Page 1

LUIS

IRISARRI ARGAZKILARITZAKO MAISUA · MAESTRO dE LA FOTOgRAFíA


ERAKUSKETA EXPOSICIÓN

Amaia KZ

LUIS

IRISARRI ERAKUSKETA

EXPOSICIÓN

Argazkilaritzako maisua Maestro de la Fotografía IRUN Maiatzaren 19tik ekainaren 18ra Del 19 de mayo al 18 de junio 2017


LUIS IRISARRI

Antolatzailea // Organiza Irungo Udala. Kultura eta Kirola arloa Ayuntamiento de Irun. Área de Cultura y Deportes IAE / AFI Testuaren egilea // Autor del texto José Manuel Susperregui Diseinua // Diseño typo90 Argitaratzailea // Editor Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun. Gordailu legala // Depósito legal SS-540-2017

4

ERAKUSKETA


EXPOSICIÓN

“Jendea argazkiak ateratzera bultzatzen duena zerbait ederra aurkitzea da” (Susan Sontag, 2004) Erronka zaila da Luis Irisarriren argazkiak definitzea, haren kamerak ez baitio begiratzen ohiko helburu zehatz bati; alegia, harenak ez dira egunkarirako irudiak, ez erretratu arruntak, ez argazki dokumentalak edo argazki estetiko hutsak. Oro har, baliteke konbentzio horiekin guztiekin bat etortzea, baina haien definizioa autorearen nortasun fotografikoan bertan datza, zeinak argazkigintza menderatzea duen bereizgarri. Haren argazkien edertasuna ez da lekuen edo fotografiatutako pertsonen aurpegien estetikaren arabera neurtu behar, baizik eta argazkiak osatzen dituzten elementu bisual guztien baturaren arabera, erritu fotografikoa betetzeko beharrezkoak diren harmonia eta erakarmena sortzen baitute; azken batean, komunikatzea eta emozio bat adieraztea da erritu fotografikoaren arau nagusia. “Gertakariaren edo pertsonen aurrean bakarrik gaudenean soilik egin dezakegu kontatu behar dugunaren irudi bat” (Ryszard Kapuscinski, 2005) Irudia erregistratu ahal izateko, lekukotasun bat sortzeko alegia, argazkilaritzak ezinbesteko baldintza du presentzia. Era berean, zer informazio ematen den, horren inguruko kulturan murgiltzea gomendatzen zuen Kapuscinskik; hau da, beste gertaleku batzuetako errealitatera egokitzea, errealitate horri aurre egiteko. Alde horretatik, bere irudien bidez, giza izaerari buruz hausnartzera gonbidatzen du argazkilariak, oro har ez baitugu hausnarketa hori egiten sentsibilitate falta dela-eta, baina Luis Irisarri hura berreskuratzen saiatu zen, itxaropenaren altruismotik, gure gizartea hobetzeko alegia. Betidanik egokitu izan zaio egiteko hori argazkilaritzari, errealitatea nahiko objektiboki erreproduzitzeko gaitasuna baitu, baina, betiere, kontuan izan beharra dago argazkilaritzak baduela sinekdoke ukitu bat, zati batek osotasuna adierazte hori, objektiboaren ikusangeluak errealitatearen zati bat bakarrik har baitezake. Hori dela eta, bi erabaki garrantzitsu hartu behar ditu argazkilariak: nola eta noiz; batetik, zer espazio aukeratu behar duen argazkia ateratzeko eta, bestetik, zer unetan kliskatu behar duen kamera.

