iRRiA 112 - Irakurketa gida

Page 1

SUPERBOTERETSUAK

Egilea: Txatxilipurdi Elkartea

0. AZALA

Ezagutzen al duzu superbotererik duen inor? Eta zuri, zein superbotere edukitzea gustatuko litzaizuke? Egin superbotereen zerrenda bat, lehenengo gehien gustatzen zaizuna jarriz eta gutxien azkena. Behin zerrenda eginda, egin ezazu zure superboterearen marrazki bat. Horixe izango da, aldizkari honen lehen atala, hau da azala! Orain segi aurrera!

PUBLIA

Negua gogoko al duzu? Negua gogoko duenarentzat liburu alternatibo bat eskaintzen digu Ttarttalok. Gehiago jakiteko, sartu beraien web orrian eta informazio pilo bat aurkituko duzue bertan.

1. AURKIBIDEA

Hasi aurretik, aurkibidearekin topo egingo dugu. Irakurri arretaz, puntuz puntu atal guztiak. Zein da zure atalik gustukoena? Bertatik hasteko prest? Goazen ba! 2. LAGUN

Lagun sorgin bilakatu da. Goitik behera jantzi, lapiko handi bat hartu eta edabea egiten hasi da… Zer ikusiko du bertan?

-1Gida 112_Superboteretsuak


SUPERBOTERETSUAK

3. PUPU ETA LORE

Pirritxek superbotere bat du. Super entzumena deitzen den super botere bat. Zergatik eta nolakoa den jakin nahi? Irakurri arretaz biñetak. Zuek ere super botere berbera al duzue? Eta noiz erabiltzen duzue? Hitz egin eta hausnartu zuen super entzumenaren inguruan.

4. TIRITATXO

Tiritatxok superbotere ezberdin pila bat aurkezten dizkigu. Batzuk haurrak garenean soilik ditugunak dira. Zeintzuk diren jakin nahi? Irakurri arretaz guztiak eta, ondoren, identifika zaitez superbotere batekin. Egin ezazu zure irudia superbotere horrekin. Nolakoa izango zinen?

5. MARTINBERTSO

Santa Ageda bezpera iritsi da eta makilak harturik Martinbertso lagunekin batera joan da ospitalera, bertan gaixorik dauden pertsonei alaitasunaren boterea eskaintzera. Ikusi-ikusi nortzuk aritu diren jolasean eta kantuan bertan!

6. HAURRENTZAKO YOGA

Trikonasana-triangeluaren jarrera ikasiko dugu. Mugimendu lasaiak egin behar dira, astiro-astiro. Jarri musika lasaia, begiak itxi eta lasai-lasai arnasa hartu eta bota. Ondoren, atalak banan-banan irakurriaz, joan zaitezte haurrari edota helduari egin beharrekoak adierazten.

-2Gida 112_Superboteretsuak


SUPERBOTERETSUAK

7. HAUR KANTAK

Minutu bat goizero. Ezagutzen al duzue abesti hau? Pirritx, Porrotx eta Marimototsen abestia da. Jarri ezazue interneten eta letra eskuartean duzuela kantatu eta dantzatu elkarrekin.

8. BARATZE NATURALA

Baratzeko bihurri pareak inauterietarako gogoa du. Baina oraindik denbora falta da. Abiaduraren superboterea nahi dute. Irakurri arretaz bihurrien atala.

9. ESKULANA

Ziur zuen etxean hainbat panpin edota figura txiki dituzuela, eta batzuetan, zuen buruari galdetuko diezuela nola jolastu dezakezuen beraiekin. Gaurkoan, Txatxilipurdiko lagunek lagunduko dizuete horiekin jolasteko etxetxo bat eraikitzen. Animatzen?

IRRIA ALDIZKARIA

Bizipoza Elkarteak “Mundu berri bat guztiontzat” bigarren musika eta bideo sorta atera du. Bertan, elkarteen kantu eta bideoklipak biltzen dira. Ondo pasatu eta zuk ere abestu eta dantza egin nahi baduzu, Elkarren edota Bizipozaren web orrietan lortu dezakezue sorta.

-3Gida 112_Superboteretsuak


SUPERBOTERETSUAK

10. EUSKAL HERRIKO ANIMALIA

2 metroko luzera izan dezakeen eskulapioren sugea aurkezten dizuegu ondorengo atalean. Ba al dakizue non bizi den? Eta zer jaten duen? Gehiago jakiteko, irakurri atala. Noizbait ikusi al duzue eskulapioren sugea? Non aurkitu dezakegu?

11. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Superbotereen inguruan ari gara hizketan… Noizbait zuen superboterea egi bilakatzea lortu duzue? Porrotxek bai! Baina, zer egin du? Benetan lortu duela uste duzue? Irakurri, irakurri!!

12. TXOKO TXIKI KUTTUNA

Txoko txiki kuttuna honetan galdera bat egiten digute. Superbotereez gora eta behera ari gara, baina zer da superboterea?

13. MARIKALANBRE

Zinemara joan dira Marikalanbre eta lagunak. Laser-izpien inguruan ari dira hizketan. Zer dute kontatzeko?

-4Gida 112_Superboteretsuak


SUPERBOTERETSUAK

14. LARGABISTA

Lagunek ikusezina izan nahi du. Lortuko ote du? Ezagutzen al duzue ikusezina den animaliarik? Egin ezazu animalia horien marrazkia. Ondoren irakurri atal hau. Largabistaren lagunen artean al dago zuk marraztutako animalia?

15. MARIMATRAKAK

Iñaki irakasleak erloju ikusezinak banatu dizkie Noa, Lea eta ikaskideei. Zer egingo dute hauek erloju ikusezin horiekin? Ezetz asmatu!

16. MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE

Aspanogi da hilabete honetako elkartea. Minbizia duten haurren eta beren familien bizi kalitatea hobetzea du helburu. Gehiago jakiteko irakurri Ane Pirata eta Intza bere lagunaren komikia.

-5Gida 112_Superboteretsuak


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.