Planto 3. mailako ebaluazioari

Page 1

HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEA

“3. mailako ebaluazio diagnostikoari planto egingo diogu” Joan den otsailaren 7an LOMCEri aurre egiteko 10 neurri zehaztu genituen Bilboko La Bolsan batu ginen hezkuntza bilguneok. Oraingoan, 10 neurri horiek kontutan izanik garatuko dugun dinamika eta kanpaina aurkeztera gatoz. Gure helburua argia da: inposatu nahi diguten 3. mailako ebaluazio diagnostikoari planto egin nahi diogu eta arrazoiak oso argi ditugu: 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9.

Ikasleria sailkatzea helburu duen oztopoz beteriko lasterketa bat da. Etiketa soil bat da. Bereizkeria ekar lezakeen eskolen arteko rankingak bultzatu litzake. Bukaerako notak du garrantzia, ez ikasketa prozesu integralak. Ikasle guztientzat froga berdinak izanik, estandarizazioa bilatzen du testuinguru hurbila ukatuz. Ebaluazio zentralizatuak dira eta uniformazioa dute helburu. Soilik ikasgai instrumentalak ebaluatzen dira (hizkuntzak, mate eta zientziak) Proba hauek prestatzeak ikastetxeak “akademia” bilakatzea ekar dezake. Enpresek azterketa hauek prestatzeko aukera izango dute hezkuntzaren pribatizazioa ekarriz. Inposatuak izango dira.

Honetaz gain, guk gure ebaluazio propioak izateko eskubidea aldarrikatu nahi dugu. Ez dugu inork gure ebaluazioak kanpotik erabakitzerik nahi, guk gure ebaluazioak berton erabaki nahi ditugu irizpide hauen arabera: 1. 2.

Ikasleen ebaluzazio jarraia, ikaskuntza prozesu osoa eta aniztasuna kontutan hartuko duena. Ikastetxeen barne ebaluazioa hobekuntzarako zutabe gisa ezarriko duena: • Ikastetxeen hezkuntza komunitatea ebaluazio agentea izanen da eta kanpoko agenteek (ikuskaritza, ...) aholkularitza lana izanen duena. • Hezkuntza kalitatean eragiten duten alderdi guztiak (ikastetxearen antolakuntza alderdiak, ...) kontuan izanen dituena eta gela barruan zein kanpoan gertatzen diren prozesuetan oinarrituko dena. • Ikastetxeen sailkapena helburu ez duena. • Eta prozesu horren bukaeran ateratako ondorioak irakasleen formakuntza-plana gidatuko duena eta ondoren planteatzen diren alderdien inguruan hausnarketa sustatuko duena: ratioak, irakasleen lan baldintzak, familien parte hartzea ebaluazioan, geletan erabilitako metodologiak, curriculuma, eskolen eta espazioen antolaketa, eta orokorrean nire seme-alabaren hezkuntzan eragina duten alderdi guztiak.

Hau guztia Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan gauden hezkuntza bilgune, guraso elkarte eta eragile ezberdinok garatuko dugu. Gure asmoa Eskola Kontseilu (sare publikoa) zein Artezkaritza Kontseiluetara (ikastolak), masiboki, idazki bat banatzea izango da. Ondoren, ikastetxeetako erabaki organo horietan inposatu nahi zaigun 3. mailako ebaluazioaren kontrako jarrera adostuko da eta baita berau ez egiteko konpromiso hartu ere. Guzti hauekin, ekainean jakin araziko dugu lortutako babesa. Lortuko dugun babesa handia izango da. Dozenaka organo gorenen atxikimendua lortu nahi dugu LOMCEk inposatu nahi digun zentzu gabeko azterketa hau egin behar ez dezagun. Beraz, dei egiten diogu hezkuntza komunitateko kide orori kanpaina honetan parte hartu dezan.

HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEA hezkuntzaplataforma.topagunea@gmail.com www.hezkuntzaplataformatopagunea.blogspot.com.es @Hezk_Topagunea


HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEA

3. mailako ebaluazio diagnostikoari planto! LOMCE-ri ez! (Eskola Kontseiluetan eta organo gorenetan adosteko proposamena) LOMCE eta bere garapenarekin ebaluazio diagnostiko berriak inposatu nahi zaizkigu. Ebaluazio horiek, gurean, lehen hezkuntzako hirugarren eta seigarren mailan egin nahi dira. Inongo kontsentsurik ez duen ebaluazio sistema horrek, ikasleen garapen integrala ez du bermatzen eta gainera, ebaluazio jarraiaren kontra doa. Ikastetxean gure autonomiaren baitako hezkuntza eredu/curriculum propioa garatzeko oztopo dira. LOMCEk inposatu nahi digun ebaluazio ereduaren kontra gaudelako eta gure ebaluazioak guk geuk erabaki nahi ditugulako, hurrengo erabakia hartu du Eskola Kontseilu/OOG honek: Ikastetxe honetako Eskola Kontseilua/OOG-a, bertoko eskola komunitatearen ordezkaritzarako organoa izanik, hirugarren mailako ebaluazio diagnostikoaren kontra azaltzen da eta azterketa hori egin ez dezagun beharrezko urratsak emateko konpromisoa hartzen dugu. (Sinadura / Zigilua)

Con la LOMCE y su desarrollo se nos quiere imponer nuevas evaluaciones diagnósticas. Esas evaluaciones, aquí, se quieren hacer en tercero y sexto de primaria. Ese sistema de evaluación, el cual no ha conseguido ningín tipo de consenso, va en contra del desarrollo integral del alumnado. Además, obstaculiza el desarrollo educativo/curricular de los centros en base a su autonomia. Porque estamos en contra de el sistema de evaluación que impone la LOMCE y porque queremos decidir sobre nuestras propias evaluaciones, el Consejo Escolar/OMR ha tomado la siguiente decisión: El Consejo Escolar/OMR de este centro, siendo el órgano de representación de la comunidad escolar, nos posicionamos en contra de la evaluación diagnóstica de tercero y nos comprometemos a dar pasos para no realizarla. (Firma / Sello)


HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEA

3. mailako ebaluazio diagnostikoari planto! LOMCE-ri ez! (Artezkaritza kontseiluan adosteko proposamena) LOMCE eta bere garapenarekin ebaluazio diagnostiko berriak inposatu nahi zaizkigu. Ebaluazio horiek, gurean, lehen hezkuntzako hirugarren eta seigarren mailan egin nahi dira. Inongo kontsentsurik ez duen ebaluazio sistema horrek, ikasleen garapen integrala ez du bermatzen eta gainera, ebaluazio jarraiaren kontra doa. Ikastolan gure autonomiaren baitako hezkuntza eredu/curriculum propioa garatzeko oztopo dira. LOMCEk inposatu nahi digun ebaluazio ereduaren kontra gaudelako eta gure ebaluazioak guk geuk erabaki nahi ditugulako, hurrengo erabakia hartu du ikastola honetako Artezkaritza Kontseilu honek: Ikastola honetako Artezkaritza Kontseilua, kooperatiba kudeatu eta ordezkatzeaz arduratzen den organoa izanik, hirugarren mailako ebaluazio diagnostikoaren kontra azaltzen da eta azterketa hori egin ez dezagun beharrezko urratsak emateko konpromisoa hartzen dugu. (Sinadura / Zigilua)

Con la LOMCE y su desarrollo se nos quiere imponer nuevas evaluaciones diagnósticas. Esas evaluaciones, aquí, se quieren hacer en tercero y sexto de primaria. Ese sistema de evaluación, el cual no ha conseguido ningín tipo de consenso, va en contra del desarrollo integral del alumnado. Además, obstaculiza el desarrollo educativo/curricular de los centros en base a su autonomia. Porque estamos en contra de el sistema de evaluación que impone la LOMCE y porque queremos decidir sobre nuestras propias evaluaciones, La Junta Rectora de esta ikastola ha tomado la siguiente decisión: La Junta Rectora de esta ikastola, siendo el órgano de gestión y representación de la cooperativa, nos posicionamos en contra de la evaluación diagnóstica de tercero y nos comprometemos a dar pasos para no realizarla. (Firma / Sello)


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.