Issuu on Google+

Albisteak

2013ko EKAINA San Benito Ikastola | Ainhoa Goikoetxea Zubeldia

ELKAR

KALAKA


Albisteak

Aurkibidea: 1.

2.

Albisteak 1.1.

Aitor Jauregi urrearen bila doa Rio de Janeiroko olinpiadetara

1.2.

Munduko 10 onenen artean Inditex enpresa espainiarra

1.3.

“Zure Esku” saio berria ETB1en

Erreportajea 2.1.

3.

Elkarrizketa 3.1.

4.

5.

Operación Puerto dopaje kasua

Ander Urkijo

Iritzi testuak 4.1.

Dirua lortzeko iskanbilak

4.2.

Mugikorra

Editoriala 5.1.

Eutanasia-

2


AITOR JAUREGI URREAREN BILA DOA RIO DE JANEIROKO OLINPIADETARA ____________________________________________________________ ______ Asteburuko marka ezin hobeak Olinpiadetarako bideak ireki dizkio lazkaotarrari. ____________________________________________________________ ______ Lazkaoko Aitor Jauregi gazteak, olinpiadetarako postua lortu zuen atzo Bilbon egindako 200 metroko proban. Lasterketa hau Bostongo atentatuan hildako biktimak gogora ekartzeko egina zen, eta aurretik beste hainbat proba garrantzitsu irabazitako lazkaotarrak Euskal Herrian inoiz egindako denborarik onena egin zuen 19,25. 2

Emozioz betetako lasterketa izan zen inork ez baitzuen uste puntu horretaraino iritsiko zenik. Kronometroari begira zeuden ikusle guztiak zur eta lur geratu ziren. Egunak zehazteko dauden arren, oraingoz abuztuaren 5ean lehiatuko da Usain Bolt, Warren Weir eta beste hainbaten aurka. Forman dagoela uste du eta beraz, orain

arte bezala entrenatzen segi eta urrea lortzeko prest ikusten da mutila. Herria oso harro dago egindakoaz eta festa ikusezina prestatzen ari dira bihar eguerdiko hamabietarako, hau da bera Bilbotik etorriko denerako, bertan herri bazkaria, pare bat kontzertu, familia eta lagun artekoek prestatutako bertsoak eta beste hainbat ekintza egongo dira.


2


MUNDUKO 10 ONENEN ARTEAN INDITEX ENPRESA ESPAINIARRA ________________________________________________________________ ______

Inongo zalantzarik gabe krisitik kanpo geratu da multinazionala. ______________________________________________________________________

Udaberria datorrela eta Inditex enpresa espainiarrak estilo eta kolore askotako arropak atera ditu edade guztietako eta estilo guztietako pertsonentzako, hala ere gehienbat gazte jendearentzat zuzendutako moda denboraldia da. Horrez gain eskaintza paregabeak ere egin dituzte, eta prezio aldetik oso eskuragarriak dira jantzi guztiak. Udaberrian sartu eta lehenengo egunean arrakasta izugarria izan zuten inditex enpresako 5527 dendek mundu osoan zehar. Inoiz lortutako diru gehiena lortu zuten egun hartan, milioiak eta milioiak, gehienbat Zara eta Massimo Dutti dendetan. Estatu 2

batuetan eta Espainian saldu zen gehien, goizeko hamarretarako, hau da dendak irekitzerako, jende ugari zegoen denda hauteko lerroetan itxaroten. Gainera, azkeneko urteetan zehar inoiz baina denda gehiago ireki dira Europan zehar bere fama eta lan onari esker eta horrek arropa gehiago saldu eta diru gehiago irabazteko aukera eman die. Denda guzti horiek zabaltzearen ondorioz lanpostu ugari sortu dira eta langabezian zeuden langile asko eta askok lanera itzultzeko aukera izan dute. Hala ere, inguruetako denda txikientzako ondorio txar asko ekarri dituzte denda hauen zabalkuntzak.


Zara (inditex)

2


“ZURE ESKU” SAIO BERRIA ETB1EN ________________________________________________________________ ______

Dirua lortzeko saio aproposa ________________________________________________________________ ______ Datorren asteazkenean, apirilak 15, gaueko 22:00tan estreinatutako da “Zure Esku” saio berria Etb1en Josu Bereziartu Andoaindarraren eskutik. Bertan, lehiaketaz gain giroa alaitzeko musika talde ezberdinek parte hartuko dute. Asteroastero lau bikoteen arteko lehia gogorra izango da. Parte hartzaileak alaiak eta jakintsuak izateaz gain kirolariak ere izan beharko dute, proba fisiko ezberdinak

