Issuu on Google+

AIGA ALDIZKARIA


KULTURA: ZUMARRAGA: Zumarraga Gipuzkoako Urola Garaiko eskualdean kokaturik dagoen udalerria da. 18.23km2 ditu eta itsasoaren mailarekiko 356.9 ,metroko garaiera du. Donostiatik 53 kilometrora dago.Urola ibaiak banatzen ditu Zumarraga eta Urretxu. Honez gain, Antzuola, Azkoitia, Azpeitia, Ezkio-itsaso,Gabiria eta Lagazpi ere mugakide ditu. FESTAK ETA OSPAKIZUNAK: Ekainaren 23a, San Joan bezpera: Euskadiko plazan eta inguruko baserrietan San Joan bezperako sua pizten da. Uztailaren 2a, Santa Ixabel: Herriko jai garrantzitsuenak. Erromeria ospatzen da Antioko baselizaren inguruan. Goizean herriko alkatea eta zinegotziak oinez igotzen dira Antioko ermitara, txistulariekin batera. Ondoren, hamaikak aldera, ezpata-dantza dantzatzen da ermitan. Eguerdian herri bazkaria egiten da inguruetan, gehienbat koadrilan. Eta 8ak aldera herrira jaitsiera egiten da. Jaitsierak geldiunea izaten du Eitzaga auzoan. Izan ere, auzokideek txapaina banatzen dute hor. Ondoren herriko plazaraino jaisten dira kalejiran, jaitsiera amaitzen den lekura. Uztailaren 10a, San Kristobal: Geltokietako auzoko jaiak. Asto lasterketa ospatzen da, besteak beste. Jai hauek auzokideen artean antolatzen dituzte, eta, hortaz, auzokideen bazkaria ere egiten dute jaietan. Herri kirolak eta bertso afaria ere izaten dira. Abuztuaren 15a, Amabirjinaren eguna, ezpata-dantza dantzatzen da parrokian. Abenduaren 13a, Santa Lutzi: Urretxu-Zumarragan antolatzen den urteko feriarik garrantzitsuena. Hainbat lehiaketa eta erakusketa antolatzen da, besteak beste, ganadua, errezil sagarrak, ardoa eta kapoiak erakusteko. ERAIKIN ETA ESKULTURA NAGUSIAK: ERAIKINAK: Antioko ermita: Zumarragako parrokia izan zen XVI. mendean Andre Maria eliza eraiki zen arte. Harriz eta zurez egindako eraikin honek harlanduzko sei zutabe ditu, eta horiexek eusten diote sabaiari. Bi pisu ditu eta goikoa egurrezkoa da. Tronpeta itxurako leihoak ditu, gezileihoak, gotiko estilokoak. Bisita gidatuak antolatzen dira turistentzat. Legazpiko dorretxea: Urdaneta hiribidean dago kokatuta. Jauregi hau harriz, egurrez eta zementuz egina dago. Gipuzkoako dorretxerik handiena da, hiru pisu baititu. Bertan Migel Lopez Legazpikoa bizi izan zen, eta gaur egun herriko musika eskolaren egoitza da. ESKULTURAK: Itziar eskultura, Jorge Oteizak bere emaztearen omenez egindakoa. 3 mm zabal den altzairuzko irudi abstraktu bat da eta trintxeran dago kokatuta.


Txistulariei omenezko eskultura. Txistulari baten irudia da eta, hau ere, trintxeran dago. Trikitilarien omenez egindako eskultura. Brontzez eginiko bi trikitilariren irudia da eta Elizkaleko biribilgunean kokatuta dago. Eitzako frontoian dagoen Pilotaria. Migel Lopez Legazpikoa konkistatzailearen eskultura. Euskadi enparantzaren (herriko plaza) erdialdean dago. ZUMARRAGAR OSPETSUAK: Migel Lopez Legazpikoa (1502-1572), Filipinen konkistatzailea eta Manilaren fundatzailea. Secundino Esnaola Berrondo (1878-1929), musikaria. Donostiako Orfeoiaren hirugarren zuzendaria. Bere lan ezagunenak: Uso txuriya, Loa, loa, Amak ezkondu ninduen, Pello Joshepe, Gernikako arbola, Euzko Izkuntza, Dringilin dron eta Rapsodia Vascongada... Pello Lizarralde (1956-), euskal idazlea. Josu Jon Imaz (1963-), EAJren buru ohia. Juan Mari Mujika (1963-2004), futbolaria. Andoni Salamero (1966-), idazlea. I単aki Urdangarin (1968-), eskubaloi jokalaria eta Espainiako Cristina infantaren senarra. Ikerne Badiola (1971-), politikaria. Aitor Gonzalez (1975-), txirrindularia. Mikel Balenziaga (1988-), Athletic Clubeko futbol jokalaria. Markel Beltza (1990-), Balonmano Antequera taldeko eskubaloi jokalaria.