LUIS IRISARRI

Lo que mueve a la gente a hacer fotografías es el hallazgo de algo bello (Susan Sontag, 2004) Definir las fotografías de Luis Irisarri es un desafío difícil porque su cámara no está dirigida hacia un propósito concreto al uso, es decir, no se tratan de imágenes periodísticas, ni de retratos convencionales, ni de fotografías documentales o meramente estéticas. En su conjunto sus fotografías pueden participar de todas esas convenciones pero su definición está en la propia personalidad fotográfica del autor, que se distingue por el dominio del acto fotográfico. La belleza de sus fotografías no se debe medir por la estética del lugar o de los rostros de las personas fotografiadas, sino más bien por la suma de todos los elementos visuales que componen sus fotografías, y que generan una armonía y un atractivo necesario para cumplir con el rito fotográfico, cuyo precepto más importante es la comunicación y la provocación de una emoción. Sólo nos podemos hacer una imagen de aquello que tenemos que narrar cuando estamos solos frente al hecho o a las personas (Ryszard Kapuscinski, 2005) La fotografía exige la condición de la presencia para poder consumar el registro de la imagen, lo que equivale a generar un testimonio. Kapuscinski también recomendaba la inmersión en la cultura sobre lo que se informa, que se podría entender como una adaptación a la realidad de otros escenarios para afrontar esa realidad, donde el fotógrafo, en este caso, invita con sus imágenes a la reflexión sobre la condición humana que en general no es atendida por una carencia de sensibilidad, que Luis trata de rescatar con el altruismo de la esperanza, es decir, para mejorar nuestra sociedad. A la fotografía siempre se le ha encomendado esta tarea por su capacidad de reproducir la realidad con bastante objetividad, pero siempre teniendo presente que la fotografía participa de la sinécdoque, de la parte por el todo, a través del ángulo visual del objetivo que sólo puede captar una parte de la realidad. Llegados a este punto es cuando el fotógrafo tiene que tomar dos decisiones importantes, cómo y cuándo, la primera referida al espacio que debe elegir para fotografiar y la segunda corresponde al tiempo, o mejor dicho, al momento del disparo fotográfico.

5


LUIS IRISARRI

6

ERAKUSKETA

“Argazkilaritza mementoa aprobetxatzea da. Gorespena geometrian datza, dena bere lekuan dagoen unean” (Henri Cartier-Bresson, 2003)

La fotografía es aprovechar el momento. La exaltación está en la geometría. Cuando todo está en su sitio (Henri Cartier-Bresson, 2003)

Horrela definitu zuen Henri Cartier-Bressonek istant erabakigarria kontzeptua, bere argazkien bereizgarria: geometria edo, argazkilaritzaren kasuan, konposizioaren eta elementu bisualen harmoniaren konbinazioak zehazten du noiz kliskatu behar den kamera egoera errepikaezin bat goresteko. Begi harrituaren garrantzia ere aipatu zuen, argazkia ateratzeko erabakia hartzeaz ari zela. Bidaia, lekualdaketak argazkilaritzaren erritualaren parte dira, begi fotografikoa motibatzeko masaje bisuala. Luis Irisarriren bilduma honetan, bidaiaren edo lekualdaketaren erritualari jarraitzen diote argazkiek, gizarte modernoen monotonia eta homogeneotasuna hausteko, eta erabaki horrek bi ondorio ditu, argazkilariarentzat ez ezik, baita irudien irakurle edo ikuslearentzat ere, ezezaguna denak erakartzen baitu. Luis Irisarriren argazki hauetako asko erreferentzia egokia dira Henri Cartier-Bressonen istant erabakigarria kontzeptua ulertzeko, eszena arrunt baten eta ohiz kanpoko eszena baten arteko desberdintasuna. Neurri batean edo bestean, Frantzia, Ingalaterra eta Kuba ageri dira bilduma honetan, baina Kuban ateratako argazkiak dira aipagarrienak, guk duela hamarkadak ezagutu genituen garaietara baikaramatzate. Bitxia da: garapen maila txikiagoko herrialdeetarako bidaia fotografikoak iraganerako bidaiak dira; ez Roland Barthesek (1982) esperientzia fotografiko orori ematen dion zentzuaren aldetik –argazki oro iraganari dagokiola zioen, lehenaldi burutuari–, baizik eta alde materialago batetik, gizarte baten bizimoduak baldintzatzen dituen alde ekonomikotik, Henri Cartier-Bressonen duela hiruzpalau hamarkadako istant erabakigarria berdina baita.

Con estas frases Henri Cartier-Bresson definía el concepto del instante decisivo que distinguía a sus fotografías. La conjunción de la geometría o composición en el caso de la fotografía y la armonía de los elementos visuales definen el momento del disparo para la exaltación de esa circunstancia irrepetible. También aludía a la importancia del ojo sorprendido para tomar la decisión del disparo fotográfico. El viaje, los cambios de escenarios, forman parte del ritual de la fotografía que sirven como masaje visual para la motivación del ojo fotográfico. En esta colección de Luis Irisarri las instantáneas han seguido el ritual del viaje o del cambio de escenario, para romper con la monotonía y homogeneidad de las sociedades modernas. Decisión que tiene un doble efecto, no sólo para el fotógrafo, también para el lector o espectador de sus imágenes que siempre se sentirá más atraído por lo desconocido. Muchas de estas fotografías de Irisarri son una buena referencia para entender el concepto de Henri Cartier-Bresson conocido como el instante decisivo, que marca la diferencia entre una escena vulgar y una escena excepcional. Países como Francia, Inglaterra y Cuba están representados en mayor o menor medida en esta colección, siendo las más destacables las instantáneas realizadas en Cuba porque nos transportan a épocas conocidas por nosotros hace ya bastantes décadas. Curiosamente estos viajes fotográficos a países menos desarrollados son unos viajes al pasado, pero no en el sentido pretérito que Roland Barthes (1982) da a toda experiencia fotográfica, cuando dice que toda fotografía pertenece al pasado, al ha sido, sino en un sentido más material, en el sentido económico que condiciona las formas de vida de una sociedad donde el instante decisivo de Cartier-Bresson de hace tres o cuatro décadas permanece inalterado.


