Page 1

BOR-BOR ALDIZKARIA 6957. ALEA

2’5 € 2013-05-18

BORBOR

Emma Watson MTV Movie Awards –eko irabazle.


Picassoren “La reve� margolana saldua izan da 120 milioien truke.

Billie Joe, Green Day-eko abeslariaren ezkutuko bizia.

2


BOR-BOR ALDIZKARIA

AURKIBIDEA: AURKIBIDEA:.................................................................................................................................3 ZUZENDARIARI GUTUNAK:.........................................................................................................4 MUSIKA........................................................................................................................................5 ELKARIZKETA: WORKING BOYS, GOIERRIKO TALDEAK EZAGUTZEN..........................................5 ALBISTEAK:...............................................................................................................................7 KATY PERRY BERE DISKO BERRIA PRESTATZEN:....................................................................7 BREAK ON STAGE 2013:........................................................................................................9 ELKARRIZKETA: BILLIE JOE ARMSTRONG................................................................................10 IDAZLANA ETA PINTURA.............................................................................................................12 ALBISTEAK:.............................................................................................................................12 RAMON SAIZARBITORIA ETA RIKARDO ARREGI EUSKARAZKO LANEN KRITIKA SARIEN IRABAZLE............................................................................................................................12 PICASSOREN “LA REVE” 120 MILIOIENGATIK SALDUA........................................................12 ERREPORTAIA: .......................................................................................................................14 ESPAINIAKO ZINEMAREN BEHERAKADA KEZKAGARRIA. ....................................................14 MODA.........................................................................................................................................16 IRITZI ARTIKULUA: .................................................................................................................16 ZER DERITZOZU ZUK?.................................................................................................................17 ERREPORTAIA:........................................................................................................................17 IRITZI ARTIKULUA: .................................................................................................................19 DROGAK GAUR EGUNGO GIZARTEAN.................................................................................19 EDITORIALA: ..............................................................................................................................20 ESPAINIA, EUROPAKO ESKOLA PORROTAN TXAPELDUN....................................................20 DENBORAPASAK:........................................................................................................................21 HIZKI ZOPA:............................................................................................................................21 LABERINTOA: .........................................................................................................................21 JEROGLIFIKOAK: .....................................................................................................................22 SUDOKUA: .............................................................................................................................22

3


BOR-BOR ALDIZKARIA

ZURE ESKAERAK

ZUZENDARIARI GUTUNAK: MURRIZKETAK EZ DU GURE HERRIKO GAZTEENGAN ERAGINIK. Gure herria txikia dela esan dezaket, baina bere txikitasunean handia dela deritzot. Zer dela eta hau? Martxoaren 23an, eguerdiko hamabietan herriko plaza jendez bete zen, larunbat arrunta zen, eguraldiak lagundu zuela esan daiteke; urteetan herriko gazte talde batek egiten duen lanari esker plaza jendez bete zen. Zer zen plazan ikus zitekeena? Hasi bost urte eta 15 urte bitarteko neska mutilek dantza saioa prestatu zuten bertaratu ziren herritarrentzat. Polita izan zen emanaldia, are politagoa gazte hauek egiten duten lanari esker bertan ikusi genuena. Zuen ikaslea naiz orain eta eskerrak eman nahi dizkizuet guri erakusten diguzuenagatik. Ea egunen batean zuek bezalako irakasle izatera iristen naizen. Anne Jauregi, Segura. TALDE EZAGUNAK GERTURATU. Egunkari honetako zuzendari jaunari; Denok dakigun bezala, musikaren inguruko ekintza garrantzitsuenak, gehienetan, Madrid eta Bartzelona hirietan antolatzen dira, beste hiriburu eta herrialdeak alde batera utziz. Beraiek bakarrik al dute ekintza hautara joateko aukera? Hainbat jenderi bi hiriburu horiek nahiko urruti gelditzen zaizkigu, eta ez dugu bertara joateko aukerarik, garraioa gaur egun oso garestia delako, edo gazteen kasuan adibidez joateko baimena ez edukitzeagatik, gurasoek urruti antolatzen direla pentsatzen dutelako. Nire ustez denok eduki beharko genuke ekintza hauetara joateko aukera, eta horretarako toki apropos bat bilatu beharko genuke, hiriburu guztiak kontuan hartuz, edo joan-etorri eta sarreraren kostuak jendearen eskuragarriago jarriz.

