Issuu on Google+

KOMUNIKAZIO PROIEKTUAK EUSKARA ETA GAZTELANIA LANTZEN LEHEN HEZKUNTZA B00 https://sites.google.com/site/komunikazioproiektuak/home/sarrera Web gune honen helburua honakoa da:Hizkuntzen Trataera Bateratuaren ikuspegitik abiatuta, EAEko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumak aldarrikatzen duenarekin bat datozen euskara eta gaztelania lantzeko komunikazio-proiektuak, sarean libre eta eskuragarri daudenak, biltzea eta antolatzea. EAEko hizkuntza irakasle askok hauxe galdetzen dute sarritan:baina, badago programazio osoa antolatzeko komunikazio-proiektu nahikorik? Baietz uste dugu. Alde batetik, EAEko Hezkuntza Berriztatzeko Sailaren ekimenez Hizkuntzen Trataera Bateratua programak egindako unitateak eta materialak daude eskuragarri; eta bestetik, irakasle askok egindako proiektuak. Batzuk besteekin uztartuta, LH eta DBHrako programazioak osatu daitezkeela uste dugu. Sites gune honetan, hamaika komunikazio-proiekturen erreferentziak eta deskribapenak emango dira eta horretaz gain, euskara eta gaztelania arloetako programazio bateratuak egiteko orientabideak azalduko dira.


Nola dago antolatuta?

Komunikazio-Proiektuak EUSKARA ETA GAZTELANIA LANTZEN o SARRERA INTRODUCCIÓN o PROGRAMAZIOA. ORIENTABIDEAK / PROGRAMACIÓN. ORIENTACIONES o LEHEN HEZKUNTZA / EDUCACIÓN PRIMARIA  1. zikloa  2. zikloa  3. zikloa  3 zikloa. Proiektu globalak  3 zikloa. Euskera  3 zikloa. Castellano  LH3 textos expositivos  LH3 textos narrativos  LH3 textos argumentativos  LH3 textos instructivos o BIGARREN HEZKUNTZA / EDUCACIÓN SECUNDARIA

LH Lehen Hezkuntzan, berriz, komunikazio- proiektuak zikloka antolatuta daude eta proiektu gehienetan hizkuntza ez ezik curriculumeko beste arloren bat ere garatzen da. Horrenbestez, etapa honetan, DBHn ez bezala, testu-tipoen eta testu-generoen ardatza ez da ardatz nagusia.

Zein da materialaren jatorria? Material anitz eta askotarikoa bildu da, baina bi ezaugarri hauek ditu: -Komunikazio-proiektuak dira. Ikasleek benetako komunikazio egoera batean txertatuko diren ahozko testuak zein testu idatziak sortuko dituzte.


-Sarean eskuragarri daude eta Euskal Autonomia Erkidegoan sortutakoak dira. - Egile eta jatorri anitz dituzte: -Hizkuntzen Trataera Bateratua (HTB) programak egindakoak -HTB mintegietako irakasleek egindakoak (G02-Irunen eta B07Getxon) -Oinarrizko Gaitasunak garatzen laguntzeko sekuentzia didaktikoak -Ikasketa-lizentzia izan duten irakasleek egindakoak -Garatu ikastaroetan irakasleek sortutakoak -Agregan dauden Hezkuntzarako Objektu Digitalak (HOD) ‌ Komunikazio-proiektuak egin dituzten irakasle eta aholkulari guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, euren lana guztion onerako izango delako.


1-

Programazioa. Orientabideak:

Web gune honek hizkuntzak lantzeko proiektuak modu bateratuan programatzeko lanabesa izan nahi du irakasleentzat. Bertan, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako komunikazio–proiektuak proposatzen dira. Programazioari dagokionez, edukiak banatzeko eta mailaz maila antolatzeko, hiru ezaugarri hauek kontuan hartu: • Hizkuntza-komunikazio gaitasunaren garapena. •

Testu-tipoen eta testu-generoen aniztasuna.

Hizkuntz trebetasunen garapena (hitz egin, irakurri, entzun, idatzi, solasean aritu).

PROGRAMAZIO BATERATUA EGITEKO ORIENTABIDEAK Webgune honetan bildutako materialek ezaugarri jakin batzuk dituzte. Horiexek dira gelako lanaren abiapuntua eta helmuga:

1. Metodologia: ikuspegi komunikatiboa Proiektu horietan ikuspegi komunikatiboa aldarrikatzen da eta horren araberako metodologia bultzatzen da. Horren ondorioz, hizkuntzak lantzeko benetako komunikazio-xedea duten proiektuak edo atazak proposatzen dira. Testuen aniztasuna da helburua. 2. Antolaketa: proiektuka Hizkuntzen curriculum-edukiak proiektuen bidez lantzea proposatzen da. Proiektuen ardatza da komunikazio-egoera bati erantzuna eman behar dion testua (ahozkoa nahiz idatzizkoa) sortzea. Hartara, proiektuak garatzeko, ekoitziko den testuaren egitura, hartzailea, komunikazio xedea... hartu behar dira kontuan. Testua ekoiztean, bestalde, hizkuntzari eta horren erabilerari buruzko hausnarketa bultzatuko da.


3. Azken ekoizpenak: testu-generoak Hiztunok hizkuntza erabiltzen dugunean, ahozko eta idatzizko testuak sortzen ditugu: albisteak, ahozko azalpenak, gutunak, oharrak, curriculum-viteak, erreklamazioak, ipuinak... Beraz, ikasleek hizkuntzaren erabilerak ikasteko, testuak ekoitzi eta ulertu behar dituzte eta testu horiek ulertzeko eta sortzeko prozesuan erabili duten hizkuntzaren inguruko gogoeta egin. Testu aniztasuna sailkatzeko tresna eta baliabidea testu tipologia da. aldi berean, berori da planteamendu honen oinarri. Hartara, ikasleek testu-tipo bera, narrazioa, esaterako, hizkuntza batean eta bestean proposatuko diren testu-genero desberdinen bidez (irrati-kronika, albistea ...) jorratuko dute. NOLA ANTOLATU PROGRAMAZIOA? Hizkuntzen curriculumak, derrigorrezkoa berau, zehazten duenarekin bat etortzeko, honako antolaketa-irizpideak kontuan hartzea aholkatzen diegu irakasleei: • Programazioa antolatu hiru testu-tipo handien arabera: narrazio-, azalpen- eta argudio-testuak. • Testu-tipo horiei lotutako ahozko eta idatzizko testu-generoen ulermena eta ekoizpena proposatu. • Errentagarritasun didaktiko handiena ematen duten gaiak eta testugeneroak hautatu. • Ikasleen komunikazio beharrak eta interesak kontuan izan. • Ikasmaila bakoitzean testu-tipo guztiak eta hizkuntzaren erabileraeremu guztiak landu. • Euskera eta gaztelania lantzeko, testu-tipo bera, baina testu-genero desberdinak proposatu. • Testu-genero askotarikoak landu. • Ikasleek sortuko dituzten testu idatzien eta ahozkoen arteko oreka bermatu. •Ikasleen lan kooperatiboa bultzatu eta gaitasun eta ahalmen desberdineko ikasleen arteko interakzioa sustatu. • Beste arloetako edukiak uztartu, Lehen Hezkuntzan batez ere.


