Issuu on Google+

Ariketaren deskribapena Askotan entzuna izan duzue Iruñean “Pintxo Astea” antolatu dela, edota Donostiakoak bezalako pintxorik inon ez dela aurkitzen…pintxotan ibiltzea oso gustukoa duzuela ere ziur nago. Zer iruditzen zaizue pintxo errezeten lehiaketa bat egiten badugu? Hauxe izanen da bada, oraingo honetako proiektutxua.

Idazten hasi aurretik, gidoia egin Gidoi bat egin behar duzu zure ideiak ordenatzeko: • Erabakia duzu, jada, zein izanen den lehiaketarako aurkeztuko duzun pintxo errezeta. • Pentsa itzazu errezeta bat idazteko eman beharreko urratsak. Badakizu lehendabizi, izenburua jartzen dela, ABARMEDUTA. Idatzi orain zure lanaren izenburua. • Gogoan izan errezetan bi AZPI-IZENBURU idazten direla: Osagaiak eta Egiteko era. Lehenbizikoaren azpian, errezeta egiteko behar diren gauzak adierazten dira behar den kopurua ala kantitatea ahaztu gabe. Bigarrenaren azpian, errezeta egiteko jarraitu behar diren pausoak adierazten dira. • Urrats horiek egiteko, ordenatzeko, erabil daitezken hitzak zerrendatu itzazu. Zein erabiliko dituzu errezetaren hasieran? Zein errezetaren erdian? Eta zein bukaeran? • Atera ezazu orain zure errezetaren argazki bat eta zure testuan txertatzeko erabiliko dugu. ___________________________________________________________________ ___________________________________________________________________ ___________________________________________________________________ ___________________________________________________________________ ___________________________________________________________________ ___________________________________________________________________ ___________________________________________________________________ ___________________________________________________________________


Orain testua idatziko dut Pentsatu duzu honezkero nolakoa izanen den zure pintxoa eta gidoi gisa erabiliko duzun eskema ere idatzi duzu. Orain idazten hasi behar duzu. Idatz ezazu ahalik eta ondoen. Egin ezazu poliki eta letra argiz. Zure lanerako akaso ongi etorriko zaizu‌ Erreparatu hurrengo honi:

IZENBURUA

OSAGAIAK -

-

EGITEKO MODUA EDO ERA Pausuz pausu denboraren arabera sailkatuz azal ezazu errezetaren egikera. Denbora antolatzaileak: Lehengo,lehenbizi, hasteko... Ondoren, gero, hurrengo, segidan... Jarraian, hori egin eta gero, ostera

Bitartean.... Azkenik, bukatzeko, amaitzeko ... BUKAERA Jalei animatu zure platera dastatzera.

On egin!



Errezetaren ariketa