GoiBerri 39. alea

Page 1

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

39. zenbakia. 2012ko abenduaren 7a

GOI B ERRI Baratzetik salmenta zuzena Anttoni Murgiondok bizitza osoa darama baserrian landutakoa inguruko azoketan saltzen. 8-9

Anttoni Murgiondo Gabiriako Bekoetxe baserrian piperrak biltzen. ASIER ZALDUA

Jose Luis Zabalo 3 Iritzia 4-5 Gorka Hermosa 6-7 Elkarrizketa 8-9 Maite Mujika 10 Mohamed Mjahed 11 Arkakara bidean 13 Asteburuko proposamenak 14


02 GOIBERRI

PUBLIZITATEA


GOIBERRI 03

KATE MOTZEAn

ASIER ZALDUA

Jose Luis Zabalo Ganaduzalea

«Argixao mendia da nire toki kuttuna, beti hemen ibili baikara ganaduarekin» Asier Zaldua Zumarraga Jose Luis Zabalo (Ezkio-Itsaso, 1940) Ezkioko Mendizabal baserrian ja¡o zen, baina urte mordoxka darama Zumarragan bizitzen. Kamioilaria izan zen lanbidez, baina zaldiak kamioiak baino gustukoago ditu. Haragitarako zaldiak hazten ditu eta Santa Lutzi feria umetatik ezagutzen du.

umeekin. Abuztu guztia han pasatzen genuen, lasai.

Liburu bat. Gutxi irakurtzen dut, gaztetan ez baikintuzten ohitu. Egunkaria bakarrik irakurtzen dut.

Ezkontza eguna.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Abesti bat.

Gorroto duzuna.

Ganadua.

Amets bat.

Oporretarako leku bat.

Bizitzako azken urte hauek lasai pasatzeko osasun pixka bat izatea.

Olaberria, Urretxu, Zerain, Segura eta Zumarraga

GOI B ERRI

Jatorduan, ardo beltza.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Euskal musika atsegin dut. Trikitixa asko gustatzen zait. Oso zaila da abesti bat aukeratzea.

Diruz laguntzen duten erakundeak: Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,

Edari bat.

Musika talde bat.

Zaletasun bat.

Beti hemen inguruan ibili gara. Aizkorrin txabola bat izan genuen eta hara joaten ginen

Denetik jaten dut. Orain apur bat zaindu beharra dut, diabetesa baitut.

Janari bat.

Santa Lutzitan jasotako saria.

«Aizkorrin txabola bat izan genuen eta hara joaten ginen oporrak pasatzera»

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SL Zuzendaria: Eskeine Legorburu Kudeatzailea: Aloña Landa Koordinatzailea: Loinaz Agirre Produkzio arduraduna: Mikel Albisu Diseinua eta banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011

Inor gorrotatzeak ez du merezi.

Goierriko txoko bat. Argixao mendia: beti hemen ibili gara ganaduarekin.

Herriko alkate bazina... Santa Lutzi feriari eusten saiatuko nintzateke.

Egoitzak: Beasain:

Webgunea:

Oriamendi, 32. 20200.

Posta elektronikoa:

goiberri.hitza.info

Urretxu:

goiberri@hitza.info

Barrenkale 13. 20700.

Publizitatea:

Telefonoak: Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08

Bezero arreta / harpidetzak:

647 319 775 – azudaire@bidera.eu 902-82 02 01 – harpidetza@hitza.info


04 GOIBERRI

IRITZIA

Joseba Imaz Kazetaria

Atzerritarra zu zarenean

endeak denbora gehiago pasatzen du pareko bizilagunaren inguruko estereotipoak pilatzen, hura ezagutu ahal izateko harekin hizketan baino». Joseba Sarrionandia idazleari egunkarian egin berri dioten elkarrizketa irakurtzen ari naizen bitartean, hitz horiek erakarri didate atentzioa. Ohitura, pentsamendu nahiz itxura ezberdina dutenei buruz ari da Iurretan (Bizkaia) jaiotako sortzailea. Disidenteez, homosexualez, inmigrantez, beltzez, euskaldunez... Zerrenda amaigabea baita, izan ere, gizarteko kanonetatik urruntzen direnez ari garenean. Sarrionandiak botatako sokatik tiraka, bestelako horien guztien artean bestetasuna hezurmamitzen duten horietaz jardun nahi nuke gaur. Atzerritarrei edo etorkinei buruz ari naiz, munduko beste herrialderen batetik gurera etorri diren gizon-emakume horiei buruz. Idazleak aipatzen duen bezala, aurreiritzi mesfidatiekin begiratu izan diegu sarritan bizimodu berri baten bila euren aberriari agur esan dioten horiei. Alfer hutsak direla, gaiztakerietarako joera dutela, Osakidetzako itxarote zerrendak loditzen dituztela... Modu askotakoak dira eguneroko eztabaidetan entzuten diren komentarioak. Horietako gehienak mingarriak, gainera.