LEHEN HEZKUNTZAN Atal honetan Lehen Hezkuntzan erabil daitezkeen hainbat komunikazio-proiektu bildu dira. Proiektuak zikloka antolatu dira: •

1. zikloa: oso proiektu gutxi jaso dira, baina irakasleen laguntzaz orria hornitzea espero dugu.

2. zikloa: orri honetan bildutako adibide guztiak proiektu globalak dira. Hizkuntza bat edo bi lantzeaz gain, arloak ere lantzen dira: matematika, inguruaren ezaguera, arte hezkuntza…

3. zikloa: orri honetan hiru azpi-orri bildu dira eta, bertan, alde batetik proiektu globalak eta bestetik, euskara edo gaztelania lantzeko komunikazio-proiektuak jaso dira: o o o

Proiektu globalak: hizkuntza bat edo bi lantzeaz gain, arlo kurrikularrak ere lantzen dira. Euskera: euskera hizkuntza lantzeko proiektuak bildu dira. Gaztelania: gaztelania lantzeko proietuak bildu dira, testu-tipoen arabera sailkatuta: narrazio- testuak, argudio-testuak, azalpentestuak edo jarraibidezko-testuak.

Programazio bateratua egiteko, behar-beharrezkoa da euskera eta gaztelania irakasleak elkartzea eta eta aurreko ataletan emandako irizpideak kontuan harturik, orri honetan eta hurrengoetan dauden proiektuak hautatu eta adostea. Gune honetan aurkezten diren proiektuen deskripzioa oso xumea da. Lehendabizi, ikasleek ekoitzi behar duten testu-generoa zehazten da; gero, proiektuaren izenburua eta ondoren ea proiektua digitala ala digitalizatua den : "proiektu digitalak" sarean eginda daude eta zuzenean online lan egiteko aukera ematen dute. "Proiektu digitalizatuek", berriz, deskargatzeko eta inprimatzeko aukera ematen dute, baina sarean ere erabil daitezke. Azkenik, proiektuaren azalpen laburra ematen da. Kasu guztietan, denak irakasleen eskura daude. Subpáginas (3): 1. zikloa 2. zikloa 3. zikloa

1. zikloa


Hizkuntzen Trataera Bateratua Euskera, Gaztelania eta Ingurune arloa Iragarkia (euskara)/ fĂĄbula (castellano) Konponbide bila Proiektu digitalizatua Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako proposamen honek ingurune, euskera eta gaztelania hartzen ditu. Proiektuaren ardatza argudio testua da; ikasleek ikasgelan izan ohi dituzten arazoak aztertuko dituzte. Euskaraz, "Desberdinak izatea gustatzen zaigu" izenburupean, ikasleek iragarki idatziak gauzatuko dituzte. En castellano, tienen que aprender a participar en interacciones orales en las que opinen con educaciĂłn y respetando las reglas socio-comunicativas. El trabajo en "Conocimiento del medio" se centra en las costumbres de los diferentes paĂ­ses y en las normas bĂĄsicas de convivencia. Hizkuntza eta Matematika Azalpena Buruketak ebazteko hizkuntza-baliabideak Proiektu digitalizatua Askotan, buruketak matematika esparruari soilik dagozkion ataza gisa ulertu izan dira. Alabaina, matematikakoak baino gehiago hizkuntzakoak dira garatu behar diren trebetasunak: nagusiki, ulermen-estrategiak landu behar diren neurrian edota buruketa bat ebazteko urratsak ahoz adieraztean sortzen diren zailtasunak agerian geratzen diren neurrian. Sekuentzia didaktiko honek ikasleek egoera problematikoen aurrean ulermen-estrategiak eta adierazpenerako zenbait baliabide aplikatzea du helburu. HIzkuntza. Literatura Poesia Errezitaldia Gu ere olerkari Proiektu digitalizatua Udaberrirako, poesia-errezitaldia prestatu behar da, bai ikasleek eurek sortutako olerkiekin, bai olerkari ospetsuek idatzitakoekin. Proiektu xume honetan, zenbait olerkari ospetsuren lanaz gozatu, eta haiek erabilitako zenbait trikimailu ikasiko dituzte ikasleek. Horrela, eurek ere sormen handia dutela eta olerkigintza plazer-iturri izugarria izan daitekeela konturatuko dira.

2. zikloa


Proiektu globala Freskagarriak Proiektu digitalizatua Unitate didaktiko luze honetan proposatzen den lan orokorra hauxe da: ikasleek beraiek asmatutako freskagarri bat diseinatu, egin eta ikaskideentzat salmentan jarriko dute. Horretarako, merkatuan dauden freskagarriei buruzko informazioa lortu eta freskagarrien kontsumoa zenbatekoa den aztertu beharko dute; eta, gero beraiek asmatutako freskagarria diseinatu eta egin, eta salmentan jarri. Horrez guztiaz gain, baina, beste hauek ere egin beharko dituzte: produktu horien etiketak eta publizitatea aztertu, diseinatu eta egin; zenbait aukerarekin saiakuntzak egin; kalkuluak egin eta sortuko diren matematikako problemak ebatzi. Hizkuntzen Trataera Bateratua Euskara, Gaztelania eta Ingurune arloa Kondairak (euskaraz) / Noticias (castellano) Basoko kondairak Proiektu digitalizatua Lehen Hezkuntzako bigarren ziklorako proposamen honek ingurune, euskera eta gaztelania hartzen ditu barne. Proiektuaren ardatza narrazio testua da; ikasleek basoa oinarritzat hartuta, berriak (gaztelania arloan) eta kondairak (euskara arloan) landuko dituzte.Ingurune arloan basoa ekosistema gisa aztertuko dute eta bertan bizi diren izaki bizidunen arteko harremanak, bai eta gizakiaren eragina izaki horien eboluzioan ere. Hizkuntzen Trataera Bateratua Euskara, Gaztelania eta Ingurune arloa Jarraibideak (euskara) / Informe escrito (castellano) Ikertzaileak gara Proiektu digitalizatua Proiektuaren ardatza azalpen testua da; ikasleek "Lanak eta makinak" gaia ikertuko dute. Euskara arloan makina bat asmatu behar dute, eta erabiltzeko jarraibideak idatzi. Gaztelania arloan, galdesortak prestatu eta lanbideei buruzko ikerketa egingo dute. Emaitza txosten batean jasoko dute. Azkenik, ingurune arloan makinei esker nola bilakatu den gizakien lana aztertuko dute.

