Issuu on Google+

o k e d l aiara

N E R A gida AR

K S EU

basalarrina deiturak euskaldundu

internet bidez ikasi euskaraz

euskararen programa bereziak euskararen jaiak

erabilera

matrikulazio datuak

lan mundua

familia

asialdia

bestelako baliabideak

Internet tresnak

Aiaraldea

Artziniega

hogeitalau euskara elkartea internet tresnak

bai euskarari ziurtagiria euskara datuak toponimia

zerbitzuak ikastetxeak euskara arloak

Amurrio

aiaraldea.com belaiki euskara

internet teknologi berriak

euskara sailak

Okondo

aspaltza euskara euskararen elikadura euskaldunak

berbalagun

bekak eta dirulaguntzak haurreskolak Laudio bai euskarari ziurtagiria

Aiara Internet tresnak erabilera

bestelako baliabideak


Aurkibidea

2|

3

ZER DA EUSKARAREN GIDA?

4

AIARA

11

AMURRIO

18

ARTZINIEGA

25

LAUDIO

32

AIARALDEA

34

OKONDO

40

EUSKARA IKASTEKO BALIABIDEAK

52

KOMUNIKABIDEAK

54

INTERNET TRESNAK

55

BEKAK ETA TITULAZIOAK

56

EUSKARAREN JAIAK

58

DEITURAK EUSKALDUNTZEKO GIDA

59

BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA

60

ZERBITZUEN GIDA


ZER DA AIARALDEKO EUSKARA GIDA? Aiarar guztion eskura jarri nahi izan dugun liburuxka informatibo, erabilgarri eta motibagarria. Bizpahiru zertzelada historikoren laguntzaz, euskarak Aiaraldean gaur egun duen presentziaren ikuspegi orokor eta praktikoa eskaini dizuegu. Orokorra, eskualdearen irudi globala lortuko duzuelako eta, praktikoa, euskara ikasi, praktikatu eta zuen eguneroko bizimoduan gehiago erabiltzeko hainbat erreferentzia interesgarri jasoko duzuelako. Bertan topatuko dituzue, besteak beste, udalerrietako euskararen ezagutza-datuak, eskoletako hizkuntzaereduak, udalen euskara sustatzeko programak, euskara elkarteen berri, euskaltegien eskaintza eta euskara ikasteko diru-laguntzak, komunikabideak, interneteko tresnak, euskararen jaiak, euskararen presentzia eta erabilera – neurri batean edo bestean - bermatzen duten establezimenduak, etab… Gida honek, Aiaraldean elebitasun errealera hurbiltzeko helburuz, egunerokoan euskararen presentzia eta erabilera bermatuko duten sareak sendotzeko tresna motibagarria izan nahi luke. Horretan jarri dute burua eta bihotza berau prestatzen aritu diren hainbat pertsona, elkarte eta erakundek. Eskerrik asko guztioi. Eta zuri irakurle, eskerrik asko gure gonbitea jaso eta, batzen gaituen gizarte-proiektu honetan, zure ezinbesteko alea jarriko duzulako.

¿QUE ES LA GUIA DE EUSKERA DE AIARALDEA? Un folleto informativo, útil y motivador. Con la ayuda de unas pinceladas históricas, os hemos querido ofrecer una visión general y práctica sobre la presencia actual del euskara en Aiaraldea. Hojeándola, conseguireís tener una imagen global de nuestra comarca y encontrareís importantes referencias para poder aprender el euskara, practicarlo y utilizarlo más a menudo en vuestra vida cotidiana. Ponemos aquí a vuestra disposición diversa y variada información: datos de conocimiento del euskara por municipios, modelos lingüisticos de los centros escolares, programas municipales de fomento del euskara, presentación y oferta de las asociaciones de euskara, oferta de los euskaltegis y becas para el aprendizaje, medios de comunicación, herramientas de internet, fiestas del euskara, lista de establecimientos que garantizan en alguna medida la presencia y uso del euskara, etc. Con el objetivo de acercarnos a un bilingüismo real, esta guía pretende ser tambien un elemento motivador para fortalecer en Aiaraldea redes que garanticen la presencia y uso del euskara en la vida cotidiana. Las diversas personas, asociaciones y entidades que han participado en el proyecto han puesto lo mejor de si, y por todo ello, eskerrik asko guztioi. Y a ti lector, eskerrik asko por aceptar nuestra invitación y aportar tu imprescindible grano de arena en este proyecto social que nos une.

MIKEL LASA DEL CASTILLO Aiarako Kuadrillaren presidentea |3


AIARA HERRIA

Aiara

Gorobel Mendilerroa / GAIZKA MUテ前Z

2.827 biztanle

140,85 km2

Aiara Arabako lurralde historikoan dago eta beste herri batzuekin batera Aiarako Kuadrilla osatzen du. Bizkaiko mugan dagoela esan daiteke, hauek baitira bere herri mugakideak: iparraldean Gordexola (Bizkaia), hegoaldean Urduテアa (Bizkaia), hego-ekialdean Amurrio (Araba), ipar ekialdean Okondo (Araba) eta Laudio (Araba) eta mendebaldean Artziniega (Araba).

h

311 m

www.aiarakoudala.com

bat. Baserri sakabanatuak arkitekturako altxorrak dira eta balio etnografiko handia dute. Aiarak, 24 herriguneak bilduta, 2.800 biztanle inguru ditu. Nekazaritza jarduera garrantzitsua bada ere, industria eta zerbitzuak dira nagusi.

Gorobel mendilerroa nabarmentzen da inguruan duen paisaian, Tontor nagusiak: Iturrigorri, Ungino eta Eskutxi dira. Mendilerroaren oinaldean mendi eta haran txiki ugari daude nahastuta larre, herrixka eta baserri ugarirekin batera. Mendietan, pinu-basoen alboan, haritz, pago eta izeiz beteriko aldeak daude tarteka. Aiaraldeko udalerririk handiena da, 140 kilometro koadroko azalerarekin. Aiarak 24 herrigune ditu, eta udalerriko administrazio hiriburua Arespalditza da. Arespalditzan udaletxea eta oinarrizko zerbitzu batzuk daude (tabernak, jatetxeak, osasun zentroa). Luiaondo herrigunerik handiena da eta oinarrizko zerbitzu batzuk ditu. Gainerako herriguneak landa-guneak dira, gehien 4|

Kexaako Dorretxea / GARTZEN GARAIO

Dorretxe ugariak nabarmentzen dira udalerrian: Zuhatza, Murga, Olabezar, Luiaondo, Agiテアaga, Aテアes... Horien artean, Aiaratarren leinuaren monumentu multzoa nagusitzen da, Kexaan. Eskualdeko historia leinu horri estu lotua dago; eta, nola ez, leinuaren jatorriko lekuan monumentu-multzo ikusgarria dago, gaur egun haran osoko elementu adierazgarrienetako bat.


MAPA ETA TOPONIMIA AIARA

Okondo

Laudio

Artziniega

Saraube / GAIZKA MUÑOZ

Lanteno Opellora

Luiaondo

Zuhatza Menagarai Soxo

Erretes-Lanteno Erretes

Beotegi Kexaa

Luxo

Arespalditza Murga

Erbi Ozeka

Añes

Olabezar

Menoio Izoria

Lexartzu Maroño

Sanbantone Salmanton Madaria

Amurrio Etxegoien

Larrinbe

Aginaga Agiñaga Lezama Saratxo

Urduña

Lekamaña

Aloria

Kexaa / GARTZEN GARAIO

Artomaña Tertanga

|5


AIARA EUSKARA DATUAK

Euskara datuak Aiara udalerri sakabanatua da: 24 herrik osatzen dute. Hori arrazoi bat gehiago da udalak eta herritarrek elkarrekin jarduteko. Asmo horrekin jaio zen, duela hamar urte, eta horretan jarraitzen du gaur egun ere, Hogeitalau Euskara Elkarteak. Oro har, udalerriko elkarteen partaidetza beharrezkoa da, nork bere alorrean eta erritmoan, apurka euskarari aurrera egiteko adina tokia egin diezaioten. Orain arte bezala, etorkizunean ere beharrezkoa izango da elkarlanean jardutea.

%70,15

%78,32

Euskaldunak

%16,58

%5,08

Ia-euskaldunak

%10,41

%19,42

%49,49 %23.32

%27,18

Erdaldunak

1986

D EREDUA Kopurua

%

Bi urteko gelak

26

%13,61

Haur hezkuntza

57

%29,84

Lehen hezkuntza

108

%56,54

Guztira

191

%100

1996

2006

Taulan eta grafikoan ikus daitekeen bezala, azken 25 urteotan eskolek zein euskaltegiek lan itzela egin dute: Aiara Udalerrian euskara dakiten pertsonen ehunekoak gora egin du etengabe. Jakina da, ordea, gehienetan eskolan edo euskaltegian lortutako gaitasunari eusteko, euskarari eguneroko bizimoduan bere tokia eskaini behar zaiola: eguneroko erabileran dago euskararen etorkizuna.

2010/11ko matrikulazioa Etxaurren ikastola

Aiarako euskara zerbitzua Aiarako Udalak Aiarako Kuadrillaren bidez jasotzen du euskara zerbitzua. Aiarako Kuadrillaren Euskara Zerbitzuaren funtzio orokorra euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea da: Bere kargura dituen 4 administrazioen barnean (Aiarako Kuadrilla eta Aiaraldeko hiru udal txikienak: Aiara, Artziniega, Okondo). Aiaraldeko hiru udal txikienei dagokien eremu geografikoan, udal ekimenen bidez. Eskualde mailako eremu geografikoan, gainerako euskara zerbitzuekin elkarlanean. 945 39 91 22 6|

cayala.alberto@ayto.alava.net

Elespide, 2 - 2. solairua - ARESPALDITZA


EUSKARA PROGRAMA BEREZIAK AIARA

Aiarako Udalaren euskara programak FAMILIA TRANSMISIOA

AISIA

Haur jaioberrien gurasoentzat euskararekiko sentiberatzeko egitasmoak (Euskara Sehaskatik Plazara: haurabestien bildumak oparitu / inkesta jaso) Gurasoentzako kasuan kasuko ikastaro bereziak: seme-alabei eskolako lanekin nola lagundu / euskal jolasak / ipuinak…

Udako aisialdi eskaintza: Udaleku Irekiak uztailean. Egonaldiak: ekaineko egonaldia Ikastolako umeentzat, Bertso-Abentura. Euskal Kultura eta tradizioari lotutako ekintzak bultzatu udalerrian (Inauteriak, Olentzero, …). Euskal Kultura (Irteerak Durangoko Azokara, Sagardotegira…) edo Euskararen aldeko ekimenetan parte hartzea bultzatu: Araba Euskaraz, Korrika, …). Euskararen Egunak udazkenean. Hamar urtetik gorakoentzako (gazteak eta helduak) kasuan kasuko eskaintza.

EUSKALDUNTZEA Irailean, udalerrian bertan euskara ikasteko taldeak sortzeko kanpaina. Euskara ikasten ari direnentzako udal diru-laguntza deialdia (%75). Gutxieneko euskara maila dutenentzako BERBALAGUN programaren eskaintza eta berari lotutako aktibitate osagarriak.

IRAKASKUNTZA Matrikulazio garaian D eredukoa den Etxaurren Ikastola publizitatzeko gutunak, foiletoak, kartelak eta tarte publizitarioak irratian. Hainbat ekimenen barruan, Etxaurren Ikastolan bertan garatzeko eskaintza espezifikoak (Korrika Kulturala, Euskararen Nazioarteko Eguna…). Etxaurrengo Guraso Elkartearen bidez eskolaz kanpokoak garatzeko dirulaguntza. Ikastolaren presentzia bermatzea Udalaren Euskararen Aholku Batzordean eta Udalarekin elkarlanean jarduten duen Hogeitalau Euskara Elkartean. Zaraobe Institutuko ikasle aiararrentzako eskolaz kanpokoentzako diru-laguntza.

LAN MUNDUA Merkatari eta ostalarientzako doako hizkuntza-aholkularitza zerbitzua.

KOMUNIKABIDEAK Bereziki udalerriko komunikabideak eta eskualdekoak euskarazko ekimenen berri emateko erabili.

KULTURGINTZA Urteko programaren barruan eta bestelako ospakizunetan, gazte eta helduentzako euskarazko kultur eskaintza areagotzea. Paisaje linguistikoa (Aiarako mapa toponimikoa egin eta banatu etxeetara / izen ofizialen erabilera zuzena zaindu eta bultzatu / …) Euskarazko Produktuen Katalogoa banatu Gabon aurretik 1-16 urtekoen etxeetara

TEKNOLOGIA BERRIAK Udalaren webgunea gero eta modu eraginkorragoan erabili euskarazko ekintzen agenda zabaltzeko, eta euskararekin erlazionaturiko lanak egindakoan bertan ere eskegitzeko : ondare kulturala (mapa toponimikoa)

ADMINISTRAZIOA Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) plan estrategikoa eta kudeaketa-plana burutzea. EBPN barruko Udalaren erabilera-plana burutzea (langileen hizkuntza-eskakizunak eta erabilerarako irizpideak, kontratazioetarako hizkuntza-irizpideak, itzulpen-zerbitzua, …), Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari diru-laguntzak eskatzea, etab.

|7


Aiara:

uste baino euskaldunagoa FELIX MUGURUTZA MONTALBAN

Aiaran euskara sekula ez dela hitz egin esaten duenak, jai dauka. Hainbat datu biltzen dira hemen XV mendeko eskuizkribuetara garamatzatenak. Joan den mendean hizkuntza zapalkuntza nabaria izanik ere, Aiaran bizirik izan da euskara. Atzera begiratzea besterik ez dago. Aurrera begiratzea besterik ez dago.

N

ahikoa dugu Aiara udalerritik osteratxo bat egitea bere handitasun apartaz ohartzeko. Eta ez da uste soila: lur azalerari begiratuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoan diren 251 udalerrien artetik hirugarrena dugu Aiarakoa. Hori gutxi balitz, jakin badakigu udalerri erraldoi hau historian izan zenaren zati bat baino ez dela. Egun 24 herriz osatuta dago baina 1841. urtera arte 36 izan ziren Aiara izenaren babespean bizi ziren herriak. Behinolako lurralde hura, eta baita gaurkoa ere, oso heterogeneoak ziren orografiaren aldetik eta hainbat ibarretan banatzen ziren. Praktikan, herri ezberdin batzuk zeuden herri bakarraren barruan. Egun den bezalaxe, bestetik. Zer esanik ez, paisaiaren aniztasun horrek eragin zuzena izan zuen Aiara udalerriko biztanleengan eta berauek, egunetik egunera, eraikitzen joan ziren historian. Horren barruko atal bat, hizkuntzei dagokiena, ordezkatze mailakatua eraginez. Azken hamarkadetako berreskuratze-aldia alde batera utzirik, esan genezake berri dokumentalak ditugunetik, euskara, Aiarako hizkuntza natural eta jatorra, atzerako bidean ibili dela beti. Eta esan dezakegu Aiaran euskarak bizi izan duen egoera larriena 1925-1975 bitartean jazo zela.

8|

Kexaako Dorrea / GARTZEN GARAIO


Aiara Udalerriko panoramika / GAIZKA MUÑOZ

Aiarako euskararen historiari buruz dugun aipu zaharrena XV. mendekoa da eta hor, euskaldunak eta gaztelaniadunak zirela esaten da: “Dellos eran vascongados e dellos latinados”. Baina ez dio zein proportziotan… Dokumentu bereko beste aipu batean, aiararren euskalduntasuna ageriago uzten da: “…era vascongado, como lo son en Ayala”. Eta dokumentazio historikoa aipatu berri dugula, ohar bat egin behar da gauzak argitze aldera. Praktikan, dokumentazio idatzi guztia latinez, erromantzez edo geroko gazteleraz jasoko da beti. Sarri askotan, gainera, idazten zutenak ez ziren euskaldunak. Euskarak, gainera, ez zuen batere prestigiorik, ez behintzat gizartearen goiko esparruetan erabilia izateko modukoa. Horrela uler daiteke euskararen erabileraz agertzen diren gutxiespenak, hala nola, Etxaurrengo baseliza berriztatuaren inaugurazio eguneko sermoian duguna: “…aunque hoy en día no se usa…” (1775). Ez dator bat garai berean kanpokoek Aiaraz emandako “distortsionatu” gabeko datuekin: “...serían inútiles los curas (…) que ignorasen este idioma... (c. 1787)” edo “se habla el idioma vascongado” (1807). Orain arte idatzitako euskararen historia berraztertu eta berridatzi beharko litzateke, dokumentazioak behin eta berriro ezkutatzen digulako paperek agertzen duten baino errealitate euskaldunagoa. Nola, bestela, erroldatu zen Urduñan aiarar bat eta, bere jatorria ematean “Erretes” aipatu eta horrela jaso (1745)? Ez al zen herri hori euskal toponimia urriko ingurua? Eta nola mantendu zuten Ameriketara joandako bertakoek Erretes abizena eta ez, Aiarako dokumentazioan agertu bezala, Retes deitura? Eta lasai, ez da okerra: gauza bera gertatzen da askoz “euskaragabekoa”

den Artziniega herriko Erretes, horrela emanda bertakoek 1752 urteko agiri batean. Eskribauen zorioneko “akats” horiek ezinezkoak lirateke tartean herritar euskaldun osoak izan barik. Nola da posible, bestetik, 1851. urtean Menagarain jaiotako bat euskalduna izatea arbasoak bertakoak izanda, zorte oneko bestelako bideetatik jakin izan dugunaren arabera? Ez da laburki bilduta emateko kontua baina toponimiak – herritarrek beraiek leku-izenen bidez idatzitako historia– ere gure historia era horretan interpretatzera garamatza: Aiara uste baino euskaldunagoa izan da eta uste dugun baino beranduago galdu zuen bere hizkuntza, edozein izanda herria: Añes, Lanteno, Lexartzu… Aiara udalerriko euskara jatorra Luiaondo herrian entzun zen azkenengoz. Praktikan eta gutxi gorabehera, duela mende bat baina kontuan izanda, ohi bezala, hizkuntza galera horiek oso mailakatuak direla denboran. Horregatik, herriko mezak gaztelaniaz ematen ziren bitartean, bertakoak ebanjelizatzera zihoazen kanpoko fraide predikatzaileek euskaraz egitea hautatzen zuten. Duela mende bat… Herri horretako ikastetxera jaitsi zen behin batez mugakidea den Laudioko Olarte auzoko mutiko bat: Segundo Lili Urkijo (1880-1968). Hara iritsi eta ez zuen ezertxo ere ulertzen gazteleraz. Umetan euskaldun elebakarra izan eta duela 40 urtera arte gure artean izan dena? Baina… ba al da oraindik Aiaraldean euskara ez dela sekula hitz egin esatera ausartzen denik?

|9


AIARA EUSKARA ELKARTEAK

Euskara elkarteak SORRERA 1999ko bukaera aldera, Aiarako hainbat euskaltzale antolatzen hasi zen udalerrian euskararen ezagutza eta erabilera bultzatzeko ekimenak modu koordinatuan antolatzeko. Aiarako Udalarentzat ere lan egingo zuen Aiarako Kuadrillaren Euskara Zerbitzua sortu berria zen, une egokia administrazioen eta herrigintzaren ahaleginak norabide berean jartzeko. Proiektuaren inguruan ahalik eta gazte gehien biltzeko, 2000ren hasieran gutun-inkesta bat bidali zitzaien udalerriko 16-24 urte arteko aiarar guztiei. Erantzun zuen jendearekin harremanetan jarri eta elkarte baten sorrerari ekin zitzaion: 2001eko udazkenean legeztatu genuen HOGEITALAU EUSKARA ELKARTEA. Hogeitalau zenbakiak ez dio egiten erreferentzia bazkide kopuruari, 18 gara, baizik eta Aiara Udalerria osatzen duen herri kopuruari. Sortu eta berehala, TOPAGUNEAn federatu ginen (Euskara Elkarteen Federazioa) eta horrek aukera ematen digu, Aiaraldeko beste euskara elkarteekin elkarlanean aritzeko, gure udalerrian egiten dugun lana kontestu zabalagoan irakurtzeko, eta euskara sustatzeko marko orokorrean tokian tokikoak duen garrantzi saihestezina baloratzeko.