Marina Azkue, Santurtzi.

4


BOR-BOR ALDIZKARIA

MUSIKA

MUSIKA

ELKARIZKETA: WORKING BOYS, GOIERRIKO TALDEAK EZAGUTZEN. zitzaigun. Jotzen hasi, eta entsegu bakarrean gelditzea baina zerbait gehiago ere egin genezakeela bururatu zitzaigun, taldetxo bat gure denbora librea bertan pasatzeko, gustuko ekintza bat burutzen, gure estiloko kantuak jo eta abesten alegia. Hasieran lau pertsona ginen taldea osatzen genuenak, bateria eta hiru gitarra, baina taldeari baxu bat ere ondo etorriko zitzaiola iruditzen zitzaigun, horrela oraingo taldea osatuz

Gaurkoa Idiazabalera egin dugu irteera. Goierri erdian kokaturiko herri xume eta txiki honetan badugu musika talde bat ere. Bost mutil gazte elkartu eta musika talde hau sortu dute orain gutxi. Hauek ditugu taldekideak: Orkatz Gago (gitarra), Jon Mujika (gitarra), IĂąigo Iturbe (baxua), Mattin Intxausti (bateria) eta Asier Mujika (abeslaria). Talde hau ezaguna da Goierri mailan, baino beraien inguruan dakiguna sakontzeko gure kazetariek hainbat galdera luzatu dizkiete. 1-Nola sortu zenuten taldea? Nola bururatu zitzaizuen bostak elkartu eta musika talde bat sortzea? Arratsalde bateko kontua izan zen, asperturik geunden eta bakoitza bere instrumentuarekin elkartzea bururatu

2-Eta izen hau; nolatan jarri zenioten “Working Boys� izena? Izena... Momentuko gauza izan zen; Orkatz eta Joni bururatu zitzaien eta denok ados jarriz, izen horrekin jarraitzen dugu. 3-Zuen abestiak konposatzen al dituzue? Ze musika estilo jotzen duzue? Guk gehienbat gure talde gustukoen kantuak hartu aldatu eta jotzen ditugu, baina baditugu gureak diren lauzpabost abesti ere. Gure estiloa nahiko zabala da, baina Punk- Rock Streetpunk dela esango genuke.


4- Nork konposatzen ditu abestiak? Guk geuk konposatzen ditugu abestiak, Asier eta Jonek, baina bat badugu berezia ere, gure lagun batek konposatua. 5-Grabatu al duzue kanturen bat ?

Lokal aldetik izan dugu laguntza. Lehengo apaiz etxean jotzen hasi ginen. Baina kexak egon ziren eta beste nonbait entseatzeko beharrean aurkitu ginen. Udaletxera joan ginen lokala eskatzera eta Pilarrenea ondoko lokal bat utzi ziguten. Bi hilabetez egon gara bertan entseatzen. Lokal finko bat izatea gustatuko litzaiguke, bai guretzako eta bai herriko beste taldeek ere bertan entseatzeko. Gaztetxeak ere asko lagundu digu, kontzertuak eskaintzeko garaian baita beste musika taldeak ezagutzeko ere. Laguntza hori denekin oso gustura eta eskertuta gaude denok, eta kontzertuetan ahal dugun ondoen eta

Baditugu hainbat grabaketa eginik eta interneten zintzilikatuak, baina oraingoz ez gara grabaketa serio bat egitera iritsi, ez gara estudioetara ailegatu. 6-Eta musikarako duzuen lotura hori, noiz sortu/ hasi zen? Non eta noiz ikasi duzue instrumentua jotzen? Musikarekiko dugun lotura hori, gehienoi txiki-txikitatik datorkigu eta horrek asko laguntzen du, gazteetatik ikasi dugu instrumentua jotzen, irakaskuntza musikala denok jaso dugu, txikitan musika eskolara joanez eta instrumentua bertan ikasiz, eta orain bakoitzak etxean entsaiatuz. 7- Jaso al duzue laguntzarik taldea sortzerako garaian? Laguntza asko jaso ditugu talde gisa, bai etxeetan baita beste arloetan ere.

