08 ZIO Klima Aldaketa

Page 1



KLIMA-ALDAKETA GLOBALAREN ZIENTZIA ETA POLITIKA EZTABAIDARAKO GIDA

ANDREW E. DESSLER EDWARD A. PARSON

ZIENTZIA IRAKURLE ORORENTZAT


Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, eta, halaber, informazioa berreskuratzeko baliabide mekaniko, fotokimiko, magnetiko, elektrooptiko edo fotokopiak erabiliz erregistratzea eta zabaltzea, jabeek aldez aurretik eta idatziz emandako baimenik gabe.

Babesleak

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, UNIVERSIDADES E INVESTIGACIÓN

Diseinua eta azala: Antton Olariaga Begirale teknikoa: Arturo Elosegi Hizkuntza-begiralea: Itziar Laka © 2008, itzulpena: Iñaki Iñurrieta © Andrew E. Dessler & Edward A. Parson, 2006 The Science and Politics of Global Climate Change, Cambridge University Press © ehupress, 2009, Klima-aldaketa globalaren zientzia eta politika ehupress. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuaren marka bat da ISBN: 978-84-9860-211-1 Lege gordailua: BI-843-09 Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop. Zurbaran, 2-4, 48007 Bilbao Inprimatzea: Itxaropena, S.A. Araba Kalea 45, 20800 Zarautz (Gipuzkoa)


Aurkibidea

Hitzaurrea. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

7

1. Klima-aldaketa globala: ingurumen-arazo berria . . 11 1.1. Klimari eta klima-aldaketari buruzko oinarrizko informazioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 20 1.2. Klima-aldaketaren politikari buruzko informazio osagarria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 29 1.3. Liburuaren plana . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 38 2. Zientzia, politika eta zientzia politikan . . . . . . . . . . 41 2.1. Ekiteko arrazoiak: adierazpen positiboak eta adierazpen normatiboak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2.2. Zientziak nola funtzionatzen duen . . . . . . . . . . . . . 2.3. Politika eta debate politikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . 2.4. Zientziak eta politikak topo egiten dutenean . . . . . . 2.5. Kaltea mugatzea: zientzia-ebaluazioen egitekoa . . . . 2. kapituluaren osagarri diren irakurgaiak . . . . . . . . . . . .

42 51 70 77 84 91

3. Klima-aldaketa: egungo ezagutza zientifikoa eta ziurgabetasunak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 93 3.1. Aldatzen ari al da klima?. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 94 3.2. Giza jarduerek al dute Lurra berotzearen erantzukizuna? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 126


6

KLIMA - ALDAKETA GLOBALA

3.3. Zer aldaketa espero ditzakegu etorkizunean? xxi. mendean zehar izango den klima-aldaketa iragartzea. . . . 3.4. Zein izango dira klima-aldaketaren inpaktuak?. . . . . 3.5. Ondorioak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 3. kapituluaren osagarri diren irakurgaiak . . . . . . . . . . . .

142 152 163 165

4. Klima-aldaketari buruzko debate politikoa: inpaktuak eta eman daitezkeen erantzunak . . . . . . . . . . . 169 4.1. Inpaktuak eta moldaerak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 4.2. Igorpenak eta moteltze-erantzunak . . . . . . . . . . . . . 4.3. Dena bilduz: moteltzearen eta moldatzearen onurak eta kostuak konparatzen . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 4.4. Hirugarren erantzun mota: geoingeniaritza . . . . . . . 4.5. Ondorioa: politika-jardunbideen hautuak ziurgabetasunaren pean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 4. kapituluaren osagarri diren irakurgaiak . . . . . . . . . . . .

170 180 220 232 234 236

5. Oraingo geldialdia eta aurrerapausoak . . . . . . . . . . 239 5.1. Klima-aldaketaren politika: gaur egungo jarrerak . . . 5.2. Klima-aldaketaren politika: ekitearen kontrako argudioak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5.3. Oraingo debate politikoa: ezagutza zientifikoaren erabilera eta ziurgabetasuna . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5.4. Beraz, zer egin behar litzateke? Aukera nagusiak eta erantzun eraginkor baten osagaiak. . . . . . . . . . . . . . 5.5. Ondorioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 5. kapituluaren osagarri diren irakurgaiak . . . . . . . . . . . .