Hizkuntzen Trataera Bateratua Hizkuntzak, Ingurunea, Arte Hezkuntza, Matematika, IKTak. Azalpen-testua eta narrazio-testuak


Asmatzaileak eta asmakizunak Proiektu digitalizatua Teknologia ikasgaiari hasiera emateko, gizakien bizimodurako asmakizun garrantzitsuenen inguruan egingo dute lan, azalpen- eta narrazio-testuak landuz. Hizkuntzen Trataera Bateratua Euskara, Gaztelania eta Ingurune arloa Elkarrizketak eta elkarrekin ondo konpontzeko arauak Konponbide bila gabiltza/ Normas de convivencia Proiektu digitalizatua Proiektu bateratu honetan, Gizarterako eta Herritartasunerako gaitasunaren garapenari laguntzeko sekuentzia didaktiko bi proposatzen dira: Konponbide bila gabiltza eta Normas de convivencia. Proiektuko bi sekuentzia didaktikoen bidez ikasleek elkarrekin konpontzeko arauak idatziko dituzte gaztelania arloan eta elkarrizketak eginez hizkuntzen eta ohituren inguruan hausnartuko dute euskara arloan. Azken ekoizpenak (elkarrizketak eta dekalogoak) horma-irudi digital batean argitaratuko dituzte. Hizkuntzak (euskara, ingelesa eta gaztelania) eta Arte Hezkuntza Eskutitz formala eta arautegia Ikasturte hasieran eskola antolatzen Proiektu digitalizatua Ikasturte hasieran gauza asko berrantolatu behar izaten dira eskolan: materiala, gelako arautegia‌. Irakasleok aritu ohi gara zeregin horretan, baina uste dugu ikasleek ere zer esan eta zeregin handia dutela eginkizun honetan. Partaide bihurtuko ditugu, eta laguntza eskatuko diegu.

Hizkuntzak eta beste arloak Azalpen-testua ahozkoa eta idatzia Etxea eraikitzen parte hartzen duten langileak Proiektu digitalizatua Sekuentzia hau proiektu global eta eleanitz orokorrago baten barruan txertatuta dago. Proiektuan ikasleek gaia era anitzetan aztertuko dute: etxea inguru fisiko bezala eta baita inguru afektibo eta kultural bezala ere. Umeek produktu bat osatuko dute: liburutegian uzteko liburu elebiduna egingo dute eta liburutegian utzi aurretik beste geletako ikasleei aurkeztuko diete. Hizkuntza eta Ingurune arloa Ahozko azalpena


Landare bat hazteko baldintza egokiak aztertzen Proiektu digitalizatua Eskolako orturako hazitegia prestatu behar da. Hori dela eta, landareak hazteko baldintzarik egokienak zeintzuk izan daitezkeen jakin beharra dago. Helburua 1. zikloko ikasleei, haien hazitegia prestatzerakoan, landareak erarik egokienean hazteko aholkuak ematea da. Horretarako, PowerPoint aplikazioa erabiliz, aurkezpena prestatuko dute, ahozko azalpenari laguntzeko.

Hizkuntza eta Ingurune arloa Azalpena eta argudioa Dieta orekatua Proiektu digitalizatua Gaur egun elikadura ohitura txarrek eragin dezaketen kaltea ekiditeko beharbeharrezkoa da, lehenengo eta behin, haurrek elikagaiak ezagutzea eta zer jaten duten jakitea, gero, euren dieta nola orekatu ikas dezaten. Proposamena honakoa da: bakoitzak jaten duena eta jan beharko lukeena alderatu, eta astebeteko dieta orekatua planifikatzea eta haren aldeko argudioak ematea. Hizkuntza eta Ingurune arloa Azalpen idatzia Animalien Albuma Proiektu digitalizatua Ikasleek, taldeka, animalia bat hautatu eta horren inguruko azalpena emateko informazioa bildu, hautatu eta laburtu egingo dute. Gero, denen artean animalien albuma osatuko dute. Power pointa erabiliko dute azalpenak idazteko eta denen ekoizpenak bildurik, albuma Ikastetxeko web gunean eskegiko da edo liburutegian ikusgai jarriko. Hizkuntza arloa Eztabaidatzeko arauak Ni, alde eta zu, kontra Proiektu digitalizatua Sekuentzia didaktiko honen helburua ahozko elkarreragina lantzea da. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna osatzen duten dimentsioetako bat izanik, elkarrekintza ikasleek landu behar duten dimentsioa da. Hala ere, komenigarrira da proiektu orokor batean integratzea. Sekuentzia honetako jardueren bidez, ikasleek elkarrekin eztabaidatuko dute eta eztabaidarako estrategiez hausnartuko dute. Grabazioa egingo da auto-ebaluazioan eta koebaluazioan trebatzeko.


Hizkuntza arloa (gaztelania) Cómic ¡Vamos a hace un cómic! Proyecto digitalizado Los relatos mixtos que combinan textos e imágenes tienen cada día mayor presencia en la vida del alumnado, por ello, es necesario desarrollar habilidades específicas para la comprensión de estos géneros textuales. Los alumnos y alumnas van a realizar una exposición de cómics para colocarlos en la biblioteca del centro, para publicarlos en el periódico del colegio, para colgarlos en la web del centro…

3. zikloa Lehen Hezkuntzako 3. zikloan hiru azpiorri daude:


• • •

Proiektu globalak: hizkuntza bat edo bi lantzeaz gain, arlo kurrikularrak ere lantzen dira. Euskera: euskera hizkuntza lantzeko proiektuak bildu dira. Gaztelania: gaztelania lantzeko proiektuak bildu dira testu-tipoen arabera bilduta: narrazio- testuak, argudio-testuak, azalpen- testuak edo jarraibidezko-testuak.

Programazio bateratua egiteko, behar-beharrezkoa da euskera eta gaztelania irakasleak elkartzea eta eta aurreko ataletan emandako irizpideak kontuan harturik, orri hauetan dauden proiektuak hautatu eta adostea. Beheko koadroan, ziklo honetarako jaso diren komunikazio-proiektuak daude testu-tipoen eta erabilera eremuen arabera, testu-generoka antolatuta. Programazio bateratua egin ahal izateko komenigarria litzateke euskara eta gaztelania lantzeko komunikazio-proiektuak alderatu eta programazioetan ikasleek ekoitziko dituzten testuak bi hizkuntzen artean banatzea, hizkuntza batean ikasi eta landutakoa beste hizkuntzan erabiltzeko eran.