2

egongo baitira bai Donostiako portuan edo Gipuzkoako mendietan zehar. Proba fisiko horiek burutzeko ordea edozein gairi buruzko galderak erantzun beharko dituzte. Ondo pasatuz eta lotxa alde batera utziz diru ugari lortzeko aukera paregabea da saio hau. Irabazleak finalera joateko aukera izango du, eta bertan hamar bikote aurkituko dira, horien artean irabazten duenak 300.000€ eta Australiara bidaia bat

lortuko ditu. Parte hartzeko casting-a duela bi hilabete izan zen Euskal Herriko 3 hiriburuetan. Arrakasta izugarria izan zuen eta denera 5,000 pertsona inguru azaldu ziren. Lehengo saioan Vendetta eta Hesian izango ditugu giroa alaitzen eta gonbidatu berezi bezala Agirretxe Usurbildarra eta Loreto Mauleón Donostiarra izango ditugu.


OPERACIÓN PUERTO DOPAJE KASUA _______________________________________________________________ _____ Operación puerto dopajearen aurka Espainian sortutako talde bat da. Prozesu honek Eufeamiano Fuentes medikuak aurrera emandako dopaje sare bat argitara eramatea lortu zuen. Sare honek hainbat modu ezberdin erabiltzen zituen errendimentua hobetzeko: hormonak,(EPO, testosterona, anabolizanteak), medikamentuak eta odol transfusioak. Guardia zibilaren ikerketa 2006ko otsailean hasi zen eta maiatzaren 23an hainbat kirolari atxilotu zituzten eta argitara eraman zuten operazio honen helburua. Egun hartan iragarri zen sare illun hartan hainbat futbolari, tenista eta atleta zeudela. Guardia zibilak 58 txirrindulari aurkitu zituen sare horretako bezero bezala. Garai hartan Esapinian dopajea delitu ez zenez, Serrano epaileak osasun publikoaren aurkako delituak bakarrik aztertu zituen, baina sareko jabeak bakarrik atera ziren kaltetuta ez bezeroak hau da, kirolariak. Kasu horretan deliturik ikusi ez zuenez, kasua itxi eta akusatu guztiak aske geratu ziren. Gainera, Serrano epaileak ez zuen onartu AMA eta UCI-ri kasu honetan lortutako pruebak ematea, horregatik ezinezkoa izan zen kirolariei zigorrak ezartzea. Hau ikusita, Italia eta Alemania bezalako herrialdeak beraien ikerketak egiten hasi ziren kirolariak zigortuak izan zitezen. Azkenean sei kirolari identifikatzeko aukera izan zuten, denak txirrindulariak. Eufemiano Fuentesek hiru zatitan banatzen zituen bere bezeroak: urdinak ( Liberty Segurosekoak), berdeak (Comunitat Valecianakoak) eta bereak (beste taldeetako bezero konkretuak). Hala ere, txirindulariak bere bezeroen zati bat bakarrik osatzen zutela esan zuen Eufemianok. Txirrindularien izenak soilik eman arren, sare horretan beste hainbat kirolari zeuden, bai atletak, ftbolariak, boxealariak, tenistak..

2


Iritzi artikuluak

Ander Urkijo ____________________________________________________________ ______

6

-

Kaixo Ander, orain 18 urte dituzu eta gazte gaztetatik ibili izan zara txirrindularitza munduan. Noiz eta nola hasi zen txirrindularitzarekiko zaletasun hori? Ume bat nintzenetik nire aitarekin astero joaten nintzen bizikletan ibiltzera. Inguruko mendietan ibiltzen ginen eta oso ondo pasatzen genuen. Jaunartzea egin nuenean errepideko bizikleta bat oparitu zidaten eta handik gutxira lasterketetan parte hartzen hasi nintzen.

-

Gogoratzen al dituzu zure lehen lasterketak? Nola aldatu dira gauzak garai artatik? Lasterketetan parte hartzen hasi nintzenean 10 urte nituen eta orduan zirkuitu itxietan izaten ziren lasterketak. Gogoratzen naiz Tolosan izan zela lehenengo karrera eta taldekide baten aurka irabazi nuen esprintean. 15 urterekin errepidera pasa ginen eta lasterketak luzeagoak izaten hasi ziren, 60 km ingurukoak.

-

Nor izan da txirrindularitza munduan gehien lagundu dizuna? Gehienbat aita izan da nire inguruan egon dena. Lehenik eta behin, berak sartu zidalako txirrindularitza munduan eta ondoren bera izan delako beti entrenatzerako garaian nirekin ibili dena, errepidean bakarrik ibiltzen erakutsi didana, lasterketetan aholkuak eman dizkidna‌

-

Txirrindu gainean zein izan dira zure momenturik onenak eta txarrenak? Txirrindulari batek gehien disfrutatzen duen momentua irabazten duenean izaten da eta nik lasterketa gehien hasierako urteetan irabazi nituen. Hala ere momenturik garrantzitsuenak Gipuzkoako eta Euskal Herriko pistako selekzioekin ibili naizen momentuak izan dira. Burdeosera joan ginenean, Espainiako txapelketak‌ Garairik txarrenak berriz lesionatuta korritu ezinda egon naizen uneak izan dira.