KROAZIA: Kroaziako Errepublika Europa hegoaldeko estatua da, Mediterraneoaren, Europa erdialdearen eta Balkanen arteko bidegurutzean kokatua. Lehen Jugoslaviako zatia zen eta gaur egun Europar Batasunean (EB) eta NATOn sartzeko negoziaketak egiten ari da. Kroaziak ilbehera edo ferra itxura duen estatua da, Itsaso Adriatikoaren ertzean kokatua. Mugakide ditu Serbia, BosniaHerzegovina ekialdean, Montenegro hegoaldean eta Eslovenia eta Hungaria iparraldean. Itsasoaren beste aldean Italia dago. Lurraldea bitan zatitua du hegoaldean, Bosnia-Herzegovina den Neum herriko inguruko tartak banatua. Lurraldea askotarikoa da: ordoki, aintzira eta mendixkak ipar eta ipar-ekialdean (Erdialdeko Kroazia eta Eslavonia), basoz estalitako mendi garaiak (Dinara 1.831m) eta Itsaso Adriatikoko kostalde menditsua (Istria, Ipar Kostaldea eta Dalmazia). HISTORIA: Kroaziako historia Balkanetara VII. mendean kroaziarren etorrerarekin hasten bada ere, horren aurretik beste herri batzuek iragan ziren: Hallstatt kultura, La Tene kultura, iliriarrak, greziarrak kostaldean... Erromatarrek K. a. 168an konkistatu zuten lurralde hori, eta Mendebaldeko Inperioaren gainbeherarekin, hunoak eta ostrogodoak iragan ziren, Bizantziar Inperioak bereganatu baino lehen. Esan bezala, kroaziarrak Balkanetan VII. mendearen hasieran finkatu ziren, eta bi printzerri, Dalmazia eta Panonia, osatu zituzten. Trpimirović leinuaren etorrerarekin, 850 inguruan, bi lurralde horiek hurbiltzen hasi ziren, eta, 925ean erresuma osatu zuten, Tomislav erregearen agindupean. Hungariako Erresumarekin batasun pertsonalean sartu zen 1102an. Mohåcs batailaren ostean (1526), Habsburg leinuaren mendera igaro zen Kroazia. XVI. mendean zehar, Kroaziako lurraldeak Otomandar Inperioak azpiratu zituen. XVIII. menderako, Otomandar Inperioa Hungariatik eta Kroaziatik kanporatuta, Vienak lurralde horiek era zentralizatuagoan gobernatu zituen. XIX. mendean nazionalismo erromantikoa areagotu zen Kroazian, germanizazioari eta magiarizazioari aurre egin nahian. Kroazierazko literaturan eta kulturan aurrerapauso nabarmenak eman ziren 1830etik aurrera. 1848ko iraultzekin, Habsburgeko lurraldeetan Austria-Hungariako monarkia ezarri zen, baina hura ez zen bereziki ona izan herriaren autonomiarako. Lehen Mundu Gerraren amaierarekin, Habsburgeko Inperioa ere bukatu zen eta


Kroazia 1918-1929 bitartean Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuman sartu zuten eta 1929tik 1941 arte, Jugoslaviako Erresuman. Bigarren Mundu Gerran, 1941-1945 bitartean, Ardatzak estatu-txontxongiloa eratu zuen Kroazian. Aliatuen garaipenarekin, Kroazia Jugoslaviako Federazioko zati bihurtu zen. 1991n independentzia aldarrikatu zuen. Gerra latz baten ostean, 1995eko Daytongo akordioari esker, borroka amaitu zen, independentzia lortu zuela.

KIROLAK: Futbola Kroaziako futbol selekzioa 1990 urtearen ondoren sortu zen. Bere bizitza laburrean izandako emaitzarik aipagarriena 1998ko Munduko Futbol Txapelketan lorturiko hirugarren postua izan da. Txapelketa hartan Davor Ĺ uker izan zen gainera goleatzaile nagusia. Prva HNL da Kroaziako liga. Bertako talde nagusiak NK Dinamo Zagreb eta HNK Hajduk Split dira. Europako txapelketetan Dinamo izan da garaipena lortu duen bakarra, 1966-67 denboraldiko Feria Kopa (UEFAren aurrekaria zena) irabazi baitzuen. Saskibaloia 1992ko Olinpiar Jokoetako zilarrezko medalla eta 1994ko Munduko Txapelketako brontzezkoa dira Kroaziako saskibaloi selekzioaren emaitzarik onenak. Bi klub nagusi daude, eta bien artean Euroligako bost txapelketa irabazi dituzte, hiru KK Split taldeak eta beste bi Cibona Zagreb taldeak. Eskubaloia Kroaziako eskubaloi selekzioak garaipena eskuratu du bi Olinpiar jokoetan, 1996an eta 2004ean. Klubei dagokienez kroaziarrek hiru aldiz irabazi dute EHF Txapeldunen Liga (Europako txapelketa nagusia), RK Zagrebek bi aldiz eta RK Bjelovarrek behin. Tenisa Kroaziako tenis taldeak 2005eko Davis Kopa irabazi zuen


