Issuu on Google+


AURKIBIDEA

Sarrera .............................................................................................. 2.or Baliabideen aurkezpena ........................................................... 3.or  http://espectroautista.info/ ................................. 4.or  http://aulautista.com/ .......................................... 5.or  http://aulaabiertatgd.blogspot.com.es................. 6.or  http://cuentoscancionespicto.blogspot.com.es.... 7.or  http://www.toolsforeducators.com ..................... 8.or  http://www.iautism.info/ ..................................... 9.or Azken-hitza ................................................................... 10.or

1


Sarrera Baliabideen zerrenda egituratzeko aukeratu dugun gaia Autismo-Espektroaren Nahasteak (TEA)

1

eta Teknologia Berriak da, autismoarengan interes berezia

baitugu. Praktika aldian, TEA (Asperger sindromea, hain zuzen ere) duten ikasleekin lanean aritzeko aukera izan genuen eta esperientzia honek erakutsi zigun gauza garrantzitsuenetakoa erabiltzen dugun materialaren egokitasuna dela. Askotan, eskoletan hezkuntza bereziko profesionalek ez dute beharrezkoa zaien denbora material berria lantzeko, ikasleen kasuistika anitza errespetatuz. Hori dela- eta, inportantetzat jotzen dugu autismoa dutenentzako materiala eratzeko eta horretarako IKTak erabiltzeko orientabideak ematen dizkigun web-orrien gida bat lantzea. Horietako batzuk praktika aldian erabili behar izan genituen (esaterako, istorio sozialak lantzeko posta http://aulaabiertatgd.blogspot.com.es web orrian) eta besteak bilaketa pertsonalaren emaitzak dira. Gaiaren zabaltasuna eta garrantzia kontuan harturik, gida hau oso luzea izan zitekeen. Hala ere, bakar batzuk soilik aipatzea erabaki genuen, guri erakargarriagoak eta argiagoak iruditu zitzaizkigunak, guztientzat erabilgarriak izango direlakoan.

1)

1

TEA: Trastornos del Espectro Autista. Gaztelaniazko inizialak izan arren, terminologia hori erabiliko dugu testuan zehar, euskaraz ere onartuta dagoelako.

2


Baliabideen zerrenda 1) http://espectroautista.info/: Recursos en línea para los trastornos del espectro autista 2) http://aulautista.com/: Aulaautista´s weblog 3) http://aulaabiertatgd.blogspot.com.es/ : Aula Abierta T.E.A. Colegio Federico de Arce Martínez. 4) http://cuentoscancionespicto.blogspot.com.es/: Cuentos y canciones con pictogramas 5) http://www.toolsforeducators.com/. Custom worksheets, games and other resources (Txantiloiak, fitxak, jokoak eta beste baliabide batzuk) 6) http://www.iautism.info/: iPad, iPhone, Android & Autism

3


Baliabideen aurkezpena 1) http://espectroautista.info/: Recursos en linea para los trastornos del espectro autista Web orri hau nahiko orokorra da eta, hurrengoak

ez

irakaskuntzan Trastorno bereziki

bezala,

zentratuta,

Autista

ez

dago

baizik

eta

Espektroaren,

eta

Asperger

sindromearen

ezaugarrietan: irizpide diagnostikoak, testu zientifiko ezberdinak, gurasoen esperientziak, Asperger duten egileen lanak (hala nola Temple Grandin-enak) eta abar. Etiketen zerrendan aniztasun hori ikusgarria da: acoso psicológico, adolescentes, adultos, alexitimia, amistad, animales, anosognosia, ansiedad, ansiedad social, autismo, autoestima, bullying, Casandra, cerebro, CIE-10, coherencia central, comunicación, depresión, diagnóstico, diferencias de género, DSM-IV, DSM-V, emociones, empatía, espectro autista, evaluación negativa, evitación social, experiencia emocional, expresividad emocional, familiares, función ejecutiva, genio, genética, Hans Asperger, Leo Kanner, Linux, locus de control, Lorna Wing, Maxine Aston, miedo, mirada, mobbing, niños, pensamiento, regulación emocional, relaciones de pareja,religión, salud, Simon Baron-Cohen, sistematización, sociabilidad, soledad, suicidio, síndrome de Asperger, síntomas psicosomáticos, Temple Grandin, teoría de la mente, timidez, Tony Attwood, trabajo

Orriaren egilearen hitzetan, “La sede web EspectroAutista.Info es es resultado de un esfuerzo individual y personal, no estando respaldada por ninguna institución u organización. De alguna forma, su contenido querría ser aquel que hubiese deseado encontrar su autor cuando, el día 4 de abril de 2007, tuvo conocimiento de la existencia del síndrome de Asperger al leer un artículo de prensa sobre el pianista Glenn Gould. La identificación con algunos de los rasgos de personalidad descritos en ese texto provocó la necesidad de aprender más y más sobre el tema, en un intenso ejercicio de exploración y descubrimiento personal, y pronto apareció la necesidad de organizar ese material para ofrecerlo a quien pudiese encontrarse en una situación similar”.

