Issuu on Google+

2012-2013 ikasturtean egindako lanari buruzko txostena Dossier resumen del curso 2012-2013 www.1512-2012.com

2013ko abuztua Agosto de 2013


AURKIBIDEA eta loturak

INDICE y enlaces

-. Irailak 9: Tutera (500 urteko erresistentzia) . Egunaren laburpen bideoa, prentsaurrekoa eta aurkezpena http://www.1512-2012.com/?p=4176 http://www.1512-2012.com/?p=3948 http://www.1512-2012.com/?p=3842

-. 9 de Setiembre: Tutera (500 a帽os de resistencia) Video resumen del dia, presentaci贸n y rueda de prensa

-. Urriak 14: Donapaleu (Deskonkistarako deialdia) . Eguneko bideoak, aurkezpena Peruharrin eta bideoklipa http://www.1512-2012.com/?p=4273 http://www.1512-2012.com/?p=4254 http://www.1512-2012.com/?p=3863

-. 14 de Octubre: Desconquista desde Donapaleu Videos del dia, presentaci贸n en Peruharri y videoclip

-. Azaroak 17: Nafarroa Bizirik Sarearen III.Batzarra http://www.1512-2012.com/?p=4474

-.17 de Noviembre: III.Encuentro de la Red

-. Abenduak 22: Napar Festa http://www.1512-2012.com/?p=4783 -. Ekainak 29 Noain: Memoriak darrai http://www.1512-2012.com/?p=5095

http://www.1512-2012.com/?p=4176&langswitch_lang=es http://www.1512-2012.com/?p=3948&langswitch_lang=es http://www.1512-2012.com/?p=3842&langswitch_lang=es

http://www.1512-2012.com/?p=4273&langswitch_lang=es http://www.1512-2012.com/?p=4254&langswitch_lang=es http://www.1512-2012.com/?p=3863&langswitch_lang=es

http://www.1512-2012.com/?p=4474&langswitch_lang=es

-. 22 de Dicembre: NAPAR FESTA http://www.1512-2012.com/?p=4783&langswitch_lang=es

-. 29 de Junio Noain: La memoria mas alla de 1.512 http://www.1512-2012.com/?p=5095&langswitch_lang=es

. EKIMENAK: -. Nafarroako Historiaren Curriculum berri baten aldeko dinamika http://www.1512-2012.com/?p=4995 . Nafarroako Parlamentuan egindako Lan-Saioa http://www.1512-2012.com/?p=4400 -. Nafarroako Gazteluak mugarriztatzeko ekimena http://www.1512-2012.com/?page_id=4733 . Mugarriztatzeak: http://www.1512-2012.com/?cat=443 . ARGITALPENAK

. INICIATIVAS: -. Dinamica a favor de un nuevo Curriculm de la Historia de Navarra http://www.1512-2012.com/?p=4995&langswitch_lang=es

.Sesion de Trabajo en el Parlamento navarro http://www.1512-2012.com/?p=4400&langswitch_lang=es

-. Iniciativa de Amojonamiento de los Castillos http://www.1512-2012.com/?page_id=4733

. PUBLICACIONES -. "En busca de un lugar en la memoria" DVD multimedia http://www.1512-2012.com/?p=4690&langswitch_lang=es

-. "Memoria gune baten bila" DVD multimedia http://www.1512-2012.com/?p=4690 -. "Nafarroako Gazteluetarako ibilbideak" liburua http://www.1512-2012.com/?p=5139 -. "Gamazada 1893-1893, etengabeko konkista" liburua http://www.1512-2012.com/?p=5488

-. Libro-guia "Recorridos a los Castillos del Reino de Navarra" http://www.1512-2012.com/?p=5139&langswitch_lang=es

-. Libro "Gamazada 1893-1893, la conquista permanente" http://www.1512-2012.com/?p=5488&langswitch_lang=es


SARRERA:

INTRODUCCION:

Kaixo lagunak ! 2013-2014 ikasturtearen aurrean aurkitzen garen honetan, pasa den ikasturtean egindakoaren inguruko balorazioa egiteko garaia dela uste dugu. Horretarako, 15122022 Nafarroa Bizirik ekimenetik, aurrera eramandako dinamika ezberdinen errepaso hau eskaintzen dizuegu, 2012ko irailetik gaurdaino.