gustuen jotzean jendeari.

eskertzen

diogu

8-Ze asmo duzue etorkizunerako? Taldea seriotasunez edo lagun artean ondo pasatzeko denbora gisa hartu behar duzue? Taldeak aurrera jarraitzeak espero dugu etorkizunean, orain bezainbeste dugun ilusioarekin eta geure lehen CDa grabaturik izatea. Baina horrez gain, inportanteena lagunekin geure gustuko ekintza egitea eta fenomenal pasatzea. Mikel Toledo Erredakzioko kazetaria.


BOR-BOR ALDIZKARIA

MUSIKA

ALBISTEAK: • KATY PERRY BERE DISKO BERRIA PRESTATZEN: Artista gogoz ari da lanean “Teenage Dream” diskaren ondorengoaren prestakuntzan. Perryren lan honetan beste hainbat artisten laguntzapean izango ditu abesti batzuk; Sia, Maz Martin eta Dr. Luke, besteak beste. Bere lanaren erdialdean aurkitzen da jada, Katyk bere lanen artean Maz Martin eta Dr. Lukerekin egindako lana nagusitzen du; zera dio “Lan talde gisa indartsuak gara. Maxekin melodien aukeraketan eta Lukekin produkzioan”. Siarekin kantu berri batzuk idatzi ditu, eta Bonnie Mckeenekin kantuak idazterako garaian gaitasun handia dute biak batera. Mckeenekin lan egitearekin oso gustora dago Katy, baita Mckeen ere. Berarekin idatzitako kantu berri baten izena argitara eman dute : “Double Rainbow”. Bere laugarren disko hau udaran irtetekoa zen, Capitol Records -en bitartez.


BOR-BOR ALDIZKARIA

MUSIKA

• BREAK ON STAGE 2013: 2013ko apirilaren 20-an Break on Stage jaialdia izango da Miribilla Bilbao Arenan. BreakOnStage 2013, Nazioarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdia hainbat ekintza daude: breakdance, street dance, arte urbanoa, mapping 3D, light dance, video-jockey, DJ... Breakdance eta street dance dantzak, bideoklipen estreinuak eta graffiti showak izango dira aurten Break On Stage jaialdian. 19:30ean irekiko dira ateak, 20:30ean hasiko da jaialdia eta, 23:30ean bukatu arte, ekitaldi ugari egongo dira. 21:50ean izango da Breakdance Battle finala, eta 21:55ean sari banaketa izango da. Jaialdiari itxiera emateko, CPV (El Club de los Poetas Violentos) taldeak zuzenean joko du 2013ko Break On Stage jaialdian. Egitaraua jaialdiaren web orrian bertan kontsulta daiteke. Horrez gain, arratsaldean ere egongo dira ikuskizunak: 15:30ean 1Vs1 Bboyng Battle BBK izango da BBK Salan, eta 17:00etan 2Vs2 Freestyle Girl Battle egongo da Miribilla parkean. Sarrerak, aldez aurretik erosita, 10 euro balio du eta egunean bertan erosi ezkero 12 euro. Kutxabanken Gazte Txartelarekin erosita, 8 euro balio ditu. Sarrerak salgai daude jada BBK-ren kutxazain automatikoetan, web orrian eta beste hainbat lekuetan :

-Donostia: Old School Shop -Arrasate: Nothing With Out The Shop -Bergara: Popis taberna -Gasteiz: Halabedi taberna -Durango: Arteka liburudenda -Elorrio: La Parra -IruĂąea: Sensei Tattoo & Piercing


BOR-BOR ALDIZKARIA

MUSIKA

ELKARRIZKETA: BILLIE JOE ARMSTRONG. 2013-ko girako azken kontzertu sutsu honen ondoren, Green Day-eko abeslari den Billie Joe Armstrong-ekin denboratxo bat egoteko aukera izan dugu. Bristol Ingalaterrako hirian izan da azken emanaldi hau, eta bertako bere kamerino sarreran egin dugu topo. Guk luzaturiko galderak humoretsu eta gogoz erantzun ditu.