Zentzu honetan, web orrian aurki dezakegun informazioa oso erabilgarria da gure ustez, TAE eta bereziki Asperger duten ikasleen ezaugarriak nahiz beraien izaeraren alderdi ezberdinak ezagutzeko. Informazioa ongi sailkatuta dago, eta teoria ez ezik, informazio praktikoa ere eskaintzen du (esaterako, Aprendo a hacer historias sociales Asperger-ri buruzko II Kongresuan aurkeztutako lana) 4


2) http://aulautista.com/: Aulaautista´s weblog Web horri honetan, hurrengoan bezala, TEAri buruzko informazio teorikoa ez ezik, ikasleentzat material aproposa lantzeko orientabide aurki ditzakegu. Hortaz

gain,

Teknologia

Berriei

garrantzia ematen zaie, horiei buruzko informazio asko ikusgarri baitago, hala nola:  I Conferencia Internacional de Nuevas Tecnologías para Personas con Trastornos del Espectro del Autismo,  DIME-ri buruzko aipamena (D.I.M.E. Conjunto de utilidades en el iPad para personas con Trastornos del Espectro del Autismo) 

iPad-a erabiltzeko entrenamenduari dagokiona (Touch Training. Entrenando en el uso de iPad a alumnos y alumnas con TEA).

 Gizarte Trebeziak lantzeko IKTei buruzkoa: Jornada Divulgativa Asociación Nuevo Horizonte. TICs para mejorar la Competencia Social

Web orrian eskura dagoen materialari dagokionez, oso interesantea iruditzen zaigu Leo con Lula materiala, TEA duten ikasleei irakurmen globala irakasteko metodo bat, Pizarra Digital Interaktiboa erabiltzen duena. Gure esperientziaren arabera, ikastetxe askotan Eskola 2.0 programaren bidez eskuratutako pizarra digitalak erabili gabe egoten dira, tamalez. Joera hori inbertitzeko oso erabilgarriak eta interesanteak ikusten ditugu horrelako metodoak. Leo con Lula metodoak bere web orria dauka (http://leoconlula.com/). Bertan aplikazioa eskuratzeko beharrezko pausoak eta baldintzak azaltzen dira (SMART Notebook express instalatu behar da).

5


3) http://aulaabiertatgd.blogspot.com.es/ : Aula Abierta T.E.A. Colegio Federico de Arce Martínez. Bere egilearen hitzetan, “Un Aula Abierta es un entorno en el que se busca, adapta y elabora mucho material didáctico.” Interesanteena iruditzen zaiguna blog honetan material egokituaren aniztasuna da: bertan aurki ditzakegu arlo ezberdinak lantzeko diseinatutako jarduerak: komunikazioa, emozioak, portaera, kontzeptuzko sailkapenak, irakurmena eta idazkera, gorputz-atalak eta abar. Materiala oso ondo sailkatuta dago eta jarduerak erraz egokitu daitezke ikaslearen ezaugarri eta mailaren arabera. Bereziki, aipatzen ditugu: interes zentroaren araberako sailkapenak (Clasificación por centros de interés), agendak lantzeko orientabideak ematen duen esteka (Creación agendas )…. Oso gomendagarria da RECOMENDAMOS izeneko etiketa. Bertan informazio anitza aurki dezakegu, baita oso esteka interesanteak ere: Programas Educativos, Página recursos (ingeleraz), Proyecto Agrega…

Gainera material ia guztiak dohain dago (piktogramak normalean ARASAACoak dira).

6


4) http://cuentoscancionespicto.blogspot.com.es/: Cuentos y canciones con pictogramas

Blog honen eduki nagusia ipuinak eta abestiak piktogramen bidez adierazita da. Argi dago beraz, edukiaren aldetik aurreko web orriak baino espezifikoagoa da. Bertan aurki ditzakegun abestiak eta ipuinak baliabide oso baliagarriak dira TEA (eta komunikazioan eragiten duten beste urritasun batzuk) dituzten ikasleentzat lan egiteko. Hemen ere, piktogramak askotan ARASAAC-oak dira. Beste batzuetan, aldiz, SPCkoak izan daitezke. Emociones izeneko etiketan, emozioak lantzeko material interesantea aurki dezakegu, hala nola: Cuento enfado, Elena conoce a blanquita, Las emociones 2, Mis rabietas. Hemen, hizkuntzari dagokion apunte bat egin behar dugu bukaeran gehiago azalduko duguna. Ikusten denez, material guztia gaztelaniaz dago, baina elementu batzuk errazak dira egokitzeko (emozioak lantzekoa, esaterako). Beste batzuk, berriz, (ipuinak eta abestiak gehienbat) hizkuntzaren egitura delaeta, piktogramekin euskaraz guztiz ezberdinak lirateke. Beraz, egokitzeko lan handiagoa egin behar da.