EKIMENAK Gaur egun, 10 urte geroago, honako hau da Hogeitalau Elkarteak – Aiarako Udalarekin lankidetzan – lantzen duen urteko programa finkoaren eskema:

IGANDE ARRATSALDEAK FAMILIAN: otsailetik maiatzera eta irailetik abendura, hilean behin, gurasoek eta 10 urte arteko seme-alabek elkarrekin euskarazko aktibitateetan parte hartzeko aukera izaten dute. Emanaldiak udalerriko hainbat herri desberdinetan txandakatzen dira eta honako osagaiok dituzte: umeentzako ikuskizuna, askaria eta eskulan-tailerrak. hogeitalau@gmail.com 10 |

LABURBIRA: Udaberrian euskarazko film labur berrienak eta onenak proiektatzen dira, eta ondoren zinezuzendari batekin solasteko aukera egoten da. UDAZKENEKO HITZALDI ZIKLOA: urritik abendura 3 emanaldi eskaintzen dira (hitzaldiak, diaporamak, kontzertu pedagogikoak…). Eskaintza honen helburuen artean, eskualdeko jendea euskaraz plazaratzea ere badago (bidaiariak, kirolariak, musikariak…) GABONETAKO ESKULAN TAILERRA: Abenduaren lehen erdian umeentzako Gabonetako gairen bat lantzen duen eskulan-tailer berezia klasikoa da gure eskaintzan. GABONETAKO POSTAL-GUTUN-KOMIKI LEHIAKETA: 6-12 urteko umeei zuzendutako lehiaketa hau 3 kategoriatan banatzen da, eta sari guztiak euskarazko produktu ludikoak izan ohi dira. Urteko azken IGANDE ARRATSALDEAK FAMILIAN emanaldian sari banaketa egiten da. Aktibitate horietako batzuek, Topagunearen koordinazioaz eta eskualdeko beste euskara elkarteen eskaintza batzuekin batera, udaberrian eta udazkenean antolatu ohi den AIARALDEKO KULTUR ZIRKUITUA osatzen dute.

677 56 62 45

Elespide, 2 - ARESPALDITZA


HERRIA AMURRIO

Amurrio

10.050 biztanle

96,50 km2

Amurrio Arabako ipar ekialdean dago eta 96,5km karratuko zabalera du. Gasteiztik 35 kilometrora eta Bilbotik 25 kilometrora aurkitzen da. Hauek dira bere herri mugakideak: iparraldean Laudio eta Orozko, hegoaldean Urdu単a, ekialdean Zuia eta mendebaldean Aiara eta Urdu単a. Mendiei dagokienez, hegoaldean, Gorobel mendilerroa dago, eskualde osoan nagusi dena. Bere gailurrik ezagun eta zapalduenak ondokoak dira: Iturrigorri, Ungino, Eskutxi eta Aro. Ibaiei dagokienez, garrantzitsuena Delika gainean, 1.000 metroko altueran jaiotzen den Nerbioi ibaia da, honek Amurrio zeharkatzen du, erreketako beste urak hartuz. Amurrio, 1976. urteaz geroztik, erdiguneaz gain, 9 administrazio batzarrez osatuta dago: Aloria, Artoma単a, Baranbio,Delika, Larrinbe, Lezama, Lekama単a, Saratxo eta Tertanga. Nerbioko haranean kokatua egoteak, gutxinaka gutxinaka industri gune bilakatzeko aukera eman dio.Industriarekin batera, merkataritza eta zerbitzuak handitu dira. Nekazaritza, industria eta zerbitzuen artean zer-

h

219 m

www.amurrio.org

bitzuek pisu nabarmena dutela esan daiteke, eta industrian, bereziki egurra, metala eta eraikuntza enpresa ertainak nagusitzen dira. Amurriok hainbat eliza eta baseliza ditu. Erdigunean Andra Maria eliza dago, oraindik erromanikoa den Larrako jauregia / Lezama tenplua mantentzen duena. Erdigunean San Anton baseliza dago, aintzinako herri batzarren bilera leku izan zena. Gaur egun, ostiralero merkatua ospatzen da inguru horretan. Aipatzekoak dira, jauregui eta dorretxeak ere. Garrantzitsuenen artean, Urrutia Jauregia, Ugarte dorretxea, gaur egungo kultura etxea dena eta Larrako jauregia ditugu. Beste hainbat leku esanguratsuenen artean, bisitatzekoak dira, besteak beste: likorearen museoa, Aresketamendi energia berriztagarrien parkea, Goikomendikuxkumendi natur parkea, Garrastatxu eta Delikako arroila. | 11


Orozko

Zuhatza

AMURRIO MAPA ETA TOPONIMIA Luiaondo

egi

Arespalditza Murga Olabezar Izoria

ño

Amurrio Baranbio

Etxegoien

Larrinbe

Lezama Saratxo

Urduña

Lekamaña

Aloria GUK eskultura / GAIZKA MUÑOZ

Artomaña Tertanga Delika

Amurrioko Udaletxea / GAIZKA MUÑOZ

12 |


EUSKARA DATUAK AMURRIO

Euskara datuak Amurrio eta euskararen arteko harremana ez da beti erraza izan. Honako taula eta grafikoan azken hogei urteetako amurriar euskaldun, ia-euskaldun eta erdaldun kopuruak eta portzentaiak jasotzen dira. Euskaldunen joera goranzkoa da eta hori zalantzarik gabe euskaltegi eta ikastetxeek egindako lanaren fruitu izan da (D ereduak etengabeko gorakada izan du, ikus 2010/2011 matrikulazio datuak*). Lan horri esker kalean, pixkanaka bada ere euskararen gutxieneko erabilera bermatu da. Urtero ehun lagun gehiago euskalduntzen dira bataz beste gurean. %59,29

%71,42

%50,01

Euskaldunak Ia-euskaldunak

%7,18

%21,40

%21,09

%19,62

%22,84

%27,15

Erdaldunak

1986

2006

1996

Dena dela egin beharreko bidea luzea da oraindik; euskararen ezagutza areagotzeaz gain euskaraz dakienak euskara erabiltzera bultzatzekoetan batik bat. Amurrioko biztanleen %27 euskalduna eta %23 ia-euskalduna izan arren (Eustat 2006), kaleko erabilera ez da %5era iristen (SEI soziolinB EREDUA D EREDUA guistika elkartea) eta etxean euskara %2,05ek erabiltzen dute, Kopurua % Kopurua % euskara eta gaztelera aldiz %3,40k (Eustat 2006) darabilten 47 46,53 54 53,47 Bi urteko gelak bitartean. Datu hauek interpretatzeko hizkuntza erraztasuna 119 37,19 201 62,81 Haur hezkuntza eta euskaldunen dentsitatea kontuan izan behar dira. Amurrion 156 29,05 381 70,95 herritarren %3,85 euskaldun zaharra dela eta ama hizkuntza Lehen hezkuntza euskara eta gaztelera dutenak %2,74 (Eustat 2006) direla ezin 141 29,44 338 70,56 DBH dugu ahaztu, ezta herritarren %90ek etxeko euskaldunen den0 0 125 100 Batxillergoa tsitatea %60 baino txikiagoa dutela. Erabileran dugu erronka 463 %33.22 974 %67.78 Guztira * 2010/2011 matrikulazio datuak beraz.

Amurrioko euskara zerbitzua Amurrio Udaleko Euskara Zerbitzutik hainbat zerbitzu eskaintzen dira Udalerriari begira: Udalean eta udalerrian bete beharreko hizkuntza politika proposatu eta onartutakoaren arabera ezartzea. Udalerriko datu soziolinguistikoak bildu eta lantzea. Hizkuntza eskubideen berri ematea. Euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko plangintza eta kanpainak antolatu eta burutzea. Euskaraz lan egiten duten erakundeekin eta euskararen arloan egiten dutenekin harremanak izatea. Euskara bultzatzen duten talde edota elkarteentzat diru-laguntzak bideratzea. Udalerriko kultur elkarte, merkatari-ostalari zein enpresa txikien kanpo-komunikazioen itzulpena. 945 89 11 61

euskara@amurrio.org

Herriko plaza, z/g - AMURRIO | 13


AMURRIO EUSKARA PROGRAMA BEREZIAK

Amurrioko Udalaren euskara programak EUSKARAREN ONDORENGOETARATZEA Irakaskuntza: ikasle etorri berriak euskalduntzeko programa, eredu euskaldunen aldeko matrikulazio kanpaina, Euskara Batzordea, Euskal Liburuen Aretoa, bertsogintza ikastetxeetan, ikuskizunak…

Kirola: sentsibilizazio kanpainak, kiroldegian euskarazko eskaintza sustatu, jendaurreko ekitaldietan esatari euskaldunak, Bai Euskarari Ziurtagiria sustatzea…

Helduen euskalduntze alfabetatzea: euskara ikasteagatiko bekak (matrikularen %50), Berbalagun, euskaltegietako matrikulazio kanpaina, etorri berri helduentzako euskara ikastaroak …

Erlijioa: katekesia eta mezak euskaraz eskaintzeko laguntza eskaini.

Corpusa eta kalitatea: Euskaltzaindiarekin kale eta auzo izenak egokitzea, hizkuntza paisaia txukuntzea, bide seinaleak…

EUSKARAREN ERABILERA

Liburugintza: Euskal Liburuen Aretoaren antolaketa, idazleekin topaketak, Durangoko Liburu eta Disko Azokara autobusak…

Administrazioa: Udaleko normalkuntza plana burutzea (langileentzako ikastaroak, kontratazio eta dirulaguntzetan hizkuntza irizpideak, itzulpenak, Euskararen Ordenantzari jarraipena …), Aldundi zein Eusko Jaurlaritzari diru-laguntzak eskatzea… Lan mundua eta IKTak: euskarazko aplikazioak eskura jartzea, merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaroak, normalkuntza plana burutzeko dirulaguntzen berri ematea, Bai Euskarari Ziurtagiria sustatzea, doako hizkuntza aholkularitza zerbitzua eskaintzea … Merkatari, kirol elkarte eta enpresa txikiei zuzenduriko itzulpen eta aholkularitza zerbitzua. Aisialdia: astialdiko begirale ikastaroak antolatzea, begirale euskaldunen lan-poltsa, euskal jolasen ikastaroa, Euskaraz Blai programa, Gabonetako ekintzak, Oporretan Ere Euskaraz, elkarteen artean Bai Euskarari Ziurtagiria sustatzea, euskararen aldeko jaietara autobusak… 14 |

EUSKARAREN ELIKADURA

Familia transmisioa: gurasoei euskararen transmisioak duen garrantzia agertzeko sentiberatze kanpainak, hizkuntza ohiturak aldatzeko familia egonaldiak barnetegian, gurasoei zuzenduriko euskara ikastaroak…

Publizitatea: herriko eragileek iragarkiak euskaraz egin ditzaten doako itzulpen eta aholkularitza zerbitzua eskaintzea, Udalak komunikabideetan euskarazko iragarkiak jartzea… Kulturgintza: Euskararen Eguna, Euskaraz Bai Eguna, Oparitu Euskaraz katalogoa, bertso-saioak, pailazoen emanaldiak, herriko elkarteek euskarazko ekoizpen edo emanaldiak antola ditzaten laguntza eskaintzea, Olentzeroaren antolakuntzan laguntzea… Hedabideak: hedabide euskaldunak iragarkien bidez laguntzea, euskarazko hedabideetako harpidetzak egitea (Berria, Gaztezulo…), hedabideei euskaraz antolatzen diren ekimenen berri eman.


EUSKARA ELKARTEAK AMURRIO

Euskara elkarteak BELAIKI EUSKARA ELKARTEA 1998an sortu zen, helburua euskara eta Euskal Herriko kultura berreskuratzea izanik. Egoitza gisa Baranbioko administrazio batzarraren gela erabiltzen dute.

PARTE HARTZEA Euskara Elkarteen Federazioaren barruan dago Belaiki elkartea.

EKIMENAK Urtero 10 ekintza antolatzen dituzte, denak Baranbion; Sanjoanak, Euskal Herriko herri batera irteera, Korrika txikia, Euskal Jaia (bertsolari, txokolatada eta berbena), Baranbioko jaietan umeentzako emanaldia eta kultur errotako emanaldia eta Olentzeroa (txokolatada eta ipuin kontalaria), besteak beste. belaikielkartea@yahoo.es

ASPALTZA EUSKARA ELKARTEA 1996. urtean guraso talde batek sortu zuen elkartea, ume eta gaztetxoek eskolatik kanpoko jardueretan ere euskara erabili zezaten.

EKIMENAK Hasieran, ekintzak kultura etxean gauzatzen ziren larunbatetan. Beti ere saioa film ikuskizun batekin hasi eta gero umeak AMURRIO tailer desberdinetan banatzen ziren (antzerkia, xakea, eskulanak, marrazketa...).Gaur egun, Aiara etorbideko udal lokalean ludoteka zerbitzua eskaintzen dugu. Bertan, 3-8 urte bitarteko umeen partehartzearekin txoko ezberdinak girotzen ditugu: jolas librea, tailerrak‌ Eta gazte zein helduei dagokienez, tailer eta ikastaroak (sukaldaritza, pilates, esate baterako) antolatzen ditugu. Bestetik, udaletxe eta enpresa desberdinetarako ere lan egiten dugu, horrela eskatzen digutenean. Besteak beste, Laudioko ludotekan, hilean behin ikuskizun bat+askaria+ekintzak egiten ditugu. Amurrion Gabonetako umeen parkean ere parte hartzen dugu (umeekin makillaje tailerra egiten), festetan jolasak antolatzen ditugu parkean. Pazko Astean ere jarduera desberdinak proposatzen ditugu plazan haurrekin. aspaltza@hotmail.com

Aiara, 7 - AMURRIO | 15


Mito berriak behar ditugu JAVIER CUADRA RUIZ

Euskara ikasteko indarra izan genuen inoiz, eta indar edukitze eta ahalegintze horrek egiten gaitu orain garen bezalako euskaldun. Javier Cuadraren esanetan, gogo, amets, poetika borondatetsu indibidualek hona ekarri gintuzten. Etorkizuna bermatzekotan, taldearen egoera linguistikoari begiratu behar zaio.

H

iru urteko semea dut. Hizkuntzari dagokionez, bi gauza erabaki nituen hasiera-hasieratik. Baldintza gabekoa zen bata: Sekula ez niola euskaraz baizik egingo. Eta, “oraingoz” baldintzatua bestea: ez niola hika egingo. Izan ere, gogoratu zitzaidan, bat-batean: Zer euskara entzungo du Amurrion? Hau da, Amurrion, bertakoen euskararen azterketa linguistikoa egingo balitz… Zer aterako litzateke? Nolakoa da “Amurrioko euskara”. Hau da: nolako ezaugarri linguistikoak ditu Amurrioko euskarak? Hika ez egitea, hondarrean, adibidea baino ez da: hemen hika egiten ez bada… nire semeari horrela egiteko “eskubidea” ote nuen nik? Hizkuntza baten bizitzaren eta biziraupenaren parte handia “bestela bezala” pasatzean baitago, “atentzioa ez ematean”… Baina, zein da Amurrioko euskararen “normaltasuna”? Normaltasun linguistikoa, esan nahi dut. Hau da: amurrioarrek nola egiten dute euskaraz? Nola ahoskatzen dute? Nork ote daki hori? Nik ez… Eta ez dakigu, azken batean, apenas entzuten dugulako.

