Udalberriak 191

Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 13. URTEA - URTARRILA 2016 - 191. ZK.

BALMASEDA, UDALERRIRIK SARITUENA BIZKAIKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETAN Ale honetan abenduaren 20an egin ziren Kongresu eta Senaturako Hauteskunde Orokorren emaitzak argitaratu dira. 4. orr.

Urteko lehenengo ohiko osoko bilkura urtarrilaren 14an izan zen; istripuan zendutako herritarra gogoan izan zuten bertan. 5. orr.

Enpleguko eta Ekintzailetza Solidarioko Anezka Programaren emaitza bikainak dira filosofia berri honen bermerik onena. 7. orr.


2

Laburki Matrikulazioa ikastetxeetan Mendia HLHIn matrikulatzeko epea urtarrilaren 25etik otsailaren 5era artekoa izango da, biak barne. Gogoratu behar da eskabidea betetzeko ezinbestekoa dela dokumentu hauek gehitzea: -Ikaslearen, eta aitaren, amaren edo tutore legalaren familia liburuko orrien fotokopia. -Udalak emandako erroldaren ziurtagiria. -Ikaslearen aitaren, amaren edo tutore legalaren NANaren kopia (ANT atzerriko pertsonen kasuan). -Hezkuntza premia berezien galdetegia, horrelako premiak dituzten ikasleen kasuan. Eskaerak ikastetxearen bulego ordutegian aurkez daitezke (9:30etik 11etara eta 15etatik 16etara, astearteetan izan ezik). Urtarrilaren 21ean ate irekien jardunaldia egingo da 16:45ean, beren eskaintza ezagutarazteko. Zubi Zaharra Ikastolak ere urtarrilaren 25etik otsailaren 5era arte jasoko ditu matrikulazio eskaerak. Ikastetxe honek goizeko zaintza zerbitzua eskaintzen du, 7:30etik 09etara, baita jantokia, Villasanatik autobusa, irteerak eta txangoak, eskolaz kanpoko ekintzak eta udalekuak, orientazio zerbitzua eta ordutegi eta egutegi zabala ere, 0 eta 3 urte artean. Haur hezkuntzan Konfiantzazko Pedagogian aitzindariak dira. Zatoz instalazioak eta hezkuntza proiektua ezagutzera Aldapa kaleko 56. zenbakira edo www.zubizaharraikastola.eus webgunera; horrez gain, hitzordua eska dezakezu ikastola@zubizaharra.net helbidean edo 946103095 telefonoan. Balmaseda BHIri dagokionez, matrikulatzeko epea urtarrilaren 25etik otsailaren 4ra arte izango da online eskatzen duten pertsonentzat, eta epea egun bat gehiago luzatuko da ikastetxeko bulegoetara (9etatik 14etara) joaten direnentzat. Urtarrilaren 26an, asteartean, 17:30ean Balmaseda BHIk ateak zabaltzeko eguna eskainiko die ikastetxea hobeto ezagutzeko. Informazio guztia web orrian aurki daiteke.

UdalBerriak

MERKATARITZA

BALMASEDA, UDALERRIRIK SARITUENA BIZKAIKO ERAKUSLEIHOEN XXXII. LEHIAKETAN

Sari-banaketa: Expendeduría nº 2

Sari-banaketa: Seraf ín Palazón Fotograf@s

Erakusleiho irabazleak

Sari-banaketa: Pastelería Los Arcos “Emozioak bertatik bertara” lelopean, Bilboko Merkataritza Ganberak Bizkaiko 30 udalerritako 169 saltoki elkartu ditu dagoeneko hogeita hamabi urtez antolatu den erakusleihoen lehiaketan. 2015. urteko edizioa urtarrilaren 7an ospatu zen, osteguna, Euskalduna Jauregian, eta irizpide artistiko, tekniko eta komertzialen arabera nabarmendu ziren erakusleihoen artean 62 sari banatu ziren bertan. Aurten ere, gure herriko saltokiak bereziki nabarmendu dira, eta beste urte batzuetan bezala, oraingoan ere argi utzi dute Balmasedan benetako profesionalak ditugula, egunez egun ilusioz lan egiteaz gain bezeroak zein epaimahaia “hunkitzea” lortzeko gai direnak. Aurten, Balmaseda udalerririk sarituena izan da, honako sari hauek lortu baititu: Bizkaiko Hirugarren Sari Handia Decoraciones Javi Balmasedako Erakusleihorik Onenari Saria Expendeduría nº 2 Goxo-denden Sektoreko Saria Pastelería Los Arcos Bizkaiko Argazkilari Profesionalen Elkartearen Saria Serafín Palazón Fotógrafos Zorionak saltoki saridun guztiei eta mila esker lehiaketa honetan parte hartu duten guztiei, egunero hobetzen saiatzen direlako baita xehetasunetan ere, eta guretzat, Balmasedan, merkataritza oso gai garrantzitsua dela frogatzen dutelako.


Urtarrila 16

Balmadendak 1.000 euro banatu ditu bezeroen artean

3

Laburki

Bonuen irabazleak Gabonetan, Balmadendak 500 euroko bonuak zozkatu zituen bezeroen artean, eta urtarrilaren 4an jakin genuen bonuen irabazleen izenak zein ziren. Saridunak Loli Abeijón, Hermanos Sarachaga saltokian erosteagatik, eta Mertxe Arisketa

izan dira, Frutadenda Zurian saltokian erosteagatik. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak diruz lagundu zituen jarduketa horiek eta horien xedea Gabonetan tokiko saltokietan erostea sustatzea zen; izan ere, Ga-

bonetan kontsumoa biziki handitzen da. Balmadendak, beti bezala, bezero leialak saritzen ditu eta promozio honetan eta beste batzuetan parte hartzeko ilusioa eskaintzen die, Balmasedan erostea saritu egiten delako.

Saltoki berriak Balmasedan Yolanda Mauriz estetika-zentroa Hedegile kaleko 31. zenbakian Yolanda Mauriz estetika-zentro berria aurkituko dugu, goizetik arratsaldera zerbitzuak etenik gabe eskaintzen dituena. Zure oinentzako edertasunaren mundu zabala aurkituko duzu, horretan espezializatuta baitaude. Hala ere, eskuak eta aurpegiko tratamenduak ondo oso ondo zaintzen dituzte bertan. Gainera, beste zerbitzu batzuk aurkituko dituzu, ileak kentzeko argizaria, esaterako. Yolanda Maurizekin harremanetan jartzeko, telefono-zenbaki hauetara dei dezakezu: 679585292 eta 946801805. Encartaciones 31 jatetxea Jatetxe berri bat ireki dute Balmasedan eta, hain zuzen ere, Enkarterri etorbideko 31. zenbakian dago. Kokaguneak ematen dio izena, eta herritarrek ahoz “31" esaten diote. Bertako sukaldaritza ezagut ezazu; izan ere, plater ezberdin

asko aurkituko dituzu, baita espezialitatea diren hanburgesak ere. Jatetxea 09:15ean irekitzen dute eta 12:00etan ixten dute, gutxi gorabehera, eta asteburuetan 03:00etara arte egoten da irekita. Harremanetan jartzeko deitu 946854958 telefono-zenbakira. Horrez gain, Facebook helbidea dute, eta, bertan, karta eta informazio gehiago aurkituko dituzu. Titulartasun-aldaketa Hedegile kaleko 9. zenbakian dagoen eta konponketak egiteko eta etxea apaintzeko gauzak dituen Arania dendaren titularra aldatu egin da. Denda astelehenetik larunbatera 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita, eta 946576232 edo 659319116 zenbakietara dei dezakezu. Hedegile kaleko 63. zenbakian dagoen Garay Harategiaren titularra aldatu egin da, aitak semeari utziko baitio. Betiko kalitate ona eta zerbitzu bera eskainiko dute.

Zuk niri irakatsi, nik zuri…zinemari buruz Enkartur zinemari buruzko zenbait hitzaldi prestatzen ari da, arte honen alderdi ezezagunenak jendeari oro har ezagutzera emateko modu berezi, entretenigarri eta alaian. Proiektuaren izenburua “Nik irakatsiko dizut zuk irakasten badidazu” da, eta lanbide honen gaineko pasioa helarazi nahi du, esparru guztietan; intimoagoa izan dadin, elkarrizketa formatuarekin egingo da, parte hartzaile gutxirekin. Hala, giro lasaian hiru saio eskainiko dira, urtarrilaren 26an, 27an eta 28an, 18:00etan, Klaret Antzokian. Aurkezle lanetarako Félix Linares telebistako lagun ezaguna izango dugu gurekin. Lehenengo elkarrizketan Diego San José gidoigilea izango da gonbidatua, eta bigarrenean, berriz, Óscar Ladoire aktore, zuzendari eta gidoigilea. Jardunaldi berezi hauen ukitu handia azken elkarrizketan etorriko da, gonbidatu sorpresa bat izango baitugu; antolatzaileek azken gonbidatuaren izena ez esatea erabaki dute. Zinema bera, zinemaren bitxikeriak eta istorioak gustuko badituzu, ez izan zalantzarik eta zatoz gozatzera.