Muy buenas ! A las puertas del curso 2013-2014 es momento de hacer valoración de la labor realizada durante el curso pasado. Para ello, desde la Iniciativa 1512-2022 Nafarroa Bizirik hemos preparado este documento que recoge las dinámicas llevadas adelante.

Gure aldetik, Nafarroako oroimen historikoa berreskuratzeko bidearen hasieran gaudela konbentzitua gaudenez, lanean jarraitzeko asmoa berretsi nahi dugu zuen aurrean.

Irailak 9 Tutera. Urriak 14 Donapaleu. Erresistentziatik Deskonkistara ! 2012ko irailaren 9an, Tuteran, Erriberako hiriburuan, herritarrek 1512an gaztelar armadaren aurrean erakutsitako adorea omendu nahi izan zuten. Horretarako, ekitaldiz beteriko ikasturteari ohorezko amaiera antolatu zuten, eta asteburu oso bat antolatu zuten Erriberako Kultur Taldeek. Ostiralean Patxi Abasolo Lopez, Nafarroa Bizirik ekimeneko kideak emandako hitzaldia, Bizardunak musika taldeak eskeinitako kontzertua eta igandean ospatutako egun osoko jaialdia, Euskal Herri osotik hurbildutako Kantuz talde ezberdinen partehartzearekin.

Por nuestra parte, estamos convencidas que no estamos mas que en el inicio del camino de la recuperación de la memoria historica de Nabarra, asi que queremos demostraros nuestra intencion de seguir trabajando con este objetivo.

9 de Setiembre Tudela. 14 de Octubre Donapaleu. De la resistencia a la Desconquista ! El 9 de Setiembre en la capital de la Ribera, en Tutera, quisieron homenajer la resistencia mostrada hace 500 años frente a las tropas castellanas. Para ello pusieron un broche de oro a una dinámica desarrollada durante todo el curso, con un fin de semana organizado por los Colectivos Culturales de la Ribera. Conferencia de Patxi Abasolo Lopez, miembro de Nafarroa Bizirik, el viernes; concierto de Bizardunak el sabado; y jornada festiva el domingo, con la participación de grupos de Kantuz venidos desde diferentes rincones de Euskal Herria. En el mismo sentido, organizado por Nafartar Naturalak, el 14 de Octubre en Donapelu, conmemoraron V. centenario del primer intento de recuperación del reino de Nabarra, por parte de las tropas navarras. Durante Setiembre y Octubre se realizaron diferentes actividades (conferencias, amojonamiento en Garruze, proyecciones, conciertos, …) a lo largo y ancho de la Baja Navarra: Bastida, Donibane Garazi, Garruze, Baigorri, ...


Ildo berean, baina kasu honetan, deskonkistarako deialdia zabaltzeko helburuarekin, urriaren 14an, eta Nafartar Naturalak antolatua, Donapaleun izan genuen hitzordua. Bertatik, 1512an, Nafarroako Erresuma berreskuratzeko helburuarekin abiatutakoen oroimena gogoan ekarriz, iraila eta urria ekitaldiz bete zuten BaxeNabarre osoan: Baigorrin, Garruzen, Donibane Garazin, Bastidan, … hitzaldiak, film proiekzioak, kontzertuak, Garruzeko mugarriaren pausatzea, …

17 de Noviembre. III. Encuentro de la Red: “1512-2022” En Noviembre celebramos la III. Reunion de la Red que trabaja y colabora junto a la iniciativa 1512-2012 Nafarroa Bizirik junto a compañeros y amigas venidas de diferentes pueblos y ciudades. Estabamos finalizando el año del V. centenario de la Conquista de Nabarra, y es por ello que creiamos conveniente pararnos a reflexionar y a valorar. Ese era el objetivo para reunirnos en Iruñea, en la capital de Nabarra, en el corazon de Euskal Herria. Tuvimos la ocasión de hablar sobre los objetivos cumplidos, asi como de los que quedan por desarrollar: socialización y recuperación de la memoria histórica, la apuesta de dar luz a esa nuestra Historia ocultada durante tantos años, la epoca de la desconquista, …

