Txantxangorri 6

Page 13

6. alea | 2012ko maiatza

Sakonean

13

Larraulgo guraso eta ikasleak inaugurazio egunean eskolako eskulturaren ondoan.··· Núñez tuzten gutunak, kantak, poesiak, etab. sartzen joan dira eta bildutako guztia festaren baitan antolatuko den erakusketan jarriko da. Hor zintzilikatuko dira ere eskola bakoitzak urtemuga ospatzeko antolatu duten 25 mendi gailurretan ateratako argazkiak. Hauetaz gain, ikasleek ikasturtean beren eskolaren historia landu dute eta Eskola Txikiei buruzko dokumentala ekoiztu du Eskola Txikietako Guraso Elkarteen Koordinakundeak, maiatzaren 22an aurkeztuko dena.

Herri txikien arima Eskola Txikiak landa eremuetako herrietan daude eta bertako eguneroko bizitzan zuzenean parte hartzen dute. Udalek, gurasoek eta irakasleek eskola aurrera ateratzeko lan egiten dute. Adin ezberdinetako ikasleek

osatutako talde txikitan ikasten dute, naturarekin harremanean eta elkarbizitzako baloreak jasoz. Gurasoek parte hartze zuzena dute Eskola Txikietan. Larraulgo Murgil Guraso Elkarteak ondo ezagutzen ditu semealabak herrian bertan ikastearen zailtasunak. Horregatik, Antton Amonarriz Kulturgunea beraiek garbitzen dute eta Udalak kanpoko enpresa bati bezala ordaintzen die. Diru-sarrera horrekin hainbat zerbitzu mantentzen dira, besteak beste, goizeko zaintza, eskolaz kanpoko ekintzak, psikomotrizitate gela, baratzea, eta abar.

Eskola Txikien Jaieguneko egitaraua 10:00 Txupinazoa 10:00-12:00 Eskulanak eta tailerrak (8-12 urtekoentzat) 11:30-13:00 Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldi berezia 13:30 Ekitaldi nagusia eta testigu aldaketa 14:00 Euskolabel bazkaria 15:00-16:30 Gorritiren zezenak eta pottokak 18:00 Kupela taldearekin erromeria Egunean zehar: - Puzgarriak - Idiak gurdiekin - Eskola Txikiei buruzko dokumentalaren proiekzioa eta Larraulgo Eskola Zaharraren erakusketa Ekomuseoan.

������������������������

��������� ������������������ �������������������

������ ���������������� ��������������� ��������������

������������������������������������ ������������ �����������������


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.