Page 1

2.145.alea

2013ko Maiatzaren 31

1,5€

Lazkaoko jaien iraupenari buruzko iritzi ezberdinak:

-Julen Ormazabal (gurasoa) - Maialen Garmendia (ikaslea ) • Lazkaoko neskek liga irabazi dute beasain 6-0 garaitu ostean. (informazio gehiago,1.orri al- dean).

Lazkaon, zarzuela emanaldia gaur gaueko 10 etan arerian.

BI LEHERKETA GAU BEREAN Lehendabizi, dei susmagarri bat. Ondoren, udaletxean leherketa eta ordu batzuk geroago, ondoko taberna batetan, beste leherketa bat.

Argazkian, herriko taberna leherketa ondoren.

Lazkaoko dantzaren historia Maddi Irastorzari elkarrizketa

Euskal Herriko leku ezberdinetako produktu artisauak, guztiak prezio onean.

GEURE HAURREK HEZIKETA ETA ETORKIZUN HOBEAGOA IZAN DEZATEN.


Gaurko berri

H

iru proiektu batean aurkeztu dituztela azaldu du alkateak; plaza berritua, garajeak eta oinezko metroaren linea. Gaur eguerdian inauguratu dituzte Madalena auzoan berritu duten plaza eta haren azpian egin dituzten lurpeko garajeak. Hainbat hilabete iraun duten obren ondoren, «hiru proiektu batera» aurkeztu dituztela azaldu du Patxi Albisu alkateak. Aurrena, urbanizazio proiektuarekin hasi ziren, baina «inguruan aparkatzeko arazoak daudenez, plazaren azpian garaje batzuk egiteko aukera zegoela ikusi genuen». Hortik etorri da bigarren proiektua, Madalena auzoko lurpeko garajearena. Azkenik, hirugarren proiektua Lazkaoko Oinezko Metroarena litzateke, plaza honetatik pasako baita Oinezko Metroaren hirugarren ibilbidea

BIDALI AGURRAK Urtebetetze, jaiotzak… zoriontzeko. Bidali mezua : www.egunonlazkao.com


Aurkibidea

1. OR----------------------------------------------LAZKAOKO NESKEK LIGA IRABAZI DUTE 2. OR----------------------------------------------UDALETXEAN LEHERKETA GERTATU DA 3.OR-----------------------------------------------AMUARRAIN GRIPEA 4. OR----------------------------------------------LAZKAO DANTZAN 5-6.OR--------------------------------------------MADDI IRASTORZA 7. OR---------------------------------------------JAIEN IRAUPENARI BURUZ MAIALEN GARMENDIAREN IRITZIA 8. OR---------------------------------------------JAIEN IRAUPENARI BURUZ JULEN ORMAZABALEN IRITZIA 9. OR---------------------------------------------ZUZENDARIARI GUTUNA: JOXE MARI ARAKAMA 10. OR--------------------------------------------DENBORA-PASAK 11. OR------------------------------------------EGURALDIA 12-13. OR--------------------------------------OROSKOPOA


Gaurko berri


Aurkibidea

Lazkao kirol elkarteko neska kadeteek gogoz ekin zioten partiduari.Beasain 6-0 garaitu ostean, pozik altxa zuten garaikurra. A.Errekondo Goizeko hamarretan hasi zen partidua, Lazkaoko Arizti handi futbol zelaian. Partidu hasiera zaila izan zen lazkaotarrentzat, Beasaingoek gogor egiten baitzuten presio. Baina lehenengo zatiko hamargarren minutuan, Marak garaitu zuen aurkarien atea. Alazneren pase sakonaren ondoren ederki gelditu zuen Marak baloia eta bi aldiz pentsatu gabe, hanka indarrez atzeratu eta izugarrizko gola sartu zuen atezainaren eskuineko zutoinetik. Bigarrena, lehenengoa bezala, 20.minutuan iritsi zen. Iratiren jokaldi ikusgarriaren ondorioz. Lehenengo ordu-erdian,Uxuek ertzeko jaurtiketa atera eta hantxe zegoen Izaro, nola

ez,beti bezala buruz gol ikaragarria sartzeko. Atsedenaldira, 4-0ekoa markagailuan zutela joan ziren Ana entrenatzailearen neskak. Bi minuturen faltan, Anek, Muniain jokalariaren jokaldia imitatuz, sekulako gola sartu baituen,harmaila guztia aho-zabalik utziz.