16 |

Umeak parkean jolasten / MARIO CORRAL


Umeak parkean jolasten / MARIO CORRAL

Zabala da euskararen ezagutza, eta adin jakin batzuri gaudelarik %100tsu izaterainokoan da zabala.. Pozten naiz. Baditugu guk urte batzuk eta inortxok euskaraz ez zekieneko garaiak ikusita gaude. Orain ez da horrela. Apenas aditzen den euskaraz kaleetatik, baina egia da euskaraz egin diezaiekegula gazteagoei ulertuko gaituztelako konfiantzan. Aurrekoaren aldean, hori asko da… “Ezagutza hazi da. Erabilera ez” esaten dugu, edo ez, behintzat, orain hogeitamartsu urte dituela amesten genuen neurri eta abaila “geldiezinean” hazi. “Ezagutza/erabilera” bikotean antzeman daitekeen desorekaz harago ere, ordea, kontzeptualizazioak berak kezkatzen nau… Irudi bailuke askotan bi errealitate desberdin direla ezagutza eta erabilera. Eta badut ustea badela halako asimetria bat horretan… “Ezagutzak”, bistan da, ez baitu “erabilera” soziala bermatzen… Baina “erabilerak”, ordainez, biziki sendotzen du “ezagutza”, azkartzen eta indartzen. Hizkuntzaren erabilerarik gabe, ezagutza bera ere (“gaitasuna”) erdoildu egiten baita, eta kamusten. Hainbat hobeki, “erabilerak” baino gehiago “bestearekiko harremanak” sendotzen du ezagutza, etengabeko feed-back batean. Euskara hizkuntza gutxitua da. Halaxe izan da dakigunez geroztik ere. Gero eta eremu txikiagoak geratu izan zaizkio beti… Baina galdera dut: Historikoki gertatutako horrek, ez ote gaitu mentalki ere hezi, areago baldintzatu? Euskararen bilakaera historikoan gutxitze-trantzea izan da nagusi, bai. Amurrion, ordea, gutxitasuna ez datorkigu gu-

txitzetik beretik, baizik-eta “hazkunde-krisi” batetik. Gurea ez da goitik behera jotako hizkuntza zahar, milurtekodun baten gutxitasuna, eta bai sozialki nerabezarotik irten ezinda dirudien hizkuntzaren gutxitasuna. Ezagutzak posibletzen du erabilera (nahiz ez berez bermatzen), eta erabilerak indartzen du ezagutza (ez edukien ezagutza kurrikular bezala, baizik-eta “gaitasun linguistiko” bezala). Mito berriak behar ditugu, nik uste… Bukatu da Nire Aitaren Etxea-ren garaia, eta Oinordekoen Etxea-ren garaia ikusmiratzen hasi beharko dugula uste dut. Arbasoenganako poetika batek ekarri gintuen hona gutako asko. Ez daukagu hori ere saltzeko… Baina oraingero, gure ondorengoen denbora bermatzea dugu guk geure lana. Zernahitan bezala, hizkuntzaz ere. Egindako ahalegina nola gure ondorengoentzat ondare izango den teorizatu; teorizatutakoa nola barneratu; eta barneratutakoa nola praktikatu ikasi behar dugu orain, nik uste. Mito berriak behar ditugu. Poetika berriak. Segitzeko eta ez etsitzeko arrazoi berrituak behar ditugu. Ez dakit zuek, baina nekatuta nago ni “euskara galdu edo galarazi” zieten arbasoen ixtorioekin. Errespetatzen ditut, bai, baina nekatuta nago. Baina nik ezin diot neure semeari euskararik eman, baldin zuek ere ematen ez badiozue. Eta zuek ezin diezue zuen seme-alabei euskararik eman, baldin nik ere ematen ez badiet.

| 17


ARTZINIEGA HERRIA

Artziniega

Artziniega herriko panoramika / GAIZKA MUテ前Z

1.818 biztanle

27,45 km2

Aiara eskualdearen ipar-mendebaldeko ertzean dago Artziniega, Bizkaia eta Burgosen arteko mugan. Artziniegaren inguruan, hegomendebaldean Mena Harana (Burgos), iparraldean Gordexola (Bizkaia) eta ekialdean Aiara (Araba) daude. Geografikoki Bilboko hego-mendebaldetik 27 km-ra dago, Cadaguaren ibaiadarra den Herrerテュas edo Artziniega ibaiak sortzen duen ibarrean.

h

192 m

www.artziniega.info

Artziniegak 27,45 kilometro karratuko zabalera eta 1.800 biztanle inguru ditu. Artziniegak azken urteotan hazkunde handia jasan du biztanle eta azalerari dagokionez,

Hiribildua Artziniega ibaiaren eskuinaldean dago, muino baten gainean. Hainbat kantoiz lotutako Goienkalek, Artekalek eta Barrenkalek osatzen duten hirigune historikoa da hiribilduaren muina. Artziniega 210 m-ko altueran dago, gutxi gorabehera. Udalerriko gunerik altuena 692 m-ko Peテアalba tontorra da, baina horretaz gain Zaballa edo Ganzorrotz mendia ere nabarmentzen da. Honek 635 m ditu eta Aiarako mugan dago. Artziniegako udalerria hiribilduak eta bere auzoek osatzen dute (San Antonio, Barratxi, Campijo, Barretaguren...) 1841ean batu zitzaizkion Ordunteko Balzaneko herriekin batera: Mendieta, Erretes Tudela, Santa Koloma eta Soxoguti. 18 |

Arteko Andra Mariaren santutegia / GAIZKA MUテ前Z

eta horrekin batera zerbitzuak ere asko hobetu dira

Artziniegan ondare gisa badira hainbat leku esanguratsu; Ortiz de Molinillo de Velasco dorrea, gaur egun hotel eta jatetxe bilakatutakoa, lehengo udaletxea, egun informazio eta turismo bulegoa dituena, Aranguren jauregia, Santutegia, beste askoren artean.


MAPA ETA TOPONIMIA ARTZINIEGA

Santa Koloma

Artziniega Museoa / GARTZEN GARAIO

Mendieta

Artziniega San Antonio Erretes Gordeliz

Soxoguti Lanteno Artziniegako dorrea / GARTZEN GARAIO

Opellora

Zuhatza Menagarai Soxo

Erretes-Lanteno

Luxo

Beotegi Kexaa

Arespa

Erbi Artziniegako alde zaharra / GARTZEN GARAIO

Ozeka Artziniegako udaletexea / Menoio

GARTZEN GARAIO

| 19 Izoria


ARTZINIEGA EUSKARA DATUAK

Euskara datuak Aiaraldeko gainerako udalerrietan bezala, Artziniega Udalerrian euskara dakiten pertsonen ehunekoak gora egin du nabarmen azken 25 urteotan: hemen ere eskolaren eta euskaltegien lanak bere fruitua ematen jarraitzen du. Nola ahaztu, ordea, aurrerapenaren funtsezko neurria erabilerak ematen duela? Artziniegan ez da egin % zehatz bat emango ligukeen erabileraren kale-neurketarik, baina antzematen da, apurka-apurka, bertako espazio publikoetan eguneroko erabilera gora datorrela. Gainerako udalerrietan bezala, Artziniegan ere, orain arte bezala, funtsezkoa izango da udalaren eta herriko taldeen arteko elkarlana.

%62,90

%82,77

Euskaldunak Ia-euskaldunak

%2,48

%14,74

%20,20

%16,89

%52,00

%25,43

%22,57

Erdaldunak

1986

2006

1996

B EREDU INDARTUA

Kopurua

%

Bi urteko gelak

17

%12,05

Haur hezkuntza

39

%27,66

Lehen hezkuntza

85

%60,28

Guztira

141

%100

* 2010/11ko matrikulazioa Arteko Gure Ama

Artziniegako euskara zerbitzua Artziniegako Udalak Aiarako Kuadrillaren bidez jasotzen du euskara zerbitzua. Aiarako Kuadrillaren Euskara Zerbitzuaren funtzio orokorra euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea da: Bere kargura dituen 4 administrazioen barnean (Aiarako Kuadrilla eta Aiaraldeko hiru udal txikienak: Aiara, Artziniega, Okondo). Aiaraldeko hiru udal txikienei dagokien eremu geografikoan, udal ekimenen bidez. Eskualde mailako eremu geografikoan, gainerako euskara zerbitzuekin elkarlanean. 945 39 91 22 20 |

cayala.alberto@ayto.alava.net

Elespide, 2 - 2. solairua - ARESPALDITZA


EUSKARA PROGRAMA BEREZIAK ARTZINIEGA

Artziniegako Udalaren euskara programak FAMILIA TRANSMISIOA Haur jaioberrien gurasoentzat euskararekiko senti

beratzeko egitasmoak (Euskara Sehaskatik Plazara: haur-abestien bildumak oparitu / inkesta jaso). Gurasoentzako kasuan kasuko ikastaro bereziak

Irailean, udalerrian bertan euskara ikasteko taldeak sortzeko kanpaina. Euskara ikasten ari direnentzako udal dirulaguntza deialdia (%50). Gutxieneko euskara maila dutenentzako BERBALAGUN programaren eskaintza eta berari lotutako aktibitate osagarriak.

IRAKASKUNTZA

Arteko Gure Amaren aldizkaria argitaratzeko dirulaguntza. Barratxi Guraso Elkartearen bidez kanpokoak garatzeko dirulaguntza.

eskolaz

AISIA

Udako aisialdi eskaintza: Udaleku Irekiak uztailean

Egonaldiak: Bertso-Abentura.

Euskal Kultura eta tradizioari lotutako ekintzak bultzatu udalerrian bertan (Inauteriak, Antzinako Azoka, Olentzero, …). Euskal Kultura (Irteerak Durangoko Azokara,Sagardotegira…) edo Euskararen

Paisaje Linguistikoa (Artziniegako mapa toponimikoa egin eta banatu etxeetara / Artziniegako kale-izendegiari buruzko lan grafikoa egin eta banatu etxeetara) Euskarazko Produktuen Katalogoa banatu Gabon aurretik 1-16 urtekoen etxeetara

Bereziki udalerriko eta eskualdeko komunikabideak euskarazko ekimenen berriemaile bihurtu.

TEKNOLOGIA BERRIAK

Eskolaren presentzia bermatzea Udalaren Euskararen Aholku Batzordean.

Merkatari eta ostalarientzako doako hizkuntza-aholkularitza zerbitzua.

Urteko programaren barruan eta bestelako ospakizunetan, gazte eta helduentzako euskarazko kultur eskaintza areagotzea.

KOMUNIKABIDEAK

LAN MUNDUA

Gazte eta helduentzako kasuan kasuko eskaintzak

KULTURGINTZA

EUSKALDUNTZEA

aldeko ekimenetan parte hartzea bultzatu: Araba Euskaraz, Korrika, …). Euskararen Astea udaberrian.

Udalaren webgunea gero eta modu eraginkorragoan erabili euskarazko ekintzen agenda zabaltzeko, eta euskararekin erlazionaturiko lanak egindakoan bertan ere eskegitzeko : ondare kulturala (toponimia eta kale-izendegia)

ADMINISTRAZIOA

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) plan estrategikoa eta kudeaketa-plana burutzea. EBPN barruko Udalaren erabilera-plana burutzea (langileen hizkuntza-eskakizunak eta erabilerarako irizpideak, kontratazioetarako hizkuntza-irizpideak, itzulpen-zerbitzua, …), Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari diru-laguntzak eskatzea, etab.

| 21


Artziniega:

euskara mendebaldeko mugetan

Artziniegako Alde Zaharra / XABI ZALBIDE

XABI ZALBIDE ETXEBERRIA

Euskarak eta gaztelaniak bat egiten duten lekuan. Bada herri bat, izenetan aberatsa.Bitxia. Duela lau hamarkada, isilpeko hizkuntza loratu ahala, frontoian batzen ziren lagunak, gau eskoletako euskara dantzan jarri nahain. Gaur ere kementsu heltzen diote etxekoek mugaldeko lurra euskalduntzeari.

A

iaraldeko mendebaldeko muturrean, Enkarterri eta Mena Haranarekin muga eginez, leku gutxi dago Euskal Herrian Artziniega baino mendebalderago. Gaur egungo udalerria Artziniegako Hiriak berak eta beste lau herrik osatzen dute: Mendieta, Soxoguti, Santa Koloma eta Erretes Tudela. Mendebalde horretan egonda ere, euskara eta gaztelaniaren lurraldeek bat egiten duten lekuan bertan, eta inguruotan erromantzearen presentzia antzinatik egiaztatzen

22 |

den arren, euskara ez da arrotza izan Artziniegako hiriaren historian. Lehengo artziniegar horien euskalduntasunaren lekuko ditugu udalerriko hainbat eta hainbat leku-izen. Ibilalditxo bat egiten badugu bertoko auzo, bide eta basoetan barrena, Aretxa, Zaldua, Barretaguren, Larraspe eta beste hainbat leku zeharkatuko ditugu. Toponimia aberatsa eta bitxia dauka Artziniegak, gainera, elkarren ondoan edo oso hurbil gaztelaniazko zein euskarazko izen zaharrak agertzen zaizkigu eta.


Lekuen izenez gain, aipamen historikoek ere euskalduntasun horien berri ematen digute; horien artean, gainera, bat nabarmentzen da besteen gainetik: 1682ko azaroaren 24an Biltzar Nagusiek egindako bilkuran jasotakoa. Egun horretan, Artziniegako Ermandadetik joandako ordezkaria dela eta, hauxe dio aktak: “En esta juntta, hauiendo rreconoçido que el procurador que bino por la hermandad de Arçiniega no sauía rromanze, ni entendía lo que dichos señores rresolbían y decrettavan…”. Hau da, prokuradore hori ez zela gaztelaniaz egiteko eta ulertzeko gai. Erraz ondorioztatu daiteke zein izango zen gizon horren hizkuntza. Gertakari horren ondorioz, gainera, Arabako Biltzar Nagusiek erabaki zuten aurrerantzean gaztelaniaz zekiten ordezkariak bidali behar zirela batzarretara. Ondorengo mendeetan, Euskal Herriko beste leku askotan lez, euskara itzaltzen joan zen Artziniegako inguruetan. Aiaraldeko leku askotan (Okondon, Amurrion, eta zer esanik ez Laudion edo Baranbion) artean euskara bizirik zegoela, mendebaldeko lur hauek erdaldunak ziren. XX. mendearen hasieran, eta mugimendu abertzalearen sorrera eta indartzearekin, euskal hizkuntza berreskuratzeko lanetan hasi ziren batzuk. Artziniega ez zen salbuespena izan, eta asmo eta ekimen horiek gurera ere heldu ziren; horren adibide dugu Errepublikaren garaian EAJren Batzokian ematen ziren euskarazko eskolak. Batzokia gaur egun Barrenkaleko 3. zenbakia duen etxean zegoen, eta Bilbotik irakasle bat etortzen zen beren-beregi euskarazko klaseak ematera, adineko batzuek oraindik ondo gogoan daukaten lez. Errepublikaren ostean etorritako gerrak eta frankismoak euskara berreskuratzeko lehenengo ahalegin horiek errotik zapuztu zituzten. Baina garai ilun luze horrek euskararen aldeko nahia lozorroan uztea baino ez zuen lortu. Hirurogeita hamargarren hamarkadaren amaieran eta hurrengoaren hasieran, euskararen aldeko lehenengo mugimenduak ikusi ziren: frontoiko lokaletako gau-eskolan euskara ikasten hasi ziren hainbat lagun, 1980an umeentzako euskarazko hiru gela jarri ziren eskolan, jaietara euskal talde eta kantariak etorri ziren… Ondorengo urteetan horrek ez zuen etenik izan.

Gazte batzuk sokatiran / XABI ZALBIDE

Horri guztiari esker, azken hiru hamarkadetan gure hizkuntzak Artziniegan egin duen aurrerapena itzela izan da: 1981ean biztanleen %2 bazen euskalduna, 2006an %24 ziren elebidun osoak, eta beste horrenbeste elebidun partzialak. Gaur egun, seguru aski, portzentaje horiek are handiagoak dira. Gazteen artean, jakina, gehien-gehienak dira euskaraz berba egiteko, irakurtzeko eta idazteko gai. Gaur egun, Artziniegan euskarak izango duen etorkizunaz baikor izateko arrazoiak daude. Oinarriak ipinita daude, horien gainean eraiki dezagun. Erabilera sozialaren erronka hor dago, jakina, beste leku askotan lez, baina arlo horretan ere aurrerapausoak ematen dabiltza artziniegarrak, patxadaz baina sendo, kementsu eta ilusioz.

| 23


ARTZINIEGA ARTZINIEGA MUSEOA

Artziniega Museoa Artziniega Museoko erakusketa paregabeak udalerriko zein eskualde osoko baserrietako eta hiriguneetako bizimoldea islatzen du. Museoa Artea Etnografia Elkarteak kudeatzen du. 1977an hasi zen, Artziniegako festak zirela eta, gazte-talde batek antzinako gauzen erakusketa antolatu zuenean. Lortutako arrakastak akuilu-lana egin zuen hurrengo urteetan Artziniega inguruko eta eskualdeko lanbideekin zerikusia zuten piezen bilketa sistematikoa egiteko eta erakusketa iraunkorra prestatzeko. 1981ean, taldeak dei egin zien herritarrei Etnografia Museoa sortzen laguntzeko. Museoa 1984ko irailean ireki zen, aurretik Santutegiko ukuilu izandako lokalean. 2004. urtean, horretarakoxe zaharberritu den eraikin historiko handi batera lekualdatu da Museoa, espazio arazoak zirela eta. Zaharberritutako eraikin historikoa da eta 1.700 m 2ko erakusketa zabala eta askotarikoa du hamazazpi gela handitan banatuta. Horien bitartez, eskualdeko biztanleen baserriko eta hiriko bizimodua nolakoa izan zen ikusteko aukera aparta eskaintzen du. Kanpoaldeko beste 2.000 m 2rekin osatzen da erakusketa. Kanpoalde horretan, eraikin moderno batek aldi baterako erakusketak hartzen ditu eta aire zabaleko anfiteatroak lekua ematen die hainbat kultur ekitaldiri.

Bestetik, bertako errota dugu. Edozein eratakoa dela ere, errota ogia bezain zaharra da. Errota-moten artean hidraulikoa ezagutzen da eta horren oroimena atsotitz ospetsu batean geratu da: “Urik ez dagoenean, alferrik errota”.

Museoko gune garrantzitsuenetako bat Pablo Respaldizaren sutegia da. Artziniegako herrigune historikoan dago eta garai batean Artziniegaren eta bere eskualdearen zerbitzura egondako artisau-tailerra da, zaharberritu dutelako ikus dezakeguna.

Fernán Lopez de Aialak 1373an bildutako foruetako I. kapituluan honako hau irakur dezakegu: “Otrosí todo hombre fidalgo pueda ganar rueda o molino en su heredad o en el ejido aforándolo con abonadores fijosdalgo, o haciendo presa con vigadiza e pasando al agua al solar de la rueda o molino y haciendo harina con perro, gallo y gato”.