Azalpen testuak Ikaskuntzari Ahozko lotutako testuak azalpena Foiletoa Gonbita Definizioak Kontzeptu mapak Kartelak eta infografiak Galdetegia Albuma

Hedabideetako testuak

Exposición Folleto Inkesta Revista radiofónica Entrevista

Pertsonen arteko harremanetako testuak Erakundeetako testuak

Dekripzioa Elkarrizketak

Narraziotestuak

ArgudioJarraibidezko testuak testuak Iragarkiak Jarraibideak Cartel publicitario

Albisteak Komikiak

Mahai ingurua

Errezetak Recetas

Biografía Noticia Cómic

Debate Carta al director Crítica Columna de opinión

Gutuna

Mezu elektronikoak Gure araudia Itinerario Araudia

Gutuna Gutun formala

Reglamento Carta formal Literatura testuak

Txostena Retrato

Ipuinak kontakizunak bertsoak Narrazioak Antzezlana Cuento Fábula

3 zikloan Proiektu Globalak:


Proiektu globala Testu-genero anitz Kantaurik Mediterraneora Ebron barrena Proiektu digitala Ebron barrena bidaia egiteko proposamen didaktiko global honetan ikasleek bidaia birtuala egingo dute kalkuluak eta planak burutuko dituzte eta aldi berean, geografia, historia eta ingurune gaiak jorratuko dituzte. Hizkuntzari lotutako honako atazak burutuko dituzte : Mapak antolatu, Uraren zikloa: narratzaile izan,Istorioa bukatu, Wikipediarekin ikasi, Altxorraren bila, Komiki bat egin, Ikasteko metodoak, Aurkezpen interaktiboa, Mañuetako kontuak, Poster digital bat, Film bat egin, Sare sozialak, Historia adierazi, Zu ere kontalari, Wikian idazle, Comte i canta , Debate bat egin, Amaieran hitzaldia. Hizkuntzen Trataera Bateratua Euskara, Gaztelania eta Ingurune arloa Mahai-ingurua (euskara) / Artículo de opinión (castellano) Bazterkeriaren aurka Proiektu digitalizatua Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklorako proposamen honek ingurune, euskera eta gaztelania hartzen ditu barne. Proiektuaren ardatza argudio testua da; ikasleek gizartean egiten diren era askotako bazterkeriak aztertuko dituzte. Euskaraz bazterkeriak hizpide izango dituen mahaingurua grabatuko dute. En castellano, por su parte, elaborarán artículos de opinión que recojan las conclusiones de la discusión sobre el tema. Ingurune arloan, berriz, migrazioei buruz, arrazoiak eta eraginak aztertuko dituzte.

Euskara/Arte Hezkuntza/Tutoretza Deskribapena eta Araudia Ikasturte Berria: Honelakoak gara eta honela jardungo dugu Proiektu digitala Lehen Hezkuntzako 3. zikloa hasten dutenean, ikasleek hainbat aldaketa bizi ohi dituzte: ziklo eta ikasturte berria, irakasle berriak, adinaren berezko aldaketak… Horregatik, sekuentzia honetan norberari eta eskolako jardunari buruzko gogoeta egitea proposatzen da. Ikasleek euren deskribapena egingo dute alde batetik eta ikasgelako araudia idatziko bestetik, nolakoak diren eta nolako zaletasunak dituzten beste kideei jakinarazi eta elkarren artean sor litezkeen liskarrak eta tirabirak konpontzeko. Horiek guztiak “Honelakoak gara eta honela jardungo dugu” liburuxkan jasoko dituzte. Araudia ikasturtean zehar osatuko dute.


Euskara/ IKTak/ Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera Albisteak Kazetariak Gara! Berria, berria! Proiektu digitala Egunkaria zabaltzen dugunean errealitate arrotza zein gertukoa azaltzen duen mundu bat aurkitzen dugu. Komunikabideek, oro har, eta prentsak, bereziki, "eskola mundua" ingurune erreal batean kokatzeko aukera ematen digute. Sekuentzia didaktiko honen bitartez prentsa ezagutzeko eta ekoizteko lehen pausuak emango dituzte ikasleek eta albistea da landuko duten testu-generoa. Testuak sortu eta jendaurrera eramateak, kasu honetan egunkaria argitaratzea, zentzu handia hartzen du egungo hezkuntza proiektuan, ikasleek egiten duten lana helburu batez egiten baitute: albistea eta egunkaria bestek irakurtzeko sortzen dute, beraien interesak komunikatzeko.

Euskara eta literatura/ Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera/ Arte Hekuntza Narrazioak, ipuinak Kontalariak Gara!

Proiektu digitala Egungo eskolan mintzamena lantzea ezinbesteko egitekoa da; izan ere, gizarteak komunikatzaile eraginkorrak eskatzen ditu. Horregatik, Lehen Hezkuntzan hasita ikasleei jendaurrean ahoz komunikatzeko eta beldurra kentzeko jarduerak proposatu eta tresnak eman behar zaizkie. Sekuentzia didaktiko honen bitartez, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleak literaturaren munduan murgilduko dira beste ikaskide batzuei narrazioak eta ipuinak modu adierazkor eta eraginkorrean kontatzeko. Literatura komunikazioa da, ipuinak ahoz kontatu eta elkarrekiko komunikazioa sendotzeaz gain, ikasleak jostatu eta irudimena piztu eta garatuko dute. Narrazio eta ipuinen balio komunikatibo horri eutsi nahi zaio sekuentzia honetan. Hori guztia lortzeko, ahoskatze-prozesuan parte hartzen duten gorputz sistemak ezagutu eta hobeto ahoskatzeko ariketak eginda, askotariko narrazioak irakurri eta entzungo dituzte eta jendaurrean kontatuko dute hautatu duten narrazioa.

Hizkuntzak (euskara eta literatura, gaztelania, ingelesa) Elkarrizketak, jolasen bilduma eta gonbitak Betiko Jolasak


Proiektu digitala Lehen Hezkuntzako 3. zikloan burutzeko sekuentzia dugu hau. Ikasleei jarduera ludiko bat antolatzea proposatzen zaie, betiko jolasen eguna, alegia. Ikasleek pertsona nagusiak edo aitona-amonak elkarrizketatuko dituzte haien haurtzaroko jolasei buruzko informazioa lortzeko. Informazio horretatik

abiatuta, jaialdia antolatuko dute; horretarako, jolasen bilduma sortu eta gonbitak idatziko dituzte. Belaunaldien arteko loturak sustatzea eta ohituren inguruko ikerketa txikia egitea dute ardatz ikasleek egingo dituzten elkarrizketek eta burutuko dituzten jarduera guztiek. Beraz, sekuentzian zehar ahozko zein idatzizko jarduerak eta talde-antolaketa askotarikoak proposatzen dira, eta ikasleek informazioa jaso, kudeatu, testuak sortu eta lanak argitaratuko dituzte. Halaber, IKTak sekuentzian txertaturik daude. Planteamendu didaktikoa, hau da, ikaslearen materiala, Internet eremuan aurkezten da eta ikasleek internet bidez ere sortu egingo dute (testu editorea erabili, soinu edota bideo artxiboak ekoitzi eta egindakoa argitaratu eta partekatu...). Irakasleak erabakiko du sekuentzia bere osotasunean erabili edo jarduera batzuk aukeratu, beti ere ikastaldearen arabera. Oharra** Elkarrizketak elkarrizketatuen hizkuntzan prestatu eta egingo dira, jolasen bilduma euskaraz egingo da eta gonbitak inguruaren zein partaideen hizkuntzen arabera.