239 245 252 287 327 331

Eranskina . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 335 Glosategia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 341 Kontsultarako irakurgaiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 347 Aurkibide analitikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 353


Hitzaurrea

Kyotoko Protokoloa, gizakiak klima-aldaketa globalean egin ekarpenak mugatzeko nazioarteko lehen ituna, 2005eko otsailean sartu zen indarrean. Mugarri horrekin, klima-aldaketa globalean eragina duten berotegi-gasen igorpenak murrizteko betebehar lotesleak indarrean jarri ziren munduko herrialde industrializatu gehienetan. Gertaera horrek, halaber, sakondu egin ditu munduko herrialdeen artean ziren zatiketak, ia hamarraldi batean haziz joan ondoren. Zatiketarik nabarmenenaren arabera, alde batean herrialde industrializatu aberats gehienak daude, Europar Batasuna eta Japonia buru direla, Protokoloarekin bat egin baitute, eta beste aldetik Estatu Batuak (herrialde industrializatu aberatsen artean, Australiak baizik ez du bat egin harekin), ukatu egin baitute Protokoloa, bai eta berotegi-gasen igorpenak mugatzeko epe laburreko beste proposamen batzuk ere. Are Kyotorekin bat egin duten herrialdeen artean ere, alde handiak daude batzuek eta besteek igorpenak mugatzeko hartu dituzten neurrien seriotasunean eta epeetan, eta, ondorioz, eskaturiko murrizteak lortzeko dituzten aukeretan. Bada beste zatiketa handi bat herrialde industrializatuen eta garabidean direnen artean. Kyotoko Protokoloak herrialde


8

KLIMA - ALDAKETA GLOBALA

industrializatuei baizik ez die eskatzen igorpenak murriztea. Ez Protokoloak ez Klima Aldaketari buruzko Konbentzio Markoak —lehenagoko itun bat— ezartzen dute inolako betebeharrik garabidean diren herrialdeek beren igorpenak muga ditzaten. Horixe gertatu da eztabaidagai zorrotzenetako bat Protokoloari buruz; oso eztabaida beroa, Protokoloak 2008-2012 aldirako baizik ez baititu kontrolatzen herrialde industrializatuen igorpenak. Orain dagoen bezala, ez dauka politika edo betebehar jakinik 2012tik aurrera, ez herrialde industrializatuentzat ez garabidean direnentzat. Kyotoko Protokoloa klima-aldaketari emandako erantzun zehatz baterako lehen urrats xume bat bada ere, funtsean ez da izan aurrerapenik gizakiaren eraginez gertatzen ari diren klima-aldaketak mantsotzeko, geldiarazteko edo alderantzikatzeko beharko diren aldaketa handiago eta epe luzeagokoak negoziatzean. Zatiketa politiko horiek sakondu ahala, klima-aldaketaz dakigunari buruzko argudio publikoak ere berotuz joan dira. Baliteke klima-aldaketa orain arte ikusi dugun ingurumen-arazo liskartsuena izatea. Albisteetan edo politika-debateetan arazoaren arrastoari jarraituz gero, han azalduko dira klima aldatzen ari delako edo ez delako argudioak, giza jarduerak ari ote diren edo ez aldaketa eragiten, zenbat eta zein laster aldatuko ote den etorkizunean, zein handi eta zein larri izango ote diren inpaktuak, eta zer egin daitekeen —zein kosturekin— hura mantsotzeko edo geldiarazteko. Eztabaida biziak dira horiek, asko baitago jokoan. Baina eztabaida horietan zera gertatzen da harrigarri, are kezkagarri: desadostasun publiko garratzak izaten direla tartean, politikarien eta iruzkingileen artean, eta baita zientzialarien artean ere, ustez zientzia-ezagutzaren arazo garbiak diruditen puntuei buruz.