7


5) http://www.toolsforeducators.com/ Custom worksheets, games and other

resources (Txantiloiak, jokoak eta beste baliabide batzuk)

Web

hori

hau

materialaren

generadore bat dela esan dezakegu. Bertan,

hezkuntzan

erabiliko

ditugun jokoak lantzeko ideia asko eta asko aurkitzen ditugu (Letra-zopak, dadoak, mahi jokoak, bingo txartelak, domino fitxak‌) Joko

horien

bidez

kontzeptualak

arlo

(irakurmena-

idazkera, matematika, gorputz-atalak) zein jarrerak landu ditzakegu (emozioak identifikatu, gatazkak bideratu eta abar‌). Web orria ingelesez egon arren, jokoen generadoreak testua geuk egiteko aukera ematen digu, beraz, hizkuntza-egokitzapena ia automatikoa da. Emozioak lantzeko domino bat egiteko, adibidez, irudiak nahiz hitzak geuk sor ditzakegu edo daudenen artean aukeratu, ondoko irudian ikus dezakegun eran. Hemen irudiak web orrian aurkitu ditugu, hitzak euskaraz, berriz, geuk idatzi ditugu.

8


6) http://www.iautism.info/: iPad, iPhone, Android & Autism

Web orriaren aurkezpenean ikusten den eran iautism-aren helburua dispositibo teknologiko berriak (iPhone, iPod edota iPad eta Androide sistema erabiltzen duten beste euskarriak) TEA edota orokorrean behar bereziak dituzten pertsonen ikaskuntza, komunikazioa eta aisialdia erraztea da. Horretarako dauden aplikazioak aurkezten dira web orri honetan. Analisis izeneko etiketan aplikazio guztien aurkezpena eta kritikak aurki ditzakegu. Tutorial izeneko etiketaren azpian, aldiz, dispositibo horiek nola erabili TEA duten pertsonentzako informazioa dago. (Hala ere, aitortu behar dugu tutorial hori ez dugula lortu ikustea, saiatu ginen guztietan web orria ez zelako kargatzen‌.) Dena den, iautism web orriaren helburua interesantea iruditu arren, era berean, pentsatzen dugu material hori ez dagoela guztien eskura, dispositibo horiek oso garestiak direlako. Zentzu honetan, falta botatzen dugu teknologia berriak guztien eskura jartzeko iniziatiba bat. Momentu honetan, aplikazioak aurkeztea soilik jarrera elitista iruditzen zaigu. 9


Azken-hitza Baliabide guztien aurkezpenak eginak, ezinbestekotzat jotzen dugu guztiontzat baliagarria diren apunte batzuk egitea: Aukeratu ditugun baliabideak ez dira beharbada gai horren inguruan dauden onenak ezta informazio globalena eskaintzen dutenak. Hauek dira, ordea, guk gure ikasteko eta lanerako ibilbidean gehien erabili izan ditugunak. Gehienek informazio praktikoa eskaintzen dute eta geure ikasleen errealitatean erraz molda ditzakegun ideiak. Bestalde, saiatu gara IKTak erabiltzea, gure horizontea mugatu gabe. Aplikazio batzuek Informazio eta Komunikazio Teknologia berriak erabiltzen dituzte, beste batzuk, aldiz, aurkezpen sinpleak baino ez dira. Etorkizunean gure gelan zeintzuk erabiliko ditugun gehien, ikastetxe eta gure ikasleen errealitatearen araberakoa izango da. Bukatu aurretik, apuntatu nahi dugu ahultasun bat, baliabide guztiengan aplikatu daitekeena. Hizkuntzaren arazoa, alegia. Bilatu arren, ez dugu topatu ezta web orri bat ere euskaraz, nahi genuen informazioa eta materiala eskaintzen duenik. Horren ondorioz, aukeratutako baliabideen artean 5 gaztelaniaz daude eta bat ingelesaz. Kontziente gara, beraz, horrek suposatzen duen mugaz. Baliabide guztiak itzuli soilik ez, egokitu beharko dira euskarara. Itzulpen-egokitzapen prozesu hori errazagoa edo zailagoa izan daiteke, testuinguru eta testuaren arabera (ingeleseko web orria malguagoa da zentzu honetan, lehen aipatu dugun bezala). Arazo eta mugak gorabehera, espero dugu hemen aurkeztutako baliabideen gida etorkizunean erabilgarria izatea TEA duten pertsonekin lan egingo duten profesionalentzat.

10


Baliabide gida: autismoa