Euskara eta literatura/ Arte Hezkuntza Komikia Komikiman Proiektu digitala Hizkuntzaren funtzionaltasuna gertaerak kontatzeko jardueretan isla daiteke. Kontaketak gizakien inguru soziokultural guztietan agertzen dira. Gainera, testua eta irudia bateratzen dituzten narrazio testuak (komikiak, filmak, serieak, Internet ingurua...) gero eta ohikoagoak dira ikasleen bizitzan. Horregatik kode desberdinak dituzten testu-genero hauek ulertzeko trebetasunak garatu behar dituzte ikasleek. Proposamen honetan eurek sortuko dituzten komikien erakusketa egingo dute eskolan eta ikasgelako blogean argitaratuzko dituzte. Hala, komikiak irakurri eta


komikiaren ezaugarriei buruzko gogoeta egin, oinarrizko hiztegia landu, estilo zuzena eta zeharkako estiloa bereizi, narrazio-testutik komikira dauden aldeak behatuko dituzte eta azkenik, testuaren planifikazioa eginda komikia sortuko dute. IKTak sekuentzian txertaturik daude: sekuentzia, jarduerak eta baliabideak Internet eremuan aurkezten dira eta ikasleek, komikiak sortzeko aplikazioa erabiliz, sortu ere egingo dituzte eta blogean publikatu. Irakasleak erabakiko du sekuentzia bere osotasunean erabili edo jarduera batzuk aukeratu, beti ere taldearen ezaugarrik kontuan izanik. Euskara eta literatura/ Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera/Arte Hezkuntza Antzezlana Antzezten! Proiektu digitala Antzerkia da ikasleei proposa dakiekeen jarduera hezigarrienetariko bat. Gainera, oso harrera ona izaten du. Ohikoa da antzerkiaren presentzia eskolan, ikasturte amaierako ekitaldietan nahiz ikasturtean zehar egiten diren jaialdietan. Antzerkia motibazioa, eskolarekiko interesa, espresatzeko gaitasuna, sormena, hizkuntza gaitasunak ‌ garatzeko baliabide gisa proposatzen da. Antzerkian, bestalde, ikasleen arteko elkarreragina ezinbestekoa da. Sekuentzia honetan, batez ere, ikasgela, bertan bizi izandakoak eta testuinguru pedagogikoa ditugu helburu, nahiz eta beste ikaskide batzuekin partekatzea ere proposatuko den. Ikasleek ikus-entzunezko testuak ikusi, entzun eta idatzizko teatro testuak irakurriko dituzte eta horietako bat sortuko dute. Ibilbide horretan, antzerki testuen ezaugarriei buruzko gogoeta egingo dute, oinarrizko lexikoa landu, estilo zuzena eta zeharkako estiloa ezagutu, ahozko zein gorputz adierazpena jorratu eta eszenografia prestatuko dute. IKTak sekuentzian txertaturik agertzen dira; izan ere, sekuentzia, jarduerak eta baliabideak Internet eremuan aurkezten dira. Ikasleek IKTen bidez sortuko dute beren antzezlana, testu editorea erabiliz, eta gero grabatu eta publikatu egingo dute. Irakasleak erabakiko du sekuentzia bere osotasunean erabili edo jarduera batzuk aukeratu, beti ere taldearen ezaugarrik kontuan izanik.


Euskara eta literatura/ Arte Hezkuntza Ahozko azalpena Izena duen guztia omen da Proiektu digitala Euskal Herriko mitologia gure kulturaren ondarea den aldetik ikasleek ezagutu behar duten eremua da. Eremu erakargarri eta ezezagun honek baditu makina bat elementu eta pertsonaia berezi, bai deskribatzeko, bai irudimenak lagun, irudikatzeko. Unitate honetan kondairen eta mitoen munduan buru-belarri sartuko dira ikasleak eta nahiz eta esukal mitologia bere osotasunean ez arakatu, Euskal Herriko pertsonaia mitologikoei buruz idatzi eta kondairak aurkeztuko dituzte gelan eta gelako/ikastetxeko blogean argitaratuko dituzte. Hori guztia garatzeko, ikasleek pertsonaia mitologikoei buruzko informazioa bilatu, aukeratu eta moldatu beharko dute eta kondairak entzun edo irakurrita, bat hautatuko dute. Kondaira hori berridatzi egingo dute eta aurkezpen digitala sortu. IKTak txertaturik agertzen dira sekuentzian zehar. Jarduerak eta baliabideak Internet eremuan aurkezten dira eta ikasleek sortu ere egingo dute, testu editorea, aurkezpen programa, partekatzeko aplikazioak erabiliz eta blogean publikatuz. Irakasleak erabakiko du sekuentzia bere osotasunean erabili edo jarduera batzuk aukeratuko, beti ere ikastaldearen ezaugarriak kontuan harturik.

Euskara eta Ingurune arloa Narrazioak Erdi Aroa Proiektu digitalizatua Hizkuntza eta Ingurune arloak lantzeko sekuentzia digitalizatu honetan ikasleek Erdi Aroko gizartea aztertuko dute. Modako filmetatik (El se単or de los anillos, Harry Potter, Eragon, etab.) abiatuta, ipuin klasikoak erabiliko dira Erdi Aroa ezagutzeko.

Euskara, Matematika eta Ingurune arloa Eskaera gutuna Biztanleria Proiektu digitalizatua