HITZAURREA

Liburu honetan, klima-aldaketari buruz orain erabiltzen diren argudio zientifiko eta politikoak argitzen saiatuko gara. Lehenik, klima-aldaketaren zientzian debatearen muina osatzen duten zientzia atmosferikoaren arazoak jorratuko ditugu. Gaur egun klima-aldaketari buruzko zientzia-ezagutza eta ziurgabetasuna berrikusiko ditugu, eta debate publiko eta politikoan nola erabiltzen diren, eta debate politikoaren eta zientifikoaren arteko truke-eraginak aztertuko ditugu. Hain zuzen, galdetzeko ea nola litekeen klima-aldaketari buruzko debatea hain liskartsua eta hain nahasia izatea, partaide askok diotelarik beren argudioak zientzia-ezagutzan oinarritzen dituztela. Ondoren, zabaldu eg ingo dugu ikuspeg ia, eta klima-aldaketak izan ditzakeen inpaktuak eta eskura dauden erantzunak jorratuko ditugu: garatu edo erabil daitezkeen aukera teknologikoen aldetik, eta har daitezkeen politiken aldetik. Alderdi horiei eta klimaren zientziari dagokienez, oraingo ezagutza berrikusiko dugu, eta ekintzan dituen inplikazioak aztertuko, eta nola erabiltzen den debate publikoan eta politikoan. Azkenik, bateratu egingo ditugu zientzia, teknika, ekonomia eta politikako argudio horiek, eta oraingo ez atzera ez aurrera honetatik irteteko bide baten nondik norakoak aurkeztuko ditugu. Liburua irakurle ikasi baina ez espezialista direnei zuzenduta dago. Fisikan, kimikan edo Lurraren zientzian ikastaro bat edo beste egitea lagungarri gerta daiteke azalpenekin erosoago sentitzeko, baina ez da beharrezko. Ez dugu maila altuagoko ezagutza jakinik eskatzen, grafiko bat irakurtzeko gaitasuna izan ezik. Liburua egokia da uniber tsitateko ikastaroetan ingurumen-politikari buruz edo zientzia eta politika publikoari buruz klima-aldaketaren kasu-azterketa xehe baten osagarri izateko. Oro-

9


10

KLIMA - ALDAKETA GLOBALA

bat, baliagarri behar luke politika-debateetan zientzia nola erabiltzen den —zuzen eta oker— ulertu nahi duten zientzialarientzat ere. Jende askok lagundu du egitasmo hau burura irits dadin. Eskuizkribuari iruzkin lagungarriak egin dizkiote David Ballon, Steve Porter, Mark Shahinian eta Scott Siff-ek, bai eta Columbia Britainiarreko Unibertsitateko, Michigango Unibertsitateko Osasun Publikoko Eskolako, eta Michigango Uniber tsitateko Zuzenbide Eskolako mintegiko partaideek ere. A. E. D.k NASAk Maryland-eko Unibertsitateari eman Ikertzaile Berrien Egitasmoaren laguntza jaso du egitasmo honetarako, bai eta Maryland-eko Unibertsitateko Meteorologia Saileko eta Informatika, Matematika eta Zientzia Fisikoen Fakultatekoena ere. Eskerrak laguntza horien guztiengatik. A. E. D.k bereziki aipatu nahi ditu David Dessler irakaslearen ekarpenak, libururako lehen ideia asko garatzeko edo zorrozteko bide izan diren eztabaidengatik.


1 Klima-aldaketa globala: ingurumen-arazo berria

Azken hamarraldiotan agertu diren ingurumen-gaien artean, klima-aldaketa globala da larriena eta kudeatzen zailena. Larriena da, ekar litzakeen kalteen tamainagatik. Gure gizartearen eta ongizatearen alderdi asko —non bizi garen, nola eraikitzen dugun, nola ibiltzen garen batetik bestera, nola ateratzen dugun bizimodua eta zer egiten dugun aisialdian— oraindik ere klima-egoera atsegin samarraren menpe daude, nahiz eta gizarte industrial modernoetan aberastasunak eta teknologiak murriztu eta ilundu egin duten menpekotasun hori. Klimarekiko menpekotasunaren erakusgarri nabarmenak ditugu joan den mendeko klima-gorabeherek —hala nola «El Niño» zikloak, edota zenbait hamarraldiz behin Ipar Amerikako mendebaldean gertatu ohi diren hainbat urteko lehorteek— sortutako kalte ekonomikoak eta giza sufrimendua. xxi. menderako aurreikusten diren klima-aldaketak xx. mendeko gorabehera horiek baino askoz handiagoak dira, eta oso litekeena da, beraz, gizakiongan izango dituzten eraginak ere askoz handiagoak izatea. xxi. mendeko klima-aldaketari buruzko proiekzioak ziurtasunik gabeak dira, jakina. Asko dugu esateko zientziaren ziurta-