1

__________________________

6-0 Lazkaoren garaipena. __________________________ Bigarren zatia iritsi zenean, Beasainek pare bat jokaldi arriskutsu egin zituzten, baina, ohikoa den bezala, Helene atezainak patxada osoz gelditu zituen jaurtiketak. Baina Lazkaok, etsi gabe segi zuen. Gainera, 15.minutuan Laurak gola sartu zuen, atezainari mugitzeko denborarik utzi gabe. Bost eta hutsekoa, ez zen nahikoa Lazkaokoentzat, beraz, Irati Castillak izandako aukera baten ostean, Andreak sartu zuen sei eta hutsekoa. Horrelaxe amaitu zen partidua. Etorkizunera begira, garaikur gehiago lortu nahi lituzkete Lazkaoko neska kadeteek,taldean giro ona eta gogoa baita nagusi

1


Gaurko berri

EZ DAGO ZAURITURIK. GAINERA, EZ DA ORAINDIK ERRUDUNIK AURKITU.

aritu da. Ez da ordea erraza izan.

__________________

B

A.Errekondo

art goizeko 04:30ean, herriko biztanle baten etxera, (oraingoz anonimo mantendu nahi izan da) dei bat gauzatu da, leherketa baten berri emanez. Bizilagun honek, hasieran txantxa bat zela uste zuen, baina ondoren, gai horiek txantxetakoak ez zirela ohartzean, eta erabat izuturik Ertzaintzari deitzea erabaki zuen. Hauek, berehala etorri ziren, beraz, ez da hildakorik izan. Bai ordea kalte ugari. Udaletxeko leiho eta ate gehienak puskatu dira, sarrera nagusia erabat suntsiturik gelditu da. Lehergailua, ongi ezkutaturik zegoela jakinarazi du gaur goizean Patxi Albisu alkateak eman duen hitzaurrekoan. Udaletxe barneko areto nagusiko sabaian hain zuzen ere. Badaezpada ere, Ertzaintza beste leherketa baten susmoarekin, bila eta bila

Argazkian, Herriko tanberna erabat hondaturik.

Goizeko 05:30ean beste leherketa bat izan da, hau ez da ordea udaletxean izan. _____________________________

BIGARREN LEHERKETA GAU BEREAN. ____________________ Bigarren hau, herriko plazatik gertu izan da, “Herriko tabernan� hain zuzen ere. Ertzaintza ez da jabetu, edo ez du kontuan hartu bigarren leherketa hau udaletxetik kanpo izan zitekeela. Lazkaoko herritarrak oso kezkatuak daude. Ez baitzaie inongo azalpenik ema

2


Aurkibidea

AMUARRAINEK EZUSTEKO HANDIAK EMATEN DITUZTE A.Errekondo Otsailaren 12an amuarrain arrantzari ekin ziotenetik, ez dute <<ezer>>harrapatu Gipuzkoako arrantzaleek. Ez behintzat kanaberaren laguntzaz ibiltzen diren arrantzaleak. Ondorioz, oso kezkatuta agertu ziren atzo, Ataunen egin zuten urteroko batzarrean. Joxe Imaz Gipuzkoako amorrainzaleen lehendakariak jakinarazi zuenez, eskasiaren errua â&#x20AC;&#x153;amuarrainen gripeaâ&#x20AC;? izan daiteke.