Gaurko gizartean idatzizko testuak gero eta gutxiago erabiltzen badira ere, ikasleek oraindik erabili egin beharko dituzte bizitzan, eta, horregatik, erremintak eman behar zaizkie horrelako testuak menperatzeko. Hori dela eta, eskaera-gutuna idazten ikasiko dute Hizkuntza, Ingurunea eta Matematika arloak bere baitan biltzen dituen sekuentzia honetan. Hartara, gure herriak izan duen biztanleria-hazkundea aitzakia moduan hartuta, Udalari gutun bat idatziko diote ikasleek, biztanleriaren aldaketak direla-eta herrian sortu diren behar berriengatik eskaerak egiteko. Euskara, Matematika, Arte Hezkuntza eta Ingurune arloa Galdetegia eta gutun formala Herriko edukiontzien kokapena aztertuz Proiektu digitalizatua Sekuentziak arlo hauek hartzen ditu barnean: Hizkuntzak, Ingurunea, Adierazpen artistikoa, Matematika. Gaia: Herriko edukiontzien kokalekua aztertuko dute, kokalekuei buruzko argudio testua idatzi eta alkateari eskutitza bidaliko diote. Euskara eta Ingurune arloa Kartelak eta infografiak Nerbio sistema eta entzumena Proiektu digitala EGITEKO NAGUSIA: Nerbio-sistemaren multzoak, zatiak eta funtzioak ikastea, eta gure organismoaren sistemak eta aparatuak zaintzeko eta koordinatzeko duen garrantziaz jabetzea. Nerbio-sistema babesteko prebentzio-kanpaina bideratzea, ikaskideei eta 4. mailako ikasleei zuzendua. Horri guztiari buruzko ahozko azalpena ematen laguntzeko bitartekoak prestatzea; hala nola, infografia (4. mailako ikasleei kontzeptuen ulermena errazteko) eta kartela (bi bertsiotan, digitala eta paperezko euskarrian). Euskara eta Ingurune arloa Gutuna eta jarraibideak Jangelako menua Proiektu digitala Talde txikietan banatuta (4 ikasle taldeko), talde bakoitzak astebeteko menua osatuko du. Asteko menuak egin eta gero, jangelako arduradunari helarazikodiote posta elektroniko bidez. Aurkezpen-gutun bat ere erantsiko diote mezuari.

Euskara eta Ingurune arloa Irakurketa azkarra, kontzeptu-mapak eta definizioak Ikusmenaren olinpiadak. Ikusmena eta argia


Proiektu digitala EGITEKO NAGUSIA: Ikusmenaren zentzumena eta argiaren ezaugarriak eta portaera ezagutu, eta horiekin esperimentatu eta gero, ikasitakoa erabiltzeko, Zentzumenen Olinpiadetarako probak prestatzea, ikusmenari eta argiari dagozkienak. Euskara eta Ingurune arloa Iragarki kanpaina: Inkestak eta publizitate testuak Zaindu zure gorputza, bizi osasuntsu! Proiektu digitala EGITEKO NAGUSIA: Bizi-ohitura osasungarria zertan datzan ikasi, gure ingurukoen osasun-ohiturak nokakoak diren jakiteko inkestak prestatu eta egin, eta, haietatik ateratako ondorioen arabera, ohitura osasungarriak bultzatzeko iragarkiak egitea. Euskara eta Ingurune arloa Mapak, mezu elektronikoak eta instrukzioak Iker eta andrea galdu dira Proiektu digitala Galduta dauden bi laguni, posta elektronikoz, beren kokapen geografikoaren berri ematea eta bestelako informazio interesgarria helaraztea, baita irudimapak ere, eta etxera itzuli ahal izateko instrukzioak ematea. Zeregin irekia da, hainbat erantzun emateko aukera eskaintzen duelako. Ondorioz, ikasleen arteko elkarreraginez, erabakiak hartzea ahalbidetzen da.

Euskara eta Ingurune arloa Azalpen testuak: Hipertestua Mezua zuzendariari eta probak prestatzea Zentzumenen olinpiadak ukimena eta larruazala Proiektu digitala EGITEKO NAGUSIA: Ukimenaren eta larruazalaren ezaugarriak eta portaera ezagutu, eta horiekin esperimentatu eta ikertu eta gero, ikasitakoa Erabiltzeko, Zentzumenen Olinpiadetarako, ukimenari eta larruazalari dagozkien probak prestatzea. ZERTARAKO: LHko 5. mailako ikasleek beren gorputzarekiko jarrera arduratsua gara dezaten (INGURUNEA), beren komunikazio-gaitasunak gara ditzaten (HIZKUNTZA) eta IKT bitartekoen erabileran treba daitezen (IKT). Euskara eta Ingurune arloa Azalpen testua, errezetak eta jarraibideak Informazioa bilatzeko estrategiak


Dastamenaren eta usaimenaren olinpiar jokoak Proiektu digitala EGITEKO NAGUSIA: Dastamenaren eta usaimenaren zentzumenekin zerikusia duten kontzeptuak ezagutu eta, horiekin esperimentatu ondoren, ikasitakoa erabiltzeko, Zentzumenen Olinpiadarako probak prestatu, zentzumen horiei buruzkoak, betiere. Euskara eta Ingurune arloa Azalpena eta Ipuina Digestio kontuak Proiektu digitala EGITEKO NAGUSIA: Digestio-prozesuan parte hartzen duten organoen funtzionamentua ikastea eta HHko 5 urteko ikasleei ipuin labur baten bitartez ikasitakoa erakustea. Euskara eta Ingurune arloa Euskal musikariak eta euskal literatura. Ikus-entzunezko aurkezpena Entzumena lantzeko jarduerak Entzumenaren olinpiadak soinua eta entzumena Proiektu digitala EGITEKO NAGUSIA: Entzumenaren eta soinuaren ezaugarriak eta portaera ezagutu, eta horiekin esperimentatu eta gero, ikasitakoa erabiltzeko, Zentzumenen Olinpiadetarako probak prestatzea, entzumenari eta soinuari dagozkionak. Euskara eta Ingurune arloa Albisteak Herritik dator notizia Proiektu digitala Gai orokor baten inguruan, Erredakzio Batzorde moduan antolatuta (3ko taldeak), biztanleria eta migrazio-mugimenduak gaiaren inguruan, albiste bana sortzea eta Ikasgelako Blogean argitaratzea. Albistea sortzeko hiru aukera ematen dira. Taldekide bakoitzak hiru horietako bat egin behar du; hau da, hiruren artean aukera guztiak jorratu behar dituzte.

3 zikloan Euskara: Orri honetan euskara eta euskal literatura lantzeko komunikazio-proiektuak jaso dira.


Azalpen testuak eta Bertsoak

Zu ere bertsolari Proiektu digitala Ahozko literatura ezagutu, bertsoen ezaugarriak aztertu eta bertsotan arituko dira ikasleak proiektu honetan. Azkenik, barruan duten bertsolaria aterako dute ikasleek eta bertsoaren jiran ikasitako guztiarekin oholtza gainean ezin bada ere bertsotan egingo. Narrazioak

60 milioi urte barru, nolako planeta? Proiektu digitala Nola irudikatzen dute mundua ikasleek 60 milioi urte barru? Zein da euren hipotesia? Imajinatu eta adierazi egingo dute, baina arrazoiekin edo argudioekin justifikatuz. Lauko talde txikietan egingo dute lana. Hasieran, bakoitzak bere hipotesiak sortuko ditu, eta gero, denen artean, taldekoa izango den hipotesia zehaztuko dute, baita irudi bitartez ere. Bi taldekide testua idazteaz arduratuko dira, eta beste bi ,imajinatutako hori irudi bitartez adierazteaz.

