Issuu on Google+

Leonardo da Vinci

Lana: Ane Miren 1ยบ E.S.O


autorretratua (1513 inguru, Turin) Datu pertsonalak Izen osoa

Leonardo di ser Piero da Vinci

Jaio

1452ko apirilaren 15a Vinci (Toskana)

Hil

1519ko maiatzaren 2a Amboise (Frantzia)

Leonardo da Vinci (1452ko apirilaren 15a - 1519ko maiatzaren 2a) Toskanako Pizkundeko arkitekto, musikari, asmatzaile, ingeniari, eskultore eta margolari izan zen. Berpizkundeko gizonaren arketipo bezala deskribatua izan da, eta jeinu unibertsaltzat hartzen da. Leonardo bere maisu-margoengatik, hala nola Azken Afaria eta Mona Lisa, da famatua. Teknologia modernora aurreratzen ziren hainbat asmakizun diseinatzeagatik ere da ezaguna. Gainera anatomia, astronomia eta ingeniaritza zibilaren aurrerapenean lagundu zuen.


Biografia Gaztaroa Leonardo di ser Piero da Vinci 1452ko apirilaren 15ean jaio zen Anciano herrian Vinci hiritik gertu, Florentziatik mendebaldera. Ser Piero, inguru hartako hartako familia entzutetsu eta dirudun bateko kidea, eta Caterinaren, bertako nekazari umila, sasiko semea. Leonardok, jaio zen herrixkan bertan pasa zituen bere aurreneko urteak, inguruko larreetan bizi ziren sugandila, sugandila kilker, ipurtargi eta bestelako animaliekin jolastuz, haurtzarotik aberatsa zuen irudimena are gehiago landuaz. Ez da garai hartako Leonardoren deskribapenik gure garaietaraino iritsi, baina bere lana aztertu zuten aurreneko autoreen ustez, horien artean Giorgio Vasari XVI. mendeko artista eta biografoak, gazte galai gisara aurkezten dute, ingurukoen begirunea bereganatzen zuen hizlari atsegin bezala. Legenda asko sortu dira Leonardoren figuraren inguruan, eta horietako bat izan liteke Clark Kenneth-ek Kenneth ek bere “Leonardo Da Vinci� lanean kontatzen duen bezala, Leonardo gazteak merkatuan txoriak erosten zituela gero, aurrez kendu zitzaien askatasunera itzultzeko. Leonardok bere amarekin pasa zituen aurreneko aurreneko urteak, baina hau Antonio di Piero Buti del Vacca da Vinci-rekin rekin ezkontzean, aitaren familiaren etxean hartu zuten. Aita, Albiera degli Amadori, Florentziako familia aberats bateko alabarekin ezkonduta zegoen, eta Leonardo legezko oinordekotzat sekula sekula onartu ez bazen ere, harreman ona izan zuen bere aitaren emazte honekin, nahiz eta oso gazte hil. Gerora bere aita lau aldiz ezkondu zen, beste hamar seme eta bi alaba, legezko oinordekoak edukiz. Leonardok, bere aitaren azkeneko emaztearekin ere harreman harreman ona izan zuen, hala erakusten du behintzat hari bidalitako eskutitz batean tratatzen duen erak.

Verrocchioren lantegian

Arno ibarraren ikuspegia (1473), Leonardoren lehen lan ezaguna. Leonardo gaztetxoa zen familia aberats bateko kidea izateak, nahiz eta sasiko semea izan, eragin zuzena izan zuen bere formazioari ateak irekitzeko. Vasarik kontatutako beste anekdota batean aipatzen duenez, Ser Pierok, Pierok, behin, Leonardoren marrazki batzuk hartu eta bere lagun Andrea Verrocchiori, Verrocchiori italiar Pizkundeko artista entzutetsua, erakutsi zizkiola, bere semeak artista bezala etorkizunik izan zezakeen galdetzeko, eta antza denez Verrocchio bera harrituta geratu zen gaztearen lanen maila altuarekin eta beraz


bere lantegian onartu zuen. Horrela sartu zen Leonardo gaztea, lanbide hartan aritzeko gehiegizko interesik gabe, Verrocchioren lantegira 1469an. Lantegiko zeregin txikiak egiten hilabeteak pasa ondoren lantegiko maisuak gaztea artegintzan hezteari ekin zion eta horrela erakutsi zizkion Leonardori garaiko artegile batek jakin beharreko teknika guztiak. Gaztearen talentua aztertu zuenean gainera, Verrocchiok bere lanen batzuk bukatzen ere utzi zion. Datu historiko fidagarririk gabe eta berriz ere Vasarik kontatutakoari jarraituz, Leonardok, Kristoren bataioa lanean egindako aingerua ikustean Verrocchiok pintatzeari utzi ziola kontatzen da, lantegian pintore on bakarrarekin nahikoa zela argudiatuz eta horrela, bere lan gustukoenetara indar guztiak zuzenduz, eskulturara adibidez. Hogei urteko adinarekin artegile gaztearen izena San Lukas-eko gremioaren erroldan idatzia azaltzen da, eta horrela ematen dio hasiera bere pintore karrerari, Iragarpena (1472-1475) bezalako lanekin. Lan honetan gainera Leonardo sfumato teknikan sakondu zuen ordura arteko bere lanetan ere nabari ezin zitekeen xehetasun mailara iritsiz. 1478. urtean bere maisua artegintzako arlo guztietan gaindituz utzi zituen Leonardok Verrocchiorekin zituen kolaborazioak eta artegile independente bilakatu zen.