J

Gai honen harira, irakurle estimatu hori, ariketa bat proposatu nahiko nizuke oraingo honetan. Oso lan erraza. Imajinatu zure baitarako lauzpabost atzerritarren aurpegiak; zure inguruan aurki ditzakezun inmigrante zenbaitenak, esan nahi dut. Agian eliz atarian eskean egon ohi den emakume (ustez) errumaniarra etorri zaizu gogora. Edo tia Paki egundoko goxotasunez zaintzen duen Maria del Rosario dominikarra. Baliteke, baita ere, etxeko teilatua berritzen ari zaizun igeltsero kuadrillako Ahmed gogora etortzea, nahiz kaltzontziloak erostera joandakoan Maxi China supermerkatuan harrera egiten dizun txinatar argia begitantzea. Beste batek, akaso, adiskideren baten neskalagun eskoziarra ere izango zuen kontuan. Baina gutxik imajinatuko zuen bere burua atzerritar modura, kanpotar gisa. Niri ere berdin gertatu zait! Munduak azken urteotan hartu duen norabidea ikusita, ordea, ingurura begiratu besterik ez dago, atzerritar izatea zer den gertuago sentitzeko. Hurbilago nabarmentzeko arrotz izateak berekin daramatzan bakardade, tristura eta ametsak. Gogoratu bestela, krisiaren hatsa lepo atzean sentitzen dutelarik, kurrikuluma besapean hartuta atzerrira alde egitea erabaki duten horietaz. Ez dira

«Gure ingurukoak atzerrian lana bilatzeko atakan aurkitzear gaudenean, etorkinekin maiz izan dugun jokabidea aztertuko al dugu?»

gutxi dagoeneko. Ikasketa oparoen eta gogorren emaitza amaren saloiaren apaingarri ikustea baino, hilero Lanbideko bulegotik irtetean egindako asperena baino, etorkizun baten bila ospa egitea erabaki dute askok. Batzuk Alemaniara joango dira, injeniari titulua aurkezpen karta bezala hartuta; beste batzuei Rio de Janeiroko jatetxe batean lan egiteko aukera sortuko zaie; eta Estocolmoko kafetegi batean zerbitzari amaituko du baten batek. Aspalditik bageneukan horrelako adibide ugari gure inguruan. Pentsa zenbat euskaldunek egin zuten Ameriketarako bidea joan den mendearen hasieran eta aurrekoetan. Orain, gure arbasoen joera migratzailea berriro gaurkotu denean, gure ingurukoak –edo geroni, batek daki– atzerrian lana bilatzeko atakan aurkitzear gaudenean, aztertuko al dugu etorkinekin maiz izan dugun jokabidea? Xabier Larrañaga kazetariari irakurri diot berriki, komentario xenofoboren bati aurre egiteko erabili izan dugun esaldia honako hau izan dela: «Oroitu zure aiton-amonez eta haiek erabili zuten kartoizko maletaz». «Gaur nahikoa dute beren seme-alabez, Dublineko taberna ziztrin batean platerak garbitzen ari diren horiez, gogoratzea», gaineratu du. Atzerritarra errazago ulertzen baita atzerritarra norbera denean.


GOIBERRI 05

IRITZIA

Asteko irudia

Josu Maroto

Gorka Hermosa Gorka Hermonsa soinu jotzailea dugu ale honetako elkarrizketan. Beste proiektu batzuen artean, Flamenko etxea proiektua du esku artean, flamenkoaren eta euskal musikaren arteko fusioa.

Ni ere baserritar izan nintzen. Nire kazetari lan honek gure inguruko baserri askotara eraman nau azkeneko hilabete hauetan, eta bidaia polita egin dudala esan beharra daukat, ezagutzen ez nituen paraje zoragarriak ikusi eta jende jatorrarekin topo egin dudalako. Aldi berean, nire haurtzaroa eta gazteago nintzen garaietako kontuak gogora ekarri dizkit bidaia honek. Izan ere, ni ere baserrikoa naiz, eta nik ere ezagutu ditut jetzi berria zen behi-esnea, etxeko oiloek emandako arrautzak, sorotik jasotako indabak eta patatak, baratzeko letxuga eta tomatea‌ Baita lana egin ere: udan zelaian belarretan ibilitakoa naiz, soroan patata-jorran, indabak biltzen uda amaieran, garotara joaten ginen udazkenean, arbia ateratzen genuen egundoko izozteekin‌ Baina gure etxean hura guztia amaitu zen. Aita lanerako gauza ez zenean, eta etxean ondorengorik ez zegoenez, abereak kendu, soroa zelai bihurtu eta beste terrenoekin batera ondoko baserrikoei utzi genizkien. Akabo Etxeaundi baserria, baserri gisa behintzat, Etxeaundi oraindik zutik dagoelako, eta bizirik, hori bai, baserri-txalet bihurtuta.

Gustura bizi naiz bizi naizen lekuan, ez nuke inolaz ere aldatuko, eta ez dut faltan sumatzen nire aitaren garaiko baserriko bizimodu hura, oso gogorra zelako. Faltan sumatzen dudana da esnea, benetako esnea, etxeko indabak, arrautzak, patatak‌ Eskerrak baserritar guztiek ez zuten guk hartutako erabakia hartu eta baserriko lanari eutsi egin zioten. Horrela, faltan sumatzen dudana lortzeko aukera daukat. Ez du horrek nire etxeko usaina, baina bai oso antzeko beste etxe baten usaina.