Jarraibideak eta gonbitak Menua prestatuko dugu Proiektu digitala

Sukaldaritza munduan sartuko dira ikasleak. Errezetak idatziko dituzte eta beraiek prestatuko duten meriendarako gonbitak idatziko dituzte. Euskaraz eta Gaztelaniaz

Ahozko azalpena


Lehengo eta oraingo bizimoduaren arteko aldeak Proiektu digitala Lehengo bizimoduari buruzko ikerketa egin, oraingoarekin konparatu eta ateratako ondorioak azalduz, Kultura Astean (edo antzeko egoera baten) LH 5. mailakoei hitzaldi bat emateko azalpen-testu bat ekoiztea. ZERTARAKO: IKTak erabiliz, ahozko (entzumena eta adierazmena) nahiz idatzizko (irakurketa eta idazketa) komunikazio-gaitasunak garatzeko, ikerketak egiten ikasteko eta informazio-iturrien aniztasuna ezagutzeko.

Informazio-foiletoa eta jarraibideak Laster, inauteriak Proiektu digitala Webquest honetan ikasleek inauteriei buruzko informazio foiletoak idatziko dituzte eta inauterietako mozorroa diseinatuko dute.


3 zikloa Castellano: En esta página se agrupan proyectos de trabajo para el aula de Lengua y Literatura Castellana. Presentamos una clasificación orientativa que recoge los géneros textuales que los alumnos y alumnas tienen que producir. Es aconsejable llegar a acuerdos entre el profesorado de euskera y el de castellano para distribuir las producciones en una y otra lengua de manera que el alumnado pueda utilizar explícitamente los contenidos desarrollados en ambas. Contamos con vuestra colaboración para completar el mapa de textos. Textos expositivos Textos para el Exposición aprendizaje Folleto Textos de los Revista Medios de radiofónica Comunicación Entrevista

Textos narrativos

Textos Textos argumentativos instructivos Cartel publicitario

Biografía Noticia Cómic

Mesa redonda Debate 1 Debate 2 Carta al director Crítica Columna de opinión

Textos de las Carta relaciones interpersonales Textos de las Carta formal relaciones institucionales Textos Retrato Cuento Literarios Fábula

Recetas

Itinerario Reglamento

Hemos añadido cuatro páginas en las que podéis encontrar la información sobre cada uno de los géneros textuales recogidos en el cuadro. Subpáginas (4): LH3 textos argumentativos LH3 textos expositivos LH3 textos instructivos LH3 textos narrativos


LH3 textos expositivos Los proyectos recogidos en esta página están pensados para trabajar diferentes textos expositivos en castellano. El profesorado interesado en realizar una programación integrada de las lenguas debe llegar a acuerdos sobre cómo integrar en el aula proyectos de diferentes lenguas. Exposición escrita Investigamos para escribir Proyecto digital La propuesta de esta unidad didáctica se basa en la elaboración de un texto espositivo escrito que exija a los alumnos y alumnas hacer una pequeña investigación sobre un tema de Conocimieno del Medio. Por tanto, es un proyecto que promueve el trabajo interisciplinar y refuerza el carácter instrumental de las lenguas como vehículo para adquirir el conocimiento y expresarlo.

Revista rediofónica ¡La radio es nuestra! Proyecto digital

Folleto Conoce nuestra escuela Proyecto digital En esta secuencia didáctica, los alumnos y alumnas se convierten en promotores de su localidad, y deben reflexionar acerca de lo que su población puede ofrecer a los visitantes. A través de la elaboración de folletos, se trabaja el texto informativo y descriptivo, la redacción y la adecuación al lenguaje de la imagen. Para ello, será preciso investigar, diseñar, redactar e ilustrar, por lo que es mejor si el trabajo se desarrolla en equipo. Entrevista Preguntando se aprende

Esta unidad plantea un reto al Proyecto digital alumnado: producir un magazine o revista radiofónica para dar a conocer En esta secuencia didáctica los las jornadas culturales del centro o alumnos, en equipos de tres o cuatro, cualquier otro tema de su interés. El programa de radio debe estar dirigido a entrevistarán a una persona que los alumnos de su escuela, por lo que conozcan cuya experiencia de vida les las secciones que elijan deberán estar genere curiosidad por alguna razón. Para ello, conocerán los elementos enfocadas a los intereses de la que conforman una entrevista, comunidad escolar. planearán y diseñarán la entrevista y la llevarán a cabo en forma oral. La entrevista luego se grabará y se intercambiará con otro grupo para realizar una coevaluación de la experiencia. Finalmente se publican las entrevistas en un blog especializado en archivos de audio.


Carta formal Al recibo de la presente... Proyecto digital

Retrato literario Caras vemos, corazones no sabemos

Proyecto digital A lo largo de esta secuencia de actividades los alumnos aprenderán a Este proyecto, a medio camino entre el escribir una carta para solicitar texto expositivo y la creación literaria, información o expresar una queja o pretende hacer reflexionar al alumnado sugerencia, a una institución de su sobre las caractrísticas del retrato y la localidad, sobre un tema que es de su riqueza del lenguaje literario. Para ello, interés. Para ello, visionarán vídeos y la propuesta se centra en la confección harán una Wiki o mural de expresiones de retratos literarios desde un enfoque de cortesía para aprender su uso y lúdico y participativo. diferenciar cuando es adecuado el tuteo y cuando no.


LH3 textos narrativos Los proyectos recogidos en esta página están pensados para trabajar diferentes textos narrativos en castellano. El profesorado interesado en realizar una programación integrada de las lenguas debe llegar a acuerdos sobre cómo integrar en el aula proyectos de diferentes lenguas. Biografía Recuperar la memoria de los mayores Proyecto digital Se plantea a la clase elaborar un blog en el que se presenten las biografías, elaboradas a partir de entrevistas, de personas mayores, si es posible, sus abuelos y abuelas. En el blog, se podrá difundir también material gráfico de diversos tipos para enriquecerlo. Dado que las entrevistas se realizarán a personas mayores se podrá combinar en ellas el euskera y el español a fin de respetar la lengua original de los entrevistados.

Noticia ¡Última hora! Proyecto digital Los hechos que suceden en un colegio son un buen pretexto para introducir el texto periodístico, más concretamente la noticia, al alumnado. Partiendo de su entorno más cercano crearán noticias y las difundirán en el medio que les parezca más adecuado. Por tanto, en esta secuencia se generarán noticias del colegio para darlas a conocer a la comunidad escolar.

Cómic El tsunami tóxico Proyecto digital En esta propuesta se presenta a los alumnos una situación problemática, la generación de residuos, como punto de partida para elaborar un cómic en el que presenten posibles soluciones al problema. La narración es aquí una excusa para ahondar en la reflexión.

Carta ¿De quién esta carta? Proyecto digital

¿Quién cuenta un cuento?