Azaroak 17. Sareko III. Batzarra: " 1512-2022 " 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren inguruan lanean ari den Sarearen III. Batzarra burutu genuen azaroan, herri desberdinetatik etorritako lagunekin. Nafarroako Konkistaren V.mendeurrenaren urtea amaitzear zegoen eta egindako lanaren inguruko hausnarketa eta balorazioa egiteko garaia zela uste genuen. Horregatik eta helburu horrekin elkartu ginen Iruñean, Nafarroako hiriburuan, Euskal Herriko bihotzean. Bete ditugun helburuen inguruan mintzatu ginen, baita bete gabe gelditu direnen inguruan ere: oroimen historikoaren berreskurapena eta jendarteratzea, urteetan politikoki erabilia izan den gure Historiari argia ematearen erronka, deskonkistaren garaia, … Bidegurutze horretan kokatu genuen abenduaren 22an Iruñeko Anaitasuna Polikiroldegian egin genuen “Napar Festa”, eta bertan aurkeztu genuen ere.

En esa encrucijada colocamos la Fiesta Nabarra o Napar Festa que realizamos el 22 de Diciembre en el Pabellon Anaitasuna de Iruñea, la cual fue presentada aquí.


Abenduak 22: Napar Festa eta Memoria gune baten bila: Enneco Ekitaldiz beteriko urtea amaitzeko, Iruñeko Anaitasuna Polikiroldegian Napar Festa antolatu genuen. Musika eta interbentzio ezberdinak uztartuz (Amaia Zubiria, Nafartar Naturalak, Petti, Joseba Asiron, Tximeleta, Gaizka Aranguren, dantza ikuskizunak, Nestor Basterretxeari omenaldia ...), alde batetik, “Memoria gune baten bila” dokumentala aurkezteko aukera izan genuen. Eta beste aldetik, Nafarroa Bizirik Fundazioaren jaiotzarekin batera, “Enneco, haritzaren memoria” proiektuaren lehenengo berria zabaldu genuen.

Ekainak 29, NOAIN: Konkistak darrai, memoriak ere bai ! Aurtengo Noaingo hitzordua, Nabarralde, Orreaga Fundazioa eta Nafarroa Bizirik ekimenaren artean antolatu genuen. 1521eko ekainaren 30eko bataila hura ahantz ez dezagun … memoriak darrai !

29 de Junio, NOAIN: La memoria mas alla del 1.512 La cita que todos los años tenemos en Noain, este año la organizamos entre Nabarralde, Orreaga Fundazioa y Nafarroa Bizirik. Para que la Batalla del 30 de Junio de 1.521 no caiga en el olvido … la memoria continua !

22 de Diciembre: Napar Festa y En busca de un lugar de la memoria: Enneco Para finalizar un año repleto de actividades, nos dimos cita en el Pabellón Anaitasuna de Iruñea. Conjugando actuaciones musicales e intervenciones diferentes (Amaia Zubiria, Nafartar Naturalak, Petti, Joseba Asiron, Tximeleta, Gaizka Aranguren, espectaculos de danzas, homenaje a Nestor Basterretxea ...), por una parte, presentamos el documental “ En busca de un lugar de la memoria”. Y por otra parte, junto al nacimiento de la Fundación Nafarroa Bizirik, dimos a conocer los primeros esbozos del proyecto “Enneco, la memoria del roble”


E K I M E N A K / I n i c i at i v as Nafarroako Historiaren Curriculum berri baten aldeko dinamika.

Dinámica en favor de un nuevo Curriculum de la Historia de Navarra. .