-Hitz egin dezagun zure familiaren inguruan, nola bizi zineten horrelako famatua bihurtu baino lehenago? Egia esan familia umila ginen, klase baxukoa, nire ama etxeko andrea zen eta nire aita kamioi gidaria eta jazz talde bateko bateri jolea aldi berean, gainera, sei anai-arreba ginen, ni naiz gazteena eta arazo ekonomikoak edukitzen genituen arren inoiz ez zaigu jateko ezer falta izan. Nire aita hil zenetik, nik hamar urte nituenean, dena zailagoa bihurtu zen, baina zaila

izan den arren aurrera ateratzea lortu dugu. -Eta noiztik dator musikari diozun maitasuna? Zer entzuten zenuen gaztea zinenean? Txikia nintzenean hasi nintzen mundu hau ezagutzen, bost urte nituenean, nire amak country musika entzuten zuen beti eta Elvis ere entzuten nuen, nire arrebak entzuten zuen eta. Egia esan musikaren generazio guztiak ezagutu izan ditut, nire anaiarrebengatik. Konposatu nuen lehen abestia hamalau urterekin izan zen, “Why do you want him?� izenekoa, eta handik aurrera abestiak konposatzeari ekin nion, benetan gustatzen zitzaidala jakin nuelako. -Zure ama oso zorrotza al zen zure etorkizunarekin? Ez zen batere zorrotza izan nirekin, egia esatea nahi baduzu. Nire beste anai-arrebekin oso zorrotza zen, baina ni iritsi nintzenean gauzak aldatu ziren, ez zitzaion batere inporta nik zer egiten nuen, pozik nengoela ikusten zuelako. -Zeure musikak milaka pertsona mugitzen ditu munduan zehar, eta horretarako zure gitarraz baliatu zara, non lortu zenuen gitarra hori?


Beno, George Cole, “Beat me bitch” taldekoak, utzi zidan nire lehenengo gitarra eta berak erakutsi zidan nola jo ere bai. Ez ziren gitarrako klaseak, inoiz ez dudalako solfeo irakurtzen jakin, beti galdetzen zidan “Liburuko zerbait irakurri edo ikasi al duzu?” eta nik beti ezezkoa esaten nion beraz zuzenean gitarra jotzen hasi ginen, inongo solfeorik ikasi gabe.

-Ezkonduta zaude eta bi seme dituzu, hitz egiguzu zure familiari buruz.

Heavy metal musika entzuten nuen gaztea nintzenean, beraz horren influentziaz lehenengo ikasi nituen abestiak heavy metal estilokoak nintzen, Ozzy, Van Halen…

Bai, Adrienne da hankak lurrean mantentzen laguntzen didan pertsona, orain dela hamabost urte ezagutzen gara eta lehen egunean bezala maite dut. Nire bi semeak ere askotan lagundu izan didate gaur egungo mundua ezagutzen eta ulertzen. Beraien gazte-aroa nirea baina gogorragoa dela iruditzen zait, hala ere, internetek halako indarra hartu du gazteen bizitzetan ikaratzeko modukoa dela. Nire semeak ez dira ni beraien garaian nintzen bezalakoa, ni baino askoz ere argiagoak eta helduagoak direla esango nuke, beraien mundua nirea baino zabalagoa delako.

-Musika talde baten buru ikusten zinen gaztea zinenean?

-Zeure taldekideak ere famili bezala hartzen al dituzu?

Bai, beno, garai haietako edozein gazteek bezala, baina ez nuen inoiz seriotasun gehiegirekin hartzen, beti pentsatu izan dut ez nuela hainbesterainoko pazientziarik, ez zen nik bilatzen nuena. Nik gitarra jo besterik ez nuen nahi, talde baten buru izatea oso ardura handia zen niretzat.

Bai, azken finean bizitza erdia pasa dut beraien ondoan, hainbeste denbora pasata, nola ez hartu beste bi anai bezala? Beraiek gauza askotan lagundu izan didate, eta ez dago niregatik egin duten guztia eskertzeko hitzik.

-Ze musika mota jotzen zenuen garai haietan?