12

KLIMA - ALDAKETA GLOBALA

sunik ezaz eta horrek politika-eztabaidetan duen erabileraz, baina ziurgabetasunari buruz gauza bat esan daiteke ziur: bi ahoko ezpata dela. xxi. menderako aurreikusitako klima-aldaketa ziurtasunik gabea izanik, gerta liteke benetako aldaketak gaur proiektatzen ditugunak baino txikiagoak izatea, bai, baina gerta liteke handiagoak izatea ere. Beraz, klima benetan nola aldatuko den ez jakiteak larriago egiten du arazoa, ez arinago. xxi. menderako gaur egiten diren proiekzioen artean daude, ziurgabetasun-tartearen goialdean, Lurraren historian itxuraz gutxitan gertatu diren aldaketa bizkor eta iraunkorrak, eta horien eraginak egundoko hondamendia ekarriko lieke gizakion ongizateari eta gizarteari berari. Klimak ez dio bakarrik jendeari zuzenean eragiten; gainera, gainontzeko ingurumen- eta ekologia-prozesu guztiei eragiten die, itxuraz klimarekin zerikusirik ez duten askori barne. Ondorioz, klima-aldaketa handi edo bizkorrak beste ingurumenarazo batzuei eransten die mehatxua, hala nola airearen eta uraren kalitateari, arriskuan diren ekosistemei eta biodibertsitateari, eta mehatxu egiten die, halaber, itsasertzeko hainbat eskualderi, hezeguneei eta estratosferako ozono-geruzari. Sekula aurre egin behar izan diogun ingurumen-arazo larriena izateaz gainera, kudeatzen zailena ere izango da klimaaldaketa. Ingurumen-arazoek ordain zailak eta arazo politikoak ekarri ohi dituzte maiz, zeren eta, arazook konpontzeko, ingurumena nahi gabe kaltetzen ari den jarduera edo teknologia ekonomikoki emankorra mugatu behar izaten baita. Aldaketa horiek kostu handia dute eta kontrakarra eragiten dute. Baina lehendik izan ditugun arazoentzat, teknologia-aurrerapenek eta politika zuhurrek asko murriztu dituzte ingurumen-kalteak, kostu eta


KLIMA - ALDAKETA GLOBALA : INGURUMEN - ARAZO BERRIA

traba gutxirekin, eta, beraz, nahikoa konponerrazak gertatu dira bai ingurumen-ordainak bai gatazkak. Amerikako Estatu Batuetan euri azidoa eragiten zuten sufre-isurketen kontrolak adibide ona eskaintzen digu. Sufre asko duen ikatza erretzen denean, keak duen sufre dioxidoak (SO2) azido bihurtzen du industriatximinien inguruan haizealdean botatzen duen euria, eta kalte egiten die aintzira, lurzoru eta basoei. Azken 20 urteotan, batetik tximinietako gasei sufrea kentzeko teknologietan egindako aurrerapenek eta bestetik teknologia horiek erabiltzeko, sufre gutxiko ikatza erretzeko edo beste erregai batzuetara aldatzeko pizgarriak ematen dituzten politika ondo diseinatuak konbinatzeak, sufre-igorpenak asko gutxitzea ekarri dute, kostu txiki samarrarekin eta elektrizitate-hornikuntzari trabarik egin gabe. Klima-aldaketari ekitea zailagoa izango da aldaketa hori dakarten jarduerak —batez ere energia ateratzeko erregai fosilak erretzea— munduko ekonomien funts eta oinarri direlako eta, beste ingurune arazo batzuen kausak ez bezala, ez direlako teknologia-zuzenketa sinple batez tratatzeko modukoak. Erregai fosilek munduko energia-hornikuntzaren ehuneko 80 inguru ematen dute, eta gaur egun ez dago energia-iturri izugarri hori bizkor edo merke ordezka dezakeen teknologiarik. Ondorioz, klima-aldaketak beste ingurune-arazo batzuek baino gehiago jar tzen du jokoan, bai egin litzakeen kalteen larriari dagokionez baldin eta aldaketek mugagabe jarraitzen badute, bai aldaketa gutxitzeko begi-bistako kostuari eta zailtasunari dagokienez. Alde horretatik, klima-aldaketa da gizateriak mende honetan aurre egin beharko dien ingurumen-arazo larriagoen sail berri bateko lehena, gure jardueren tamaina gero eta handiagoak presio egiten baitie planeta-mailan gero eta prozesu oinarrizkoagoei.