MUSIKA: Michael Jackson: Michael Joseph Jackson (Gary, Indiana, AEB, 1958ko abuztuaren 29 - Los Angeles, AEB, 2009ko ekainaren 25) pop-abeslari estatubatuarra izan zen. "Poparen Erregea" ezizenaz ezaguna zen. Bost urterekin anaiekin batera "The Jackson Brothers" taldea osatu zuen, gerora "The Jackson Five" izango zena. Bakarlari moduan, ibilbide arrakastatsua eduki du, "Thriller" (1982) diskoa izanda historiako salduena munduan (51 milioi ale), 13 Grammy Sari eskuratuta eta 13 "number-one single" lortuz AEBetan, besteak beste. "Thriller", "Billie Jean", "Beat It", "I Just Can't Stop Loving You", "Bad" eta "Black or White" haren abestirik arrakastatsuenen artean daude. Abestiak plazaratzeko bideoak bereziki zaindu zituen, sarri bideogintzako azken teknikak erabiliz, morphing delakoaren efektua kasu. Rock and Roll Hall of Fame-n bi aldiz sartu zen, "The Jackson 5" garaian eta bakarlari moduan. Bizitza pribatuan, azken urteotan arazoak eduki ditu Justiziarekin, eta 2005ean epaitu egin zuten adingabeko batzuk salatutako sexu gehiegikeriak direla eta. 2009ko ekainean bihotzeko baten ondorioz zendu zen. BIZITZA Hastapenak: Bere aita Joseph Jacksonek metalaren fundiziorako lantegi batean lan egiten zuen. Musikazale amorratua zen eta guitarra elektriko bat zuen, bere semealabei erabiltzen uzten ez ziena. Hala ere, anaia zaharrenek (Jackie, Jermaine eta Tito), haien aita etxean ez zegoenean erabiltzen hasi ziren, eta azkenean zaletasun bihurtu zuten musika. Denborarekin, Josephek bere lau semerekin (Marlon, Jackie, Jermaine eta Tito) talde bat osatzea erabaki zuen. Garai hartan, Michael gazteegia zen taldean parte hartzeko, baina bost urte soilik zituelarik, Jermaine abeslari bezala ordezkatu zuen, The Jackson Five sortuz. Boskoteak urteetan zehar club ezberdinetan jo zuen eta lehiaketa ugaritan parte hartu zuen. 1968an (Gladis Knight eta Bobby Taylor produktoreengatik gomendatuta), Motown diskoetxearentzat audizio bat egin zuten. Berry Gordyk bertako jabeak, berehala kontratatu zituen, Michael gaztea eta bere anaiak Jackson Brownen abestiak bertsionatzen ikusi eta gero. Taylorren ardurapen artistikoan, urtebete lanean eman zuten 1969eko urrian beren lehen singlea kaleratu zuten, I want you back. Arrakasta handia izan zuten, eta oso entzunak egin ziren. 1972an Michaelek bere bakarlari karrera hasi zuen Got to be there albumarekin


