Issuu on Google+


BEROTEGI EFEKTUA

Berotegi-efektua atmosferan modu naturalean gertatzen den fenomeno bat da baina ezinbestekoa da Lurrean gaur egungo bizitza garatzeko. Atmosferan dauden gasek, batez ere ur-lurrunak, karbono dioxidoa (CO2) eta metanoa (CH4) dira, efektu hori eragiten duten gas ugarienak. Aipatutako gas horiek Eguzkitik datorren argi-erradiazioari pasatzen uzten diote eta ondoren Lurrean jo eta islatu egiten dira, izpi infragorriak xurgatuz eta atmosfera barnean mantenduz. Beraz, horri esker, lurreko batez besteko tenperatura 15 ºC izaten da, eta berotegi-efekturik gertatuko ez balitz –18 ºC-koa izango litzateke. Baina gizakiaren ekintzen ondorioz, berotegi efektua handitzen ari da eta tenperatura mantentzeaz gain, ondorio eta arazo kaltegarriak sortu ditu. Handitzen horren arrazoiak ugariak dira. Atmosferan dauden berotegigasen kontzentrazioa handitu egin da, lur azpian denbora luzean sortu diren fosilak gizakiak erabili egin dituelako, errekuntzaren bidez energia lortzeko.

Prozesu horretan karbono dioxidoa sortzen da eta geroz eta karbono dioxido gehiago isuri denez atmosferara, kontzentrazioa handitu egin da. Beraz, horrela jarraitu ez gero, poloetako izotzak urtu, itsas mailak igo eta gaur egungo kostaldeak desagertu daitezke. Ondorioz, klima aldaketa ekarriz, tenperatura igoz, haizearen norabidea aldatuz eta beste hainbat aldaketa. BEROTEGI HERRIAN

EFEKTUA

EUSKAL

Klima epeltzen bada, munduko toki guztietan izango da, baina eremu batzuetan gehiago nabarituko da, adibidez ipar poloan. Beraz, itsas maila handitu egin daiteke izotza urtuz gero baina Euskal Herrian kalte oso larriak sortuko ez dituela estimatzen da, mendiz inguraturik gaudenez, populazioaren zati handi bat itsasotik urrun bizi delako. Euskal Herrian, ibaien bokalak, hondartzak eta itsas adarren ondoan dauden eskualdeak ditugu, adibidez Donostia eta itsas maila igotzen bada edo


itsaskirri gogorra gertatzen bada, kalteak sor ditzake. Gaur egungo eskualdeak itsas mailara egokituta daude eta igotzeak aldaketak ekarriko lituzke. Esaterako, gure hondartzak ia hondarrik gabe geratuko lirateke eta herri desberdinetako kaiak mantentzeko lan handiak beharko lirateke. Uretan bizi diren izakientzat ere aldaketak eman daitezke. Gainera, gehienbat gure ekonomian eragin dezake eta hori gerta ez dadin, lanean hasi behar dugu etorkizunean gertatuko dena ziur ez dakigun arren. Beraz, kalte batzuk sor ditzakeen arren, Euskal Herrira ondorio latz asko ez lirateke egongo, gehiengo populazioa kostaldetik urrun bizi delako baina kostaldetik barnerago dauden herrialde batzuetan ondorio latzak egon daitezkeela ezin dezakegu ahaztu.

larregiko mozketa. Autoen eta lantegien gasek CO2-aren maila igotzen dute. Hona hemen berotegi efektuaren gasen banaketa munduan zehar: KONPONBIDEAK Guztiok kezkatzen gaituen arazo arriskutsu honi aurre egiteko soluzio teoriko batzuk badaude, adibidez, energia berriztagarriak erabiliz CO2 isurketak gutxitzea edo nekazaritzan eta abeltzaintzan sortzen diren gasak kontrolatzen hastea, basoak suntsitzeari utziz eta paisai batzuk desertizatzea geldiaraziz. Honela, baso berriak

Hona hemen berotegi-efektua eragiten duten zenbait gas eta bakoitzaren berotze globaleko ahalmena: Karbono dioxidoa (CO2)

1

Metanoa (CH4)

21

Nitrogeno (III) oxidoa (N2O)

310

HFCak

140-11.700

PFCak

6.5009.200

SF6

23.900

Orokorrean berotegi efektuak ekarri ditzakeen ondorioak honakoak dira: -Gure planeta berotzen da. -Gure itsaso eta ozeanoen tenperatura igotzen da. -Gure glaziarrak urtzen dira. -Itsasoaren maila igotzen da eta uholdeak sortzen dira. -Pertsonak beste leku batzuetara joan behar izan dute bizitzera. Urakanak, tsunamiak gero eta gehiago gertatzen dira. - Gizakiak gure basoak birrintzen ditu deforestazioa sortuz, hau da, zuhaitzen

birsortuz eta itsasoko zein lehorreko kutsadura saihestuz. Neurri horiek, berriz, herrialde askoren interes politiko eta sozioekonomikoen kontra daudenez, konponbideak bilatzea oso zaila dela aipatzekoa da. Beraz, gure esku dago Lur planetaren etorkizuna. Boluntario moduan lan egiten duen 28 urteko Aitor Agirre , duela 5 urte sartu zen Greenpeace erakundean. Egunez egun gure etorkizuna hobetzeko saiakuntzak egiten ari da eta berotegi


efektuaren inguruko informazio ugari du. Beraz, zer da berotegi efektua?

A.A Berotegi efektua fenomeno natural bat da, gure planetan garatu dena eta honek eguzkitik datorren beroaren zati bat berriz ere atmosfera utzi eta espaziora itzultzea eragozten du, honela berotegi batean ikus daitekeen efektu antzekoak sortuz.

Beraz berotegi efektua fenomeno natural bat dela jakinda, hainbat gasek sortuko dutela jakin dezakegu.

A.A Bai, gas mota ugari existitzen dira, adibidez, karbono dioxidoa (CO2), ur lurruna (H2O), metanoa (CH4), (N2O), fluorra duten gas industrialak (CFC, HFC, PFC, SF6...) eta ozono geruza (O3). Erradiazo termikoa xurgatzeko ahalmena aldakorra da, gas hauetatik klima aldaketan garrantzitsuena CO2 da eta berotegi efektuan duen ekarpena %60koa da beste gasekin alderatuta.

espezie ugari desagertzeaz gain, basoak suntsitzen direlako. Basoek C02 xurgatzen dute isurgunearen funtzioa hartu baina hauek suntsitzean CO2 askatzen dute atmosferara. Honela, lurrak babesa galtzen du eta klima aldaketa oraindik handiagoada. Basoak eta espezieak desagertzeak kostu ekonomikoak sortuko ditu eta ondorioz, guk, Greenpeacek mundu guztia kontzientziatzea eta planeta zaintzea garrantzitsua dela zabaldun nahi dugu.