-

Zein izan da zure lasterketa edo saririk garrantzitsuena? Nik lortutako saririk garrantzitsuena dudarik gabe Espainiako txapelketetako taldekako jazarpen proban lortutako brontzezko domina izan da.

-

Zer da zure ustez txirrindularitzako gauzarik gogorrena? Txirrindularitzak dun gauzarik gogorrena egunero eskaini beharreko dedikazioa da. Egunero 3-4 orduz entrenatu beharra, gehienetan bakarrik, nahiz euria edo 40 gradutako beroa egin; gainera parrandak eta bestelakoak alde batera utzi beharra‌


Iritzi artikuluak - Eduki al duzu inoiz istripu edo erorketa larririk? Garaiak eta garaiak izaten dira: egon dira erorketarik gabeko urteak eta baita 7-8 erorketa izandako urteak ere. Behin iztarrean 4 puntu eman behar izan zizkidaten, beste batean bikietan plater handiaren 10 hortz sartu nituen, beste behin 3-4 metrotako hegaldia egin nuen arrano baten antzera, bizikleta erditik hausi nuen beste behin, eta kotxe baten kapotan etzanda gelditutakoa ere banaiz. Anka azpietan izan ezik gorputzeko beste zati guztietan ditut zikatrizak. Gaur egun, txirrindularitza utzia duzu. Nolatan hartu zenuen erabaki hori? Erraza izan al zen? Buelta asko eman nizkion buruari. Urte oso gogorra izan zen iazkoa hanketako arazo asko izan - nituelako. Gainera ikasketetarako denbora gutxi uzten zidan eta azkenean gogo falta ere banuen, ez nuelako gehiago horrela segitu nahi. -

Entrenatzen jarraitzen duzu hala beste kirolen batean hasia zara? Orain arte ez naiz batere ibili baina orain eguraldi onarekin batera animatu naiz egun batzuetan pixkabat ibiltzeko. Orain gehienetan frontenisean ibiltzen naiz, kuadrilan afizio handia baitugu froteniserako.

-

Zer izan da txirrinduak erakutsi dizun gauzarik garrantzitsuena? Lortu nahi ditudan gauzetarako esforzatzen, txirrinduak esfortzu handia eskatzen baitu orokorrean.

-

Zein da gehien miresten duzun txirrindularia? Euskal txirrindulariak jarraitzen ditut gehienbat baina ez dut bat konkretuki jarraitzen. Txirrindulari guztiak animatzea gustatzen zait eta ez dut bat bereziki miresten.

-

Zer iritzi duzu dopajeari buruz? Ez zait ondo iruditze txirrindulariek tranpa eginez irabazi nahi izatea. Baina txirrindulariak dopatzeaz baino gehiago gizarteak txirrindularitzari egitn dion matxake konstanteaz hitz egin nahi nuke. Ez da justua dopin kasu bat dagoen bakoitzean txirrinduaritzarekin bakarrik lotzea. Operacion puerto kasuan adibidez 200 izen baino gehiago zeuden eta bakarrik 50 izen inguru erakutxi dira, DENAK TXIRRINDULARIAK, eta beste izen guztiak tapatu egin dira. Poltxa batzuren titulua “europako txapelketa� zen eta txirrindularitzan ez dago europako txapelketarik. Eufemiano Fuentesek berak esan du berak dakien guztia esango balu espainiako kirola lotsagarri geratuko litzatekela, baina horrek denak jedeari ez dio axola. Ez da justua txirrindulariek pasa beharreko kontrol guztiak beste kirolariek e pasatzea.

-

Zu ibilitako mailatan ezagutu al duzu kasuren bat? Nik dakidala ez.

Eta bukatzeko, zer aholkatuko zenieke mundu honetan dabiltzan kirolari guztiei? Gozatzeko, gogorra den harren dagoen kirolik politena baita, eta bizitzako beste hainbat arlotarako asko balio baitu. 6


