Alba, Usua eta Ainhoarekin solasean

Page 1

ORIGAMI IRAKALEA Alba Rodriguez (ikaslea), Usua Galarraga (tutorea), Ainhoa Berciano (EHU):

"GUSTATU ZAIT BESTE PERTSONEI GAUZAK ERAKUSTEA"

Origami Irakalean, ikasturte honetan zehar EHUko Irakasleen Eskolako matematika eta zientzia esperimentalen saileko arduradun batzuk Artatza ikastetxeko 6. mailako gelan izan ditugu, lau saiotan zehar oinarrizko geometria ezagutzak modu atsegin batetan partekatzen. Origamia paperak tolesteko arte eta teknika japoniarra da. Sonobe modulua eta modulu hirukiarra egiten ikasi dute, eta modulu horiek elkartuz figura geometriko ezberdinak osatu daitezke. Azkenik, zenbait ikasle/irakasle/gurasok ekainaren 13ko Zientzia Kalera Irakaleko saioan parte hartu dute, Leioako Boulevardeko Stoan beste hiritar batzuekin batera euren ezagutzak partekatuz. Ikasitakoa modu gustagarrian partekatzeko aukera izatearen plazerra dastatu ahal izan dute azken saio honetan, eta horretaz jardun dugu elkarrizketa honetan. ZELAN JOAN DA GAURKO EGUNA, ZER EGIN DUZUE? -­‐Jendeari erakutsi hirukia eta laukia nola egiten diren. -­‐Baita kuboa, tetraedroa... -­‐Piezak tolesten egon gara; eskolan egin genituen halako bi mural, non azaltzen diren zelan egin pausu guztiak, bai kuboa egiteko, bai tetraedroa egiteko, eta jendea berez pozik egon da. -­‐Bai, poz-­‐pozik!


-­‐...Ume pilo bat, nagusi pilo bat... denetarik egon da! -­‐Margolariak ere. -­‐Bai, margolari bat eduki dugu, kuboa bukatu dutenean errotulkiekin margozten egon dira. Eta gero erakusketan jarri dugu (ikasgelan egindako) tetrisa eta umeak aritu dira saiatzen piezak enkajatzen eta... Oso ondo!

PROZESUA ORAIN DELA HIRU HILABETE HASI ZENETIK, ESKOLAN LAU ORIGAMI SAIO EGIN DITUGU... -­‐Nire ustez gutxi. -­‐Berandu ailegatu garelako, baina hau kurtso hasieratik planteatuta, egia esanda, nik uste dut proiektu osso polita dala. Eta pena izan da 1056 piezako figura hori egitera ez ailegatu izana. -­‐Menger Belakiaren bigarren pausua. Hiru dimentsiotako fraktala da, eta gure asmoa izan zen horren bigarren pausua egitea, eta horretarako mila eta piku pieza behar genituen. Piezak bai, tolestuta daude, baina azkenean ez dugu haiekin ezer osatu. ¡Hurrengo batean egingo dugu...! ETA FIGURA HORI EGITEKO ERRONKA HORI ZERGATIK? KONPLEXUTASUNAGATIK? MATEMATIKAK IKASTEKO BALIAGARRIA DA...? -­‐Bai, azkenean modu erraz batean ikus daiteke zein motatako figura geometrikoa den, zer den fraktal bat, nola errepikatzen den irudi bera nahiz eta gero eta handiagoa izan, hori dena modu sinple batean ikus daiteke, eta gainera ikasle guztiek parte hartu dezakete, horrexegatik da interesgarria, eta gainera polita da. -­‐Aste Santuko etxerako lan bat zein izan da? -­‐Piezak egitea. -­‐1056 pieza zati gelan gaudenok... bakoitzak etxerako lanak: piezak egitera oporretan! eta oso gustora, ezta? -­‐Ondo bai.


ZER NABARMENDUKO ZENUKETE PROZESUAREN FASE EZBERDINETATIK PASATA, LEHENENGO GELAN ETA BUKAERA HONEKIN HEMEN KALEAN BELAUNALDIARTEKO JENDEARTEAN IKASITAKOA PARTEKATZEN? -­‐Gustatu zait beste pertsonei gauzak erakustea. Mandalak egiten ere erakusten ibili naiz, nere kabuz ikasi nuen eta gaur hori ere erakusten egon naiz. -­‐Hori da politena: guk dakiguna beste batzuei irakastea. -­‐Balioa ematen dio ikasten dugunari. Jendea gainera nahiko pozik egon da, animatu da nahiz eta euria egin eta eskertu behar da eguraldi honekin hona etortzea, eta giro polita izan dugu, jendea poz-­‐pozik joan da, bai gurasoak, bai txikitxoak... guztiok! -­‐Positibo!


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.