Beldur naizenean

Page 1


Beldur naizenean nire bihotzak hain gogor eta arin ematen ditu taupadak, non bularretik aterako zaidala ematen duen.


Beldur naizenean dardarka hasten naiz, eta ilea laztu egiten zait.


Beldur naizenean korrika ihes egiteko eta leku ezkutu batean gordetzeko gogoa dut.


Denok izan gara inoiz beldur.


Armiarmak, zapaltzaileak...


...eta iluntasuna dira gehien beldurtzen nauten gauzak.


Beldur izatea ez da gauza txarra, eta batzuetan arriskuak saihesteko oso lagungarria izan daiteke.


Bakoitzak gauza desberdinei die beldur. Nik beldurra diedan gauzei, behar bada, zuk ez diezu beldur.


Beldur izatea ez da hain txarra, eta ondoan duzun lagunarekin izutzen zaituzten gauzei buruz hitz egiteak lagun diezazuke.


Eta batzuetan, mozorro zaitezke... eta beldurgarria izan.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.