Page 1

2013ko Ekainaren 7a 1 alea


Aurkibidea

AURKIBIDEA..............................................................................................................................................1 ALBISTEAK................................................................................................................................................2 ERREPORTAJEA.......................................................................................................................................5 ELKARRIZKETA.......................................................................................................................................6 EDITORIALA..............................................................................................................................................7 IRITZI-ARTIKULUAK..............................................................................................................................8 HOROSKOPOA........................................................................................................................................10 KONTRAPORTADA................................................................................................................................11

1


Albisteak Albistea 1 Donostiako itsasoan hilda aurkitu dute adineko gizon bat Atzo arratsaldean, zazpiak aldera Donostiako hondartza batean 80 urte inguru zituen gizon bat aurkitu zuten hilda.

Ertzaintzak dioenez, 80 urteko gizona, mexikarra zen eta bere emazte eta 40 urteko semearekin batera bizi zen Orion. Emakume gazte bat bere seme-alabekin paseatzen ari zela, alabak esan zion amari gizon heldu bat itsasoan flotatzen ari zela. Hasiera batean, amak ez zion jaramonik egin, baina, inguruko gizon bat builaka hasi zenean, konturatu zen alabak egia zioela, segituan 112-ra deitu zuten. Ertzaintza iritsitakoan autopsia bat egin zioten zergatia jakin ahal izateko. Autopsiaren arabera, gizona ez zen itota hil, baizik eta Amerikan aurkitzen den landare baten

ondorioz, pozoitua izan zen. Jazotakoaren geroztik Gipuzkoako autoritatea bere inguruko familiarrak ikertzen ari dira. Oraingoz ez dago pertsona susmagarririk, baina ez dute alde batera utzi familiarteko bat izateko ustea. Ertzaintzako zuzendariak esan

zuen gizona oso aberatsa zela eta ez zela harritzekoa izango norbaitek bere diruarengatik hiltzea, beste alde batetik, bere emaztea eta semea Mexikon egon ziren orain dela bi hilabete, landare hori aurkitzen den lekuan hain zuzen ere. Momentu honetan ikerketak irekita jarraitzen dute.

Gaiari buruz gehiago jakiteko eskaneatu QR kode hau

2


Albistea 2 Lazkaoko etxe batek su hartu zuen, zorionez, ez dago ez zauriturik ez hildako pertsonarik

Atzo eguerdiko 12:00-tan hasi zen sutea, lau pisuko etxebizitza batean. Gehienak ordu horretan etxetik kanpo zeuden eta ez zitzaien ezer gertatu bertako biztanleei.

Lazkaoko etxe bateko sukaldean 11:30-etan sua hasi zen, baina inor ez zen konturatu 11:45-ak arte.Pareko etxebizitzako amona bat izan zen jabetu zena. Hasiera batean kea ikusi zuen eta pentsatu zuen bazkaria erre egingo zitzaiela, baina segituan sua ikusi zuen eta 112-ra abisua eman zuen. Suhiltzaileek iritsi bezain laster itzali ahal izan zuten sua eta ez zen ondorio larririk egon. Ondorio larri bakarra, etxeko materialarena izan zen, gehien bat sua

3

hartu zuen etxean. Zortzi etxebizitzetatik bik bakarrik hartu zuten sua eta horri eskerrak suhiltzaileek ez zuten inongo eragozpenik izan sua itzaltzeko garaian, gainera ez zen izan beharrezko inor salbatzerik, momentu horretan 5 pertsona bakarrik baitzeuden etxebizitza osoan. Suhiltzaileek esan

zuten ez zekitela zein izan zen sutearen arrazoia, sukalde horretan ez baitzen gasa erabiltzen. Hipotesietako bat zigarroren bat pizturik uztearen ondorioa izan zitekeela adierazi zuen suhiltzaile buruak. Momentu horretatik aurrera ikerketak zabalik jarraitzen du kausa zein den argitu arte.