13


KLIMA - ALDAKETA GLOBALA

14

Politika-gaiek jokoan asko dutenean, eztabaida politikoak liskartsu izan ohi dira. Klima-aldaketak ekar ditzakeen arriskuak hain larriak izaki, eta horretara daramaten erregai fosilak hain garrantzizko munduko ekonomian, espero izatekoa da ikuspegi oso kontrajarriak aditzea klima-aldaketa dela-eta egin behar denaz, eta aditu ere aditzen ditugu. Baina nahiz eta jokoan dagoena oso garrantzitsua izan, klima-aldaketaren inguruan bota diren adierazpen kontrajarrien kopurua eta neurria ikaragarriak dira. Ondoren doazen adierazpenek klima-aldaketari buruz argitaratu diren ikuspegien tartearen berri ematen dute. Estatu Batuetako lehendakariorde ohi Al Gorek: Mundu osoko ingurune-zientzialari itzal handikoenen gehiengo zabalak alarma argi eta larria jo du (…) Zientzialari horiek ari zaizkio esaten herrialde guztietako jendeari giza jarduerek eragindako berotze globala mehatxu larri bihurtzen ari dela denon etorkizunarentzat (…) Ez dut uste honezkero oinarri sinesgarririk dagoenik zalantzan jar tzeko Lurraren atmosfera epeltze globalagatik ari dela berotzen (…) Beraz, ebidentziak izugarriak eta ukaezinak dira. Lurra benetan ari da berotzen. Hori gertatzen ari da dagoeneko, eta aurreikusten diren ondorioak onartezinak dira1.

Estatu Batuetako Defentsa eta Energia idazkari ohi James Schlesingerrek: Seguru dakiguna oso mugatua da (…) Badakigu berotegi-gasen kontzentrazio gero eta handiagoek, hala nola karbono dioxidoak, berotzea ekarriko dutela dioen teoria sinpleegia

1

Global Warming and the Environment, Al Goreren hitzaldia, Beacon Hotel, New York, 2004ko urtarrilaren 15ean.


KLIMA - ALDAKETA GLOBALA : INGURUMEN - ARAZO BERRIA

dela gutxienez. Ez dator bat honako honekin: 24 urtean satelitez egindako neurketetan ez da ageri aintzat hartzeko moduko berotzerik atmosferaren behealdean, eta hori da berotze globalaren teoriaren funtsezko parte bat.2

Estatu Batuetako senatari James Inhofek: Kontu honi gainbegiratu labur bat egiten dion edonork ulertzen du zientzialariak ez datozela bat inolaz ere honetan: ea giza jarduerek eragina den berotze globala, edo ea jarduera horiek hondamendi naturalak ekarriko dituzten (‌) Beraz, zer ikasi dugu gaur solaskide izan ditugun zientzialari eta ekonomistengandik? 1. Berotze globala gizakiak egindako igorpenen ondorio delako adierazpena ez dela egia, besterik gabe, eta ez duela oinarri zientifiko sendorik. 2. CO2-ak ez dakar hondamendirik; aitzitik, onuragarria izan liteke gure ingurunearentzat eta ekonomiarentzat‌ Histeria hori guztia, beldur hori guztia, sasi-zientzia hori guztia dela medio, ez ote da izango berotze globala sekula amerikarrei egin zaien adar-jotzerik handiena? Hala dirudi, hala dirudienez.3

Wall Street Journalek: ‌Kyotokoaren oinarri den zientziak ezin izan die inolaz ere erantzun oinarrizko galderei. Argiena da zergatik Lurra

2 3

Commentary: Cold facts on global warming, James Schlesinger, Los Angeles Times, 2004ko urtarrilaren 22an. B17 or. The Science of Climate Change, James M. Inhofe senatariaren adierazpena, 2003ko uztailaren 28an.