Iritzi artikuluak

6


Iritzi artikuluak

DIRUA LORTZEKO ISKANBILAK _______________________________________________________________ _____ Dirua lortzeko ekintzak egiten ari dira aurten DBH3 eta DBH4ko ikasleak. 14-15 urtekoak Normandiako ikastola batekin egingo dute elkartrukea eta bidaia beste urteetan baina garestiagoa izango denez, rifak saltzea eta ostiraletan pintxoak saltzea erabaki zuten. DBH4koek ordea, Alemaniakoekin egingo dute elkartrukea datorren urtea eta beraz, beraiek ere dirua biltzeko asmotan dabiltza. Azkenaldian ordea, gazteagoen ekintzen aurka azaldu dira eta hori zeharo zentzugabea dela deritzot. Hasteko, DBH3koek batxilergokoek bukatu arte itxaron beharra izan zuten beraien ekintzak aurrera eramateko beraz, beraiek ere berdina egin beharko lukete eta bukatutakoan hasi gazteagoen ekintzak oztopatu gabe. Bestalde, zaharrenei argi utzi zitzaien ze egunetan bukatuko zuten gazteek ekintzekin eta ez dut ulertzen zertara datorren orain pintxoak ez erosteko jarrera hori, horrela segituz gero, argi baitago beraien ekintzekin hastean besteek ez dutela ezertan parte hartu edo kolaboratuko. Gainera, aurten San Benito ikastolak 50 urte egiten dituela eta kamisetak saltzea eskaini zitzaien DBH3koei eta beraien erabakia izan zen DBH4koei ere saltzen jartzeko aukera ematea beraz ez dut uste esaten duten bezain txarra denik beraien egoera. Hau guztia esanda, orain arte bezala lagunak izaten segi eta ekintzetan parte hartuz segi behar dutela uste dut nik.

6


MUGIKORRA _______________________________________________________________ _____ Azkenaldian irratian eztabaida asko entzun ditut mugikorraren inguruan. Batzuk ona dela esaten dute ez omen du inguruan dagoen jendea molestatzen, kontra daudenek ordea besteekin erlazionatzeko gaitasuna galtzea ekar dezakeela esaten dute. Ni gailuaren aurka nago osasunarentzat txarra dela iruditzen baitzait. Hasteko, mugikorrarekin dabilen pertsona hori gehienetan musikako bolumena topean jarrita ibiltzen da eta hori ez da ona gure osasunarentzat. Hainbat arazo sor ditzake, haietako bat gorra geratzea da. Bestalde, kontzentrazioa galarazten du, ikasteko garaian adibidez. Honek ez du batere laguntzen, abesten jarri, lagunekin hitz egiten hasi.. eta aurrean daukatenaz segituan ahazten baitira ikasle asko eta asko. Amaitzeko, mugikorra hartu eta isolatuz gero, ez da inguruan gertatzen denaz ohartzen, esate baterako familiarekin, ikastolan.. gertatzen denaz ez ohartzea dakar eta horrek arazoak ekar ditzake. Hau guztia esanda, osasunarentzat txarra dela eta kontzentrazioa galarazten duela jakinik mugikorra txarra dela aldarrikatzen dut nik.

9


Editoriala

EUTANASIA _______________________________________________________________ _____ Eutanasia, gaixotasun larri bat duen eta horren ondorioz bizitza duinik ez duen pertsonarii, bere sufrimendu lazgarriari amaiera emateko aplikatzen zaion heriotza da. Eutanasiaren helburua, sufrimendu horri amaiera ematea da. Gai honi buruzko hainbat iritzi aurki ditzakegu gizartean; batzuk eutanasiaren alde daude eta beste batzuk ordea ez. Eutanasia zenbait kasutan aplikagarria izan beharko litzateke. Hasteko, gaixoak bere sufrimenduarekin eta bizitzarekin akabatu nahi ala ez erabakitzeko eskubidea du. Bizitzaren bukaeran dauden gaixoen kasuan, eutanasiaren erabilera onartua egon beharko litzateke, hauek daramaten bizitza ezin baitaiteke legekotzat hartu. Familiaren egoera ere, kontuan hartu beharreko beste puntuetako bat da. Ezinen dauden gaixo hauen familiaren egoera, gaixoarenarekin batera jasanezina baita. Beti gaixoari arreta berezia eskaintzen egon behar baitu eta ezin baitu beste familia arruntek daramaten bizitza bera izan. Bestetik, egia da, ona dela gaixotasunari aurre egiteko borrokan jarraitzea eta ez dela komenigarria egoera larrian dauden gaixoak ezabatzea. Baina zoritxarrez, badira zenbait gaixotasun sendaezinak direnak eta hauek direla eta, zenbait pertsonek ezin dute bizitza duin bat aurrera eraman; hauen kasuan, gaixotasuna eta sufrimendua jasaten duenak bere biziaren amaieraz erabakitzeko eskubidea izan beharko luke kristautasunak esaten duenaren gainetik. Hemen argi eta garbi azaltzen da, gaixoa benetan gaizki sentitzen bada eta bere bizitza duingabeko horrekin akabatu nahi badu, azkenean hoberena, bere esana betetzea dela egin daitekeen gauza bakarra. Hau da, heriotza duin bat eskaintzea.

10


Editoriala

10


12


12


2013ko ekaina, KALAKA