta salbatu zen.Oier korrika joan zen,baina bere atzetik joan ziren besteak eta tiroka hasi ziren. Oier azkarra zenez hasi zen borrokatzen eta irabazi zuen. -Irabazi dut!!! ezan zuen Oierrek. Ondoren, Oier atera zen ordenagailutik. Bere ama joan bere egon gelara eta esan zion: -Nora joan zara? -Inora ez,ama, hemen ari naiz jolasten! Handik aurrera, Oierrek ez zuen gehiago ordenagailuarekin ibili.

JORGE LOZANO


MAMU BAT SATURNON

Udaberriko egun batean Saturnon, Lur izeneko mamu bat bizi zen. Lurrek begi laranjak zeuzkan, alaia eta jolastia zen. Bi lagun hoberenak zituen: Tisi eta Miri. Tisi bihurria eta hiztuna zen. Miri ,berriz, argala eta gozokizalea zen. Telebistan lehiaketa bat ikusi zuten, ea zeintzuk joaten ziren Martera 7 egun pasatzera.

Egun batean Martera iritsi ziren estralurtarrak Lur hartu zuten.Lur estralurtarren kartzelara eraman zuten. Han oihukatzen hasi zen: -Lagundu, lagundu! Lur oso beldurtuta zegoen. Tisi eta Miri estralurtarrei hasi zien galdetzen ea non zegoen kartzela: -Eskuinera eta gero ezkerrera, esan zuten estralurtarrek. Tisi eta Miri kartzelara abiatu ziren. Iritsi zirenean estralurtarren gelara joan ziren giltzak hartzera. Estralurtarrak ez ziren konturatu. Lur zegoen gelara joan ziren,atea irekitzera. Atea ireki zuten eta askatu zuten Lur. Jarraian kohetean sartu eta Saturnora bueltatu ziren gurasoekin eta beste lagunekin. Kopa bat ematen zieten 7 egun pasatzeagatik Marten. Harrez gero, Saturnon oso zoriontsu bizi ziren.

Leire Solis


TXOTO ESTRALURTARRA ETA EGUZKIREN NESKA LAGUNA

Gaur egun Lurran Txoto estralurtarra bizi da. Bera oso hiztuna da. Planetak esploratzea asko gustatzen zaio. Oso indartsua da, baina lotsatzen denean indar guztia galtzen du.Txoto mutil jatorra da, ile luzea,kizkurtuta,gorriduna eta distiratsua du. Bere lagunak Eguzki izena du. Eguzki oso distiratsua da,bai eta oso mutil agintaria ere. Behin batean Txotok neska bat ezagutu zuen.Neskak Txota izena zuen.Polita eta xarmangarria zen eta asko gustatzen zitzaion planetak esploratzea Txotok bezala. Eguzkik inbidia asko zuen Txoto ikustean bere neska lagunarekin. Eguzkik Lurraren eguzkiarekin hitz egin zuen egunsentian eta hau esan zion: -Nahi al duzu nire neska laguna izan?-Eta buruarekin baietz esan zion lurraren eguzkiak. Oso pozik jarri zen gure Eguzki,gainera Lurraren eguzkia Lara deitzen zen eta oso izen polita iruditu zitzaion.Lara agintaria zen eta asko gustatzen zitzaion erosketak egitea.Eguzkik Txotori aurkeztu zion bere neska laguna eta horrela oso pozik gelditu zen gure mutikoa. Azkenean Txoto eta bere neska laguna ezkondu zen eta Eguzki berriz Lararekin.

NAROA


ADRIAN ETA JORGE PARKEAN Baziren behin Adrian eta Jorge izeneko bi mutil. Adrian mutil baxua zen, ilea motza zuen eta marroi kolorekoa. Jorge altua zen eta ile motza zuen. Egun batean Jorge eta Adrian parkean zeudela estralurtarrak etorri ziren. Adrian hartu zuten eta zerura eraman zuten.Eta Jorgek esan zuen: -Ez eraman Adrian, ez du ezer egin! Estralurtarrak erantzun zion: -Ez hitz egin bestela zu eramango zaitugu! Esan zuen Jorgek: -Ados,ados‌ Jorge izutu egin zen eta bere gurasoengana abiatu zen. Gurasoak korrika batean joan ziren parkera baina estralurtarrak joan egin ziren. Bitartean ,estralurtarrak esan zioten Jorgeri : -Hurrengo egunean ekarriko dugu,Adrian. Hurrengo egunean Adrian etorri zen. Adrianek besarkada handi bat eman zien bere gurasoei. Adrian eta bere gurasoak oso pozik jarri ziren. Handik aurrera oso zoriontsu bizi izan ziren.