15


KLIMA - ALDAKETA GLOBALA

16

hainbeste berotu zen xx. mendearen lehen partean, karbono dioxidoaren igorpenen gorakadaren aurretik. Beste bat da zergatik Lurretik gertuko atmosfera (sateliteek neurtua) ez den berotzen ari lurrazala hainbat. Bada beste arazo gogaikarri bat beti ere: orain dela mila urte baino gehiago tenperaturak egun bezain epelak zirela, nonbait, edota epelagoak.4

National Post of Canadak: Lurra, egun gero eta zientzialari gehiagok esango dizutenez, ez da berotzen ari.5

S. Fred Singer zientzia-eszeptiko ezagunak: Lurraren klima ez da berotu nabarmen azken bi hamarraldietan, eta beharbada ezta 1940tik ere.6 Klima bero tzen ari delako usteak termometroen datuetan du oinarri bakarra. Horren kontra daude eguraldisateliteen behaketa egokiagoak eta eguraldi-baloiek emandako erradiozunda datuak. Zuhai tz-enborren eraztunek, izotz-muinek eta beste ordezko batzuen datuek (ez termometroenek), denek berresten dute ez dela berotzerik gertatzen ari. xx. mendea azken mila urteotako beroena delako iritzia ordezko datu horiek oker erabiltzeari zor zaio erabat (‌) Klima-ereduek (‌) azken ehun urteotako tenperatura errekorrak zehatz-mehatz ematen dituztela faltsua da.7

4 5 6 7

Global warming glasnost, editoriala, Wall Street Journal, 2003ko abenduaren 4an, A16 or. The Conservatives must attack Kyoto, editoriala, National Post of Canada, 2004ko mar txoaren 19an. S. Fred Singer, AEBetako Senatuko Merkataritza, Zientzia eta Garraioen Komitearen aurrean egin adierazpena, 2000ko uztailaren 18an. S. Fred Singer, Bad data make global warming a cold case, gutuna editoreari, Wall Street Journal, 2003ko azaroaren 10ean. A17 or.


KLIMA - ALDAKETA GLOBALA : INGURUMEN - ARAZO BERRIA

Irvineko Kalifornia Unibertsitateko F. Sherwood Rowland Nobel saridunak: Lurraren klima aldatzen ari da, neurri handi batean gizateriaren jarduerengatik. Aldaketa horren neurketarik sinpleena lurrazalaren batez besteko tenperatura da: gutxi gorabehera 0,7 ºC igo da azken mendean, eta gainera igotze hori azken bi hamarraldietan gertatu da batez ere. Bestela esanda, Lurra berotzen ari da (…) Litekeena da Estatu Batuetan klima nabarmen hondatzea, are hamarralditan neurtutako eskala batean ere (…) Klima-aldaketaren arazoa askoz larriagoa izango da 2050. urte aldera, eta are larriagoa 2100. urte inguruan.8

Eta Jerry Mahlman, Princentonen dagoen Estatu Batuetako Geofisikako Fluidoen Dinamikako Laborategiko zuzendari ohiak: …badakigu Lurraren klima berotuz joan dela azken mendean. Hori atmosferan, itsasoan eta lehorrean ari da gertatzen (…) Klima-ereduen proiekzioak berotzeari dagokionez zuzenak badira, itsas maila igoz joango da datozen mila urteetan, glaziarrak bizkorrago urtuko dira eta egundoko gorakadak izango dira ziurrenik euri-indizeen eta urakanen intentsitatean (…) Zoritxarrez, proiekzio horiek zientzia-oinarri sendoa dute, besterik gabe ezaba ezin daitekeena. Jakina, badira diotenak berotzea eguraldiaren ziklo naturalen parte bat dela, baina haien esanak ez dira oso sinesgarriak zientziaren aldetik (…) Halakoek zera gogorarazten didate, minbizia tabakoa erretzearekin lotzen zuen zientziari buruz zalantzak sorrarazten

8

F. Sherwood Rowland, Climate change and its consequences: issues for the new U.S. Administration, Environment 43(2), 2001eko mar txoa, 29-34 orr.