Tere Madinabeitia

bat eta

Ze ondo ez? Zure lanak ondorio on horiek eduki izana. Gustura aritu ahal izana, alegia. Azkenean eguneroko jendeak, xeheak, langileak, arruntak diotena hain da interesgarria batzuetan... Baina bueno, gaia ez zen hori, ezta? Ni ez naiz baserritarra, ni kaleumea izan naiz, ama baserrikoa izan arren, baina produktu horien onura jaso dut, lan gogor hori sufritu gabe. Behi esne freskoa egunero iritsi izan da gure kaleko etxera urte askotan Maritxu eta gero haren alaba Olatzen eskutik. Ardi esnea, zegokion garaian, larunbatero, IĂąaki edo haren senitartekoren batek ekarrita, hantxe genuen. Etxeko arrautzak, patatak, indabak... ia betidanik izan dira gurean, lehen aitona-amonek landutako baratzetik, gero, eta orain arte behintzat, aitaren eskutik. Eta nik ere oroitzapen ona daukat haiek biltzen aritu garen momentuez, haurtzaroan eta gaztaroan. Gaur egun, zuk diozun bezala, baserritar bizimodu horretan jarraitzen duten baserritarrei esker hartzen ditugu kalean produktu

bat Idoia Luzuriaga

horiek, eta baita beste batzuk ere, gazta edo ogia, esaterako. Nik behintzat ezin diot plazer horri uko egin! Eta zer kontatu dizute baserritarrek bizi dugun garai honetaz? Bizimodu gogorra aldatu nahi izana ulergarria da, baina orain zenbait jenderi entzun izan diot, lurrak eta abereek behintzat emango digutela zer jan krisi egoera honetan. Kontatuko diguzu.


06 GOIBERRI

ElkArrIZkEtA

Gorka Hermosa Akordeoi jotzailea

«Akordeoitik espero ez den musika ateratzen saiatzen naiz» Josune Zarandona Urretxu Gorka Hermosaren musika (Urretxu, 1976) erreferentzia da mundu mailan akordeoi jotzaile askorentzat. Estilo pertsonala eta berezia du, eta dagoeneko hiru disko argitaratu ditu. Gaur egun, Santanderreko musika kontserbatorioan irakaslea da. Hermosak Urretxu-Zumarragako Lourdesko Ama ikastolan eta Garaialde Lizeoan egin zituen oinarrizko ikasketak. Musika ikasketak Secundino Esnaola musika eskolan hasi zituen. Gurutz Arrizabalagarekin hasi zen akordeoia jotzen, 12 urte zituela. Irakasle asko izan ditu ordutik, gaur akordeoia bizi bide egin duen arte.

Zure lanek zabalkunde handia dute mundu mailan. Urrian Washingtongo Martin Woldson Theater-en estreinatu zuten zure lanetako bat. Zeelanda Berriko Grayson Masefield akordeoi jotzaileak eta Spokane Symphony orkestrak elkarrekin jo zuten Picasso´s Guernica nire lana. Jakin nuenean ezin sinetsita gelditu nintzen. Graysonek nire obra asko jo izan ditu, eta horiei esker mundu mailako lehiaketa ugari ere irabazi ditu. Egia esan, bera da nire konposizioak mundu mailan ezagutzera eman ditue-

na, konfiantza handia du nire lanarengan. Urteekin lagun minak egin gara, eta beretzako abesti gehiago idazten jarraitzea espero dut. Luxua da horrelako musikari batek nire obrak jotzea.

Une honetan zertan zabiltza? Kontzertu ugari eskaintzen ari naiz. Azaroan Bilboko Euskalduna jauregian jo nuen, bakarlari gisa. Gainerakoan, Parisko Lmtv-n, Torrelavegan eta Barakaldon ere izan naiz. Azken honetan, Flamenco Etxea nire diskoa aurkezten. Orain, abenduan, Bartzelonako L’Auditorira joango naiz eta Bilbon errepikatuko dut, Arriagan.

Honaino iristeko, hala ere, lan asko egin behar izan duzu. Bai, 12 urterekin hasi nintzen akordeoia ikasten Zumarragako Secundino Esnaola musika eskolan. Ondoren, Javier Ramosen Zumarragako akademian jarraitu nuen ikasketekin. Geroago, Thierry Pailletekin eta Amaia Lizeagaren hainbat ikastaro egin nituen Irunen (Gipuzkoa). Nazioarte mailako maisu handiekin ikasteko aukera ere izan dut: Friedrich Lips, Jacques Mornet, Eric Pisani eta Elsbeth Moser, besteak beste. Goi mailako akordeoi ikasketak Gasteizko Kontserbatorioan egin nituen.

