Acoa 2014 eusk portada

Page 63

JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

sustrai horrek azalduko luke landa kulturaren indarra eta edertasuna, sasoi hauetan askotan modu inkontzientean landatar berriak izenaz ezagutzen direnak erakartzen dituen edertasuna. Hain zuzen ere, landatar horien ustez herrietara itzultzea azken muga da, azken aterpea, hain dentsitate handian, begien aurrean amiltzen ari den mundu batean atseden zalantzagarria ematen duen aterpea. Haiei buruz eta erakargarritasun horri buruz geroago mintzatuko naiz. Kristauen mundu-ikuskera jatorra, FÊlix Rodrigok aipatzen duena, jakina, ez da Eliza katolikoaren gaur egungo fosilizazioa, gaur egun ordezkari den egituretako bat, duela mende batzuk aldi baterako botereari amore eman eta horregatik bere agintaritza espiritualaren zati bat galdu zuen makineria burokratiko erraldoia, baina orokortasunetik beti salbuespen indibidualak salbatu behar ditugu, gainbeheran dagoen atal baten atzetik dagoena; eliza asko daude elizaren barruan. Hemen Ebanjelioaren bertuteez eta balio sakonez mintzatzen ari gara, sakonki tradizionala zen gizarte honetan argi eta garbi islatzen diren horiez. Eta utzidazue hitz horretan gelditzen, ideologikoki mugimendu antitradizional gisa agertzen den aurrerabidearen munduak hainbeste erdeinatu duen hitz horretan; izan ere, gure ustez, nire ustez eta autore askoren ustez –autoreetako batzuk arlo akademikokoak dira, nire iturri guztiak ez dira formatuz kanpokoak–, hau da sustraia: Tradizioa, letra larriz, landa kultura suspertzen duen eta suspertzen jarraitu beharko lukeena. Landa kultura berri bat nahi badugu, berriztapena Goiz Erdi Aroan, viii-ix. mendeetan taxutu zen kultura horren sustrai ez-materialetatik soilik etorri ahal da, eta Espiritu hori da Tradizioak bideratzen duena. Barkatu nire erradikaltasuna, badakit termino hauek agian ez direla nire hitzaldirako espero zirenak, ohartzen naiz politikoki zuzenak ez diren bideetatik noala, baina Jainkoari eskerrak ez daukat ezer ere galtzeko, ez baitut ezer ere lortu nahi, ez bada hainbat urtez ikertu eta gero nire ariman sortu diren ondorio intelektualei leiala izan. Gero eta autore gehiagok kritikatzen dute gauzak parametro mekanizistetatik eta materialistetatik interpretatzen dituen mendebaldeko arrazionaltasunaren nagusitasuna, eta ondorio horiek bat egiten dute autore horien zerrendarekin. Arrazionaltasun horrek naturarekiko harremana gehiegizko praktikotasunez janzten du, dakigunez, horrek dakartzan arazoekin: iraupen mugagabeko aurrerabidearen kultur eredu mendebaldetarraren nagusitasuna, apurkako materializazioarengatik gure espiritua hil duena eta geroago mundu osora heldu eta neoliberalismoak, muturreraino eramandako nazioz gaindiko kapitalismoak soberan dituen biktima gehienak akabatu dituena. Beraz horra goaz, ideia metafisikoen zerura, zientziaren erlijio berria eroso dagoen eta bere erreinua ezarri duen mundu materialaz harago, Nietzschek zioen bezala Jainkoa hil deneko eta sakratua dena jada existitzen den erreinuaz harago. Tradizioaz mintzatzen naizenean ez naiz ohiturez ari, ez hitz hori esatean gizatasunaren mailan dauden jarduera gisa ulertzen denaz, ez naiz mintzatzen giza faktoreen esku-hartzeaz, faktore horiek sozialak edo psikologikoak direla ere, erlijioen historiaren gaur egungo zientziak dena gizakiaren arlora murrizteko asmoz sinestarazi nahi digun bezala, horren guztiaren gainetik dagoen ordena bat dagoela ukatuta. Tradizioak ondorio gisa dakar gizakiaz gaindiko 63


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.