Euskera web

Page 1

www . guggenheim - bilbao . eus

Subdirección de Amigos del Museo Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbao 944 359 012 - 944 359 080 Síguenos en:

m u s e o a r e n l a g u n a k

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua 2018ko irailak 21–2019 ko martxoak 24 komisarioa : megan fontanella aretoak : 305, 306 eta 307 Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua erakusketak Inpresionismoko eta Postinpresionismoko margolari handien lanak hartuko ditu; hala nola, Paul Cézanne, Edgar Degas, Édouard Manet, Pablo Picasso eta Vincent van Gogh. Ikusgai egongo diren artelanak Solomon R. Guggenheim Foundation-en funtsen baitan dagoen Thannhauser Bildumatik datoz. Lehenengo aldia da Thannhauser bilduma ospetsuaren sorta esanguratsu bat New Yorketik kanpo erakusten dela, 1965ean, duela 50 urte baino gehiago, Guggenheimen sartu zenetik. Europan eta AEBn arte modernoa garatzen eta zabaltzen funtsezko papera bete zuen Justin K. Thannhauserrek bere ibilbide bikainean; hura amaitu ostean, 1963an, adierazi zuen garrantzizko lan-multzo bat legatuko ziola Guggenheimi bere bilduma pribatutik, zeinak artearen historiako azken ehun urteak jasotzen zituen. Haren emazte Hilde Thannhauserrek Museoari egindako dohaintza gehigarriekin zabaldu zuen funts hori, 1984an eta 1991n. Gaur egun, Guggenheimen funtsak osatzen dituzten eta gehien bat abstrakzioan zentratzen diren lehen artelanen aurreko garaiaren ikerketa garrantzitsua suposatzen du Thannhauser Bildumak: lehen lerrora ekartzen ditu abangoardiako artistak, artea genero eta bitarteko akademikoetatik askatzen saiatu zirenak, natur fenomenoen efektu aldakorrak eta hiriko gaiak ikertuz, eta pintzelkada soltea edo konposizio ezohikoak baliatuta. Praktika artistikoaren berrikuntzak hurrengo hamarkadetan ere jarraitu zuen, artistak plano piktorikoaren fazetak zatikatzen hasi zirenean, baita XX. mendearen hasieran etengabeko aldaketan zen hiriaren ikuskizuna irudikatzen ere. Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua erakusketa arte-merkatariak bere garaiko artista berritzaileenetako batzuekiko zeukan konpromisoaren lekuko da, eta familiaren ikuspegia eta arte esperimentalari eman zion babes etenezina nabarmentzen du; izan ere, haien filosofiak bizirik dirau Guggenheimen baitan. Babeslea

Pablo Picasso, Emakume ilehoria (Femme aux cheveux jaunes), Paris, 1931ko abenduak 27. Olio-pintura eta Ripolin pintura (est.) mihise gainean, 100,2 x 81,1 cm. Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Thannhauser Bilduma, dohaintza, Justin K. Thannhauser 78.2514.59. © Pablo Picasso Estate, VEGAP, Madril, 2018

HITZALDIA: THANNHAUSER BILDUMA 19, asteazkena, 18:30 Megan Fontanella, Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua erakusketako komisario eta Solomon R. Guggenheim Museum-eko arte arduraduna, Bilduma horretako artelanez mintzatuko da, baita Thannhauser familiaren pentsamolde irekiaz eta arte modernoarekin izan zuten harremanaz ere. irailak

lekua :

Entzungela doakoak; txarteldegian edo webean eskuragarri

sarrerak:


