Issuu on Google+

IRUÑEAN KANTUZ euskaraz abestu nahi duen edonorentzako ekitaldia duzu. Hilero (abuztua ezik) lehen larunbatetan eta eguerdiko 12etan Mercaderes kalean elkartzen gara. Edozein galdera edo iradokizun egiteko, hau da ekimena antolatzen dugunokin harremanetan jartzeko bidea: iruneankantuz@kantuzale.net / Tlfnoa: (34) 948 14 47 06 1512-2012 NAFARROA BIZIRIK ekimena, orain dela bi urte sortu zen, Nafarroako jendarte-eragile, historialari eta ikertzaileen topagune gisa. Helburu bikoitza daukagu: alde batetik, ez zuzenak eta, gure ustez, gaizki erabiltzen diren kontzeptu historikoak argitu nahi genituen. Eta beste aldetik, konkistak, gure jendartearentzat, gaurko eta garai hartakoa, suposatu zuenaren inguruko eztabaida eta ezagutza bultzatzea. Gurekin harremanetan jartzeko, Mañueta karrikan, 2. behean, topatuko gaituzue, bestela www.1512-2012.com. info@1512-2012.com Kantutegi hau, Iruñean Kantuz eta 1512-2012 Nafarroa Bizirik Ekimenaren elkarlan bat da. 2010eko azaroaren 6an, Iruñean, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren sarearen 1. Bilkuraren egitarauaren barruan. Iruñean Kantuz berezia ospatu nahian, Nafarroari lotutako abesti bilduma hau prestatu genuen. IR U Ñ E A N K A N T U Z / 1 5 1 2 - 2 0 1 2 N A F A R R O A BIZ IR IK

NAFARROA ARRAGOA (Xabier Lete) Nafarroa, arragoa, argiaren pausaleku haizearen ibil-toki zabal, hesirik gabea. Nafarroa, arragoa, sua eta ura, kondaira urratu baten oihartzun oihukatua. Amets bat baino gehiago, ez oparotasun osoa: nahiaren eta ezinaren burruka toki ekaitzez betea.(2) Nafarroa, arragoa mahats eta gari maitasun eta gorroto gezur eta egia gurea. Nafarroa, arragoa lur beroen sabel emankorra eta goiko mendi hotzen mendetako loa.(2) Nafarroa, Nafarroa zuhur eta eroa, lurrik maitatuena, hormarik gabe utzitako etxea: erreka gardenen negarrez ibai lodietara ixurtzen ari den odol bustikorraren iturri bizia.

Nafarroa, arragoa izen bat eta oinarri eta oinaze eta bidean zure bila ibiltzea... Pinudiek usaintzen dituzten harri txigorrezko bidetan gora o, Nafarroa, Nafarroa betikoa.(2)

NAFARROA JOTA (Jean Mixel Bedaxagar) Arbasoen harkaitza Nafarroa, Nafarroa, Nafarroa arbasoen harkaitza lur emankor hezkaitza bedatseko ekaitza ekiaren emaitza Nafarroa, Nafarroa arbasoen harkaitza. Zazpietan lehena Nafarroa, Nafarroa, Nafarroa zazpietan lehena gaztelien auhena Santxoren hasperena gazteen itxaropena Nafarroa, Nafarroa zazpietan lehena.


A M A IU R G A Z T E L U B E L T Z A (Lauaxeta) Amaiur gaztelu baltz hori berrehun gudari oro sumin zaintzen zaituen zaldun onak Nafarra aldez egin dabe zin.

ORREAGA (Iratzeder - B.Lertxundi.)

Goiko aldetik hasten dira, hasten dira suhaga-hotsez. Horma kontretan zenbat zurgu, eta gezi zorrotzak airez!

Iskilu gorriz zenbat gazte bildur bako menditar lerden. Eta horreek, Jatsu jaun horreek, Jabierreko zaldun guren.

Baina torrean zabal dabil, ikurrin bat -kate ta liliNork zapaldu ete dagikez berrehun gudari orok zoli?

Ikurrin bat -kate ta lilitorre goitian zabal dago. Bera salduko daun semerik mendi honetan ez da jaio.

Amaiurko gaztelu baltza jausi jatzuz torre goitiak-. Baina arrotza ez zadi geldu, nafar-seme dira guztiak.

Amaiurko atezain horrek zidar-turutaz oihu egik. Baztan ibarran zenbat etsai, arrotz gabe ez dago mendirik!

Harresi gorri zubi hausi, zein gitxi diran zaldun horreek. Herio, samur単o zakie aberri min baitabiltz eureik.

Hesiturik Amaiur dauko Mirandako konde espainiarrak. Horreek bai burnizko janzkiak, ta urrezko ezpata-sagarrak!

Mirandako konde gaizto horrek jo egizuz zidar-turutak. Ikurrin bat -kate ta liliez dau laztanduko haizeak.

Berekin dator, bai berekin, Leringo eta horren semea. Txakur txarrak jango al habe, herri-bako zaldun dongea.

Berrehun gudari oso sumin gaztelu pean dagoz hilik. Ordutik hona -zenbat lainoNafarroan ez da aberririk.

