Page 30

Fagor zuzendaritzaren

jarrera antisindikala arrasate, Lucena (Kordoba), Sevilla, Gebze (Turkia),

idatziz, “ordezkaritza sindikalak enpresaren bideragarritasuna kolokan jartzen dute”; horrela salatu egin du Andaluziako CCOOtako Federakuntza Meatze-metalurgikoko Egitate Sindikalerako Idazkaritzak. Honen egiaztagiria, 2006ko urtarrilak 4ko dataz, EDESA S.COOP.ko pertsonal-buru zen Jariñe Ereño Erdozia andereak Sevillako SACko langileen ordezkariari igorritako eskutitza, non besteak beste honako hau zioen: “... ez dira kontutan hartuko, aurrekoetan bezala, gure jarduera-irizpideei buruz zuk egin dituzun egiazkoak ez diren eta doako baieztapenak, ez baitute inolako oinarririk eta ordezkari legala zaren neurrian daramazun botere-borrokaren blokeo-frogak direlako”.

Wroclaw (Polonia), hauek dira lan harremanei dagokienean Fagor Taldearen historiaren arrakasta gogoangarrietako batzuk dira, praktika antisindikal eta antisozialaren sintesia. Lehena Arrasate izan zen, 1974an sorturiko lan-gatazkari eman zioten soluzioarekin; 367 zigor ekonomiko eta 17 iraizpen. Ondoren Kordobako Lucena-n Fagor Taldearen enpresa zen Fagofri izan zen, eta hemen enpleguerregulazio espediente baten errefusari azaldutako jarrerarekin; 18 pertsonen iraizpena, hauetako gehienak CCOOko afiliatuak. Geroago, Sevillan, instalakuntzen segurtasuna eta lan-osasun baldintzak hobetzeko plantillak egindako eskaeraren aurren lantegiaren itxiera eta langile guztien iraizpena.

Badirudi Fagor Taldearen Batzorde Nagusiaren jarduerak diruaren truke dena da onaren logika aberranteari erantzuten diola. Eta helburu hau lortzearren ULGOR sortu zutenen gizarte-proiektu pozgarria sakrifikatzen ari dira, eta proiektua aurrera ateratzen aritu ziren eta diharduten gizon eta emakume guztien ospea ere. Lerro hauen bidez Batzorde Nagusia darabilzkin metodoekin bat egiten ez duen jendearen aldeko puja berde eder bat bota nahi dut, eta behin eta berriro harrituta geratzen dena ikustean ditxosozko globalizazio edo mundualizazioaren aitzakiaz eta hauen eraginei ekonomian aurre egiteko eta kooperatibak babesteko Batzorde Nagusiak hartzen dituen neurriekin. Fagor Taldearen Batzorde Nagusiaren aurrera inora begira egin gabe hartutako jarrerari esan behar diogu “printzipioak emaitzen gainetik daudela”.

Estatu espainoleko mugetatik haratago, Turkiako Gebze-ko herrian kokaturiko enpresako langileekin grinatu egin da; 11 iraizpen sindikatu turkiar batean afiliatzeagatik. Eta orain dela gutxi Poloniako Wroclaw-wko Fagor-Mastercook-eko Enpresa Batzordeko bi presidenteorde eta bi emakume langileen (bat bular-emailea eta bestea ezkongabeko ama) iraizpena, soldata-igoera eskaera bten ondoren sortutako lan-gatazkari erantzuteko. Edo Frantziako Brandt-en egin nahi duten plantillaren murrizketa; asmo hau bertako langileek hainbat hedabide eta “Les Fagoret Les Brandt” dokumentalean salatua dute. Dokumental hau Madrilgo “Documenta Madrid 08”-ko Dokumentalen Nazioarteko IV. Jaialdian bota egin dute.

Sevillan, 2008ko urriaren 2an

Batzorde Nagusiak ezartzen ari den praktika antisindikalaren aholkulariek uste dute, eta horrela dago jasota

Antonio Sánchez Acosta .A.C.-Sevillako langileen delegatua

14

ahots kooperatibista nº 21 octubre 2008  

Causas de la crisis económica. Fagor electrodomésticos. Momentos difíciles. Proyecto readucación Grupo Fagor. Cooperativismo capitalista. Co...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you