Greenpeace erakundea alde batera utzita, gaur egun zientziak berotegi efetuaren aurrean duen garrantzia handia da. 1990.urtetik IPCC panel intergubernamentalak, berotegi efektuaren inguruan 3 ebaluazio informe publikatu ditu eta bertan berotegi efektuaren ondorioz sor daitezkeen arazoak esplikatzen ditu. 2007an,

Zenbaiterainoko denboran iraun dezakete gas hauek gure atmosferan?

A.A Hainbat hamarkadetan iraun dezakete. Haizearen korronteek estratosferara garraiatzen dituzte gas hauek eta horietako batzuk ultramore argiaren azpian desintegratzen dira. Prozesu honetan kloro eta bromo molekulak askatzen dira eta hauek kate erreakzio bat sortzen dute non ozono molekulak suntsitzen diren, honela ozono geruzan zuloa sortuz.

Gasek denbora luzean zehar atmosferan iraun dezaketela jakinda, ondorio larriak ekarri ditzakeela espero daiteke.

A.A Bai, deforestazioa da ondorio nagusiena. Berotegi efektuaren ondorioz

laugarren informea publikatu zuen Nazioarteko erakundeak eta denborarekin gizakiaren ekintza berotegi efektuaren eragile nagusia dela ohartu dira. Azken informe honek dioenez, ez da berandu arazoa konpontzeko, baina lehenbailehen hasi behar da arazoari aurre egiten. Berotegi efektuak sor ditzakeen aldaketak ez gertatzeko, munduko tenperatura bataz beste 2 gradutik behera egon behar dela diote. Baina azpimarratzekoa da, arazoa konpontzeak kostu ekonomiko handia ekarriko duela. Beraz, has gaitezen denok lanean mundu hobeago baten bila!


ELIKAGAIEN KONTSERBAZIOA Elikagaien kalitate, jangarritasuna edo balore nutrizionalen galera galarazi edo mantsotzeko egiten diren manipulazioaren bidez lorturiko emaitzei deitzen zaie kontserba elikagaiak. Gizakia betidanik saiatu da elikagaia ahalik eta denbora luzeen kontserbatzen, eskasia eta pobrezia ekiditeko. Hori dela eta, hainbat kontserbazio teknika belaunaldiz belaunaldi iritsi dira gaur arte. Teknika tradizionaletik abiatu eta teknologia tartean sartu den arte. Elikagaien industriarako inbertitzen den kapitalaren zati handi bat kontserbazioaren inguruan azterketak egiteko erabiltzen da, izan ere ekoizten denaren ehuneko handi bat ( %20) hondatu egiten baita. Galtze horren arrazoia mikroorganismoak dira, onddoak, legamiak, bakterioak, eta entzima besteak beste.

Duela gutxi arte,

normalena elikagaiak luze irautea zen. Baina gaur egun gauzak asko aldatu dira, kontsumitzaileak beste ezaugarri batzuei so egiten die, izan ere zentzumenari (bereizgarri organoleptikoak) gehiago begiratzen zaie zaporea edo luzapena baino. Gainera, elikadura elikagaia eta sendagai modura dago ikusia, hori dela eta mantenugaietan aberatsa izan behar du, bitaminetan, eta horretaz gain segurua ere gaixotasunik ez transmititzeko.

Puntaren puntan Historian zehar gizakiak baliabide ugari erabili izan ditu elikagaiak gehiago iraun dezan. Gaur egun elikagaigintza, kontserbazioan teknologia txertatu da, baina hala eta guztiz ere metodo tradizionalak ere erabiltzen ditugu, hala

nola, tratamendu termikoak. Funtsean, kontserbazio-metodo gehienak tenperaturan oinarritzen dira. Pasteur ohartu zen elikagaiak mikrobioek hondatzen zituztela, eta elikagaiak berotuta haien aurka egin zitekeela. Aurkikuntza hau oso da garrantzitsua elikagaien kontserbazioaren arloan.

Ordutik hona, metodo asko erabili ditu gizakiak elikagaien tenperatura igotzeko. Teknika berrienetakoen artean ohmikoa delakoa da: korronte alternoarengatik baliatzen da elikagaien tenperatura igotzeko eta honen ezaugarriak ahalik eta gutxien aldatzeko. Beste teknika batzuen artean uhin infragorriak, mikrouhinak edo tentsio handiko pultsuak aurki ditzakegu.

5


Erabiltzen den teknika elikagaiaren araberakoa da jakina; esnearekin, zukuekin edo arrautza likidoarekin adibidez tentsio handiko pultsuak erabil daitezke, eta tomate zein gazta saltsekin berotze ohmikoa, korronte eroaleak baitira. Beste kasu batzuetan berotu beharrean nahikoa izaten da hoztea, eta hozkailuan sartzen da elikagaia.

Produktuak tenperatura aldaketa bat jasotzen duenean ezaugarriak ere aldatu egiten dira ia kasu gehienetan. Elikagaiak presio handian ipintzeak, esaterako, mikroorganismoak hiltzen ditu entzimen aktibitatea gelditzen du, eta eragozte horrek produktuak hondatzen dituzten erreakzioak moteltzea dakar. Hori dela eta, mikroorganismoei aurka egiteaz gain, oso probetxuzkoa izaten da entzimak ere inaktibatzea. Orain arte, kalitate handiko haragiarekin soilik erabiltzen da presio handia, izan ere oso garestia da, eta produktuak

aldaketak jasan ditzake. Teknologia berri andanek dituzte merkatuan zabaltzeko baldintzak: teknika batzuk garestiegiak dira, eta beste batzuk aldiz, findu egin behar izaten dira guztiz fidagarriak izan daitezen. Gizakia arduratzen duten metodoak daude elikagaigintzan. badira luzapena handitzeko genetikoki eraldatutako barazkiak, Flavr Savr deituriko tomate transgenikoak dira adibide. Irradiazioarekin ez da fio jendea. Frutak zein barazkiak kontserbatzeko teknika aparta da batzuen ustez; baina ala eta guztiz ere, bada jendea erreakzio ionizatzaileak kaltegarriak direla pentsatzen duenik ere. Dena dela, irradiazioa onartu egiten dute Munduko Osasun Erakundeak (MOE), eta Nekazaritzarako eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak, eta AEBn erabiltzen dute. Europan, bestalde, teknika horrek ez du osperik izan.

Ontziaren garrantzia Eroslea oso da zorrotza produktuak erosteko orduan, eta lehenengo ikusten

duena eta asko zaindu beharrekoa ontzia da. Ingurumenarekiko kezka hazten doan heinean, geroz eta ontzi txikiago eta material txikiagoak nahi dira. Duela urte batzuetako leloa erabili eta bota izan zen, eta gaur egundik aurrera erabili eta jan izango da, jan daitezkeen eta bilgarrien aldia baitator.