OIER SUBIJANA


ARIZONAKO KRATERRAK

Bazen behin udako egun eder batean Paula eta bere laguna Ainara. Paula oso jatorra eta alaia zen Ainara berriz, oso bihurria eta burugogorra zen. Paulari bidaiatzea asko gustatzen zitzaion eta Ainarari berriz jatea asko gustatzen zitzaion.

Egun batean auzoan egindako zozketa batean, Los Angeles hirira joatea egokitu zitzaien.Hegazkina hartu eta Los Angelera abiatu ziren.Estatu Batuetan sartu zirenean oso pozik jarri ziren.Arizona basamortuaren inguruan zeudela hegazkina apurtu eta Arizonan gelditu ziren. Orduan Ainarak galdetu zuen: -Non gaude? -Arizonan gaude, erantzun zuen Paulak -Eta zergatik ez naiz konturatu? -Lo seko zeudelako. -Ainara zer da hori? -Kraterrak dira. Duela urte asko hemen Arizonan meteorito asko erori ziren eta kraterrak sortu ziren. -Eta zuk nola dakizu hori? -Gelan esan zutelako. -Eta zergatik ez dakit nik hori?


-Gaixorik zeudelako. -Eta zergatik ez zenidan esan? -Ahaztu egin zitzaialako. Paula izututa zegoen.Ez zekien zer egin eta negar batean hasi zen.Ainara berriz oso ondo pasatzen ari zen dena jaten ari zen eta.

Orduan Paulak esan zuen: -Oso krater politak dira. -bai, eta janari ona dago,pixka bat nahi? -Ainara ,kraterrak nondik atera ziren? -Bi asteroidek talka egiten zutenean meteorito bihurtzen dira eta orduan atmosferan indar eta bero askokin sartzen dira. -Bai den polita unibertsoa!,bira hegazkin bat!. -Paula gauza bat esatea ahaztu zait ,bihar hegazkin bat etorriko da. -Ainara a ze albiste ona!. Orduan Ainara eta Paula ohera joan ziren.Oso urduri zeuden, bihar bere bila joango zirelako.Hurrengo goizen hegazkin handi bat etorri zen eta Los Angelesera joan ziren. Egia bada sinets, egia ez bada ez sinets ,baina ondo pasa zuten Arizonan eta Los Angelesen.

SARA DE LA CRUZ


JOSEBA, XABIER ETA ESTRALURTARRAK

Gaua zen eta ilargia txuri-txuri zegoen. Bazeuden bi astronauta Joseba eta Xabier izenekoak eta biak bikiak ziren. Biek ile iluna eta begi marroixkak zeukaten. Biek espaziora joateko ikaragarrizko gogoa zuten. Gutxi espero zuten unean, hara non deitu eta esan zieten: -Espaziora joan behar duzue! ilargia ez da ateratzen eta !!! Orduan, oso azkar joan ziren, jantziak hartu eta espaziuntzietan sartu ziren espaziora abiatzeko. Espazioan zeudela galdu egin ziren. Ilargirako bidean zeudela uste zutenean, Marten azaldu ziren. Marten zeudelarik, estralurtar batzuk Joseba eta Xabier harrapatu zituzten, baina Joseba eta Xabier ez ziren tuntunak. Laban bat zeukatenez sokak askatu eta isil-isilik beraien espaziuntzietara joan ziren. Espaziuntzira iritsi zirenean,azkarazkar ilargira joan eta iritsi ziren. Ilargia gaixorik zegoen eta Josebak eta Xabierrek sendatu egin zuten. Hurrengo gauean ilargia atera zen eta handik aurrera gauero atera zen ilargia.

UXUE OTAテ前


PANTXO XIXAREA ESPAZIOAN Behin batean dirurik ez zuen xixareak espaziora joatearekin amestu zuen. Hori zen bere ametsa. Xixarea oso argala zen bai eta oso jakintsua ere. Buru azkarra zen. Xixareak Pantxo zuen izena eta zabortegian bizi zen. Bere emazteak Pantxika izena zuen. Pantxika potoloa eta oso ahula zen. Espazioan bizi zen, bertan lan egiten zuelako.