mobilizaziorik deitu, amuarrainek ezusteko handiak ematen baitituzte. Ez dute galdu nahi egoerak hobera egiteko itxaropena. Bitartean, Frantziako arrantzaleak gogotsu hari dira lanean. Arrantzaleen elkarteak debekua indargabetu zuenetik 16.000 amuarrain harrapatu dituzte. Martxoaren 31n utziko diote erreketan ibiltzeari, eta ordura arte, baimendutako 500.000 amuarrainak harrapatzen saiatuko dira

Orain arteko buruhausteak barboek egiten bazizkien ere, aurten arazoa oso larria dela esaten du Imaz-ek. Izan ere, amuarrain arrantza askoz oparoagoa izatea aurreikusten zuten; horrela barboak eragindako kalteak konpondu zituztelakoan. Gipuzkoan amuarrain arrantza ibiltzen den taldeak, izutua dirudi gripearen aurrean. Talde hau da Gipuzkoan arrantzan ibiltzen den talde nagusia. Hala ere, ez zuten protesta

3


Gaurko berri

Lazkaotarrek aspaldidadik izan dugu dantzarekiko zaletasun handia. Ez dakigu noizkoa den dantza taldearen sorrera. Gaur egun dugun Oin-Arin dazntza taldearen aurretik, urte gutxi batzuetan, Lazkao Dantza Taldea izan baitgenuen, eta oraindik lehenago, Oargi izeneko beste bat. Azken talde hau, 1962-63an desegin zen. Gaur egungo Oin-Arin ordea, 1966- an sorturikoa dugu. Izena, aita Juan Joxe Agirreri bururatu zitzaion. Izenarekin batera, hiru dantza arduradun nagusi zeuden: Joxemiel Irizar eta Patxi Tejados

Argazkian:Garaitz eta 2012 ko txapelketan.

Imanol

Gaur egun, 105 dantzarik osatzen dugu taldea. Adin guztietako jendea gaude, bost

4


Aurkibidea

urteetatik hasi eta badira helduen taldean 50 urte inguru dituzten batzuk ere. << Dantzarako ez dago adinik, gogoa eta osasuna nahikoa da>> dio gure dantza taldeko arduradun nagusienetarikoa den Maddi Irastorzak. Dantza taldeez gain, Lazkaon dantza bultzatu ahal izateko, urtero maiatzaren lehenengo egunean ospatzen den dantza libreko txapelketa dugu. 1979an sortu zuten, Euskal Eskola eta Domarda elkartearekin, udaletxeak ere, diru laguntza emanez

parte hartu zuen. Txapelketa honen helburua, << Lazkaon dantza bultzatzeaz gain, herri kulturari bultzadatxo bat ematea>> zela aitortu digu Patxi Tejadosek. Bi urte geroago, Santa Madalena elkarteak hartu zuen lan hau bere gain, eta horretan jardun zuen orain dela urte gutxirarte,Iñaki GArruabarrenak hain zuzen ere, Oin-Ari dantza taldeari lekukoa eman arte. Iada, 47 urte bete ditu taldeak, eta askoz ere gehiago betetzea espero dugu guztiok.

MADDI IRASTORZA Gaurkoan, gure herriko Oin-Arin dantza taldeko arduradun nagusienetariko bati elkarrizketa egitea pentsatu dugu. •

Nola sartu ziñen dantza munduan? Noiztik zaude Oin-Arin en?

- Ballet-ean hasi nintzen dantza munduan. Beasaina joaten nintzen Lazkaoko beste neska batekin, astean bi egunetan, diziplina gogorreko ensaioetara. Gero, suelto txapelketatan hasi nintzen lehengusuarekin bikote gisa eta laugarren mailan edo hasi nintzen Oin-Arinen dantzatzen. Baina txikitatik musika eta dantza etxean asko bizi izan ditut.

Zein motatako dantzak dantzatzen dira?

