Nekazaritza

Page 1

NEKAZARITZA

Nekazaritza gaiak lantzeko, herriko baserritarrekin harreman zuzena izatea ezinbestekoa da, urtea joan eta urtea etorri gero eta krisi estruktural eta sakonagoan dagoen sektore honen benetako argazkia egin eta ahal den neurrian, suspertzera bidean erabaki zuzenak hartzeko. Udalaren eragite ahalmena atal honetan ere nahiko mugatua dela kontutan izanik beti ere. Hona hemen norabide horretan baliagarriak izan daitezkeen neurri zehatz batzuk: Nekazal eraikuntzak egiteko udal tasak berrikusi: nola dauden jakin, eta nekazaritza gizarte segurantza (REASS) kotizatu eta ATP direnei ez kobratu edo itzuli. Horrez gain eraikuntza hauek egiterakoan herriko aparejadore eta teknikoen jarrera positiboa bultzatu legediaren interpretazio malgua eginez. Arau Subsidiarioak egiterakoan (eginak ez badaude) sektorearen iritzia entzun eta kontuan hartu. Nekazaritzarako lur egokienen babesa ziurtatu (aztergai izan daiteke bere horretan utzitako lur pribatuen publifikazioa, beti ere nekazaritzako erabilerarekin jarraitzeko konpromisoarekin). Ez eraiki demografikoki justifikatu ezean, eta egin behar bada etxe-hutsen azterketa egin eta berauek erabiltzea ahalegindu ondoren, eta beti ere herriko nekazaritzarentzat estrategikoak diren lurrak errespetatuz. Baserri eremuan ematen diren zerbitzuen egokitasuna bermatu (ura, zaborrak, garraioa, ...). Bestalde, giza zerbitzuei dagokionez behar bezalako erantzuna eman baserritarren beharrei (osasun zerbitzua, tratamenduak, adin nagusiko pertsonentzako programak, ...). Udalaren baso lurren politika aldatu: inbentarioa jaso (ze espezie, ze adi-


NEKAZARITZA

netakoak, ze diru sarrera da udalarentzat?...), eta hemendik aurrera egin beharreko landaketak aztertu: landare autoktonoak, esperimentaziorako konifera ezberdinak... orokorrean basoaren balore ekonomikoaz gain beste batzuk ere bermatu: aisialdia, paisaia, uraren eta lurraren kontserbazioa, ingurugiroa... Mendi pistak eta herri bideak egoera onean mantendu, eta pistak neurrigabe egitearen arazoak kontuan edukiz sarbide egokiak bermatu (berririk behar bada egin). Baserritarren artean, denek erabiltzeko moduko instalaziorik behar badira, egiteko bitartekoak jarri: belarra lehortzeko sistemak (batez ere artzaientzat), makinaria (eskualdeko Mendi Nekazaritza Elkartearekin elkarlanean), eraldaketarako zentru amankomun bat (esnea, haragia, barazkiak, fruta...),salmenta guneak... beti ere baserritarren eskaeraren ondoren. Udalak parte hartzen duen egituretan, Mendi Nekazaritza Elkarteak adibidez, sektorearen aldeko jarrera aktiboa izan, eta sektoretik datozen proiektuei (behetik gorakoei) lehentasuna eman. Mendi mankomunitateei edo lur publikoei dagokienez, sektorearen kudeaketaren garrantzia baloratu erabilera turistikoaren aurrean. Lur hauen erabiltzaileek baldintza egokietan lan egin dezaten azpiegitura egokiak (ur edanlekuak, itxiturak...) sortu, abeltzaintza eta ingurunearen babestea lotzeko esfortzu erreala, eta mendien babestean abeltzaintzak jokatzen duen paperaren onarpena. Hiltegi amankomunen jarraipena eta izaera publikoa ziurtatu. Erabiltzaile zuzenak baserrita足 rrak eta harakinak izan arren, hiltegien zerbitzua jendarte guztiarentzat da, gertuko harremana eta bertako haragia kontsumitzen jarraitzea ahalbideratzen duen neurrian. Ildo berean azokak dauden herrietan azoken izaera publikoa bermatzeko konpromisoa, eta bertako baserritarrei bersaltzaileen aurrean diskriminazio positiboa. Azokak biziberritzeko ahalegina ere derrigorrezkoa da gertuko ekoizpen-kontsumo harremanen bermatzaile bezala. Horretarako merkataritza konbenioen antzeko zerbait gauzatu beharko litzateke azoketako saltzaileekin. Konbenio moduko honek batetik salmenta zuzenaren onurak gizarteratu eta bestetik bertako produktuen ezagutza eta erosketa ahalbideratuko lituzke. Herriko denda-txiki, eta jantokietan (ikastolak, zahar-etxeak) herriko produktuen salmenta eta kontsumoa bultzatu. Publizitatea eta sentsibilizazio kanpainak jendarteari gertuko eta kalitatezko jakiak kontsumitzearen abantailak adieraziz. Ikastetxeekin lan espezifikoa egin daiteke: jantokietan, nekazaritzara gerturatzen, herria eta ingurua ezagutzen... . Herri eta baserrien arteko zubi lanaren bermatzaile bilakatzen diren hezkuntza programa egokiak ezinbesteko ikusten dira. Bizi garen lurra, ingurua eta garena ezagutzen eta sakontzen joateko egitarau zehatzak. Herriko gazteren batek nekazaritzan jarduteko asmoa azalduz gero, eta nekazaritza sektorea ezagutzen ari den zahartzea eta gainbeherari aurre egiteko, udalaren esku dauden bitartekoak eskaini: lurra eskuratzeko bitartekaritza, asesoramentua... Era berean aktibitatearen jarraipenik ez dagoen baserrietan jarraipena egin eta jarraipena bilatzen saiatzea ere interesgarria litzateke.

2

Nekazaritzak herrien izaeraren barne jokatzen duen paper garrantzitsua (soziala, paisajistikoa,


Udalaren zeregin naturaltzat ikusten da baserritarrekin harreman iraunkorra izatea eta hauen beharrak bertan jaso ondoren erantzun egokiak ematen saiatzea.

NEKAZARITZA

kulturala, ingurugirokoa...) baloratu eta baloratzen erakutsi. Horrek horrela jarrai dezan nekazari lurren babesa, nekazarien lanaren onespena... eta bereziki emakume baserritarren lanaren onespena. Berdintasun legearen barruan emakume baserritarraren papera eta izaeraren tratamendua. Horretarako behar bezalako diagnostikoa eta baliabideak jarri beharko lirateke.

Zure ahotsa, gure hitza!

3


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.