Martxoaren bukaeran, Hezkuntza munduko eragileen babesa jaso genuen (STEE-EILAS, ELA, LAB, Ikastoleen Federazioa, Sortzen Ikasbatuaz, Ikasle Abertzaleak, …). 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenetik, Nafarroako Historiaren kurrikuluma aldatzeko egiten ari garen ahaleginarekin bat egitera gonbidatu genituen. Gure ustez, Historia eta Nafarroako oroimen historikoa berreskuratzeko lanean diharduten eragileak, Hezkuntzako sindikatuak, argitaletxeak, historialariak, ikasleelkarteak, guraso-elkarteak, eta ikastetxeetako irakasle eta zuzendari elkarguneak, bat egiteko beharra daukagu NafarroakoHistoriak behar duen lekua har dezan. Zentzu honetan bi puntu beltz aipatu behar ditugu. Alde batetik, urte honen hasieran, Nafarroako Hezkuntza Departamenduak aurkeztutako lehiaketa (betiko iruzurrak jasotzen zuena); eta beste aldetik, kurrikulum hau aldatzeko eskatuz aurkeztu genuen mozioa, apirilaren hasieran Nafarroako Parlamentuan atzera bota izana, UPN eta PSNren kontrako botoei esker.

A finales de Marzo recogimos la adhesión y el apoyo de agentes del mundo educativo (STEE-EILAS, ELA, LAB, Ikastoleen Federazioa, Sortzen Ikasbatuaz, Ikasle Abertzaleak, …). Desde la iniciativa 1512-2012 Nafarroa Bizirik, os animamos a uniros a nuestro esfuerzo en pro de un cambio substancial en el Curriculum de la Historia de Nabarra.Creemos en la unión de tanto colectivos que trabajamos en la recuperacion de la Historia, como agentes y sindicatos del mundo de la enseñanza, historiadoras, agrupaciones estudiantiles, profesoras, … para que nuestra Historia tenga el lugar que se merece. Debemos apuntar dos puntos negros. Por un lado el Concurso literario en torno a la Historia de Navarra presentado por el Departamento de Educación en Enero de este año (el cual recogía las mismas falsedades de siempre); y por otro, los votos negativos de UPN y PSN, a la moción presentada en Abril en el Parlamento de Navarra, pidiendo una revisión del Curriculum de Historia que se ofrece en nuestros centros educativos.


Nafarroako Gazteluak mugarriztatzeko ekimenak aurrera ! 2012ko urtarrilaren 14an lehenengo mugarria jarri genuen Aitzorrotzeko gazteluan, Aitzorrotz Kultur Elkartea eta Eskoriatzako Udalaren laguntzarekin. Ordutik dinamika hau ez da gelditu, eta hamaika izan dira mugarriztatu ditugun gazteluak: Irulegi (Aranguren ibarra), Beloaga (Oiartzun), Mendikute (Tolosaldea), Uharte, Burgi, Orarregi (Irurtzun), Irurita (Urdiain), La Mota (Donostia), Ziordia, Gorriti, … beti ere, tokian-tokiko elkarte edota udalaren laguntzarekin. 2013an, Gaztelugatxe, Puiu, Kaseda, Zaitegi … Bastidan jarritakoarekin, 30.ena ! Hau marka! Baina mugarrien dinamika hau indartzeko helburuarekin, 2013ko apirilean, GARA egunkariaren laguntzarekin, “Nafarroako Erresumaren Gazteluetarako ibilbideak” liburua aurkeztu genuen ere. Bukatzeko, “Nafarroako Gazteluak Jaiki” elkartean emandako berrikuntza azpimarratu nahi genuen. .