EXPOSICIÓN

LUIS IRISARRI

“Argazkilaritzan, funtsean, desfuntzionalizatu egiten da objektua, munduaren jarraitutasuna ikusarazten duen antolamendu espazial batean parte hartzera bideratuta baitago bere itxura ezagunean” (Serge Tisseron, 2000)

En fotografía, el objeto es fundamentalmente desfuncionalizado por el hecho de estar destinado, en su apariencia conocida, a participar en una organización del espacio que hace visible la continuidad del mundo (Serge Tisseron, 2000)

Teoria horren arabera, munduan, espazioa jarraitua da, eta homogeneotasun hierarkikoa dago objektuen artean. Pinturan, artistak beste hierarkia bat ezar dezake mihisean formen eta koloreen artean, objektu batzuk besteen gainetik nabarmentzeko, baina, zuzeneko argazkilaritzan, argazkilariak irudia hartu besterik egiten ez duenean, gauzen egoera naturalak bere homogeneotasun hierarkikoari eusten dio. Argiztapenak nabarmendu ditzake objektu batzuk besteen gainetik. Bestalde, argazkilariak enkoadraketa erabil dezake, jarraitutasun espaziala hausteko eta nabarmendu nahi duen motiboa aukeratzeko, eta, gainera, enfokatzea erabil dezake, konposizioaren arreta gunea zentratzeko. Enfokatzearen eta desenfokatzearen arteko desberdintasuna da enfokatzeak ikusizko informazioa ematen duela eta desenfokatutako atalek ez dutela ematen informazio zehatzik. Luis Irisarrik, lehen planoko konposizioetan batez ere, ikuslearen begirada zentratzen du, argazkirako garrantzitsuenak iruditzen zaizkion elementuak enfokatuta, arreta berak jarri zuen leku berean jartzen laguntzeko ikusleari.

Según esta teoría nos encontramos en un mundo donde el espacio es continuo y los objetos mantienen una homogeneidad jerárquica que, en el caso de la pintura, el artista puede establecer otra jerarquía en el lienzo entre las formas y los colores que ayuden a destacar a unos objetos sobre otros. Pero en la fotografía directa, donde el fotógrafo no interviene más allá de la captura de la imagen, el estado natural de las cosas mantiene la homogeneidad jerárquica que puede ser interrumpida por una iluminación que destaque unos objetos sobre los demás. Por otro lado, el fotógrafo tiene la opción del encuadre para romper esa continuidad espacial y elegir el motivo que le interesa destacar y, además, tiene la opción del enfoque para centrar el interés de la composición. Entre el enfoque y el desenfoque la diferencia estriba en la información visual que contiene el enfoque a diferencia de las partes desenfocadas que no aportan una información concreta. Luis Irisarri, sobre todo en las composiciones de primeros planos, centra la mirada del espectador enfocando aquellos elementos que considera más relevantes para la fotografía, para ayudar al espectador a centrar la atención en la misma área que centró el autor.

