Issuu on Google+

Mireia Aizpuru Arruti mireaizpuru@gmail.com

Euskal Herriko Unibertsitatea Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola


Ekintza Ikerketaren txostena 2

SARRERA

Irakasleak, gurasoei bere semeak kurtsoa errepikatu behar duela adierazten dion unean erabiliriko argudioak aztertuko ditut. Izan ere, gauzak esateko modu asko eta asko daude eta oso zaila da sarritan gauden egoeraren aurrean argudiatze zuzen eta egoki bat egitea. “Hiru

zutarri

daude

komunikazio

eraginkorraren

atzean: PRESTAKUNTZA, LANA eta PRAKTIKA� hori da Joxerra Garziak dioena. Guztiz bat nator berak dioenarekin, izan ere, bilera bat burutu aurretik prestakuntza bat baitago zer esan eta nola esan pentsatzen, zerri buruz hitz egiten arituko diren eta modua ahalegia. Horrek lan bat suposatzen du eta lan horrek, azken finean, inplikazio bat. Baina prestaturiko denak bere fruituak eman ditzan, praktikan egoki jartzen jakin behar du irakasle batek, eta honen barruan sartuko litzateke argudiaketa egoki bat izate, argudiaketa egoki egin ezean, praktika ez baita guztiz ondo burutuko. Bestalde,

Canale

eta

Swainek

(1980)

komunikatzeko

gaitasuna

lau

gaitasunekin definitu zuten: -Gramatika gaitasuna: hiztegia eta gramatika arauak. -Soziolinguistika gaitasuna: egokitasuna. -Diskurtso gaitasuna: kohesio eta koherentzia. -Estrategia gaitasuna:komunikatzeko estrategien erabilpen egokia. Honako hau ere, nik diodanakin bat dator, izan ere, bileran diskurtso gaitasuna ezinbestekoa baita elkarrizketak kohesio eta koherentzia izan dezan hasteko, gaineara gramatika gaitasuna izan behar baita, arauak jakin eta euskera egoki bat erabiltzeko, horretarako soziolinguistika gaitasuna erabiliaz, egokitasunez hitzeginaz. Azkenik

estrategia

gaitasuna

ere

beharrezkoa

da

komunikatzeko

estrategien

erabilpen egoki bat egiteko.

KONTESTUALIZAZIOA

Ni Mireia Aizpuru Arruti naiz eta 18 urte ditut. Lehen Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Aspaldidanik dut 2


irakasle izateko ikasketak egiteko nahia, eta nire ametsa Ekintza burutzeko asmoztxostena nabil 3 Ikerketaren ikasketa hauek burutu nahian. Haurrak oso gustuko ditut eta beraiekin kontaktuan izateak asko pozten nau, honez gain, jendearekin harremanetan egongo naizen lan bat izan nahi nuke gerora. Horregatik, Ikastola edo Eskola batean irakasle moduan lanean aritzea da benetan gustatuko litzaidakeena. Aurten nire lehen urtea denez, lehen etapan aurkitzen naizela esan nezake. Duela lau hilabete ekin nion gradu honi hain zuzen ere.

METODOA

Beraz, ikerketa hau martxan jartzeko, hautatu dudan metodologia ekintza bat egitea izan da eta ondoren, ekintza hau behatu ondoren hausnarketa bultzatzea. Honen laguntzaz, irakaslearen rolean jarri denak bere jarrera behatuko du eta erabili dituen arrazoietan fijatzen hasiko da. Honekin batera, erabili duen hizkuntza eta moduak ea egokiak izan diren hausnartuko du eta honek, hurrengo elkarrizketa batean hobekuntzak izatera bultzatu edo lagunduko dio.

Azken finean, gogoeta

antzeko bat da, nork bere buruari kritika konstruktibo bat egin eta pixkanaka hobekuntza bat izateko.