Behin Pantxikak lana egiten zuen bitartean bere Ane izeneko ikaslea lotan zegoela konturatu zen eta gorri-gorri jarri zen hura ikustean.Galdetu zion Aneri: -zer demontre ari zara egiten? zer galdetu dizut?erantzuteko esan dizut Ane!!! Anek negar batean puzkar nazkagarri bat bota zuen. Bitartean Pantxika, maskara batzuk banatzen ari zen.Ane parrez lehertzen ari zen.Baina banatzen ari zen maskarak ez zuen balio usain hori kentzeko.Ordu erdi bat pasa eta gero usaina joan egin zen.Pantxikak Ane zigortu zuen. Handik aurrera, Ane ikasi zuen puzkar usaintsuak ez botatzen. LUDA MUJIKA


TXAKURRA ETA ESTRALURTARRA ESPAZIOAN

Behin batean Xola izeneko txakur handia eta jolastia bizi zen Egiako txabola batean. Lagun asko zituen. Lagunik onenak Lola eta Yuri ziren. Lola ertaina zen, eta koska egitea gustatzen zitzaion. Yuri txikia zen eta oso jolastia. Askotan pilota batekin jolasean ibiltzen zen.

Egun batean Xolak pentsatu zuen espaziuntzi bat egitea espaziora joan ahal izateko. Gau ilun batean egin zuen. Bukatu zuenean Lola eta Yuri bere lagunak deitu zituen Laura izena zuen beste lagunarengana joateko. Launa Saturnon bizi zen eta gaixorik zegoen. Hiru lagunak iritsi zirenean, korrika batean joan ziren bere lagunarengana eta esan zioten: -ondo al zaude? - bai ondo nago, baina sendagileak esan dit hemen egongo naizela 8 egun. - lasai esan zuten Yuri Lola, eta Xola lasai !!! Asteartean eta asteazkenean etorriko gara bisitan, zu lasai. -ongi dago, esan zuen Laurak.


Ondoren Yuri, Xola eta Lola Egiako txabolara itzuli ziren.Gero Xolari bururatu zitzaion filma bat ikustea bere etxean eta unibertsoko filma bat ikusi zuten.Gero Xola ohera joan zen eta amestu zuen bera handitan astronauta izango zela eta espaziora joan zela bere espaziuntziarekin.Bidean zihoala asteroideak ikusi zituen, txoke egin zuen eta konortea galdu zuen. Ondoren espaziuntzia Marten erori zenean Xola altxatu zen eta pentsatu zuen paseatzea Martetik, paseatzen ari zela estralurtar bat ikusi zuen eta Xola bere espaziuntzira joan zen korrika batean. Xolak pentsatu zuen espaziuntzia konpontzea baina ezin izan zuen konpondu, eta negarrez hasi zen. Estralurtarrak esan zion: -Aizu laguntzea nahi al duzu? eta Xolak esan zion baietz.Xola eta estralurtarra lagunak egin zien. Ondorioz Xola bueltatu zen Egiako txabolara eta, pentsatu zuen ez zuela astronauta izan nahi. Handik aurrera oso ongi bizi izan ziren lagunak.

SOUMYA ARRAZOLA


ESTRALURTARREN PARTIDOA Egun polit batean Messi esnatu zen ,Messik ile beltza zuen eta futbolari izugarria zen.Messik Barsa izeneko futbol klub batean lana egiten zuen.

Behin batean partidu bat jolasten ari zirela Bilbon,beste jokalari batek, Toquero izenekoa, Messiri izugarrizko ostiko bat jo zion ,Messi lesionatuta zegoenez ezin izan zuen partidua jolastu. Puyolek gol bat sartu zuen eta Liga irabazi zuten .Baino momentu horretan estralurtarrak etorri ziren eta esan zuten: -guk ez dugu jokatu! -zuek ez zaudete Espainiako Ligan, esan zuen entrenadoreak. -guk jolastu nahi dugu, erantzun zuten estralurtarrek. -ados, jolastuko duzue -esan zuten guztiek.

Partidua jolasten ari ziren eta Barsa 100-0 galtzen zihoan. Galtzen ari zirela uste zutenena, Afrelai zelaitik irten zen eta minik ez zuen Messi sartu zen. Messik 222 gol sartu zituen eta irabazi zuten.Gero estralurtarrek esan zuten: -oraindik ez dugu gure etxean jolastu. -konforme, zuen etxean jolastuko dugu, non bizi zarete? galdetu zuen entrenatzaileek. -Saturnon.


Jokalari denak plater -hegalarian sartu ziren eta Saturnora abiatu ziren.Saturnon jokatu zuten 0 grabitatean eta Barsakoek irabazi zuten 222-0.

Lurrera bueltatu ziren eta handik aurrera harrituri egon ziren Saturnon egon zirelako. Oso ondo pasa zuten.

ERIK PEREZ


Ipuinak