Ontzi eta bilgarri jangarriak arrautzekin, zelulosarekin, esnearekin eta gariarekin egin daitezke. Ingurumenari ez dio kalte egiten, sintetikoen aldean ez behintzat, eta produktua hobekiago kontserbatzeko diseinuak ikertzen ari dira adituak. Material sintetikoen arloan, elikagaiaren beharretara moldatzen dituzte ontziak. Barazkiaren kasuan, adibidez, normala da atmosfera eraldatzea. Metodo hori ontziko airea beste gas-nahaste batekin ordezkatzean oinarritzen da. Gasen proportzioa zehazki kontrolatzen da 6


janariaren iraupena ahalik eta handiena izan dadin. Orokorrean, oxigeno-kantitatea murriztu ohi da, eta karbono dioxidoarena igo produktu naturalen arnasteko moteltzeko, baina bestelako gas zein nitrogenoa ere erabiltzen dira. Ontzi barruko atmosfera egokia izateko, ezinbestekoa da gasen fluxua gertatzea. Hau gauzatzeko, material iragazkorrak erabiltzen dira, poliolefina, poliestirenoa edo propilenoa besteak beste. Barazkian, sarritan, poliolefinazko mikrozulotzodun poltsa modukotan etortzen dira, horrela tenperatura egokian mantentzen dira bi astetan, fresko alegia.

KONTSERBAZIO METODOAK Tratamendu termikoetan oinarrituak dauden kontserbazio metodo tradizionalek (pasteurizazioa edo esterilizazioa) nutrizio kalitatearen beherakada bultzatzen du batzuetan. Bezeroek geroz eta elikagai fresko eta naturalagoak eskatzen dituztela kontuan harturik eta ahalik eta denbora gutxien igaro nahi dutela sukaldatzen, ondorio batetara

eraman ditu ikerlari eta nutrizio elikagai industriako enpresa ugari. Tratamendu termikoak hobeto eta garatu egin behar direla hobe batzuk sortzeko helburuaz.

Azken urteetan ugariak izan dira tratamendu termiko berriak elikagai arloan. Horietako bat berokuntza ohmikoa da. Erresistentzia ematen dion hobi batetik igarotzean energia elektrikoa energia termikoan transformatzean datzan printzipio fisikoan oinarritzen da (Joule efektua). Kasu honetan korrontea elikagai eroale batean aplikatzen da, eta bertan sorturiko beroak bakterizida moduan jarduten du. Tratamendu honen abantailetako bat zuku, likido eta arrautzei aplikatu ahal zaiela da. Gainera aplikatzen zaion boltajeaz kontrolatzeko erraza den prozesu bat da, alimentu asko eroale onak direla kontuan

hartuta. Emaitza tenperatura altuagoko eta seguritate eta kalitate mikrobiologiko on bat duen produktu bat izango da, nutriente galera minimoarekin. Beste tratamendu batzuek mikrouhin labea erabiltzen dute. Egoera naturala solidoa, likidoa edo partikulatua duten elikagaietan aplikatu daiteke eta beroketa ezaugarri fisiko kimikoen araberakoa izango da, itxura, dimentsioa, dentsitatea, besteak beste. Mikrouhin labearen eragina mikrobio suntsiketan elikagaiaren balore propioaren araberakoa izango da. Batez ere, gainazal/bolumen erlazioan eta homogenitate eta konposizioan. Tratamendu hau bereziki eraginkorra izango da oso homogeneoak diren elikagaietan, hauetan beroa modu uniformean sakabanatzen baita. Alimentu heterogeneoetan infragorriak erabiltzen diren metodoarekin konbinatu daiteke. Abantailarik handienetako bat metodo hau dagoeneko enpaketatua dagoen alimentuetan aplikatu daitekeela da, betiere enpaketazioak uhinak

7


pasatzea baimentzen duenean hala produktura iritsiaz. Irtenbide gehiago: Hutsean eginiko egostea hutsean bilduki termo erresistenteak dituzten lehengaietan erabiltzen da. Tratamendu termikoa denbora eta tenperatura kondizio kontrolatuetan egiten da (normalean 100ºC baino baxuagoan) eta hau eta gero hozte fase azkar bat dago errefrigerazio tenperaturara iritsi arte. Tratamendu honen abantailak anitzak dira. Pasteurizazio konbentzionalarekin alderatuta alimentuaren bizitza erabilgarria luzatzen du eta bere ezaugarri nutrizionalak hobetzen ditu. Gainera sukaldatzean ez du lermarik sortzen, elikagaia bildua sukaldatzen baita. Honek guztiak, elikagai mota ugari batera labean sukaldatzea ahalbidetzen du, hala kostu energetikoak gutxituaz. Hala ere mikroorganismo termo erresistenteen presentzia posiblearen ondorioz metodo hau beste kontserbazio sistema batzuekin konbinatu behar da eta higiene baldintza zorrotz batzuekin egin beharra dago.

Azkenik Bat-bateko Deskonpresio Kontrolatua (BDK) HTST tratamenduetan oinarritua dago (tenperatura altuak denbora tarte laburrean) baina honek presio jaitsiera azkar batekin konbinatzen du. Tratamendu termikoa bapore injekzio bateko kamara batean egiten da. Segundo gutxitan programaturiko presio eta tenperatura betetzen dira, eta denbora tarte laburrean, normalean minutu bat baino gutxiagoan, mantentzen dira. Denbora tarte honen ostean, presio galera bat ematen da hutsean dagoen deposituarekin egindako konexio baten bidez. Hala ur galera bat gertatzen da lurrun forman. Deskonpresioak alimentuetan deshidratatzeko erraztasunak eragiten dizkion aldaketak eragiteaz gain, bakterizida efektu bat du. Honek produktuaren segurtasuna ziurtatzen du eta kontserbazioa luzatzen du.

Gure aholkuak janaria kontserbatzeko: 

Elikagaiak -18º tara izoztu

Elikagaiak hobeto mantentzen dira geroz eta produktu gehiago balin badaude frigorifikoren barruan.

Elikagaiak izoztu baino lehen plastikozko poltsa batean gorde

Ez gorde janaria beroa dagoenean, bestela frigorifikoren tenperatura igo daiteke eta beste elikagaiak izorratu daitezke. Horregatik janaria hozten utzi gorde baino lehen.

