ON3

Page 15

o012_on

21/7/04

13:37

Página 4

frankismoanagusia salaketari jarraiki. “Udaltzainak adierazi zuenez, Manzanas hil zuten egunean herriko tren geltokian ikusi omen ninduen, oso urduri eta zain. Akusazioaren arabera, Manzanas hil zuenak Irunen trena hartu eta Oreretan jaitsi behar zuen, ondoren nik gordeleku batera eramateko”. Sarasolak, baina, akusazioa ukatu du irmoki: “Garai hartan, auto bat erostea oso garestia zenez, autoa erosteko banku-letrak abalatu nizkion udaltzain horri. Eta berak ni salatu ninduen, ni espetxeratzeko eta, horrela, zor zizkidan banku-letrak ez ordaintzeko”. Edonola ere, berriz ere espetxeratu eta 1968ko Gabonak arte Martuteneko espetxean izan zen Sarasola. “Baina Donostiara etorri zen apezpiku berri bati esker, preso ginen asko libre utzi gintuzten. Ni neu baldintzapeko askatasunean atera nintzen, epaiketaren zain”. Pozak, ordea, ez zuen luze zuen: handik gutxira berriz ere atxilotu, eta beste zazpi hilabete egin zituen preso. 1971n, berriz, Manzanasen aferarengatik epaitu eta urte eta erdiko zigorra jaso zuen. Aurretik auzi beragatik sei hilabete beteak zituenez, gainerako zazpi hilabeteak betetzeko sartu zuten espetxean. “Martutenen egun gutxi egin nituen orduan, eta berehala Palentziako kartzelara eraman ninduten”. 2001ean bosgarren aldiz atxilotua izan zen oreretarra; oraingoan Guardia Zibilaren esku, eta bost egun egin zituen Madrileko Tres Cantos komisaldegian. Sarasolak frankismoan espetxean pasatako denboragatik egin zuen diru laguntza jasotzeko eskaera; eta baita dirua jaso ere. “Pozik nago, kobratu dudalako. Baina frankismoak eragindako kaltea ezin da konpondu. Hark eragindako bihotz-mina eta kezkak ez dituzte ordaindu, ezta kalte ekonomikoak ere. Nire kasuan, denda bat nuen, hiru langilerekin, eta denda pikutara joan zen. Eta orain jasotako dirua zerbait sinbolikoa da”.

Iritzia

Ander Leon Historialaria eta historia irakaslea da. Frankismoko biktimen kalte-ordainen auzia sakonean jarraitu du.

Bigarren zigorra z dut ukatuko Eusko Jaurlaritzaren asmo ona. Frankismoan preso egon zirenei kalte-ordainak pagatzea bidezko erabakia iruditzen zait. Modua da kezkatzen nauena: publizitate ikaragarria erabili zuten eskaintza zabaltzeko, gutunontzietara eskuorri bana bidali zuten egitasmoa azalduz eta Madrazoren ohiko prentsaurrekokeriak ere berria zabaltzera lagundu zuen. Adineko jende askoren ilusioa piztu zuten. Beraien bizipen latzek nolabaiteko aitorpena izango zuten. Beranduegi, kasu gehienetan; baina tira, hobe da hori, inoiz ez baino. Hasierako ilusioa pasa eta gero hasi ziren oztopoak. Lehenengoa, eta nire ustez oinarrizkoena, epe bat zehaztearena da. Nola da posible, 65 urte pasa eta gero, hilabete batzutako epean egin behar izatea ala, bestela, eskubide guztiak galtzea? Burokratak beti burokrata. Bigarren oztopoa ere burokatrikoa. Agiri ofizialak eskatzearena, alegia. Non egongo dira paper horiek? Gerra bati buruz ari gara. Ez zegoen dokumentazio zentro fidagarririk, eta kasu gehienetan paperak galduta daude. Bakar batzuk artxibategi milit arret an daude, baina nola lortu? Urtetako lana beharko da artxibategiak txukuntzeko eta antolatzeko. Tamalez, 36ko Gerra bizi zuenak ez du lan hori bukatuta ikusiko. Zergatik ez dira onartzen bestelako dokumentuak, argazkiak edo eta zin egindako lekukoen testigantzak? Hirugarren oztopoa, mingarriena akaso, lan batailoietan emandako denbora soldaduska bezala kontatzearena izan da. Frankismoaren esklaboak soldaduska egiten! Batallón de Trabajadores-etako bizi baldintzak kartzeletakoak baino gogorragoak izan ziren kasu askotan; gainera, askoren kasuan, kontzentrazio esparruetatik pasa ondoren iritsi ziren batailoi horietara.

E

EMAITZA? Zein da oztopo hauen emaitza? Eskarien %75ari ezezkoa ematea. Zenbakiak hotzak dira, baina epez kanpo aurkeztu duen bati, agiri bat falta duen bati edo trabajadore bati kalte-ordaina merezi ez duela esatea zenbateraino izan daitekeen mingarria ezin da neurtu. Ez dut errekonozimendu hau diruagatik eskatu duen preso ohi bat bera ere ezagutzen. Guztiontzako sosik ez badago –eztabaidagarriabestelako omenaldi mota egiterik badago: ikurren bat, diplomaren bat, errekonozimendu gutuna… Onartezina dena da edadetu hauek iruzur egiten saiatu izan den banda baten antzera uztea, ukapen hotz batekin. Oroimena eta omenaldia iragarri zutenek haserrea eta malkoak ekarri dituzte. Preso ohiei bigarren zigorra ezarri diete. 15


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.