Albistea 3 Afrikako patera bat iritsi zen atzo 22:00-etan Kanariar irletara

Atzo gauean 21:45-etan 30 afrikar iritsi ziren Kanarietarako itsasertzera patera batean

21:15 aldera arrantzale batzuk patera baten antzeko txalupa bat ikusi zuten beraien itsasontzitik 200 bat metrotara, hasieran pentsatu zuten bertako arrantzale batzuk izango zirela, baina hortik 15 bat minutuetara, txalupa beraiengana hurbildu zenean konturatu ziren patera bat zela, 30 bat afrikar zeudela bertan. Segituan Kanarietarako autoritateari abisu eman zieten eta berehala iritsi ziren gertakariaren lekura. Ondoren, 30 afrikarrak eta laguntzera joan ziren poliziak Kanarietako herri txiki bateko portura joan ziren eta bertan jateko eta edatekoak eman zizkieten pertsona bakoitzari. Horietatik 8 emakumeak ziren, 17 gizonak eta 5 ume, 2-8 urte bitartekoa.

4

Haur guztiak eta helduen gehiengoa desnutrituta zeuden eta gertueneko ospitaleetan ingresatu behar izan zituzten. Afrikar hauen osasuna hobetzen denean beraien herrietara bidaliko dituzte. Kanarietako presidenteak esan duenez, bidaiari gehiago zeuden patera horretan baina ekaitzen ondorioz batzuk uretara erori ziren eta itota hil ziren, beste batzuk aldiz, gosearengatik eta gaixotasunengatik hil ziren. Guztira, hasiera batean 50 pertsona zeudela jotzen da, eta gehiengoa gizonezkoak zirela, aldiz, gutxiengoa haurrak.


Erreportajea NASAk ateratako inguruan polemika sortu da Duela hilabete NASAk unibertsoari buruzko ikerketa bat bukatu zuen, ikerketa horretan hainbat datu atera zituzten eta ondoren hainbat hipotesi eta teori berriak sortu zituzten informazio hori erabiliz. Hipotesi horiek orain arte eginda dauden hipotesien nahiko desberdinak dira. Errusiarrak hipotesi horiek jakin izan zituztenean ezin zirela egiazkoak izan aldarrikatu zuten eta ondorioz polemika izugarria sortu da gaiaren inguruan. NASAren hipotesi bat unibertsoaren sorrera eta adinari buruzkoa da. Honen baitan, unibertsoak 13.835 milioi urte baino gehiago ditu eta bere sorrera ez zen Big Bang-aren ondorioz izan. Gainontzekoen oso desberdina da, baina polemika ez zen hasi notizia jakin izan zutenean, Errusiar enpresa batek bere iritzia eman zuenean baizik. Polemika guztia, Errusiako ikerketa enpresa batek, hipotesi horien kontra idatzi zuen txostena komunikabideetan argitaratu zutenean sortu zen. Jende asko txosten horren alde jarri zen. Tesi horretan hipotesi haien kontra idazteaz gain, NASAk zertarako eta zergatik idatzi zuen azaltzen zen eta txosten horrek esaten duenaren arabera, atentzioa erakartzeko idatzi zituen NASAk hipotesi haiek. Hori dela eta Euskal Herriko unibertsitateko astrologiako katedratiko bati bere iritzia eskatu genion eta bere erantzuna zera izan zen: “Amerikako enpresak eta Errusiako enpresak betidanik egon dira unibertsoari buruzko informazioarengatik lehian, beraz, ez dakit zer pentsatu hipotesi horien inguruan, baina, nire iritziz, egia da hipotesi batzuk ez dutela loturarik orain arteko oinarri zientifikoekin, baina ez nintzateke ausartuko esatera hipotesi horiek atentzioa erakartzeko idatzi zituztenik�. Pertsona jakintsuei galdetzeaz gain herritar batzuei ere beraien iritzia eskatu genion eta askok ez zekiten zer erantzun, ez baitzekiten asko gaiaren inguruan, baina, herritar batek honako hau erantzun zuen: “Ez nintzateke batere harrituko Amerikarrek atentzioa erakartzeko idaztea hipotesi horiek, aspaldian ez baita asko entzun NASAren inguruan. Hipotesiaren edukiaren aldetik aldiz, ez dakit sinesgarria den ala ez.�. Ala eta guztiz ere hona hemen jendeak erantzun zuenaren grafikoa. Egia esaten du 15%

