ANAITASUNA IKASTOLAKO IKASLEEN ABENTURAZKO IPUINAK 6A 19-20.KOLDO

Page 3

Besoa luzatu nuen eta nire ohe ondoan zegoen mahaitxoko alarma itzali nuen. Jarraian altxatu nintzen eta oso azkar arropa jantzi, maleta hartu eta garajera joan nintzen. Kotxez Loiura joan, aparkatu, tiketa atera kotxe barruan ipini eta aireportura sartu nintzen ziztu-bizian. Egun perfektua zela pentsatzen nengoen eta bat batean bozgorailutik entzun nuen:

-Kaixo, egun on, Samarkandako bidaia lau ordu beranduago irtengo da, agur eta gozatu zuen bidaiaz

Orduan konturatu nintzen eguna ez zela perfektua izango.Ez nekien zer egin lau ordu horietan. Ordu erdi bakarrik pasatu zen eta nire bidaia antolatzen hasi nintzen. Uzbekistaneko mapa interneten bilatu eta handik motorrez egiteko rutak aztertu nituen. Ibilbide asko zeudela ikusi nuen, “la ruta de la sedaâ€? adibidez hiri hauetatik pasatzen zena: Jiva, BujarĂĄ, Samarkanda , Bixkek (Kirzgistaneko kapitala) eta hiri gehiagotik. Hori ikusita pentsatu nuen ideia ona izango zela bide hori egitea. Geratzen ziren hiru ordu eta erdiak pasatzeko bideoak ikusi nituen, bideo asko! Ordua begiratu nuenean bi ordu pasatuta ziren, goizeko 12:00ak ziren, gosea neukan eta zerbait jateko erosi nuen. Jan nuen eta orduan berriro entzun nuen neskatxoa mikrofonotik hitz egiten eta hau esan zuen:

-Kaixo berriro hitz egiten dizuet, Samarkandarako bidaia suspenditu egin da gasolina arazo batengatik eta azkenean bidaia Volgogradora izango da, Errusiara nahi duena joan ahal da eta bestela dirua bueltatuko zaizue bigarren pisuko takiletan.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.