Alberto Giacometti. Atzera begirakoa 2018ko urriak 19–2019 ko otsailak 24 komisarioak : catherine grenier eta petra joos komisario laguntzailea : mathilde lecuyer - maillé aretoak : bigarren solairua “Mundua ikustea, ulertzea, hura biziki sentitzea eta esploraziorako dugun gaitasuna ahalik eta gehien handitzea”. Hitz horien bitartez definitu zuen artistak bere ibilbidean zehar izan zuen sormenerako bulkada. xx. mendeko itzal handieneko eskultore-pintore bati eskainitako atzera begirakoa hartzen du Guggenheim Bilbao Museoak: Alberto Giacometti (1901–1966) artistari buruzkoa hain zuzen. 2017ko maiatzean ekin zion bideari erakusketak Londreseko Tate Modern-en, eta Parisko Fondation Giacomettiren babesa eta mailegu andana ditu, artista suitzarraren garai guztietako funts bikain eta zabalak baitauzka erakunde horrek: garai kubista eta surrealistatik hasi, eta 1940ko hamarkadatik bere bizitzako amaierara arte egindako obra-multzoraino. Eskultura, pintura eta marrazkiek osatuko dute erakusketa, eta gaur egunera arte sortzaile-belaunaldi askoren erreferente izan den artistaren obra berritzaileari eskainitako osoenetako bat izango da. Bilboko erakusketa aukera paregabea da, bertan ikusgai egongo baita Veneziako emakumeak (Femmes de Venise) multzoa; Veneziako Bienalean aurkeztu zen lehen aldiz osorik 1956an, eta Londresko Tate-n 2017an.

Alberto Giacometti, 1951. Argazkia: Gordon Parks. ©The Gordon Parks Foundation

Babeslea:

Guggenheim Museoak antolatutako erakusketa, Parisko Fondation Giacometti-rekin elkarlanean

INAUGURAZIORA JOATEKO BI PERTSONENTZAKO 25 SARREREN ZOZKETA

Begiratu hemen www.guggenheim-bilbao.eu/community ea 25 irabazleetako bat zaren. Hala bada, erakusketa honen inaugurazioekitaldira joateko bi pertsonentzako sarrera bat jasoko duzu, posta bidez.

HITZALDIA: ALBERTO GIACOMETTI

Alberto Giacometti artista suitzarraren garrantzia eta ekoizpen zabalaren inguruko hitzaldia. informazio gehiago: webgunean

ZIURTATU ZURE PLAZA! Community logoa duten jardueretan, Lagunek eta Jarraitzaileek aurrez erosi ahal izango dituzue zuen sarrerak: Communityn erregistratu gabeko publiko orokorrarekiko lehentasuna izango duzue Urdinez seinalatutako jarduerak Museoaren Lagunentzat dira soilik


lagunentzako soilik diren jarduerak edo comunity logoaz seinalatutakoak: irailaren 10etik aurrera hemen: www.guggenheim-bilbao.eus

argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00

Diana Thater: Mundu bat ihesean 2018ko azaroak 29–2019 ko martxoak 3 komisarioa : manuel cirauqui aretoa : film & video , 103

Diana Thater: Mundu bat ihesean (A Runaway World), 2016–17. Bideoinstalazioa. Neurri aldakorrak. Instalazioaren ikuspegia, The Mistake Room, Los Angeles

Diana Thater (San Frantzisko, 1962) artistak azken hogeita hamar urteetan garatu du bere ibilbidea, eta multimedia praktikaren aitzindaria izan da; izan ere, mugimenduan dauden irudi-gailu berriak zinemako eta telebistako ohiko narratibetatik ihes egiten duten formekin konbinatu ditu. Erakusketaespazioan egindako kolore-manipulazioen bitartez, eta proiekzio-pantailak edo -monitoreak bitarteko plastiko gisa erabilita, bideoartearen pertsonaia esanguratsuenekin izandako elkarrizketak azaltzen ditu Thaterrek bere lanetan, kultura garaikideko auzi handien berri eman bitartean. Behin eta berriz errepikatzen da bere obran giza akzioaren ondorioz gertatzen den animalia-espezieen desagertzea.

LAGUNENTZAKO GIDARIDUN BISITALDI BEREZIAK DOAKO GIDARIDUN BISITALDIAK* [aurretik erreserba egin behar da]

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua 3, asteazkena 17:00 [ gazteleraz], 17:45 eta 18:30 [ gazteleraz] urriak

5, ostirala 17:00 [ gazteleraz], 17:45 eta 18:30 [ gazteleraz] urriak

7, igandea 11:30 [ euskeraz], 12:00 eta 17:15 [ gazteleraz] urriak

NAZIOARTEKO KIDEENTZAKO IREKI AURREKO BISITALDIAK

Erakusketa bakoitzaren komisarioak gidatutako ibilbideak dira, aukera paregabea ematen dutenak erakusketen giltzarriak eta hautatutako artelanen aukeraketaren arrazoia lehen eskutik ezagutzeko, erakusketa publikoari zabaldu aurretik. Zer deritzozu? Galdetu noiz diren hurrengo hitzorduak eta zer abantaila dituen Nazioarteko Kide izateak

urriak

10, asteazkena 17:00 [ euskeraz], 17:45 eta 18:30 [ gazteleraz ]