José Manuel Susperregui José Manuel Susperregui

7


LUIS IRISARRI

8

ERAKUSKETA


EXPOSICIÓN

LUIS IRISARRI

9


LUIS IRISARRI

10

ERAKUSKETA


EXPOSICIÓN

LUIS IRISARRI

11


LUIS IRISARRI

12

ERAKUSKETA


EXPOSICIÓN

LUIS IRISARRI

13


LUIS IRISARRI

14

ERAKUSKETA


EXPOSICIÓN

LUIS IRISARRI

15


LUIS IRISARRI

16

ERAKUSKETA


EXPOSICIÓN

LUIS IRISARRI

17


LUIS IRISARRI

18

ERAKUSKETA


EXPOSICIÓN

LUIS IRISARRI

19


LUIS IRISARRI

20

ERAKUSKETA


EXPOSICIÓN

LUIS IRISARRI

21


LUIS IRISARRI

22

ERAKUSKETA


EXPOSICIÓN

LUIS IRISARRI

23


LUIS IRISARRI

24

ERAKUSKETA


EXPOSICIÓN

LUIS IRISARRI

25


LUIS IRISARRI

26

ERAKUSKETA


EXPOSICIÓN

LUIS IRISARRI

27


LUIS IRISARRI

28

ERAKUSKETA


LUIS IRISARRI

LUIS IRISARRI

1965-1970 Argazkigintza eta zinema ikasi, eta horretan jardun zuen, amateur, buru-belarri. Harreman estuak izan zituen Espainiako eta nazioarteko argazkilaritza elkarteekin, eta lanak, ideiak eta ezaupide teknikoak trukatu zituen haiekin.

1965-1970 Estudia y practica intensamente la fotografía y el cine amateur, estableciendo estrechas relaciones con sociedades fotográficas nacionales y extranjeras, e intercambiando trabajos, ideas y conocimientos técnicos.

1971 Argazkilaritzako zenbait sari irabazi zituen, baita zinema amateurreko Espainiako sari nagusi bat ere Evasión filmari esker.

1971 Gana varios premios de fotografía, así como un primer premio nacional de cine amateur con la película “Evasión”.

Irun (1940-2016)

1973 Bakarkako argazki erakusketa bat egin zuen, Donostiako Informazio eta Turismo Bulegoan: “Solarizaciones y separación de tonos en color”. Teknika horiei esker, Donostiako Jazzaldia iragartzeko kartela egitea lortu zuen. 1974 Koadro eta eskulturen argazkilaritzan espezializatu zen, eta askotariko joeretako artistekin ibili zen. Horri esker, estetikaren zentzu jasoagoa bereganatu zuen. 1975-1980 Jorge Oteiza, Néstor Basterretxea, Remigio Mendiburu eta beste artista batzuei buruzko arte liburuak prestatzen eta argitaratzen lagundu zuen. 1982 Bakarkako argazki erakusketa bat egin zuen, Euskadiko Kutxak Irunen duen erakusketa aretoan. 1983-1987 Ideia eta irudi fotografikoak sortzen eta garatzen jardun zuen, publizitateko eta industriako argazkilaritzaren maila artistikoa igo nahian. 1990 Bakarkako argazki erakusketa bat egin zuen, Donostian, San Telmo Museoko aretoan.1990etik aurrera, argazkilaritza bazterrean utzi, eta bideoak egin eta argitaratzeari ekin zion erabat. 2000 Argazkilaritza digitala sortzearekin batera, berriz piztu zitzaion argazkizaletasuna. 2009 “Fotografía de autor” argazki erakusketa kolektiboan parte hartu zuen, Jerez de la Fronteran, María Teresa Rivero Fundazioaren aretoan.

Irun (1940 - 2016)

1973 Exposición fotográfica individual en la Sala de Información y Turismo de San Sebastián, tema: “Solarizaciones y Separación de Tonos en Color”. Con estas técnicas consigue realizar el cartel anunciador del Festival de Jazz de San Sebastián. 1974 Se especializa en la fotografía de cuadros y esculturas, relacionándose con artistas de muy variadas tendencias, lo que le ayuda a adquirir un sentido más elevado de la estética. 1975-1980 Colabora en la confección y publicación de libros de arte sobre Jorge Oteiza, Néstor Basterretxea y Remigio Mendiburu, entre otros. 1982 Exposición fotográfica individual en la Sala de Exposiciones de la Caja Laboral, en Irun. 1983-1987 Trabaja en la creación y desarrollo de ideas e imágenes fotográficas, intentando elevar el nivel artístico dentro de la fotografía publicitaria e industrial. 1990 Exposición fotográfica individual en la Sala del Museo de San Telmo de San Sebastián. A partir de 1990 deja aparcada la fotografía para dedicarse enteramente a la realización y edición de vídeos. 2000 Con la llegada de la fotografía digital surge nuevamente su gran afición fotográfica. 2009 Exposición fotográfica colectiva “Fotografía de Autor”, en la Sala de la Fundación María Teresa Rivero, en Jerez de la Frontera.

