Page 1

TEKNOLOGIA BERRIAK Kalteak dakartza? Aparailu teknologiko berriak


Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoi bat da. TCP/IP protokoloak erabiltzen dituzten milioika ordenagailu daude elkarbaturik. Internet bidez erabil daitezkeen zerbitzuen artean, Web zerbitzuaz kanpo, hurrengoak aurki ditzakegu: fitxategien transferentzia (FTP), posta-elektronikoa (e-posta), elkarrizketak (txat) edo bat-bateko mezularitza. Batzuetan, Internet hitza World Wide Web "WWW"-ekin nahasten da, baina hau Interneten atal bat besterik ez da. Internetek 1969an du jatorria. Urte horretan ARPANET izeneko konputagailuen lehen konexioa ezarri zen Estatu Batuetako Kaliforniako hiru unibertsitate eta Utahko beste baten artean.

Internetaren mapa partziala. 2 nodoen artean dagoen marra bakoitza 2 IP helbideen arteko erlazioa adierazten du.


iPhone-a Apple konpainiak disenaitu eta saltzen duen multimedia edukiak erreproduzitu eta Interneten nabigatzeko prestatuta dagoen telefono mugikorra da. Bere funtzioen artean daude argazkiak ateratzea, musika eta bideoa erreproduzitzea eta testu mezuak igorri eta jasotzea. Baita ere Internet zerbitzuak eskaintzen ditu, hala nola, e-posta, web nabigatzailea eta Wi-fi konexioa. Erabiltzaileak aginduak multi -puntuzko LCD pantaila ukigarri baten bitartez ematen ditu, botoi eta teklatu birtual batzuen bidez. iPhone-ak, banda laukoitzean (2.5 G) funtzionatzen du. Seriez Mac OS X nabigazio sistemarekin eta iPod musika errepoduktorearekin saltzen da. Beste ezaugarri batzuen artean, Wi-Fi (802.11 b/g) eta Bluetooth 2.0 konexioak daude, eta 2 megapixeletako argazki-kamera bat ere badu.


Aurreikusitako zaharkitzeaz hitz egiten dugunean produktu edo zerbitzu baten bizitzaren bukaera planifikatuaz hitz egiten ari gara, hau fabrikatzaileak edo empresak programatzen du produktu edo zerbitzua diseinatzen ari direnean. Honek erosleak erositako produktua hautsi egiten denean, berriagoa den produktu bat erostera edo hautsitakoa enpresara konpontzera bidaltzera behartzen du, beraz enpresari benefiziatzen dio, diru gehiago irabaziaraziz, baina honek arrisku bat dakarkio empresa sortzaileari;erosleak beste empresa bati erosteko aukera du . Zaharkitze hau txip baten bidez burutzen da, txip hau edozein produktu elektronikoetan jartzen da eta garantia bukatzerakoan txip honen programazioak aparatu elektronikoa hautsi egiten du.

Teknologia Berriak  

Aldizkaria