La iniciativa de amojonamiento de los Castillos de Nabarra sigue adelante ! El 14 de Enero del 2.012 pusimos el primer mojón en el Castillo de Aitzorrotz con la colaboración de Aitzorrotz Kultur Elkartea y el Ayuntamiento de Eskoriatza. Desde entonces esta dinámica no ha tenido descanso y han sido varios los castillos que hemos amojonado hasta el momento: Irulegi (valle de Aranguren), Beloaga (Oiartzun), Mendikute (Tolosaldea), Uharte, Burgi, Orarregi (Irurtzun), Irurita (Urdiain), La Mota (Donostia), Ziordia, Gorriti, … siempre con la colaboración de asociaciones y ayuntamientos de cada zona. Durante el 2.013, Gaztelugatxe, Pueyo, Casteda, Zaitegi, … hasta el mojón numero 30 colocado en La Bastide Clairence. Además, en Abril de 2013, en colaboración con el periodico GARA, publicamos el libro “Recorridos a los Castillos del Reino de Navarra”. Para terminar, destacamos la renovación producida en la Asociación “Jaiki Castillos de Nabarra”.


A R G I TA L P E N A K / P u b l i c a c i o n e s “Memoria gune baten bila” DVD multimedia

“En busca de un lugar de la memoria” DVD multimedia

Abenduaren 22an Iruñeko Anaitasunan ospatu genuen NAPAR FESTAren barruan aurkeztu genuen “Memoria gune baten bila” DVD multimedia dagoeneko salgai daukagu, 10 euroen truke. DVD honen izenburu bera duen dokumental bat aurkituko duzue. Dokumental honek 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak egin duen lanaren balorazioa egitea du helburu. Nafarroako Konkistaren inguruko oroimen historikoa berreskuratze soila genuen helburua, baina 2012. urte honek, Nafartarrak sentitzen garenontzat, ziklo baten hasiera suposatu digu. “Memoria gune baten bila” dokumentalaz gain, ekimenak, eta bestelako eragileek ekoiztu ditugun bestelako materialak, era digitalean, aurkituko dituzu. Horien artean: “Konkistak 500 urte” liburua hiru hizkuntzetan (eu-es-fr), “La Vieja Herida” liburua (Floren Aoiz-Txalaparta), Atarrabian egindako antzezlanaren bideoa, Aitzorrotz, Irulegi eta Beloagako gazteluen mugarriztatzearen bideoak, “1512n konkistatuak, 2012an bizirik” musika bilduma, …

Ya tenemos a la venta, por 10 euros, el DVD multimedia “En busca de un lugar de la memoria” que presentamos el pasado 22 de Diciembre en el Pabellon Anaitasuna de Iruñea.En el DVD encontrareis un documental titulado de la misma manera. A través de este documental, la iniciativa 1512-2012 Nafarroa Bizirik ha querido hacer una pequeña valoración del trabajo realizado. El objetivo primordial era la simple recuperación de la memoria historica en torno a la Conquista de Nabarra, pero este 2012 ha supuesto el inicio de una nueva era para todas las que nos sentimos nabarras. Además del documental “En busca de un lugar en la memoria”, encontrareis diferente material en formato digital, producido tanto por la iniciativa como por otros agentes. Entre ellos: el libro “500 años de conquista” en tres idiomas (eu, es, fr), el libro “La Vieja Herida” de Floren Aoiz, video reportajes de los amojonamientos de los castillos de Beloaga, Aitzorrotz e Irulegi, videoclips de Tximeleta y Nonahi, video de la obra de teatro realizada en Villava-Atarrabia, el recopilatorio musical “1512an konkistatuak, 2012an bizirik!”…


“Nafarroako Gazteluetarako ibilbideak”liburua Apirilean, GARA egunkariarekin batera gidaliburu hau aurkeztu genuen, mendizaletasuna eta Historia uztartzen duena. LIBURUAREN FITXA TEKNIKOA: -. Hizkuntza: Elebidunez (euskara-gaztelera) -. Orrialde kopurua: 200 orrialde -. Irudiak eta testuak koloretan. -. Egileak: Juan Mari Feliu, Iñaki Sagredo, Joseba Asiron eta Pello Guerra -. Aurkibidea: . Hitzaurrea (1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena) . Nafarroako konkistaren Mapa . Gaztelu garrantsitsuen Mapa . “Aspaldiko ametsa gogoan” artikuloa. Joseba Asiron, Historia irakaslea. . “Erresuma defenditu zuten gotorlekuak” artikuloa. Iñaki Sagredo, Nafarroako Erresumaren defentsa-sisteman aditua. . “Ibiltzen hasi aurretik” gomendioak. Juan Mari Feliu, mendizalea. . 15 ibilbideak: Zaitegi, Untzueta, Malvecin, Atxorrotz, Beloaga, Mendikute, Irulegi, Irurita, Zangozako Castellon, Orarregi, Ohiana, Gerga, Ibero, Bastida eta Garruze. Juan Mari Feliu, mendizalea. -. Salneurria: 15 euro (+ 3 euro bidalketa gastuak)

