Issuu on Google+

ANTZIN AROA ANTZINAKO EGIPTO Noiz? Antzinako Egiptoko zibilizazioa Kristo aurretik baino 3000 urte inguru lehenago hasi zen. Non daude Egipto eta Nilo ibaia?

Egipto Afrikako ipar-ekialdean dago, Mediterraneo itsasoaren ondoan. Nilo ibaiak Egipto osoa zeharkatzen du hegotik iparrera. Antzinako egiptoarrak ehiztari nomadak ziren eta basamortuko lur lehorrak utzita, Nilo ibaia inguruko lurretan bizi ziren, osolur emankorrak zirelako. Udan Niloko urak igo eta gainezka egiten zuen eta, ondorioz, inguruko soroak ureztatzen zituzten. Urak jaisten zirenean, lur gainean oso “limo� emankorra uzten zuten oso aproposak haziak ereiteko. Nork agintzen zuen? Egiptoarrek erregeari faraoi esaten zioten. Faraoia eguzkiaren semetzat hartzen zuten, beraz, jainko bat balitz bezala tratatzen zuten. Inork ezin zion zuzenean aurpegira begiratu


Faraoiak Egipto gobernatzen zuen, armada agintzen zuen etapertsonen bizitzaz edo heriotzaz erabakitzeko ahalmena zuen. Herrialde gobernatzeko laguntzaile eta kontseilari ugari zituen: Nobleek eta apaizek garrantzitsuenak ziren eta eskribek irakurtzen eta idazten zeki tenak ziren.

Gainontzekoak soldaduak, artisauak,merkatariak, nekazariak eta esklabuak ziren. Lur guztiak faraoiarenak ziren, hala ere, nekazariei lurretan lan egiten uzten zien, baina uztaren erdia eman behar zioten faraoiari. Idazkera Egiptoarrek oso idazkera berezia asmatu zuten: hieroglifikoena. Beraiek ezagutzen zuten idazkera, horregatik haien historia luzea ezagutu ahal izan dugu. Ez zuten alfabetorik, baina hieroglifiko


deitzen diren zeinu edo ikur sakratuak marrazten zituzten. Eskribek papirozko orriak erabiltzen zituzten.

Jainkoak

Egiptoarrek bazituzten jainko asko. Jainko horiek animalia eta pertsonen itxura hartzen zuten eta garrantzitsuenak, ondoko hauek ziren: Amon Ra: Eguzkiaren jainkoa. Horus: Faraoiaren laguna. Osiris: Heriotzaren jainkoa.

Beraien jainkoak gurtzeko oso tenplu handiak eraiki zituzten.

Luxorreko tenplua


Heriotza

Egiptoarrek heriotzaz gero pertsonek bizirik irauten zutela sinesten zuten. Horretarako hildakoaren gorpua mantendu egin behar zuten eta horregatik gorpua momia bihurtu eta oso hilobi seguruetan lurperatzen zuten. Hilobi ezberdinak zeuden, baina ezagunenak piramideak ziren eta horietan antzinako faraoiak lurperatu ziren bizitzan izan zuten ondasunekin.


Antzin Egipto