Elikagaiak prestatzeko ziur egon behar da produktu horiek ez daudela izoztuak

8


GORKA ETXEZARRET A (Elikagaien kontserbazioan aditua) Gorkaren ustez elikagaien kontserbazioa behar beharrezkoa da gizarteak aurrera pausu bat eman eta bizi kalitatea eta konforta hobetuz natura kontrolatzen saiatzeko. Bestalde, ikuspegi ekologikotik begiratuta ere elikagaien kontserbazioa oso garrantzitsua dela azpimarratu nahi izan du. “Giza kontsumorako elikagaien herena, gutxi gorabehera, alferrik galtzen da; ondorioz urtean 1,3 milioi tona hondakin sortzen da mundu mailan. Europako Batzordeak argitaraturiko txosten baten arabera, herritar bakoitzak egoera onean dauden 179 kg elikagai botatzen ditu zaborretara. Datu hauek garbi islatzen dute, elikagaiak kontserbatzea eta luzaroago erabili ahal izateak garrantzi handia duela ikuspegi

ekologikotik begiratuta.” Zer dela eta galtzen dugu alferrik horrenbeste elikagai? “Elika-kate osoan zehar galtzen dira alferrik elikagaiak, banaketan zein ekoizpenean eta salmentan. Baina datuek diotenaren arabera %40a baino gehiago etxeetan botatzen da zaborretara. Erosketak egiterakoan planifikazio ezak eta etiketan agertzen diren datuak gaizki interpretatzearen ondorio dira.” Zein ondorio sortarazten du horrenbeste janari botatzeak? “Elikagaiak sortzeko, geroz eta murritzagoak diren energia baliabideak erabiltzen ditugu (besteak beste ura eta lurraren erabilera) ugari kontsumitzen ditugu. Gainera elikagaiak ekoizteak negutegi efektuko gasen zuzeneko isurketen %17 eragiten ditu, bai ingurumenaren gainerako eraginen %20-30 ere. Hortaz argi dago elikagaiak

botatzeak hondatze ekonomikoa eragiteaz gain, ingurumenean eragina duela eta baliabideak urriarazten dituela.” Zer egin dezakegu kontsumitzaileok? “Alferrik galtzen diren produktuen %60a gutxitu dezake, eta honen ondorioz dirua aurrezteaz gain ingurumena babes dezakegu, betiere aholku hauei so eginez. 1- Janari kantitate txikiak zerbitzatu behar ditugu, gainontzekoa kontserbazio metodoen bitartez gordeaz. 2- Iraungitze datari so egin behar zaio, eta data hau ahalik eta luzeena duten produktuak aukeratu. 3- Hondakinak konposta egiteko erabil daitezke. 4- Soilik beharrezkoak diren produktuak erosi.”

9


Zein da iraungitzedataren eta lehentasunezko iraungitze-dataren arteko aldea? “Normalean zaborretara jaurtitzen dugun elikagaien %20a bi arlo hauek nahastearen ondorioz botatzen ditugu. Hortaz, oso garrantzitsua da bien arteko ezberdintasuna argi geratzea. Alde batetik, produktu baten iraungitzedatak teorian, hau kontsumitzeko azken eguna adierazten digu. Osasun ikuspegiaren arabera finkaturiko egun horretatik aurrera elikagai hori ez da segurua izango. Erraz

galtzen diren elikagaietan erabili ohi da hala nola esnea edo haragia. Iraungitze-datak eguna, hilabetea zein urtea zehazten du. Bestalde, lehentasunezko iraungipen-datak, produktua zein data arte mantentzen duen berezko dituen baldintzak, izan zaporea, kolore eta egitura, azaltzen digu. Ondorioz aurrera, produktua jan ahal izango da, ez baita osasunarentzat kaltegarria izango. Hala ere, ez dago garantizatua produktuaren ezaugarriak bere horretan mantenduko direnik, izan ere elikagaien hainbat propietate sentsorialek

aldaketak jasan ditzakete. Ur gutxiko eta esterilizatutako elikagaietan (olioak, latak, lekaleak, etab‌) erabiltzen da. Hala ere, kontserbazio teknikekin, bi data hauek moldatzeko aukera dago. Izan ere teknika hauek erabiliaz elikagaiaren (batez ere haragi eta arrainetan) mikroorganismoen eraso batzuk ekiditea lortu da, hala epe luzeagoan kontserbatuz eta ondorioz egoera txarreko elikagaiek sorturiko gaixotasun ugariren beherakada ekarriz.�

10


2013/03/01 Andoain

Jeiki ordurako akiturik Inguruko toxikoek, erradiazio naturalek eta erradiazio elektromagnetiko artifizialek, gure ingurumenean momentu honetan gure bizileku zein lantokietan eragiten dute, zuzenki gure osasunean eragin kaltegarriak sortuz. XXI.mendeko aurreratuak omen gara, baina baliteke aurrerapenen bidean, pausoak atzerantz ematea. Aurrerapenekin, gure gorputzak kaltetzen badira, aurrera egiteko atzerantz egin behar badugu, aurrera egitea ote da? Erradiazioaren kontra esanak dira guztiak. Erradiazioa, fotoien edo partikulen fluxua da eta energia uhin elektromagnetiko edo partikula subatomikoen antzera hedatzen da, hutsean edo materia batean hain zuzen. Hainbat erradioa mota daude eta hauek dira: Erradiazio elektromagnetikoa,

termikoa, ionizantea, erradiazioa nuklearra.

kosmikoa, eguzki eta

Gure artean aurki ditzazkegu zeinbait eta zeinbait erradiazio mota ezberdin, beraien arteko ezberdintasunen arten, beraiek sortu ditzazkeeten kalte eta ezberdintasunak kontuan harturik. Erradiazioan murgildurik esan beharra dago beraien arteko ezberdintasunak asko direla, batzuk erradiazio naturalak dira, beste batzuk ordea ez, batzuk ezagunagoak egingo zaizkigu eta besteak ez hain ezagunak. Erradiazio

naturaletan, hain ezaguna dugu gure artean, eguzki erradiazioa esan dugun moduan erradiazio naturala da eta eguzkiak emititutako erradiazio elektromagnetiko multzoa da. Hau, izpi infragorri eta izpi ultramoreen artean banatzen da. Lurrazalera ez da erradio osoa heltzen, askotan atmosferan dauden gasek izpi ultramoreak xurgatzen baitituzte. Eguzki-erradiazio dugu arriskutsuena azalarentzat eta larruazaleko minbizia izateko arrisku-faktore garrantzitsuenetako bat erradiazio ultramorea da.

11


01 2013/03/01 Andoain

Beste erradiazioetako bat, erradiazio nuklearra dugu, nukleo ez-egonkor batetik ateratzen diren partikularrak dira, eta iturriak bi motatakoak izan daitezke, naturalak alde batetik eta bestetik artifizialak. Naturalen kasuan, beraien eratorrua izpi kosmikoak dira eta artifizialen kasuan X izpiak, hegazkin bidaietatik, harriz eginiko etxeetatik eta nagusien, zentral nuklearretatik eratortzen dira. Erradiazio mota desberdinen artean erradiazio ionizatzaileak aurki dezakegu. Ionizatzaileen kasuan, atomo batzuek, era naturalean nahiz artifizialki desegitean, erradiazio ionizatzaile izeneko energia igortzen dute. Energia hori, uhin

elektromagnetikoen bidez edo partikulen bidez zabaltzen da. Erradiazio horrek eta materiak elkarri eragiten diote, eta elkarreragin horren ondorioz ioiak sorteen dira, zuzenean nahiz zeharka. Beste zenbait erradiazio ere aurki ditzazkegu, erradiazio elektromagnetikoak, termikoak, korpuskularrak, kosmikoak... Gai honen inguruan, buru uste handiak sortuak dira, bere onura eta kalteen inguruan, zenbat eta zenbat aipatu izan diren, gure gizartean. Esan beharra dago erradiazioaren onurak urriak direla, kalteak ez bezala. Kalteak nabariak dira, onurak baina gehiago direla. Lehenik eta behin esan behar dugu, erradiazioak azalean eta

batez ere gorputzean eta osasunean kaltetzen gaituela. Kasurik larrienetan, azaleko minbizia sortuz eta mutazio sendagaitzak sorteen dituzte. Adibide garbia da Txernobilen gertatu zen kasua, bertan pertsona multzo handi bat mutazio eta gaixotasun larriekin jaiotzen dira eta baita animaliak ere, ez soilik gizakiak. Emigratu izan duten izaki multzoa handia da, erradiazioaren arazaoaren ondorioz. Beste adibideetako bat, eguzki erradiazioak direla esan dezakegu, adibiderik garbiena azaleko minbizia izanik. Erradiazioaren onura bakanetakoa, energia sortzeko erabil daitekeela esan dezakegu, modu erregulak eta mugatu beatean.