Libro de “Recorridos a los Castillos del Reino de Navarra” En Abril presentamos junto al periodico GARA, este libro-guia que conjuga la afición al monte y la Historia. FICHA TECNICA DEL LIBRO: -. Idioma: Edicion en bilingüe (euskeracastellano) -. 200 paginas a todo color. -. Autores: Juan Mari Feliu, Iñaki Sagredo, Joseba Asiron y Pello Guerra -. Indice: . Prologo (Iniciativa 1512-2012 Nafarroa Bizirik) . Mapa de la Conquista de Nabarra . Mapa de los principales castillos . “A vueltas con un viejo sueño”. Articulo de Joseba Asiron, profesor de Historia. . “Fortalezas que defendieron el Reino”. Articulo de Iñaki Sagredo, experto en el sistema defensivo del Reino de Navarra. . Recomendaciones “Antes de empezar a andar”. Juan Mari Feliu, mendizale. . 15 recorridos: Zaitegi, Untzueta, Malvecin, Atxorrotz, Beloaga, Mendikute, Irulegi, Irurita, Castellon de Sangüesa, Orarregi, Ohiana, Gerga, Ibero, Bastida y Garruze. Juan Mari Feliu, mendizale. -. Precio: 15 euros (+ 3 euros por gastos de envio)


“Gamazada 1893-1894, etengabeko konkista” liburua Azken hilabete hauetan, Gamazadaren 120. urteurrenarekin batera, gure Foruen inguruko eztabaida piztu da, eta orain dela mende bat baino gehiago gertatu zen bezala, oso modu sutsuan eta kasu askotan, oso modu bortitzean, elkartrukatu dira iritzi ezberdinak. Honek, Gamazadaren gertaerek gaurko errealitatearekin duten paralelismoa gure begien aurrean kokatzen du.

Liburu honetan, XIX.mendeko egoera aztertzen dugu, bai; baina 1893 eta 1894. biurteetan gertatutakoan zentratu gara, oso elementu interesgarriak aurkitzen baititugu. Guretzat, gertaera horiek, gaurko politikagintzaren antzindaritza bat izan zen: Masa mobilizazioa, Herritik sortutako aldarrikapen-mugimendu politikoak, … Momentu horren arte, kontrako mugimenduak gerretan isladatzen baitziren. Beste aldetik, eta honekin lotuta, Nafarroako Diputazioak jokatutako papera azpimagarria da, “lapikoaren estalkia” izan baitzen (1894an Iruñeko manifestazioan Foruen aldeko defentsa sutsua aldarrikatzen zuten bitartean, Estatuarekiko harremana nahitanahiez mantentzearen apostua egin zuten). Baita Nafar jendarteak zuen sentimendua nabarmendu nahi dugu, alde batetik, oso argi zeukatelako 1512an zer galdu genuen, eta beste aldetik, Euskal Herriko gainontzeko lurraldeekiko anaiarrebatasun sentimendua lur azalean zegoelako (adibide gisa “Gernikako Arbola” abestia, Gamazadaren ereserkia bihurtzea dugu, eta “Monteagudoko Koplen Makil dantzaren” bertsoak). Bukatzeko, euskal nazionalismo garaikidearen sorrera, bertan kokatu dezakegu ere: Arana anaien parte-hartze aktiboa, ikurriñaren lehendabiziko agerpena 1894an Kastejoneko tren-geltokian, …

