__MAIN_TEXT__

Page 1

Zer da Itzuli Mitzuli / Retorna? Itzuli Mitzuli / Retorna, hondakinen berreskuratze industriako enpresek, kontsumitzaileen elkarteek, talde ekologistek eta sindikatuek bultzatutako proiektua da. Gure helburua birziklaje sistema bidezkoagoa, eraginkorragoa eta merkeagoa lortzea da, hau da, ontzietarako Gordailu Sistema bat ezartzea.

Nola funtzionatzen du? Oso erreza da. Sistema berriarekin edari bat erosten duzunean, ontziarengatik gordailu bat uzten duzu eta ontzia denda edo supermerkatu batean itzultzen duzunean gordailua berreskuratzen duzu. Ontzia zuzenean dendariari itzuli ahal diozu edo makina batean sartu eta dirua jaso. Orain dela asko bazegoen honelako sistema bat Euskal Herrian, gogoratzen duzu?.

Irabazi txirrindula bat! Parte hartu! Etor zaitez zure ontziekin Retorna-gunera eta ontzi bakoitzagatik 5 zentimo emango dizugu. Egizu argazki bat Retorna-gunean ontziek sortzen duten kutsaduraren inguruan, adibidez ontzien makinaren argazki bat, zenbat eta originalagoa hobe!

Zeintzu dira sistema berriaren abantailak? Hondakinak, baliabideak bihurtzen ditu: ontziak saltokietara itzultzeak birziklaje hobeagoa ahalbidetzen du, kalitate handiagoko materiala lortzen da. Ia desagertu den berrerabilpena ere bultzatzen du. Birziklajea eta berrerabilpen mailak izugarri handitzen dira: kontsumitzaileen partehartzearekin, ontzien %98-raino berreskura daiteke, gaur egun berreskuratzen den %30-a atzean utziz. Zabor gutxiago kaleetan: ontzi bakoitza itzultzerakoan dirua jasotzen denez, ez da erreza botatako ontziak ikustea kaleetan, errepide ertzetan, hondartzetan eta mendian.

Bidali ezazu zure argazkia Twitter-en bidez edo eskegi ezazu Retorna-ko Facebook orrialdean. Aukera bietan ezinbestekoa da #Retorna Tour etiketa edo hashtag erabiltzea eta argazkia zein hiritan egin duzun esatea. Finalistak aukeratuko ditugu eta argazkiak gure Facebook orrialdean eskegiko ditugu. Gero bozketa egingo dugu: botu gehien lortzen dituzten hiru finalistek txirrindula bat irabaziko dute, eta BIKETRIAL, BTT, eta txirrindula tolesgarri baten artean aukeratu ahal izango dute.

Udalentzako aurrezpena: zure udalak dirua aurreztuko du hondakinen bilketan, garbiketa zerbitzuetan eta zabortegi eta errauskailu kostuetan. Sistema hau martxan jarri den herrialde guztietan arrakasta ekonomiko handia izan du, baliabideak xahutzearekin bukatzen delako. Lanpostuak sortzen dira: sistema berri honek lanpostu berde asko sortzen ditu. Hau horrela da berreskuratzen den materialaren kantitatea eta kalitatea oso handia delako, sistema honen eraginkortasuna eta herritarren parte hartze handiagatik. CO2 isurketak gutxitzen dira: gordailu bat ezarrita, ontziak berreskuratu egiten dira eta ez dira zabortegietara eta errauskailuetara eramaten, CO2 isurketak gutxituz. Birziklatuz, behin erabiltzeko ontzien kutsadura asko gutxitzen da.

Adingabea bazara, zuretzako ba duzu beste lehiaketa bat, gure web orrian parte hartzeko arauak aurkituko dituzu, irabazi ezazu txirrindula bat!

Tourraren bukaeran irabazleen izenak plazaratuko ditugu! Lehiaketaren oinarriak, gure Tourraren ibilbidea eta askoz informazio gehiago:

Ontzietarako Gordailu Sistema baten aldeko sinadura eman www.retorna.org/ca webgunean edo Bilboko Arenaleko Retorna-gunean.

www.retorna.org www.facebook.com/retorna www.twitter.com/_retorna

Profile for Asociación Retorna

Retorna Tour Bilbo II  

Información sobre el paso del Retorna Tour en Bilbao

Retorna Tour Bilbo II  

Información sobre el paso del Retorna Tour en Bilbao

Profile for _retorna