IKERKETA PROIEKTUA

PLANIFIKAZIOA: Xabierrek, kurtsoa errepikatu behar du eta bere tutoreak bere gurasoekin bilera bat izan beharko du honen inguruan berri emateko. Beraz, hasteko, irakasle rolean jarriko da gutako bat eta besteak berriz guraso rola beteko du. Ondoren, ikasgela batean kokatuko gara eta bilerako egoera grabatuko dugu. Baina, bideoa ondo behatu ondoren, akats batzuk daudela ohartuko gara, eta beraz, interneten informazioa bilatuz eta ahalik eta jokaera eta postura egokiena hartuz, beste bideo bat grabatuko dugu. Azkenik, bi bideoak konparatu eta bertako gure jarrera behatu eta gero, konfrontazio bat burutuko dugu, irakasle rolean izandako sentimendu eta emozio desberdinak adieraziz.

3


EKINTZA: Hori esanik, ekintzaren nondik norakoak azalduko ditut orain. Sergiok, nire 4 Ekintza Ikerketaren txostena taldekideak, guraso rola betetzen zuen bitartean, ni, Mireia, irakasle rola betetzen nenbilen. Kontua da, bileran zehar azalpenen bidez Sergiori, bere seme Xabierrek kurtsoa errepikatu behar zuela adierazi niola, baina hau ez zetorren bat nirekin eta esaten nion guztiari aurka egiten zion nola edo ahala. Hala eta guztiz ere, nik banekin harturiko erabakia egokia zela eta ahalik eta arrazoiketa egokiena eginez aurrera egiten nuen. Erabakia hartu baino lehen asko pentsatu eta eztabaidatu genuen irakasle guztiok gura artean, eta kosta zitzaigun arren, egokiena Xabierrek kurtsoa errepika zezala iruditu zitzaigun bere jarrera eta nota txarrak kontuan hartuta. Hala eta guztiz ere, bere aita nirekin bat ez zetorrenez, batzuetan ea bileran zehar erabakia hartzeko arrazoiak ondo adierazten ote nenbilen dudan jartzen hasi nintzen, beldurra sentitu bainuen une batez, hitz eta jarrera egokiak erabiltzen ote ari nintzen dudatuz. Ekintzarekin jarraitzeko, beste bideo bat grabatu genuen, eta horretarako, lehen bideoan

irakasleak

(nik)

izaniko

akatsak

zuzendu

genituen.

Lehen

bideoa

grabatzean, mahai bat zegoen nire eta gurasoaren erdian eta artikulu bat irakurri ondoren, hau desegokia zela ohartu ginenez, bigarren bideorako kendu egin genuen. Bestalde, gurasoari harrera goxoago bat egin nion ikasgelara sartzean eta azkenik, ziurtasunez jokatu nuen bileran zehar, ez nuen nire erabakian dudatu une batez ere eta arrazoiak ahalik eta patxada gehienez azaltzen saiatu nintzen. BEHAKETA: Beraz, ekintza hauek burutu ondoren, behaketa bat egiteko garaia da. Horretarako, bi bideoak elkarren artean konparatuko ditugu eta ondoren hausnarketa bat egin konfrontazioaren bidez. Bideoak aztertzean, batetik bestera izandako progresua zer nolakoa zen ohartu nintzen. Hasieran, bazirudien guraso eta irakaslearen artean objeturik ez egotea tontakeri bat zela, baina biak aldaratzerako garaian argi eta garbi ikus daiteke, askoz ere egokiagoa dela tartekorik egon gabe guraso eta irakaslearen arteko elkarrizketa parez pare burutzea. Gainera, harrera goxoago batek, gertutasun handia ematen duela ere ohartu nintzen, hasiera batetik gurasoarekin ahalik eta gertuen egotea hobea baita. Izan ere, gurasoak babesa sentituko du irakaslearengandik eta hartutako erabakian laguntza eskeiniko diola ere pentsatuko

du.

Azkenik,

elkarrizketan

zehar,

irakasleari

gauzak

ziurtasunez

adierazteak indarra ematen dio hala nola, esaten duena zentzuzkoa dela hobeto adierazten baitu. Hau da, irakasleak esperientzia badu horrelakoetan, eta azalpenak ziurtasunez emanez gero, zer egiten ari den ondo dakiela erakutsiko dio gurasoari, benetan Xabierrentzat hoberena delako hartu dutela erabakia, alegia.