Gaur egungo gizartean ezinezkoa da erradiaziorik gabe bizitzea, esaterako Wifia, mobilaren erradiazioa, Internet sarea eta beste zeinbait erradiaziok, neuronetan eraginak dituzte.

12


02 _____ _________________________________________________________

Erradiazioaren gizakiarenganako kaltei buruz badakigu zeinbait gauza dakizkigu baina ez dugu hain entzuna naturari eragiten dizkion kalteak. Lehenagoko adibidea jarraituz, Txernobilen esaterako, izadian kalte handiak izan ditu, landare gutxiago jaiotzen dira, animaliak ohikoak baina txikiagoak edo handiagoak jaiotzen dira eta euri azido izeneko euri arriskutsiak gertatzen dira, maizazo, hostoak, enborrak zein lurrak ondatuz, eta erreaz. Erradiazioaren intentsitatearen arabera, gorputzeko atal batzuetan kalte larriagoa izaten du, erradiazioaren ondorioz hiltzera ere irits daiteke izakia. Bizi iraupen txikia izaten du orokorrean, bere biziitxaropen maiala nabarmenki jeitsiaz. Erradiazioarengatik gaxotutako biktima batek, sintoma nabariak edukitzen ditu, goragalea, buruko minak, beherakoa, odoleko globulu gorrien eta zurien murrizketa,

ile kolore aldaketa grisera eta beste zenbait. Ez gara ohartzen erradiazioak gure gorputzean eragin ditzazkeen kalte guztiez. Erradiazioaren kalteak dosiaren araberakoak dira, dosia txikia bada, gai dira beraien kalte guztian berain kaxa konpontzeko, zelula hilak ordezkatuz. Baina dosia handiagoa bada, Orduan datoz arazoak, zelula multzo handi bat suntsitzen da eta ondorioz minbizia sor dezake, edo eta ADNean kalte konpon ezinak. Zelula bakoitza konpontzeko era asko ditu baina momentu batetik aurrera dosia handia bada, ezinezkoa da zelulak beraien kaxa, beraien kalteak konpontzea.

momentu oro edo momentu zehatz bakar batean, baina elkarrekintza honen ondorioz, hiltzera iritis daiteke gizakia. Larritasuna erradiazioaren araberakoa da, xurgatzen duen dosiaren araberakoa, xurgatzearen abiaduraren araberakoa eta ehunaren sentikortasunaren araberakoa erradiazioaren aurrean. Erradiazioa kanpotik eratorritakoa izan ala gorputzaren barnealdean kokatu bere sorburua, efektuak berberak dira. Efektu biologikoen kasuan, agerian dagoen denboraren araberakoa da, eta irradiazioaren kasuan ere denbora kontua da, zelulak

Erradiazio ionizantearen kasuan ehunean eragiten dute eta organismo bizietan. Erradiazioak energia eramaten du ehun honetako zeluletara. Elkarrekintza honen ondorioz zelulen funtzioak hondatzen joaten dira denboraren poderĂ­os, baliteke

13


hiltzea. 03 ______________________________________________________________________ _____________________________________________2013/03/01,Andoain_________ Baina erradiazioaren kalterik handienak berau honek sorturiko malformazioa, transtorno eta heriotzak dira.

Oraingo honetan, jakin dugun informazio guztiaren ondoren, aditu baten iritzia jakin nahiko genuke, gai honen inguruan, hitzaldi asko eman dira erradiazioaren inguruan, baina garbi aldakigu, zer den, zein diren bere funtzioak, eta zein ondorio dituen? Aditu bati galdeketa bat egin diogu, bere iritzia azaldu dezan.

Zer da erradiaktibitatea ? Zenbait elementuren nukleoek masaren parte bat energia handiko erradiazioa igorriz galtzeko duten propietatea, berezkoa edo eragindakoa.

Zein dira bere eraginak?

beroa surgatzen dute, normalean bere atzetik gorputzeko tenperatura gradu bat igotzen da. Ez Termikoa: hauek ez dira etortzen bero igoera batekin, baino intentsitatea ez da altua horrek ekar dezake minbizia, aldakuntza genetikoa, bihotz arazoak, arazo neurologikoak.

Zergatik erreaktibitateak gizaki bizidunetan du eragina? Gainbera erradiaktiboa, fenómeno natural bat dela ikusi dugu. Berak sorteen duen erradiaktibitateak izaki bizidunei eragiten die, izan ere emititzen diren partikulak (alfa, beta, neutroiak, potroiak eta energia altuko izpiak) atomoen kontra talka egiteko gaitasuna dute eta hala beraien egitura elektronikoa kaltetzen dute. Kalte honek izaki bizidunen zelula hiltzea eta mutazio genetikoak mibizia barne sor dezake.

Nola babestu gaitezke erradiaktibitatea z? “Egunero jasotzen dugu erreadiakzioa, espaziotik, lurretik, baita zenbait elikagai eta edarietatik, baita iturri artifizialetatik ere.” Esan beharra dago erradiazioaren iturri naturaletan ez dagüela gehiegirik egiteko, egoera gehienetan, bere efektua ez du zergatik kaltegarria izan beharrik, agerpena aldi laburrekoa bada. Baina esan beharra dut, oso garrantzitsua dela, neurriak hartzea. Esaterako material erradiaktiboarekin ari garenean lanean; erropa egokia, berarengandik distantzia… beharrezkoa dela uste dut. Bertsio originalean eskuragarri : http://alt1040.com/201 1/03/preguntasfrecuentes-sobreradioactividad

Erradiazio termikoa:

14


04

Energia ez berriztagarriak bai ala ez? Gaur egun energiaren beharra dugu edozer gauza egiteko. Energia ez berriztagarria behar dugun adina edo gehiago eman dezake, baina bere kalteak ere baditu.

batetik

edo bestetik. Energia-iturri guztiek beraien abantailak eta desabantailak dituzte, baina energia ez berriztagarrietan sakonduko dugu.

