Iñaki

Page 1

2013. URTEKO KIROLARIA -Gizonezkoa-

Ondarroako Udala 1


Aurtengo saritua eskalatzailea da 2


Ondarroako ume askoren kasuan gertatu bezala, futbola I単akirentzako ere estreinako kontaktua kirolarekin.

izan

Hiruzpalau urte eman zituen eskola kiroleko txapelketetan parte hartzen.

zen


Futbolak gehiegi ez zuenez betetzen, Arraun Taldean sartu zen 12 urte zituela. Sei urte zoragarri pasatu omen zituen bertan.

4


Batel zein trainerilla txapelketan aritu izan zen, bitxikeria gisa, aipatzekoa da, adinez zegokion baino maila bat gora parte hartzen zuela.


Maila guztietan lehiatzeko aukera izan zuen I単akik. Emaitza aldetik, orokorrean, nahiko ondo ibili omen ziren, eta aipatzekoa da, gazteen mailan, Bizkaiko Txapeldunak izan zirela.


I単akirekin batera Asier Alberdi, Alain Colunga, Juan Ignacio Calvo eta Josu Beroiz arraunlariek osatu zuten tripulazio txapeldun hura. Jakina denez, horietariko batzuek ibilbide luze eta oparoa izan dute gero arraun munduan.


Zerbait berria probatzekotan zebilen eta eskalatzen hastea erabaki zuen I単akik. Bere kontura ibili zen!!

8


Eneko Azkaratek gogoberotu eta 2008ko Andramaxetan antolatu zuten psicoblok txapelketan parte hartzera animatu zen I単aki. Hauxe izan zen bada, I単akirentzat, lehenengo txapelketa.

9


Ez zen denbora gehiegi pasatu konturatzeko: HAUXE DA NIRE KIROLA!!

10


Zaldupe Udal Kiroldegiko boulderrean hasi zen entrenatzen, orduan ere, bere kontura. Arabako eskalada txapelketa herrikoian parte hartzen ere animatu zen Enekorekin batera. Hurrengo urteetan, elite mailakoan parte hartzera heldu zen I単aki.

11


Tartean, Aurrera Mendi Taldeko eskalada sailak antolatzen zituen irteeretan ere parte hartu zuen. Ordurako, pixkanaka, harriko eskaladan murgiltzen hasita zegoen I単aki.

12


2011. urtean beste urrats bat ematea erabaki zuen, Euskadiko Txapelketan parte hartzea, hain zuzen ere.

Bi modalitateetan gainera, sokan (kirol eskalada) zein boulderrean.

13


Emaitzei zegokienez, ez omen ziren izan lau haizeetara zabaltzeko modukoak, I単akiren esanetan behintzat!!

14


2012. urtean, aipaturiko bi modalitateetan aritu zen berriro eta orduko hartan 3. geratu zen Kirol eskaladan (sokan). I単akiren izena ezagutzera ematen hasia zen Euskal Herriko eskalada munduan.

15


2013. urtean erabat konfirmatu zen I単akiren progresioa eta lorpen garrantzitsuak eskuratzen hasi zen.

16


Kirol eskaladako EUSKADIKO TXAPELDUNA izatea lortu zuen I単akik.

17


Bertan egon ziren IĂąakiren lagunak ere...

18


Boulder modalitatean aldiz, finalerako sailkatzea lortu zuen‌

19


Jarraian, euskal federazioaren deia jaso eta estatu mailako kopa txapelketan parte hartu zuen. Zaragozan izan zen lehen proba, eta finalean sartzea lortu zuen.

20


Hurrengo bi probak, Katalunian izan ziren eta ez batean ez bestean, ez zuen finalean sartzeko aukerarik izan. Dena den, estatu mailako sailkapen orokorrean, 10. postuan geratu zen.

21


Ondoren, Gijonen jokatu zen Espainiako txapelketan parte hartzea erabaki eta, finalean sartzerik ez izan bazuen ere, 10. postua eskuratzea lortu zuen I単akik.

22


Entrenamenduei dagokionez, Ondarroako kiroldegiko boulderra aspaldi geratu zitzaion motz, eta Mutrikuko SORGINERREKA lokalean aritzen da nagusiki.

23


Baina, esan bezala, aipatutako txapelketetan parte hartzea gustuko badu ere, harrizko eskalada da, itxura batean, gehiago betetzen duena. Errepasa ditzagun bada, zailtasun mailari dagokionez, I単akiren ibilbidea.

24


2009. urtean lortu zuen I単akik bere aurreneko 8A gainditzea, Dimako Baltzolan, hain zuzen ere. Hurrengo bi urteetan, 2010an eta 2011n, alegia, 8A+ eta 8B gainditzea lortu zuen, Baltzolan baita ere.

25


2012an aldiz, 8B+ zailtasun maila gainditzea lortu zuen, kasu horretan, O単atiko Araotzen.

26


2013. urtean, egun bere marka den 8Ca gainditzea lortu zuen, kasu horretan ere, O単atiko Araotzen. Ondo gogoratzen du I単akik momentu hura, KOREA sektoreko TSUNAMI bidea gainditu zuena, hain zuzen.

27


Ikusi denez, urtero gradu erdiko erronkak gainditu ohi ditu I単akik, eta hurrengoa ere jarrita dauka jadanik, izan ere, 2014. urtean 8C+a gainditzea baitu helburu.

28


Nafarroako Etxaurira joaten hasita dago jadanik, eta ziur gaude, berandu baino lehen lortuko duela. ANIMO, IĂ‘AKI!!

29


Hortik aurrera 9A, 9A+, 9B eta 9B+a geratzen omen dira, baina horiek, ez ditu momentuz, behintzat, helburu.

30


Sartu berri gauden 2014. urterako jarrita ditu jadanik I単akik helburuak. Harrizko eskaladari dagokionez, lehen aipatu bezala, 8C+a gainditzea izango da bere erronka.

31


Euskadiko eskalada txapelketak ere begibistan ditu. Kirol eskalada berriro irabaztea nahiko luke, eta boulderrari dagokionez, aldiz, lehenengo hiruren artean sailkatzea.

32


Estatu mailako txapelketetan parte hartzeko asmoa ere badu, bai kopako hiru probetan eta baita estatuko txapelketan ere. Kasu honetan, aurrean ibiltzeko asmoak ditu.

33


Baina eskaladatik haratago ere arituko da I単aki, noski, besteak beste, eskiatzea ere gogoko baitu, mendi bizikletarekin ibiltzea, mendiko txangoak egitea..

34


SLACK LINE ere gustoko omen du‌

35


Baina, beti bilatuko du tarte bat Ondarroako eskalatzaile gazteekin egon eta ahal duen guztia erakusteko.

36


Bera ere horrela hasi baitzen...

37


2013. URTEKO KIROLARIA

-Gizonezkoa-

-IÑAKI ARANTZAMENDI

38


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.