Libro “Gamazada 1893-1894, la conquista permanente” En estos últimos meses, cuando se cumplen los 120 años de los sucesos de la Gamazada, hemos visto como se ha encendido el debate entorno a nuestros Fueros. Y tal y como sucedió hace mas de un siglo, el intercambio de opiniones se está produciendo de una manera, a nuestro entender, brutal. Esto, nos muestra el gran paralelismo que hay entre los hechos de la Gamazada y la situación actual. En este libro, se mencionará el contexto vivido en el siglo XIX; pero nos hemos querido centrar en el bienio 1893-1894, ya que aparecen unos elementos muy importantes. A nuestro entender, estos sucesos suponen el inicio de la práctica pólitica moderna: movilización de masas, movimientos de reivindicación pólitica surgidos del Pueblo, … Hasta ese momento, las muestras de rechazo se mostraban mediante guerras. Por otra parte, y unido a esto, tenemos el papel jugado por la Diputación de Navarra, una auténtica “tapa de la olla” (mientras reivindicaciaban la defensa de los Fueros en la manifestación de Pamplona del 4 de Junio, su apuesta erá el mantener la unión con el estado pese a todo). De igual manera, queremos mostrar el sentimiento mostrado por la sociedad navarra, que por una parte tenían muy claro lo que se perdió en el 1.512, y por otra parte, tenían a flor de piel el sentimiento de hermandad con el resto de territorios de Euskal Herria (como ejemplos, tenemos la utilización del “Gernikako Arbola” como himno de la Gamazada, o las propias coplas del “Paloteado de Monteagudo”). Para terminar, en este bienio podemos colocar el surgimiento del nacionalismo vasco moderno: la participación activa de los hermanos Arana, la primera aparición de la ikurriña en la estación de Castejón en Febrero de 1.894, …


LIBURUAREN FITXA TEKNIKOA:

FICHA TECNICA DEL LIBRO:

-. Hizkuntza: Elebidunez (euskara eta gaztelera) -. Koloretan -. 200 orrialde -. Salneurria: 12 euro -. Testuen ekoizpena: 1512-2022 Nafarroa Bizirik ekimena; Jose Mari Esparza Zabalegi (eranskina: “Nafarroako Foru Orokorra”); Pedro Esarte Muniain (Ondorioa: “Etengabeko Gamazada baten beharra”) -. Irudiak: Tasio (zenbait marrazki Nabarralderi esker), Exprai, Esteban, Oroz (Diario de Navarran argitaratutakoa); zenbait marrazki Orreaga Fundazioari esker.

-. Idioma: Bilingüe (euskera y castellano) -. A todo color -. 200 paginas -. Precio: 12 euros -. Textos producidos por : Iniciativa 15122022 Nafarroa Bizirik , Jose Mari Esparza Zabalegi (anexo: “El Fuero General de Navarra”), y Pedro Esarte Muniain (Conclusión:”La necesidad de una Gamazada permanente”) -. Imagenes: Tasio (alguna de ellas por cortesía de Nabarralde), Exprai, Esteban, Oroz (publicada en Diario de Navarra), y Fundación Orreaga.

Liburu honen helburua, deskonkista ibilbidean, beste urrats bat ematea da. Kasu honetan, hemen atzean dugun Foruen Monumentuaren INAUGURAZIOA egiteko deialdia zabaldu nahi dugu. 2014.urteko maiatzan, Inaugurazio herritarinstituzionala egingo dugu. Horretarako Euskal Herri osoko kultur eragileak, sindikalak, politikoak eta abar elkartuko ditugu, baita instituzioak ere.

El objetivo final de este libro es dar otro paso en el camino de la desconquista. En este caso hacemos un llamamiento a la INAUGURACION popularinstitucional del Monumento a los Fueros, que tras su finalización en el año 1.903, se encuentra sin inaugurar (muestra del poco interés mostrado por la Diputación de la epoca en la defensa de nuestras libertades). Se realizará en Mayo del año que viene, 2.014, para la cual invitaremos a colectivos populares y culturales, sindicales y politicos, además de las instituciones de toda Euskal Herria.


2012-2013ko ikasturtean egindako lanaren txostena