4

Laburki

Balmasedako Ertzain-Etxea

Estortsio ekonomikoa Internet bidez Ertzaintzak jakinarazi digu Internet bidez estortsio ekonomikoak egiten ari direla. Biktimari, bere kontaktuen artean bideo eta irudi konprometituak zabaltzea nahi ez badu, dirua eskatzen zaio. Lehenengo harremana biktimak bere profila argitaratuta duen sare sozialen bidez egiten da. Talde kriminal horiek lagun-eskaera bidaltzen dute, Facebook sare sozialaren bidez. Eskaera onartu ondoren, estortsio-egileek biktimaren kontaktuetara jotzen dute eta orduan hasten da “adiskidetasunharremana”, zeina harreman zuzenagoa ekartzen duen, normalean Skype bidez. Fase horretan, emakume batek biktima konbentzitzen du biluztu dadin eta bideo erotikoa egitera animatzen du. Helburua lortzen duenean, komunikazioa moztu egiten da, berehala. Une horretatik aurrera, biktimei, 20 eta 30 urte bitarteko gazteei, estortsio egiten diete, eta dirua eskatzen diete, 100 eta 2000 euro bitartean, grabatutako bideoa beren kontaktuen artean zabaltzerik ez badute nahi. Ordainketa egitean, ez da estortsioa amaitzen. Adierazi behar da, gainera, konpainia espezializatuen bidez egin ohi direla, eta, hori dela eta, konpainia horiek arakatzea zaila izaten da; IP helbideak Boli Kostan, Marokon… izaten dituzte. Nahiz eta, salaketetan jasotzen diren datuen arabera, adin-tartea aurretik aipatu duguna den, komeni da ere nerabeak ohartaraztea horrelako delitu-jokaerez.

UdalBerriak

HAUTESKUNDEAK

HAUTESKUNDE OROKORRAK BALMASEDAN Abenduaren 20an, herritarrei deialdia egin zitzaien Legebiltzarrerako eta Kongresurako hauteskunde orokorretan botoa emateko. Balmasedan boto gehien jaso zituen alderdia EAJ izan zen berriz ere (% 35,10) eta gero Podemos (% 26,26; 1181 boto). Hirugarren postuan, Talde Sozialista geratu zen (702 boto, % 15,61), eta gero EH

Bildu (433 boto, % 9,63), PP (294 boto, % 6,54), Ciudadanos (132 boto, % 2,93) eta IU-UPEC (90 boto, % 2). Alderdi guztiek, PACMAk (27 boto, % 60) kenduta, botoak galdu zituzten, 2011ko hauteskundeekin erkatuta. Jakina denez, bai Podemos, bai Ciudadanos lehenengo aldiz aurkeztu ziren hauteskunde horietara; beraz, ezin di-

ra aurreko datuekin erkatu. 2011. urtearekin alderatuta, partehartzea jaitsi egin da; 4531 boto eman ziren orduan, eta 4475 oraingoan; abenduaren 20an % 75,71k eman zuen botoa. Nabarmentzekoa da abstentzio-kopuru handia (% 23,91). Boto zuriak % 0,88 izan dira, eta nuluak, % 2,37.

KONGRESUA

SENATUA

TRAMEINSA TRANSFORMADORE MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L. Metalgintza Burdina Altzairu herdoilgaitza Letoia Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58 Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

·Instalazioak ·Konponketak ·Aparatu sanitarioak ·Sukalde eta komunetako konponketak...

Telefonoa: 687 535 874

BALMASEDA


Urtarrila 16

OHIKO UDALBATZA

Urtarrileko osoko bilkura

Udalbatza Urtarrilaren 14an urteko lehenengo ohiko osoko bilkura egin zen. Ohi bezala, bilerari hasiera emateko 2015eko azaroaren 5ean eta 23an egindako bileretako aktak onetsi ziren aho batez. EH Bilduren abstentzioarekin, CLIren aurkako botoarekin eta EAJren eta Talde Sozialistaren aldeko botoekin, kredituen judizioz kanpoko aintzatespena onetsi zen, lanak burutu osteko ekitaldian aurkeztutako 1.858,31 euroko hiru fakturari dagokiena. Horrez gain, udaleko langileen lanbaldintzei buruzko proposamena onetsi zen, Talde Sozialistaren eta EAJren aldeko botoekin eta EH Bilduren eta CLIren abstentzioarekin. Udalhitz hitzarmena 2010etik luzatu da, hain zuzen ere administrazioko langileen lan-baldintzei buruzko maila altuagoan dauden arauak indarrean sartu zirenetik. EUDELek negoziazioak egiten jarraitu du joan den urtean, baina ez du sindikatuekin inolako akordiorik lortu. Osoko bilkuran aurkeztutako proposamenean EUDELek igorritako gomendioak jaso dira, hiru puntutan zehaztuta: produktibitate eta modernizaziorako funtsa (18.000 eurokoa) gaitzea 2016ko aurrekontu-proiek-

tuan, langile publikoei 2012. urteko aparteko ordainsaria ematea eta 2016ko ekitaldian ordainsaria % 1 igotzea. Gai-zerrendako laugarren puntua aho batez onetsi zen: Josefina Canibe Alavak egindako eskaera, onura publikoko 125. zenbakidun mendiaren emakida berrizteari buruzkoa (“AntuĂąanoâ€? ingurukoa). Ezohiko kasua da, izan ere dagoeneko burutu den baso-aprobetxamenduko emakidan dagoen lursaila da. Kasu horietan sailak emakidak berreskuratu ohi ditu, baina lursail horren birpopulaketaren helburua ez da produktiboa zentsu hertsian, izan ere hostozabalekin birpopulatuko da. Gainera eskatzaileak ordainduko ditu perimetroa ixteko eta lursaila garbitzeko gastu guztiak. Hori dela eta, berritzearen alde agertu dira. III. Berdintasun Plana ere aho batez onetsi zen. 2000. urtean onetsi zen Ekintza Positiboko I. Udal Planarekin, Balmasedan hasiera eman zitzaion genero berdintasuna lortzeko aro berriari. Une hartatik aurrera, udala hainbat ekimenekin eta erakunde arteko sareekin bat egiten hasi zen. 2004ko martxoan, jauzi kualitatibo

bat egin zen, izan ere Emakumearen Etxea inauguratu zen, udalak berdintasun-politikekin duen konpromisoaren sinbolo dena. 2010ean onetsitako II. Planarekin aurrerapauso garrantzitsuak lortu ziren kudeaketan eta baliabideen eskaintzan. Egintza horiek duela hamabost urte baino lehenago egin ziren, hortaz, gai honi dagokionez Balmaseda udalerri aitzindaria dela esan daiteke. Ibilbide horretan udal-eskumenen esparruan berdintasunaren aldeko jarduerak sartzea lortu da. Hasitako eginkizunari jarraipena emateko beharrezkoa da egindako bidea berrikustea, beharrizan berriak antzemanez, hala, 2015-2019ko Balmasedako Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Planean neurri ezin hobeak finkatzeko. Esan beharra dago Balmasedako Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plan hori Emakunderen diru-laguntzaren bitartez egin dela. Osoko bilkurari amaiera emateko eskaerak eta galderak egin ziren. EH Bilduk bi eskaera eta hogeita bi galdera egin zituen eta CLIk bi eskaera. Osoko bilkuren bideoak osorik ikus daitezke udalaren webgunean.

Lan-istripuan hildako balmasedar langileari buruzko Deklarazio Instituzionala Atzo, 2016ko urtarrilaren 11n lan-istripu baten ondorioz Balmasedako M..C. bizilaguna zendu zen Barakaldon. Gertakari honen aurrean, Balmasedako Udalak zera ADIERAZTEN DU: 1. Bizilagunaren heriotzak guztiz atsekabetzen gaitu eta familiarekiko

elkartasuna eta babesa agertu nahi ditugu. 2. Lan-istripu kopura eta langileen ziurtasun baldintzei eraso egin eta urratzen dituen edozein jardunbide salatu nahi dugu. 3. Familiari babesa azaldu baita behar dutenerako euren esku jarri ere.

4. Herritarrei kontzentrazio deialdien berri eman. Horiekin bat egiten dugu eta Balmasedako Udalaren babesa erakusteko bertan izango garela adierazi nahi dugu.

5

Laburki Hurrengo osoko bilkurak Hurrengo ohiko osoko bilkura martxoaren 3an egingo da, osteguna, 17:00etan, udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan (lehenengo solairua). Aurreikusi denez, 2016. urterako Aurrekontu Orokorrei hasierako onespena emateko ezohiko osoko bilkura lehenago egingo da, baina aldizkari hau bukatu den unean data zehatza ez da oraindik baieztatuta egon.