Zortzi urterekin hasi nituen solfeo ikasketak, baina ez zitzaidan gehiegi gustatzen. Denborarekin instrumentu bat ikasteko aukera sortu zitzaidan. Nire lagun minetako batek, Jon Lekuonak, akordeoia jotzen zuen, eta horregatik hasi nintzen. Pasio gehiegirik gabe, egia esan.

tzaidan akordeoia. Ramosekin ikasten hasi nintzen. Frantziara bidaia asko egiten genituen, lehiaketetan eta parte hartzeko. Bultzada handia izan zen hura niretzat. Garai hartan ezagutu nituen gaur egun nire lagun onak diren asko . Ordu asko ikasten genuen, baina gustura egiten genuen.

Nola gogoratzen dituzu hasierako urte haiek?

Noiz egin zenuen musikari profesional izateko pausoa?

Hasi eta segituan gustatu zi-

1998an Juventudes Musicales de España lehiaketa irabazi nuen, eta saria Espainian zehar 20 kontzertu ematea izan zen. Horrek ate asko ireki zizkidan, jende askok ezagutu ninduen horri esker, eta kontzertu gehiago emateko aukera sortu zitzaidan.

Zergatik akordeoia?

«Nire lagun batek akordeoia jotzen zuelako hasi nintzen, pasi gehiegirik gabe» «Estilo ezberdinak ukitu ditut; baina estiloa niretzat kortse estu bat baino ez da» «Gauzak apaltasunez hartzen jakin behar da, egunero hobetzen joateko»

Akordeoi jotzailea izateaz gainera, konpositorea ere bazara. Nola definituko zenuke zure estiloa? Akordeoitik espero ez den musika ateratzen saiatzen naiz, beti gauza berriak bilatuz. Oso estilo ezberdinak ukitu ditut, estiloa niretzat kortse estu bat da. Zerbait esateko, musika garaikidea, rock-a, tangoa, jazz-a, flamenkoa eta euskal folklorean oinarritutako musika egiten dudala esango nuke.

Irakaslea ere bazara. Bai, bokazio handia dut gainera. Izugarri polita iruditzen zait


GOIBERRI 07

ELKARRIZKETA

bizi izan ditudan esperientziak gazteei erakustea. Nire ikasleek hainbat lehiaketa irabazi dituzte, eta batzuk TVE-n, RNE-eko Radio Clasican jotzera ere iritsi dira. Musikan egiten dudan guztitik hauxe da harroen sentiarazten nauena.

Zure ibilbidea, dena den, oso luzea da. Musikari eta talde ezagun askorekin kolaborazioak ere egin dituzu. Bai, batzuk badira. La Mari (Chambao), Luis Auseron (Radio Futura), Carlos Soto (Celtas Cortos), India Martinez, Paquito D’Rivera (Grammy irabazlea), Javier Peixoto (Madredeus), Pablo Zinger (Piazollaren piano jotzaile ohia), Ara Malikian, Jose Luis Monton eta Carmen Paris, besteak beste.

Jendaurreko emanaldi ugari ere egin dituzu. Bat aukeratzekotan, zein izango litzateke? 1998an RTVEko Orkestra Sinfonikoarekin bakarlari bezala eman nuena. Espainian, akordeoi jotzaile batek orkestra sinfoniko batekin bakarlari bezala ematen zuen lehenengo kontzertua izan zen hura. Momentu historikoa izan zen akordeoiarentzat oro har, eta pertsonalki bizipen izugarria.

Espero al zenuen musikagintzan zauden lekuraino iristea? Inolaz ere ez. Nik akordeoi irakaslea izan nahi nuen kontserbatorio batean, baina lehenengo kontzertua eman nuenetik ez naiz gelditu. Konposatzen ere orduan hasi nintzen, baina ez nuen uste urteekin izan duten oihartzuna izango zutenik. Niretzako amets batean bizitzea bezalakoa da. Dena den, norberak zein den ezagutu eta gauzak apaltasunez hartzen jakin behar du, egunero hobetzen joateko.

Etorkizunari begira, zer asmo dituzu?

GOIBERRI

Orain nagoen bezala jarraitzea, eta pixkanaka-pixkanaka erronka handiagoei aurre egiteko gai izatea. Eta hurrengo erronka, ez da makala, apirilean aitatxo izango bainaiz.


08 GOIBERRI

ASTEKO GAIA

Baratzetik azokara Anttoni Murgiondok bizitza osoa darama baserrian lanean. Gaur egun Goierriko baratze handienetakoa du eta Legazpiko, Ordiziako eta Zumarragako azoketan izaten da. Asier Zaldua Gabiria Anttoni Murgiondo (Mutiloa, 1947) Agitta etxean jaio zen eta Gabiriako Bekoetxe baserrira ezkondu zen. Beti baserrian lan egin du eta «azkenak bertan eman» nahi ditu. Egun hauetan datorren asteko Santa Lutzi azokara –hilak 13– eramateko produktuak prestatzen ari da. Bere ama zena, Emeteri Alustiza, Ordiziako eta Legazpiko azoketara joaten zen, eta harekin ikasi zituen merkatuetako nondik norakoak. «Amak Ordiziara untxiak, sagarrak eta intxaurrak eramaten zituen batik bat. Legazpira, berriz, barazkiak eta sagarrak». Oilaskoak eta arrautzak ere saltzen zituztela gogoratzen du. Lanik ez zuten falta, eta gaur egun ere berdin jarraitzen du nekazarien egunerokoak. «Baserrian lana sekula ez da falta. Gogoa duenarentzat, beti dago zer egina». Senarraren baserrira ezkondu eta seme bat eta bi alaba izan zituzten. Alaba gazteena –hiru seme-alabetan txikiena– oraindik txiki samarra zela, baratzean serio hastea erabaki zuen. Murgiondok ez zuen goi mailako ikasketak egiteko aukera izan, baina batzuek ez dute Ekonomia edo Enpresa ikasketak egin beharrik negozioak egiten ikasteko. Berezkoa dutenarekin eta etxean ikasitakoarekin nahikoa dute.