Errementariaren eskuetatik era guztietako tresnak ateratzen ziren: etxeko tresneria, nekazaritzako lanabesak, ferrak, iltzeak, torlojuak, burdin sareak eta, batez ere, Euskal Herritik kanpo esportatu ziren idi-gurdientzako gurpilak. Hainbat dokumenturen arabera, jarduera hori

Hara zer esan nahi duen esaldi horrek: gizon noble orok errota eraiki zezakeen bere jabegoan edo beste noble batzuek egiaztatutako lursail komunetan. Ibaiaren beste ertzeraino liana luzatuta ere jartzeko eskubidea hartzen zuen, urtebeteko epean inork mozten ez bazuen.

artziniegakomuseoa@euskalnet.net 24 |

Erdi Arotik egiten zen Artziniegan. Beraz, gure historiaren eta gure arbasoen bizimoduaren zati bat da.

www.artziniegamuseoa.org

Arteko Aldapa, 12 - ARTZINIEGA


HERRIA LAUDIO

Laudio

Laudioko panoramika / J.M. CASTILLO

18.420 biztanle

37,56 km2

Arabako iparraldean, Bizkaiarekin muga egiten duen herria da Laudio. 37,56 km 2-ko azalera du, eta hauek dira bere herri mugakideak: iparraldetik Okondo eta Arrankudiaga, ekialdetik Arrankudiaga eta Orozko eta mende eta hegoaldetik Okondo eta Aiara. Aipatutako azalera hori zazpi auzotan banatuta dago: Ugarte, Gardea, Areta, Latiorro, Larrazabal-Landaluze, Arra単o eta erdigunea. Nerbioi ibaia da auzo guzti hauen ardatz nagusia, herrian dagoen ibairik garrantzitsuena baita. Nerbioiak zazpi kilometrotako ibilbidea dauka udalerria zeharkatzeko eta ibilbide honetan zehar herrian dauden gainontzeko erreka txikietatik hartzen du ura: San Juan, Aldaikorreka, Oleta, Larrea, Zabala eta Olarte, besteak beste. Erreka guzti hauek Laudion bertan, inguruko mendietan jaiotzen dira. Haran bat izanda mendiek eragin handia izan dute herriaren garapenean. Nahiz eta altuera 130 metrokoa izan hirigunean, oso ezberdina izan daiteke auzoaren arabera eta batez ere, mendi gailur ugarietan: Pagolar (718 m), Kukutza (721 m), Kamaraka (782 m), Goikogana (698 m) edo Luxamendi (470 m).

h

132 m

www.laudiokoudala.net

Gasteiz hiriburuaren atzetik, Arabako bigarren herria da biztanle kopuruari erreparatuta, 20.000 biztanle inguru baititu. Aiaraldean kokatuta dago eta eskualdeko herri handiena ere bada, jende kopuru eta ekimen industrial zein komertzialagatik. XX. mendean izandako industria garapenak eragin handia Laudioko Lamuza Parkea izan zuen horretan, herriaren hazkundean, hain zuzen. Nekazal herria izandakoa, inguruko merkatal gune handiena bilakatu zen. Leku esanguratsuen artean, Lamuza Parkea dugu batetik. Ikusgarria da bertan dauden zuhaitz ugarien aberastasunagatik, lorategiengatik, kasinoagatik, eta jauregiarengatik. Azken hori, gaur egun kultura etxea da. Bestetik, Anuntzibai zubia eta Katuxa jauregia ditugu.

| 25


LAUDIO MAPA ETA TOPONIMIA

Okondo Ugarte Landaluze

Laudio

Gardea

Zuhatza Menagarai

eno 26 |

Beotegi

Luiaondo

Areta


EUSKARA DATUAK LAUDIO

Euskara datuak %70,09

%10,56

%19,34

1986

Azkeneko mende herenean Laudion izandako euskararen berreskuratze prozesua bertatik bertara ezagutu gabe, esan daiteke mirarizko bilakaera bat izan dela tartean. Beheragoko datu-taulan ikus daitekeenaren arabera, duela 30 urte, laudioarren %5 baino ez zen gauza euskaraz hitz egiteko. Eta horietako gehienak alfabetatu gabeak ziren, gainera. Baina urte harietarako hasita zegoen jada irakaskuntzaren bidezko euskararen sozializazioa, arestian aipatutako mirariaren eragilea. Miraria, bai, 30 urteren buruan laudioarren heren bat euskalduna delako eta horietako ia guztiak alfabetatuak direlako.

%56,15

%21,05

%22,75

1996 %48,30

%26,53

%25,15

2006 Euskaldunak Ia-euskaldunak

Datu horiek irakaskuntzari zor zaizkio neurri handi batean. Batetik euskaltegiak daude (udal euskaltegia eta AEK) eta, bestetik, derrigorrezko hezkuntza, herriko ume guztiek nola edo hala hartu beharrekoa. Aspaldidanik ez zaie ikasketak egiteko gaztelera hutsezko aukera eskaintzen Laudioko ikasleei, euskararen ezagutza bermatua dute. Eta bilakaera, euskara hutsezko D hezkuntza ereduaren aldekoa da. Horrela ikusita, beste 30 urteren buruan, praktikan, ez da euskaraz jakingo ez duenik egongo Laudion. Baina argigune guztiek itzala dute atzealdean, euskararen erabilera da kezka, ezagutzaren hazkundearekin batera ez doalako. Eta horrek, askotan, frustrazioak eta norabidea galtzeak ekarri ditu. Laudioko Euskara arloaren asmoetan bada 10 urterik behin kale neurketa bat egitearena eta, 2011ko amaieran berriz egingo da, euskararen benetako tenperatura zein den jakiteko. Eskura ditugun datuak, beraz, zaharrak dira. Aurtengo erabileraren kale-neurketatik erauziko diren datuak hobeak izango dira, dudarik gabe, baina hizkuntza-normaltasun egoeratik oso urrutikoak. Hortaz, erabilera indartzeko programak dira udalaren euskara plan estrategikoetan lehenesten ari direnak. Hizkuntza bat existitzen delako erabiltzen den neurrian.

Erdaldunak

Laudioko euskara saila

Laudio Udaleko Euskara Arlotik hainbat zerbitzu ematen zaie laudioarrei. Besteak beste: Udalean eta udalerrian betebeharreko hizkuntza politika proposatu eta onartutakoaren arabera ezartzea. Udalerriko datu soziolinguistikoak bildu eta lantzea. Hizkuntza eskubideen berri ematea. Euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko plangintza eta kanpainak antolatu eta burutzea. Euskaraz lan egiten duten erakundeekin eta euskararen arloan egiten dutenekin harremanak izatea. Euskara ikasteko diru-laguntzak ematea. Udalerriko elkarte, merkatari-ostalari zein enpresa txikientzako itzulpenak. Herritarrei aholkularitza ematea pertsona izenez, deiturez edo toponimoez eta horrelakoetarako tramiteak bideratzea.

944 034 892

651 703 133

Herriko plaza z/g 01400 LAUDIO (Araba) | 27


LAUDIO EUSKARA PROGRAMA BEREZIAK

Laudioko Udalaren euskara programak Laudioko Udalaren hizkuntza politika zeharkakoa bada ere, lan esparru horretako gehiena Euskara Arloaren bitartez bideratzen da. Bi alderdi ukitzen ditu bere zereginetan udal atal honek: udala eta udalerria. Bestela esanda, udal barruko eta udal kanpoko planak. Lehenengoa, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana (2008-2012) izenekoaren bitartez garatzen da eta bere helburua nagusia hauxe da: udal langileengan eragitea euskara, zerbitzu hizkuntza ez ezik, lan hizkuntza ere izan dadin. Horretarako lanpostu batzuk lehenetsi dira, ezaugarrien arabera. Horietako langileentzat eta nahi duen gainerako edonorentzat, formazio saio bereziak daude, motibazio saioak, banakako trebatze saioak, ahozko harremanen azterketa, jarraipen eta barne programazioa, ohiko dokumentuak euskaraz egiteko trebatzeak‌ Horrez gain, mintza-praktika saio batzuk egiten dira asteko hiru egunetan; hogei langiletik baino gehiago ari da euskara ikasten, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko probak eta abar. Lanpostuen zerrendan diren ia langileen erdiak dagokion hizkuntza eskakizuna lortua du dagoeneko. Horregatik langile euskaldun horiek identifikatu dira herritarren aurrean. Zaila da epe laburrean Administrazioa bezalako esparru astun batean aurrera egitea baina, egia da, azken urteotako hobekuntzak begi-bistakoak direla eta langileen jarreretan eta portaeretan izandako aurreratzeak pozik egoteko modukoak direla. Udaletxeko hormetatik kanpoko euskaran eragiteko, beste plan estrategiko bat du Laudioko Udalak: Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (2008-2012) izenekoa. Batetik berebiziko ahalegin ekonomikoa egiten da dirua oztopo izan ez dadin nagusiek euskara ikasteko orduan. Euskara ikasten duten laudioar guztiek kobratzen dute beka bat. Baina euskara ikastearen garrantzia arbuiatu gabe, plan estrategiko nagusi hau euskararen erabileran zentratzen da batik bat. Umeengandik hasita, jaio eta berehala badute kanpaina bat, gurasoen bitartez euskararekiko ukipen guneak eraikitzeko. Geroago, 5-12 urte bitarteko umeei zuzendua, Sorgin Zapatuak 28 |

programa izango dute, larunbat arratsalde guztietan euskarazko ikuskizunak, tailerrak, askariak‌ izan ditzaten. Helburu berberekin egiten da Tilin Talan kanpaina, baina hau udaberriko igandeetan garatzekoa. Bestetik, herriko ikastetxeekin dagoen lankidetza hitzarmenari esker umeentzako barnetegiak, bertso tailerrak, ikuskizunak, ipuin lehiaketak eta abar antolatzen dira urtero-urtero. Gazteei (12-16 urte) begira, bestelako ekimenen artetik Oxigenoa Euskarari programa gailentzen da, ehundik gorako gazte duena, euskara, mendizaletasuna eta Euskal Herriaren ezagutza uztartzeko urte biko zorioneko programan. Bestetik, larunbat arratsaldeetako euskarazko zinema dugu, Laudio Top Zinema egitasmoaren barruan. Nagusiei begira, antzeko ekimenak daude eskura, bidaien bitartez euskara praktikatzeko eta ezagutzeko helburuekin. Kasu honetan, Sar Ezazu Hanka du izen. Eta erabileran eragiteko, Mintzalagun programa dute laudioarrek: nahikoa da hiru lagun elkartzea udalak dinamizatzaile trebatu bat kontratatzeko. Aurrekoez gain, hainbat programa solte dago, guztiak halere plan nagusiaren lerro estrategikoei begirakoak: matrikulazio kanpaina, futbola euskaraz, euskarazko produktuen katalogoa, aitita-amamentzako ikastaroa, gidabaimena euskaraz lortzeko kanpaina, euskal jaia, haur-zaintzaileak, eskola partikularrak euskaraz, Bai Euskarari ziurtagiria, hizkuntza-ondarea, udalekuak, gurasoentzako Katramila liburua, euskal jolasen ikastaroak, hizkuntza-zalantzak argitzeko hitzaldiak eta abar. Lan asko eta handia egiten ari dira azken urteotan udalaren Euskara Arlotik, oro har oso emaitza eta balorazio onekin gainera, baina askoz handiagoa da oraindik egiteko geratzen dena, iraupen luzeko lasterketa delako berau.


EUSKARA ELKARTEAK LAUDIO

Euskara elkarteak SORRERA Basalarrina Kultura Elkartea, Laudioko Euskaltzaleen Batzarrea izeneko euskara elkartearen ekimenez sortu zen. Euskara elkartea baino gehiago, euskaldunon elkarte bat osatu nahi zen. Elkartea osatzeko asanblada 1999ko urriaren 20an egin zen. Estatutu eta gainerako dokumentazioa 1999ko abenduan eraman genituen Eusko Jaurlaritzako erregistrora eta beraien erantzuna 2000an jaso genuen eta 2000an bertan hasi ginen lanean euskararen normalizazioaren alde. Basalarrina elkartea, beraz, 2000 urtean sortu zela esan dezakegu. 2010ean 10. urteurrena ospatu dugu maiatzean.

BASALARRINA

PARTE HARTZEA Basalarrina Elkartea, sortu zenetik, “Topagunea”. Euskara Elkarteen Federazioaren partaide da. 2010ean, Topagunearen Arabako beste zenbait euskara elkarterekin batera Arabagara izeneko Arabako Euskara Elkarteen Federazioaren sortzaile da.

EKIMENAK Ez dira gutxi Basalarrina elkarteak urtean zehar egiten dituen ekintzak. Ezagunenak, agian, Kultura Errota, Laburbira zine emanaldia, Irakurri Gozatu eta Oparitu kanpaina, Aiaraldeko zirkuitua, hitzaldiak, ikastaroak, eskolen arteko umeen kantaldia, Olentzero, .... Laudion bertoko zein kanpoko beste zenbait elkarte kulturalek antolaturiko hainbeste ekimenetan ere, parte hartzen dugu: inauteriak, aiaraldea.com, Euskal Herriko Kantu Txapelketa, herriko jaiak, Korrika, Berbalagun, Euskal Herriko Mus Txapelketa, e.a. Gure elkartearen helburu nagusia hizkuntza normalkuntza delarik, berau erdiesteko “Laudion euskarak pausu bat harago” programa dugu abian. Programa honen bidez, Laudion diren erakunde kultural, publiko zein pribatuetan eragin nahi dugu, euskara eta euskaraz bizitzea guztion ardura dela ezagutarazteko. Arlo ludikoa ere lantzen dugu eta Kantuzaleak ekimena aurrera eramaten dugu euskal kantak eta doinuak irakasteko eta kantatuz gozatzeko. Azkenik gure elkartearen egoitza, Laudion euskaraz ekitaldiren bat, antolatu nahi duen edonori uzten diogu; esaterako Fi ta fik, Bertsozale Elkartea, aiaraldea.com, Kirikino, Udala, Ikastola, aek, eta abar.

basalarrina@gmail.com

Pio XII, 3 sotoa - LAUDIO | 29


“Euskaraz bizi nahi dugu eta biziko gara” NATXO URKIXO ORUETA

Euskararen bilakaera eta egungo egoera Laudion ulertzeko zenbait zantzu ematen dizkigu Natxok lerrootan; euskalkien mapa, euskararen erabileraren inguruko aipu historikoak, eta hizkuntza galeraren, berreskuratzearen eta egungo erabileraren zenbait gako.“Elebidun gizarteen azterketa matematikoa” liburuan proposatutakoaren haritik mahaigaineratutako ariketa txiki bat ere proposatzen zaigu artikulu honetan, egungo egoeraren argigarri. Laudioko berezko euskalkia, mendebaldeko sartaldeko azpieuskalkian kokatu zuen Koldo Zuazok 2003an. Atzera begira jarrita, XIX. mendeko Luis Luciano Bonaparte hizkuntzalariak Laudioko euskara,Arrigorriagako aldakiaren barruan kokatu zuen 1869an. Baina, euskara inoiz desagertu al da gure herrian? Zein izan da gure hizkuntzaren bilakaera? Zenbait aipu historikok lagunduko gaituzte behar bada. XVIII. mendearen azken laurdenean, On Fernando Orue izeneko parrokoak apezpikuari idatziriko gutun batean Laudioko deskribapen “soziolinguistiko” hau egin zuen: “… el Valle de Llodio es compuesto de quatro quadrillas de mucho gentio y en caserias mui distantes, y todos Bascongados cerrados, pues aunque viven en la rivera, ó cerca de el Camino Real entienden algo muchas Personas que de el castellano, pero es su comun lenguage y explicaz.n assi en las combersaciones, como en la Doctrina Xptiana y confessiones, aun estos mismoa que entienden algo de el castellano es spre, y por lo comun en la lengua nativa Bascongada; exceptuanse algunas personas particulares de caballeros & q.e aunque Bascongados suelen hablar en castellano…”

30 |


Lamuza parkearen panoramika / J.M. CASTILLO

XIX. mendearen hasieran, Laudioko udalak egindako txosten ofizialean, Cubako Santa Clara herriko alkateak egindako zenbait galderari erantzuten zion; “… Al segundo dijo que esconstante por publico y notorio q.e en este valle de Llodio se ha havlado y habla aun generalmente la Lengua Bascongada como tambien en la Provincia de Guipuzcua…” Aipu hauen, eta beste batzuen helburua ikerketa soziolinguistikoa egitea ez bazen ere, XVII. eta XIX. mendeetako hizkuntza ezaguera eta ohiturak ezagutzeko baliagarri zaizkigu. Dakigunaren arabera, beraz, XIX. mendearen azken laurdenean Laudio erabat euskalduna zen eta eguneroko bizitza euskaraz egiten zen. Ehun urte beranduago, 1970an, Pedro Yrizarrek Laudion 200 bat euskaldun geratzen zela eman zuen argitara. Garai hartako biztanle kopuruaren %1a suposatzen zuen honek. Ehun urtean, sarraskia, eta ez hagatik gainera, atzerakadaren faktoreak, asko. XX. mendearen azken laurdenean, euskararen berreskuratze lanak hasi eta ahaleginak batuaren irakaskuntzan zentratu ziren Laudion, eta ezagutzak gorako bideari ekin zion. Horrela adierazten dute 1981eko erroldaren datuek, ezaguera zabaltzen eta sendotzen joan baitzen; 2006an Laudioko biztanleen %26,54a euskalduna zen; %25,15a ia euskaldun; eta biztanleen %48,31k baino ez zuen adierazten erdaldun hutsak zirela. Euskararen ezagutza berreskuratu bada ere, erabilera ez da erritmo berean hazi, eta kuriosoa da, XVIII. mendeko testuan, alderantzizko egoera deskribatzen baitzitzaigun:

Espainiera zekiten gutxiak normalean euskaraz aritzen ziren, gaurkoaren alderantzizko. Zergatik suertatzen da, bada, euskararen erabileraren halako beherakada? Txillardegik 1984an idatzi zuen. “Elebidun gizarteen azterketa matematikoa” liburuan oinarrituta egin dezagun froga txiki bat. Har dezagun 10 pertsonako multzo bat. Pentsa dezagun, 10 pertsona horietatik zortzi euskaraz egiteko gai direla. Lagin honetan guztien %80a euskaldun oso da. 10 pertsona horiek bikoteka elkartuko bagenitu, zein hizkuntzatan arituko dira? Ikus dezagun: Orotara, 45 bikote osa ditzakegu, horietatik 17tan (%37,8a), hala beharrez, espainiera erabili behar dute, komunikatuko badira. Gainerako bikoteetan, 28an hain zuzen, ezin jakin dezakegu zein hizkuntzatan arituko diren. Denek euskaraz egitea hautatuko balute, erabilera %62,2koa litzateke. Espainiera hautatuko balute euskararen presentzia 0 litzateke. Are eta gehiago, gizartearen lagin honetako partaideak bikotetan barik, multzo handiagotan elkartuko bagenitu espainieraren presentzia areagotuko litzateke eta euskaraz aritzeko aukera txikiagotu. Argi dago ez garela egoera normaldu batean bizi (hizkuntzari dagokionean), eta espainieraren aldeko diglosia oso indartsua da: telebista, egunkariak, kirola, politika, legeria, ohiturak, … Hori guztiari egin behar dio aurre euskaraz bizi nahi duen euskaldunak. Hala ere euskaraz bizi nahi dugu eta biziko gara, euskaldunak baikara.