La elaboración de cartas narrativas como propuesta didáctica para el área de lengua es muy interesante. A través de ella se promueve, no sólo el ejercicio de la escritura de textos, sino también el ejercicio de la comunicación interpersonal, tan importante en estos días. En esta unidad, se añade el elemento de la intriga sobre el remitente de la carta.

Proyecto digital

Fábula

Cuento

Esta actividad se desarrolla en parejas para ¡Recuerda la moraleja! escuchar al otro, compartir puntos de vista y discutir sobre los elementos, el contenido y el Proyecto digital lenguaje del cuento. Es necesario que activen conocimientos sobre la estructura y función En este proyecto se propone al social y literaria del cuento. Posteriormente, alumnado investigar sobre las realizan una producción escrita, que ilustran y características de la narración en comparten, bajo la guía del profesor en un general y de las fábulas en particular,


para finalizar elaborando fábulas actuales o versiones modernas de blog colectivo. Finalmente, con la ayuda del las fábulas tradicionales que profesor, comparten las producciones y las contengan enseñanzas y moralejas enriquecen con el punto de vista del otro. acordes con el mundo en el que ellos viven.

LH3 textos argumentativos Los proyectos recogidos en esta página están pensados para trabajar diferentes textos argumentativos en castellano. El profesorado interesado en realizar una programación integrada de las lenguas debe llegar a acuerdos sobre cómo integrar en el aula proyectos de diferentes lenguas. Anuncio publicitario La comunicación publicitaria Proyecto digital

Mesa redonda ¡Todos a la mesa! Proyecto digital

La comunicación publicitaria está al alcance de los alumnos y alumnas en todo momento. En esta secuencia se trabajará este tipo de textos con el fin de desarrollar una Campaña publicitaria sobre un tema de interés. Se trabajarán aspectos relacionados con la función comunicativa y las posibilidades que el lenguaje visual ofrece para desarrollarla. Asimismo, el desarrollo de esta secuencia es una excelente oportunidad para ejercitar contenidos y competencias de la educación artística y abordarlos desde una perspectiva interdisciplinaria, presente siempre en el ámbito de la publicidad.

La conversación es un medio fundamental para comunicarnos. Saber escuchar enriquece la comunicación, ya que permite apreciar los puntos de vista de los demás estableciendo un verdadero diálogo, con intercambio de ideas, apreciaciones y razonamientos. Por esta razón, planear y llevar a cabo una mesa redonda ayuda a comprender un tema determinado de una forma más amplia y profunda. Además, fomenta la participación de alumnos y alumnas, promueve el respeto mutuo y es una forma dinámica de hablar de un tema de estudio.

Debate (1)

Carta al director

Una buena televisión para niños y niñas

Muy señor mío...

Proyecto digital

Proyecto digital

Cada año la UNICEF celebra el Día En esta secuencia, los alumnos y Internacional de la Radio y la Televisión alumnas aprenderán a reconocer los por la Infancia para que los niños y diferentes tipos de cartas y sus


niñas de todo el mundo den su opinión características lo que les permitirá acerca de los contenidos de la radio y identificar y reconocer las diferencias la televisión en su país. entre unas y otras a través del análisis de algunos ejemplos y profundizar en la estructura y funcionalidad de las Para sumarnos a esta iniciativa, se organizarán una serie de debates en el cartas al director. Como actividad final, colegio. Después se crearán wikis con identificarán un tema de interés común las opiniones y las conclusiones de los y podrán crear una carta al director y niños y niñas y podrán compartirse con la enviarán a la revista escolar, prensa escolar o periódico local o bien podrán otras escuelas para continuar el compartir sus cartas al director a debate. través del blog del aula o centro. Crítica Artículo de opinión Te recomiendo que leas... Columna de opinión Proyecto digital Proyecto digital Leer o escuchar críticas (de libros, En esta propuesta didáctica alumnos y películas, música, programas de alumnas podrán conocer algunas de televisión, etc) es útil ya que ayuda a tener criterios para seleccionar obras y las características de la columna de opinión, un género periodístico productos de entre la amplia oferta caracterizado por la subjetividad y el disponible hoy día. A lo largo de esta estilo personal. Después de analizar el secuencia los alumnos y alumnas género y leer una columna de opinión, podrán crear un blog colectivo con el el alumnado elaborará su propio texto que recomendar libros. Es decir: partiendo de un tema que le sea aprenderán a preparar y redactar la interesante, para dar a conocer su crítica de un libro y a publicarla en opinión sobre éste a los compañeros, Internet para ayudar a otros chicos y compañeras, familiares y amigos/as. chicas a seleccionar libros que les puedan gustar. Debate (2) ¡Elijamos a nuestros representantes! Material digitalizado Se propone reflexionar sobre la utilidad de disponer de un representante y sus funciones así como sobre la responsabilidad ante la clase y los profesores u otras instancias del centro. Para elegir al delegado, se analizan las técnicas que se emplean en publicidad y los candidatos elaborarán, con sus grupos de trabajo, un cartel y unas octavillas de propaganda antes de


realizar un debate entre los distintos candidatos y candidatas. En todo este proceso, se trabajarán los textos argumentativos, tanto orales como escritos y otros medios que acompañan a éstos como las imágenes o la actitud corporal.

LH3 textos instructivos Los proyectos recogidos en esta página están pensados para trabajar diferentes textos instructivos en castellano. El profesorado interesado en realizar una programación integrada de las lengus debe llegar a acuerdos sobre cómo integrar en el aula proyectos de diferentes lenguas. Receta ¿A qué saben nuestras tradiciones? Proyecto digital En este proyecto los alumnos tienen que recopilar recetas antiguas y modernas de la cocina vasca, escribir sobre sus platos favoritos y hacer un blog colectivo en el que tengan cabida la tradición y la modernidad. Es un proyecto que promueve la educación para la salud y el respeto hacia los myores, además de la competencia en comunicación ligüística. Reglamento Principios para vivir mejor Proyecto digital Este proyecto plantea la importancia de las normas para regir la convivencia humana y prever conflictos al tiempo que se respetan los derechos de todos

Itinerario Nuestra visita escolar Poyecto digital En este proyecto se plantea a los alumnos y alumnas la posibilidad de organizar y planificar una salida escolar definiendo un itinerario y publicándolo en el blog de aula o centro. Para ello, los alumnos y alumnas deberán aplicar el concepto de itinerario en diversos formatos, incluido el mapa y el texto descriptivo, así como organizar las actividades y presentarlas secuenciadas y estructuradas en el tiempo.


los individuos por igual. En 茅l, se invita a los alumnos a detectar situaciones cotidianas que requieran ser reguladas para promover relaciones armoniosas y de colaboraci贸n mutua en beneficio de toda la comunidad escolar.


KOMUNIKAZIO PROIEKTUAK LH