Energia arazo oso larria da gure gizartean, eta dirudienez, are larriagoa izango da etorkizun hurbil batean. Ez da munduan denon gustuko energiaiturririk, gaur egungo energia guztiak motz geratzen baitira alde

Energia ez berriztagarrien barnean, petrolioa, ikatza eta energia nuklearra daude. Azkeneko energia mota honek aurkakotasuna aurkitu du Euskal Herrian eta Europan, baina azkenaldian energia nuklearra

energiaren arazoari aurre egiteko iturri bezala aipatu da, behar adina energi ematen baitigu.

Petrolioa Petrolioa, uretan disolbagaitzak diren hidrokarburoen eta osagai organikoen arteko nahasketa homogeneoa da. Erregai urria izan arren, mota ezberdinekoak aurki ditzakegu, konposaketa ezberdinen ondorioz. Elementu organikoen deskonposaketaz sortzen da, algak dira osagai nagusiena, baina karbono eta hidrogenoz osatua dago batik bat. Normalean petrolioaren inguruan 15


gas naturala dezakegu.

aurki

Petrolioa erabilgarria izateko, transformazio kimikoa egin behar da eta hori findegietan burutzen da. Fintze prozesu hau egitean deribatu ezberdinak lortzen dira: Gasa, Gasolina arina edo astuna, Gasolioa, Etxebizitzetarako gasolina eta Kerosenoa. Deribatu hauek fintze prozesuaren etapa ezberdinetan lortzen dira eta erabilera ezberdinak dituzte.

Gaur egun motor gehienak petrolioaren beharra dute.

Petrolioak bere abantailak eta desabantailak ditu energia guztiek bezala. Plastikoa lortzeko erabiltzen dira eta gaur egun motor gehienek petrolioaren beharra dute funtzionatzeko. Deribatu erabilgarri asko lortzen dira eta gainera energia kantitate asko ematen

dute. Horrez gain, zenbait sendagai petrolioari zor diote beren presentzia. Baina bere desabantailak ere baditu, kutsakorra da eta ez da berrerabilgarria. Gainera, amaitzear dago erailera neurri gabe baten ondorioz. Azkenik, ustiaketak hondakin kantitate handiak sortzen ditu. Petrolioa garraiatzea arriskutsua da, istripu batek kalte handiak sor baititzake ingurugiroan. Ia mundu guztian zehar gertatu dira petrolioa eragindako istripuak. Erresuma Batuan, Espainian, Txilen, Estatu Batuetan, Hego Afrikan, Indian, Frantzian, Mexikon, Italian, Indonesian, Txinan, Japonian, eta Danimarkan izan dira horietako batzuk. Gure inguruan gehien nabarmendu dena Prestige izeneko petrolio-ontziarena izan da. Galiziako kostaldean gertatu zen 2002ko azaroaren 13an. Petrolio-ontziak 77.000 tona petrolio zeraman eta itsasoa beltza bihurtzea eragin zuen, txapa-potea izeneko substantzia batek.

Prestige petrolio-ontzia

2005 urtean oraindik istripuaren kalteak nabarmentzen ziren, Espainian, Portugalen, Frantzian eta Euskal Herrian petrolio arrastoak ikusten ziren. Nunca Mais izeneko taldeak hiritarrak bildu zituen hondamendia salatzeko.

Ikatza Ikatza, petrolioa bezala energia ez berriztagarria da, agortu egiten da. Bi ikatz mota daude: Harri-ikatza eta egurikatza. Lehena erregai fosila da, materia organikoen deskonposaketatik sortzen dena. Meategietatik ateratzen da eta hainbat urtetan gizakiaren jarduera ekonomiko garrantzitsuenetako bat izan da. Harri sedimentario beltz edo marroxka da. Antrazita gantz mota bat da eta tenperatura eta presio handiak jasateko gaitasuna du. Historian 16


zehar energia iturri gisa asko erabili da. Bigarrena berriz, animali eta landare osagaiez osaturiko ikatza da. Konbustioaren bidez egur ikatza sortuko da. Euskal Herriak egur ikatza egiteko ohiko tokia Txondorra izan da, hau materia organikoaz eta egurrez osatua egoten da.

suntsitu egin behar dira. Egur ikatza lortzeko berriz, zuhaitzak moztu behar dira. Ikatza lortzea oso arriskutsua da. Istripu asko gertatzen dira eta bizitza galtzeko arriskua dago. 1942ko apirilaren 26ean, Txinan 1.572 pertsona hil ziren leherketa baten ondorioz. 2007an berriz metano leherketa baten ondorioz 110 hildako egon ziren Errusian. 2010ean 73 hildako egon ziren Columbian.

Energia nuklearra

Honek ere bere abantaila eta desabantailak ditu. Energia iturri ziurra da eta sortuko den energia kantitatea kontrola daiteke. Gainera energia berriztagarri batzuk baino energia gehiago aska dezake. Baino bere alde txarrak ere baditu, asko kutsatzen du eta CO2 askatzen du. Horrez gain, ikatza lortzeko ingurunea suntsitu behar; harri ikatza lortzeko meategiak eraiki behar dira eta horretarako mendiak eta basoak

Atomo erradiaktiboen nukleotik askatzen den energia da. Energia hau bi modu ezberdinez lortu daiteke: Fisio nuklearra, atomoak puskatu egiten dira, atomo berriak sortuz eta nukleotik energia sortzen da. Fusio nuklearra berriz, atomoak elkartu egingo dira, atomo berriak sortuz eta energia sortzen da. Fusio nuklearra atomoak elkartzean aldentze indar handiak sortzen direnez, ez da erabiltzen. Zentral nuklearretan erabiltzen diren

plutonio eta uranio isotopoak naturan oso urriak dira. Beraz laborategietan elkartu behar dira. Laborategietan isotopo egonkorrak eta ez egonkorrak sor daitezke. Lehenengoak zentral nuklearretan erabiltzen dira eta bigarrenak arma nuklearretan. Isotopo hau erabili ahal izateko, aberastu egin behar da, hau da, erabiltzeko prestatu. Lehenik eta behin, erreaktore nuklearretan plutonio edo uranioa sortzen da eta fisio nuklearra sortzen da. Atomoak banandu egiten dira eta energia askatzen da. Energia honek turbinara doan ura lurrundu egiten du. Ur lurrunak turbina mugituko du eta turbinak generadorea mugituz korronte elektrikoa sortuko du. Ur lurruna tximinia handi batzuetara bideratzen da, hozkailuetara. Honela, lurruna ur likidoa bihurtuko da berrerabili ahal izateko. Erreaktoreetan bi motatako hondakinak sor daitezke: Hondakin berrerabilgarriak, berriro prestatu egiten dira erreaktoreetan erabili ahal izateko. 17


Hondakin erradiaktiboak, degradazio epe luzea dute, horregatik kudeatu egin behar dira kaltegarriak izan ez daitezen. Hondakinak ontzi berezietan sartzen dira eta ontzi hauek lur azpian dauden hilerri nuklear berezietan. Hondakin erradiaktiboen kudeaketa garestia izaten da. Energia iturri honek duen abantaila, energia asko lor daitekeela da, etekin handia lortzen da, ďƒ  1kg > 20.000kilo ikatza. Gainera konbustiorik ez dagoenez, ez da CO2 askatzen eta ez du euri azidorik sortzen. Gaur egun gure beharrak asetzeko oso erabilgarria da. Azkenik zentral nuklearretan erabiltzen den ura eta erreaktiboak berrerabili daitezke. Abantaila asko dituen arren, desabantaila asko ere baditu. Zentraletan sortzen diren hondakinak oso kaltegarriak dira bizidunentzat, hondakin hauek biodegradatzeko urte asko pasa behar dira, beraz hondakinen kudeaketaren kostua

altua da, zentral nuklearrak eraikitzeko eta mantentzeko kostua bezala. Gainera ingurugiroa kaltetzen du, hozkailuetan erabiltzen den ura, inguruko erreketatik hartzen da eta hau tenperatura handiagoan itzultzen da ingurugirora.