BalmasedaGurutzeta-EHU autobus linea berria Orain arteko garraio zerbitzuaz gain, urtarriletik aurrera Balmasedatik Gurutzeta eta EHUrantz abiatuko diren autobus lineak eskainiko ditu Bizkaibusek. Honako hauek dira autobus horien ordutegiak, astelehenetik ostiralera: Balmaseda-Gurutzeta 06:45etik 19:45era, orduro. Gurutzeta-Balmaseda 08:20etik 18:20era, orduro. Azken zerbitzua 20:20ean Balmaseda-EHU 06:45, 07:45, 11:45 eta 13:45ean. EHU-Balmaseda 13:10, 15:10, 18:10 eta 20:20ean.

KIUBen ordutegialdaketa Aurten, Kontsumitzaileari Informazioa emateko Udal Bulegoak (KIUB) ostegunero eskainiko du zerbitzua, 10:00etatik 14:00etara, udaletxeko bigarren solairuan. Hitzordua eska dezakezu aurretik, 946802990 zenbakian. Nabarmentzekoa da, halaber, zerbitzua hobetzeko, Kontsumobidek aplikazioa berritu duela oraintsu, kontsumo-kontsultak webaren bidez egiteko. Balmasedaren kasuan, helbidea: http:// bit.ly/1P2u04h.


6

Laburki

Nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroa Enkarterrialdek, Haziren, Europar Batasunaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaro batean parte hartzeko aukera eskaintzen dizu. Ikastaroa martxoaren 7an hasiko da eta 330 ordukoa izango da. Ikastaro teoriko-praktikoa izango da, ikasgelan eskola batzuk emango dira eta saio praktikoak ere egingo dira nekazaritza lurretan. Prestakuntza bisita teknikoekin osatuko da. Gainera, aldizka tutoretza saioak egingo dira taldearen eta parte-hartzaileen jarraipena ebaluatzeko.Ikastaro honen helburua langabezian dauden pertsonen lanbide-prestakuntza hobetzea da. Horrela, bide batez, parte-hartzaileek nekazaritza ustiapen ekologiko batean uztak jasotzen, kudeatzen, mantentzen eta produzitzen ikasiko dute. Bestalde, ingurumen balioak eta biodibertsitatea ere zaindu nahi ditugu, arrazoizko aprobetxamendua kaltetu gabe. Ikastaroa amaitzean, ikasleak prest egongo dira lehenengo sektorean lan egiten hasteko, modu ekologikoan. Mugi zaitez, plaza mugatuak daude eta. Informa zaitez 946109590 telefono-zenbakian.

UdalBerriak

INGURUMENA

BOSGARREN EDUKIONTZIAREN HARRERA ONA, ESKERRIK ASKO! Balmasedako udalak eskerrak eman nahi dizkizue bosgarren edukiontziaren sisteman parte hartu duten guztiei. Azken hilabeteetan egin dugun komunikazio-kanpainaren ondoren, esan dezakegu udalerriko 160 familiak baino gehiagok eman dutela izena hondakin organikoak biltzeko sistema berri honetan, baita euren jarduera kontuan hartuta mota horretako hondakinen sortzaile handitzat jotzen diren 20 dendak, jatetxek eta tabernak baino gehiagok ere. Udalak antolatutako komunikazio- eta sentsibilizazio-planak harrera bikaina izan du. Pertsona asko hurbildu dira kalean antolatutako informaziopuntuetara eta Kultur Etxeko saioetara, Super Organikoaren eskutik sistema berriaren onurak ezagutzeko, ekimenerako izena emateko eta birziklatzeko kita jasotzeko. Gainera, eskola-umeen hainbat taldek informazio-hitzaldiak izan dituzte, eta zaharetxean ere izan dira hitzaldiak. Bestalde, bisita pertsonalizatuak egin dira hondakin organikoen sortzaile handitzat jotzen diren denda, taberna eta jatetxeetara. Izena eman ez baduzu bosgarren edukiontzia erabiltzeko, garaiz zabiltza oraindik. Honako hauen bidez eman dezakezu izena:

•www.organikoabalmaseda.com bloga •946 800 000 telefonoa •organikoabalmaseda@gmail.com posta elektronikoa Oroigarri gisa… Zergatik bosgarren edukiontzia? Zati organikoak gure errefus-zatiaren % 40 inguruko pisua hartzen du gaur egun eta konposta egiteko erabil daiteke; besteak beste, nekazaritzan eta lorezaintzan erabiltzen da. Gainera, sistema horrekin, kostuetan aurrezten da, merkeago delako zati organikoa bereizita kudeatzea birziklatu ezin diren gainerako hondakinekin nahasita kudeatzea baino. Zer hondakin har ditzake edukiontzi marroiak? Egoskariak, frutak, barazkiak, pasta, landare-hondarrak, fruta-hezurrak, sukaldeko papera eta paperezko ezpainzapiak bota daitezke. Baina haragi-, arrain- eta itsaski-hondarrak, arrautza-azalak, gazta, animalientzako janaria, lurra, pixoihalak edo zigarrokinak ezin dira bota edukiontzi-mota horretara. GURE ARTEAN ESPERO ZAITUGU! Informazio gehiago lortzeko: www.organikoabalmaseda.com organikoabalmaseda@gmail.com 946 800 000

PROMOZIOAK

Oparitu Balmaseda Eguberriak dagoeneko amaitu diren arren, beti da opari bat egiteko une aproposa. Eta zer hobeto Balmaseda oparitzea baino? Zatoz Enkarturreko bulegora (Martin Mendia kalea, 2) eta gure hiribildua sustatzeko hainbat produkturen artean aukeratu ahalko duzu, denak prezio ezin hobean: -Whitesman boligrafoa: euro bat. -Pinturak: 2 euro. -USB erakuslea, 4GB: 8 euro. -Katilu berdea: 6 euro. Haurrentzako zira (neskato zein mutikoentzat): 7 euro. -Gizonezkoen jaka barrubiguna, itsas urdin kolorekoa: 42 euro. -Emakumeentzako jaka barrubiguna, urdin argi kolorekoa: 42 euro. Neska/mutilentzako zira: 15 euro. -Neska/mutilentzako solf selfa: 30 euro. -Neska/mutilentzako elastiko polarra: 5 euro. -Neska/mutilentzako kirol jertsea: 12 euro. -Haurrentzako kirol jertsea (neskato zein mutikoentzat): 10 euro. -Neska/mutilentzako kamisetak: 4 euro. -Neska/mutilentzako poloak: 8 euro.

Produktuetariko batzuk


Urtarrila 16

LANA

Enpleguko eta Ekintzailetza Solidarioko Anezka Programa Balmaseda izan da Enkarterrian Enpleguko eta Ekintzailetza Solidarioko Anezka Programaren lehenengo edizioa martxan jartzeko hautatu den herria. Anezka da langabezian dauden eta espiritu dinamikoa, konprometitua eta solidarioa duten langabeen talde heterogeneoa, borondatez eta kontraprestaziorik gabe sartzen direnak ekimen honetan. Horrela, entrenatzaile batek koordinatuta, beren gaitasunak sendotu, ezagutza kolektiboa sortu, ikusgai egin eta baterako helburua lortzeko lankidetzan dihardute: alegia, enplegua lortzea,

dela nork bere kabuz, dela besteren kontura. Programa honen hartzaileek honako baldintza hauek bete behar dituzte: adinez nagusiak eta langabeak izatea eta gure eskualdeko udalerrietan erroldatuta egotea. Jarduera nagusiak taldeko saioen, saio pertsonalizatuen –entrenatzailearekin–, enpresekiko zuzeneko harremanen eta tailerren bidez egingo dira, bai eta foroetan parte hartzearen eta horiek antolatzearen, ekintzailetza-bideen eta elkarteko boluntarioen laguntzaren bidez ere.

Saioak astean bost egunez egingo dira, 4 orduko jardunaldietan, otsailaren 1etik ekainaren 30era bitartean, eta 20ko taldean. Enplegu-bilaketa aktiboaren filosofia berri horrek oso emaitza onak ekarri ditu ezarri den leku guztietan. Izena emateko epea urtarrilaren 22an amaituko da. Udalean bertan eman dezakezu izena, edo online (http://lanzaderasdeempleo.es/formulario-de-inscripcion) edo Gueñesko Behargintza-Enkarturren (Enkarterri kalea 2). Argibide gehiagorako: 946801002.

7

Laburki

ELKARTEAK

Ez dakizu zure etorkizunean zer egin?

