Triste nagoenean

Page 1


Triste nagoenean, kolore guztiak desagertzen direla iruditzen zait, dena iluna, grisa eta tristea da.


Triste nagoenean negar egiteko gogo itzela dut, eta negar, eta negar, eta negar... egiten dut.


Itsasoa bera ere bete arte.


Ohean sartu, burua ondo estali...eta bertan gozo-gozo, tristura desagertu arte.


Oso triste jartzen naiz, gurasoen arteko eztabaidak entzuten ditudanean,

edo gaixorik eta ahul nagoenean...


...edo asko maite dudan pertsona hil egiten denean.


Baina triste egotea ez da hain txarra, eta ondoan duzun lagunarekin barrua husten baduzu, askoz hobeto sentituko zara.


Triste nagoenean, maite eta laztan izatea, ur epeletan bainatzea,


baita abesti politak entzutea ere gustatzen zait.


Batzuetan isil-isilik familiarekin egoteak ondo sentiarazten nau.


Baina badakizue noiz sentitzen naizen ondo baino hobeto?. Asko maite nauen pertsona batek besarkatu eta honela esaten didanean:


Lasai, laztana, dena ondo aterako da.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.