BISITALDIA ETA BAZKARIA EDO AFARIA, LAGUNARTEAN*

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa

Eguerdiko atsedenaldian, edo arratsaldeko azken orduan, gozatu ireki berri den erakusketarako bisita gidatu batez eta ondoren bazkaldu edo afaldu Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean. Lagun artean egongo zara.

13, asteartea 17:00 [ euskeraz], 17:45 eta 18:30 [ gazteleraz ] azaroak

14, asteazkena 17:00 [ gazteleraz], 17:45 eta 18:30 [ gazteleraz] azaroak

16, ostirala 17:00 [ gazteleraz], 17:45 eta 18:30 [ gazteleraz] azaroak

18, igandea 11:30 [ euskeraz], 12:00 eta 17:15 [ gazteleraz] azaroak

topagunea :

Taldeen txarteldegia (bisitaldia hasi baino 5 minutu lehenago)

4, osteguna : Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua urriak

azaroak 8, osteguna : Alberto Giacometti. Atzera begirakoa

14:00: Lagunak 20 €/pertsona; Lagun batekin datorrena 30 €/pertsona. Gidaridun bisitaldia eta bazkaria barne 19:00: Lagunak 30 €/pertsona; Lagun batekin datorrena 40 €/pertsona. Gidaridun bisitaldia eta afaria barne * Datak eskariaren eta zerbitzuaren eskuragarritasunaren arabera alda daitezke (ikus proposamen gastronomikoa https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/ webgunean)


PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK*

HITZALDIAK, SOLASALDIAK ETA MAHAI-INGURUAK

Museoko profesionalek gidatutako bisitaldi paregabe hauetan ezagutu erakusketa berriak, muntaiaren zokoak eta bestelako bitxikeriak.

HITZALDIA: CULINARY INTERACTION [TOPARTE]

ARTE ARDURADUNEN IKUSPEGIA

irailak 26, asteazkena, 18:00

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua

Zer gertatzen da gastronomia beste errealitate batzuetara agertzen denean? Basque Culinary Center-ek artearen eta beste diziplina batzuen arteko trukeei buruzko ikuspegia eskainiko du, Culinary Interaction proiektuaren baitan bildutako lekukotzak eta esperientziak aprobetxatuz. Sasha Correa kazetaria arduratuko da jardueraz

21, ostirala, 14:00 Megan Fontanella, erakusketaren komisarioa irailak

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa 24, asteazkena, 18:30 Petra Joos, erakusketaren komisarioa urriak

lekua : Entzungela

FUNTSEZKO KONTZEPTUAK

sarrerak :

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua

doan; txarteldegian edo webgunean eskuragarri

MAHAI INGURUA: CINECLUB FAS-EK 65 URTE [TOPARTE]

3, asteazkena, 18:30 Luz Maguregui, erakusketaren komisarioa urriak

20, larunbata, 19:00 Museoa CineClub FASen 65. urteurrena ospatzeko ekitaldiei batuko zaio; izan ere, Espainian fundatutako lehenengo zinekluba izan zen. Hori posible egin zuten eta gaur egun ere egiten duten pertsonak mintzatuko zaizkigu ibilbideaz. urriak

Alberto Giacometti. Atzera begirakoa 31, asteazkena, 18:30 Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio Zuzendariordea urriak

topagunea :

Informazio-mahaia 2 € Lagunak, 3 € publiko orokorra (Museoko sarrera ez dago barne); webgunean soilik eskuragarri; gehienez 20 pertsona taldeko; gutxienez 8 aurresalmenta : Lagunak, irailak 10; Jarraitzaileak, irailak 26tik aurrera salmenta : publiko orokorra, urriak 3tik aurrera

lekua :

sarrerak :

Entzungela doan; txarteldegian edo webgunean eskuragarri

sarrerak :

HITZALDIA: ITZALAREN INGURUAN urriak 30, asteartea, 18:30

Victor Stoichita historialari eta arte-kritikaria Javier Téllezen Itzal-antzerkia obraz mintzatuko da, baita “itzala”ren gaiak artearen historian izan duen lekuaz ere.

*Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre

lekua :

Entzungela doan; txarteldegian edo webgunean eskuragarri

sarrerak :

HITZALDIA: SUKALDEKO ELKARRIZKETAK [TOPARTE] azaroak 16, ostirala, 18:00

© Alex Iturralde

Elkarrizketa Andoni Luis Aduriz chefarekin, jatearen ekintzak dituen inplikazioen inguruan, Sukaldeko Elkarrizketen edizio berria dela-eta. Gastronomiaren eta beste diziplina batzuen artean zubi eta sinergia sortzaileak eraikitzen aritzen da proiektua, eta duela hamabi urtetik sustatzen dute Mugaritzek, Euro-Toques-ek eta Basque Culinary Center-ek. lekua :

Entzungela doan; txarteldegian edo webgunean eskuragarri

sarrerak :


haurrentzako tailerrak, aurresalmenta: lagunak, irailak 10etik aurrera, jarraitzaileak, irailak 26tik aurrera. salmenta orokorra: urriak 3

argibideak: telefonoz 944 359 090, dastelehenetik ostiralera, 9:00–14:00

HAURRENTZAKO TAILERRAK SORMEN-ESPERIENTZIAK larunbatak eta igandeak , urriak

6, 7, 13 eta 14; 3, 4, 10 eta 11 de, 10:30 eta 17:00 Ekin, behatu, pentsatu, partekatu... Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua eta Alberto Giacometti. Atzera begirakoa erakusketak bisitatu artean eta parte hartu sormen-jarduera dibertigarrietan. azaroak

adina :

3–11 urte 2,5 € Lagunak, 5 € publiko orokorra; txarteldegietan edo webgunean eskuragarri prezioa :

BOOKS ALIVE! larunbat eta igandeak , urria - maiatza 11:30–13:30 Museoko Liburutegian ipuinek bizitza hartzen dute, ingelesez egiten diren jardueren bitartez. Horrela, entzuteko, abesteko, hitz egiteko eta dantzatzeko aukera egongo da. adina :

3–11 urte 2,5 € Lagunak, 5 € publiko orokorra; txarteldegietan edo webgunean eskuragarri prezioa :

BABY ART igandeak, urriak

7, 14, 21 eta 28; azaroak 4,11, 18 eta 25; abenduak 2, 9 eta 16; 10:15–12:15 Estimuluz eta jolasez beteriko gune honetan, haurtxoek eta haien familiek elkarrekin esploratuko dituzte artearekin erlazionatutako hainbat kontzeptu; besteak beste, kolorea, testurak eta argia… adina :

6–36 hilabete prezioa : 6 € Lagunak, 8 € publiko orokorra; txarteldegietan edo webgunean eskuragarri

ARKITEKTURAKO LABORATEGIA II larunbatak , urriak

6, 13, 20 eta 27; azaroak 3, 10, 17 24; abenduak 1, 8 eta 15 Tailer progresibo hauek ikasturtean zehar garatuko dira, eta jakin-min eta pertzepzio espaziala joko eta sormenaren bitartez sustatzea izango dute helburu. Kobazulo bat eraiki eta lastargien argitan labar-pintura margotu edo larreetako indiar bihurtuta tipi batean jolastuko dugu, arkitekturaz modu ludikoan gozatzeko aukera ematen duten jardueretan. eta

adina: 6–11 urte

prezioa (hiruhilekoa): 55 € Lagunak, 77 € publiko

orokorra

ARTEAREN TXOKOA HAURRENTZAT eseri , hartu arkatz bat eta paper bat , eta sortu !