debutatuz, Jackson Fiveren abeslaria zen bitartean. Lau urte geroago, Motown diskoetxea utzi eta Epic Recordsekin kontratua sinatu zuten. Ospea: Quincy Jones produktorea ezagutu ondoren, 1979an Jacksonek "Off the wall" album berria atera zuen CBS diskografiaren laguntzaz. Grammy bat irabazi zuen Rhythm & Blues-eko abeslari honena izateagatik eta "Don´t stop ´til you to get enough" kantarengatik. 1981.urtean bere anaiekin batera LP bat editatu zuen: "Triumph". 1982.ean Thriller albuma atera zuen eta honekin ikuskizunaren mega izarra bihurtu zen. Holliwooden izarren famaren pasealekuan lehenengo pertsona izan zen bi izar lortzen. Geroztik aurrera album hori historian gehien saldu den albuma izan da, gutxigorabehera 104 milloi kopia, 65 Estatu Batuetan eta 55 gainerako lekuetan. Thriller kantak bere bideokliparengatik ere ospe handia hartu zuen eta album horren barruan "Beat it" eta " Billie Jean" kanta ezagunak agertzen dira. 1985ean, Lionel Richie eta beste ospetsu batzuekin, "Usa for Africa" reprodukzio musikala egin zuten eta "We are the world"-ek milloi asko bildu zituen afrikako herrialde gosetuentzat, batez ere Etiopiara, eta urte haietako diska salduena bihurtu zen. Mende berria: 2001. urtean, Jacksonek bere 30. urteurrena ospatu zuen bakarlari gisa, “Invisible” albuma kaleratuz eta irailaren 11ko atentatua baina egun batzuk lehenago Madison Square Gardenean kontzertu bat emanez. Dena den, disko horrek ez zuen besteek bezain beste saldu. 2002rako aurreikusita zegoen bira bat deuseztatu zuen, beste hainbat singleren kalerakuntzarekin batera. 2001eko urrian Michaelek beste hainbat artistekin batera What more can I give lan benefikoa grabatu zuen, irailaren 11ko atentatuan hildakoen familientzat 50 milioi dolar lortzeko asmoz, baina azkenean ez zen kaleratu, Jacksonek Sony Music utzi baitzuen. Kanta hori grabatu zuten, besteak beste, Mariah Carey, Céline Dion, Tom Petty, Reba McEntire, Ricky Martin, Carlos Santana, Beyoncé Knowles (Destiny's Child), Nick Carter (Backstreet Boys), Aaron Carter, Mya, Luis Miguel, Gloria Estefan, Shawn Stockman (Boyz II Men), Shakira, Usher, Brian McKnight, Julio Iglesias, Luther Vandross, John Secada, Billy Gilman, Alejandro Sanz, Christian Castro, Olga Tañón, Anastacia, Juan Gabriel, Thalía, Ziggy Marley eta 3LW-k. Heriotza: Michael Jackson 2009ko ekainaren 25ean hil zen arnas-gutxiegitasuna jasan ostean. Los Angelesko bere mansioan hil zen. 911 larrialde zerbitzuetara 12:21etan deitu zuten, eta medikuak 9 minutu beranduago iritsi ziren. Ahal zuten azkarren, Los Angelesko Ronald Reagan UCLA Medical Centerera eraman zuten eta bere heriotza arratsaldeko 2:26etan ziurtatu zuten medikuek. Handik egun batzuetara, uztailaren 7an, San Fermin egunean, bere omenean hiletak ospatu ziren Los Angelesko Staples Center estadioan. Milaka lagun bildu ziren Jacksonei azken agurra ematera. Bitxikeriak: Pepsiren iragarki bat grabatzen ari zen bitartean, Jacksonek hirugarren mailako erredurak jasan zituen ilean eta gorputzeko beste zenbait ataletan. Konpentsazio gisa, enpresak 1.000.000 milioi dolar ordaindu zizkion, baina


berak erretako pertsonentzako ospitale bati dohaintzan eman zizkion (orduz geroztik “Michael Jacksonen Erretakoentzako Zentrua� deiturikoa). Azaleko gaixotasun bat pairatzen du, bitiligo deiturikoa. Bi aldiz ezkondu da: lehen aldia Lisa Marie Presleyrekin (Elvis Presleyren alaba), eta bigarrena Deborah Rowe erizainarekin, berekin bi seme izan zituelarik: Michael eta Paris. Abeslariak, bi hauetaz gain, hirugarren seme bat eduki zuen, Prince Michael II, bere esperma alokairuzko ama batengan isuriaz jaiotakoa. Thriller albuma historiako salduena da. Victory albuma CD formatuan kaleratu zen lehena da. Historiako musikaririk sarituena izan da 405 sari dituelarik, horien artean 18 Grammy. Guiness World Recordek dioenez, historiako musikaririk arrakastatsuena da, bere karreran 750 milioi disko saldu ditu eta. Erakunde benefikoei diru gehien dohaini dien artista da, 300 milioi dolarrekin 39 erakunderi lagunduz. 2002. urtean, Men In Black II pelikulan agertu zen laburki. Bi pederastia salaketa ditu. 1985ean, The Beatles-en abesti esanguratsuen autore eskubideak erosi zituen.


Britney Spears Britney Jean Spears (Kentwood, Louisiana, AEB, 1981eko abenduaren 2a - ) pop abeslari, aktore eta dantzari estatubatuarra da. Eszenatoki batean egon zen lehenengo aldia, Star Academy telebista saioan izan zen 1992. urtean. Horren ondorioz, Mickey Mouse Club umeentzako programan parte egin zuen 2 urtez (1993 – 1994). Programa hau amaitu ondoren, Innosense taldean parte hartu zuen eta Jive diskografiakako musika-produktore batekin kontratu bat sinatu zuen bakarlaria izateko. Bere lehenengo diska 1999. urtean plazaratu zen Baby One More Time deitu zen eta automatikoki Billboard 200 eta United World Chart-eko lehenengo postuan estreinatu zuen. Estatu batuetan eta munduan lehenego postuan bere singela estreinatzen lehenengo artista izan zen eta gazteena baita. 14 milioi disko saldu zituen amerikako estatu batuetan. Haren bigarren diskoa, Oops!...I did it again, 2000. urtean plazaratu zen. Billboard 200ean milioi disko bat estatu batuetan eta 4 milioi munduan saldu ondoren sartu zen lehenengo artista izan zen. Britney, bere hirugarren diskoa 2001. urtean argitaratu zuen eta In The Zone, bere laugarrena, 2003. urtean. Argitaratu zituen disko guztiak arrakasta zerrenden lehenengo postuan debutatu zuten estatu batuentan baita munduan ere eta Britney da historian lortu duen artista bakarra. 2004. urtean deskantsu bat hartu zuen eta bere abesti onenen bilduma plazaratu zuen Greatest hits: My prerogative izenarekin. 2005. urtean, B in the mix: The remixes argitaratu zuen. 2007ko urrian Blackout eta 2008an Circus. Zomba Music Group dioen arabera, 83 milioi disko saldu egin ditu 2007ko urriarte. Spears-en arrakasta musikan, beste arloetan parte hartzeko aukerak sortu zion, zinean eta telebistan adibidez. Crossroads filmaren protagonista izan zen 2002. urtean. Bere ospea hain handia denez, hainbat komertzial kanpainetan parte hartu du, bere lurrin marka barne. Britney, Kevin Federlinekin ezkonduta egon zen 2006. urte-arte eta 2 seme izan zituen: Sean Preston 2005. urtean eta Jayden James 2006ean. Diskografia Diskoak 1999: ...Baby One More Time 2000: Oops!... I Did It Again 2001: Britney 2003: In the Zone 2004: Greatest Hits: My Prerogative 2005: B in the Mix: The Remixes 2007: Blackout 2008: Circus 2009: The Singles Colletion 2011: Femme Fatale