-Zure musikaren karrera gora beheraz beteta dago, horietako bat da drogekin jasan duzun adikzioa, erabat gaindituta al duzu gai hau? Egia esan ez zait gehiegi gustatzen gai honi buruz hitz egitea, ez dut nahi nire adikzioetaz hitz egiten pasatzen den tipo horietako bat izan, ez dut nahi jendeak nigan lastima sentitzerik. Gertatutakoa gertatu da eta pasatakoa pasa da. Ni hau baino hobea naiz eta badakit. Ainitze Garmendia, Londreseko kazetaria.


BOR-BOR ALDIZKARIA

IDAZLANA ETA

PINTURA IDAZLANA ETA PINTURA

ALBISTEAK: • RAMON SAIZARBITORIA ETA RIKARDO ARREGI EUSKARAZKO LANEN KRITIKA SARIEN IRABAZLE. “Martutene” eta “Bitan esan behar” lanak saritu dituzte Espainiako Kritika sarietan. Ramon Saizarbitoria idazle euskalduna eta Rikardo Arregi poeta izan dira 2012-ko Espainiako Kritiken sarituak. Euskarazko lanik hoberenen sariak jaso dituzte, Narratiba eta Poesi sailetan. Saizarbitoriaren “Martutene” lana izan da saritua. Bikote-harremanak kontatzeaz gainera, beste hainbat arlo jorratzen dituen eleberria da: idazlearen lana, medikuntza eta osasungintza eta Euskal Herriko gatazka besteak beste. Donostia girotuta dago, Martin eta beste zenbait pertsonaia Martutene auzoko villa batean kokaturik. Arregiren poema-bilduma “Bitan esan behar” lanak irabazi du. Kritika sariak ez du diru-saririk, baina ospe handia du. Beste hizkuntzetako irabazleak ere egoten dira kritika sari hauetan. Gaztelaniako kritikaren saria Clara Usonentzat, “La hija del Este” lanagatik, eta Juan Carlos Mestrerentzat, “La bicicleta del panadero” lanagatik. Katalanari dagokionez, narratiba saria Jordi Cocak eskuratu du, “En caure la tarda” lanagatik eta poesiakoa Jorde Llavinak “Vetlla” lanagatik. Galegoari dagokionez, Begoña Caamañorentzat izan da narratiba saria “Morgana en Esmelle”-gatik eta Manuel Alvarez Torreirorentzat poesiakoa, “Os angulos de brasa” lanagatik.

• PICASSOREN “LA REVE” 120 MILIOIENGATIK SALDUA Steve Cohen, Wall Street-eko figura garrantzitsuenak erosi du Picassoren artelan famatu hau. Stevek bere buruari oparitu nahi zion lan garrantzitsu hau, horregatik salmenta pribatua izatea nahi zuen. 1932-an margotu zuen Picassok, eta Marie Therese Walter musa ageri da bertan. Cohen-ek baina lehenago Las Vegas-eko Wynn magnateak zuen, eta 90-eko hamarkadan nahi gabe hondatu egin zuen, lagun batzuei erakusteko asmoa zuenean. ew York Post-ek esaten duenez, AEBetan inoiz arte-bildumagile batek ordaindu duen preziorik altuena da, izan ere 120 milioien truke eskuratu du Wall Street-eko pertsona famatu honek, 108 milioi eurorengatik lortu nahi zuen arren.