“…aun estos mismoa q.e entienden algo de el castellano es spre, y por lo comun en la lengua nativa Bascongada …” | 31


aiaraldea

Okond

INFORMAZIO OROKORRA

Artziniega

BIZTANLERIA

Lanteno

33.281 biztanle

Opellora

AZALERA

332,10 km 2

Soxo

DENTSITATEA

Erretes

Beotegi

100

Kexaa

Luxo

INDUSTRIAN

441 (%3,39)

Murga

Ozeka

13.007

LEHEN SEKTOREAN

Arespalditza

Erbi

ENPLEGATUAK

6.146 (%47,25)

Luia

Zuhatza Menagarai

A単es

Olabezar

Menoio Izoria

Lexartzu Maro単o

Salmanton Madaria

A Etxegoien

ZERBITZUETAN

6.420 (%49,36)

LUR ERABILERA

Agi単aga

Saratxo

AZALERA ARTIFIZIALA

%1,35 BASOAK

%45,42 HEZEGUNEAK

Urdu単a

%29,40 NEKAZAL ZONALDEAK

%69,18

UR AZALERAK

%0,08 32 |

Tertang


TELEFONO INTERESGARRIAK

Arrankudiaga

do

GARRAIOAK La Union..................................................945 26 46 26 Bizkaibus..................................................902 22 22 65 Renfe........................................................902 24 02 02 UDALETXEAK Amurrio.....................................................945 Artziniega..................................................945 Aiara.........................................................945 Laudio.......................................................944 Okondo.....................................................945

Laudio

Orozko

89 39 39 03 89

11 63 90 48 80

61 53 13 00 23

AIARAKO KUADRILLA ..............................945 39 91 22

aondo

ARABAKO FORU ALDUNDIA .................945 18 18 18

Amurrio Baranbio Larrinbe

OSASUN ZENTROAK Amurrio.....................................................945 Artziniega......................945 02 59 00 / 945 Laudio.......................................................946 Lanteno.....................................................945 Luiaondo........................945 02 59 00 / 945 Okondo.....................................................945 Arespalditza...................945 02 59 00 / 945 Larrialdiak.................................................944

02 39 00 39 39 89 39 10

59 65 74 65 38 80 93 00

00 63 80 63 64 97 32 00

OSPITALEAK Basurto.....................................................944 Gurutzeta..................................................946 Galdakao..................................................944 Santiago...................................................945 Txagorritxu...............................................945

00 00 00 00 00

60 60 70 76 70

00 00 00 00 00

Lezama Lekama単a

Aloria

Artoma単a

ga

Suhiltzaileak.............................................946 72 65 65 Ertzaintza (Laudio)..................................944 06 38 60 SOS DEIAK................................................................112

Delika

| 33


OKONDO HERRIA

Okondo

Okondo herriaren panoramika / GARTZEN GARAIO

1.116 biztanle

29,90 km2

Arabako iparraldean dago Okondo. Aiarako Kuadrilla osatzen du, Laudio, Amurrio, Aiara eta Artziniegarekin batera parte hartzen du. 30 km 2 -ko azalera du. Bertan, sei auzo biltzen dira: Irabien, Billatxika, San Roman, Ugalde, Jandiola eta Zudubiarte. XVIII. mendearen amaiera aldera, Okondoko ibarrak 2.000 biztanle zituen; baina, hainbat urtetan biztanle kopuruak behera egin zuen nabarmen. Gauzak horrela, 1840 urtean 1.000 biztanle baino ez ziren bizi Okondon, eta 1960an 757 herritar zeuden erroldatuta. Hiru hamarkadetan Okondok eutsi egin zion kopuru horri. Pixkanaka-pixkanaka gora egiten ari da biztanle kopurua: 2001ean 876 ziren, 2005ean 1.015, eta gaur egun 1.200 biztanle inguru ditu. Oso lur emankorrak izan ditu. Lur horietan hazten ziren garia, artoa, gaztainak, txakolina, babarrunak, babak, patatak eta fruitu gozoak. Abeltzaintza ere oso oparoa zen: behiak, ardiak, zaldiak eta astoak. Herritarrak ehizaz (erbiak, eperrak eta basurdeak), eta Izalde ibaiko arrantzaz (aingirak, karramarroak, loinak...) ere baliatu izan dira elikagaiak lortzeko. 34 |

h

130 m

www.okondokoudala.com

Beraz, nekazaritza, abeltzaintza eta mendien ustiaketa dira jarduera ekonomiko garrantzitsuenak; nahiz eta enpresa txiki eta ertainek garrantzia hartu duten, denborak aurrera egin ahala; gaur egun, enpresa horiek lana sortzeko berme dira. Ondare edota leku esanguratsuei dagokionez, Okondo ezagutu nahi dutenek inguru paregabeaz gozatzeaz gain, errotak eta burdinolak ezagut eta mirets ditzakete, bai eta beste zenbait eraikuntza ere, besteak beste: Zurikaldai dorretxea, Untzako Santa Maria eliza, edo San Bartolome, San Prudentzio, San Esteban eta Otaloako San Sebastian baselizak. Oso interesgarriak dira baita, artzainen omenez egindako monumentua Garateren gainaldean eta organoemaileei egindakoa herrigunean.


MAPA ETA TOPONIMIA OKONDO

Okondo

Laudio

Artziniega

Lanteno Opellora Zuhatza

Luiaondo

Menagarai Soxo

Erretes-Lanteno

| 35


OKONDO EUSKARA DATUAK

Euskara datuak Okondoko euskaldunen ehunekoak gora egin du etengabe azken 25 urteotan. Aiaralde osoan bezala, udalerriko eguneroko bizimoduan antzematen den euskararen erabilera oso apala da oraindik. Etorkizunari begirako funtsezko erronka: apurka-apurka euskararen erabilera areagotzeko neurri eraginkorrak abian jarri eta egonkortzea. Gainerako udalerrietan bezala, Okondon ere funtsezkoa izango da Udalak eta herriko taldeek elkarrekin euskararen alde egin dezaketen lana.

%67,45

%81,20

%44,83

Euskaldunak Ia-euskaldunak

%3,06

%15,72

%15,15

%17,39

%29,00

%26,17

Erdaldunak

1986

1996

2006

D EREDUA Kopurua

%

Bi urteko gelak

10

%27,77

Haur hezkuntza

26

%72,22

Guztira

36

%100

* 2010/11ko matrikulazioa Okondo Eskolan

Okondoko euskara zerbitzua Okondoko Udalak Aiarako Kuadrillaren bidez jasotzen du euskara zerbitzua. Aiarako Kuadrillaren Euskara Zerbitzuaren funtzio orokorra euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea da: Bere kargura dituen 4 administrazioen barnean (Aiarako Kuadrilla eta Aiaraldeko hiru udal txikienak: Aiara, Artziniega, Okondo). Aiaraldeko hiru udal txikienei dagokien eremu geografikoan, udal ekimenen bidez. Eskualde mailako eremu geografikoan, gainerako euskara zerbitzuekin elkarlanean. 945 39 91 22 36 |

cayala.alberto@ayto.alava.net

Elespide, 2 - 2. solairua - ARESPALDITZA


EUSKARA PROGRAMA BEREZIAK OKONDO

Okondoko Udalaren euskara programak FAMILIA TRANSMISIOA

KULTURGINTZA

Haur jaioberrien gurasoentzat euskararekiko sentiberatze egitasmoak (Euskara Sehaskatik Plazara: haur-abestien bildumak oparitu / inkesta jaso)

Urteko programaren barruan eta bestelako ospakizunetan, gazte eta helduentzako euskarazko kultur eskaintza areagotzea.

Gurasoentzako kasuan kasuko ikastaro bereziak

Paisaia Linguistikoa (Okondoko mapa toponimikoa egin eta banatu etxeetara )

EUSKALDUNTZEA Irailean, udalerrian bertan euskara ikasteko taldeak sortzeko kanpaina Euskara ikasten ari direnentzako udal diru-laguntza deialdia (langabetuak %75 / gainerakoak %50)

Kale izendegia eguneratzea. Euskarazko Produktuen Katalogoa banatu Gabonen aurretik 1-16 urtekoen etxeetara.

KOMUNIKABIDEAK IRAKASKUNTZA Eskolako Guraso Elkartearen bidez eskolaz kanpoko jarduerak garatzeko diru-laguntza.

Bereziki eskualdeko komunikabideak euskarazko ekimenen berriemaile bihurtu.

TEKNOLOGIA BERRIAK Eskolaren presentzia bermatzea Udalaren Euskararen Aholku Batzordean

LAN MUNDUA Merkatari eta ostalarientzako doako hizkuntza aholkularitza zerbitzua.

Udalaren webgunea gero eta modu eraginkorragoan erabili euskarazko ekintzen agenda zabaltzeko, eta euskararekin erlazionaturiko lanak egindakoan bertan ere eskegitzeko : ondare kulturala (mapa toponimikoa)

ADMINISTRAZIOA AISIA Udako aisialdi eskaintza: Udaleku Irekiak uztailean Egonaldiak: Bertso-Abentura. Euskal Kultura eta tradizioari lotutako ekintzak bultzatu udalerrian (Inauteriak, Olentzero, …). Euskararen aldeko ekimenetan parte hartzea bultzatu: Araba Euskaraz, Korrika, …). Okondo Euskaraz izeneko programa udaberrian. Gaztetxo eskaintzak

eta

helduentzako

kasuan

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) plan estrategikoa eta kudeaketa-plana gauzatzea. EBPN barruko Udalaren erabilera-plana aurrera eramatea (langileen hizkuntza-eskakizunak eta erabilerarako irizpideak, kontratazioetarako hizkuntza-irizpideak, itzulpen-zerbitzua, …), Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari diru-laguntzak eskatzea, etab.

kasuko

| 37


Jose Paulo Ulibarri: Okondoko euskararen aitzindaria KOLDO ULIBARRI ORUETA

Jose Paulo Ulibarri okondoarrak herriko lurretan erein zituen bere letrak. Euskal idazle honen ibilbidea Abandon hasi zela jakin dugu, ahotik ahora. Euskaldunei euskaraz egitea aldarrikatzen zuen ozen bere jardunean. Euskal eskolaren bultzatzailea 1847an zendu zen, berak ernatutakoak tente dirau.

J

ose Paulo Ulibarri Galindez, euskal idazle eta euskaltzalea, Okondon jaio zen 1775. urtean. 9 urte zituela Abandora joan zen bizitzera osaba-izeko batzuen etxera, Josefa Landa abandoarrarekin ezkondu zen eta bertan bizi izan zen hil arte, 1847. urtera arte alegia. Abandon albaitaritza eta ferratzea izan zuen ogibide, baina honekin batera herriko hainbat kargu publiko bete zituen: udaleko idazkari eta zinegotzi izan zen hainbat urtez eta Abandoko elizateko ahaldun legez Gernikako Batzarretan izan zen. Hala ere, politikan izandako garrantzia gutxietsi gabe (oraindik ikertu gabe dugu Ulibarriren alderdi hau), Ulibarri euskarari egindako ekarpenengatik ezaguna da; “euskaldunei euskaraz� lema muturrera eraman zuen, eguneroko bizitzan euskara presente egoteko ahaleginak eginez: honela, inprimaturiko bere aurkezpen txarteletan euskarazko pasartea ere gehitu zuen eta albaitari mutil bat hartzerakoan, kontratuan esplizituki aipatzen dio bere etxean euskaraz egingo zela. Behin eta berriz euskal eskolaren beharra aldarrikatu zuen, eta baita Gernikako Batzarrak euskara jagoteko akademia bat sortu behar zuela ere.

38 |


Garaiko euskal literatura gehiena gai erlijiosoetara bideratu bazen ere, Ulibarriren obrak herri xehearen eguneroko beharrak zituen helburu. Hau dela eta, Bilbon XIX. mendean zehar argitaratu ziren euskarazko gabon-kantetan Ulibarrik leku berezia izan zuen, zenbaitetan bera izanik hauen egilea (1814ko eta 1826ko gabon kantak adibidez) eta bestetan aleak ezagutaraziz eta Bizkaian zehar zabalduz. Honekin batera, 1815. urterako Egunare eusquerascoa argitaratu zuen, euskaraz idatzitako egutegien aitzindaria izan zena. Dena den, Ulibarriren lanik esanguratsuena Gutunliburua da, eta bertan orduko pertsonaia euskaldun garrantzitsuenei euskaraz idatzitako eskutitzak biltzen ditu, bere adiskide eta emaztearekin izandakoekin batera. Beste motatako idazki pribatu, poema eta euskara-gaztelania hiztegitxo bat ere aurki ditzakegu obra honetan. Ulibarri bere herritik hain gazte joan bazen ere, hartu-eman ugari izan zituen Aiarako jendearekin, Gutunliburuan ikus dezakegunez. Askotan lagun okondoarren partez ematen dizkio goraintziak bere emazteari, eta Okondoko eguneroko bizitzaz datu interesgarriak topa ditzakegu bere gutunetan sakabanatuak: dirudienez, Okondoko elizek euskal eskola bana zuten orduan, eta hirugarren bat erdarazkoa herriaren erdian. Honezaz gain “Ucondon eche bacochean eguan tolleria sagarardoa eguiteco eta oraindiño, ni etorri nintzenian, imini barriya zan ardaotegui bat erri gustiraco”. Bere etxean aiararrak izan zituen albaitaritza ikasten,

Begino Belastegigoitia Laudioko semea adibidez, euskaraz idatzitako bere kontratua Gutunliburuan dugularik. Ulibarrik Okondo herria azken urteetan izan zuen presenteen, eta poema luze bat eskaini zion, non herriko baserri, mendi eta ibai guztiak aipatzen dituen, XIX.mendeko Okondoko argazki baliotsu bat eskainiz. Bere euskarari dagokionez, Ulibarrik bizkaieraz idazten du, bere herriko euskalkian; hala ere, beharrezkotzat jotzen du euskara lantzea eta beraz, lehenengo testuetan herriko txokokeriak eta aldaerak erabili zituen arren, ondorengo idazkietan orduko literaturan zeuden molde eta ohiturak bere egiten ditu, inoiz beste euskalki batean idazten ausartzen delarik. Askotan egotzi zaio Larramendiren hiztegiko hitz berriak erruz erabili zituela, baina gutxitan lotu da erabilera hau bere garaiko ikuspuntuarekin. Euskara hizkuntza modernoa izatea nahi zuten orduko idazleek, edozein gaitarako aproposa, eta horregatik, kontzeptu berriak euskaraz azaldu behar zirenez, hitz berriak erabiltzen zituzten; beraz, Ulibarri ez zen salbuespen izan. Bestalde, Okondon erabiltzen zen esapide baten lekuko dugu Gutunliburua, bertan irakurtzen baitugu Okondon “zerbait egiteko ez daukat gogorik” esamoldea “eztaukat adirik” esaten zela.

| 39


EUSKARA IKASTEKO BALIABIDEAK

Euskaltegiak AEK AMURRIO

BERBOTS (AEK)

SORRERA

SORRERA

Duela 30 urte inguru sortu zen. Aurten, 2010-2011 ikasturtean, 7 irakasle, 18 talde eta 200 bat ikasle daude. Arespalditzan, Luiaondon eta Artziniegan talde bana dago.

Hiru hamarkada euskara irakasten, bultzatzen eta esparru guztietara helarazten darama Laudioko Aek euskaltegiak.

ESKAINTZA ETA ZERBITZUAK

ESKAINTZAK

Euskara eskolak: Maila guztiak eta ordutegia zabalik goizeko 8etatik gaueko 10ak arte, baldin eta gutxieneko ikasle kopurua badago. Europako Markoko mailak: B1, B2 eta C1 egiaztatzeko azterketak prestatzeko aukera.

amurrio@aek.org Mendiko, 15 - AMURRIO 40 |

Laudioko udal euskaltegia nahitaezko erreferentzia da euskararen esparruan laudioarrontzat. Izan ere gure euskaltegiak etenik gabe egin baitu aurrera 1983. urtean hasitako ibilbidean.

ESKAINTZA Maila, erritmo eta ordutegi guztiak. Orozkon eta Okondon ere ikastaroak. Txandaka lan egiten dutenentzat beharraren arabera goizez zein arratsaldez aritzeko aukera.

AUKERAK Udal edota HABE bekak. Ikasturteko ebaluazioek 1. 2. edo 3. mailako HABE azterketetara aurkeztea ahalbidetzen dute. Librez ateratzeko bestelako tituluak ( IVAP,IRALE‌) prestatzeko aukera.

945 89 11 61 663 07 62 40

UDAL EUSKALTEGIA

Euskalduntze maila guztiak: EGA, HABE mailak, hizkuntza eskakizunak, baita bestelako prestakuntza bereziak ere. Urritik ekainera: 2 orduko ikastaroak, goizez, arratsaldez zein gauez. 3 orduko ikastaroak, goizez, arratsaldez zein gauez. 5 orduko ikastaroak, lau hilekoak, goizez, arratsaldez zein gauez. Udako ikastaroak: ikastaro trinkoak, uztailean eta irailean.Bestelako zerbitzuak tutoretza, liburutegia, itzulpengintza, mintzalagun programa, txango kulturalak eta abar.

94 672 67 22

94 672 28 38

laudio@aek.org

laudio.ue@euskalnet.net

Zubiaur, 5 - LAUDIO

Lamuza parkea, 13 - LAUDIO


EUSKARA IKASTEKO BALIABIDEAK

URDUÑA

Duela lau urtetik hona Gasteizko Udaberria euskaltegiarekin kontratatua dute zerbitzua. Aurten, 2010-2011 ikasturtean, 44 ikasle daude guztira, 4 taldetan banatuta.

ESKAINTZA ETA ZERBITZUAK Euskara eskolak: Ordutegiak eta taldeak beharretara egokitzen dituzte. Oro har, guraso eta merkatariei begira ordutegia prestatzen da ikasturte hasieran. Europako Markoko mailak: B1 eta B2.

DIRU-LAGUNTZAK Urduñako Udalak euskara ikasteagatiko diru-laguntza ematen du urtero, deialdia uztailean zabaltzen da. Gutxieneko baldintzak betez gero, matrikularen erdia jasotzen dute Urduñan zein kanpoan euskara ikasten duten urduñarrak.