Txernobileko leherketa

Energia nuklearra modu desegoki batean erabilita oso arriskutsua izan daiteke, adibidez bonba nuklearrak. Zentral batean gerta daitekeen istripu batek, kalte handiak sor ditzake. Ezagunenak Fukushima eta Txernobilekoak izan dira. 1986ko apirilaren 26an, Txernobileko hirian gertatu zen historiako nuklear istripu larriena. Zentraleko 4 erreaktoreek potentzia igoera bat izan zuten eta honek nukleoa gehiegi berotzea eragin

zuen, horrela bere barnean bildutako hidrogenoa lehertuz. Askatu zuen material erradiaktiboak 31 pertsona hil zituen zuzenean. Europako iparraldean eta erdialdean erradioaktibitatea detektatu zutenean, nazioarteko alarma sortu zen. Osasunean ekar ditzakeen ondorioak aztertu dituzte eta kutsadura jasan duten milaka eta milaka pertsonek bizitzako uneren batean pairatu edo pairatuko dituzte ondorioak osasunean.

Ondorioa Honekin guztiarekin esan nahi dena da, energia beharrezkoa dela gure bizitzan eta energia ez berriztagarria arriskutsua izan arren, guk behar dugun energia ematen digu, energia berriztagarri batzuek baino gehiago eman dezakete. Petrolioa: Gaur egungo energia iturri nagusiena dela ikusten da, eta 18


datozen hamarkadetako energia iturri nagusienetako bat izaten jarraitu duela nabaritzen da. Ikatza: Zenbait energia iturrik baino energia gehiago eman dezake, gainera presio eta tenperatura altuak gasan ditzake. Baino elektrizitatea produzitzeko teknologia garbi mordoa bidean dago eta horrek ikatza ordezkatzea eragingo du. Energia nuklearra: Istripu garrantzitsuak gertatu diren arren eta zentral batzuk itxi diren arren, energia nuklearra aurrera doa, behar adina energia ematen digu eta horregatik zaila egiten da bat batean energia guzti hori gabe geratzea.

19


DROGAK Gure gizartean drogak kontsumitzea ez da berriki sortutako ekintza bat, mendez mende atzera eginez gero gure arbasoen belaunaldiak ere erabiltzen baitzituzten. Gaur egungo arazoa bestelakoa da, lortu daitezkeen produktuen barietatea asko zabaldu da eta kontsumitzaileen kopurua egunetik egunera gehiagora doa. Urte askotan zehar, drogen abusua, familiako pobrezia zela eta sortutako egoera batek eramana zela pentsatzen zen. Egun, badakigu edozein pertsona eror daitekeela joera honetan. Drogen abusua ez da erraz konpontzen den arazo horietako bat, mundu horretan dauden aukera haunitzek eta kontsumitzaileen zifra altuek egoera zaildu egiten baitute. Droga ez da bakarkako- patologia bezala hartzen den arazoa, baizik gizarte osoaren sintoma moduan. Lan honen izpide drogak izango ditugu, berauen inguruan hausnartuko dugularik.

20


Droga

gustagarri bat gertatzen da, gogotsu aurkitzen zara, baina denbora pasa ala, euforia desagertu egiten da eta berriz ere kontsumitzeko nahia sartzen da. Honela bizioa ardatz duen zikloa hasten da, kontsumitzaileak bere beharrak asetzeko beharra sentitzen baitu. Gorputzeko zelulak pixkanakapixkanaka ohitzen joaten dira sustantzia berri horretara, eta azkenik dependentzia sortzen da, uneoro drogen beharra sentitzen baitu. Drogak bi multzotan sahilkatzen dira, legalak eta ez legalak. Hala ere, disolbagarri eta pegamentuak esaterako droga moduan ere erabiltzen direla esan behar da. Hauek lortzea oso erraza da, izan ere edozein dendetan aurki dezakezu kola. Txiroen droga dela esaten da horregatik.

organismoan sartzen diren sustantziei deritze, nortzuk gure gogoaldartea, hautematea edo pertzepzioa, kontzientziaren egoera, jada, ohitu gara eta ez gara harritzen. Merkatu beltzaren bitartez onesten direnak dira beraz, esate baterako metadona, kannabisa, heroina eta kokainatik eratorriak.

garunaren funtzioak naiz jarrera aldaraz ditzaken. Mundu honetan sartzeko arrazoi nagusiak bi dira; minari beldurra eta ongi sentitzeko irrika. Hasiera batean sentsazio bakoitzaren pertsonalitatearen arabera ere ezberdinak izan ohi dira. Marihuana esaterako lautik ikasle batek, 14-18 urteen artean, %24,9ak kontsumitzen du. Azpimarratu beharra dago portzentai hau urtetik urtera gehiagora doala. Madrilen bertan, Kokaina ere %2,5 Hemen behean Amerikan droga ezlegalak erosten gastatu den diru kopurua

.

agertzen da

Gainera sustantzia bakoitzak efektu bat duenez, irizpide honen arabera ere sahilka genitzake: Aluzinazioak eragiten dituztenak, estimulatzaileak direnak eta depresorak moduan ezagunak direnak. Hala ere, Droga hauen efektuak pertsona

gaztek kontsumitzen du, aurreko urtean %1,1ek egiten zuelarik. Espaina hain zuzen kokaina kontsumitzeko orduan Europako herrialdeen artean lehena doa.

LEGALAK Droga ez- legalak gaizki ikusiak dauden bezala gure gizartean, askotan ez gara ohartzen droga kontsumitzen gaudenik

EZ LEGALAK Gaur egun oso maiz agertzen diren komunikabideetan droga ez legalak aurkitu dituztela poliziek. Gure egunerokotasunaren parte da albiste hori

21


ere. Esaterako, goizetan hartzen dugun tea edo kafea esaterako droga legalen multzoan sartzen dira. Hala medikuak errezetatu digun antibiotikoak ere eragina duela gure

ALKOHOLA Drogarik zaharrena eta onartuena da gure gizartean. Alkoholaren kontsumoa erreparatuz gero egoera larria dela konturatuko ginake. Egunetikegunera gehiago edaten da eta gazteago hasten da. Bere ondorioak larriak izan daitezke; azken urte hauetan gertatu diren auto-istripu gehinak alkoholaren eraginpean gidatzeagatik izan dira. Gehiegizko kontsumoak trastorno pertsonal, familiar eta gizartekoietara eramaten gaitu, gure zelulen hazkuntzan oztopatzen baitu. Gaur egun zentro psikiatrikoetan ospitalizatuak dauden %50a alkoholaren menpenkotasunaren ondorioz daude.

gorputzean, ez gara ohartzean harriskutsuak izan daitezkeela dependentzia bat sortzera iritsi arte. Aipatu beharra dago, marihuana adibidez kasu zehatz batzuetan

medikuak errezetatzen duela. Bestalde tabakoa eta alkohola ere droga legalen multzoan sartzen dira.