Lady Gaga

Stefani Joanne Angelina Germanotta (Yonkers, New York, 1986ko martxoaren 20), Lady Gaga izen artistikoarekin ezagunagoa, musikagile, abeslari eta DJ estatubatuarra da. [aldatu] Biografia laburraYonkersen jaioa, Manhattanen hazi zen eta Convent of the Sacred Heart ikasi zuen. Geroago New Yorkeko Unibertsitateko Tisch School of the Artsen ikasi zuen. 20 urterekin Interscope Records diskoetxean musikagile bezala hasi zen lanean Pussycat Dolls bezalako pop musika taldeentzat abestiak idatziz. 2008 bere lehen diskoa atera zuen "The Fame", berarekin 12 milioi kopia maila mundialean saldu zituen 2008 eta 2010 urteen artean. Disko horren lehenengo bi singelak "Just Dance" eta "Poker Face". "Poker Face" 2009-ko abestirik arrakastatsuena bihurtu zen maila mundialean 9,8 milioi kopia salduta legalki eta laugarren postua 7,7 milioi deskarga legalekin. 2009-ko Azaroan bere hirugarren EP atera zuen "The Fame Monster", berarekin 8,4 milioi diska saldu zituen. 2011-ko Maiatzaren 23an bere bigarren diskoa kaleratu zuen "Born this Way". David Bowie eta Queen bezalako glam rock taldeetako abeslariak eta 1980ko hamarkadako Madonna eta Michael Jackson pop abeslariak gustuko ditu eta Lady GaGaren musika estiloarengan eragina izan dute. Abesti hauengatik ezagutzen zaio: Love Game, Just Dance, Poker Face, Paparazzi, Bad Romance, Telephone ( Beyonce-rekin batera ), Alejandro, Born on this way...

Diskografia: The Fame (2008) The Fame Monster (2009) Born This Way (2011)


EUSKAL HERRIKO ALBISTEAK Ehun haurrek eman dute izena orain arte Aste Santua Realarekin ekimenean Real Sociedad Fundazioa Aste Santua Realarekin ekimena egingo du Pazko-astean, hots, Aste Santuko bigarren astean. 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako jarduera da, eta orain arte ehun bat gaztetxok eman dute izena. Bi aste geratzen dira oraindik izena eman ahal izateko.

Dantza eta poteoa lotuko dituzte Zerutxukoek Datorren zapaturako dantza poteoa antolatu du Zerutxu dantza taldeak. 19:00etan Arkuetatik hasita, Markina-Xemeingo kaleetan zehar ibiliko dira dantzan. ÂŤDanok daukagu barru-barruan dantzari batÂť, esan dute antolatzeileek eta herritar guztiak euskal dantzen jaira animatzeko gonbitea luzatu dute. Era askotako dantzak egingo dituzte. Umeen eta gaztetxoen mendi irteera egongo da, Ilunzar mendira Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta, umeentzako egun erdiko irteera egongo da domekan, Aulestiko Iluntzar mendira. 09:30ean izango da irteera, Kai aurretik, eta eguraldiaren arabera, Aulestira, Narira edo Nabarnizera joango dira autoz, eta gero AulestiIluntzar-Aulesti-Nabarniz ibilbidea egingo dute.

Umeentzako ipuin kontalaria larunbatean, Uhagonen Esaldi bat, esaldi bi, kontu kontari izeneko ipuina kontatuko du Kontu Kantoi taldeak zapatuan, Uhagon kulturgunean. Taldeko kide batek ipuina kontatzen duen bitartean, besteak ipuinari lotutako marrazkiak egingo ditu. MarkinaXemeingo Guraso Elkarteak antolatutako ekimena 17:00etan hasiko da. Ikuskizunak 50 minutuko iraupena izango du.


