Gaitasun zientifikoa neurtzeko Test bat.

Page 1

Test honetan, lau galdera erantzungo dituzu. Ez dira zailak, beraz, ezin duzu emaitzak begiratu erantzuna eman baino lehen. Zilegi jokatuko duzu. Gaindituz gero, zure gaitasun zientifikoaren proba agerian izango duzu.


1. galdera : Nola gorde daiteke jirafa bat hozkailu batean?


Erantzun zuzena hau da: Hozkailua ireki ondoren, jar ezazu jirafa barnean eta berehala, atea itxi. Galdera honen bitartez, arazo sinpleak korapilatzeko zuk daukazun gaitasuna neurtzen da.


2. galdera: Nola gorde daiteke elefante bat hozkailu batean?


Hozkailua ireki, barnean elefantea ipini eta atea itxi. Zure erantzuna horrelakoa izan bada, oso gaizki, horrela ezta pentsatu ere ! Erantzun zuzena : Hozkailua ireki, eta sartu zenuen jirafa atera ondoren, orain bai, elefantea barnean ipini eta berehala atea itxiko duzu. Galdera honek, zuk egindako ekintzen ondorioak ez ahazteko gaitasuna neurtzen


3. Galdera: Leoi Erregeak, oihanean, Batzar Nagusira dei egin du. Animali guztiak Batzarrera etorri dira, bat izan ezik. Nor ez da etorri?


Erantzun zuzena : Elefantea. Elefantea hozkailuan dago. Oroitzen zara ?

Galdera honek, zure oroimena neurtzen du.


Aurreneko hiruak asmatuak izan badituzu ere, orain laugarren galdera datorkizu. Azken erronka zuretzat. Ausartuko zara ?


4. galdera: Ibai bat zeharkatu behar duzu ; zuk ongi dakizu ibai horretan kokodrilo asko bizi direla. Nola lortuko duzu beste aldera igarotzea?


Erantzun zuzena: Igeri eginez ibaia zeharkatuko duzu. Zergatik? Kokodrilo guztiak Batzar Nagusira joan direlako, Leoi Erregearekin bilduta daude.

Galdera honen bitartez, egindako akatsetatik zerbait ikasteko gaitasuna neurtzen da.


Ikusten denez, hau guztia txantxa bat izan da, besterik ez. Baina txantxa honen bitartez ondoko jarraibideak eman nahi dizkizut : – a) Zientzia esperimentaletan, irtenbide batzuren artean, zuzena eta onena, gehiengoetan sinpleena da. – b) Gure erabakien ondorioak beti kontuan hartu behar dugu. – c) Zientzilari batentzat, porrota eta akatsak dira gehiago ikasteko aukerak eta ez dira inoiz izango etsitzeko aitzakiak. Agur. (Iosu).


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.