Ai gure Bermio

Page 139

Ai gure Bermio -

esakerak eta izakerak

Baporan izenak

Txalupek, poti単ek, baidekuek, txanelak, batelak, trai単eruek, baforak edo baporak, batel-motorrak, motorrak, txapazkuek, itsasontzidsek, lebazaliek, txiki handidsek, merkantiek, atuneruek, motor txikidsek, motor handidsek, eta abar eta abar, baita untzidsek ere, azken honeek mutillek posutan olgetan ibiltzeko, txapakaz egiten ebenak . Ni ez naizenez horretan aspertue, gure baporei izenak ipintzerakoan izan ta oraindik doguzan ohiturek aztertuko dodaz, horretaz ere hainbat bitxikeri bait dagoz. Francon denporan, baporen izenak ere zensura pasatu behar izaten eben, armadoreak hiru izen botatzen eben Madrillera eta eurei hobeena iruditzen jakena ipintzen eben. Batelak ez ziralez erregistratzen, mutillek ipintzen eutsien izenak, sarritan izen barregarriak ganera. Lehenengo eta behin, eskerrik beroenak, Aingeru Astui eta Jon Zabalari, Arrantzaleen Museoan eta Portuko Kapitanidsen dagozan datuak, zabaltasun guztiaz emon deustielako. Izenak ipintzerakoan, betidanik gure artean Bermiotartasuna ageri izan da, adibidez, Bermeon izena bera agertzen diranak: Bermeana, Bermeano, Bermeotarra, Bermeotarrak, Aires de Bermeo, Brisas de Bermeo, Bahia de Bermeo, Villa de Bermeo, Sol de Bermeo, gauza arrarue da Ai geure Bermio izena ez egotea.

Txanela kantie > ENTZUN

139


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.