DENBORAPASA


Aurkitu zazpi ezberdintasunak


MUNDUKO ALBISTEAK

Loeweren publizitate kanpainak polemika sortu du Sarean Loewe mundu mailako Trending Topic izan da Twitterren, publizitate kanpaina berriaren bideoari esker. Hainbat gazteri modari buruz galdetu diete, baita Oro poltsa ezagunari buruz ere. Loewek Madril aukeratu du 1975eko poltsa mitiko honi buruz hitz egiteko. Luis Venegasek egin duen bideoan, Martin Rivas aktore ezagunak hartu du parte, baita Veronica Forqueren alabak eta Ana Belenen ilobak ere. Twitterren, Loewe kritika piloa jasotzen ari da eta mundu mailako Trending Topic izan da. “Muchachada Nui�rekin eta gisa horretako programekin konparatu dute Loewe, eta bideoa aberaskumeena dela esan dute Twitterreko erabiltzaileek.

Athleticen karneta 'CSI: New York' telesailaren kapitulu batean? 'CSI: New York' telesaileko kapitulu batean Athleticen bazkide karnet bat agertzen da. Karnet horren jabea Bartzelonako gazte bat da, Esquadra Mossoen auzitegi mediku baten iloba. Kapitulu horretan hil egiten dute eta 'Athletic Club' jartzen duen karneta gorpuaren ondoan azaltzen da, diru-zorro batean erdi gordeta. Nolanahi ere, 'La Noche de...' saioko lan-taldeak egiaztatu ahal izan du New York Athletic Club izeneko gizarte eta kirol elkarte elitista bateko karneta dela eta ez Bilboko futbol taldearena.

AEBetako hegazkin laguntzaile 'deabrudun' batek izua eragin zuen American Airlines konpainiaAEBetako hegazkin laguntzaile 'deabrudun' batek izua eragin zue.


American Airlines konpainiako hegazkin laguntzaile batek izua sortu zuen, Texaseko aireportu batean aireratzear zegoen hegazkineko bidaiariei istripu bat izango zutela esanez.American Airlines konpainiko hegazkin bat. American Airlines 2332 hegaldian gertatu zen istilua, Dallas-Forth Worth aireportuan.Aireratzeaz zeudela, hegazkin laguntzaile bat komunikazio sistemaren bitartez oihuka hasi zen eta bidaiariei arazo teknikoak zeudela ohartarzi zien. Ondoren, deliratzen hasi eta ingelesez eta gaztelaniaz "hegazkina erori egingo da" esaten hasi zen behin eta berriz. Irailaren 11 aipatu zuen, konpainiak porrot egingo zuela eta izotzik ez zegoela oihukatu zuen. Zoratu egin zen eta bere lankideak lasaitzen saiatu ziren arren, hegazkin laguntzailea garrasi egiten hasi zen, "Chicago Tribune"k argitaratu duen bideoan azaltzen den moduan."Hegazkina erortzen denean, ni ez naiz arduradun izango", oihu egiten zuen.Hainbat bidaiarik kontatu dutenaren arabera, emakumeak sendagaiak aipatzen zituen eta nahasmendu bipolarra zuela esan zuen. "Deabruak hartuta egongo balitz bezala garrasi egiten zuen", esan zuen bidaiari batek.Hegazkina, azkenik, Chicagoko O'Hare aireportura iritsi zen iragarritakoa baino bi ordu beranduago.

Kota Koti, Barbie panpinaren bikiak, ospe haundia lortu du Interneten Kota Koti, 16 eta 18 urte arteko gazteak, milaka jarraitzaile lortu ditu azken asteetan, Barbie panpinarekin lortu duen "antza izugarria" erakusten duten argazki batzuengatik. Barbie panpinarekin antza izugarria duen gazte batek, Kota Kotik, ospe izugarria lortu du Interneten azken egunetan.Kota Koti, 16 eta 18 urte arteko gazteak, milaka jarraitzaile lortu ditu azken asteetan, Barbie panpinarekin lortu duen "antza izugarria" erakusten duten argazki batzuengatik. Gazteak blog propioa ere ireki du Interneten, eta horrek jarraitzaile gehiago ekarri dizkio. Janzkera edo makillaje aholkuak ematen ditu Kota kotik, baina ez du inoiz hitzik egiten (azpitituluak erabiltzen ditu).


Lau pertsona hil dituzte tirokatuta eskola batean, Tolosan (Frantzia) Hildakoetako hiru haurrak dira eta bi zauritu larri daude. Lekukoek gizonezko bat ikusi omen dute motoan ihesi. Bi militar frantziarren hilketarekin lotu dute gaurko erasoa. Lau pertsona hil dituzte Tolosako (Frantzia) eskola judutar batean tirokatuta, AFP albiste-agentziak jakitera eman duenez. France Info irratiak azaldu duenez, hildakoetako hiru haurrak dira, bost eta bederatzi urte artekoak.Suhiltzaileek larri zaurituta dauden haurrak bi direla esan dute. Hildako pertsona heldua errabinoa zen eta bere bi seme-alabak dira hildako bi haur. Hildako beste haurra eskolako zuzendariaren alaba omen da.Ikasle baten amak irrati kateari azaldu dionez, eskola ireki duten momentuan, 08:00etan, izan da erasoa. Motorzale bat eskolara sartzen ari ziren umeei tiro egiten hasi omen da. Erasotzaileak motor beltza batean ihes egin du gero.