ERREPORTAIA: • ESPAINIAKO ZINEMAREN BEHERAKADA KEZKAGARRIA. Espainian dagoen krisi larri honek ekonomiaz aparte ere gure kultura gogor astindu du, eta horren ondorio da zinemaren industrian gertatutako krisialdi larria. 2012. urtean produkzio zinematografikoetan beherakada larria jasan behar izan genuen, eta presupuestoen media ere asko jaitsi da. Produkzio eta presupuesto maila jaitsi bada, sarrera salmenta ere beherakada jasaten dute, esaterako, azken urte honetan Espainian %5eko beherakada izan zen sarrera salmentaz hitz egiten badugu, egoera dramatikoa benetan. Jaitsiera honen erruduna alde batetik gobernua da, BEZ-a geroz eta garestiago jarriz lortzen dute jendea zinemara ez joatea, krisi ekonomikoa geroz eta nabarmenagoa den garai hauetan horrelako neurriak hartzea kaltegarria da edozein industriarentzat, eta kasu honetan zineari tokatu zaio egoera zail hau bizi behar izatea. Espainiako zine industria ez dago bere hoberenean eta badago hemendik urte batzuetara desagertuta egongo dela esaten duen jendea ere. Gobernuak erruaren zati bat duen arren ez da dena beraien errua, esan beharra dago zine espainiarrak ez dituela zine amerikarrak dituen aukera berdinak kartelera espainiarretan maiz ikusi ditzakegu Ameriketatik ekarritako filmak, baina film espainiarrei ez zaie garrantzi berdina ematen. Aipagarria da, film amerikar hutsenak edo sinpleenak izaten dutela arrakasta gehien Espainian, eta film espainiar arrakastatsuenak horiek imitatzen saiatzen direla. Hainbat jende hasia da arazo honi konponbidea bilatzen, eta ikusten duten irtenbide bakarra sarreren salneurria jaistea da, publikoak zinemara joateko aukera gauza sinple bat bezala ikus dezaten, eta ez “luxuâ€? bat bezala, gaur egun gertatzen den antzera. Hala ere ez da Espainia zinema arloan arazoak dituen herrialde bakarra, Hungaria edo Italia ere zaku berean daude.


Montxo Armendariz-ek Espainian kulturarekin egiten ari direna genozidio bat dela deritzo, salmentak konponbiderik gabe behera nola egiten duten ikustea penagarria dela esaten du.

Juan Antonio Bayona, “Lo Imposible�-ko zuzendariak denok zaku berean sartuta daudela deritzo, eta momentu ikaragarri zail bat igarotzen ari dela zinemaren mundua, bere egoera profesionalean inoiz baino arrakasta handiagoa edukitzen ari den arren.

Claude-Eric Poiroux, Europa Cinemas-en zuzendariak dioenez zinema arloko krisia kulturari garrantzi gutxiagi ematen zaiolako da, kultura krisiari aurre egiteko tresna bikaina dela deritzo

Enrique Gonzalez Macho-k esaten duenez, gaur egungo zinema behar baino okerrago dago, gobernuaren erabakien ondorioz.


BOR-BOR ALDIZKARIA

MODA

MODA

IRITZI ARTIKULUA: Zer esana ekarri duen gai batez hitz egitea gustatuko litzaidake: Gaur egungo modeloen argaltasuna eta horrek gure gizartean sortzen duen kaltea. Nire ustez, gaur egun pasareletan, modako aldizkarietan, telebistan eta abar ikusten ditugun modeloak argalegi daude, eta horrek kalte handia sortzen du gure gizartean, telebistan edo aldizkarietan ikusten duguna imitatu nahi dugulako, eta horrelako argala egoteak kalte egiten du, bai osasunean eta bai auto-estiman. Horrelako gorputzak ikustean beste edozein estereotipo ukatzen dugu, hori zuzenena dela pentsatuz, nire galdera da, gaizki al dago hain argala ez den gorputz bat edukitzea? Gaizki al dago 36 tailako praka batzuetan ez sartzea? Gaizki al dago gosez ez hiltzea gero soinekoan edo arropan sartzeko? Denok dugu onartuak izateko eskubidea, garen bezalakoak onartuak izateko eskubidea. Baina tamalez gure pentsatzeko era eta gauzak ikusteko era oso itxia da, eta gauzak gure era bakarrik onartzen ditugu, beste pentsatzeko erei aukerarik eman gabe. Baina ez da modelo argal hauen errua, errua gure gizartearena da, bakoitza den bezalakoa onartzen ez duelako. Garai hauek eta pentsamendu hauek aldatze espero dut, eta etorkizun batean besteak onartzeko gai izatea.

Maria Salaberria, Urnieta


ZER DERITZOZU

BOR-BOR ALDIZKARIA

ZUK? ZER DERITZOZU ZUK?