945 38 48 60 euskara@urduna.com Andra Mari plaza, z/g

OROZKO

Euskara Sailak antolatuta, duela hiruzpalau urte orozkoar bat euskara ematen hasi zen kultura etxean. Bi urte geroago Laudioko euskaltegiak bere gain hartu zuen zerbitzua eta aurten, 2010-2011 ikasturtean, 6 ikasleko talde bat dago.

ESKAINTZA ETA ZERBITZUAK Euskara eskolak: Guztira 4 ordu (ordu biko bi saio) astean. Eskolak gurasoentzat dira eta udalak diruz laguntzen ditu. Ikasle gehienak iaz ibilitakoak dira. Europako Markoko maila: A1.

ITZULPEN ZERBITZUA Udalak itzulpen zerbitzua ere eskaintzen du eta astean behin, ostegunetan, Euskara teknikaria dago bertan.

946 33 96 33 www.orozkoudala.com kultura.orozko@bizkaia.org Zubiaur plaza, 3 OROZKO

BERBALAGUNAK

AEK-k antolatutako ekimen bat da. Udalei eskaintzen zaien zerbitzua da, euskaraz gizarteratu nahi duten herritarrak harremanetan jartzeko. Berbalagun ekimenaren helburua, lagun taldeetako parte-hartzaileek gustukoak dituzten ekintzak eginez, euskaraz berba egitea da. Lagun taldeak astean behin elkartzen dira zaletasun, adin eta denbora librearen arabera eta talde bakoitzak erabakitzen du noiz, non eta zer egin (sukaldaritza ikastaroak, euskal dantza ikastaroak, eta abar). Hilean behin behintzat herri guztietako taldeetako kideek ekintza kultural bateratu bat egiten dute (museoetara joan, bisita gidatuak udalerrietan zehar edota sagardotegi batera txangoa, adibidez).

945 892 334 aiaraldea.blogspot.com aiaraldea@aek.org | 41


EUSKARA IKASTEKO BALIABIDEAK

Bestelako baliabideak

42 |

Boga

Ordenagailu, CD eta on line bidezko euskara ikastaroak

> www.boga.habe.org <

Bai&By

Euskara eta ingelesa etxetik ikasteko aukera ematen duena.

> www.baiby.com <

Mondragon-lingua

Autoikaskuntzarako zerbitzua.

> www.mondragonlingua. com <

Kaixo

On-line euskaltegia.

> www.kaixo.com/euskaltegia <

Ikasten

Helduek euskara ikasteko etengabeko ikaskuntza.

Ikasbil

Euskaraz ikasten ari direnentzako ataria; entzungaiak, ikas- > www.ikasbil.net < materialak ...

Ahotsak

Euskal Herriko herri hizkerak eta ahozko ondarea bildu eta > www.ahotsak.com < hedatzen dituen plataforma

Kerman mintzalagun bila

Euskara modu atsegin eta jostagarrian ikasteko saioa.

Euskaraba

Arabako euskararen ataria

Euskaltzaindia

Euskara akademiaren web-gunea.

Habe

Helduen alfabetatze eta berreuskalduntzerako erakundearen > www.habe.euskadi.net < ataria.

Eusko jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzak euskararen inguruan duen ataria .

> www.euskara.euskadi.net <

Hiztegia.net

Euskarazko hiztegiak biltzen dituen ataria.

> www.hiztegia.net <

> www.ikasten.net <

> www.eitb.com < > www.euskaraba.com < > www.euskaltzaindia.net <


IKASTETXEAK

Ikastetxeak Aiaraldean badira hezkuntza esparruan lan egiten duten ikastetxe ugari. Pozgarria da gure eskualdean euskararen erabilera eta normalizazioan aurrera egiteko urratsak ematen direla jakitea. Eta zeregin honetan funtsezko lana betetzen dute ikastetxeek. Haur-eskoletatik hasi eta lanbide heziketarainoko ikasketak euskaraz egiteko aukera dugu. Eskola horiek guztiek beren zerbitzu eta eskaintzak zeintzuk diren laburbiltzen dituzte atal honetan. Euskara eta euskal kulturan hezten, euskaraz hezten.

Son muchos los Centros de estudio de los que disponemos en Aiaraldea, y es evidente que en este ambito se ha avanzado mucho en cuanto a la normalización y uso del euskara. Los centros de estudio tienen un papel fundamental en este sentido; hoy en dia es posible recibir una enseñanza integral en euskara desde la haurreskola hasta la formacion profesional. Este apartado resume la oferta educativa en euskara que tenemos a nuestro alcance.

ARESKETA IKASTOLA Aresketa Ikastolan Euskara Batzordeak gidatzen du eta bermatzen du euskararen normalizaziorako bidean lantzen diren ekintzen programa. Aspaldi Ikastolek sortutako “Euskaraz bizi” egitasmoak bere baitan dituen ekintzak asko diren arren, horietako batzuk ondorengoak dira: euskaldunon maratoia, euskararen astea, ikastolaren astea, argitxo eta gurasoentzako euskara klaseak. Euskaraz biziko den etorkizuneko gazte eta jendartea heztea du helburu, Amurrio euskalduna.

945 890 360 www.aresketaikastola.net amurrio@ikastola.net Aresketa, 2 - AMURRIO

EUSKARAZKO ESKAINTZA KILI KOLO (Bi urteko gela) Haur Hezkuntza 3-5 urte Lehen Hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

ARTEKO GURE AMA HERRI IKASTETXEA Artziniegako ikastetxea eskola publikoa eta bakarra da. Kalitateko hezkuntza integrala, publikoa, berritzailea eta plurala, familiarra eta zuzena, gurasoen parte-hartzearekin eta eguneroko hobekuntzaren bidean pausoak ematen dituena. Beste proiektu batzuen artean, euskara eta euskal kultura garatzen du. Azken honen ardatza barnetegiak dira. Hala eta guztiz ere, teknologia berriei loturiko dinamizazioak, ikasle etorkinentzako hizkuntza indartzeko programak eta kalitatea kudeatzeko sistema ere baditu Gure Arteko Amak, baita gela espezifikoak ere.

EUSKARAZKO ESKAINTZA Haur Hezkuntza 3-5 urte Lehen Hezkuntza

945 39 60 46 www.artekogureama.com zuzen@artekogureama.com

Bárcena, 1 - ARTZINIEGA | 43


IKASTETXEAK

ETXAURREN IKASTOLA ESKOLA PUBLIKOA Gure ikastetxean D eredua dugu. Helbururik nagusiena ikasleen artean euskararen erabilera sustatzea da. Horretarako ikasleen euskara batzordea dugu; eurak euskararen inguruko hainbat ekintzen arduradunak dira, beste ikasleei zabaltzen dizkiete eta Euskararen Txokoa mantentzen dute. Euskal kulturarekin loturiko ekintza eta ospakizunak antolatzen ditugu, Euskararen Eguna, Olentzero, Inauteriak,Agate Deuna, Korrika, esaterako. Guztiek ospakizunaren kutsua badute ere, ekintzaz gain ahozkotasuna lantzen da, horrela kultura, euskara eta jaia uztartuz.

945 39 92 87 www.etxaurrenikastola.org

EUSKARAZKO ESKAINTZA

010165aa@hezkuntza.net

Haur Hezkuntza 3-5 urte Lehen Hezkuntza

Ibaguen, 1 - ZUHATZA

FABIAN LEGORBURU LHI

94 672 20 01 94 672 85 35 010027aa@hezkuntza.net Areta, 45 - LAUDIO

Fabian Legorburu ikastetxeak honako oinarri hezitzaile hauek sustatu nahi ditu: elkarbizitza, euskara, autonomia eta jakintza. Modu honetan, elkarbizitzarako oinarrizko jarreren sustapena lantzen da tolerantzia, erantzukizuna eta elkartasuna bultzatuz. Euskararen eremuan, hizkuntza jakin eta erabiltzea sustatzea; geure herriaren kultur ondarea ezagutu, disfrutatu eta errespetatzea; zein gurasoek euren seme-alabentzat aukeratutako hizkuntza ereduan parte hartzea bermatzen saiatzen da Fabian Legorburu ikastetxea. Horretarako prestakuntza ematen da.

EUSKARAZKO ESKAINTZA Haur Hezkuntza 3-5 urte Lehen Hezkuntza

LAUDIO IKASTOLA Murgiltze ereduarekin, ikasle euskaldunak heztea da helburuetako bat. Ikasleen euskarazko erreferentzia ikasgela barruan soilik zegoela ohartuta, Argitxo-k irudikatzen duen Euskaraz Bizi proiektua sortu zen. Olentzero, Euskararen Eguna, eta antzeko ekintzekin, gelatik kanpo ere euskara bultzatzeko eta ikasleen motibazioa areagotzeko.

EUSKARAZKO ESKAINTZA Bi urteko gelak Haur Hezkuntza 3-5 urte Lehen Hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Batxilergoa (Zientzia eta Teknologia, Giza eta Gizarte Zientziak) 44 |

94 672 67 37 www.laudioikastola.net laudio@ikastola.net Motxotekale, 16 - LAUDIO


IKASTETXEAK

LA MILAGROSA IKASTETXEA 1922an, Pauleko San Bizenteko Karitate Alabak Laudiora heldu zirenean, haureskola baten eta nesken eskola baten ardura hartu zuten, lehenago Urkijo Markesak fundatu zuena. Herria handituz joan ahala, gela gehiago ireki zituzten. 1949an, “La Milagrosa” ikastetxea, Lehen Hezkuntza ikastetxe gisa aritu zen. 80 hamarkadarako, ordea, eskola mixtoa izatea erabaki zuten gurasoek.

EUSKARAZKO ESKAINTZA

94 672 07 01

Bi urteko gela Haur Hezkuntza 3-5 urte Lehen Hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

www.lamilagrosall.org lamilagrosall@planalfa.es Lezeagabide, 2 - LAUDIO

LAMUZA ESKOLA

94 672 02 26 010338aa@hezkuntza.net Grangabide, 3 - LAUDIO

Eskolako azken urteetako erronketariko bat euskara izan da, eta horretarako eredu aldaketa bat egitera jo zen. Eusko Jaurlaritzak abian duen NOLEGA programan parte hartzen jarraitzen dute, ahozko adierazpena landuz, euskal girotze barnetegiak antolatuz…. Horrez gain, euskal kultura bultzatzeko ekimenak ere presente dira Lamuza ikastetxean. Besteak beste, Olentzeroren kalejiran, Korrika Txikian, herriko jai egun eta azoketan zein inauterietan modu aktiboan parte hartzen dute ikasle, irakasle eta gurasoek. Eskolaz kanpoko ekintzak ere euskaraz eskaintzen dira. Kultur aniztasunaren erakusgarri da erdiguneko eskola hau

EUSKARAZKO ESKAINTZA Haur Hezkuntza 3-5 urte Lehen Hezkuntza

LANBIDE HEZIKETAKO UDAL IKASTETXEA 1870ean zabaldu zen Laudio Ibarraren Eskola Publikoa. Hainbat eskualdatzeren ostean, 1972an izan zen hezkuntzaren erreformaren ondorioz, Udal Eskola berregituratu zen eta ordura arteko eskaintzak utzita, Lanbide Heziketa ematen hasi zen. Laudioko udal ikastetxea, LHUI, sortu zenetik eskola publikoa da. Eusko Jaurlaritzaren eskola publikoaren sarean ez egon arren, iaz udalbatzako ordezkari politiko guztiek, aho batez sare publikoan sartzeko eskaera egin zuten. Besteak beste, Bai Euskarari ziurtagiriaren jabe da.

EUSKARAZKO ESKAINTZA Batxilergoa Erdi mailako heziketa zikloak Goi mailako heziketa zikloak

94 672 05 05 www.cmfp-llodio.com secretaria@cmfp-llodio.com Virgen del Karmen,17 - LAUDIO | 45


IKASTETXEAK

LATEORRO ESKOLA Ikasleak eremu euskaldun batean murgiltzeko hainbat ekintza antolatzen dira. Esate baterako, 5 urtetik aurrera ziklo bakoitzean barnetegiak antolazen dira, eta horrez gain, kantagintza, antzerkigintza eta bertsolaritza lantzen dira. LHko azken zikloan astero lantzen da bertsolaritza. Jantokiko orduetan, aldiz, ludoteka egitasmoa abiatzen dute egunero, gelatik kanpo ere euskara erabil dadin. Beste hainbat ekintzaren artean, egunez egun, eskola orduak hasi eta amaitzeko euskal abestiak jartzen dira. Hilean behin, eskolako sarreran esaera zahar bat ageri da ongi etorria emateko.

94 672 18 74

EUSKARAZKO ESKAINTZA

010317aa@hezkuntza.net

Haur Hezkuntza 2-5 urte Lehen Hezkuntza

Latiorro, 8 - LAUDIO

LAUDIO BHI

94 672 00 86 www.laudioinstitutua.net 010351aa@hezkuntza.net Zumalakarregi, 34

Laudioko Bigarren Hezkuntzako Institutuak 2010eko ekainaren 16tik dakar izen hori baina Aiaraldeko eta Arabako hezkuntza instituzio aitzindarietakoa da. “Canciller Ayala” izenarekin jaio zen 1953an lanbide institutu gisa; 1967an neskentzako batxilergoa hasi zen eta 1969an Laudioko Institutu Teknikoa eratu zen. 1998an Ugarteko ikastetxearekin batuz “Canciller Ayala-Gregorio Marañón” izena izan du zenbait urtez. Araban D ereduan irakatsi zen lehen institutua izan zen 1981ean. Gaur egun, Ulibarri Hizkuntza Normalkuntza Proiektuan parte hartuz eta ikastetxearen hezkuntza proiektuarekin bat etorriz, euskara indartzeko eskolak ematen dira.

EUSKARAZKO ESKAINTZA Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza DBH Batxillergoa (Artistikoa, Zientzia eta Teknologia, Giza eta Gizarte Zientziak)

LUCAS REY IKASTETXEA Lucas Rey ikastetxeak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu; irakasle talde multiprofesionala, eskolara joan-etorria egiteko garraio zerbitzua, geletan informatizatutako sistema txertaturik, jantoki eskaintza, 4 urtetik aurrera musikan eta ingelesean trebatzeko aukera, hainbat eskolaz kanpoko ekintza eta ekintza osagarriak. Azkenik, goizeko 8:00etatik 9:30era haurtzaindegi zerbitzua.

EUSKARAZKO ESKAINTZA Haur Hezkuntza 2-5 urte Lehen Hezkuntza

945 89 14 97 010327aa@hezkuntza.net

Lucas Rey, 15 - AMURRIO 46 |


IKASTETXEAK

OKONDO ESKOLA Ikastetxeko historian atzera egitean 1905 urtera jo beharra dago “San Juan Bautista” nesken eskola lehenik, heziketa mistoko eskola gero, gau eskola ere, ikastola pribatua, eskolaurreko unitatea, eskola publikoa... Gaur egun, 1984tik eskola sare publikoko Haur Hezkuntzako ikastetxea da. Aldaketetako batzuk hauek dira: proiektuaren hastapenean adin nahasiko haur talde bakarreko zentroa izatetik, gaur egun hiru haur talde izatera pasatu da, lehen Santa Maria Untza eskola zuen izena, baina 2004 urtetik Okondo Eskola izena du eta B eredua izatetik D eredua izatera igaro da.

945 89 81 27 www.okondoeskola.org

EUSKARAZKO ESKAINTZA

010040aa@hezkuntza.net

2, 3, 4 eta 5 urteko gela (maila bakoitzeko gela bat)

Irabien, 89 - OKONDO

VIRGEN NIÑA IKASTETXEA 1998an B eredua ezartzeari ekin genion. Aipatzekoa da mojek euskararen alde egin nahi izan zuten apustua eta horrek suposatu zuen ahalegina. Esfortzu handia egin zuten erlijioari lotutako ekintzetan euskara bultzatzeko. Irakasleen prestakuntza eta ohitura aldaketa arrakastaz gauzatutako erronka izan zen, eta horren emaitza “Bai euskarari” ziurtagiria eskuratzea izan zen. Xede horri heltzeko, motibatzeko jarduerei ekin zaie.

945 39 35 44 www.virgennina.com vnamurriodir@gmail.com Dionisio Aldama, 16 - AMURRIO

EUSKARAZKO ESKAINTZA Haur-eskola zerbitzua 0-2 urte Haur Hezkuntza 2-5 urte Lehen Hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

ZABALEKO IKASTETXEA Zabaleko ikastetxean hainbat programa garatzen dira aurrera: Haur Hezkuntzako ikasleen artean irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen Bularretik Mintzora izeneko programa edo ingurumenarekin zerikusia duen Agenda 21 egitasmoa. Artearekin lotura izateko Artea Ikasbide proiektua garatzen du Guggemheim museoarekin batera. Azkenik, euskararen normalizazioa eta erabilera bultzatzeko, Nolega eta IKE proiektuak garatzen ditu, eta euskara sustatzeko barnetegi zerbitzua eskaintzen du, egonaldien bidez euskararekin harremana sendotu nahian.

945 89 04 62

EUSKARAZKO ESKAINTZA

010003aa@hezkuntza.net

- Haur Hezkuntza 2-5 urte - Lehen Hezkuntza

San Jose, z/g - AMURRIO | 47


IKASTETXEAK / HAUR-ESKOLAK

ZARAOBE INSTITUTUA Amurrion “Gabriel Maria de Ybarra” lanbide institutua sortu zen 1952. urtean. 1997. urtean Urduñako Lanbide Heziketako Institutuak bertokoarekin bat egin eta “Zaraobe Institutua” sortu zen, gaur egungoa. Zaraobeko Hizkuntza Normalkuntzarako Proiektua dute normalizaziorako ardatz. Ikasleen euskararen erabilpena bultzatu asmoz, jarduerak antolatzen dira.

EUSKARAZKO ESKAINTZA

945 39 30 00

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Batxilergoak Erdi mailako heziketa zikloak Goi mailako heziketa zikloak

www.zaraobe.net ies.zaraobe@euskalnet.net Etxebarriaur, 8 - AMURRIO

Haur-eskolak Haurreskolak Partzuergoari atxikitzeko Eusko Jaurlaritza eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien arteko hitzarmenetatik sortzen diren 0 eta 2 urte bitarteko haureskola publikoak dira. Hauen helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza-zerbitzua ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.