Denboraren materia instalazioaren bukaeran gune didaktiko bat topatuko duzue, Richard Serraren inguruko informazio interesgarriarekin, baita eseri, ipuinak irakurri eta familian marrazteko txoko bat ere. Haurrak irakurketan murgildu daitezke, eta estimuluz betetako hezkuntza-gunean jolastu eta sortzeko aukera dute, arte eta arkitekturarekin lotutako gaien inguruan ikasi bitartean. adina :

2–8 urte

FAMILIENTZAKO JARDUEREN GIDA Galdera, joku eta jarduerez betetako material didaktiko hori Txarteldegietan dago eskuragarri doan, eta lagungarri suertatzen da artea begiratu eta hartaz gehiago gozatu ahal izateko. adina :

6–11 urte

PUPPY TAILERRAK [lagunentzat soilik] larunbat eta igandeak , urriak 21 eta 22 [ euskara] eta 27–28 [ gaztelania], 10:30 eta 17:00 Urtaro bakoitzean bezala, loreen aldaketak haurrak biltzen ditu Jeff Koons-en artelanaren inguruan, Puppy inspirazio iturritzat hartuta haien eskultura sor dezaten.

ARMIARMA TAILERRAK [lagunentzat soilik ]

larunbat eta igandeak , azaroak

17 eta 18 [euskara]; 25 eta 28 [gaztelania], 10:30 eta 17:00 Louise Bourgeois-en eskulturak hamaika istorio misteriotsu iradokitzen ditu. adina :

3–11 urte doakoak; Txarteldegian eta webgunean eskuragarri aurreko hilabeteko hirugarren asteazkeneko 10:00etatik aurrera

sarrerak :


IKUS-ENTZUNEZKOAK BILBOKO ANIME ZINEMALDIA [TOPARTE] 29, larunbata, eta 30, igandea FAB II (Festival Anime Bilbao) zinemaldiak Blanca Oria izango du komisario, eta animazio-film eta -telesail japoniarren hautaketa bat aurkeztuko du, adin guztietarako: besteak beste, Ancien y el mundo mágico, Mazinger Z Infinity, Lu over the Wall, Silent Voice, Genocidal Organ edo Mary y la flor de la bruja.

Beate Linne. © Imre Dénes

irailak

lekua eta ordua :

Entzungela (goiz eta arratsalde) txarteldegian edo webgunean eskuragarri; 2 € Museoaren Lagunak, 4 € publiko orokorra

sarrerak :

aurkibideak :

webgunean

LET’S GO TO THE MOVIES! [+18] urriak 31, asteazkena, eta azaroak 28, 18:30

British Council-ekin elkarlan arrakastatsu eta erakargarrian daramagun laugarren urtea da hau; aurtengoan ere, aukera izango dugu sormenarekin zerikusia duten filmak ingelesez ikusi eta hizkuntza hori modu lasaian praktikatzeko. Programazioa webgunean begira dezakezu urriaren 1etik aurrera. lekua : Hezkuntza gela

sarrerak : doan Museoaren Lagunentzat eta British

Councileko ikasleentzat, egiaztagiria erakutsita; 3 € publiko orokorrarentzat; Museoaren Txarteldegian eta webgunean, saio bakoitza baino astebete lehenago. Gomendagarria da ingeles-maila ertaina izatea

ESZENAN BERLINGO ORKESTRA FILARMONIKOA* KONTZERTUEN ZUZENEKO EMANALDIA [TOPARTE] Lehen bi denboraldiek izandako arrakasta ikusita, Berlingo Orkestra Filarmonikoaren kontzertu berrien zuzeneko emanaldiei ekingo diegu berriro; Berlin Digital Hall-ekin elkarlanean antolatu ditu Museoak, Bilboko Elkarte Filarmonikoarekin sinatutako akordioaren bidez. Denboraldi honetan, kontzertu guztiek aurkezpen bat izango dute aurretik. lekua: Entzungela

argibideak : webgunean

sarrerak: eskuragarri Museoaren txarteldegian eta

webgunean, data bakoitza baino 3 aste lehenago *Jarduerak aldaketak jasan ditzake

MEM JAIALDIA [TOPARTE] 8, osteguna , 19:00 Beste behin ere, Museoak MEM Jaialdiko saioetako bat hartuko du. Proiektu urratzaileen bidez diziplina aniztasuna defendatzen du festibalak, eta aurtengoan, 17 urtetik gorako ibilbidea duen Txema Agiriano izango du komisario. Argibideak: webgunean uztailak

lekua :

Entzungela 2 € Museoaren Lagunak, 4 € publiko orokorra; txarteldegietan eta webgunean eskuragarri

sarrerak :