Hala, egun, eskualdeko baratze handienetakoa gobernatzen du Murgiondok, familiaren laguntzarekin. Etxean ekoitzitakoa lau azokatan saltzen du: Goierrin Legazpiko, Ordiziako eta Zumarragako azoketan jartzen du postua, eta baita Aretxabaletan ere (Gipuzkoa). «Azokara urte guztian joan beharra genuela ikusi nuen, bezero finkoak lortzeko. Bestela, udatik negura bezeroak galdu egiten nituen». Pixkanaka, baratzea eta inguruak ere atontzen eta beharretara moldatzen joan da urteekin. Pauso horietan lehena negutegia jartzea izan zen, eta bertan hazitako guztia saltzen zuenez, bigarren bat ere jarri zuen. Gaur egun, lekak, tomateak, zerbak, letxugak, espinakak... saltzen ditu Agirre-Murgiondo sendiak. «Denetik» saltzen du. «Zenbat eta gauza gehiago eraman azokara, hobe. Jendeak barietatea nahi du», azaldu du. Sagarrondoak ere badituzte, eta zehazki zenbat dituzten ez badaki ere, sagarrak biltzerakoan ez direla gutxi ondo asko daki: «Asko ditugu. Biltzeko garaian behintzat, lan asko ematen dute. Melokotoiak eta intxaurrak ere baditugu. Urrak, berriz, gutxi, jendeak gutxi eskatzen baititu». Orain urte batzuk arte sena-

rrak banketxe batean lan egin zuenez, berak zuen baserriko ardura ia guztia, baina erretiratu zenetik, etxean eta azoketan laguntzen dio senarrak. Bere lana oso gustuko du Murgiondok eta konturatu gabe ur handitan sartu zela onartu du. «Uzteko eguna heltzen denean, pena handia hartuko dut». Hiru seme-alabek etxetik kanpo lan egiten dute, eta une hori iristen denean zer egingo duten ez daki. «Oraingoz, laguntzeko prest daude. Gero, erabakia hartu beharko dute». Baserritarraren lanbidea oso lotua dela eta «ordu asko» eskatzen dituela badaki. Uda honetan, adibidez, ureztatzen lan handia izan dute. «Uda oso lehorra izan da, baina Jainkoari eskerrak, baserrian iturburua dugu. Ondo moldatu gara, baina guk bota behar izan dugu ura, goitik botatzen ez zuelako”.

Ahalegin horrek guztiak, ordea, azokan jasotzen du saria, eta jendearekin hartu-emana oso gustukoa dute etxeko guztiek. «Baratzeak azoka behar du, bestela alperrik ari gara. Eta salmenta zuzena gauza oso polita da. Jeneroa saltoki handietara eraman ezkero, ez digute ez dirurik eta ez eskerrik ematen. Azoketan, berriz, prezio hobean saltzeko aukera dugu, eta jenero guztia saltzekoa, gainera!».

Azoken ezaugarriak Murgiondok lau azokatan saltzen ditu Bekoetxeko produktuak: astelehenetan Aretxabaletan, asteazkenetan Ordizian, ostiraletan Legazpin eta larunbatetan Zumarragan. 26 urte daramatza herri horietako azoketara joaten. Lauetan ospetsuena Ordiziakoa da, baina berak besteak nahiago ditu. «Aretxabaletan Ordizian baino gehiago saltzen dut. Izan ere, han ni naiz baserritar bakarra. Legazpin eta Zumarragan ere Ordizian adina saltzen dut». Azoka bakoitzak, ordea, bere ezaugarriak dituela azaldu du: «Ordiziara kanpoko jende asko etortzen da eta horiek beti erosten dute berezia iruditzen zaien zer edo zer: sagar onak, intxaur onak... Badago Donostiatik etortzen den jendea, baina saltzaileak asko gara». Legazpin, berriz, lau baserritar ego-