54%

txostenak 31%

Gezurra esaten du txostenak Ez dakite


Elkarrizketa Iñaki Telleria 1. “Ampo” taldeko entrenatzaileetako bat zara beste askoren artean. Noiztik zabiltza txirrindulari munduan? -Duela 23 urte hasi nintzen txirrindularitzan, 22 urte nituela gutxi gorabehera. Hasiera batean “Iberdrola” taldean hasi nintzen, baina, garai horretan ez nintzen entrenatzailea, txirrindularia baizik. “Ampo” taldean duela 6 urte hasi nintzen, talde honetan, hasi-hasieratik izan naiz entrenatzailea.

2. Astean zenbatetan eta non entrenatzen duzue? -Txirrindulariek egunero entrenatzen dute, baina nik asteazkenetan soilik entrenatzen ditut. Kanpoko denboraldia denean, Donostia inguruko errepideetan entrenatzen dugu, aldiz, barruko denboraldia denean, Donostiako belodromoan.

3. Zenbat mutiko entrenatzen dituzu? Zein adinekoak? -11 mutiko entrenatzen ditut, 15-16 urte bitartekoak.

4. Barruan eta kanpoan egiten dituzue karrerak. Noiz hasten eta bukatzen da barruko denboraldia eta noiz kanpokoa? -Barruko denboraldia Irailean hasten dugu eta Urtarrilean amaitzen dugu. Ondoren, hurrengo hilabetean zehar, entrenatu egiten dugu soilik, kanpoko denboraldia Martxoan hasten baita eta Abuztuan amaitzen da denboraldi hauxe.

5. Euskal Herrian bakarrik ibiltzen al zarete karrerak egiten? -Bai, zaharragoak diren txirrindulariak ibiltzen dira Euskal Herritik kanpo, baina adin hauetako mutikoak Euskal Herrian izaten dituzte karrerak, gaztegiak baitira kanpoan ibiltzeko…kar,kar,kar

6. Karrerak bide aldapa-gabeetan edo bide aldapatsuetan izaten dira? -Normalean beti izaten da aldaparen baten bat ibilbidean zehar, baina ez dira oso aldapatsuak izaten.

7. Txirrindulariak entrenatzeaz gain, kirol eskolarrean eta softbolean ere entrenatzen duzu. Zer moduzko esperientzia da kirol desberdinetan entrenatzea? -Esperientzia polita da kirol desberdinetan entrenatzen ibiltzea, beste edozein pertsonari gomendatuko nioke kirol desberdinak probatzea, kirolak gustatzen bazaizkio behintzat (algaraka hasten da).


Editoriala Abortuaren legalizazioa Gaur egun kalean asko entzuten den eztabaida bat abortuarena da, abortua legarazi edo ez legarazi. Gazte gehienen arabera legala bihurtu beharko litzateke, batzuetan ez baita beraien errua haurdun geratzea eta hainbat helduek eta herritarrek berriz, ez zela legal beharko esaten dute, beraien burugabekoaren ondorioa baita, baina egia zera da, abortua legala bihurtu beharko litzakeela, gazteek adierazten duten bezala. Lehenengo arrazoia oso erraza da ulertzen, nahiz eta abortua legala ez bihurtu hainbat gazteek abortatu egingo dute kondizio txarretan eta are eta okerrago,ilegalki. Mediku ez oso espezializatuekin eta leku ezegokian garbitasunari dagokionez. Bigarren arrazoia, gazte asko bortxatu egiten dituztela da eta ondorioz haurdun geratzen dira, gogoz kontra izaten da haurdunaldia, baina beraiek izaten dira ondoren umearen arduradun. Beraz pertsona horiek eskubidea eduki beharko lukete. Legalki ez badute praktikatzen abortua ilegalki praktikako dute, kondizio txarretan, higiene falta hori dela eta, infekzioak sortu daitezke, eta osasun egoera okerrago batean amaitu dezake egoerak. Ondorioz, abortua legalizatzea da aukerarik hoberena, legalki ez bada praktikatzen ilegalki praktikatuko baita kondizio txarretan eta horrek ondorio larriak ekar ditzake, adibidez, emakume horren hiltzea.