ERREPORTAIA: Igandean, hilak 26, izango dugu goierrin Zegama-Aizkorri maratoia, eta bi hilabete barru G2H eta Ehunmila probak. Goierri mailan arrakasta handia izaten ari den kirola da mendi probena, eta igande hontan jende ugari izango dugu zegaman, aizkorri igotzeko prest. Basoko biden zailtasuna edo harkaitz arteko paisaiengatik, zein inguruko edertasunak erakarrita jende ugari biltzen da maratoi hontan, bai goierri, bai gipuzku eta baita espainiako beste hainbat tokitako jendea ere. Dudarik gabe, moda modan dagoen kirola da hau. Igande honetan XII. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia; Ehunmilak eta Goierriko 2 Handiak probekin batera, mendi lasterketen artean preziatua da hau ere. Azken hamanr urte hauetan mundu mailan ezaguna izatea iritsi den lasterketa bat da hau. Hemen dugu gurekin batera Joxe Inazio Intsausti, Segurarra, froga honetan parte hartuko duena. Kirolkiko afizio, mendizaletasuna eta kemana soberan du honek. Lana eta etxeko ardurez gain, prestatze lanetan eman ditu azken hilabete hauek. Betitik izan du Joxe Inaziok mendirako duen afizio hau. Hiru seme-alaba izateaz gain bere denboratxoa hartzen du entrenatzeko. Ehiza ere egiten du. Hala, han eta hemen hainbat lasterketetan parte artu ondoren, joanden urtean artu zuen parte lehen aldiz Zegama-Aizkorri maratoiean. G2H frogan ere iada bi aldiz artu du parte. Beasaindik abiatu, Aralar eta Aizkorri inguruak zeharkatzen ditu 88 kilometroko ibilbideak. Proba hau Ehunmilak lasterketaren zati da. Inaziok zera dio "Asko sufritzen da, gogorra da oso". Amaitu zuenean ez zuela gehiago parte hartuko pentsatu zuen, erabat bustita eta hotz amaitu baizuen, baina urrengo urteanere berriro hartu zuen parte. Inaziok esaten duenez “zaila” da nerbiorik ez izatea, “beti sentitzen da zerbait”. PRESTAKETA GOGORRA.


Azken hilabete hauek euritan joan direnez, mendian entrenatzeko zailtasunak izan ditu Inaziok, eta bera bezela beste korrikalariek ere. Lokatza eta elurrak oztopoak jarri dizkiete. Zegama-Aizkorri, G2H, nahiz Ehunmilak prestatzea erronka zaila dela aitortzen digu. Ordu asko eskatzen dituen entrenamendua dela dio Inaziok. Dagoeneko, ordea, prestatu beharrekoa prest dago eta igandera begira daude korrikalari denak. Inaziok dioenez lasterketan gainean eraman beharrekoa ura eta janari energetikoa da. Erlojua ere ez da faltako. Beharrezkoa dela dio denbora neurtzea, “ez erronka gisa bakarrik, indarrak ere neurtu egin behar direlako ere bai�. Aipatu beharrekoa dela dio jendearen emana eta animoa. Iazko errekuerdoa du Inaziok, Andraitz gora zihola, busti-busti eginda eta jendearen animo eta berotasuna ez balitz ezuela zer egin jakingo geldituko zela. Igandean 450 korrikalarirentzat lekua izango bada ere, 3188 korrikalarik eman dute izena Zegama-Aizkorri maratoian parte hartzeko. “Zegamak badu zerbati berezia, hitzez azaldu ezin dena. Hau bizian behin beintzat egin beharreko zerbait da�. Inazio parte hartzeko aukerarekin pribilegiatu sentitzen da. Erronka gogorra dute korrikalariek, eta eguraldiaren laguntza eskatzen du honek, baina atsotitzak dioen bezala: gustuko tokian aldaparik ez.