GOIBERRI 09

ASTEKO GAIA

ten dira, eta dena saltzen omen dute. «Goiko auzokoetakoek azoka urrun samar dute, baina gerturatzen direnak erosteko asmoz joaten dira». Zumarragakoa larunbat goizetan izaten da eta «horrek, gazte jendea erakartzen du». Lau horiez gain, ez du azoka gehiagotara joateko asmorik. «Ezin dut! Etxea ere eraman behar da!», dio. Baserritarren lana oso gogorra den arren, garai batean baino samurragoa da orain Murgiondoren ustez. «Umea nintzenean biderik ere ez zegoen

eta oinez joaten ginen herrira, jeneroa bizkarrean hartuta. Mutiloan autobusa hartzen genuen. Euria egiten bazuen, bustita eta lokatzez beteta heltzen ginen. Ez genuen aldatzeko arropa eramateko aukerarik, noski. Eta arropa egungoa baino okerragoa zen! Gustura hartuko genituen egungo berokiak!». Baserriari berari dagokionez, hobekuntza nagusia traktorea izan zen mutiloarraren ustez. «Aitzurrarekin ezin ziren egun ereiten ditugun l u r

sailak erein, eta baserri guztietan ez zituzten idiak». Garai bateko baratzeak egungoak baino txikiagoak zirela gogoan du, eta «landare lurduna ere oso onuragarria izan da», dio. Sustraiekin bakarrik etortzen zena ihartu egiten zen uda lehorretan, eta neguan, hotzak ekiditen zuen ekoizpena. «Negutegiari buruz zer esan! Izugarrizko aurrerapena izan zen. Lehen, neguan ez genuen letxugarik, zerbarik, espinakarik, borrajarik... Horiek guztiak hondatu egiten ziren izotzarekin».

Ganadurik ez Baratzea du gustuko Murgiondok, baina ganaduaz ez du ezer jakin nahi. «Ni etorri aurretik, baserri honetan esnea saltzen zuten, baina egun, ganaduak ez du etekinik ematen. Baratzean, berriz, lana egiten duenak etekina lortzen du». Etekina saritan jasotzea zer den ere badaki mutiloarrak, hamaika sari jaso izan baititu santalutzitan, santomasetan, Ordizian... Saririk pozgarriena bezeroen esker ona du.

Legazpiko, Ordiziko, Aretxabaletako eta Zumarragako azoketan egoten da Murgiondo Aurrerapen garrantzitsuenak traktorea eta negutegia izan direla dio Hilaren 13an Santa Lutzi azokan izango da mutiloarra, Zumarragako Euskadi plazan

Anttoni Murgiondo, bere baserriko baratzean, erremolatxak eta azenarioak eskuetan dituela. ASIER ZALDUA


10 GOIBERRI

GAZTEAK

Maite Mujika Goierri Eskolako Iñaki Zabalorekin batera, sariak banatu ondoren. ANE ARRIETA

Maite Mujika saritu dute DBHko nota onengatik Ane Arrieta Ordizia Joan den ostiralean 560 euroko bost beka banatu zizkien Goierri Eskolak, DBHn 8,5 notako batez bestekoa edo altuagoa lortu zuten ikasleei. Ikasle horiek aurten hasi dira Goierri Eskolan batxilergoko ikasketak egiten, eta beka jaso dutenen artean Maite Mujika segurarra dago (Segura, 1996). Mujikak Beasaingo Loinazpe ikastetxean egin zituen DBH ikasketak, eta 9,5eko batez bestekoa lortu zuen. Berarekin batera Goierri Eskolan ikasten ari diren beste lau sakanarrek lortu dute beka bera. Bekaren diru laguntzak bi helburu nagusi izango ditu: ikaslearen hizkuntza-maila eta IKT-Informa-

zioaren eta Komunikazioaren Teknologiak- prestakuntza hobetzea. Hizkuntzen mailari dagokionean, ikasle bakoitzak erabakiko du hizkuntza formakuntza non jaso. Ikasleek edozein atzerriko hizkuntza ikasteko laguntza izateaz gain, titulazioa lortzeko azterketen matrikularen kostea Goierri Eskolaren kontu joango da, betiere titulazio hori B2 mailakoa edo B2tik gorakoa bada. IKTei dagokioenean, berriz, Goierri Eskolako zuzendari den Iñaki Zabalok azaldu duenez, «ekainetik uztailera arlo zientifikoari -matematikei, fisikari...zuzendutako teknologien berri emango zaie eta sare sozialen

ezagutzari buruzko hainbat gauza ikasi ahal izango dituzte ikasleek». Erreminta horien erabilpena ikasleei bideak errazteko egingo dute eta ikasle guztiei zabalduko zaie ikastaroa egiteko aukera, baina, bost ikasle hauek bakarrik izango dute matrikula ordainduta.

Matematika eta fisika Joan zen ostiralean Goierri Eskolan egin zen sari banaketan Maite Mujikak pozik agertu zen lortutako sariarekin. 9,5eko batez bestekoa lortzeko gogor ikasi behar izan duen galdetutakoan baietz erantzun du, «baina, tira, nahiko erraz» ikasten duela azaldu du. DBHn gustukoen zituen ikasgaiak «ma-

tematika, fisika eta horrelakoak ziren gehienbat. Ikasi beharra zegoen materiak gutxiago gustatzen zitzaizkidan: historia eta horrelakoak. Letretako ikasgaiak ez zitzaizkidan horrenbeste gustatzen», azaldu du Mujikak. Orain Goierri Eskolan batxilergoa ikasten ari da. Amaitu ondoren orain arte majisteritza ikasteko asmoa bazuen ere, zalantza sartu zaio «orain irakasle asko» dagoelako. Goierri Eskolak eman dion bekarekin zer egin seguru ez badaki ere, «Seguran Rosa Agirreren partikularretara» joaten jarraituko duela dio, eta beka hau partikular horiek ordaintzeko behintzat erabiliko duela.


