Page 1

ELKARRIZKETA

IBAI ZANGITU

ARETXABALETAN BORONDATEZKO LANETAN

Aretxabaletar gazte hau, orain dela hamar urte inguru hasi zen gazte ekimenaren bitartez borondatezko lanaren munduan sartzen. Gaur egun, zenbait elkartetan ari da. Gauzak horrela, esperientziadun mutil honi elkarrizketa egitea pentsatu dugu. 1- Nola eta zergatik hasi zinen borondate lanetan? Duela hamar urte inguru hasi nintzen, hamazazpi urte nituela. Gazte ekimeneko lehenengo asanbladetara joaten hasi nintzen, kuriositatez eta herriaren alde ekintza ezberdinak aurrera eramateko asmoz. 2- Gazte ekimenaz gainera, aritzen zara beste elkarteren batean? Bai, Aretxabaletako k.e.-ko (UDA) zuzendaritza batzordean, Aretxabaletako inauteriak antolatzen eta elkarte gastronomiko bateko juntan ere sartuta nago. 3- Zeintzuk dira aipatutako elkarte hauen antzekotasun eta ezberdintasunak? Azkenean, antolatzeko modua

elkarte guztietan nahiko antzekoa da. UDAn agian, badaude presidentea, diruzaina‌ ardurak zehaztuago daude. Gazte ekimenean ordea, asanblarioagoa da antolakuntza, denok maila berean gaudelarik. Inauterietako taldean ere, epea bi hilabetekoa izanik, antolakuntza antzekoa izaten da.


IBAI ZANGITU

“Nik beti nahi izan dut Aretxabalet a herri hil bat ez izatea”

Página 2

4- Antolakuntza mota hauetan zein iruditzen zaizu egokiena? Denak dira ezberdinak, denek eskaintzen dituzte gauza ezberdinak. Hala ere, egokiena zein den aukeratzekotan, UDAren antolakuntza iruditzen zait egokiena. Azkenean, urte askotako lan baten emaitza da. Bilerak ere astero izaten ditugu. besteetan berriz, gazte ekimena eta inauterietako antolakuntza, bilerak “anarkikoagoak” izaten dira, batzuetan jende asko egoten garelako (jaiak gerturatzen direnean) eta beste batzuetan aldiz, hiru edo lau egoten garelako. 5- Zeintzuk dira elkartearen helburuak? Eta zureak elkarte barruan? Nik beti nahi izan dut Aretxabaleta “herri hil bat” ez izatea, ekintza ezberdinak egotea. UDAko zuzendaritzak badu bere helburu zehatz bat, jendeari kirola egiteko aukera ematea hain zuzen ere. Gazte asanbladakoek eta inauterietakoek, herria mugitzea, bizirik egotea eta jende mugitzea. “beraien etxietatik urtetia”

herria girotzeko mugimendua behar baita.

6- Gu UDAn borondatezko lanak egiten hasi garelarik, zure ikuspuntua elkarte honen inguruan zein den jakitea nahiko genuke. Zein da zure betebeharra elkarte honen barruan? Ba al dago ezberdintasunik zu bezala boluntario aritzen zaretenon eta soldata bat jasotzen dutenen artean? Ni zuzendaritza batzordeko beste kide bat naiz. Bertako kide bakoitza sekzio edo talde baten arduraduna izaten da, ni areto futboleko arduraduna naiz. Bertan, nire lana web orrialdea aurrera eramatea da. Horrez gain, beti prest egoten gara beste zenbait ekintza burutzeko; hala nola, rifak saldu, tabernan egon… Eta, boluntario aritzen garenon eta dirutruk aritzen direnen artean, agian, dirutruk aritzen direnek beraien egitekoa zehaztuago izaten dute, eta baita zeregin honi eskaintzen dioten denbora ere. Adibidez, entrenatzaile batek bere taldea entrenatzen du, eta hori da bere


egiteko bakarra. Besteok, bideratzaile lanak egiten ditugu ahal den heinean guztia ondo joan dadin. 7- Ba al du elkarte honek herriarekin harremanik? Nik baietz uste dut, UDA herrian oso sartuta dago, izan ere, 7.000 biztanleko herri bateko talde batek 1.000 bazkide inguru izatea nahiko esanguratsua dela esango nuke. Igandetan lehenengo taldeak jokatzen duenean ohitura handia dago Ibarra futbol zelaira partidua ikustera joateko. Horrez gain, elkarteak zenbait ekintza sortzen ditu herriarentzat eta hauek erantzun ona jasotzen dute. Herriarentzat aukera kulturalak eskaintzea nahi dugu, nahiz eta ekintza hauekin dirua lortzea nahi izaten den batzuetan. Azken finean elkarrekintza bat ematen da eta hau oso beharrezkoa da. 8- Elkarrizketarekin amaitzen joateko, ondo ikusten duzu elkarte honen etorkizuna?

PĂĄgina 3

Bai, nik uste dut baietz. Ekonomikoki oraingoz behintzat, elkartea ondo dago, nahiz eta babesleak estu ari diren, garai zail hauei aurre egiten ari gara. Jende gaztea ere ari gara zuzendaritzan, beraz, UDA urte askotarako daukagula uste dut. 9- Elkarrizketarekin jarraituz, animatuko zenuke jendea parte hartzera? Behar al da laguntza? Jendeak ondo erantzuten dio eskaera honi? Gehien laguntzen dutenak askotan jubilatuak izaten dira, rifak saltzeko, baloien bila joateko, sarreran ego-

“Elkarteak zenbait ekintza sortzen ditu herriarentzat eta hauek erantzun ona jasotzen dute. Aukera kulturalak eskaintzea nahi dugu.�


ELKARRIZKETA

teko‌ Eta horrelako ekintzetan asko laguntzen digute. Edozein laguntza ondo etortzen da, nahiz eta laguntza txiki edo handia izan hau asko eskertzen da. Normalean, jendearengana hurbildu izan garenean, hauen erantzuna ona izan da. 10- Elkarte barruan pentsatu da zerbait etorkizunera begira? Jarduera, ekitalderenbat‌? Aurten, ekainerako, UDAren eguna egitea pentsatuta dago. Asmoa da talde guztien artean herriko plazan bazkari bat egitea, elkartea herrira gerturatzeko. Epe luzera begira beste zenbait proiektu daude, eta ea gai garen hauek aurrera eramateko. Kirol arlotik kanpo, euskara bultzatzeko eta honen erabilera areagotzeko proiekturen bat aurrera eramaten ari gara Loramendi euskara elkartearekin, futbolean gaztelerarako joera dagoela argia baita. Horrez gain, ESKUA proiektua ere abian jarri dugu, bertan, kirola heziketarako tresna bezala hartzen delarik. 11- Zer eman dizu borondate lanetan aritzeak pertsona bezala

osatzeko? Pertsona bezala asko erakusten du talde lanean nola aritu. Pertsonalki ere, zerbait antolatu eta hau ondo atera dela ikustean honek poztasun handia ematen du. Kontrako sentsazioa ere bizi daiteke, nahiz eta ez den ohikoena. 12- Batzuetan pentsatuko duzu ba ardura larregi hartzen dituzula, ezta? Askotan pentsatzen dut “marroi� guztietan sartzen naizela, eta ezetz esaten ez dakidala. Baina azkenean, denon artean atera behar da guzti hau aurrera. Izan ere, geroz eta jende gehiago mugitu herrian, bertan mugimendu gehiago izango dugu herria bizirik eta osasuntsu mantenduz.

Ibai zangitu  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you