17


KLIMA - ALDAKETA GLOBALA

18

setatzen ziren haiek. Bi kasuetan, oinarriko ezagutza zientifikoa oso ondo errotuta zegoen, eta ziurgabetasunak ez ziren inoiz aski izan arazoari garrantzia kentzeko. Alabaina, horrek pizgarri okerrak eskaintzen zituen arrisku bat alde batera uzteko (…) Berotze globala ez da berri atsegina. Hura gerarazteko funtsezko zerbait egitearen kostuak adoregabetzeko modukoak dira; baina ezer ez egitearen ondorioak, izugarriak.9

Eztabaida honen alderdi deigarrienetako bat zera da: horrenbesteko desadostasuna egotea berez ezagu tza zientifikoaren alorreko kontu hutsa behar lukeenaren gainean, alegia Lurra berotzen ari den ala ez. Ezagutza zientifikoaren egoeraz eta ziurgabetasunaz hain hizka-mizka publiko beroa izateak —politikarien eta politika-iruzkingileen artean ez ezik, baita zientzialarien artean ere— nahasmena dakarkie hiritar kezkatuenei, ulertzekoa denez. Arazoari buruzko eztabaida publiko eta politikoaren egoerak zaildu egiten die aditu ez direnei aldeko argudioak ulertzea edo kontrako argudioen indarra juzgatzea. Liburu honetan, klima-aldaketaren eztabaidan argi egitea dugu xede. Hiritar kezkatu ez-adituari klima-aldaketaz dagoen jakintza ulertzen laguntzea dugu helburu, gai hori dela-eta egin beharko litzatekeenaz iritzi ondo osatua izan dezan. Klimaren zientziaren gakoei buruzko ezagutza eta ziurgabetasuna zertan diren laburbilduko dugu, eta aztertuko dugu ea eztabaida politikoan egiten diren adierazpen nagusi batzuek —goragoko aipuetan ageri direnak barne— zutik irauten duten oraingo

9

Claudia Dreifus, A Conversation with Jerry Mahlman: listening to climate models and trying to wake up the World. New York Times, 2003ko abenduaren 16an. F2 or.


KLIMA - ALDAKETA GLOBALA : INGURUMEN - ARAZO BERRIA

ezagutzaren argitan. Segurutzat jo al genezake adierazpen horietako batzuk zuzenak direla eta beste batzuk okerrak, besterik gabe, ala puntu horiei ziurgabetasun jatorra dagokie, ala zilegi diren interpretazio desberdinak? Laburtuko dugu, halaber, zertan diren gaur egungo ezagutza eta eztabaida espero daitezkeen klima-aldaketaren eraginez eta gaiari aurre egiteko eman daitezkeen erantzunez. Gaiok zientzia-arazo hutsez haratago doaz, baina ezagutza zientifikoak argi egin lezake haietan. Aztertuko dugu, halaber, nola eragiten dioten elkarri argudio zientifikoek eta eztabaida politikoak. Horrek lagunduko du argitzen zergatik duten zientzia-itxurako argudioek hain eginkizun nabarmena klima-aldaketaren politikari buruzko eztabaidan, eta bereziki nola sor daitezkeen hain desadostasun muturrekoak itxuraz ezagutza zientifikoaren gai liratekeen puntuei buruz. Zer lortzea espero dute politikaren aldekoek zientzia-kontuei buruz publikoki eztabaidatuz, gehienei —hiritar gehienei bezala— adierazpenok neurtzeko ezagutza eta eskarmentua falta zaielarik? Zergatik ez datoz bat itxuraz politikari nagusiak oinarrizko zientziaarazoetan, inguruan zientzia-adituak eta aholkulariak badituzte haiek argitzeko? Eta azkenik, zein dira hala nahasitako argudio zientifiko eta politikoen ondorioak politikagintzaren prozesuan? Klima-aldaketa globalari buruz egin behar denaz diren desadostasun zintzo eta ondo osatuentzat nahikoa leku badago ere, gure ustea da gaia behar baino askoz nahasiago eta liskartsuago bihurtzen dela, nola eta ezagutza zientifikoak eztabaida politikoan duen egoera itxuragabetuta (bereziki, puztu egiten delako zientziaren ziurgabetasuna, bai klima globalaren zenbait gakori buruz eta bai beste puntu honi buruz: nola erantzungo ote dien klima globalak beste giza eragin batzuei).

19


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.