Las escuelas infantiles publicas de 0 a 2 años que surgen de los convenios de adhesión al Consorcio Haurreskolak establecido entre el Gobierno Vasco y los ayuntamientos. Nacen para ofrecer a las familias un servicio educativo asistencial que contemple el cuidado integral y la educación de los niños y las niñas de 0 a 2 años, desarrollando sus capacidades físicas, afectivas, sociales e intelectuales, basándose en unos objetivos concretos.

Informazio gehiago www.haurreskolak.net

Mas información en www.haurreskolak.net

AURORA MENDIETA HAUR-ESKOLA Eredua:

Eredua:

D eredua

D eredua

Ordutegia:

Ordutegia:

7:30-16:30

7:30-16:00

Gela kopurua:

Gela kopurua:

Urte 1: gela 1 Urte 1>: gela 1

Urte 1: gela 1 Urte 1>: gela 1 0-1 urte: gela 1

aurora.okondo@haurreskolak.net 945 898 429 48 |

ETXAURREN HAUR-ESKOLA

Irabien, 89 - OKONDO

etxaurren.aiara@haurreskolak.net 945 399 727

Ibaguen, 1 - ZUHATZA


HAUR-ESKOLAK

ARTZINIEGA HAUR-ESKOLA

MATXINTXU HAUR-ESKOLA

Eredua:

Eredua:

D eredua

D eredua

Ordutegia:

Ordutegia:

7:30-16:30

7:30-17:00

Gela kopurua:

Gela kopurua:

Urte 1: gela 1 Urte 1>: gela 1

Urte 1: gela 1 Urte 1>: gela 1 0-1 urte: gela 1

artziniega.artziniega@haurreskolak.net 945 396 530

Barcena, 1-3, ARTZINIEGA

laudio.laudio@haurreskolak.net 944 049 543

TIPI TAPA HAUR-ESKOLA

TANTAKA HAUR-ESKOLA Eredua:

Eredua:

D eredua

D eredua

Ordutegia:

Ordutegia:

7:30-17:00

7:30-16:30

Gela kopurua:

Gela kopurua:

Urte 1: gela 1 Urte 1>: gela 1

Urte 1: gela 1 Urte 1>: gela 1

tipitapa.amurrio@haurreskolak.net

tantaka.amurrio@haurreskolak.net 945 891 816

Ardantzazar, 5 - LAUDIO

Etxegoien, 15 - AMURRIO

945 893 259

Arenalde, 5 - AMURRIO

Kuadrillatik kanpo euskaraz ikasi ARRANKUDIAGA HAUR-ESKOLA Elexalde, 22........................................................946 48 22 32 ARRANKUDIAGA LHI Elexalde, 22........................................................946 48 18 32

OROZKO HAURRESKOLA Untzueta, 5...........................................................946 33 97 13

ESKOLA PUBLIKOA Ibaiondo, 6............................................................946 33 96 15

URDUĂ&#x2018;A HAUR-ESKOLA Nafarroa, 5...........................................................945 38 33 46 ESKOLA PUBLIKOA San Frantzisko, 3...................................................945 38 35 04 ANTZINAKO ANDRA MARI IKASTETXEA Foru plaza, 5.........................................................945 38 48 30 | 49


Jakin, izan ala sentitu:

Euskaraz bizi garenon errealitatea IZAR MENDIGUREN COSGAYA

Euskara sentitzeaz gainera, jakin eta erabiltzea omen da gure erronka. Izar Mendigurenek euskaraz bizi dela dio, eta euskaraz bizitzeko, izar bakarra da ezinbestekoa: borondatea. Oztopoak urtuz egoerari buelta emateko garaia dela argi du bertsolari laudiorrak. Euskaldun bagarela erakus dezagun. Hitzez.

E

uskaraz bizitzea ez da ametsa. Niretzat, errealitatea da. Beste askorentzat, ikusi nahi ez duten errealitatea. Nori ez zaio gertatu euskaraz zerbait galdetu eta ‘Perdon, no entiendo euskera, me hablas en castellano’ entzutea?. Onartu eta erderaz galdetu egiten diogu. “Barkatu, ez dut erdera ulertzen, euskaraz hitz egiterik bai?” esanda, ordea, euskaraz erantzungo al ligukete? Txikitatik euskara izan da nire ama-hizkuntza. Niretzako, euskara ez da margarita, ez da “ orain bai, orain ez” arauaren baitako jolasa. Euskal Herria euskarak egiten duen heinean, euskara da herri honen sustraia. Gu, aldiz, lorea. Frankismo garaian debekatuta zegoela-eta, hitz egiteko beldurragatik udazkena bailitzan erori zitzaizkion hostoak. Negua ere gainditu zuen, eta belaunaldiz belaunaldiko transmisioaren ondorioz, gure liburu eta bizitzetara ailegatu da. Haiei eskerrak.

50 |


Jakin, izan ala sentitu. Aldea dago. Euskara ezagutzen ez duena euskaldun senti daiteke, baina nire iritziz ez da izango. Ingelera dakienak ez du zertan ingelesa izan behar. Gazteleraz dakiena espainiar izan edo sentitu liteke, edo ez. Bakoitza nahi duen bezala sentitu dadila. Alabaina, euskaldun izateagatik oinarrizko eskubide batzuk mugatu egiten dira herri honetan. Osakidetzara joan eta oso zaila da mediku euskaldun batekin topo egitea. Hainbat lanpostutan, euskara ez da eskakizunetan sartzen. Euskara izoztua dago. Euskara izoztu dugu. Oztopoak urtu eta egoerari buelta emateko garaia da. Kalean euskaraz egitea arrotz izango ez den eguna iritsiko dela sinistu nahi dut. Nik gazteleraz erantzuteko ahalegina egin behar izaten dudan bezala, supermerkatuko dendariak euskaraz hitz egiteko saiakera egingo duela pentsatu nahi dut. Ikasleek euskaraz ikasi eta bizitzeko aukera sortu eta baliatzea ere gure esku dago, udaberriaren zain. Egun, Aiarako bertso eskoletako irakasleetako bat naiz. Laudio eta Amurrioko bertso eskoletan dihardut, ikasle zein irakasle. Duela 30 urte, Araban sortutako aurreneko bertso eskoletako bat izan zen Aiarakoa. 10 bat euskalzale biltzen ziren Aretako Tunel jatetxean ostiralero, afaldu eta bertsotan egitera. Denborak baina, banatu egin zituen. Belaunaldi zaharrak joan ziren, baina berriak etorri dira. Laudion, Amurrion, Etxaurrenen, Urduñan… asko dira bertsolaritza hezkuntza arautuan ikasi duten ikasleak. Esan nahi dudana da, bizirauteko baldintza bakarra behar duela edozerk: borondatea. Borondatea dagoen tokian konpromisoa dago, lana. Gogoa dagoen tokian, ez dago maldarik. AEK, udal euskaltegiak, ikastetxeak, kaleak, tabernak… Urrutira joan gabe, euskara ikasteko leku bat baino gehiago dago. Antzerkian, zineman, ibilaldietan… leku eta formatu desberdinetan euskaraz gozatzeko aukera dago. Euskarak, euskal hiztunak bezala, ez du itxura bakarra. Asko gara eta asko ditu.

Kosta egiten zait onartzea, baina batzuen bizitzetan euskara ez da existitzen, ez dute euskaraz hitz egiteko ez nahi ez beharrik. Mindu egiten nau euskarari eskaintzen dioten bakarra EGA eskuratzeko ikastaroa dela ohartzeak. Ekainaren 19an Araba Euskaraz izan zen Laudion. Ibilbidearen baitan kokatutako guneak, euskararen gune bilakatu ziren. Laudioko parkean, Ugarte auzoan, herriko plazan… jendea euskaraz hitz egiten entzun ahal izan nuen, Araban euskaldun bagarela erakutsiz. Biharamunean, baina, gurasoak, tabernariak, okinak, gazteak…euskaraz hitz egitearekin gogoratu ziren? Nire ustez, euskaldun ez gaitu egun bateko jarrerak egiten. Euskarak egiten bagaitu euskaldun, jakin eta erabiltzen ez duenarentzat euskara hilda dago.

| 51


KOMUNIKABIDEAK

Komunikabideak

Aiaraldeko esparru naturalean sortu den komunikazio proiektua gara; Aiaraldeko herritarrentzako informazio baliagarria biltzen duen euskara hutsezko Interneteko ataria. Teknologia berriekin eguneratutako irudi, audio, bideo zein testuak bildu, landu, batu eta denon eskura jartzen ditugu egunez egun. Komunikabide euskalduna, modernoa, formatu anizduna, ikus-entzunezkoa, eguneratua, parte-hartzailea, sare sozialekin integratua, hurbila, irabazi asmorik gabea eta denontzako irekia gaituzu. Kazetaritza herritarra eskaintzen dugu aiaraldea.com atarian, herritarron begietatik, herritarrok sortu eta zabaldutakoa. Herritarrontzat. Baina Aiaraldea Komunikazio Leihoa komunikabide xume bat baino gehiago da. Gaurko teknologiak euskara eta euskal kulturarekin uztartuz, jendarteko eragile gisa aurkezten baitu bere burua. Euskararen normalizazioaren aldeko lana eginez, memoria historikoaren berreskurapenerako proiektuak sortuz, kultur elkarteekin bat eginez, zein eskualde naturalaren beharrei erantzun asmoz sortutako elkartea da.

946 568 554

harremanak@aiaraldea.com

Nerbioi, 1 - 3 esk.- LAUDIO 52 |

www.aiaraldea.com

ZER DIÑO aldizkaria orozkoarrei Orozkoren berri emateko bidea da. Herrian gertatzen denaz informatu gura ditu herritarrak eta, bide batez, bertako euskara ezagutarazi eta sustatu. BERBAZ KULTURA ALKARTEAk kaleratzen du aldizkaria. Zer diño 1996ko abuztuan kaleratu zen lehenengoz eta urtean lau ale argitaratzen dira, 20 orrialdekoak. Helburuak, herrian gertatzen denaz euskara hutsean informatzea eta bertako euskara ezagutaraztea eta sustatzea dira. ZER DIÑOko atal finkoetan elkarrizketa nagusia dago; azalekoa, orrialde biko komikia eta erreportajea. Komikiak ipuinetan (mitologikoak sarritan) oinarriturik egiten ditu Floren Usiak. Erreportajeak era guztietakoak dira: eztiari buruzkoa, arranen gainekoa, txorizoak egitearen inguruan… Noizean behineko atalak berri laburrak dira eta horren barruan sartzen da, esate baterako, San Antolin jaietako argazki galeriarekin argitaratutakoa.

946 33 95 86

zerdino@hormail.com

Francisco Muñoz, z/g OROZKO


KOMUNIKABIDEAK

SARAUBE

Aiarako Udalak kaleratzen duen aldizkaria. Hainbat eduki euskaraz. Laudioko Udalak hamabostean behin eta ele bietan herritarrak informatu asmoz kaleratzen duen aldizkaria. www.laudiokoudala.net

ZUIN HAUXE DA

Amurrioko Udalak hamabostean behin kaleratzen duen buletin elebiduna. www.hauxeda.com Urdu帽ako Udalak hilabetero hiritarrak hirikoaz informatu asmoz kaleratzen duen aldizkaria. Hainbat eduki euskaraz www.urduna.com

ZIKOINA

EUSKAL HERRIKO euskarazko komunikabideak BERRIA ARGIA

Euskara hutsean dagoen egunkaria. > www.berria.info < Euskarazko aldizkaria. > www.argia.com <

AIZU

AEK-k eginiko aldizkaria. > www.aizunet.org <

HABE

Eusko Jaurlaritzak euskara ikasleentzat egindako aldizkaria > www.habe.euskadi.net <

ELHUYAR

Elhuyar Fundazioak zientzia eta teknikari buruz egindako hilabetekaria. > www.zientzia.net/elhuyar.asp <

euskaraz bizi

Dendak 路 Enpresak Ikastetxeak路 Zerbitzu Profesionalak 路 ...

| 53


INTERNETEKO TRESNAK

Interneteko Tresnak www.aisia.net Aisiarekin lotura duten baliabideak aurkitzeko tresna www.argazkiak.org Euskarazko fotolog zerbitzu librea www.baieuskarari.org Ziurtagiriaren webgune ofiziala www.bertsozale.com Bertsolaritzari buruzko ataria www.eitb.com/kultura/zinema-euskaraz/ Euskarazko filmak ikusteko aukera ematen duen tresna www.elebila.eu Euskarazko Internet bilatzailea www.euskalbar.eu

Hiztegi eta baliabideak kontsultatzeko aukera ematen du, euskara, gaztelera eta ingelesaren arteko itzulpenak egiteko tresna

www.euskalerria.org Posta euskaraz izateko aukera ematen duen tresna www.euskaltube.com Bideoak partekatzeko euskarazko plataforma www.euskomedia.org Eusko Ikaskuntzaren argitalpen funtsa www.euskonews.com Euskara, kultura eta zientzia biltzen dituen ataria www.hiztegia.net Mota guztietako hiztegiak euskaraz www.ikusezazu.com Euskarazko film, dokumental eta telesailez osatutako ataria. www.iragarkilaburrak.com Iragarki laburren ataria www.katalogoa.org

Euskarazko produktuen katalogoa: filmak, jostailu eta jokoak, komikiak, eta abar.

www.merkatari.net Merkatariei euskarazko baliabideak eskaintzen dizkien leihoa www.microsoft.com/spain/windowsxp/ Windows XP euskaratzeko baliabidea euskara.mspx www.librezale/mozilla Euskaraz nabigatzeko nabigatzaile librearen euskarazko bertsioa www.sukaldean.com Etxean egiteko moduko errezetak biltzen dituen ataria www.sustatu.com

Teknologia,ekonomia eta kulturarekin zerikusia duen albistegi digitala.

www.topagunea.org Euskara elkarteen federazioa www.xuxen.com Euskarazko zuzentzaile ortografikoa www.zabaldu.com Interneten agertutako albiste interesgarrienak zabaltzen dituena www.zientzia.net Zientzia eta teknologiaren ataria www.zugaz.com Euskarazko sare soziala www.zuzeu.com Internetzaleon albistaria www.dokumentalak.com Dokumentalak euskaraz edo euskarazko azpidatziekin www.guraso.com Gurasoen premiak asetzeko gunea www.blogariak.net Blogak euskaraz sortzeko gunea 54 |


TITULAZIOAK ETA BEKAK

Titulazioak Euskararen Gaitasun Agiria eskuratzeko urtean bi azterketa deialdi egiten dira .Lehendabizikoa otsailean (izen ematea urtarrilean izaten delarik) eta bigarren deialdia irailean (izen ematea uztailean izaten delarik). Izen ematea internet bidez soilik egin daiteke, www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/euskara web gunean, hain zuzen ere.

HEZKUNTZA ARLOKO HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK 1. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA (HE1) Euskara ikastetxean harreman-hizkuntza moduan erabiltzea bermatzen du.

2. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA (HE2) Euskara, harreman-hizkuntza izateaz gain, lan hizkuntza moduan ere erabiltzea bermatzen du.

HEZKUNTZAKO LANGILEEN EUSKARA AGIRIA (HLEA) HE1 eta HE2 hizkuntza- eskakizunen arteko maila bat da. Argibide gehiago (azterketa ereduak, matrikulazioa, deialdiak, eta abar.) www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/euskara atarian eskuragarri.

HIZKUNTZA ESKOLA Hizkuntza eskoletan ematen diren helduentzako irakaskuntza, titulazio, ikasketa plan, matrikulazio, eta zerbitzuaren berri izateko, jo ezazu helbide honetara: www.eoieuskadi.net.

Bekak eta diru-laguntzak Aiaraldeko bost udalerrietako bakoitzean euskara ikasteko beka prozedura dago. Informazio zuzenagoa euskara zerbitzuetan:

AIARA, ARTZINIEGA ETA OKONDO

HABE-REN BEKAK www.habe.euskadi.net  helbidean hainbat informazio erabilgarri topatuko duzu: bekak, azterketak, material didaktikoa eta abar.

Aiarako Kuadrillaren euskara zerbitzua 945.39.91.22 cayala.alberto@ayto.alava.net

AMURRIO

Amurrioko euskara zerbitzua 945.89.11.61euskara@amurrio.org

LAUDIO

Laudioko euskara zerbitzua 94.403.48.92 euskara@laudiokoudala.net

| 55


EUSKARAREN JAIAK

Ikastolen Jaiak Ondoren aipatutako bost ospakizun hauek, Ikastolen elkarteko ikastolen hezkuntza proiektua ezagutzera emateaz gain, erronka berriei aurre egin ahal izateko baliabideak eskuratzeko asmoz antolatzen dira.

ARABA EUSKARAZ Arabako ikastolek 1981eko irailean Olarizun ospatu zuten lehen aldiz jai hau. Egun, ekaineko hirugarren igandean antolatzen dute ospakizuna.

www.arabaeuskaraz.net IBILALDIA 1978an egin zen lehenengoz Bizkaiko ikastolen jaialdi hau. Maiatzeko laugarren igandean egiten da.

www.ibilaldia.net

HERRI URRATS 1984tik geroztik Iparraldeko ikastolek antolatzen duten festa, maiatzeko bigarren igandean Senperen ospatzen dena, alegia.

www.herriurrats.com KILOMETROAK Gipuzkoako Ikastolek urriko lehen hamabostaldian egiten duten jaia.

www.kilometroak.net

NAFARROA OINEZ Nafarroako Ikastolek urriko bigarren hamabostaldian ospatzen duten jaia.

56 |

www.nafarroaoinez.net


EUSKARAREN JAIAK

Bestelako Jaiak KORRIKA 1980an hasita, bi urterik behin eta AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Herriz herri, lekukoa eskutik eskura aldatzen joaten da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea helburu duena. Euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsu eta garrantzitsuenetakoa da.

www.korrika.org

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak urtero ekainean antolatzen duen jaieguna. Orain dela 20 urte antolatu zen lehendabiziko aldiz Lasarteko hipodromoan. Ordutik gaur arte, herri eta hiri ezberdinetan ospatu da, gure eskola aldarrikatzea, hezkuntza-komunitate eta gizarte osoarekin egun eder bat partekatzea helburu nagusia izanik.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA Urtero abenduaren 3an ospatzen den eguna. 1949an, Espainiako guda zibilaren ondorioz erbestera alde egin zuten euskaltzaleek eta bertakoek lehen aldiz antolatu arren, Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzak 1995era arte ez zuten instituzionalizatu.