Iazko apirila amaieran sortu zenetik, Nos Unimos-Unissons Nous elkarteak gizarte eta kultura berdintasunik ezaren aurkako borroka, pobreziaren aurkako borroka (batez ere garatu gabeko herrialdeetan) eta familia unitateetan barne gatazkak konpontzearen alde lan egitea izan ditu ardatz. Sortzez Kongokoa izan arren adopzioz balmasedarra den Clementine Baza Bolak sustatzen du elkartea, eta taldea lanean hasi zenetik ekintza ugari egin ditu dagoeneko. Besteak beste, Munduko Emakumeak taldeko eta gure herriko emakumeekin topaketa bat egin zuen elkarteak, Emakumeen Mundu Martxa ezagutarazteko; horrez gain, Balmasedan premia larrian dauden herritarrentzako arropa eta oinetakoak jasotzeko to-

16 eta 30 urte artean badituzu eta ikasketak izan arren lanik aurkitzen ez baduzu, Euskadi Prestakuntza Fondoak prestakuntza jaso eta laneratzeko aukera eskaintzen dizu, Kualifikazio eta Enplegu Programa Integralari esker. Zein da zure arazoa? Ez dakizu zertan egin nahi duzun lan, eta ez duzu DBH bukatu? Ez kezkatu. Programa honetan orientazioa pertsonalizatua da; izan ere, pertsona espezialista bat zurekin elkartuko da, zu ezagutzeko eta zure bokazioaren arabera orientatzeko, nahi duzun lan esparrua aukeratze aldera. Horrela, erabat indartuko dituzu zure gaitasunak eta trebetasunak, zure indarguneak. Horrez gain, plan honetan eskaintzen den aukerari esker prozesua aberastu egingo da. Izan ere, zure profil eta interesen arabera diseinatutako prestakuntza jaso ahalko duzu; hau da, gustatzen zaizuna eta motibatzen zaituena ikasteko aukera izango duzu. Bukatzerakoan lan merkatura sartzeko prest egongo zara. Ez izan zalantzarik, izan zaitez zeure bizitzaren gidaria. Informazio gehiago jasotzeko edo izan dezakezun edozein zalantza argitzeko, deitu ezazu BalmaZ Gazteria Zerbitzura edo Gizarte Ekintzako Sailera. Zure etorkizuna zain daukazu.

Nos unimos-Unissons Nous elkartearen lehen urratsak

Elkartearen web orrialdea paketa bat ere antolatu zuen; orientazioa eta konpainia zerbitzua eskaini zuen; Bas-Kongo probintzian gizarte proiektu bat diseinatzen hasi da taldea, Lukulako ospitaleko Amatasun Atalaren funtzionamendua hobetzeko; pobreziaren aurkako borrokari buruzko hitzaldiak eskaini ditu; Balmasedako herritarrekin elkarlanean aritu da nekazaritza lanetan; brikolaje tailerrak egin dira; Afrikako herrialdeetan eguzki bidezko sukaldeen proiektu bat garatu du taldeak, Mugarik gabeko Ingeniariak elkartearekin batera; kultura anitzeko dantzen eta animazio gimnastikaren ikastaroak antolatu ditu; ezagutza trukatzeko meriendak, eta beste hainbat ekintza ugari. Elkartea gaztea den arren ibilbide oparoa egin du da-

goeneko. Taldekideek lanean jarraitzeko gogo bizia dute, Clementinek esan ohi duen moduan “mundua aldatzea” lortzeko, bai Balmaseda hobetzeko proiektuetan, bai munduko beste leku batzuetan laguntzeko proiektuetan ere. Hasiera-hasieratik Gurutze Gorria, Acnur eta Mugarik gabeko Ingeniariak elkarteekin lankidetzan ari da, baita pobreziaren eta berdintasunik ezaren kontrako borrokan ari diren beste talde batzuekin ere. Indarraren eta adorearen eredu tinkoa da taldea, eta zeuk ere parte har dezakezu, lagunduz. Informa zaitez elkartearen webgunean (http:// nosunimos-unissonsnous.com); nor diren, zer egiten duten eta nola lagun dezakezun aurkituko duzu bertan.


8

Laburki San Sebastianen omenezko meza Urtarrilaren 24an San Sebastianen omenezko meza tradizionala egingo dugu Kolitzako ermitan. Santuaren eguna urtarrilaren 20a da, baina hurrengo igandera pasatuko da interesa duten guztiak errazago joan ahal izateko. 12:00etan izango da. Mezaren ostean, tortoak eta txakolina dastatzeko aukera egongo da.

Erdi Aroko Azokan parte hartzea eta bertan eskulanak saltzea Aurten, 2016an, Erdi Aroko Azoka maiatzaren 7an eta 8an ospatuko da. Asteburu magiko horretan bisita egiten digun jendetzari produktuak eskainiz parte hartu nahi duten artisau guztiek otsailaren 15era arteko epea edukiko dute eskaera egiteko, aurreko edizioetan parte hartu bazuten ere. Eskaera Bulego Nagusietan bete behar da (udaletxeko lehenengo solairuan). Zalantzarik baduzu edo zehaztasunei buruzko informazioa nahi baduzu, jo Kultur Etxera.

Haurrentzako irakurketa kluba amaitu da Abenduaren 12an, neska-mutil talde handi batek udal liburutegiko ateak zabaltzeko hirugarren eta azken larunbataz gozatu zuen. Bi orduz, jolasteko, barre egiteko eta ikasteko aukera izan zuten Albantaren eskutik; besteak beste, eskulanak, margoak, bereziki hautatutako dinamikak eta ipuinkontalariak eduki zituzten, eta gurasoek ere parte hartu zuten. Haurrentzako irakurketa klub hirueledun honek interes handia sorrarazi duenez, urtarrilaren 16an, aldizkariaren edizioa itxita zegoelarik, beste topaketa bat antolatu zen. 6 eta 10 urte bitarteko neskamutilei zuzendutako klub honen helburua irakurzaletasuna bultzatzea eta liburutegira eta liburuen mundura hurbiltzea izan da.

UdalBerriak

KULTURA

Zinema Klaret Antzokian JOY Urtarrilark 22: 20:00etan. Urtar. 23: 19:30ean / 22:30ean. Urtarrilak 24 eta 25: 19:30ean. Generoa: Drama / Zuzendaria: David O. Russell/ Gidoia: Annie Mumolo/ Interpretazioa: Jennifer Lawrence, Bradley Cooper, Robert De Niro, Edgar Ramírez/ Joy filmak familia baten istorioa kontatzen du lau belaunaldiren bidez. Protagonista negozio-dinastia bat sortzea lortzen duen neska bat da, eta familiako matriarka bihurtzen da berezko eskubideagatik. Traizioa, desleialtasuna, xalotasunaren galera eta maitasunaren orbainak hurbileko komedia emozional bizi honen oinarriak dira; filma familia bateko benetako burua bihurtzeari eta mundu gupidagabe honetan negozio bat gidatzeari buruzkoa da. Familiaren barruan eta kanpoan, aliatuak etsai bihurtzen dira eta etsaiak aliatu. Bien bitartean, Joyk, bere barne munduarekin eta irudimen harrigarriarekin, aurrean duen ekaitza gurutzatzen du, aurre egin behar baitio.

LA QUINTA OLA Urtarrilak 29, 20:00etan. Urtarrilak 31 eta otsailak 1: 19:30ean. Generoa: Zientzia-fikzioa/ Zuzendaria: J. Blakeson/ Gidoia: Susannah Grant; Rick Yancey-ren eleberrian oinarrituta/ Interpretazioa: Chloë Grace Moretz, LIev Schreiber, Maria Bello, Maika Monroe, Ron Livingston, Maggie Siff, Nick Robinson, Alex Roe/ Lau eraso-bolada egon dira jarraian; bakoitza aurrekoa baino hilgarriagoa izan da eta Lurraren zati handiena sarraskitu dute. Beldurra eta mesfidantza gailentzen diren giro honetan, Cassiek alde egiten du, etsi-etsian bere neba txikia salbatzen saiatzeko. Bosgarren olatu saihetsezin eta hilgarriari aurre egiteko prestatzen den bitartean, Cassie gazte batekin elkartzen da; eta baliteke gazte hori bizirik irauteko itxaropen bakarra izatea… en n saila azk Ikuskizune de n e m aketen orduko ald o dag

Antzerkia: Sexpearemente Urtarrilean antzerkia itzuliko da Klaret Antzokira. Aukeratutako antzezlana urtarrilaren 30ean antzeztuko da, 20:00etan, eta Sexpearemente du izenburua. Antzezlanean konpainiaren ibilbidea kontatzen dira. SeXpeare konpainia beraren biografia barregarri eta zoragarria da, eta drama gogor bat komedia bihurtzen du: bizirauteko borrokatzen duen antzerki konpainia baten drama. SeXpeare, hemezortzi urte baino gehiagoko ibilbidearekin, metro karratu eskaseko agertoki txiki batean antzeztera behartuta dago. Tamaina horrek gaur egun kulturaren alorrean egiten diren murrizketa ekonomikoak eta artistikoak islatzen ditu. Konpainiako bi kideak, Santi Molero eta Rulo Pardo aktoreak, Santi eta Rulo pertsonaiak izango dira, eta egoera horretara heldu arte antzerkiaren munduan egindako bidaia antzeztuko dute. Horrela, kabaretean hasi zirenetik antzoki handietako garaietara eramango gaituzte, “oraingo kataklismora” heldu arte. Bidaia horretan fikzioa eta errealitatea nahasiko dira, egiak eta gezurrak. Pertsonaiek, egileek eta aktoreek antzerkiari buruz hitz egingo dute, eta batak besteari zera galdetuko diote: Lorcaren garezurra al da Hamlet gazteak eusten duena? Horixe guztia eta askoz gehiago, noski, umore askorekin edo hobe esanda, “Sexpearemente” estiloan. Ibilbidean zehar, “SeXpeare” konpainia 18 denboraldiz egon da Madrilen eta beste hainbeste bira egin ditu herrialde osotik. Ezagutza horrekin eta bere estilo bereziarekin, umorezko antzerkiaren alorreko konpainia garrantzitsua izatea lortu zuten. Sarrerak salgai daude jada, 6 euroan. Antzerkiaren egunean bertan, txartel-leihatilan, prezioa 8 euro izango da.