TABAKOA

gutxiago bizi direla esan daiteke.

Tabakoa dependentzia eragiten duen droga da. Amerikatik eratorria den landarea da. Konkista garaian espainolak mundu osoan zehar zabaldu zuten XVII. mendean. Gazteak droga hau kontsumitzen helduak imitatzeagatik hasten dira. Tabakoa nikotina, karbono oxidoa, alkitrana eta beste sustantzia kimiko batzuk osatzen dute. Alkitranak biriketako minbizia eragiten du; nikotinak bihotza eta nerbio sistema

estimulatzen ditu eta honela odolaren presioa igotzen da. Guztiz frogatua dago tabakoak eragin ezkerrok eragiten dituela osasunean, erretzen ez dutenak baino 7 edo 10 urte

MEDIKAMENTUAK Ohikoa da gaizki sentitzen garela eta hiboprufenoa hartzea, katarro sinple batekin antibiotikoa hartzea, psikologoak errezetatu dizun antidepresiboak hartzea. Azken urte hauetan medikuen errezetaz abusatu dugu. Gure gorputzean sustantzia kimiko berriak sartzen genituen on egingo zigutela pentsatuaz. Agian bai, sendatuko ginen, baina egunerokotasunean oinarritutako kontsumo bat eraman ezgero droga moduan jokatzen du, dependentzia sortuaz. Izan ere, gure zelulak sustantzia horietara ohitu eta kantitate gehiago behar dute eragina izan dezaten gure gorputzean. Ez baitugu ahantzi behar, droga ezlegal asko medikamentu funtzioa zuten sustantzietatik eratorriak direla.

22


Marihuana kontsumitzaile ohia Nola murgildu zinen drogen munduan? Lau urte nituela nire aitak etxetik alde egin zuen, ni eta nire ama bakarrik utzi zigularik. Txikia nintzen eta ez nuen deus ulertzen. 14 urte bete eta ama hil zitzaidan. Egun hartatik, nire izebarekin bizitu naiz, bakarrik sentitzen nintzen eta nire arazoak ahazteko marihuana kontsumitzen hasi nintzen. Hasieran batzuetan zena, eguneroko gauza bihurtu zen. Zer sentitzen zenuen erre ostean? Zoriontsu sentitzen nintzen eta mundua modu positibo batean ikusten nuen. Arazo guztiak desagertu egiten ziren. Ez zitzaidan ezer axola, beste mundu batean nengoela zirudien haluzinazioak ohikoak baitziren. Nolatan ohartu zinen utzi egin behar zenituela? Gehien maite nituen pertsonak gaizki sentiarazten nituen, agresibitatea nabaria zen nigan. Mundua nire kontra zegoela iruditzen zitzaidan, eta horregatik ni munduaren kontra jartzen nintzen. Egoera aldatu behar nuela iruditu zitzaidan une horretan. Laguntza eta animo ugari izan al zenituen? Bai, lagunek asko lagundu zidaten, baina jakitunen eskutan jarri behar izan nuen, lagunen laguntza ez bait zen nahikoa. Asko kostatu ahal zitzaizun mundu hartatik irtetzea? Niri bai, baina denek ez dute denbora berdina irauten. Gutxinaka- gutxinaka nire marihuana dosia jeisten zioan, guztiz utzi arte.

Maria Punseet (psikologa) Zergaitik kontsumitzen dute gaur egungo pertsonek? Kasu ezberdinak topa ditzakegu drogen munduan. Batzuk arazoak konpontzeko, beste batzuk, helduagoak senti daitezen, ikusten dutena imitatzen diete. Beste batzuk berriz, kuriositatea dela eta hasten dira. Zer sentitzen dute? Axolagabekeria, aluzinazioak izaten dituzte, batzuetan beldurra izatera ere iristen dira‌ Pertsonaren arabera sentsazio desberdinak bizitzen dira. Zaila al da kontsumoa jaistea? Kontsumoaren araberakoa da hori. Asko kontsumitzen duenari zailagoa egiten zaio jarrera aldatzea. Hasieran dosi txikiekin hasten dira, baina gorputza ohitzen doan heinean gorputzak dosi gehiago eskatzen du. Egoerari aurre egiteko beharrezkoa da jakitunen laguntza.

Aspirina kontsumitzaile ohia Zer dela eta hasi zinen horrenbeste medikamentu hartzen? Gaztea nintzenean buruko min handiak edukitzen nituen. Nik hori normala zela uste nuen eta horregatik mina sentitzen nuen bakoitzean aspirina hartzen nuen. Buruko mina astean lau egunetan izaten nuen gutxi gora behera, beraz nire aspirina kontsumoa handia zen. Ez al zenuen pentsatu medikuarengana joatea? Hasieran medikuarengana joatea erabaki nuen, hilabetero errezeta egiten zidan. Baina ez nuen aspirinak eraginik egiten zidanik sumatzen eta bat hartu beharrean bi hartzen nituen. Horrela sortu zitzaizun menpekotasuna? Bai. Bukaerarako buruko mina egunero edukitzen nuen, hau da, aspirinarik hartzen ez banuen mina jartzen zitzaidan, eta beraz, egunero hartzen nituen. Aspirinekiko menpe zegoen nire gorputza. Zer sentsazio izaten zenuen medikamendurik hartzen ez zenuenean? Izugarrizko buruko mina izaten nuen, burua lertu egingo zitzaidala zirudien

Hausnarketaren bat egin duzu gaiaren inguruan?

Zer egin zenuen medikamentua uzteko?

Bai, egin ditut. Hasieran dena lasaitzeko modu bat zela uste nuen, baina orain badakit egoera horrek minutu pare batzuk soilik irauten dituela, eta ondoren berriz ere lehengo egoeran aurkitzen zarela. Hau da, ez dela zure arazoak ahazteko konponbideetako bat, baizik guztiz kontrakoa.

Nire senarra nire egoeraz ohartu zen, eta bere laguntzarekin batera medikuari kontatu nion arazoa. Zentru batean egon behar izan nuen hilabete luzez, baina zorionez psikologoen eta medikuen laguntzarekin lortu nuen. Droga legalak izan ohi dira askotan kalte larrienak eragiten dutenak.

23


24


25


26


GREENPEACE