ZER DERITZOZU

BOR-BOR ALDIZKARIA

ZUK? IRITZI ARTIKULUA:

• DROGAK GAUR EGUNGO GIZARTEAN Euskal Herrian, besteak beste, drogek pisu handia dute gure gizartean. Gazteak gero eta lehenago hasten dira produktu hauek kontsumitzen, eta oso larria dela uste dut. Garai batean, helduagoak sentitzeko edo, gazteak zigarroak erretzen hasten ziren: horrela, helduagoak sentitzeaz gain, gazte horiek besteen gainetik sentitzen ziren. Baina gaur egun, arazo hori, desagertu beharrean, larriagotu egin da: porroak erretzen dira, zigarroak beharrean. Medikuek diotenez, porro batek lau zigarrok adina kalte egiten du, eta gainera, birikak kaltetzeaz gain, burmuina ere erasotzen du. Hainbat inkesta egin dira, eta euskaldunen %20ak egunero porroak erretzeko ohitura omen du. Datu hau izugarria dela aitortu behar da. Gaur egun, sekulako arazoak daudela ikus daiteke. Gazteak 13 urterekin hasten dira porroak erretzen, eta hau gelditu beharra dago. 13 urterekin hasten badira porroak erretzen, pentsa dezagun izango dituzten burmuinak 20 urterekin. Gazte hauek asteburuetan porroak erretzen hasten dira, gero jolas orduan ere hasten dira, eta azkenean, eguneroko ohituratzat hartzen dute. Azkenean, porro hauen beharra sentitzen dute eguneroko bizitza aurrera eramateko. Guzti honekin, gai honen garrantzia erakutsi dudalakoan nago. Ezin dugu hau horrela utzi, zerbait egin beharra dagoela uste dut; lehenbailehen, gainera. Bestela, pentsa dezagun, gaur egungo 13 urteko ume hauek nolako etorkizuna izango duten gure gizartean.

SEAT AUTOAK AUKERATZEKO ESKAINTZA PAREGABEA!


GURE IRITZIA

BOR-BOR ALDIZKARIA

LUZATUZ

EDITORIALA: • ESPAINIA, EUROPAKO ESKOLA PORROTAN TXAPELDUN. Hainbat dira azken urte hauetan Espainiak kirol arloan lortutako sariak, baina badu hori baina garrantzitsuagoa den sari bat: Europako eskola porrotik handiena. 2012. urteko Unescoren datuak aztertzen baditugu, 15-24 urte bitarteko gazteriaren hirutik batek utzi ditu ikasketak, Europako porrot eskolarra baina askoz ere altuagoa izanik. Kirol arloko garaipen hauek horrenbesteko zoriontasun eta poztasuna sortzen badute, hezkuntza arloko zifra hauek kezkagarriak izan beharko lukete. Zer egingo dute gazte hauek nerabezaroa utzi eta helduak bilakatzen direnean? Espainia da Europan gazte langabezia tasa handien duen herrialdea, %50 baino zifra altuagoarekin. Zifra hauek kezkagarriak izan beharko lirateke, Espainiak krisi ekonomiko gogor honen ondorioak zuzen-zuzenean jasaten dituelako. Eskola porrotaren ondorioz, gazteek lan aukerak alferrik galtzen dituzte, eta ez dute beren herrialdearen ekonomiari laguntzeko aukerarik aurkezten. Unescok hainbat irtenbide proposatu ditu egoera kezkagarri honen aurrean: praktika profesionalen sustapena landu eta lan prestakuntza profesionala hobetu. Irtenbide hauek Alemanian ere ezarri dira, emaitza bikainekin. Geure gobernuak proposatzen dituen erreformak eskola porrota demokrazia honetan dauden porrot guztien artean hutsegiterik handiena bihurtu du.

ESPAINIAKO ESKOLA PORROTA KOMUNITATE AUTONOMOEN ARABERA:


BOR-BOR ALDIZKARIA

DENBORAPASAK:

HIZKI ZOPA:

• LABERINTOA:

DENBORAPASAK


BOR-BOR ALDIZKARIA • JEROGLIFIKOAK:

• SUDOKUA:

DENBORAPASAK


HURRENGO ALEAN HESIAN TALDEAREKIN ELKARRIZKETA

ATEZ ATEKO ZABOR BILKETARI BURUZKO ERREPORTAIA, HERRIARENTZAT MESEDE EDO KALTE?

GEURE ALDIZKARIA ORAIN ONLINE FORMATUAN, ESKURA EZAZU QR KODE HONEN BIDEZ!


Bor-Bor Aldizkaria  

Euskerako aldizkaria.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you