GOIBERRI 11

MUNDUTARRAK GOIERRIN N GOIERRITARRAK MUNDUAN

Elektrizitate arloko Ordiziako enpresa batentzat lan egin nuen, baina lan eskaerak behera egin zuen eta harategi hau hartzea erabaki nuen, duela lau urte.

Zer diozu Goierriz? Hemen bizimodua Marokon baino hobea da. Azkenaldian behera egin du, baina oraindik ondo gaude. Gainera, hemen jendeak ondo hartzen ditu etorkinak, eta osasun eta hezkuntza arloak oso onak dira. Janariari dagokionez, patata tortilla eta arraina gustatzen zaizkit. Hemengo hezetasuna, berriz, ez dut batere atsegin. Aisialdian mezkitan lan egiten dut.

Bezeroen artean bertako jendea ere ba al duzu?

Mohamed Mjahed, Zumarragako Filipinar Uharteak kaleko harategian. ASIER ZALDUA

Haragiaz gain, zer saltzen duzue?

Mohamed Mjahed Zumarragan harategia duen marokoarra

«Patata tortilla eta arraina asko gustatzen zaizkit, baina hezetasuna ez dut atsegin» Asier Zaldua Zumarraga Mohamed Mjahed (Maroko, 1978) argiketaria da lanbidez. Duela urte batzuk bere enpresak Italiara bidali zuen laenra, eta Europan gelditzea erabaki zuen. Duela lau urte Zumarragako Filipinar Uharteak kaleko harategia hartu zuen.

Nongoa zara? Marokoko hiriburutik gertu jaio nintzen: Kenitra hirian. Rabatera 40 kilometro inguru daude.

Zertan lan egiten zenuen han? Argiketaria nintzen. Nire enpresak Italiara bidali ninduen lanera, eta ondoren Europan gelditzea erabaki nuen. Euskal Herrian soldata ona eskaini

zidaten, eta bertan gelditu nintzen.

Zenbat denbora daramazu Europan? Italian hiru hilabete bakarrik egin nituen. Ondoren, Bergarako Osintxu auzora etorri nintzen, duela zortzi bat urte.

«Astero deitzen diegu gurasoei eta internetez ere harramena badagu»

Euskal Herriaz ezer ba al zenekien? Bai. Izan ere, ordurako lau anaia-arreba nituen hemen. Beraiek lagundu zidaten. Euretako bat Lazkaon bizi zen, eta joan zen astean atal honetan bertan atera zen Mariela Perez ere ezaguna dut.

Argiketaria izanik, orain nolatan zabiltza harakin lanean?

Bai. Toki guztietako jendea etortzen da. Gainera, musulmanok geure erara hildako abereak bakarrik jan ditzakegunez, asko eta asko gurera etortzen dira.

Babeslea

Denetik pixka bat. Fruituak eta Hego Amerikako produktuak ere bai, hegoamerikarrak ere bezero onak baitira. Gainontzeko tokietan saltzen ez dituzten gauzak, eta merkataritza-guneetan garestiak direnak saltzen ditugu.

Seme-alabarik ba al duzu? Bai. Emaztea eta hiru semealaba ditut.

Sarritan joaten al zarete gurasoak bisitatzera? Urtero joaten gara, udan. Gurasoek ondo ezagutzen dute Euskal Herria, bost seme-alaba baitituzte hemen. Gurasoentzat gogorra da seme-alabak etxetik urrun izatea, baina astero deitzen diegu telefonoz eta Internet bidezko harremana ere badugu.


12 GOIBERRI

ARGAZKI ZAHARRA

Altzagako agintariak Loinaz Agirre Altzaga Indalecio Ojangurenek Altzagan ateratako argazki hau 1935. urtekoa da, eta Altzagako agintariak ageri dira bertan. Udaleko ordezkariak, medikua eta aguazila. Guregipuzkoa.net webgunean izen guztiak agertzen dira. Ezkerretik hasita, Jose Maria Mendia idazkaria, Francisco Etxabe zinegotzia, Miguel Zubeldia alkatea, Tomas Sarasola medikua, Domingo Maria Goitia zinegotzia, eta Juan Ignacio Gorostarzu aguazila ageri dira. Txakurrak ere atera nahi izan zuen argazkian.

1935. urteko argazkia da. INDALECIO OJANGUREN GUREGIPUZKOA.NET.