IKUSKIZUN IRISGARRIA: ANTZERKIAREN ITZALAK 9, ostirala, 19:00 ARYMUX konpainia irisgarriak, Rakel Rodríguezen zuzendaritzapean, zeinu-dantzako antzerki- eta musikaekoizpena estreinatuko du, zeinu-dantza baliatuta. Film & Video aretoko Javier Téllezen Itzal-antzerkia obra izan da ikuskizunaren inspirazio iturria. azaroak

lugar : Entzungela (bukle magnetikoa eskuragarri). Guztientzat egokia entradas : txarteldegian edo webgunean eskuragarri; 4 € Museoaren Lagunak, 6 € publiko orokorra

DANTZALDIA FESTIBALA: AMIGOO [TOPARTE] azaroak

17, larunbata, 19:00

Dantzaldia Festibalaren 18. edizioaren barruan, Mumusic Circus konpainiak AMIGOO aurkezten du, zirko-dantzaantzerki-musikako zuzeneko emanaldia. Guztientzat egokia. Antolatzailea: La Fundición. Sorkuntza, zuzendaritza, konposizioa eta interpretazioa: Marçal Calvet eta Clara Poch. Fotografia: Gerard Riera lugar :

Entzungela entradas : 6 € Museoaren Lagunak, 10 € publiko orokorra; txarteldegietan eta webgunean eskuragarri


jarduerak erosi hemen: www.guggenheim-bilbao.eus edo Museoko txarteldegian

argibideak: telefonoz 944 359 090, astelehenetik ostiralera, 9:00–14:00

ART AFTER DARK [+18] ostiralak , irailak

22:00–1:00

21, urriak 19 eta azaroak 16,

Hilabetean behin, ostiraletan, Museoak gauez zabaltzen ditu ateak publikoak erakusketak bisitatu eta nazioarteko DJen saioez gozatzeko, ohikoa ez den ordutegi batean. lekua :

Atrioa txarteldegian edo webgunean eskuragarri; 11 € Lagunak, 15 € publiko orokorra. 18 urtetik gorakoentzat (adinez nagusi izatea egiaztatu beharko da). Edukiera mugatua argibideak : Museoko webgunean sarrerak :

FAIR SATURDAY [TOPARTE] 24, larunbata Museoak Fair Saturday proiektuko jarduerak hartuko ditu; ekimen soziokultural hori duela 4 urte sortu zen Bilbon, eta artisten eta kultur erakundeen lana balioesten du eraldaketamotore gisa, haien lana zabalduz eta proiektu sozialetarako baliabideak eskainiz. azaroak

11:00: Kontzertua: Ugao Sarea Abesbatza, Fundación Beata Rafaela Ybarra-ren onetan. 12:30: Murmuros dokumentalaren estreinaldia, Unesco Etxearen eskutik, errefuxiatu sahararrek Tinduf-en bizi duten egoeraren inguruan. 18:00: Conrado Moyaren marinba emanaldia, Christof Hatzis-en Haikus lanaren mundu mailako estreinaldia hartuko du. lekua :

Entzungela eta Atrioa urriaren 1etik aurrera webgunean

argibideak :

IKASTAROAK, TOPAKETAK, TAILERRAK ARTE MODERNO ETA GARAIKIDEARI BURUZKO HASTAPEN IKASTAROA: ARTEA EZAGUTZEN II i modulua: urriak

25, azaroak 8 eta 22, abenduak 11; ii modulua: otsailak 5 eta 19, martxoak 5 eta 19; iii modulua: apirilak 9 eta 30, maiatzak 7 eta 21 Ikuspuntu dibulgatzailea baliatuta, ekimen honen bigarren edizioa XX. eta XXI. mendeetako arte garaikidean oinarrizkoak eta erreferentziazkoak diren kontzeptuen eta arte moderno eta garaikideko maisu handien gaineko ezagutzak jaso nahi dituzten pertsonei zuzentzen zaie berriz ere. Juan Bosco Díaz Urmenetaren eta Guggenheim Bilbao Museoko arte ardurako lantaldearen eskutik. 3 modulutan banatua dago, eta horietako bakoitza 4 saiok osatzen dute; matrikula ikastaro osorako edo moduluka egin daiteke. programa , erreserbak 10etik aurrera webgunean