Megauploadeko sortzailea dirua berreskuratzear, epaitegien hutsagatik Konfiskazioaren ondorioz, epaiketan defentsa antolatzeko baliabideak kendu zizkioten. Atxilotzea Megaupload webgunearen itxierarekin batera gertatu zen, egileen eskubideak urratzeagatik. Kim Dotcom Megaupload webgunearen sortzailearen kontrako agindu judiziala "baliogabea eta efekturik gabekoa" dela erabaki dute. Ondorioz, duela zortzi aste bere luxuzko etxean ezustean egindako sarekadan konfiskatutako dirutza berreskuratu dezake. Judith Potter Zelanda Berriko epaileak erabaki duenez, aginduak ez du "efektu juridikorik" eta auzia berriro aztertu beharra gerta daiteke. Prozeduran egindako akatsa agindu judizial oker baten ondorioz gertatu da: behin-behineko murrizketa-agindua eskatu beharrean, Poliziaren Komisarioak kanpo-murrizketa agindua eskatu zuen, eta, horren ondorioz, Dotcomek ezin izan zuen bere defentsa antolatu. Konfiskazioaren ondorioz, epaiketan defentsa antolatzeko baliabideak kendu zizkioten. Atxilotzea Megaupload webgunearen itxierarekin batera gertatu zen, egileen eskubideak urratzeagatik.Interneteko handikia aske utzi zuten, fidantzapean, otsailaren 22an eta AEBetara noiz estraditatuko duten zain dago. AEBetan egile-eskubideak urratzeagatik, xantaia sistematikoki egiteagatik eta dirua garbitzeagatik epaituko dute.Estradizioa egiteko behin-behineko data abuztuaren 20a da. Megaupload Interneten bisita gehien zituen atarien artean zegoen, berak bakarrik Interneteko trafikoaren % 4 bereganatzen zuen. AEBetako Justizia Sailaren arabera, Megauploaden jabeek 175 milioi dolar baino gehiago irabazi zituzten, legez kanpo, webgunerako iragarkiak eta harpidetzak salduz.


KIROLAK Real Madril-Apoel eta Bartzelona-Milan, final-laurdenetan Real Madril eta Bartzelona ez dira elkar ikusiko finalera arte. Nikosiako Apoel (Txipre) izango da Real Madrilen aurkaria Txapeldunen Ligako finallaurdenetan, gaur Nyonen (Suitza), UEFAren egoitzan, egindako zozketak erabaki duenez. Bien bitartean, Bartzelona txapeldunak Italiako Milan hartuko du. Printzipioz, azken hau kanporaketarik erakargarriena da. Real Madrilek eta Bartzelonak itzuliko neurketak Santiago Bernabeun eta Camp Nou jokatuko dituzte, eta horrek abantaila teoriko bat ematen die. Bestalde, Espainiako bi taldeak ez dira finalera arte elkar ikusiko, izan ere, koadroko alde ezberdinetan kokatu ditu zozketak. Horrela Real Madrilek Apoel gainditzen baldin badu, Olympique MarseillaBayern Munich kanporaketako garailearen aurka jokatu beharko du. Barรงak, ostera, Benfica-Chelsea kanporaketako irabazlea izango du aurkari, Milan txapelketatik at uzten baldin badu. Hauek dira final-laurdenetako kanporaketak (martxoak 27/28 eta apririlak 3/4): 1. Nikosiako Apoel (TXI) - Real Madril (ESP) 2. O. Marseilla (FRA) - Bayern Munich (ALE) 3. Benfica (POR) - Chelsea (ING) 4. Milan (ITA) - Bartzelona (ESP)


EGURALDIA 19/03/2012 Astelehenean giro freskoa izango dugu eta zaparradak botako ditu. Giro nahasia espero dugu, zeruan lainotzarrak eta urdinguneak tartekatuko dira. Zaparradak botatzeko arriskua ipar partean handiagoa izango da eta bertan tarteka trumoi-ekaitzak jo dezake. Ostarteak ikustea errazagoa izango da hegoaldean eta eguerdi aldean. Ipar-osagaiko haizea bizi ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du; goizeko lehen orduetan izotza ager daiteke barnealdeko zenbait txokotan. Elur-maila 700-800 m-ren bueltan kokatuko da.