Oin-Arin dantza taldean Euskal Herri osoko dantza tradizional anitz dantzatzen dira orokorrean, nahiz eta kasu batzuetan Gipuzkoako pausoetan oinarritutako koreografiak ere egiten diren musika ezberdinekin. Horrez gain, -


Gaurko berri azkeneko urteetan Lazkao inguruan erromeri giroa berreskuratu nahian gabiltz Lazkao txiki musika eskolarekin batera, dantzarekin gozatzeko modu naturalena dela sinesten baitugu. •

Zein ikuskizunetan parte hartzen du Oin-Arinek?

- Oin-Arin dantza taldeak inguruko dantzari txiki egunetan parte hartzen du, baita Iruñako Folklore egunean eta urtero beste datzari egunen batean, aurten adibidez Trintxerpen. Horrez gain Lazkaoko udalaren ospakizunetan, inaugurazio, soka dantza, gabonetako ekitaldi, prozesioa eta festetako emanaldian. Dantza taldean urte guztian egindako lana erakusteko Otsailean beste emanaldi bat ere egiten dugu Arerian.

Gustora al zaude Oin-Arinek herrian egiten duen lanarekin?

- Uste dut herrian lan handia egiten duen taldea dela. Herriko festetako programaren zati handi bat betetzen du eta gainera herriko gazteen artean euskal kulturaren trasmisioa ahalbidetzen du. Hala ere badaude egiteko ditugun gauza asko eta edozein proposamen berri jasotzeko prest gaude.

Bere istorian zehar izan al da noizbait gora-beherarik?

- Dantza taldeak gora-behera asko izan ditu. Bolada batzuetan gazteen talderik gabe gelditu zen, umeen taldeak soilik gelditu ziren, mutilik gabeko urteak ere izan dira, orain pixkanaka mutil batzuk badabiltz. Orain daukagun arazorik handiena irakasle eskasia da.

Oin -Arinetik dantzari ezagunen bat atera al da? Eta aterako ote da?

- Dantzari ezagunak? Ez dakit, azkeneko urteetan ez, baina egia da dantza taldetik pasa diren pertsona bat baino gehiago dantza munduan oso murgilduta dihardutela, suelto txapelketatako irakasle, beste dantza talde batzuetako kide...

5


Aurkibidea

Aurtzaka dantza taldeak jarraipen horretan erraztasun asko eskaintzen ditu, alde batetik helduen talde bateko parte izateko aukera ematen dizulako eta beste alde batetik, bertan egiten diren ikerketa lanen nondik norakoen berri izan dezakezulako. Dantzari ezagunik agian aterako da Oin-Arinetik orainik, hori irakasle garenontzat lorpenik potoloena litzateke, diziplina handia behar da dantza munduan aurrera joateko eta hori ez da erraza. â&#x20AC;˘

Zer itxaropen ditu Oin- Arinek etorkizunera begira? Taldeak aurrera egingo duela uste al duzu?

- Taldeak aurrera egingo du, inongo zalantzarik gabe. Etorkizun izango diren gaztetxoez osatuta dago taldea eta laguntzeko prest gauden irakaslez. Nire ikuspuntutik OinArinen lorpenik handienetako bat talde giro on bat mantentzea izango da, eszenatoki batean edo plazan dantzan gozatuko duena eta taldearen antolakuntzari begira, gazteen talde sendo bat mantendu ahal izateak indar handia emango liguke.

6

â&#x20AC;˘

L

Maialen Garmendia (ikaslea)

JAIEN IRAUPENA

azkaoko San Prudentzio jaiak, laburrak ez, laburregiak izan dira. Gazte jende guztiari galdetu besterik ez dago. Lehenengo astebukaera, eta ondoren astelehen eta asteartean, ikastola izan genuen. Ikastola! Jaien erdi-erdian. Mesedez, horretarako eskubiderik ez dagoela frogatu beharrik ere ez dago, begi bistakoa baita. Aleferrik, ulertezina da. Gainera, bost eguneko jaiak soilik izanik, ikastolan orduak sartu behar. Ez da harritzekoa, hori dela eta, jendea ikastolara ez joatea,edo eta ikastolara joan baina, bertan egongo ez balira bezala egotea.


