Issuu on Google+

Euskararen Kontseiluak abenduaren 1ean eginen duen manifestaziorako deia egiten du Ikasle AbertzaleakAbertzaleak- ek Ibaeta – 2012/11 2012/1 1 /27

Euskal Herriko hizkuntza da Euskara, gure herriaren luze eta zabalean hitz egiten den hizkuntza zaharra. Euskal Herria, bada, Euskararen herria delako da. Honengatik, behar beharrezkoa da euskaldun egiten gaituen Euskara zaindu, mantendu eta hedatzea. Egun, ordea, hizkuntza zapaldua da Euskara. Euskal Herriak pairatzen duen zatiketa administratiboak, gainera, kalte Egiten dio Euskarari. Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xuberoan Euskara ez da ofiziala. Nafarroan, <Vascuencearen Legea> delakoaren ondorioz, zonifikazio ezberdinen arabera arautua geditzen da Euskara. Eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, aldiz, ustezko ofizialtasunaren aitzakipean, Euskarak bigarren mailako hizkuntza izaten jarraitzen du. Ikasle Abertzaleak antolakundetik ikasleok derrigorrezko eskolaldian euskaldunduak izateko dugun eskubidea exijitu nahi dugu, dugu , Euskaraz ikasteko eskubidea berma dadin eskatu eta hezigune orotan zein jendartean Euskaraz bizitzeko dugun eskubidea aldarrikatu nahi dugu. •

Ikasleok euskaldundu. Asapaldi esan genuen 3 ikasletik 2 ez garela euskaldunduan derrigorrezko eskolaldi bukatutakoan. Legeek adierazitakoaren kontra doa hori, izan ere, ustezko ofizialtasunak, ikasle batek 16 urterekin derrigorrezko eskolaldia behin bukatuta Euskararen jakintza osoa izan beharko luke. Egun, hori ez da horrela. Hizkuntza ereduak agortuak daudela inork gutxik ukatzen du egun ere. Euskaraz ikasi. Ikas materiala, edukiak, bitartekoak eta hezitzaileak eurak ere Euskararen jabe izan behar dira. Ikasleok eskubidea dugu egunerokoan, eta normaltasunez, Euskaraz modu integralean ikasi ahal izateko. Euskaraz bizi. Heziguneetako errotulazioak, langileen hizkuntza, ikas materiala… hainbat eta hainbat eremutan Euskararen erabilera ez da bermatua. Gainera, heziguneetatik irten eta jendartean kasik ezinezkoa zaigu euskal ikasleoi Euskaraz bizitzea. Hezkuntza eremutik haratago ere, osasungintzan, justizian, kirol arloan, komunikabideetan… ez dira gure hizkuntza eskubideak errespetatzen.

Aipaturiko adibe nagusiak kontutan izanik, Ikasle Abertzaleak antolakundetik, egungo instituzio arrotzetako agintariei, Euskal Herri osoan, Euskararen ofizialtasuna bermatu eta Euskaraz bizitzeko eskubide errespeta dezaten exijitu nahi diegu. Ikasleok euskaldunduak izateko eskubidea dugu, Euskara hutsean ikasteko eskubidea dugu, materialak, bitartekoak, testuliburuak… euskaraz euskaraz jasotzeko eskubidea dugu, heziguneetako eguneroko bizitzan eta baita jendartean ere Euskaraz bizi ahal izateko eskubide osoa dugu. Honela, bada, Ikasle Abertzaleak antolakundetik dei egiten diogu ezkerreko ikasleria abertzale guztiari, Euskararen Kontseiluak abenduaren 1ean egingo duen Nazio Manifestazioan parte hartzeko eta Euskararen ofizialtasuna exijitzeko. exijitzeko

Ikasle Abertzaleak

1

komunikazioa@ikasleabertzaleak.org


Abenduak 1 - Ikasleok Euskaraz ikasi eta bizi nahi dugu!