Urtarrila 16

Balmasedak Roberto Rodeti omenaldia egingo dio jaio zeneko mendeurrena dela-eta

Rodeten omenezko plaka Sinplea baina bihotz-bihotzez egindakoa, hari gustatuko zitzaiokeen bezala. Horrelakoa izan zen hiribilduak abenduaren amaieran Balmasedako herritarra izan zen Roberto Rodet Villari (1915-1989) eskainitako omenaldia; omenaldia bere jaiotzaren mendeurrenean egin zen. Abenduaren 23an, alabek, alkatea eta Kulturako zinegotziarekin batera, haren izena duen plaka bat ikusgai jarri zuten. Plaka horretan hitz hauek irakur daitezke: “Artista, arima, margolaria eta olerkaria”; horrez gain, bere esaldietako bat ere irakur daiteke plakan: “Soilak, zintzoak, zirrara produzitzen duenaren funtsak erakartzen nau”. Plaka bera jaiotako lekuaren fatxadan jarri da, San Severino plazako 5. zenbakian.

Lantokia Ondorengo egunetan, ateak zabaltzeko jardunaldiak antolatu ziren estudioa ikusteko; estudioa aipatutako plazako 8. zenbakian dago. Familiak arretaz zaintzen du lantokia eta artistak utzi zuen legez mantendu dute. Leihate handi bat dago eta bertatik Cadagua ibaia ikus daiteke; leihatearen ondoan mahai txiki bat dago, artistak denetarik egiteko erabili zuena: poema bat idazteko, baina baita iltze bat jartzeko ere. Hormetan artista polifazetiko honen zenbait koadro, eskultura eta tailu daude. Alabaina, Frantziatik eta Italiatik bidaiatu arren, inspiratzeko bere jaioterria nahiago izaten zuen. Aparteko altxor kultural hau Balmasedako historian ezkutatuta dago. Ana eta Cristina Rodetek, omendutako artistaren alaba eta proiektuaren

sustatzaileek, omenaldia egiteko babesa eman dieten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiete. Esan digute egun biziak eta politak izan direla, aitari eskainitako harrera eta errespetuagatik. Gainera, balmasedar askok ekimen honekin jarraitzeko eskatu diete, gure kultura-ondarea aberasten baitu. Esan beharra dago ateak zabaltzeko jardunaldiak espero genuena baino gehiago luzatu direla eta espero baino jende gehiago etorri dela. Roberto Rodet Villa gehiago ezagutu nahi duzuenoi bere familiak sortutako webgunera sartzea gomendatzen dizuegu: Rodetvilla.com. Era berean, gogorarazten dizuegu bere muraletako bat ikusgai dagoela Balmasedako udal liburutegia ohian, hau da, oraingo Nekazaritzako Eskualdeko Bulegoan.

GAZTERIA Har ezazu parte “BalmaZ Eraikitzen” Errezetak ikasle eta baldarrentzat BalmaZ Gazteria Zerbitzuak erabat aldatuko du programazioa prestatzeko modua, eta, horretarako, Balmasedako gazteekin eta elkarteekin elkarlanean aritu nahi du. Helburua gazteek eta gazteei lotutako elkarteek dituzten jakin-minak ezagutzea da, hasi berri den 2016. urte honetako programazioa prestatu ahal izateko eta gazteak gizartearen, kulturaren eta elkarteen garapenean inplikatzea lortzeko. Foro honetan parte hartu nahi baduzu, eta aisialdi eta denbora libreari, hezkuntza eta prestakuntzari edo gazteen enpleguari buruzko proposamenen bat baldin badaukazu, ez izan zalantzarik eta zatoz zure ideia kontatzera. Edozein une da aproposa Pio Bermejillo kaleko 19. zenbakian kokatutako gazteen lokalera etorri eta zure proposamena azaltzeko. Horrez gain, antolatu diren bi bileretan parte hartzera ere animatzen zaitugu: lehena gazteekin izango da (12 eta 30 urte artekoak) otsailaren 1ean, astelehena, 19:00etan, Kultur Etxean; bigarrena elkarteekin, taldeekin eta gurasoekin egingo da, otsailaren 2an, asteartea, 19:00etan, Kultur Etxean.

Ez dakizu arrautza bat frijitzen edo patata tortilla bat prestatzen? Jateko egin dezakezun gauza bakarra zer da, aurretik prestatutako janaria mikrouhin labean sartzea? Zure lagunekin egingo duzun hurrengo bazkarian edo afarian ondo gelditu nahi duzu? BalmaZ Gazteria Zerbitzuak 18 eta 30 urte arteko gazteen talde bat osatu nahi du, errezeta errazei esker pixka bat independenteagoak izaten eta plater eta postre errazak prestatzeko haien kabuz moldatzen ikasteko. Taldea hil bakoitzeko lehenengo asteazkenetan elkartuko da, Emakumeen Etxeko sukaldean, 18:00ak inguruan. Lehen bilera otsailaren 3an izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da BalmaZren lokalean (Pio Bermejillo kalea, 19). Lehen bilera horretako menua oraindik erabaki gabe dago, baina… Zer iruditzen hasteko patata tortilla eta hiru txokolatedun tarta prestatzen baditugu?

9

Laburki D ereduaren aldeko kanpaina Aurreko urteetan bezala, Euskara Zerbitzuak bat egin du “D Bitamina” informazio-kanpainarekin; kanpainaren helburua da D ereduaren berri ematea seme-alabak lehenengoz ikastetxeetan matrikulatzen dituzten aita-amei eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea. D ereduak hizkuntza-aniztasuna bermatzen du hezkuntzan, eta, aldi berean, bi hizkuntza jakiteak erraztasunak ematen ditu hirugarrena edo laugarrena ikasteko orduan, eta aukera anitzeko munduaren ateak irekitzen dizkigu. Balmasedako alkateak sinatutako informazio-gutunaz gainera, opari bat bidali da, eskolan hasten diren ume guztientzat eta gurasoen iritzia ezagutzeko galdesorta bat, bai eta gaiaren inguruan dituzten zalantzak eta kezkak jasotzeko ere. Galde-sorta aurkezten duten guztiak euskarazko produktuen zozketa batean parte hartuko dute.

Euskararen Txantxangorria Azken egunotan, txantxangorri barregarri bat ikusi dugu hainbat lekutan. Euskararen Txantxangorria da, Eusko Jaurlaritzaren proiektu bat. Proiektu horren bidez, modu atseginean eta dibertigarrian gonbidatu nahi gaitu Jaurlaritzak euskaraz hitz egitera. Bilatu txantxangorria eraikin publikoetan eta bizi euskaraz.

Euskarari eta kirolari buruzko hitzaldia Koikili Lertxundik eta Amaia Olabarrietak euskarari eta kirolari buruzko hitzaldia emango digute urtarrilaren 26an, arratsaldeko 17:00etan, kultur etxean, Iker Iglesias kazetariak aurkeztuta. Lertxundi eta Olabarrieta euskaldunak dira biak, eta ezagunak futbolari gisa eginiko ekarpen handiagatik. Euskara gailurrera eraman duten kiroleko bi izar ezagutzeko aukera izango dugu.


10

Laburki

Stop Zurrumurruak 2016an, Stop Zurrumurruak proiektua sustatuko dugu, jatorria dela-eta pertsonen arteko bizikidetza oztopatzen duten zurrumurru negatiboei eta faltsuei aurre egiteko. Zurrumurru batekin amaitzeko, garrantzitsua da nork bere buruari galdetzea heltzen zaion informazioa benetakoa ote den eta ez sinestea entzuten dugun lehenengo gauza. Hori dela eta, aldizkari honek hilero dauden aurreiritzi asko zalantzan jartzen dituzten datu objektiboak eskainiko ditu. Zalantzan jarriko ditugu hainbat baieztapen, besteak beste: etorkinek osasun-zerbitzuak saturatzen dituztela, espainiarrei lana kentzen dietela, eta abar, eta abar. Izan ere, aurreiritzi horiek guztiak ez dira benetakoak, datuak kontuan hartuta. Zalantzarik baduzu, hemen jaso dezakezu informazioa: Leticia@balmaseda. net.