29


2010 “Fotografía de autor” argazki erakusketa kolektiboan parte hartu zuen, Irunen, Amaia Kultur Zentroko aretoetan.

2010 Exposición fotográfica colectiva “Fotografía de Autor”, en las Salas del Centro Cultural Amaia, en Irun.

2011 Bakarkako argazki erakusketa bat egin zuen, Euskadiko Kutxak Irunen duen erakusketa aretoan.

2011 Exposición fotográfica individual en la Sala de Exposiciones de la Caja Laboral, en Irun.

2012 Marqués de Rocaverde saria irabazi zuen (euskal argazkilaririk onenari emandakoa), eta urrezko FIAP domina lortu zuen XL. Gipuzkoa Nazioarteko Argazkilaritza Trofeoan.

2012 Gana el Trofeo Vasco “Marqués de Rocaverde” y Medalla Dorada FIAP en el “XL Trofeo Gipuzkoa Internacional” de Fotografía.

Argazkilaritza digitala sortu zenean, argazkizaletasuna berriz piztu zitzaion Luis Irisarriri, eta, ordutik aurrera, bereziki, “kale argazkilaritzaz” gozatu zuen, egunerokoan bizi izan zen hirietan (Irunen eta Hondarribian) zein egin zituen bidaia ugarietan izan den lekuetan. Aldi berean, zenbait erakusketa egin zituen, bere kabuz kale argazkilaritzako liburuak argitaratu, eta Espainia mailako eta nazioarteko sariketetan eta, bereziki, tokiko lehiaketetan parte hartu, eta, betiere, “une erabakigarrian” atera zituen argazkiek oso harrera ona izan zuten, eta, are gehiago, sariak irabazi zituzten.

La irrupción de la fotografía digital supuso para Luis Irisarri el renacer de su afición a la fotografía. A partir de ese momento ha disfrutado de forma muy especial con la “fotografía urbana” que practicaba tanto en las ciudades donde transcurría su vida diaria, Irun y Hondarribia, como en los lugares que visitaba durante sus asiduos viajes. En esta época ha realizado varias exposiciones, ha auto editado una serie de libros de fotografía de calle y ha participado en varios certámenes nacionales e internacionales y, especialmente, en concursos de ámbito local. En todos ellos su fotografía del “momento decisivo” ha sido muy valorada y premiada.

IAE Irungo Argazki Elkarteko kide aktiboa zen, eta, bertan, bere argazki eta ikus-entzunezko lan apartak erakutsi zituen, eta, aldi berean, bere balio artistiko bikainak eta argazkilaritza digitalari buruzko ezaupide sakonak gainerako bazkideekin partekatu. Era berean, tertulia sozialetan, sinpatia zerion, eta bere argazki askotan ere adierazten zuen umore fina barreiatzen zuen. “Kalera irteteak eta begiratzeko fotografiatzeak gauza asko ulertzen laguntzen du, kalea bizitasunez beteta baitago”. “Kaleko argazki batek probokatu egin behar du, deszifratu, erakutsi, asaldatu eta hunkitu, neurri berean”. Erreferentziak: • Flickr (1.500 argazki baino gehiago) Liburuak: • La Habana • Puerto pesquero de Hondarribia • Expresiones. Retratos en La Habana vieja • Baztandarren biltzarra • Fotografía urbana I • Fotografía urbana II • Fotografía urbana III

Miembro activo de la Asociación Fotográfica Irunesa (AFI-IAE), Luis Irisarri mostraba aquí sus magníficas fotografías y audiovisuales, a la vez que compartía con el resto de los socios sus excelentes valores artísticos y sus amplios conocimientos de todo lo relacionado con la fotografía digital. Asimismo, irradiaba su simpatía en las tertulias sociales salpicándolas con el fino humor que también trasmitía en muchas de sus fotos. “Salir a la calle y fotografiar para observar, te ayuda a comprender muchas cosas, ya que la calle está llena de vida” “Una fotografía de calle debe provocar, descifrar, revelar, aturdir y emocionar, a partes iguales” Referencias: • Luis Irisarri en flickr [+1.500f], Libros: • La Habana • Puerto pesquero de Hondarribia • “EXPRESIONES” - Retratos en La Habana vieja • Baztandarren biltzarra • Fotografía urbana I • Fotografía urbana II • Fotografía urbana III, por Luis Irisarri.


“LUIS IRISARRI, MAESTRO DE LA FOTOGRAFÍA”  

Catálogo de la exposición

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you