4


HAUSNARKETA: Hausnarketa konfrontazioaren bidez burutuko dugu, edo hobeto Ekintza Ikerketaren txostena 5 esanda,

hausnarketa

egin

ondoren

konfrontazioan

adieraziko

dugu

benetan

pentsatzen duguna. Honen ondorioz, hasiera batean ez naizela oso eroso sentitu ohartu naiz. Izan ere, gurasoa nire iritziarekin bat ez zetorrenez ez zuen onartzen bere semeak errepikatu egin behar zuela eta horregatik, une batez beldurra sentitu dut. Gurasoak nola erreakzionatuko zuen beldur nintze eta batzuetan nire hitzak egokiak al ziren ere dudatzera iritsi nintzen, egoerak, horrelako duda eta galderak sortzen baitzizkidan. Bigarren bileran aldiz, askoz ere erosoago sentitu nintzen. Egiten ari nintzena modu egokian egiten ari nintzela bai bainekien eta nire buruarekin ziurrago bainengoen. DATUEN INTERPRETAZIOA: Ondoriozta dezakedana da, gauzak ondo arrazoitu eta patxadaz esan arren, gurasoaren jarrera ez dela beti aldatzen. Hau da, modurik egokienean adierazi eta arrazoiketa egoki bat jarraituz emandako azalpen bat izan arren, gurasoa burugogorra baldin bada, berearekin jarraituko du eta irakasleek hartutako erabakia egokia ez dela esaten jarraituko du. Beraz, egoera zail honetan, gurasoaren desadostasuna ikusi arren, irakasleak erruduna sentitu behar ez duela ohartu naiz, ez baita bere errua izango horrelako guraso burugogorrak existitzea. Hau esateko, bileran bertan oinarritu naiz, bideoa ikusi besterik ez baitago, gurasoak Xabierrek errepika dezan nahi ez duenez uneoro errua irakasleari eta harturiko erabakiari ezartzen diola, defenditzeko estrategia bezala erabiliz. Gainera, nahiz eta irakasleak arrazoi eta adibideak adierazi behin eta berriz, gurasoak, irakasleak esanikoa ezeztatzen du. Esate baterako, nik esan nion bere semeak zailtasunak zituela matematikako ariketak egiterako garaian eta hori, klase ordutan, azterketetan eta etxeko lanetan ere ikus zitekeela. Honi aurka egiteko, bere aitak esan zidan ezetz, etxean izugarrizko inteligentzia zuela erakusten zuela Xabierrek eta inoiz ez zuela izan matematikako ariketak egiteko inolako zailtasunik. Horrela beste hainbat adibide eman nitzazke.

ESANGURATSUTASUNA

5


Lan honek asko pentsatzera eraman nau eta egia esan oso aberasgarria da 6 Ekintza Ikerketarenizan txostena niretzat. Irakasle izatean, gurasoarekin beti harreman minimo bat izatea onuragarria dela ikusi dut, horrela, horrelako kasu batekin aurkitzean errazagoa egingo baitzaio irakasleari berria (errepikatzekoa) ematea.

Nik uste, arazoaren ulermen maila ez dela oso altua, izan ere, nahiz eta asko ikasi dudan, oraindik ere asko dut ikasteko eta informazio gehiago beharko nuke maila altuago bat izateko, bai informazio teorikoa baita esperientzian oinarritua ere. Oso aberasgarria izango bailitzateke, esperientziadun irakasle bat baino gehiagoren iritziak

jasotzea.

Bestalde,

irakaslea

ikerlari

izateko

prozesuari

erreparatuz,

hobetzeko asko dudala esan behar dut. Asko pentsatu dudan arren, ziur nago, akats asko egongo direla nik izan nuen bileran eta horietako akats askotaz ohartu ez naizela. Hala ere, lehen bileratik bigarrenera gauza batzuk hobetu ditut eta hori pausu handi bat dela esango nuke.

orregatik, nire ustez, horrelako egoera gehiago aztertu beharko genituzke eta honen inguruko teoria gehiago landu, ikerketa bat eginaz gerora egoera bakoitzean nolako jokaera izan behar dugun jakin dezagun.

6


Ekintza ikerketa