UdalBerriak

GIZARTE EKINTZA

140.000 EUROTIK GORA GLLTARAKO Iaz udalak guztira 143.368,85 euro banatu zituen Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako (GLL). Eusko Jaurlaritzak 105.000 euro baino gehiagoko diru-laguntza bideratzen du zenbateko horietara, eta udalak 2015. urtean 37.707,85 euroko ekarpena egin zuen. Urteko lehen seihilekoan 57.696,12 euroko inbertsioa egin zen, eta bigarrenean, berriz, 85.672,73 eurokoa. Gizarte Larrialdietarako Laguntzak sei hilean behin eskatzen dira Balmasedan, hain zuzen ere apirilean eta urrian (urtean bi aldiz). Etxebizitzen oinarrizko gastuak ordaintzeko prestazio ekonomikoak dira laguntza hauek, esaterako hipoteka (soilik 12 hilabetez), alokairua, etxebizitzaren hornidurak (argia, ura, gasa…) eta

lehen mailako beharrizanak, adibidez arropa, elikagaiak, betaurrekoak edo herritarrentzat premiazkoak diren bestelako elementuak. Aurten 250 eskaera egon dira, 114 lehenengo seihilekoan eta 136 bigarrenean. Eskuragarri zegoen aurrekontuarekin ezinezkoa izan da eskatutako guztia ematea; horrenbestez, lehentasuna eman zaie etxebizitza eta horren horniduren gastuei, herritarrentzat ezinbestekoak direla ulertu baita. Egoera ekonomiko prekarioan egonez gero, edo diru-sarrera gutxi izanez gero, udaleko gizarte langileei kontsulta egin dakieke, egoera aztertzeko eta kasuan kasuko herritarrak prestazioak jasotzeko eskubidea duen ala ez zehazteko.

Las Laceras egoitzaren esker ona Abenduaren 11n, Balmasedako Las Laceras egoitza eta eguneko zentroko egoiliar eta erabiltzaileek haurren elikagaiak biltzeko eguna antolatu zuten, Virgen Milagrosa elkartearekin batera, gure herrian elikagaiak jasotzen dituzten familien taldea osatzen duten 190 haurren gosaria bermatzen laguntzeko. Bilketak erabateko arrakasta lortu zuen. Balmasedar ugari egoitzara hurbildu ziren elikagaiak eramateko; herritarrek ez ezik, Zallako Eroskik, Fabio Murga fabrikak eta Bilboko Mina del Morro haur eskolak ere ekimenarekin bat egin zuten eta elikagaiak bildu eta abenduaren 11rako zentro-

ra bidali zituzten. Proposatutako helburuak lortzeko sentsibilitate eta elkarlan giro polita nagusitu zen uneoro. Guztira janariz betetako 43 kutxa eta 600 litro esne jaso ziren; bertako egoiliarrek eta erabiltzaileek bildu eta antolatu zuten dena. Egitasmoari amaiera emateko, ekimenean parte hartu zuten hamalau egoiliar Virgen Milagrosa elkartearen egoitzara joan ziren abenduaren 30ean, jasotako elikagaien poltsak eskuz eta zuzenean entregatzeko kasuan kasuko familiei; familiak, berriz, seme-alabekin gerturatu ziren. Horrez gain, proiektuan parte hartu zuen gozo-denda batek oparitutako

Aldi baterako egonaldiak León Trucíos Egoitzan

INMIGRAZIOA

León Trucíos Egoitzak behin betiko egonaldian dauden adinekoen egoitzari zerbitzu osagarriak eskaintzen jarraitzen du. Hala, aldi baterako diru sarrerak egiteaz gain, lotan geratu gabe ere lortzen dira diru sarrerak. Izan ere, eskaintzen diren zerbitzu guztiak erabili ahal dira, baina egunez soilik. Informazio gehiago eskuratzeko deitu 946800601 telefono zenbakira, idatzi @fleontrucios.com helbidera edo jo Kubo kaleko 9. zenbakian dagoen egoitzara.

2016an, Udalak Immigrazio Plana eguneratuko du. Lehenengo hilabeteetan, datuak batuko dira, gure hiribilduaren diagnostikoa egiteko, eta, gero, etorkizunean zer jarduketa jarriko den martxan erabakiko da. Herritarren ekarpen guztiak izango dira ongi etorriak; beraz, edozein informazio edo iradokizun pozik jasoko dugu. Gainera, Udalak foroak eta bilerak antolatuko ditu, egindako aurrerapenen berri emateko eta gai horren inguruan dauden premien berri izateko. Zalantzarik baduzu edo iradokizunik egin nahi baduzu, hona idatz dezakezu: leticia@balmaseda.net. Elkarrekin urrunago iritsiko gara.

Immigrazio Plan berria

txokolatezko Papa Noel bat eta Eguberrietako beste goxo batzuk ere zozkatu ziren. Saria lau haur dituen familia batek eskuratu zuen; ziur gaude opariarekin ederki gozatu zutela. Las Laceras egoitzak eta Virgen Milagrosa elkarteak eskerrak eman nahi dizkio ekimen honetan izan zen jende guztiari, proiektuarekin bat egin eta bertan parte hartzeagatik. Esperientzia berriz ere martxan jartzea espero dute, premia larrian dauden familientzat onuragarria izan delako, baita egitasmoa garatu duten egoiliar eta erabiltzaileentzat ere. Mila esker denoi!

Amaitu da errefuxiatuen aldeko Enkarterri Solidarioa kanpaina Urtarrilaren 3an amaitu da errefuxiatu siriarren aldeko diru-bilketa, “Enkarterri Solidarioa: 1 € gehiegi ote da?” eskualdeko kanpainaren barruan. Gure udalerrian 276,65 euro batu dira. Diru hori Gurutze Gorriari emango zaio; erakunde horrek errefuxiatuen eremuetan lan egingo du, bai eta harrera-lekuetan ere, pertsona horiei etorkizun duina emateko. Eskerrik asko dohaintza eman duten Balmasedako herritar guztiei, bai eta Ostabali eta Balmadendari ere, beren inplikazioagatik.


Urtarrila 16

GABONAK Elikagaien Bankurako eskaera

Elikagaien Bankuko laguntza jasotzen jarraitu nahi duten edo lehenengoz jaso nahi duten pertsonek eskabidea bete beharko dute eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu, urtarrilean. Argibide gehiagorako edo zalantzarik edo eskabidearekin dudarik baduzu, Udalaren Gizarte Ekintza Sailera jo dezakezu (1. solairua) edo 946102491zenbakira deitu.

Gabonetako Apainduren Lehiaketako irabazleak

Sari banaketa Abenduaren 18an, Gabonetako Apainduren Lehiaketako epaimahaiaren erabakia ezagutu genuen. Hiru irabazleak honako hauek izan dira: Eva Otaola eta Uxue Rodríguez, “Papa Noel Alaska”rekin; María Aldama eta Andrea Haro, “Elurrezko panpina”rekin, eta Silvia Otaola eta Nahia Rodríguez, “Ángel Vienés”ekin. Zorionak!

KIROLA

Eider Merino hirugarrena Espainiako Ziklo-kros Lehiaketan Balmasedako kirol harrobiak txirrindularitza arloko garaipen arrakastatsuak eskuratzen jarraitzen du. Lorpen arrakastatsu horietako bat duela gutxi Eider Merinok Espainiako Ziklo-kros Lehiaketan eskuratu duen hirugarren postua izan da; Torrelavegan jokatu zen urtarrilaren 9an eta 10ean. Bizikletaren munduan dagoeneko izen handia duen kirolari honentzat postu bikaina da. Txapelketan, halaber, Enkarterriko Vicinay Cadenas-Lancor gizonezkoen taldeak ere emanaldi ona eskaini zuen, Jon Calvok bigarren postua eta Xabier Llamosasek laugarrena eskuratu baitzuten kadeteen mailan, eta Jon Polledok laugarren postua junior mailan. Zorionak! Horrez gain, David Puentek gizonezkoen elitezko kategorian parte hartu izana ere nabarmendu behar da.

Eider Merinoren merezidun hirugarren lekua

Imanol Mena euskal selekzioan estreinatuko da Azaroan aurreratu genuen bezala, Imanol Mena saskibaloiko jokalari balmasedarra euskal aurreselekziorako deitu zuten, berriz ere Bizkaiko selekzioarekin kadete mailako Euskadiko titulua lortu ostean. Urtarrilaren 3tik 7ra Imanolek Huelvan egindako Autonomia Erkidegoen Espainiako Lehiaketan parte hartu zuen bere estatus berriarekin. Taldeak ohorezko laugarren postua lortu du lehiaketan, Aragoi, Katalunia eta Madrilen atzetik. Espero dugu Menak selekzioarekin partida asko jokatzea eta aipatutakoa horietako lehenengoa besterik ez izatea.