1. Zuhaitzetan den ederrena da oihan beltzian fagoa... Orreagako mendi gainetan badabil euskal gogoa: Galernen eta gerlen artetik mendetan barna xut doa, fagadoietan ixilik kontuz Europakoen geroa. 2. Zonbat gerlari, sarraskiz gose, odolez eta suz hordi, Europatarrak zanpatu nahiz iragan denik horgaindik! Ibainetako mendi lepoa heietaz mintza baladi, aipa letzazke lehen-lehenik Arrolan eta Karlandi. 3. Buru-gabetu, bihotzez hustu jendalde lehertuekin, mundu guztiak nahiko zuten, beren azpiko bategin. Euskal jendeak, denen gatik xut, gogor jeikitzen du jakin mendi gain hautan, burua gora, gizonak gizon dagotzin. 4. Indarkeriak ezarri mugak kraskatzen hasi orduko, Euskal gogoa noiz da jauziren arranoaren pareko?

Azpilkueta bezain kartsuko eta jakintza gaitzeko gizon libroak noiz ote dire Orreagatik jaliko? 5. Zoin den pizgarri mendietarik jauzika doan xirripa... Euskal-semeak, Aiten gogoa bihotz guziaz hurrupa! Altxa burua, denek bat kanta: Euskal Gudua gaur aipa: Entzunik zuen irrintzina, xutik jar dadin Europa! NAFARROAKO ERESERKIA (Manuel Iribarren) Nafarroa, lur handi ta azkar, beti leial, zure ospea da antzinako lege zaharra. Nafarroa, jende askatuen sorlekua zuri nahi dizugu gaur kanta. Gaiten denok bat, denok gogo bat, behin betiko iritsi dezagun bakea, aintza eta askatasuna.


NAPARROARI (Xalbador) (Doinua: Ume eder bat) 1 Goizean jeiki ohetik eta non nagon eginik galde; diot: Aurrean Baztan daukazu, gibelean Erro alde; ezkerretarat Eugi herria; eskuin alderat Luzaide; zure guziak Naparroaren

4 Bere zainetan sendi duena hastapeneko odola; eman dioten izen mendreaz nekez daiteke kontsola; ezin onartuz bizi naiz beti murrizturikan dagola; bere itzala Baionaraino hedatzen zuen arbola. 5 Bainan enetzat; o Naparroa,

hegalen azpian daude.

ez da ezin igarria

2 Ene amatxi zendu maitea

eta guk hartu berria:

Auritzberriko izanik, napartarraren odol kartsua zainetan senditzen dut nik; eta artzaintzan Sorogain mendi zoragarrirat iganik, norbaitek: Atzar hadi! diola

enbor sendoan sartu baitzuten aizkora beldurgarria, zure laurki bat bertzerik ez da ni bizi naizen herria. 6 Bi aldetarik nagusi bana

entzuten dut urrundanik. 3 Ene sortzeko agerietan

zoin ateri buruz doan;

titulu horrek lehen hitzean galtzen du bere indarra; ni beheretar zendako deitu; neurez banaiz orotarra? Goi ta beherik ez da enetzat Naparro bat da bakarra.

NAFARROA GUK taldea

izena nola gorde duzun zuk

jarriz geroz Naparroan;

ni naiz baxenabartarra,

8 Oi Naparroa; banatorkizu otoizka fagore galdez: urrikal zaite ukatu nahi zaituzten seme alabez; bertze koroka batek estaltzen bagaitu ere hegalez; Baxenabarrak Ama zu zaitu; guk nahi izan ala ez. (2)

ez dakit gure etorkizuna

Nafarroa, Nafarroa Nafarroa, Nafarroa Zure sabeletik hegaldatuko da Arranoa. Zure sabeletik sortu da haizea Zure sabeletik urraren goxoa Zure sabeletik lurraren goraila Zure sabeletik iraultzaren deia (2)

ez eta ere gaur zer hainetan zauden zu euskaldungoan; bat gineneko egun ederrak ditut bakarrik gogoan. 7 Betitikako arrain handien

Nafarroa, Nafarroa Nafarroa, Nafarroa Zure sabeletik hegaldatuko da Arranoa.

lege okaztagarriak gaitu napartar anai arrebak bi taldetan ezarriak; bainan ele huts dira tratuak; itxura huts zedarriak. hitzez ta harriz ezin hautsiak dira gure lokarriak.

Haize bero batek mendia urratu Lapurdin gaindi deia du zabaldu Xiberoan ere laguntzaren galde Hiruen bat egin dezagun bide (2)

Nafarroa, Nafarroa Nafarroa, Nafarroa Zure sabeletik hegaldatuko da Arranoa. Ezin agortuzko bibularen bete Azkuri bero bat baduzu hainbestez Zure sabeletik sortu maitasunez Biharko umeak bizi diten gosez (2) Nafarroa, Nafarroa Nafarroa, Nafarroa Zure sabeletik hegaldatuko da Arranoa.



Iruñean Kantuz: Konkistak 500 urte