Gaurko berri Guraso batzuek diotenez, ikastola edukitzea festen erdian, oso onuragarria da, horrela, ez baitituzte San Prudentzioetan ikasketak alde batera utziko. Baina, nork ulertzen du hori?. Urte guztian ikastolan gabiltza lan eta lan,eta urtean behin izaten diren herriko festetan, ezin al dugu ba pixka batean ikastola alde batera utzi?. Hausnarketa, bakoitzak egin beharrekoa da, baina, zazpi egun jai egitearen eskubidea guztiok dugula pentsatzen dugu.

7


Bota iritzia!

â&#x20AC;˘

Julen Ormazabal (gurasoa)

A

Jaien iraupena

urtengo San Prudentzio jaiak, ez dira batere motzak izan. Haur eta gaztetxoek, jai egun gehiegi izan baitituzte. Hau, ez da batere ohikoa, garai batean bi egun soilik edukitzen bait genituen jai. Guretzat, nahikoa ziren festa giroan haritzeko. Horrez gain, San Prudentzioetan egun asko jai edukitzeak zera dakar: alkohola, eromena eta deskontrola. Inguruko herrietako jendea ere etortzen da, ongi pasatzeko asmoarekin. Baina gaur egun, ongi pasatzeko asmoa alkoholarekin dago loturik. Gainera, festak aste barruko bi egunetan izango balira, hobeto izango litzateke, inguruko jendea ez bailitzateke etorriko, eta jaiak herrikoiagoak izango lirateke. Bestalde, ez da harritzekoa, gazteak ikastolara joan nahi ez izatea herriko jaietan, baina oraindik ez dira ohartzen, ikastola beren onurarako dela. Geroz eta gehiago ikasi, gero eta etorkizun hobeagoa izango baitute. Ez al da ala? Gainera, gazte eta haurrentzat San Prudentzioak dira, baina gurasoak lanera joan behar izaten dugu. Eta ortaz, nork zaindu behar ditu gure seme-alabak? Ondorioz, Lazkaoko jaietan, bi egun soilik jai egitea izango balukete ikasleek, askoz ere jai hobeagoak izango genituzke guztiok.

8


Zuzendariari gutuna

A

tzoko egunkarian irakurri nuen artikuluaren arabera, igerileku berriak oso handiak eta erabilgarriak dira.

Baina ondoren, planoak hartu eta hortaz pixka bat informatzea erabaki nuen. Nire erabakia erabat aldatu zen, igerileku handia, oso txikia baita. Ez dira ehun lagun ere sartzen. Udalak horrelako proiektuan diru pila bat xahutu ondoren, guztia alfer-alferrik. Zer txantxa mota da hau? Guztion dirua, alferrik galdua izan da. Herritar guztiok, sekulako proiektua izango zelakoan geunden, herrian asko hitzegin baita horretaz. Hainbat hitzalditara joan ere egin gara. Aspaldidanik, herriak igerileku batzuk behar zituela bagi bistakoa zen. Barneko igerilekuak soilik baitgenituen. Ez da batere bidezkoa, herritarrak horrela engainatzea. Jakin nahiko nuke, udalak benetan zenbat diru inbertitu dituen proiektuan. Eta nor izan den proiektuari baiezkoa eman diona. Herritarrak, ez gara inozoak. Gainera, egunkarietan, berriak udalak nahi duen bezala, hau da, komeni zaien bezala emanez gero, herritarrak engainatzen hari gara berriro. Hau ez da bidezkoa, guk ere egia jakin nahi baitugu. Joxe Mari Arakama

9

Gaurkoan lazkaon  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you