Esker ona eta lizentziak

Balmasedako Txirrindularitza Elkarteak babesleei eta kolaboratzaileei eskerrak eman nahi dizkie, urtez urte eta baldintzarik gabe babesa emateagatik. Horiek guztiak gabe ezinezkoa izango litzateke gure herrian horrenbeste ekitaldi garrantzitsu antolatzea. Elkarteak, bidenabar, gogorarazi nahi du 2016. urteko federatuen lizentzietarako epea zabalik dagoela. Interesa duten pertsonek Kultur Etxeko lokalera jo ahalko dute astelehenetan 20:30etik aurrera.

11

Laburki Mendi Klubaren jarduerak Aurten, Balmasedako Mendi Klubak kirol honekin zerikusia duten irteerak eta beste jarduera mota batzuk eskaintzen jarraituko du. Otsailaren 28an, Cuchillón (2.222 m) mendira igotzera gonbidatzen zaituzte, Hijar mendilerroan (Alto Campoo, Kantabria), “Mendian hasteko” izena duen ikastaroaren barruan. Pirinioetarako bidaia bat antolatu dute Aste Santurako, eskiaz eta alpinismoaz gozatzeko. Martxoaren 24tik 28ra izango da, Jakan (Huesca); prezioa 200 eurokoa da 12 eta 30 urte bitartekoentzat eta 275 eurokoa gainerakoentzat. Apartamentua, 3 egunerako forfaita, bazkaria pistetan eta autobus zerbitzua barne daude. Eskiatzeko materiala ez dago barne; derrigorrezkoa da kaskoa erabiltzea, eta 16 urte baino gutxiagoko adingabeak tutorearekin joan behar dira. Mugi zaitez, plazak mugatuta baitaude. Alpinismoari dagokionez, Aspe (2.645 m) eta Anayet (2.574 m) mendien gailurretara igoko dira. 230 euroren truke (180 euro gazteentzako deskontuarekin), inskribatzen diren pertsonak bi izarreko hotel batean egongo dira mantenu-erdiko erregimenean. Horrez gain, beharrezko materiala emango zaie, eta autobus zerbitzua ere barne egongo da. Kasu honetan, parte hartzeko ezinbestekoa da adinez nagusia izatea. Informazio gehiago info@balmasedamenditaldea.net helbidean, Mendiko Etxean edo 946800646 telefono-zenbakian astearte eta ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara. Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak Aldapa, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801 752 Balmaseda

Imanol Mena

Decoraciones Javi


12

Laburki Masaje linfatikoa Urtarrilaren 21ean, masaje linfatikoko saioak eskainiko dira Emakumearen Etxean, goizean. Interesdunek hitzordua eska dezakete 946103099 telefonozenbakian. Saio horiek Berdintasun zinegotziak diruz lagundu ditu, eta 32 euro balio dute.

UdalBerriak

TURISMOA

URTERIK ONENA ENKARTERRIKO TURISMOARENTZAT

Doako Aholkularitza Juridikoaren ordutegia Berdintasun Arloak doako aholkularitza juridikoaren zerbitzua eskainiko du Emakumearen Etxean, honako ordutegi hauetan: -Urtarrilak 25: 09:30-12:30era -Otsailak 1: 16:30-19:30era -Otsailak 8: 09:30-12:30era -Otsailak 15: 16:30-19:30era

La Encartada Txapel-Museoak bere bisitak bikoiztu ditu Gure eskualdekoak izan ziren 2015ean bisitari gehien izan zituzten Euskal Herriko landetxeak, Aste Santua eta Gabon zahar egunari dagokienez. Gainera, turismoa % 8 hazi da aurreko urtearekin alderatuz gero. Horrela, Enkarterrin 1999. urtetik eman den turismoaren gorako joerari eutsi zaio. Horrez gain, gure inguruko atrakzio turistikoetan ere, oro har, bisitari kopurua igo egin da.

Datu batzuk oso esanguratsuak dira. Kontuan hartu behar da, tradizionalki, eskualdea bisitatzera datozen pertsonak eguneko irteera bat egitera datozela eta gauean ez direla hemen geratzen. Enkarterriko landetxeen okupazioa % 85ekoa izan da eta Euskal Autonomi Erkidegoko okupazioa % 70,5ekoa; beraz, ildo horretan egoerak hobera egin du. Gure lurral-

dera datozen atzerriko pertsonen kopuruaren igoera % 20 ingurukoa izan da eta igoera hori udako hilabeteetan eman da. Hamar pertsonatik bat beste herrialde batekoa da, eta Frantziatik, Erresuma Batutik eta Alemaniatik datoz gehienak. La Enkartada museoko bisitak bikoiztu egin dira, ia-ia. Halaber, turismorako interesgarriak izan daitezkeen beste gune batzuk ere hoberako joera izan dute, besteak beste, Gallartako Meatzaritzaren Museoa (% 30 baino gehiago) eta Karrantzako Karpin Abentura (% 10 inguru); Loizaga Dorreak urterik onenetariko bat bizi izan du egindako sustapenari esker. Bitxikeria gisa, esan dezakegu urrutiko lekuetako pertsonak etorri direla bisitan, hala nola Maurizio edo Madagaskarrekoak eta Latinoamerikako pertsona asko ere bai; horietako batzuen abizenak inguruko leku-izenak dira eta familiaren jatorria ezagutzera datoz.

HERRITARRAK Bideo-foruma

Gabonetako mahaierdikoen Lehiaketaren XVII. edizioaren irabazleak

Bideo-foruma: ”Ático sin ascensor” Urteko lehen bideo-forumerako, “Ático sin ascensor” filma aukeratu dugu; Diane Keaton eta Morgan Freeman dira protagonista. Filmak Brooklyngo apartamentu bat saldu nahi duen bikote nagusi baten bizitzako asteburu luze bat erakusten digu; bikoteak 40 urte eman ditu apartamentu horretan. Ruth irakaslea zen; orain erretiratuta dago. Alex artista da. Eskaintzak noiz etorri zain dauden bitartean, elkarrekin gogoratzen dituzte etxe horretan emandako urteak. Urtarrilaren 28an, hileko azken ostegunean, arratsaldeko 17:00etan izango da, Emakumearen Etxean. Eta, gero, filma taldean komentatuko dugu, askari eder batekin.

Lehiaketaren irabazleak

Gabonetan une goxoak bizi izan genituen eta horren adibide bat da Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak (AECC) antolatutako Gabonetako mahaierdikoen Lehiaketaren XVII. edizioa. Aurtengo irabazlea Pilar Salazar izan da, baina elkarteak beste bost sari banatu zituen, eta Eva Otaolak, Raquel Canibek, Ana Canibek eta Patricia Gutiérrezek aurkeztutako ma-

haierdikoak saritu zituzten, hain zuzen ere. Sari horiek eman ostean, gure hiribilduko saltoki kolaboratzaileek emandako gainerako opariak zozkatu ziren; horrela, parte-hartzaile guztiek izan zuten opariren bat irabazteko aukera. Aurten, guztira 22 mahaierdiko aurkeztu dira. AECC Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak eskerrak eman nahi

dizkie parte-hartzaileei eta opariak eman dituzten saltokiei: Estudio Decoración Gonzalo, Eroski supermerkatua, Joyería Relojería Antonio De Francisco, Los Gemelos taberna jatetxea, Las Piscinas jatetxea, Calzados Otxoa, Axa aseguruak, Balmaseda hipermerkatua, Amets fruta-denda, Mercería Mariví eta Moon Ile-apaindegia (María Oñoro).


Urtarrrila 16

Lana - Margolari, igeltsero, garbitzaile, karga edo deskarga lan eta abarren lana bilatzen duen gizona. 697563466. -Gerokultore arduratsua nagusiak edo haurrak zaintzeko, gauak barne. 650312244 (Idoia). - Arratsaldetan haurrak zaintzeko eta lehen hezkuntzako haurrei eskola partikularrak emateko prest dagoen neska. 654323341. Arratsaldez deitu, 16:00etatik aurrera. - Ekonomia berrien sistema duen enpresa nazionala negozio eta aseguruen gremio-saltzaileekin harremanetan jarri nahi da, baita beren ekonomia hobetu nahi duten pertsonekin ere. 699382673 edo 948921890. - Deustuko Unibertsitatean Ingeles Filologian lizentziaduna naiz, eta ingeles eta euskara eskolak ematen ditu. Banaka eta talde txikietan. Esperientzia handia dut. Interesdunek 682811646 zenbakira deitu dezakezue, 16:00etatik 18:00ak arte. - Eskola partikularrak ematen dira. DBH eta batxilergoa: matematika, fisika, kimika eta marrazketa teknikoa. Unibertsitatea: aljebra eta kalkulua, fisika, kimika, jariakinen mekanika eta marrazketa teknikoa. 617689452/ Eneko@posteo.de -Neska batek etxeko lanak edo garbiketa orokorrak egiteko eskaintzen du bere burua. Eskarmentuarekin. 691525763. -Gazte batek txatarra jasotzen du etxeetan, eta lonjak zein ganbarak garbitzen ditu. Seriotasuna. 618379335.