BERBALAGUN EGUNA 2006an ospatu zen lehen aldiz Berbalagun eguna IruĂąerrian. Ordutik eta 2010era arte, Donostian, Getxon, Gasteizen eta Arrasaten ospatu da hurrenez hurren. Ekainean izaten da Euskal Herriko berbalagun guztiak biltzen dituen jaiegun hau.

www.ehige-jaia.org ZIGOITIA EUSKARAZ__ Iraileko lehenengo asteburu bietan, bertako Kirikio euskara elkarteak antolatzen duen jaia, euskararen aldeko jaia, alegia.

ZUIA EUSKARAZ__ Murgian ekainean zehar antolatzen diren ekintza ezberdinek osatutako egitaraua.

EUSKARA__ AĂ&#x2018;ANAN MINGAINEAN__ Irailean ospatzen den euskararen aldeko festa. | 57


DEITURAK EUSKALDUNTZEKO GIDA

Deiturak euskalduntzeko gida Zergatik normalizatu abizena? Historiaren zenbait gorabehera dela medio, euskarak ez du tokirik izan administrazio idazkeran. Ondorioz, euskal hitzak gaztelaniaren sistemara egokitu zituzten garaiko eskribauek. Horren eragin nabarmena, euskal toponimoetan dugu eta, ondorioz, euskal abizenetan. Hortik, esate baterako, “Etxebarria” bezalakoak “Echevarria” ikusten ditugu idatzita nonahi, nazioarteko hizkuntza-gomendioen aurka. Zure abizenetako bat horrelakoa bada, eta euskaraz ofizialduta izan nahi baduzu, uste baino errazagoa da egin beharreko bidea.

Zein abizen alda daiteke?

Printzipioz, euskal hizkuntzan jatorria duten abizenez ari gara. 1998. urtean Espainiako Justizia Ministerioa, Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila eta Euskaltzaindiaren artean “Euskal Deituren Izendegia” onartu eta argitaratu zen. Izatez, euskal abizen gehienak batzen dituen zerrenda da, erdal eta euskal forma agertzen dituena. Aldatu nahi duzun abizena horretan balego, erraz baino errazagoa duzu, ia automatikoki egiten delako. Esandako “Euskal Deituren Izendegia” horretan ez balego, zure abizenari buruzko Euskaltzaindiaren txosten bat beharko litzateke.

Non aldatu eta zer eraman Horrelako abizen-aldaketak Bake Epaitegiak gauzatzen ditu. Zure herriko bake-epaitegira joan eta bertan galdetzea besterik ez duzu. Hona eraman behar dituzun dokumentuak: Errolda agiria. (udaletxean eskatuta) Jaiotza-agiria. (Bake Epaitegian eskatuta) NANaren fotokopia bat. Familia liburua. Soilik ezkondua bazara edo semealabarik baduzu.

58 |

Abizenak aldatzearen ondorioak Amaitzeko, kontuan izan abizenetan egin nahi dituzun aldaketek ez dutela inolako ondoriorik testamentu, eskritura eta horrelakoetan: ez dituzu aldatu behar. Familietan, banaka (amarena bai baina alabarena ez eta antzekoak) zein elkarrekin (familia osokoak) alda daitezke abizenak.


BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA

Bai Euskarari Ziurtagiria Bai Euskarari Ziurtagiria Euskal Herri osoan erabiltzen den ziurtagiria da. Guztira 1.500 entitate inguruk eskuratu dute eta honen bidez euskararen normalizaziorako urratsak hartu dituztela agerian uzten dute. Berez, ziurtagiria izateko urtero konpromisoak berritu behar dituzte eragileek eta normalkuntza prozesuan aurrera egin. Ziurtagiriak 3 maila ditu; “bidean”, “zerbitzua euskaraz” eta “lana eta zerbitzua euskaraz”. “Bidean” ziurtagiriak euskaraz jakin ez arren euskararen normalizaziorako konpromisoak hartu direla adierazten du. “Zerbitzua euskaraz” ziurtagiriak entitateak eskaintzen dituen zerbitzuak euskaraz emateko gaitasuna duela adierazten du.

EUSKARAREN BIDEAN Alanbike Kafe Antzokia

Serdepor S.L.

Aliprox Zabaleko SL

Taldesport Servicios Deportivos SL

Amurrio Futbol Club

Talleres Fuentes

Amurrioko EA

Talleres Gometegui S.L

APYMCA

Tximeleta arropadenda

Arabako Txakolina

Txotis (2004 S.C.)

Arenalde San Jose Auzotar Elkartea Arrañope taberna Bar Abajo

ZERBITZUA EUSKARAZ

Bazter taberna

Aiara Dantza Taldea

Carlos Larrinaga

Aiara Euskal Pilota Elkartea

Elkarlan U&P Asesores SC

Aiara Grafik, Digitala SL

Elur C.D. Negu Kirolak Aiara-Amurrio

Amurrio Aisia Eskaut Taldea

Etxeguren Zerbitzuak

Aresketa Ikastola

Eusko PC

Goikogane mendi taldea

“Lana eta zerbitzua euskaraz” ziurtagiriak berriz, zerbitzua euskaraz eskaintzeaz gain, barne mailan entitateak euskara lan hizkuntzatzat duela adierazten du.

Fano taberna

Frontoi Taberna

Foto Arregi Argazkingintza

Hitz logopedia

Garoa Liburudenda

Izarobe Kultur Kirol Elkartea

Gestoria Arrate SL

Tipi-tapa akademia

Goizalde

Txoko Gorri

Ziurtagiri honen bidez Aiaraldeko euskaldunek (%38,51 EUSTAT 2006) zerbitzua euskaraz non jaso dezaketen jakin dezakete, baita euskararen alde ahalegina nork egiten duen ezagutu ere.

Hyundai Eska auto kontsesionarioa

Ziurtagiria eskuratzeko zure udalerriko euskara zerbitzuarekin jar zaitezke harremanetan. Horietako batzuek ziurtagiria eskuratu edota konpromisoak hartzeko laguntza eskainiko dizute. Informazio gehiago: www.baieuskarari.org

Ind. Cárnicas Burutxaga Harategia JEZ SISTEMAS FERROVIARIOS Julene Albizua Paper Biltegia Kapritx

LANA ETA ZERBITZUA EUSKARAZ

Kaskagorri Amurrio F.T.

Aiara Eskualdeko Bertso Eskola

Laudioko LHUI

Aiaraldea Komunikazio Leihoa

Lanbide Heziketa Udal Ikastetxea

Leo Barañano abokatua

Aralar Amurrio

Luyando Ópticos

Disko Dantza

Mendiko Lagunak Mendi Taldea

Ohiturak Elkartea

Nubiola pigmentos S.L

Ziripot Euskal Folklore Taldea

Olerki | 59


ABOKATUAK LEO BARAÑANO GOITIA

Pio XII, 1 - 1C (Laudio)...........................................94 672 59 79

AHOLKULARITZA, FINANTZA eta ASEGURUAK GESTORIA ARRATE

Iturralde, 2 - behea (Amurrio)...................................945 89 02 06

ELKARLAN U&P ASESORES

Lamuza, 12 - behea (Laudio)...................................94 672 74 28

ALDERDI POLITIKOAK AMURRIOKO EA Jauregikolanda, 3 (Amurrio)......................................945 89 25 62 AMURRIOKO EAJ Frontoi, 9 (Amurrio)........................................945 02 60 67

ALTZARIAK GARAYO ALTZARIAK Jose Matia, 8-10 (Laudio).......................................94 672 04 29

ARGAZKIGINTZA ARREGI ARGAZKIGINTZA Larrinaga, 15 (Amurrio)...........................................945 89 17 41

ARROPA DENDAK KAPRITX

Armurulanda plaza, 1 (Amurrio)...............................945 89 07 16 OLYMPUS KIROL DENDA Baia, 4 (Laudio).....................................................94 672 11 36

TXIMELETA

Zumalakarregi etorbidea, 50 (Laudio)......................94 672 27 20 UNAN JANTZIDENDA Araba, 1 (Laudio)...................................................94 672 62 24

AUTOAK ETA AUTO-ZERBITZUAK AIALA MOTOR Zankueta, 8 (Amurrio).............................................945 89 22 91

HYUNDAI ESKA MOTOR

Industrialdea, pab.4-1 (Laudio)...............................94 672 81 01

TALLERES FUENTES

Goikoplaza, 24 (Laudio).........................................94 672 29 50

AUTOBUSAK SOBRON AUTOBUSAK Katuxa-Ibarra, 15 (Laudio)......................................94 672 03 85

60 |

BANKUAK ETA AURREZKI KUTXAK BBVA Frontoi, 12 (Amurrio).............................................945 89 14 11 CAJA MADRID Zumalakarregi, 38 (Laudio)....................................94 672 98 49 EUSKADIKO KUTXA Alberto Acero 10 (Laudio)......................................94 672 06 91 Mendiko, 1 (Amurrio).............................................945 89 22 20 IPAR KUTXA Landako, 1 (Amurrio).............................................945 39 32 56 RURAL KUTXA Elexondo, 10 (Amurrio)..........................................945 89 17 68 VITAL KUTXA Irabien 23 (Okondo)..............................................945 89 81 04 Areta, 31 (Laudio).................................................94 672 04 12

BIDAIA AGENTZIAK ECUADOR BIDAIAK Zumalakarregi, 11 (Laudio).....................................94 672 54 54

BITXI DENDAK ZILARKI JOYEROS Dionisio Aldama, 9 (Amurrio)..................................945 89 14 56

BOTIKAK EGIA BOTIKA Zumalakarregi, 13 (Laudio)....................................94 672 07 04 JOSE LUIS PEREDA GARCIA BOTIKA Landako, 28 (Amurrio)...........................................945 39 37 68

BURDINDEGIAK GARAYO BURDINDEGIA Elexalde, 2 (Laudio)...............................................94 672 05 35

DIETETIKA ETA ELIKADURA NATURHOUSE Jose Madinabeitia, 1 behea (Laudio).......................945 02 50 76

DISEINU GRAFIKOA GRAFIK SAREA KOOP. Telleria, 2 (Laudio)..................................................94 672 65 43

EDARIAK (NEKAZARITZA) ARABAKO TXAKOLINA

Maskuribai, z/g (Amurrio)........................................945 89 12 11 ARTOMAÑA TXAKOLINA Masalarreina, z/g (Amurrio).....................................945 89 12 11


KOMUNIKABIDEAK AIARALDEA KOMUNIKAZIO LEIHOA

Aiara, 9 (Amurrio)...................................................945 06 66 84

KOMUNIKAZIO TELEFONIKOA GIZARLINE TELEKOMUNIKAZIO KOMUNITARIOA Landaburu, 15 behea (Amurrio)...............................945 89 02 06

LANDETXEAK GARABILLA LANDETXEA Garabilla (Lanteno)................................................616 13 84 49 URDINETXE LANDETXEA San Lorenzo (Luiaondo)........................................607 477 727

KIROL ELKARTEAK MENDIKO LAGUNAK MENDI TALDEA Jose Pikaza, 3 - behea (Amurrio).............................945 02 52 55

KULTURA ELKARTEAK

HEZKUNTZA ARESKETA IKASTOLA

Aresketa auzoa, 2 (Amurrio)...................................945 89 03 60 LANBIDE HEZIKETAKO UDAL IKASTETXEA Virgen del Carmen, 17 (Laudio)...............................94 672 05 05

HORTZ KLINIKAK ARGIÑE LUYANDO HORTZ KLINIKA Frontoi, 6 - behea (Amurrio)...................................945 06 65 17

IKASTEGIAK ANTZA IKASTEGIA Ardantzazar, 1 (Laudio).........................................94 672 12 67 TIPI TAPA IKASTEGIA Ostegieta plaza, 6 (Laudio)....................................94 672 13 44

IKUSKIZUNAK DISKO DANTZA

(Laudio)...............................................................685 70 98 90

AIARA DANTZA TALDEA

Bañuetaibar, 4 (Amurrio).........................................945 02 58 53

ZIRIPOT EUSKAL FOLKLORE TALDEA

Landako 8, Kultura Etxea (Amurrio)..........................945 39 33 50

ENPRESA HAZTEGIAK AMURRIO BIDEAN Refor, z/g (Amurrio)...............................................945 89 32 80

ESKULANGINTZA FELIX PIKATZA ARRIOLA (zur-lanketa) Zeramika eraikuntza, Laudioko industrialdea...........94 672 03 25

FISIOTERAPEUTAK GAIZKA AMORRORTU Zumalakarregi, 41 (Laudio).....................................94 672 80 51

ILEAPAINDEGIAK ENEAN ILEAPAINDEGIA Baia, 6 - behea (Laudio).......................................94 643 52 60

INFORMATIKA ZERBITZUAK ALGITECH Virgen del Carmen, 37 - behea (Laudio)...............94 404 44 95 Lucas Rey, 11 (Amurrio)........................................94 404 44 95

EUSKO PC

Zumalakarregi, 47 (Laudio)...................................94 608 73 10

INPRIMATEGIAK ADI ZENTRO GRAFIKOA

Maskuribai industrialdea, pb 2-Z (Amurrio)..............945 89 08 46

SUPERMERKATUAK GARBIKETA ARAZKI GARBIKETA Jose Arrue, 7A (Laudio)..........................................94 672 80 84

GOZOTEGIAK MARTA GOZOTEGIA Elexondo, 19 (Amurrio)............................................945 89 03 49

ALIPROX ZABALEKO S.L

Zabaleko, 4 - behea (Amurrio)................................945 02 56 69 BERRIAK SUPERMERKATUA Intxaurdio, 2 (Amurrio)...........................................945 06 63 55

KIROLAK SERDEPOR S.L

Abiaga, 2 (Amurrio)..............................................945 39 36 42 | 61


LANTEGIAK JEZ SISTEMAS FERROVIARIOS S.L

Arantzar, z/g (Laudio).............................................94 672 12 00

NUBIOLA PIGMENTOS S.L

Vitoria-Gasteiz, 19 (Laudio)....................................94 672 05 70

TALLERES GOMETEGI S.L

Katuxa-Ibarra, 7 (Laudio).........................................94 672 85 05

LIBURU ETA KOPIA DENDAK GAROA LIBURUDENDA

Frontoi, 12 - behea (Amurrio)...................................945 89 09 78

LOGOPEDAK HITZ LOGOPEDIA

Virgen del Carmen, 39 (Laudio)..............................94 672 63 91

MASAJE ETA ESTETIKA ZENTROAK ZURYSA-ZEN Juan de Aranoa, 1 (Amurrio)....................................945 06 66 58

OKINDEGIAK IZA OKINDEGIA Zumalakarregi etorbidea, 30 (Laudio).......................94 672 84 94

OPARI DENDAK KARISMA Aiara, 4 (Amurrio)...................................................945 89 01 78 E&M LURRINDENDA Frontoi, 12 (Amurrio)..............................................945 06 61 40

OPTIKAK LUYANDO OPTICOS

Elexondo, 1 (Amurrio).............................................945 89 24 22 AIARA OPTIKA Larrinaga, 4 (Amurrio).............................................945 39 38 33

OSTALARITZA ALANBIKE KAFE ANTZOKIA

Dionisio Aldama, 4 (Amurrio)...................................945 89 25 08

ABAJO TABERNA

Armuru, z/g (Amurrio).............................................657 79 02 96

ARRAテ前PE

Zumalakarregi etorbidea, 45 (Laudio).......................94 672 19 58 BALTZAMENDI TABERNA-JATETXEA Benta, 9 (Artziniega)...............................................945 39 63 23 62 |

BARRICA BLANCA TABERNA Elexondo, 24 (Amurrio)...........................................619 29 11 85 BAZTER Pio XII, 2 (Laudio)...................................................94 672 22 39 ETXEZURI JATETXEA Urrutia Jauregikolanda, (Amurrio)............................945 06 62 36

FANO TABERNA

Larrinaga, 4 - behea (Amurrio).................................945 39 32 85

FRONTOI TABERNA

Frontoi, 5 (Amurrio)................................................945 89 03 77 INDRISKA Pio XII, 10 (Laudio).................................................94 672 28 62 GORKA KAFE-TABERNA Pio XII, 7 (Laudio)...................................................94 672 49 30 KILIMILIKLIK TABERNA Mendiko, 2 (Amurrio)..............................................945 39 35 82 LA ENCINA JATETXEA Garai, 4 - behea (Artziniega)...................................945 39 60 40 LAS PISCINAS Bテ。rcena, 7 (Artziniega)...........................................945 39 66 12 MESON OKONDO Irabien, 52 (Okondo)..............................................945 89 81 83 OKERANZA JATETXEA Irukurutzeta, 21 (Laudio)........................................94 672 30 39 RUBIK TABERNA Boriテアaur enparantza, behea (Amurrio)......................945 89 07 20

TXOKO GORRI

Iturralde, 1 (Amurrio)..............................................945 89 24 37

TXOTIS 2004 S.C

Frontoi, 4 - behea (Amurrio).....................................661 41 51 08

PAPERTEGIAK JULENE ALBIZUA PAPER BILTEGIA

Ugarte, 17 (Amurrio)...............................................945 89 02 27

PSIKOPEDAGOGIA GAPPA LAGUNTZA KABINETEA Dionisio Aldama, 7 (Amurrio)...................................945 39 38 49

UDALETXEAK AMURRIOKO UDALA Juan Urrutia plaza (Amurrio)............................945 89 11 61

LAUDIOKO UDALA

Herriko plaza (Laudio).............................................94 403 48 00


Lege gordailua: VI-669/2011 Editatzen du: Aiarako Kuadrilla Diseinu grafikoa eta maketazioa: INFO aiaraldea kultura eta komunikazio elkartea DATUEN EGUNERAKETA Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoak agindutakoaren arabera, gida hau osatzeko hainbat motatako entitatek emandako informazioa Cuadrilla de Ayala /Aiarako Eskualdea izeneko toki-entitatearen ardurapeko fitxategi automatizatu batean gordeko da (Cuadrilla de Ayala / Aiarako Eskualdea, Elespide 2, 01476 Arespalditza, Araba). Fitxategi automatizatu horren eguneratzea eta zuzentzea.

helburua

izango

da

gidako

Datuen titularrek, beren nortasuna egiaztatu ondoren, eskubidea dute edozein unetan beraiei buruzko datuak eskatzeko, baita horien aurka agertzeko edo zuzenketarako zein bertan behera uzteko eskaria egiteko. Horretarako jarri harremanetan Aiarako Eskualdearekin, goian aipaturiko posta helbidean edo 945 39 91 22 telefonoan.

datuak

| 63


 

Aiarako Eskualdea

64 |


Aiaraldeko Euskararen Gida