20/03/2012 Asteartean tenperatura freskoekin jarraituko dugu, hala ere euri arriskua txikiagoa izango da. Tenperatura gehienez 9-12 ยบC-ra iritsiko da egunean zehar eta goizaldean barnealdeko hainbat puntutan izotz txikia egin dezake. Orduek aurrera egin ahala hodeiak ugaritzen joango dira eta zeruan lainotzar batzuk agertuko dira, eta tarteka zaparradak utziko dituzte, batez ere kantauri isurialdean eta gauean hegoaldean. Hala ere aurreko egunean baino urriagoak izango dira. Elur-maila 800-900 m inguruan kokatuko da eta haizeak iparraldetik jotzen jarraituko du.


21/03/2012 Asteazkenean euria egingo du, batez ere barnealdean eta ekialdean. Penintsularen erdialdean eta ekialdean dagoen ezegonkortasunak eragina izango du gurean. Ondorioz, hodei ugari agertuko da eta busti egingo du, batez ere hegoaldean eta ekialdean. Haizea ekiosagaitik sartuko da, tenperaturak gora egingo du eta berarekin elur-mailak.

19/03/2012


ZINEMA Bollywoodeko izarrak Guggenheim museoan dira 'Anna Bond' Bollywoodeko produkzio erraldoiko lan taldea Bizkaiko hiriburuan da. Valentzian, Zaragozan eta Benidormen ere filmatu dute. Gero, Errege Bardeako basamortuan izango dira. ‘Anna Bond’ Bollywoodeko superprodukzioaren lan taldeak geldialdia egin du Bilboko Guggenheim museoan, eszena batzuk filmatzeko. Errege Bardeako basamortuan izango dira gero. Duniya Surik zuzendu du thriller erromantikoa eta ziurrenik salmenta marka guztiak hautsi ditu. Filmeko hiru protagonistak, Puneeth Rajkumarrek, Nidhi Subbaiahk eta Priyamanik, Bizkaiko hiriburuan izango dira gaur. Guztiak oso ezagunak dira, eta baita bi emakume protagonistak ere. Bilboko Guggenheim museoan musika eszenak grabatzen ari dira, pelikula dagoeneko grabatu dutelako. Horrela jakinarazi du Ana López de Muniain Guggenheim museoko bozeramaileak. Camino Media ekoiztetxetik azaldu dutenez, produkzio arduradunak “eszenatoki berritzaileak eta antzinako itxura zutenak” nahi dituzte 'Anna Bond' lana grabatzeko. Horregatik filmatu dituzte hainbat eszena Bilboko Guggenheim museoan, Errege Bardeako basamortuan eta Segoviako bi gaztelutan.Aurreko egunetan Valentzian, Zaragozan eta Benidormen izan dira. Ez da Bilboko Guggenheim museoan grabatzen duten lehen filma, izan ere beste bat grabatu zuten 2005ean.


Euskal lehioa Nantesko zinemaldian Alex de la Iglesiari omenaldia egingo diote eta 'La chispa de la vida' azken lana aurrestreinatuko dute Frantzian. Bernardo Atxagaren lanaren eta zinemaren arteko erlazioa gogora ekarriko dute. Nantesko Festival du Cinéma Espagnolen 22. edizioak euskal errepresentazio zabala izango du, azken 12 urteotan egin duten bezala.

Alex de la Iglesiari omenaldia egingo diote: Frantziako "La chispa de la vida" filmaren aurrestreinaldia egingo dute eta Nantesko operaren zuzendariak aurkeztuko du jaialdia irekitzeko. "Bernardo Atxaga zineman" zikloan euskal idazle garrantzitsuenarengana hurbilduko dira eta bere eleberrietan oinarritutako hiru pelikulak izango dira ikusgai: Montxo Armendarizen "Obaba", Imanol Rayoren "Bi anai" eta Aizpea Goenagaren "Zeru Horiek". Aurtengo euskal pelikulari onenak jaialdiko sailetan izango dira: Montxo Armendarizen "No tengas miedo" (2011), Telmo Esnalen "Urte berri on, amona" (2011) sail ofizialean, Imanol Rayoren "Bi anai" (2011) Borau-Opera Prima Fundazioaren sarirako hautagai da eta Enara Goikoetxearen eta Iurre Telleriaren "El último paso" (2011) Dokumental Onenari sarirako hautagai da. Baina bozeramaile gehiago izango dira: Asier Altunaren "Bertsolari" (2011) eta Pedro Aguileraren "Naufragio" (2011) lanez gain, Gotzon Elortzak oso-osorik euskaraz egindako lehen lana izango da ikusgai (Euskal Filmategiak zaharberritu du). 2011ko Kimuak ekimeneko lanak ere Nantesen izango dira eta film labur onenaren saria eskuratzeko hautagai dira: "Lagun mina" (José Mari Goenaga), "Zeinek gehiago iraun" (Gregorio Muro), "Bucle" (Aritz Moreno), "She’s lost control" (Haritz Moreno) eta "La media pena" (Sergio Barrejón).


aiga