Florentzian 1481an San Donato monasteriotik Errege Magoen adorazioa lana burutzeko enkargua jaso zuen artistak, baina sekula ez zuen lan hau bukatutzat eman, nahiz eta lan hau XV. mendeko lan antiklasiko eta iraultzaileena bezala kontsideratua izan. Florentzian eman zituen urte hauetakotzat hartzen da baita Leonardoren Haitzetako Ama Birjina lanaren aurreneko bertsioa, lan honen inguruko bertsio bi egoteak iritzi kontrajarri asko sortu ditu. Azkenean ordea onartutzat ematen da gaur egun Parisko Louvre museoan dagoen bertsioa Florentzian egina dela eta gero Milanera eraman zuela bere abileziaren erakusgarri. Han zegoela bigarren bertsioa eginda burutuko zuen enkargua jaso zuen Sortzez Garbiaren anaiditik. Bigarren lan honekin hainbat ika-mika sortu ziren egilea eta enkargua egi ziotenen artean, eta ez ziren bukatu zenbait lagunen interbentzio zein erabaki judizialak iritsi arte.

Sforzekin lanean


Azken Afaria (1494 edo 1495) Milanen zegoela Leonardok gutun bat idatzi zion Ludovico Sforza-ri ri bere zerbitzu guztiak eskainiz, baina bereziki ingeniari militar zerbitzuak eskaintzen zizkion gerra garaietarako, eta arkitekto, asmatzaile, eta eskultore zerbitzuak bake garaietarako. Gutunean artistak pintatzen ere bazekiela jartzen zuen baina ia garrantzirik gabeko gehigarri bezala. Leonardok 1499an utzi zituen dukearen zerbitzuko lanak Milan hiria tropa frantsesek hartu zutenean. Garai honetan artistak Veneziara alde egin zuen, eta han Giorgione Giorg artegilea ezagutu eta harrituta uztea ere lortu zuen bere argi-itzalen argi itzalen erabileragatik eta edertasunaz gain itsusia zena ere adierazteko zuen trebeziagatik.

Florentziara itzulera 1500an itzuli zen berri artegilea Florentziara.. Denboraldi honetan Ama birjina, haurra eta Santa Ana lana burutu zuen eta 1503an Michelangeloren lan batekin lehiatu behar zuen lan bat egiteko enkargua jaso zuen Palazzo Vecchio-ko Vecchio ko gelak dekoratzeko. Lehia handia izan zen bi artegile handien artean, eta ezin ikusi hori ezaguna egin zen garaiko gizartean. Lan hau Anghiariko gudua bukatu gabe utzi behar izan zuen artegileak, seguru asko bere Azken afaria lana hondatu duten arazoak teknikoak izan ziren.

Azkeneko urteak Frantzian

Leonardoren hilobia, Amboiseko gazteluan. gazt 1510 an Leonardo berriz itzuli zen Milanera, nahiko berezia da datua, kontuan hartuz gero artistak hiria utzi zuela tropa frantsesak sartzearekin bat, baina kasu honetan, Charles d’Amboise gobernadore frantsesak gonbidatuta joan zen bertara. Garai honetan h Luis XII.a eta lekuan lekuko gobernadoreentzat lanean aritu zen Leonardo, eta bere dohain anitzeko erregearen begirunea lortu zuten. 1510an berriz utzi behar beh izan zuen


hiria artistak, indar espainolek hartu zutelako, eta beraz Erromara habiatu zen, eta bidean bere oinordekoa izango zen Francesco Melziren etxean egun batzuk pasa zituen. Erroman egon arren, Florentzia eta gorte frantsesarekin harreman estuak mantendu zituen, eta 1516an Giulianoren heriotzaren ondoren Florentziara lotzen zuten harreman lazo guztiak etenda errege frantsesaren eskaintza onartu zuen Clox-eko gaztelura joanez. Pizkundeko maisu handi honen azkeneko urteak osasun arazo gero eta sarriagoek markatu zituzten, hauetan larriena zahartzaroan sufritu zuen paralisi mota bat izan zen azken urteetan pintatzetik aldenduaz. 1519ko maiatzaren 2an 67 urte zituela hil zen Leonardo da Vinci Frantziako erregearen eskuetan eta, Vasariren idatziek diotenez bere fede gabeziaz damututa.


Margolan nagusiak Margolana

Izena

Data

Neurriak

Erakustokia

Ginevra de' Benci

vers 1476

38 x 37,6 cm

National Gallery of Art (Washington)

Ama Birjina eta krabelina

1478-1480

62 x 47,5 cm

Alte Pinakothek (Munich)

Madonna Benois

1478-1482

49,5 x 33 cm

Hermitage museoa (San Petersburgo)

Magoen gurtza

1481

246 x 243 cm

Galleria degli Uffizi (Florentzia)

Arroketako Ama Birjina

1483-1486

Dama katazuriarekin

1485

Ferragile ederra

199 x 122 Louvre museoa (Paris) cm 54 x 39 cm

Czartoryski museoa (Krakovia)

1490-1496 62 x 44 cm Louvre museoa (Paris)

Azken Afaria

1495 eta 1498 artean

460 x 856 cm

Santa Maria delle Grazie (Milan)

Arroketako Ama Birjina (bigarren bertsioa)

1495-1508

189,5 x 120 cm

National Gallery (Londres)

Gioconda edo Mona Lisa 1503-1506 77 x 53 cm Louvre museoa (Paris) Ama Birjina, Jesus Haurra eta Santa Ana

1508 / 1510

168 x 130 Louvre museoa (Paris) cm

Bako

1510 1515

177 x 115 Louvre museoa (Paris) cm

San Joan Bataiatzailea

1513 eta 1516 artean

42,9 x 43,7 Louvre museoa (Paris) cm


Leonardo da Vinci