eta matrikula :

irailaren

NAZIOARTEKO MARRAZKI TOPAKETA

Guggenheim marrazten: Nueva York, Venezia, Bilbo 28, igandea, egun osoan zehar Nazioarteko topaketa honetan, adin guztietako jendeak parte har dezake, marrazketaren gainean ezagutzak izan ala ez, munduan Guggenheim Museoa hartzen duten hiru hirietan. Bila dezagun Museoaren atalik erakargarriena eta marraz dezagun! Guk arkatza eta papera emango dizkizugu. urriak

sarrerak :

doan, Museoko sarrerarekin batera

SORMEN-SAIOAK [+18] MUSIKA TAILERRA 25, larunbata, 11:30 Har ezazu parte bi egun iraungo duen tailer honetan: XIX. mende amaiera eta XX. mende hasierako musika fusionatuko dugu erritmo berriagoekin. Goza ezazu entzuten, eta, animatzen bazara, zeure musika partekatu ahalko duzu gainerakoekin. Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua erakusketari lotutako jarduera. azaroak

MODELAKETA TAILERRA Giacomettiren materialak azaroko larunbatak ,

11:30 Bi saioko ikastaro honetan, gure pieza propioak egiteaz gain, Alberto Giacomettik buztina edo igeltsua bezalako materialekin nola lan egiten zuen ikasiko dugu, baita artistaren eskulturen eta eguneroko objektuen arteko harremana ere. lekua :

Hezkuntza Gela webgunean soilik eskuragarri; 12 € Museoaren Lagunak, 16 € publiko orokorra. 18 urtetik gorakoentzat. Gehienez: 25 pertsona; gutxienez: 8 sarerak :


w ww . g u g ge n h eim - bilbao . eus

Museoko Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 359 012 - 944 359 080 Jarrai gaitzazu hemen:

KOLABORAZIOAK ARRIAGA ANTZOKIA urriak

GASTRONOMIA Bigarren urtez jarraian, Nerua Guggenheim Bilbao jatetxeak “Ongietorri, elkarrekin kulturak lotzen” afari-zikloa antolatuko du. Aurtengoan, Josean Alija sukaldeburua nazioarteko beste bi chef entzutetsurekin batera arituko da sukaldean, eta bi afari baino ez ditu prestatuko zorioneko afaltiarrentzat. Ziklo hau 2017an sortu zen, gastronomia arloan ere Guggenheim Bilbao Museoaren XX. Urteurrena ospatzeko. Iaz, Bruno Oteiza, Joan Roca, Mauro Colagreco eta Virgilio Martínezekin sukaldatu zuen Alijak. Zikloaren inguruko albiste guztiak jatetxearen webgunean (www.neruaguggenheimbilbao.com) eta sare sozialetan (Facebook, Twitter eta Instagram) argitaratuko dira. Facebook, Twitter e Instagram.

5 eta 6:

Dantza: Sutra Sidi Larbi Cherkaoui Antony Gormley Szymon Brzóska urriak

26 eta 27:

Zirko-antzerkia: Los sueños del Bosco Konpainia: Les 7 doigts de la main (Kanada) Theatre Republique (Danimarka) azaroak

20 eta 21:

Antzerkia: Ghero, de Patxo Telleria sarrerak: Arriaga Antzokiko txarteldegian

%25ko deskontua Museoaren Lagunentzat. Gehienez: bi sarrera txartel bakoitzeko

BOS DENBORALDIKO KONTZERTUAK 8 eta 9 2001: A Musical Odyssey azaroak

G. Ligeti: Atmosphères R. Strauss: Burlesque, piano eta orkestrarako R. Strauss: Also sprach Zarathustra Josu de Solaun, pianoa Christoph König, zuzendaria sarrerak: Euskaldunako txarteldegian

%20ko deskontua Museoaren Lagunentzat. Gehienez: bi sarrera txartel bakoitzeko

DENDA-LIBURUDENDA Opari berezi baten bila zabiltza? Zatoz eta gure denda-liburudendan topatuko dituzu, edo nahiago baduzu, gure online dendan: tienda.guggenheim-bilbao.eus GOGORATU Museoaren Lagun gisa, %15erainoko deskontua daukazu zure erosketetan (%5 Argitalpenetan)


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.