Issuu on Google+

Doinua:�Maritxu nora zoaz� Kaka ustel sorginak zenbat buruko min ezin atera erratz majikoarekin erratzari zer pasa orain nola jakin erratza hautsi zaio ezin hegan egin

Astelehenean erratza Berria du lortu Zilarrez eta egurrez Polita du sortu Baina sorginak damba atea kolpatu mina hartu du eta erratza puskatu


Asteartean erratz bila joan dendara kanaberazkoa ta lastozkoa izanda tximinitik irtetzen saiatu ez da ba erratzak su hartu du eta erori da Asteazkenean dendan berriz erostera gomaz eta plastikoz egina gainera gainean jarri eta okertu da bera eta sorgina, berriz, erratzik gabe da

Ostegunean,berriz, erostera joan zen. Burdinezko isatsa ta harrizko kirten baina sorgina ez zen lehiotik kabitzen pareta bota eta harrapatu zuen


Ostiralean beste bat lortu duela paperezkoa eta kartoizkoa dela euria zela eta desegin zuela erratza busti data katarro itzela

Larunbatean beste erratz bat erosi katuen buztaneko ile eta guzti gainean jarri gabe abiatzen hasi eta erratza joan zitzaion ihesi


Gaur igandea eta moldatu beharra dendak itxita daude eta kaka zaharra komuneko eskuila aukera bakarra txikiegia da ta dauka usain txarra.


SORGINAREN ERRATZA