13

HERRITARRAK Errusiako neskato eta mutikoentzako harrera

2016ko udan Errusia eta Bielorrusiako neskato eta mutiko behartsuak hartuko dituen familia bila ari da Bilkarte. Aldi baterako harrera oraindik beharrezkoa den elkartasun modu bat da, eta urtez urte adingabe hauen osasunean eta garapen pertsonalean hobekuntza argia eragiten du. Urtean zehar umezurztegietan bizi dira, egoera txarrean dauden familiekin; muturreko klimarekin edo kutsatutako eremuetan bizi dira.

Aurtengo Eguberrietan 37 adingabe iritsi ziren Euskadira, Bikarteri esker. Baina oraindik gure laguntza behar duten haur ugari daude. Haur horietakoren bat hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan elkartearekin 605709019 telefonoan edo bikarte@yahoo.es e-mail helbidearen bitartez. Facebooken eta www.bikarte.com webgunean elkartasun kausa honi buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.

Balmaseda BHIk Iceberg programan parte hartu du Abenduaren 18an ICEBERG programan parte hartu duten ikastetxeei sariak banatzeko ekitaldia egin zen; bigarren hezkuntzako lehen urteetan ikasleen artean alkoholari ezetz esateko oinarri gisa alderdi emozionalak lantzen dituen ekimena da Iceberg programa. Balmaseda BHIk Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak sustatutako programa honetan parte hartu du Muskiz BHI eta Trapagarango Franciscanas de Montpellier ikastetxeekin batera; azken hori, gainera, bideoen lehiaketako azken irabazlea izan da.

Euskararen Eguna Balmaseda BHIn

Salmenta -Presio-eltze bat salgai butano gasa duen sukalderako edo sukalde elektrikorako. Prezioa adostu behar da. 946800707. -Garaje-partzela itxia salgai, tanatorioaren ondoan. 615740171 -Enkarterriko kiwiak salgai. 946801900. -Guztiz eraberritutako etxebizitza salgai San Ignacio auzoan; hiru logela, sukalde-jantokia, bainugela, jaki-tokia eta balkoia. Dena kanpokoa.Aparkaleku ona eta prezio ona. 654571128 - Garaje-partzela irekia alokatzen da Felix de la Torre kalean (BBK atzean). Agintearekin. 639511791. -Bazkide bonua lagatzen da Bilbao Basketen denboraldi honetarako, eserleku ona, aldagelen tunelaren irteeraren ondoan eta Balmasedako jendez inguratuta. Ohiko denboraldi osoa hartzen du barne, eta opari gisa, EUROCUParen lehenengo fasearen partidu guztiak. 210 euro. 667486586. -Lursaila eta txokoa dituen etxetxo bat saldu edo alokatzen da Espinosa de los Monterosen. 650312244 (Idoia). -100 m2-ko lonja saltzen edo alokatzen da Enkarterri etorbidea 56. 944434247.

Alokairua -Garajea alokatzen da El Arroyo kalean . 637745371. -Baster taberna alokatzen da El Calvario kalean. 656791542 /620814619 -Logela errentan Balmasedako hirigunean. 656710411. -Garajea Magdalena kalean, Gizarte-segurantzatik hurbil. 50 euro. 645700597.

Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu zen, eta ospakizunarekin bat egiteko Balmaseda BHIk jarduera bereziz osatutako egutegi bat egitea erabaki zuen. Eguna hasteko, batxilergoko bigarren mailako ikasleak udalerriko beste bi ikastetxeetara hurbildu ziren, Mendia Eskolara eta Zubi Zaharrara Ikastolara, ipuinak kontatzeko. Euskaraz, jakina. Han batxilergoko lehen mailako gazteekin elkartu ziren, eta jaiarekin jarraitzeko hainbat dantza egin zituzten denen artean. Eguerdian udaletxera gerturatu ziren, alkatea eta udal langileak agurtzeko, dantza bidez oraingoan ere. Bukatzeko, Aitor Arrutik, Beñat Amezagak, Ander Urzelaik, Leire Portugesek eta Xabier Mardonesek bertsolaritza saio bat eskaini zuten Klaret Antzokian. Gaiak ikasleek beraiek prestatu zituzten, hain zuzen ere Hegoi Puentek, Asier Fernándezek, Idoia Fernándezek eta Irune Izagirrek. Zinez egun berezia izan zen, eta euskara izan zen ardatz.

Jarduerak Erretiratuen Klubean Erretiratuen Klubak jarduerak egiten jarraituko du hasi berri dugun urte honetan. Jakinarazi digute urtarrilaren 28an bilera nagusia egingo dutela Klubaren lokaletan, 18:00etan. Gai-zerrendak honako hau hartzen du barne: aurreko bileraren akta onestea, kontuen egoera 2015eko abenduaren 31n, 2016. urterako aurreikusitako jarduerak eta galdeeskeak. Otsailaren 7an, txokolatada bat eskainiko dute eta dantzak egongo dira, zuzeneko musikarekin 17:00etatik aurrera.

Otsailaren 9an, Inauterietako asteartean, berriz antolatuko dute Tostaden Lehiaketa tradizionala, 17:00etan. Klubak, Baños de Fitero eta Imsersorekin batera, bidaia bat prestatu du, 10 egunekoa, martxoaren 14tik 23ra bitartean, Nafarroako Fitero udalerrira. Bidaiaren barnean honako hauek sartzen dira: joan-etorria, pentsio osoko erregimena eta hiru tratamendu termal egunero. Prezioa 367 euro da. Eman izena Nagusien Etxean, urtarrilaren 25a baino lehen.


14

UdalBerriak

Urtarrila 16

Agenda

Entrega de premios del XXXII Concurso de Escaparates de Bizkaia Bizkaiko XXXII. Erakuslehioen Lehiaketaren sari-banaketa

Bestelakoak

Nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroa: martxoaren 7an, Enkarterrialde. Baテアos de Fiterora bidaia: martxoaren 14tik 23ra, Nagusien Etxea. Eskia eta mendizaletasuna: martxoaren 24tik 28ra, Mendi Kluba.

Udaltzaingoak aurkitutakoak Urtarrilaren 14an, Udaltzaingoak honako hauek aurkitu ditu: giltzak, betaurrekoak eta sakeleko telefonoa.

Kzgunea Urtarrilean, KZguneak goizez irekiko ditu ateak, 09:00etatik 13:00etara. Ikastaroak eta mintegiak: -Facebook: urtarrilaren 25etik 29ra, 09:00etatik 11:00etara. -Wordpress (sortu zure gunea): otsailaren 1etik 17ra (urruneko prestakuntza).

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ツコF 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37

Enplegu Anezka inskripzioa: urtarrilaren 22ra arte, udaletxean. Salmenta inskripzioa Erdi Aroko Azokan: otsailaren 15era arte, udaletxean. Masaje linfatikoa: urtarrilaren 21ean, goizean, Emakumearen Etxean Zinema Joy: urtarrilaren 22an, 20:00etan; urtarrilaren 23an, 19:30ean eta 22:30ean; urtarrilaren 24an eta 25ean, 19:30ean, Klaret Antzokian. San Sebastianen omenezko meza: urtarrilaren 24an, 12:00etan, Kolitzan. Doako aholkularitza juridikoa: urtarrilaren 25ean eta otsailaren 8an, 09:30etik 12:30era; otsailaren 1ean eta 15ean, 16:30etik 19:30era, Emakumearen Etxean. Euskarari eta kirolari buruzko hitzaldia: urtarrilaren 26an, 17:00etan, Kultur Etxean. Nik irakatsiko dizut zuk irakasten badidazu: urtarrilaren 26an, 27an eta 28an, 18:00etan, Klaret Antzokian. Bideo foruma, テ》ico sin ascensor: urtarrilaren 28an, 17:00etan, Emakumearen Etxean. Erretiratuen Klubaren bilera nagusia: urtarrilaren 28an, 18:00etan, Nagusien Etxean. Zinema La Quinta Ola: urtarrilaren 29an, 20:00etan; urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean, 19:30ean, Klaret Antzokian. Antzerkia, Sexpearemente: urtarrilaren 30ean, 20:00etan, Klaret Antzokian. BalmaZ Eraikitzen bilerak: otsailaren 1ean eta 2an, 19:30ean, Kultur Etxean. Ikasle moldakaitzentzako errezetak: otsailaren 3an, 18:00etan, Emakumearen Etxean. Txokolatada: otsailaren 7an, 18:00etan, Nagusien Etxean. Tostada lehiaketa: otsailaren 9an, 17:00etan, Nagusien Etxean. Cuchillテウnera igoera: otsailaren 28an, Mendi Kluba. Ohiko osoko bilkura: martxoaren 3an, 17:00etan, Osoko Bilkuren Aretoan


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.