Iritzi-artikuluak Iritzi-artikulua 1 Tortilla salmenta Ostiraletan, atsedeneko garaian, DBH3-ko frantseseko ikasleek tortilla bokatak saltzen dituzte beraien Normandiarako bidaia merkeagoa izan dadin. Ekintza honi esker DBH3-ko ikasleek diru dezente eskuratu dute eta DBH4-koek salmentaren arrakasta ikusi ondoren, beraiek ere hurrengo urtean egin behar duten Alemaniako bidaiarako dirua ateratzeko ekintza hori burutzea erabaki dute. Hori horrela dela eta, beste ikasleei asteroko salmenta bukatzeko eskatu diete.Ondorioz, frantseseko ikasleak kexatu egin dira. Nire ustez, frantseseko ikasleek arrazoia dute, eta beraiek eduki beharko lukete lehenengo eskubidea tortilla bokadiloak saltzeko. Jarraian tesia defendatzeko emango ditudan arrazoiak hauek dira: ďƒ˜ DBH3-koen ideia izan zelako. ďƒ˜ Amaierako epea finkatuta zegoelako aurrez aldetik. Lehenengo eta behin, DBH3-ko ikasleen ideia izan zelako. Dirua nola lortu pentsatzen ari zirela, guraso batek ideia hau proposatu zuen, hori dela eta, DBH4-koek ez dute kexatzeko eskubiderik. Beste arrazoi bat, DBH3-koek hasieratik epe muga jarri zutela da, beraz, DBH4-koek epe muga hori errespetatu beharko lukete, Normandiara doazen ikasleek beste batzuen epe muga errespetatu zuten bezala. Laburbilduz, DBH4-ko ikasleek ez dute eskubiderik kexatzeko eta besteek bezala, txanda errespetatu egin beharko luketeela pentsatzen dut. San Benito ikastolako DBH3-ko ikaslea


Iritzi-artikulua 2 Lazkaoko festak Lazkaoko festak hasi behar direla eta, guraso eta seme-alaben artean hainbat haserrealdi egoten dira etxera itzultzeko orduaren inguruan.Gazteak herriko erdigunean gustura egoten dira eta beraien iritziz 5:00-ak baino beranduago joan beharko liratekeela etxera, aldiz, gurasoen ustetan 2:00-etarako. Nik, bizilagun bezala, pentsatzen dut herritar guztiak 3:00-etarako etxean egon beharko ginatekeela edo herriko erdigunetik kanpo gutxienez. Tesi hau defendatzeko argumentuak asko dira, baina horietako bat zarata da. Ni plazaren parean bizi naiz, gazte gehienak egoten diren lekuaren ondoan. Gazteak egon ohi diren lekuetan musika, buila eta petardoen soinua ere egoten da, ondorioz, inguruko bizilagunei ez digute lo egiten uzten. Kontuan eduki, etxebizitza horietako bizilagun asko langileak garela eta hurrengo egunean goizeko 5:00-etan edo 6:00-etan jaiki behar dugula lanera joateko. Langileez gain, haur asko ere bizi dira eta hauek negarrez hasten dira zarata dela eta. Bigarren eta emango dudan azken arrazoia zaborra da. Gauaren ondoren, kale guztia zikin-zikin geratzen da eta, ba al dakizue zer den goizean etxetik atera eta den-dena zikin ikustea? Gainera haurrak ditut eta zer ikasiko dute hori ikusiz? Laburbilduz, gazteek 3:00-etarako etxera joan beharko lukete edo gutxienez, jendea bizi den ingurutik alde egin, bertako soinua eta zaborra gutxituz.

Lazkaoko bizilagu


Horoskopoa


Kontraportada Denbora pasak ď ś Sudokuak

ď ś Txisteak

Egunkariaren web orrialdean sartzeko eskaneatu QR kode hau:


Egunkaria  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you