Issuu on Google+

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

IZENA: Ander Bolibar

Irakurketa-galderak Mateos Sánchez, M.; García_figuerola, C. (2009). Recuperación de información en la web. Gijón: Trea • Lehenengo artikulu osoa irakurri eta gero erantzun galdera hauek. • Erantzun batzuetarako komeni da Interneten bilaketa batzuk egitea. • Bukatzean Interneten Issun igo. Gero zuen blogean ekarpena egin eta esteka txertatu. 1. Zein dira aipatzen diren bi arazo nagusienak informazioa bilatzerakoan? Lehen arazoa, erabiltzaileak aurkitzea nahi duena bilatzaileari helaraztean egoten den arazoa da, gaizki azaltzea, zailtasunak edukitzea kontsulta egokiak formulatzeko. Ordenagailuak ez dute guk nahi duguna egiten, guk esaten dieguna baizik. Bigarren arazoa, bilaketa egin ondoren, jasotzen ditugun emaitza guztiak asimilatu eta ondo klasifikatzerakoan etortzen da. Milaka emaitzekin lan egin behar dugu eta ez da xamurra informazio guzti hori ondo maneiatzea. 2. Bilatzaileen Crawler-rak Robot ere deitzen dira. Azaldu zure hitzetan zer egiten duten. Bilatu Interneten nola izena duen Googlen Robotak. Robotak webgunea indexatzen du, hau da, bertako terminoak eta izaerarekin datu base bat sortzen du, ondoren guk bilatzerakoan kontsultatuko den datu base bat. Hau egiteko GoogleBot errobotak erabiltzen dira, hauek esteketatik saltoka dabiltza etengabe internet indexatzen.

1


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

3. Zer esan nahi du “búsqueda sintáctica”? Hitz zehatz batzuk bilatzea, emaitzeko webgunean guk bilatu dugun hitza agertuko da, baina agian ez du edukiko guk nahi genuen esanahia (hori bilaketa semantikoa izango zen)

4. Googlen algoritmoa Page Rank da. Zein da bere eginkizun nagusia ? Eginkizuna, emaitza guztietatik interesgarriena lehen postuan kokatzea da. Horretarako webguneak eta edukiak izaera zehatz bat eduki behar dute (garbi idatzita, egile sinesgarria, html zuzena…).

5. Googlen bilaketa bat egiten duzunean zer gertatzen da? Azaldu zer gertatzen den “Googlen” barruan

2


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Guk bilaketa egin baino lehenago, googlek webguneak indexatuta ditu, emaitza taula zehatz batetan. Guk bilaketa egiterakoan sartutako terminoak “Dump Lexico” datu baseak eta “indexer” postu zerrendak elkarlanean sortutako datu basean bilatzen du. Emaitzak “Page Rank”-aren ordenean erakusten digu guri googlek.

3


10. ekarpena. Irakurketa-galderak [Recuperación...]