GOIBERRI 13

IBILBIDEA

Irteera Helmuga

Arkaka

Zaldibia-Zentrala Luzera: 7 kilometro Denbora: Bi ordu. Altitud max: 295 metro. Desnibela: 120 metro. Zailtasuna: Erraza Lazkaoetxetik gertu dagoen seinale sorta, Auntxieta Telei baserria aurrean dagoela. IÑAKI GURRUTXAGA

Arkakara bidean Zaldibiako Amundarain errekaren ertzetik doan herri bide berrituak CAFeko zentralean du bukaera. Iñaki Gurrutxaga Zaldibia Ez dira urte asko Arkaka aldera doan herri bidea asfaltatu zutenetik. Ordura arte herritar bakan batzuk soilik ziren bidezidor hori erabiltzen zutenak paseorako, baina txukunduz geroztik, bai oinez eta baita bizikletaz ibiltzeko ere ibilbide erosoa eta aproposa bilakatu da.

Hiru kilometro pasako ibilbideari plazatik ekingo diogu, beti ere Amundarain erreka gidari dugula. Elizaren atzean irekitzen den zubia igaro, eta Lardizabal eskolaren paretik, parke botanikora iritsiko gara. Olalde baserritik Olaa aldera egingo dugu, eta bidegorriak Unanubieta baserriaren ondoko zubi-

ra eramango gaitu. Zubia gurutzatuta, eta hamar minutu eskasean, garai batean errota izan zen Zubieta baserria ikusiko dugu parez pare. Aurretik, lehengoratutako karobi batekin egingo dugu topo.

Atsedenerako egokitua Bide guztian sumatuko ditugu ur-jauzi, ur-laster eta zubi berrituak, baita bainurako putzu egokiak ere. Zubieta baserriaren parean bide guztiko aldaparik pikoenarekin egingo dugu topo –50 metro ingurukoa–,

baina behin gaina hartuta, erraz egingo dugu bidea. Arkakara doan errepidea ezkerrera ikusiko dugu zati horretan, harik eta 40-50 bat minuturen bueltan Lazkaoetxe nekazalturismora ailegatuko garen arte. Baserri ondotik igaro eta aurrera segiz, langa batzuk ikusiko ditugu, eta horiek pasatuta, XX. mendearen hasieran CAFek egindako zentralera eta bertako putzura iritsiko gara minutu gutxian. Zentrala uraren interpretazio zentro modura egokituta dago, eta putzuaren ingurua mahaiz eta eserlekuz hornituta dago. Osinberde eta Aralar aldera jotzeko parajea ere bada zentrala. Gorantz egin nahi ez duenak, joanerako bide bera erabil dezake itzulerarako.


14 GOIBERRI

ASTEBURURA BEGIRA

Idiazabalgo Gaztetxearen XII. urteurrena Idiazabalgo Gaztetxearen XII. urteurreneko ekitaldiak antolatu dituzte. Gaur, hilak 7, 18:00etan sagardo dastatzea, 21:00etan ogitarteko afaria, eta 23:30ean, Gozategi eta Unsain anaien kontzertua izango dira pilotalekuan (dohainik). Bihar, 18:00etan, Skandalue elektrotxarangarekin poteoa, 18:30ean gurdi tuneaketa eta karrera, 21:00etan afaria pilotalekuko tabernan eta 23:30ean herriko musika taldeen kontzertuak antolatu dituzte. Gaur eta bihar, 18:00etatik aurrerera, Idiazabalen.

Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolak Luzio Gabiriaren omenezko XXV. Bertso jaialdia antolatu du biharko. Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Julio Soto eta Iker Zubeldia ariko dira bertsotan. Bihar, hilak 8, 22:15ean, Zumarragako Zelai Ariztin. 10â‚Ź

Olentzero festa Legazpin

MIRANDAOLA

IDIAZABALGO GAZTA ASANBLADA

Bihar bertso jaialdia Zumarragako Zelai Ariztin

Olentzero ikatza eramatera joango da Mirandaolara, datozen bi igandetan: hilak 9 eta 16. Egun bakoitzean hiru ekitaldi egingo ditu: 10:30ean, 11:30ean eta 12:30ean. Txapela eta zapia eraman behar dira saiora. Hilak 9 eta 16, Legazpiko Mirandaolan. 3â‚Ź


GOIBERRI 15

gAbOnETAKO EROsKETAK PUbLIZITATEA

Opariak Goierrin bertan Zuriñe

Krema sorta

Julita

49€

60€

Pijama

Mutilen Gisela pijama

R1900 LUXE krema eguna eta gaua 50 ml R1900 LUXE Facial Serum 30 ml R1900 LUXE Eye Essence 15 ml

Julita mertzeria Sekundino Esnaola, 2 Zumarraga Tel.: 943 720 562

Zuriñe edergintza Garmendia Otaola, 5 Beasain Tel.: 647 314 771

Unanue

%30

Deskontua

deskontua arropetan

Adats

Poltsa opari

Unanue ume jantziak Nafarroa etorbidea,4 Beasain Tel.: 943 887 194

Oskarbi

Oparia

Sebastian markako bi produktu erosita

Adats ileapaindegia Oriamendi, 32 Beasain Tel.: 943 882 784

Deskontua

9€

OPARI TXARTELA 50€tik gorako erosketetan

Promozio baliagarria abenduaren 7tik urtarrilaren 5era. Beste promozioekin ezin da metatu. Txartel bat erosketa bakoitzeko.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.